Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 18

2001
‎Goiz osoa pasa zuen niri begira eta horrek urduri jartzen ninduen. Bakarrik lan egiten ohitua nengoen eta pertsona ezezagun bat aurrez aurre izatea deserosoa egiten zitzaidan.
2005
‎–Ondo esan –esan zuen niri begira. Ondoren eseri egin zen.
2008
‎–Oso abegikorra da zure zakurra, esan nuen. Jabea txandalarekin jantzitako jubilatu triste bat izan balitz, hitz txarren bat esan eta uxatuko nuen seguru asko aberetzarra, baina emakumeak han jarraitzen zuen niri begira. Zakurrari eutsi ahal izateko, takoien gainean pauso txikiak ematen zituen.
‎Uda batez, oporrengatik herria erdi hustu zela baliatuz, negozioa egun batzuetarako itxi eta, Valladolideko errepidetik barrena, Tomasek Galiziara eraman ninduen. ...tean hartu genuen ostatu, ezagutzen du berorrek Allariz?, oso herri atsegina da, dena harrizkoa eta kale bihurriekin, oraindik gogoan dut zanburiñak probatu nituela bertako jatetxe batean, nik hasieran ez nituen jan nahi, ez zitzaidan haien itxura gustatu, baina Tomasek jateko eta jateko, afrodisiakoak direla, eta zanburiña bat probatu nuen, eta gero bestea, eta gero bestea, Tomasek barre egiten zuen niri begira, afrodisiakoak direlako gustatu al zaizkizu, Rosita?, eta eskua pasatzen zidan masailetik, eta ni alai alai, nola ez ba!, beste mahaietako jendeak begiratu egiten zigun, auskalo zer pentsatuko zuten, ez dakit zenbat zanburiña jango nuen, eta oheratu ginenean sekulako kabitu ezina sentitzen nuen urdailean, eta zanburiña guztiak bota nituen, baina Tomasek, kargu hartu beharrean, eskua... esan zidan barrezka, eta niri ere karkailatxoa atera zitzaidan afaritakoak botatzeari utzi gabe, Tomasek harrerara deitu zuen kamamila bat eskatzeko, ez naiz gau hartako beste ezertaz gogoratzen, biharamunean Baionara abiatu ginen, itsasoa ikustera, ni pozez zoratzen nengoen Tomas pozik ikusten nuelako, eta autoan zer esango, eta, gaur ez dituzu zanburiñak eskatuko, ezta?, eta nik ezin barre egin sekulako orratzak neuzkan-eta buruan, Baionara iritsi ginen, hotela hondartzaren parez pare zegoen, eta Tomasek argazki bat ateratzeko eskatu zion han hurbil polaroid batekin erretratuak ateratzen ari zen gizon bati, Tomasek eskupeko polita eman zion argazkiagatik eta gizona kontentu, gu ere bai, gero tabernaz taberna ibili ginen Baionako kaleetan, alkohola usaintze hutsak botalarria eragiten zidan niri, baina Tomasek gogotik edan zuen egun osoan, eta hotelera itzuli ginenean harrerara joan zen, igotzeko xanpaina gure gelara, eta Tomasi gustatu ez zitzaion zerbait esango nion nik harrerako neskaren aurrean, ez dut gogoan zer, nahikoa edan zuela edo horrelakoren bat, baina kontua da alaitasunetik petralkeriara pasatu zela kolpean, eta gelako atea itxi bezain laster ukabila jaso eta sekulako ukabilkada eman zidan aho betean, zer haiz ba puta zahar ostia, hik ez dun erremediorik, beti izango haiz puta zorritsu bat, horixe esan zidan, eta ni ahoa odoletan nuela nengoen, begira nola utzi zidan ahoa, begira beza berorrek nazka ematen ez badio, hemen falta zaizkidan hortzak orduan galdutakoak dira...
2010
‎Sararen ezusteko oihuak eragin hirukoitza izan zuen. Katuak marru desatsegina egin zuen niri begira, bere benetako jabea defendatu nahian bezala. Andreak katuari so egin zion, ume batena ez zirudien keinu desatseginaz.
2011
‎Berak besarkadatik askatu ninduen. Tarte bat egin zuen niri begira.
‎Nadiak txokolate beroaren katilua eskuetan zuela jarraitzen zuen niri begira. Bere begiradak indarrik gabe uzten ninduen batzuetan, eta arnasa sakonago hartu behar izaten nuen jarraitu ahal izateko.
‎Nire neskak ez zuen zirkinik ere egiten, jakin minez jarraitzen zuen niri begira.
2012
‎Ez dugu fianbrerik jarriko, lasai! , eta barre egin zuen niri begira.
2013
‎" To, komunio nagusia! Hobe duk etxeko ogi puska on bat, elizan ematen duten hori biño, alafede!", erran zuen niri begira, eta berriz ere irriz lehertu emakumea. Aitak kopeta pixka bat belztu zuen.
2017
‎Dresden hiria igaro eta bi geltoki geroago gizon nagusi bat igo zen gure konpartimentura. Agur adeitsua egin eta, begiak goratuz, burua makurtu zuen niri begira, aspaldiko adiskidea balitz bezala. Hasiera batean ez nuen ezagutu, baina bere izena esan zuenean, irribarre xume batekin, berehala ezagutu nuen:
‎Ez nion ezer esan, nahiko lana neukan lerdea gainetik kentzen. Myrarengana abiatu zen alderoka, eta honek besoen artean hartu zuen niri begira geldituz.
2020
‎Ezetz erantzun zigun Maiderrek, berak han orduak igaro baitzituen azken hilabeteotan eta ez baitzen inor agertzen. . Lasai egon, emazteak bere etxea du?, esan zuen niri begira. –Izatekotan ere zerbitzu sekretuetako norbait izan dezakezue han itxaroten.
‎Maitale sutsuak ditu gustuko, baina aldi berean beste zerbaiten bila dabil, nekatuta dagoenean sosegua emango dion norbait luke ondoan. . Agian aita baten bila nabil?, esan zuen niri begira, eta banekien azken esaldi hori adarra jotze aldera esan zuela.
‎Arrapaladan. Eskuetan zeukan plastikozko poltsa gora eta behera mugitzen zuen niri begira. Bekainak igo nituen.
‎—Persiarrek egiten zutena egin dezakegu, zuk askotan kontatu diguzun hura —esan zuen niri begira, xanpaina zerbitzatzen zigula— Eztabaidatu dugu alkoholik probatu gabe. Orain, persiarrek bezala, pittin bat mozkortuta eztabaidatu behar dugu.
‎Corcela caballo baten truke utzita, tailerkideak, ile eta begi urdineko gizon zimelak, euskalduna zela jakinarazi zuen. Baita Leteren poesiaren maitale, esan zuen niri begira, nahiz eta zailtasun handia izan bere ama hizkuntzan irakurtzeko.
2021
‎–Urte askoan bearnesekin batean ibili dira Parisko euskaldunak Reveil Basco Bearnais elkartean, baina oso jende berezia zarete, zeuon artean bakarrik konpontzekoak –esan zuen niri begira, eta jarraitu zuen–: Orain dela urte batzuk, 1912an, Eskualduna izeneko elkarte bat sortu zuten, euskaldunak bakarrik biltzen dituena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia