Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2001
‎Anartean, lurrean ttottotzen ginen, historiako kurtsoak ikasten, badakizu" nos ancêtres les gaulois..." marmaran, ipurdiak karroindatu arte. Nehork alabaina ez zuen sekula gure erako artzainik ikusi, ardika ibilki irratia edo liburu bat eskuan. Auzoek trufa merke zutela eranstekoa dut.
‎P.P. Carbayok ez zuen sekula irribarrerik egiten mintzatzen zenean.
2002
‎– Ez zuen sekula biktimarena egiten, horretarako arrazoiak izan arren. Gauza jakina zen gerraostean organista kargua utzarazi ziotela, bai udalak eta baita elizak ere.
2003
‎Ez zuen sekula pentsatuko, besterik gabetan eta anestesiarik gabe, halako tresnatzarra sar zitekeenik pertsonaren tutu txikienetako batetik sudurrean behera. Gauza ohikoa balitz bezala.
‎–Gerra hau ez diagu ez hik ez nik gidatzen. Gobernuaren aginduak dituk –Sinbadek ez zuen sekula santan Jaurlaritza hitza erabiliko; nirekin behintzat– Zenbat eta faxista gutxiago gure artean, ba enbarazu gutxiago. Paperak ematen zaizkiek eta hor konpon.
2004
‎Semearen logelara jo zuen eta han egon zitzaion begira, buruan alkohola, errua eta amorrua nahasten zitzaiola. Ez zion sekula futbolean ikasiko, ez ziren sekula elkarrekin musean arituko, ez zuen sekula Euskal Herria zer zen ulertuko, ez zuen sekula adiskidantza zer zen jakinen. Zergatik?
‎Semearen logelara jo zuen eta han egon zitzaion begira, buruan alkohola, errua eta amorrua nahasten zitzaiola. Ez zion sekula futbolean ikasiko, ez ziren sekula elkarrekin musean arituko, ez zuen sekula Euskal Herria zer zen ulertuko, ez zuen sekula adiskidantza zer zen jakinen. Zergatik?
2005
‎Familiarik ez zeukanez, oporren aldia eztabaidatzen zenean, garai txarrenak tokatzen zitzaizkion: Etxarrira jinez geroztik ez zuen sekula udako bakantzarik eduki, are gutxiago eskola denboretakorik. Eguberri, urtats eta jaietako Jacquesek derrigorrez laneko aukeratzen zuen, sindikatzea garesti ordainarazi nahiko bailion.
‎Harritua zen. Ez zuen sekula jende kaskezurrik begimendu: haragiz biluzi begi, sudur, aho zuloei begira zegoen fazinaturik.
‎Altzairuen maldan, Sebas gogoetatsu zegoen: ez zuen sekula Etxarrin horrelako mugimendurik ikusi, ordura arte langileak plantan eta sanoki lanean ari izanak ziren, beharrean gune industrialeko zapatagintzetan hilortzen ziren grebez burlatuz. Edo haiek hautsiz.
‎Abdulek ez zuen sekula ulertu arrautza koloretsu haiek ze hegaztik erruten zituen. Usapal gris zikin haiek ez behintzat.
‎Orduan esan zuen sekula ahaztuko ez dudan esaldi hura. Aita batek bere semeari zer uzten dion oso ondo ez dakienean, bere ondare genetiko eskasa eta bere maniak eta bere keinuak eta bere asma edo epilepsiarako aurredisposizioa, bere biblioteka uzten diete batzuei, ezertarako balio ez duen pasaporte maiztu bat, eta etxeak, eta lur-sail zabalak terratenienteek, edo zorrak, edo zenbait arazorekin gehiegi kezkatzeko desabantaila eta beste arazo batzuekin gutxiegi arduratzeko abantaila; edo bizitza filosofia bat, seme txikiak altzoan hartu eta moralaz hitz erdi bat edo beste esaten dieten guraso moralista haien kasuan, edo ofizio bat agian, pragmatikoenek; arotz saga erraldoiak badira, haiek euren gurasoengandik ikasi eta seme alabei erakusten diete ogibidea belaunaldiz belaunaldi.
‎Zaila zen jakiten zer zerabilen Pablok buruan: irribarre amultsua soinean zuen beti, baina hitz erdi bat bera ere ez zuen sekula esaten.
‎Hotz egiten zuen arren, su bajurako egur bila doanaren izpiritu suspergarria jabetu zen berataz. Baina bere bizitzan ez zuen sekula su bajurik izan, ez eta su baju horretan erretzekorik ere.
‎bi hots segundoko beraz, bata bestearen atzetik sinkronizatuta, segundoa erdibanatuz. Erlojuak eta segundoen frakzioak asmatu aurretik, norbaitek iturrietako tanta gogaikarri bakar eta errepikakor horren tortura nozitu ote zuen sekula. Desesperagarria zen segundoz segundoko jario hori harraskako metalaren kontra entzutea.
2006
‎Kutxa oparitu ziotenean, ez zuen sekula pentsatu gozamen iturri barik, arazo bihurtuko zitzaiola. Aitzitik, ez zuen horrelako detailerik espero, eta luze eskertu zion opari egileari.
‎Gure aita zenak ez zuen sekula horretaz hitz egin nahi izan. Eraman zutenean nik hamabi urte baino ez nituen, eta ez nintzen erabat jabetzen.
‎Hortxe da. Eskerrak deitu egin dugun, bestela ez ei zuen sekula santan topatuko. Horixe dio txoferrak.
2007
‎Jabetzan zuten etxebizitzaren alboan etxebizitza alorreko zinegotzia bizi zen, baina horrek ez zuen emakumea kezkatzen. Batetik, bota berri zuten maizterragatik ez zuen sekulan ezer esango zinegotziak, Marisaren ustez hori ez baitzen zinegotziaren kontua. Bestetik, emakumearen iritziz, ondoko etxean zinegotzi bat bizkartzain eta guzti dagoeneko ez zuen inor izutzen, urteak baitziren beraien aurkako erasorik egiten ez zutela, eta beraz, etxebizitzaren salneurriak ez zuen behera egingo, eta hori zen emakumearentzat garrantzitsuena.
‎Agiriren bat galdu ote zitzaion pentsatu zuen hasmentan, baina bigarren hausnarketa batean teatroko eskolan sartzeko azpilanak etorri zitzaizkion burura, eta larritu egin zen; Alberto Joseren susmopean zebilen orduko eta, hark nahi ezean, ez zuen sekula ez baimenik ez etxerik eskuratuko. Datu gehiago behar zituen, eta amua bota zuen solasaren erdira:
‎Telefonoz deitu ziolarik, Faltesten haut erran zion berriz ere, eta Ainhoak ez zuen sekula deus aditzera ematen intentziorik gabe.
‎Auskalo. Oraino ez zuen terminologoa sobera ezagutzen, eta ez zuen sekula gezurretan harrapatu. Baina argi zegoen nahi izanez gero gordetzen ere bazekiela eta, uste bezala, ez zuen luzaro egon behar izan Migelek bere susmoak egiaztatzeko:
2009
‎Baleen auhen monokordeak Posari ere erraiak urratzen zizkion: zerbait zen, zintzur eta buru soinu lanzinante hura, aspaldidanik ehizaturiko ugaztunen eresi urdina; noski balearik ez zuen sekula ikusi, baina haienganako espezie elkartasun bat indartzen zihoakion kolkoan. Ondoko gelan larrua jotzen zutelako zitekeen.
‎Lanean ari zen batzuetan, eta ari ez zenean langabezia sakelara zezakeen. Diru anitzik ez zuen sekula ukan, ez zen aberastuko, nehoiz. Ez diruz bederen.
2010
‎itsas txoria arraina akabatzeko haina. Amak ere ez zuen sekula garrasirik egiten, isilik geratzen zen, berbak irensten zituen begiak gortinetan josita. Hil ere isilik hil zen, biriketako likido kutsatuarekin itota.
2011
‎Takumi Ogata ez zen futbol zale porrokatua. Takanashirekin bizitzen hasi arte ez zuen sekula partidarik ikusi. Ilobaren etorrerak herra sortu zion, ez zuen jasaten horrenbeste astakilori begira bizi beharra.
‎El Cerro ezagutu zuen berak; ez zeukan, ordea, Fontecharen kontrako froga zuzenik, egiaz. Epaitegiak aipatu zizkion aitari, baina arrazoi zuen hark, aita ez zuen sekula epaitegietara eramango, eta izatez, Soto eta Zeberioren epaiketan ere ez zuen testifikatu azkenean. Bakarrik utzi zituen Agirre Sesma eta bere alaba, akusazioaren lekukoetako bat azken unean erretiratzeko ataka lotsagarrian.
‎Beste bat izango zen epaiketaren emaitza berak testifikatu izatera? Hori ez zuen sekula jakingo. Zikoitzak gara eta gure etxeko lorategitxoa hautatzen dugu ia beti, baita Cristina bezalako neska eder bat eta Agirre Sesma bezalako abokatu erostezin bat salduta utzi behar baditugu ere.
‎Menua hartu eta Parisko tankerak imitatu zituen platerak eskatzeko; gustatzen zitzaion antzerkia, ez hura idaztea bakarrik. Lazkanok ez zuen sekula ahaztuko nola eta zein modutan puztu eta poztu zen Soto, kamarero gazteak paristarra ote zen galdetu zionean. Poz hori, gu ez garen baina une horretan izan nahi genukeen norbaitekin nahasten gaituztenekoa, gu ez garen eta sekula izan nahi ez genukeen norbaitekin nahasten gaituztenekoak anulatzen gaituen adina harrotzen gaituena.
‎Edonola zelarik ere, patuaren jokaldi makurra eta gustu txarrekoa iruditu zitzaion Mientras agonizo, As I lay dying huraxe izatea eta ez beste bat Sotoren azken irakurgaia, oraindik urdaila nahasten zitzaion akordatze hutsarekin. Lazkanok ezin izan zuen sekula liburu hura ez William Faulknerren beste ezein irakurri, ez idazle amerikar handi hura begien bistan ikusi ere egin nahi izan. Ze kulpa izango ote zuen, ba, William zaharrak.
‎Lazkanok ez zuen sekula Zeberiok une hartan jarri zuen aurpegia ahaztuko: apaletsia, desengainatua.
‎Idoiak ez zuen sekula Victorren lana jarraitu –ezta ezein kirol kazetarirena ere–, mespretxatu ere egin zuen bere kasa zihoan kazetari hantustea, eta orain, haren laguntzaile izatea tokatu zitzaion, bi astez.
2012
‎Piarres Harrizpez oroitzen saiatu nintzen: langile amorratua zen, gerla handiak eginak zituen, haurrak zuhurki altxatuak, emaztearekin ederki konpondu zen berrogeita hamar urtez eta auzoei esku ukaldi baten emateko plazera ez zuen sekula ukatzen. Aski zen deitzea eta etortzen zitzaizun, salda eta arraileria partida on baten trukean.
2014
‎Baina agian ez, agian Xabi bera zen ikuskizunaren aurrean lotsatuta eta umiliatuta sentitzen zena. Ez zuen sekula jakingo.
‎Zentzu batean, heriotzaren errudun izan zitekeen, bi gizonen berri sekula inori eman ez izanagatik. Zergatik ez zuen sekula esan Txominen etxe alboan auto arrotz bat zegoela bi gizon arrotz susmagarrirekin. Nola izan zen hain arduragabea?
‎Aitak batzuetan alboko gelako leihotik burua ateratzen zuen, baina ez zuen sekula Xabi harrapatzen, azkar ezkutatzen zelako hormaren kontra. Gizonaren arnasa entzun zezakeen, animalia bat bezala usnaka.
2015
‎Aitortu behar dut: gutako inork ez zuen sekulan Mikelek tabernan utzitako liburu triste haietako bat irakurtzeko urratsik egin (eta hortxe dauzkat, begira, botilen aldamenean). Horrek mintzen zuen.
‎Are gehiago, etxeko salan Iraolaren argazki gehiago izatea Ibai semearenak baino. Ibaik ez zuen sekula bizikletarekiko atxikimendu izugarririk izan, aitak hamabi urte bete orduko Reynolds taldeko ekipazio osoa eta karbono aleazioko Peugeot bizikleta oparitu zizkion arren, Look pedal automatiko eta guzti. Gogotik saiatu zen semeari zaletasuna kutsatzen; seme alaben poz iturriak ez dira, ordea, gurasoen berberak izaten, eta horren jakinaren gainean egoteak ez du geure ezpalekoen bereizketaren berrespenak sortzen digun dezepzio intimoa jasangarriagoa egiten.
2016
‎Etxean, Vigatan, marrazkiak eta grabatuak baizik ez zeuzkan, Carmassi, Attardi, Guidam Cordio eta Angelo Canevarirenak; bere soldata urritik kostata aurreztuz eskuratuak zituen, eta ezin handik gora joan. Ez zuen sekula modurik izango maila hartako koadrorik erosteko.
2017
‎Hara zer hiru hilabete! Ez zuen sekula horrenbeste min izan. Hasieran errealitateak zentzua galdu zuen; gero, ezin sinetsirik ibili zen bolada labur batean; ondoren sumina egin zitzaion, suminetik herra Axirekiko eta munduarekiko; eta, azkenean, tristura sakon bat.
2018
‎“Diskoa entzun gabe ezin askorik aurreratu; baina hitzak, eskasak”. Imanolek beti asmatzen zuen aitzakiaren bat gonbidapenak errefusatzeko; ez zuen sekula Ainara bakarka zuzenean kantatzen ikusi nahi izan.
2019
‎Erroma urrun dago; gizona urrunago; orain kexuka hasteko asti gutxi dago. Boticellik ere ez zuen sekula ahaztu Simonetta Cattaneo, che paura.
‎Ohituta zegoen arkumeak hiltzen, baina ez zuen sekula gustuko lana izan. Ahaleginak egin ohi zituen bere burua beste zerbaitekin entretenitzen.
‎Ez zen, hala ere, eskutitza, Santoñako hondartza erakusten zuen postala baizik; beraz, ozta ozta sartzen ziren lerro gutxi batzuk. Azpiko aldean, despedida moduan, nahiz eta artean ez zuen sekula izan bereziki samurra izateko joerarik, ondoko hitzak idatzi zituen: vuestro hijo que os quiere mucho, Juan Martin.
2020
‎Juantxo Agirretxe Etxeberria. Bitxia da; amonari burua joan zitzaion, baina Juantxo ez zuen sekula ahaztu. Ezta Mitxel ere.
‎Oso zen agintzailea. Onean, ondo, baina txarrean… Kontra egin nionetan, ez zuen sekula amore eman, ez inoiz ezergatik barkamenik eskatu. Ez zuen ametitzen inork aurre egiterik.
‎Takoidun zapatak gustatzen zitzaizkion, kolore argikoak, 40 neurria. Eskuzabala zen ordaintzeko, ez zuen sekula prezioa galdetzen.
‎Ontzi garbigailua hantxe ikusi nuen lehenengoz: ez zuen sekula martxan jarri. Jende goranahiak, Elgoibarko enpresaburuek erosi zuten pisu bana bertan.
‎Ordutik aurrera, berak ere, ideia horren kontra gogor borrokatu arren, mesfidati begiratuko zien zapi eta bizardun bidaiari haiei. Nahiz eta, noski, ez zuen sekula inoren aurrean halakorik onartuko.
2021
‎ez zuen sekula
‎Eiii, uste duzu ene predikua entzun gabe eskapatuko zarela? Begira, orain... urte epikoak ahanzten ari gara, nehork ez ditu aipatzen, eta aipatzen direnean, huts handi eta erroreak bailiran plazaratzen dira, ETArenak ez omen zuen sekula gertatu behar baina, maleruski, gertatu zen eta kontuan edukitzekoa dela iruditzen zait, presoak, errefuxiatuak eta gerra zikinen ondorioz erail burkideak hor dira, beti justizia eta libertate eske... gaur egun, zuek ez duzue kemenik, ez dakizue Euskal Herri hau merezi duen bezala maitatzen.
‎Hori bai, lagunekin fidela zen. Ez zuen sekula adiskidetasuna apurtu. Ezta haiek ere berarekin.
2022
‎Julenek ez zuen sekula alarma saltarazi.
2023
‎Fundamentuzko kafesne bat eskatu zion suhiari, fun da men tuz ko-a. Klarak ez zuen sekula kafesnea aitaren gustura egitea lortu: beroegi, hotzegi, kafe gehiegi, gutxiegi, kikara horretan ez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia