Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2000
‎Ehundaka zekizkien buruz, bulegoan ehundaka ilustratu behar izan baitzituen aspaldi, eskuz, ordenagailuaren laguntzarik gabe, lanak oraindik eskulan kutsua zuenean. Ez zitzaion ordenagailua batere gustatzen, eta lehen Brown jaunak egiten zuen lanari ez zitzaion diseinatzea esaten, marraztea edo margotzea baizik. Nahiago zituen lapitza eta pintzela, xagua baino.
‎Albistearekin gaizkitua, Karmelo egun batetik bestera desagertu zen eta herrian zabaldu ere egin zen ETArekin zerikusia izan zezakeela. Dabidek, bestalde, sos batzuk aurreratuak zituen, uda partean Gernikako taberna batean egiten zuen lanari esker, eta Karmelok norabait alde egiteko beharra zuela eta, utzi egin zizkion. Eta Karmelo Montpellier-era joan, joan zen, eta ez zen gehiago itzuli.
2001
‎S: Beraz, zuen lana zigor gisa hartu beharra dago.
‎Akabo gosea! esan zuen lanak bukatzean.
‎2 Garaia astekari politiko kulturala 1976ko irailean sortu zen eta 1977ko martxoa arte iraun zuen. Anton Iturria zen zuzendaria, eta Txillardegik Gipuzkoako erredakzioan egiten zuen lan.
‎Besteak beste, honek eman behar zigun, aurki jakin genuenez, euskaldun umezurtzok ez genuen poema nagusia. Lanean ari zen, aurreratuxea zuen lana, are bukatua ere bai. Orduan, ordea, eta zertan oroitarazi guztiok gogoan daukaguna??, gauaren ilunak uxatu zuen aldi bateko poesiaren argia.
‎Erretorikari eta hitz jarioari lepoa bihurtzen saiatu zen beti Baroja. Ez zuen lan arina hartu erretorikari, harako herensuge hari bezala, lepoak moztu ahala sortzen baitzaizkio. Bere hizkera arrunta, nolanahi josia, ez da beharbada dirudien bezain erraz jaioa:
2002
‎Esaldia bukatu orduko agertu zen Orrondo, eta handik gutxira Paulo. Orrondok burdindegi batean egiten zuen lan, Manuelen etxetik gertu. Berehala hasi zen hizketan, Manuel kalean ikusia zuela aditzera emanez.
‎Nire saio baten ondoren, gizon gazte bat pianoraino hurbildu, eta zoriondu egin ninduen. Telebistan egiten omen zuen lan. Gau hartan, elkarrekin afaldu genuen eta kopa beretik edan genuen armagnaca.
2005
‎Egoera gogor hartan, urtetan iraun zuten; alabatxoa ere jaio zitzaien, eta handik gutxira aita bihotzekoak jota hil zen, Adelak oso urte gutxi zituela; neskatoari aitaren oroitzapen lauso bat besterik ez zitzaion geratu. Amak astoaren moduan egin zuen lan alaba aurrera ateratzeko eta ikasketak egin zitzan. Baina hura berearekin irten zen:
‎Hori bai; bere Sanglas motorra garbi eta txukun edukitzen zuen beti. Ez zuen lanik egiten, ez zuen langabeziaren saririk jasotzen; aldian behin, desagertu egiten zen bere motorrarekin, eta, halako batean, zulora itzultzen zen. Hasieran, saiatu zen zertxobait baratzean, uraza, porru eta zerba batzuk jarririk, baina laster aspertu zen; belarra hazten utzi, eta noizbehinka inguruko mendietako artzain bati deitzen zion, baratzean bazkatzera ekar zitzan ardiak, gaztaren baten truke.
2006
‎Izan ere, auzokoa neukan, gizon handi bat, jai alaiko jokalari ohia. Emazte txiki eta jostaria zeukan, eta gauez egiten zuen lan diru apur bat aurrezteko. Batzuetan pokerrean egiten zuten Reba eta biokin, eta berehala galtzen zuten aurreztutako dirua.
‎horrela deitzen jarraitzen zuen, Schlesinger & Janovski, izen hori ez zuela ia hirurogei urte baziren ere. Han egin zuen lan Ursularen aitak bizitza osoan zehar. Kontramaisu izatera heldu zen, lurrin makinen salaren arduraduna.
‎Hala ere, arrangura bridatu eta Elsbethen hitzak ulertzeko ahalegina egin nuen. Bi egun barru joan behar zuen lan zerbitzua egitera, eta normala zen jota egotea. Ez nuen sinetsi nahi amesgaizto hitza gaiztoz erabili zuenik.
2007
‎Gurdikada beteak bide bazterretan geldirik zeuden bezperaz geroztik. Nonbait, inork ez zuen lanera itzuli nahi egoera argitu artean. Ugazabak ere ez zeuden. Candiren koinatuak desagertu ziren goiz hartan bertan?, eta, hau bai zela parte txarrekoa?
‎Bera ordu horretan banku bateko bulegoak garbitzen egon ohi zen. Asteburuak horretarako baliatzen zituen, momiekin egiten zuen lanak ez baitzion hilabete bukaeraraino iristeko adina ematen.
‎Nahikoa zuen sofatik balkoira eta balkoitik sofara zerraldo erori gabe joatearekin. Hautsontzia hustea zen ganoraz egiten zuen lan bakarra.
2008
‎Edinburgoko bidaiaren ondoren, bi astean ez nuen Ewan en berririk izan. Telefonoa itzalita zuen beti eta" bulegotik kanpo" zegoela adierazten zuen mezu automatiko horietako batez aktibatua zuen laneko posta elektronikoa. Bere etxera ere joan nintzen behin, baina argiak itzalita zeuden, eta, txirrina jo nuen arren, ez zuen inork erantzuten.
‎Ilusio handia jarri genuen hasieratik harreman hartan, eta zalantzarik gabe ziur nengoen hura berezia zela. Hark duela bi hilabete Donostiara itzuli beharra izan zuen laneko kontuak bide, eta nolabait Bilbora itzultzeko nire erabakian Xabierrengatik gertu egon izan nahiak pisu dezente izan zuen. Anaiari errentan hartu zion etxean jarri ginen biok bizitzen, Donostiako Amara auzoan.
2009
‎Amaren aldeko aitona amonak, Iona eta Roza, Moldavankako ghettotik oso hurbil zegoen Odesako auzo judutarrekoak ziren, eta hantxe hasi zuen Asfarrek, zirriborroetan azaltzen denez, bere haurtzaro basatia. Ionak ordea, tituluduna baitzen, banketxe batean egiten zuen lan eta Roza, berriz, familia onekoa zen. Ezkonsari galanta eman zioten Léon Némirovsky ri, Irèneren aitari, nahiz eta ez zuen halakoren beharrik:
‎–Benetan? Eta kontua azaleratzen denean, jakiten denean Wardes ez zegoela erotuta, aitak itxiarazi zuela emazteak hala eskatuta, kalkulatzen denean zer dirutza jaso zuen lan polit horrengatik, orduan, esango diozu poliziari, kazetariei, niri, hori ez dela gure kontua. Delitu bat egiten denean, lehenengo eta behin, aurkitzen dutenen kontua da, eta haien betebeharra da poliziari deitzea.
‎Gauetan, berriz, irakurtzeari lotzen zitzaion. Momentuz, ez zuen lan bila hasteko umorerik. Patxadaz gozatu nahi zituen egun haiek, atzera berriro itzuliko ez zirenak.
‎Bere hezur ariman sufritu. La Torrera iristean, aldizkari judutar batean lortu zuen lana adiskide baten bitartez. Gerra aurretik gauza batzuk idatzi zituen Varsovian, eta horregatik kontratatu zuten.
‎Metroko geltokia etxetik hurbil geratzen zen, abantaila handia zena. Irenek, berriz, liburu denda batean egiten zuen lan, liburu saltzaile. Ribeyro eta J.C. Gilardo zituen idazle kutunak, baina irakurle itsua zen, baita ere, XIX. mendeko idazle errusiarretarako.
‎Morasán tratante abila zen, eta dena konpondu zuen bi egunetan. Beste zerbait bilatu bitartean, Irenek liburu dendan egingo zuen lan, goizetan. Emakumea zorretan sentitu zen Morasánekin, eta, beragatik ezer egin bazezakeen, lasai eskatzeko erregutu zion.
‎Buruari bueltak ematen pasatzen zuen denbora; eta gauak, ia begirik bildu gabe. Hurrengo goizean, ahalegin ikaragarria egin behar izaten zuen lanera joan eta egunerokotasunari lotzeko. Hartara, bere burua konbentzitzen saiatzen zen, beste heldulekurik ezean, errutinari esker, hain justu, segitzen zuela aurrera bizitzak.
‎" Tori, goxokiak erosteko". Osabak Generalean egiten zuen lan, eta ondo irabazten zuen, bere aitaren halako bi ia. Aitak, baina, ez zuen osabaren dirurik nahi, gizon zorrotzegia baitzen halako kontuetan.
‎Valentinak bere bizitzari buruzko xehetasunak eskatu zizkion, elkarren ezagutza egiteko: zertan egiten zuen lan, zein zaletasun zituen eta abar. Irene literatur zalea zela jakitean, Valentinak liburu hau eta hura irakurri ote zituen galdetu zion.
‎Arratsaldez etortzen zen normalean, 23 linea hartu eta Esperanzako etorbide zaratatsuan barrena jaitsiz. Berez, kultur aldizkari batean egiten zuen lan, ikuskizunen kritika eginez. Primeran ezagutzen zituen La Torreko zinema kartelera nahiz antzerki aretoetako programazioak.
‎Gauzak horrela, narrazio bilduma bat eman zuen argitara bere antzezle garaian bizitako pasadizoekin. Liburuak ez zuen arrakasta handiegirik izan, baina, neurri handi batean, hari esker lortu zuen lana Arte hoy kultur aldizkarian. Garai hartan, hutsik geratu zen aldizkariko ikuskizun kritikari lanpostua.
‎Sekzioko arduradunari gustatu egin zitzaion Brunoren estilo fresko eta lotsagabea, eta lanpostua nahi ote zuen galdetzeko hots egin zion idazle hasi berriari. Brunok atseginez onartu zuen lana. Handik aurrera, bere trebetasunak preziatzen jakin ez zuten antzerki nahiz zine munduko sasijakintsu haiek egurtzeko aukera izango zuen; eta, hori gutxi balitz, ordainduta.
‎Fraideak Alex Agirrezabal zuen izena, Indautxuko jesuiten ikastetxean egiten zuen lan eta, isilka, babesa eskaintzen zien ETAko liberatuei. Jesuitetako zenbait ikasle erakarriak zituen Organizaziora, baita bere lehengusu bat ere, Jon Juaristi zeritzana, gerora zeresan ugari emango zuen idazlea.
‎Yon Oñatibia gerra garaian Ameriketara erbesteratu eta 1956tik aurrera Euskal Gobernuaren ordezkaria izan zen New Yorken. PNVren informazio eta propaganda zerbitzuan egin zuen lan. 1963an Euskal Herrira itzuli eta Oiartzun bere jaioterrian jarri zen bizitzen.
‎Hark segituan eman zion konponbidea: Pampok zer aitortu zuen argitu bitartean, hobe zuen lanera normal joatea, eta lanetik atera eta gero, gurasoen etxean barik, beste nonbait aterpetzea. Olgak bere etxea eskaini zion (Ardanza 13) behin behineko aterpetzat.
‎Alde batetik, bera emakumezkoa zen, ezkongabea, eta bakarrik bizi zen. Bestetik, Caritaseko bulegoan egiten zuen lan, eta ez zuen ezergatik ere nahi, inork beraren ohorea zalantzan jartzerik. Mariok baietz esaten zion guztiari, burua gora eta behera mugituz.
‎Guztira, hiru hilabete emango zituen herrian, maiatzetik abuztura bitartean. Iciartarra ostatuan zegoen apopilo, eta Txontan egiten zuen lan: Rocandiorenean, hain justu.
‎Ez nion halakorik galdetu, ez orduan ez orain, aitarentzat bat agintzera joan nintzenean. Ikusten zena zen gustatu egiten zitzaiola egiten zuen lana. Patxadaz ematen zituen bere lanari buruzko azalpenak, ahalik eta zehaztasunik gehien kateatuz bata bestearen atzetik.
‎Fairbairn psikoanalistak tratu txarrak jasotako umeekin egin zuen lan. Harrituta ikusten zuen umeek euren guraso borreroenganako azaltzen zuten atxikimendua, leialtasuna.
‎Biluztasun osoz, gupidarik gabe. Ez zuen lan erraza: besteak beste, bere bizitza osoa gidatu zion sinesmen erlijiosoa zuen epaile eta parte.
‎Al Tall da konkretutasun puntu horretara, eta, beraz, salaketa puntu horretara iristen den talde bakarrenetako bat, bakarra ez esateagatik, Llachek" Encara" kantan egiten duen aipamenaren salbuespenarekin. Lehenago ikusi dugunez, euskal kantagintzaren zati batek inolako itzulingururik gabe egin zuen lan norabide horretan bertan, hor ditugu, esaterako, Errobiren kantak eta haize gaztelaniazaleen metafora hori, zeinak, euskal nortasunak onartua eta aitortua izateko, aurre egin behar dion talde gisa seinalatzen baititu gaztelauak.
‎" Horrela, jarraitu zuen? jentilen espazio eta denbora arrotz eta kutsatuan fededunen espazio eta denbora sakratua ezartzen zuten; espazio arrotza eta kutsatua etxeko eta garbi bihurtzen zen; lana ere, denbora profanoak kutsatzen eta zapuzten zuen lana, sagaratzen zen. Sinagogari esker erbestean zegoen herria, hau da, espazio eta denbora arrotzean alderrai eta noragabe ibiltzen zena, beren Jainkoarekin egindako aliantza aitortzera astero joaten zen.
2010
‎Gauzak nola diren, Claudiu erabat ados azaldu zen: bai maite ninduelako bai bere Biologia ikasketekin zerikusia zuen lan bat aurkitu nahi zuelako, ados zegoen diru erraza lortzeko atea ixtearekin, ados errumaniar immigrantea izateagatik lan ilegalak ez onartzearekin. Gasolindegian lanean jarduteko aukera momentu egokian zetorkion.
‎Orduan zergatik hasieran esleitu zitzaion Lotsatiri lan horien itzulpenen egiletasuna? Urkiza ez zelako konturatu Otxoluak sinatzen zuen lanean Ardiak eta bildotsak (Euzkadi, 1936, 7236 zk) zeritzon ataltxo horietako batean Willian Blacke ren olerki bat emateaz gain, Bildotsa, Lotsatiren beste bat agertzen zuela, Nere maite ederra izenburukoa. Aurreko Lotsatiren biografian adierazten genuenez, ez dakigu zer dela eta agertu zen Otxoluak sinatzen zuen lan batean, baina Lotsatik idatzi zuen azken olerkietako bat izan zitekeen, 1936ko martxoaren hasieran argitaratu zen neurrian.
‎Urkiza ez zelako konturatu Otxoluak sinatzen zuen lanean Ardiak eta bildotsak (Euzkadi, 1936, 7236 zk) zeritzon ataltxo horietako batean Willian Blacke ren olerki bat emateaz gain, Bildotsa, Lotsatiren beste bat agertzen zuela, Nere maite ederra izenburukoa. Aurreko Lotsatiren biografian adierazten genuenez, ez dakigu zer dela eta agertu zen Otxoluak sinatzen zuen lan batean, baina Lotsatik idatzi zuen azken olerkietako bat izan zitekeen, 1936ko martxoaren hasieran argitaratu zen neurrian.
‎Garapenaren hurrengo urratsa gerta zedin, hau da, XIX. mendearen amaierako Frantziako olerkigintzan jatorria zuen sinbolismo ondorengo estetiketara heltzeko, funtsezkoa izan zen hogei eta hogeita hamarreko hamarkadetan EAJren inguruko gazteriak kultura, hizkuntza eta literatura alorrean zabaldu zuen lana. Lan horren ondorioz Euzko deya (1916) moduko kultura argitalpenak sortu ziren.
‎Montefloridoko lanak bukatuta alde egitea lortu zuen, zorionez. Andresen laguntzari esker, Pio Baroja tailerrekoen memoria literario eta ikus entzunezkoak kaleratzeko berak egin behar zuen lan guztia bukatuta utzi zuen alde egin aurretik. Arduradun politikoaren babesa bermatuta zegoen, Mikel Ormazabalek esan zionez, behintzat.
‎Ez zuen galdera espero eta, egia esanda, ez zitzaion inoiz burutik pasatu, baina baietz erantzun zion, batez ere Euskal Herrian egon zenetik odolean zeraman euskaldun zatia erraz identifikatzen zuela, ordu arte bere burua beti italiar jatorrikotzat jo bazuen ere. Bedaiopen egin zuen lanari buruzko xehetasun batzuk eman zizkion orduan. Albertori ikaragarri gustatu zitzaion ideia.
‎Hasieratik, leku zabala izan zuen euskarak, nahiz eta geure arteko batzuentzat zaila izan irratsaioak euskaraz egitea. Honetan aipagarria da Jose Mari Iriondok hasieratik egin zuen lana, eta, ondoren, baita Jose Mari Oterminek ere.
‎Ajuria Eneako Itunaren azken bileran, Eusko Alderdi Jeltzaleak argi hitz egin zuen. Adierazi zuenez, Ardanza Dokumentuaren oinarriekin eta alderdiak onartua zuen baketze dokumentuaren bidetik jarraitu nahi zuen lanean: " horren gainean eta zume hauekin edozeinekin hitz egiteko prest gaude".
‎2001eko urriaren 25eko autogobernuari buruzko Plenoak ireki zion atea Autogobernuari buruzko Ponentzia eratzeari. Ponentziak 2002 urtean zehar egin zuen lan, eta beste Osoko Bilkura monografiko batean aurkeztu zituen ondorioak, 2002ko uztailaren 12an. Pleno horretan onartu zuen Ganberak Estatutu Ituna Betetzeari eta Errespetatzeari buruzko Irizpena.
‎izua pistolazaleei, izua sinplifikatzaileei, aspalditik datorren gatazka honen konponbidea, gaurko belaunaldiak bilatu behar duena, saboteatu nahi dutenei izua. Eta Ibarretxeren azalpenak agertuko diren liburuari Saramago hitzaurre bat idaztera prestatu zenean, Herio iritsi zen eta ezin izan zuen lana burutu. du sekula egin.
‎Nikolas Copernicoren ikasle izanik, haren eskolako aurkikuntzak aurrera eraman zituen. Orbita bihurguneekin egin zuen lan nagusia. Biribilak zirela uste zuten, eta ezetz, bada:
2011
‎Annaren ezpainetan irribarre txikia zabaldu zen, telefonoa eskegi zuenean. Jan Vogeten bulegora joan zenean Alemanian hilda aurkitutako emakumeari buruzko informazioa ematera, poliziak entzungor egin ziola iruditu zitzaion; baina, argi zegoen Voget hura bere bizitzan arakatzen ibilia zela; bazekien zertan jarduten zuen eta non egiten zuen lan; seguru blogean sartu irten bat baino gehiago eginda zituela ordurako.
‎Oiartzuarrak Arantzako errotara joaten omen ziren. Bertan, Isidro errotariak egiten omen zuen lan. Lesakara, Aranora eta Goizuetara ere jotzen omen zuten.
‎Ilunabarrean kaira joan nintzen, han lagun bat bainuen baserria utzi eta ontzi handi samar bat erosi zuena. Bere bi seme nagusiekin eta bi laguntzailerekin egiten zuen lana. Bederatzi seme alaba zituen.
‎milioi bat lagunek alde egin duela Bulgariatik azken urteotan (lehen esan dugun moduan, zazpi milioi eta erdi dira guztira), eta geratzen direnek ez dutela bizimodu errazik. Bera ikasten ari zen, unibertsitatean, eta horrez gain gidari modura egiten zuen lan, bi txandatan (gauez batean eta egunez hurrengoan), baina, hala ere, bizi ahal izateko gurasoen diruaren premian zela zioen.
‎Gaztelaniaz da" morir es la costumbre". Zuek ikasi zenuten, esaten die hildakoei, bizi nahi zenuten, zineten herri hauetakoak, bazenuten zuen sorlekua, zuen etxea, zuen lana, zuen familia, zuen maitasunak, zuen ametsak, zuen desirak... baina gerra batera eraman zintuzteten eta hil zineten, eta ziurrenik, hil baino lehentxeago jakin zenuten denok dakiguna baina aitortzen ez duguna, heriotza edo hiltzea usadio bat dela. " Morir es la costumbre".
‎Gero, musikalki ere kidetasun handia dago bien artean. Karlos niri lehendik asko gustatzen zitzaidan, batez ere Imanol Lartzabalekin egina zuen lanarengatik. Nola tratatzen zituen musikalki Imanol Lartzabalen doinuak, zein laguntza mota jartzen zien, zein instrumentu hautatzen zituen, bere kriterio erritmikoak...
‎Nik abesti batean aldarrikatu nuen langile baten semea nintzela. Aita fundizioko moldeadorea zen, eta Pasaiako Victorio Luzuriaga fabrikan egiten zuen lana. Gaztetan ELAkoa izana zen.
‎Amak etxean egiten zuen lana; makinatxo batean cotton perlé deitzen zen hari finezko galtzerdiak egiten zituen Donostiako denda baterako. Amak aitak baino eskola gehixeago zuela esango nuke nik.
2012
‎bere kabutan uste zuen aita Ambrosiori ez zitzaiokeela gustatuko bera halako saltsatan nahastea, eta pentsatu gabe ateratzen zitzaiona zen aita Ambrosiori inolako atsekaberik ez sorraraztea. Horrenbestez, bere bizileku berrian babesgarritzat zeuzkan bi pertsonen iritziak halakoak zirela jakinik, ez zuen lan handirik hartu beharrik izan ondorioa ateratzeko.
‎Inasi, ez daki zergatik, amak Schumannen piezak jotzen zituen uneak oroitarazi dizkio Keith Jarrett jotzen ari den honek. " Ro bert Schu mann ahoskatzen da", erakutsi zion amak, nor zen jo zuen lanaren egilea galdetutakoan arretatsu erantzuteko astia hartuz. Amak jo berri zuen Krislerianak dardara txikiak sorrarazi zizkion tripa bueltan.
‎Birritan ikusten da bere koadernoan biak batera lantzen dituela Odolaren sua eta Captivité, Suite frantsesaren hirugarren zatia izango zatekeena, zirriborro batzuk baizik kontserbatzen ez badira ere. Segur aski, beraz, 1942ra arte jardungo zuen lanean zentzumenen nagusitasunari eta gezurrezko zuhurtziari buruzko parabola horretan.
‎Garaian garaiko liberalen kategoria politiko eta juridikoak euskal auzira aplikatu zituen. Horrela, argitaratu zuen lan batean adierazi zuen Foruzaleak foruen aldeko aldarria baino ez zutela egin behar, hori baitzen euskaldunen konstituzioa.104 Horrela, foru agintearen eta Konstituzioaren definiziorako, zehaztapen zehatza juridikoa eta politikoa egin zuen. Bere ustez, zazpi puntutan banatzen zuen foru legeen azterketa eta agintea bermatzeko auzia:
2018
‎Ments nauzu, Manu? Nork beteko du nik buruan egin dizudan zulo txikia, portuko ekonomatoan hartzen genituen pastis eta demi bier haiek norekin hartzen dituzu orain?" Olivierrek lurpean egiten zuen lan hori, nork egiten zuen jendearen buru barruan. Nor arduratzen zen oroitzapenak eta disgustuak eta heriotzak eta lezio injustuak burutik ateratzen zizkigutenean, zanga horiek hondarrarekin betetzeaz, ura zirrikituetatik sartu eta azpiraino eror ez zitezen gure buruko artesiak, gure arrazoimena lurperatuz?
‎Mundu oso bat zegoen uharte haren barruan. Zamaketari bilatu zuen lana hango portuan ere, eta lehen soldatarekin, petatean ekarri ez zuen bizarra egiteko brotxa erosteaz gain, gela bat hartu zuen alokairuan hiriaren hegoaldean, moiletatik gertu.
‎Egon zaitezte lasai. Jarraitu zuen lanetan, eta konturatu orduko elkarrekin egongo gara berriz, itxaropen osoa daukat.
‎Ez duzu deus interesgarririk...". Loreari begiak piztu zitzaizkion, arkeologiarako egin behar zuen lan bat aitzakia jarrita alamena ematen hasi, eta aitak amore eman zuen. Ozta aurkitzen du Lorearen temak pareta gaindiezinik bidean.
‎Bazirudien inork ez zuela gustukoa abentura hartan murgiltzeak, eta are gutxiago elkarrekin aritu behar izateak. Sophiek ez zuen bere burua gai ikusten halako tamainako ikerketa baten erantzukizuna bere gain hartzeko; Fabian erretagoardian egotera kondenatuta zegoen, gudatik urrun; eta Leok bi amateurrekin egin behar zuen lan. Euria setatsu ari zuenez, Sophiek aterkia zabaldu zuen eta ospitalerako bidean jarri zen urrats luze arinez.
‎Eskuin aldean, gortina brodatu berde bat zegoen, itxita; zirrikituetatik, ordea, leihorik gabeko logelatxo bat ikusten zen; eta barruan, ohea, konketa eta apain mahaitxo bat, besterik ez. Antza, Sophiek hantxe egiten zuen lan, eta lo. Guztiarekin ere, hura emakume baten egoitza zela adierazten zuten apaingarri bakarrak zurezko apaletan jarritako laukitxo batzuk ziren, oskolen margoekin.
‎Tramankuluarentzat egokitutako gelaren erdian utzi genituen trepetaren puskak, eta Julius Probok egun pare bat eman zuen tresnaren prestakuntzan. Otorduetan bakarrik uzten zuen lana; tramankulua amaitu zuenean, mezu idatzi bat bidali zidan etxera soldadu baten bitartez:
2019
‎Ordu askoan aritu behar zuen lanean edo lan egiteko zain, diru pixka bat biltzeko. Eguneko lehen zerbitzuaren irabazia ez zen beretzat izaten.
‎Nerabezaroko laguna zuen Urkok. Ile beltz eta irribarre zabaleko gazte galanta, enpresa ikasketak egina zen, eta CaixBanken egiten zuen lan, urte batzuk lehenago Nafarroako Kutxa zenaren egoitza nagusian.
‎Trena hizpide, aipagarria da Élisée Reclus geografo frantsesak 1867an argitaratu zuen lana: Les basques, un peuple qui s’en va.
‎Estefana ez bezala, Piarres ikaskidea ez nuen bereziki gogoko: fisikoki mozkotea zen, utzi samarra, iletsua, baina tontsura gisako harekin; historialaria zen, izan, nahiz eta Biriatuko autopistako ordainlekuan egiten zuen lan," Zenbaitetan, gaueko txandetan bereziki, irakurtzeko aukera paregabearekin". Agian horrexegatik, berak eman zidan Vinsonen hegaldiaren albiste, eta Hondarribiko hitzordura hizkuntzalariaren beste liburu bat fotokopiaturik ekarri zidan:
‎Alfer famak biziki erraz hedatzen ziren. Familiako adiskidea zen Etxeberri apez garaztarraren esku ukaldiari esker lortu zuen lan txukuna Martinak, ordukoz jada, lana edukitzea zaila zelako. Lehen petrolio txokeak lerroak malgortu zituela ezin uka.
‎Patxik, aldiz, bordaren maldan zabaldu zuloan ehortziriko plastikozko ontzi erraldoietan sakatzen zituen. Bizpahiru oren iraun zuen lanak. Bukatzeraino ez zuten etsitu.
‎Biz  kaiko negua, garizuma! Garizumak koanto, bereaz gainera, ematen zuen lanik franko. Guk xingarra duguneko, garizuma!
2020
‎Bistakoa zen sukaldean eskarmentu handiko emakumea zela, eta oilasko gisatuaren zaporean pentsatze hutsak tripazorriak eragin zizkien. Rosariok eraman ohi zien afaria mahaira; Mikelak ez omen zuen lan hori izango normalean, baina egun hartan familiari aurkezteko aitzakiarekin, berak eraman zuen baratzuri zoparen ontzia jangelara.
‎Sagar guztiak eroritakoan saskietan jasotzen zituzten, gero zaku handiagoetara itzuli, eta gurdian kargatzeko. Anaiaren praka bonbatxoak jantzita egiten zuen lana Mikelak, solteratan onar baitzitekeen horrelako lanetarako, eta asko errazten zion mugimendua.
‎Anaren pentsamendua, egiaz, Ramonekin dago, haren ondoan, hari pega pega eginda larrua larruaren kontra; halaxe sentitzen du, hurre ez badago ere. Anaren gogoa Dariok, bere maltzurkeriaz hobeto gozatzeko, eraiki zuen tormentuzko ohatila hartan dago, han behean, patioan, koldar batek besterik eraiki ezin zezakeen torturaren aldare hartan; gau osoa pasatu zuen lan hartan, horregatik entzuten ziren isiltasuna urratzen zuten mailukada haiek, ohol haien zaratak erortzean, zertarako eta oinazearen tramankulu deabruzko hura egiteko, eta hori miserable batek baino ezin dezake egin, munstro batek. Garai batean ez zen halakoa, edo hori uste zuten berek.
‎Mariannek, berriz, beti bezala jokatzen zuen, ezer gertatu ez balitz bezala, takilletan ohi bezala bere liburua irakurriz, funtsik gabeko eztabaidetan sartuz. Asteartean, bazkalorduan, Rob galderak egiten hasi zen Connellen amak Marianneren etxean zuen lanari buruz, baina Connellek jaten jarraitu zuen eta aurpegian ezer ez nabarmentzen saiatu zen.
‎segan, itaurrean, artoa eta garia ereitea, belar ondua sartzea eta beste hainbat. Gaur balitz bezala gogoratzen dut nola egiten zuen lan banaketa gure aitona Jose Benitok. Izaera gogorreko gizona zen, nortasun handikoa.
‎Ausarta izan zela aitortu behar diot. Baskonian egon ondoren, Bizkaiko hainbat taldetan egin zuen lan.
2021
‎Nire amamaren ahizpa, aitaitaren koinata. Erizaina izan zen erretiroa hartu zuen arte, eta hainbat hamarkadatan Vitoria klinikan egin zuen lan.
‎Baina bi logeletako leihoen azpian zegoen. Begira, nik ez nuke zuen lana egin nahi, baina sutea gasolio biltegia hustuz eragin, lehen solairura igo, seme alabak biluztu haiek lo daudela, pijamak leihotik bota, eskuak jarrera arraro horretan jarri, gero bigarren solairura igo, emazteari ohe atorra erantzi, bere burua ere biluztu, arropa leihotik bota, ohera sartu, jarrera arraro horretan jarri eta hil arte itxarotea... bizitzan ikusi dudan suizidiorik bitxiena da....
‎Guztiz gehienek nahiago dute amilduta hil, bere burua non edo nondik goitik behera botata. Sergio bigarren solairuan bizi zen, eta kalean bertan dagoen lokal batean egiten zuen lan. Ez zeukan, Gasteizen bederen, norabait igo eta bere burua botatzeko modurik, bere erosotasun ingurunetik irten gabe, alegia.
‎Martina Germanen neska laguna zen, zuela lau urtetik hona. Familia Bitartekaritzan egiten zuen lan, Gizarte Zerbitzuetan, nik Lakuan neukan bulegotik hurre, eta askotan elkarrekin bazkaltzera joaten ginen. Ahots gozo eta pazientea zuen, maitasuna zenbatu gabe banatzen dutenena, kiwi koloreko begitxoak eta edozein modutara moztutako ilea; ordurako, hazten ari zitzaion.
‎Pare bat urte lehenago, errenta on bat lortua nuen erdi erdian zegoen etxe baten truke. Lagun batek Peralesen egiten zuen lan, hiriko higiezizen agentzia erreferentziazkoan, eta mesedea zor zidan, mutil lagun neurriz gain kezkatuaren urruntze agindua lortzeko tramiteak bizkortu nituenetik. Zakil moko galanta ez hurbiltzea, alegia.
‎guraizeak, giltzak, ileko gantxoak, eraztunak edo klipak. Zenbaitetan, txikitako jostailuen zatiz beteta zeukan poltsan eskua sartu, eta bertatik ateratakoekin egiten zuen lan. Besteetan, ordea, objektu gardenak aukeratzen zituen:
‎Izan ere, bidaiari euskaldunak poza har dezake Les herriaren euskal sustraiari antzeman diolako. Areago, Joan Corominas() hizkuntzalariak Pirinioetako toponimiari buruz egin zuen lan bikainari esker, bidaiaria ez da inoren aurrean barregarri geratuko euskararekiko lotura bitxi hori egiteagatik, nahiz eta Les hurbilago dagoen Mediterraneo itsasotik, euskara erabat galdu ez den Kantauri aldetik baino.
2022
‎Ondoren, ludoteka bateko hezitzaile lanarekin osatu zuen jornala. Eta azkenean, Arte Ederrekin zerikusi handirik ez zeukan baina jende guztiak baietz uste zuen lan batean bukatu zuen: inprenta batean maketatzaile.
‎Alek Gabiri txanda eman zion. Gabik gauez egin zuen lan, ateak eta leihoak itxita, segurtasun kaiola baten barrutik kobratuz gasolioa eta garagardoak. Ale goizeko zortziak baino lehentxeago agertu zen gasolindegira, laneko arropak jantzi eta zortzi zortzietan denda irekitzeko, ohi bezala.
‎Holohan jauna egongelara pasarazi, hari esertzeko esan eta likore botila eta zilarrezko galleta ontzia atera zituen Kearney andreak. Gorputz eta arima sartu zen eginkizunaren xehetasunetan, aholkuak emanez eta asmoak aldaraziz; eta azkenean kontratu bat sinatu zuten, zeinaren bidez zortzi ginea jasoko baitzituen Kathleenek, lau kontzertu nagusietan akonpainamendua jotzen egingo zuen lanagatik.
‎–Gaur goizean ez duzue zuen lana egin.
‎Greziako eta Erromako idazle klasiko ugariez gain, Beckett, Ionesco, Oulipo taldeko Queneau edo Peréc, Borges, Camus, Onetti, Cortázar jostagarriena eta abar luze bat. Ezaguna da Borgesen ipuin bateko Pierre Menard pertsonaiak xede zuen lan prometeikoa, Cevantesen On Kixote hitzez hitz berridaztea baina harekin zerikusirik izan gabe. Menard ek liburu kontingentetzat eta ez beharrezkotzat jotzen du Kixotea bera, haren hitzak baliatuz idatz zezakeen Kixotea bera tautologian erori gabe.
‎" Egin daitekeen gauza bakarra, nire ustez, Julieren liburua argitaratzea da, zuk ahal duzun bezain laster". Zehazten zuenez," hainbat liburukitan zatituriko eleberria zen", eta egilearen iritziz," [bere] bizitzako obra garrantzi  tsuena" 16 1946ko abuztuan, Jean Jacques Bernardek, Compiègneko kontzentrazio esparrutik bizirik aterea, bere Normandiako etxean Denise hartu zuelarik uda bertan igaro zezan, publikoki aipatu zuen lan horren existentzia: " Irène Némirovskyk ez ditu uzten esku hutsik bere miresleak.
‎Guri ere ez zigun ezer esan haren edukiari buruz. Eleberriaren irakurle guztiak bezala geunden geu ere, liluraturik, lerro urdin ñimiño haiek jende arruntarentzat irakurgarri bihurtzeko egin behar izan zuen lan zehatz eta eskergagatik.
‎Rabatera heldu ginenetik, senarrak Biblioteka Nagusian lortu zuen lana bitarte, astea joan, astea etorri, eta huts egin gabe, bakarren batek konturen bat aipatzen zidan Marokoaren ederrari buruz.
‎MatÃas Múgicak ez zuen lan erraza hartu Céliniren Gauaren muturrerainoko bidaia itzultzen hasi zenean. Testuen erritmo azkarra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia