Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
‎Bazen beste arrazoi bat ere, garrantzitsuena beharbada: ez zuela ordura arte sekula gabardinarik izan, are gutxiago gorri ilunik, eta gabardina ardokolore dizdizariak berealdiko poza eragin zion, eta horregatik jantzi zuen ikusi ahalakoan, lehen bi arrazoietan erreparatu ere egin gabe. Astelehena zen, eta Brown jauna ohartu zen, edo bulegoko idazkari pinpirinak ohartarazi zion, oso guapo zetorrela ile kolore berriarekin, tonu beltzaxka harekin, ilunxeegia aukeran, baina ondo hala ere, halako erokeriak ere egin behar izaten zirela noizean behin, bizian behin badarik ere, asperduraren gurpil geldiezinak irentsiko ez bagaitu.
‎esate baterako, behin Patxirekin Gasteizko Florida parkean izan nuen hitzordua: Patxik hango kristalezko tabernan zerbait hartzera gonbidatu ninduen, oso ederra bai  tzen, epeletan kafe bat hartu bitartean, kanpoan elurra nola ari zuen ikustea; eta, zer mila sorgin, ederra baitzen norbait zuregatik txora txora egina dagoela jakitea, eta emeki emeki lehen musua emateko nola makurtzen zaizun ohartzea, nahiz eta gero doi bat gogoz kontra zeure burua baztertuz erantzun (orduan nik ez nuen beste amodio baten beharrizanik sentitzen, baina atsegina gertatu zitzaidan Patxik nirekiko agertu zuen, nola esango nuke, miresmena?; Patxi haiz... Hala ere, gero ez nintzen ausartu Dabidi egia esatera; ez dakit, haren erreakzioaren beldur izan nintzen eta, bestalde, argi neukan ez zela ezer gertatu eta, halaber, ez nuela Patxiren laguntasuna galdu nahi.
2001
‎Berak dioenez foruak nork bereak ditu eta tokian tokikoak dira, eta berak esaten du Bizkaiko foruak, gainerakoak hor konpon, behar lukeela euskaraz egon eta norbaitek saiatu behar lukeela euskaraz jartzen. Aita Zabalak  bazuen segur aski egiteko presakakoagorik eta aurrean bidaltzen du aski itxuratxarki erantzun batean Ulibarri eta Ulibarriren asmo hori; ez zuen ikusten zer arraiotarako behar zuen Bizkaiko foruak euskaraz jarria egon. Nik dakidanez gainera ez dago oraindik ere, eta ez da sekulan egon7 Gure lege zaharretan zaharrena eta begikoena, beraz, euskaraz sekula egon ez baldin bada, horrek zerbait adierazten du, alegia ez dela euskara izan, lehen adierazi dudan bezala, euskaldunen adierazpide eta mintzabide osoa, beti beste hizkuntzaren baten premian egon dela bere aldamenean.
2006
‎Inork ez zuen ikusi, ez nuen ezagutzen haren berririk eman zezakeen inor, eta nik gehiegikeriatzat jotzen nituen kontuok: naziak oso trebeak ziren horrelako izugarrikerien zurrumurruak zabaltzen jendearen izua eragiteko, eta beldurra hedatzeko taktika bati egozten nion nik mitoaren sorrera.
‎Madrilera matrikula egitera iritsi zen egunean, bere bizitzan lehendabizikoz tranbia batera igo, eta tranbia hark oinezko bat nola harrapatzen zuen ikusi zuen. Txikituta geratu zen gizona.
2007
‎Xurgada luzea hartu zion zigarroari Jesusek, eta lagunari pasatu zion. Ezpain barruko bustian nola sartzen zuen ikusi zuen. Odolak papera margotu zuen.
2008
‎Rosak ez zuen ikusten Tomasek zer barkatu ziokeen, zerk ez zukeen berriz gertatu behar. Barkamena eskatuta Rosak zerbait gaizki egin zuela aitortzen zuen, eta Tomas salbatzen.
‎...tu nuen, foralak elkarrekin hitz egiten hasi ziren nik esandako tokia non ote zegoen deliberatzen, eta zerbait garbia atera zutenean, foral batek ez beste guztiek jatetxetik alde egin zuten, eta autoen gurpil hotsak sentitu nituen berriro, eta gurekin gelditu zen polizia forala, zorrotza eta ezpainestua bera, galderak egiten hasi zitzaidan berriro, etxekoandrea haserretzea lortu zuen arte, ez ahal zuen ikusten zein egoeratan nengoen, ordubete lehenago senarrarekin afaltzen goxo goxo, eta orain berriz..., eta etxekoandrea, esaldia bukatu ezinik, negarrez hasi zen hura ere, ez diot sekula behar bezala eskertuko hain ondo portatu izana nirekin, eta hartan geundela, bi emakumeok zinkurinka eta polizia ezpainestua, berriz, begirada zorrotzez, ordu laurden bat lehenago doi alde egindako poliziek tele...
2009
‎Ia segituan erreparatu zion Dariori. Ez zuen ikusten egun hartatik, esan zionetik eskandalu bat barrundatzen ari zela, epaiketa baten beldur zela, Wardes askatu behar zela. Orain, eroria zen berriro haren senarra Darioren eskuetan, Darioren atzaparretan.
‎Ateak ixten ari ziren. Bezperatik ez zuen ikusi Dario, baina oraindik ere etorriko zelakoan zegoen; mojek bazekiten hark zer lanbide zuen eta utzi egiten zioten arauzko ordutegiz kanpo sartzen.
‎Tarteka, ohetik pixka bat atera eta berarenganantz erakartzen zuen sehaska, gero eta hurbilago, gero eta hurbilago?, eta hantxe eusten zion bere aldamenean. Ez zuen ikusten haurra; haren arnasa entzuten zuen. Eta orduan emeki emeki jiratzen zuen bere gorputz mindua.
‎Arasa zabaldu zuen, baita mahaiko tiraderak ere, nahiz eta ondo jakin ez zuela aurkituko ez okelarik ez ogirik, ez dirurik. Behin eta berriro pasatu zen horman eskegitako ispilu txikiaren aurretik, eta lotsa sentitzen zuen ikustean bere irudiak botatzen zizkion zehar begirada haiek, zurbiltasun hura, bere ezpainetako tolestura gozogabe eta desesperatuak, bere esku dardaratiak.
‎Claudio sarritan geratzen zen argi gabe etxean. Inguruan obretan ari zirela esaten zioten argindar konpainiakoek, mozketa txiki bat zela, baina berak ez zuen ikusten kalean ez aldamiorik ezta antzeko tramankulurik ere. Hartara, liburu dendako jabearen ustez, teknologia berriak ezin ziren esku okerragoetan egon.
‎Halako batean ezagutu genuen argizaiolak egiten dituen herriko artisaua. Luzaroan egon ginen lan nola egiten zuen ikusten eta berarekin berbetan. Doña Mercedesenean ezagutu nuen argizaiolarekin akordatu nintzen ni orduan.
‎bankaria benetan ari zen. Nahiz egunero eskalearen aurretik pasatu, ez zuen ikusten.
2010
‎Beranduxeago deituko nuela erantzun nion. Hurrengo astean kultur batzordea izango genuela eta gaien zerrenda bidali behar ziela bertako partaideei, beraz, goizean zehar elkarrekin egoteko ordu laurdena genuela eta zenbat eta lehenago izan hobe izango zela berak eguerdiko hamabietan doktorarengana joan behar zuelako mediku azterketa egitera eta ez zekielako noiz bukatuko zuen, nirekin zenbat denbora pasatu zuen ikusita.
‎Patricia Zuluetaren galeria handik bostehun metrora zegoen. Merezi zuen handik pasatzea atzeko larrialdietako atea oraindik irekita ala norbaitek itxi zuen ikusteko. Ez zeukan galtzekorik, metrokoa bezalako beste eulitzarren bat gainetik kentzea ez bazen.
‎Bere euskal hiztegi handia egiten ari zen artean. Harrigarria zen nola lan egiten zuen ikustea. Hitz bakoitza txartel batean jartzen zuen.
‎maestro exsaminado de primeras letras, desea entrar al ejercicio de maestro de niños de esta villa. Eta eskaria aintzat hartzea erabaki zuen herriak, maisu xahar hilberriaren seme Martin Josef Zabaletak zertan bukatzen zuen ikusi arte.
2011
‎–Jende gutxik ezagutzen zuen Alexandra, eta apur horiek, bistaz gehienez ere. Urriaren 2an inork ez zuen ikusi handik ateratzen.
‎Annak gogotik egiten zuen barre, Franek iruzurra nolako lasaitasunaz kontatzen zuen ikusita.
‎Juan Manuel Larburu hernaniarra, Frantxiska Usandizagaren morroia, hiru kontzentrazio eremutatik pasa zen eta azken eremuan hil zen, Flossemburgen, 32 urte zituela, 1944ko apirilaren 4an, 6.588 zenbakiarekin. Ambrosio San Vicentek, hegazkinlarien ihesaldirako sareko partaideak eta hiru eremuetan berarekin egon zenak esaten zuen ikusi zuen azkenekoan burutik jota balego bezala zegoela eta ia ez zela gauza zutik egoteko, ezta ematen zieten apurra jateko ere. Frantxia ere kontzentrazio eremu batean hil zen urtebete geroago, 1945eko apirilaren 12an, 36 urte zituela, hiru seme alaba umezurtz utzita.
‎Eta handik aste batzuetara, inor ez zebilela ikusita, gela on bat prestatu zidaten baserriko ukuiluan, ardien atzealdean. Handik bidea oso ongi ikusten nuen eta sartzen zenak, berriz, ardia besterik ez zuen ikusten. Orduan bazkaria ia beti Axunek ekartzen zidan, ahizpetako batek.
‎Baina handik hilabete gutxitara ba... gertatu egin zen. Ni oso sentibera sentitu nintzen berari buruz; berak, bueno, ez zuen behin ere pentsatua izan, berak, gaixotasuna zuelako baita ere, bihotzean, bihotzeko patologia bat zeukan gaztetatik eta 31 urte zituen eta bere bizitza planetan ez zuen ikusten nonbait, zera, ezkontze hori eta inorekin lotze hori, baina elkarrez, esaten den bezala, gustatu egin ginen, eta horrela hasi zen harremana, taldearen testuinguru horretan hasi zen, eta gero, gero eta pertsonalagoa bihurtu zen harremana, eta lagun egin ginen eta hasi ginen elkarrekin ateratzen, eta, bueno, gertatzen den prozesu hori... Eta enamoratu egin ginen, gauzak horrela dira, ezta?
2012
‎Lehentxeago amatxi zegoen besaulkian esertzera joan zen botikaria artez artez; haren erabakitasunari kasu eginez gero, betiko lekua zuela hura pentsa zitekeen. Gorputzez amatxiren ia erdia izaki, besaulki zabal hartan nola moldatu behar zuen ikusteko gogoa piztu zitzaion Inasi.
‎Galok ez zion lagunari entzungor egin nahi, baina ez zitzaion hitzik atera erantzuteko. Lehenbiziko bazkalordu hartakoa nahikoa izan zuen ikusteko, kanpotik ez bazen janaririk sartzen, han barruan aurkituko zuenarekin nekez lodituko zela. Sozialistei eta jeltzaleei astero joaten zitzaizkien neska batzuk arropa garbia, tabakoa eta jatekoak eramatera.
‎Hark ez dakien zer esan diezaioke Inasek umetarik taberna zuloan lanean diharduen haur izan gabeko gazteari? Berari, haren adinean, bizitzan nondik jo nahi zuen ikuste hutsak nahikotxo lan eman zion; erabaki besterik ez zuen egin behar, eta irekita zituen ate guztiak, asko bai, behintzat.
‎Garai hartan, noble familiak, erreka jota baitzegoen, eskualdetik hanka egin zuen eta etxaldea zatikatu egin zen. Jean Dirinen aitonak jauregia erosi eta Errota Berri zaharberritu zuen; baina gaizki kalkulatu zituen bere baliabideak, edo agian, handinahiak itsuturik, ez zuen ikusi zeinen hondatua zegoen jauregi hura. Dena dela, laster ohartu zen ez zela behar bezain aberatsa eraikina zaharberritzeko eta errentan utzi zien maizter batzuei; eta horrela jarraitzen du oraindik.
‎Ez zuen ezagutzen gela hura, behin bakarrik izan baitzen nire lehengusuen etxean, Coletteren ezkontzako egunean. Orduan egongela besterik ez zuen ikusi, arranditsua eta aukeran iluna. Han, ordea, dena mintzo zen zorionaz eta elkarrenganako maitasun sakonaz.
‎uzten zuen ikusteko
2018
‎Irmo mantendu da horretan, eta Loreari oso desatsegina gertatu zaio egoera. Horrelako banaketa zakar eta bat batekoaren beharrik ez zuen ikusten berak inondik inora.
2019
‎Metro batera nengoen. Behatz punttetan jarri nintzen hots hura zerk ateratzen ote zuen ikusteko. tok. tok. tok. Kristinak ezkerreko eskua hauspez zeukan mahaiaren gainean, atzamarrak ahalik eta gehien zabalduak, Eskuineko eskuan kutxilo bat, atzamarren artetik pasaz mahaian iltzatzen zena, gero eta azkarrago. tok. tok. tok.
‎Laugarrenera itxoin behar zuen dena beretzat gordetzeko. Dirurik ez zuen ikusten, ordea. Irabazitakoa kontu batean apuntatzen zioten, eta kontu hartatik deskontatzen zizkioten gastuak:
‎Ez zuen mugimendurik sumatzen kristalezko paretaz bestaldean. Zegoen lekutik ezin zuen ikusi erizainek pasabidean zuten langunea. Izkinetako geletako batean egon behar zuen nahitaez.
‎Kaleko laborriaren hastapena baizik ez zuen ikusi Marianek. Ez zen bere afera.
‎" Lehendabizi buruan garatzen zuen idatzi nahi zuen nobela edo narrazioa; egunez imajinatzen zuen, harekin amets egiten zuen gauez. Biharamunean, idazteko makina igotzen zuen bere landa-etxeko teilatuko terrazara, eguzki galda beroaren azpian jartzen zen, eta idazten zuen ikusi ezinik zer ari zen idazten. Prozesuaren amaieran soilik irakurtzen zuen idatzitakoa eta zuzentzen zuen testua.
‎Hogei bat urtera etorri zen euskarazko irakurraldia. Itzul  penak nola funtzionatzen zuen ikusteko jakin mina nuen motibo nagusi. Apenas izango zen urte eta erdi Literatura Unibertsaleko liburu bilduma jaio zela, eta izenburutik beretik nagusitu zitzaidan euskarari erreparatzea:
‎Ganadue berantza datorrenean, mendian edurre. Ardiak ere nahiko zuen ikusi nondik norantza zebiltzan: Ardiak menditik betti, ekaiztia seguro.
2020
‎Probatu nezala eskatu zidan. Tronuak balantza egiten ote zuen ikusi, tronuari bizkarra eman, hanka punttetan jarri ipurdia eserlekuaren pare gelditzeraino, eta bertan eseri nintzen. Oinak airean, ez nuen oholtzagaina ukitzen.
‎Ama indaba gorriak tipularekin eta hirugiharrarekin prestatzera jaitsi zen sukaldera. Bibik eta Sofiak atzetik jarraitu zioten, sukaldean nola egiten zuen ikusteko. Handik gutxira gerturatu zen Salus, usainera, eta andrea ikustera igo zenean sorpresa hartu zuen Mikela bertan aurkituta.
‎Mikela hitzik egin gabe makurtu zen hura jasotzera, begiak zabal zabalik, andreak eskua amantalaren poltsikoan barruraino nola sartzen zuen ikusiz. Oihalaren barrualdea atera zuen bat batean, poltsikoak zulo txiki bat zeukala erakusteko.
‎Parean balitu bezalaxe ikus zitzakeen bi mutikoak, gain azpian jarrita borrokan. Lurrera bota zuen arerioak laguna, eta Mikelak ezin zuen ikusi jo eta jo nola ari zitzaion, Lontxo garrasika eta mukiak zerizkiola lurrean zen bitartean. Elkarrekin joaten ziren eskolara Lontxo eta biak; ezin zuen ezer egin gabe geratu.
‎Tirakada batez askatu, eta aurpegia eskuen artean ezkutatu zuen negar zotinka. Hatzak azalean sartzen zituen, ebakiak egiteko moduko indar basatiaz; Mikelak sekula ez zuen ikusi inor horrela.
‎Saioaren zurruntasunak liburuko ideiak faltsutzen zituen, idazlea bereizi egiten zuen idazgai zituen jende haiengandik, Trinityko ikasleei haietaz hitz egiteko bestetarako behatu ez balitu bezala. Connellek ez zuen ikusten zer arrazoi zegoen ekitaldi literario haiek egiteko, zer ekarpen egiten zioten ezeri, zer esanahi zuten. Haietara joaten zen jendea bezalakoa izan nahi zuen jendea bakarrik joaten zen hara.
‎Orduan Helen iritsi zen. Connellek ez zuen ikusi hark hots egin zion arte. Bere legginak eta zapatilak jantzita zetorren, gimnasiako poltsa sorbaldatik zintzilik, bekokian distira busti bat ikusten zitzaiola farolen argitan.
‎Atean, oso argala eta zurbila ematen zuen Mariannek, beroki beltz bat soinean, eta euritako busti bat eskuan. Italiaz geroztik ez zuen ikusi. Ia hauskor, pentsatu zuen Connellek, ematen zuen.
‎Horrek larritu egin zuen Connell. Filmak nahiko amaiera tristea zuen baina ez zuen ikusten zer zuen negar egitekorik. Ondo zaude?, galdetu zion.
‎Institututik irten ondoren ez zuen ikusi Connell egun hartan, ezta hurrengoan ere. Ostegun arratsaldean ere lan egiten zuen Connellen amak eta Connell goiz iritsi zen hura jasotzera.
‎Ea gustatzen zitzaion galdetu zion  Mariannek, eta berak ez adituarena egin zion. Marianne lau oinean zegoen eta, beraz, Connellek ezin zuen ikusi haren aurpegiko espresioa eta zer pentsatzen ari zen antzeman. Handik segundo batzuetara, ahots askoz meheagoz, Mariannek esan zion:
‎Eta horra non abiatu diren hiru printzesak zaldi banatan beren maitale mairuekin Pirinioetako mendietarantz, errege kristau eta mairuengandik urruti. Hirugarren egunean joan zen erregea bere hiru alabengana, fedegabe haiekin zituzten maitalekeriak bertan behera utzi eta printze kristauekin ezkon zitezela erregutzera, baina ziegara iritsi zenean, honela esan zuen ikusirik ihes eginak zirela:
‎Badirudi gauzak argitzen hasi direla". Manuelak ezustea hartu zuen ikusi zuenean ugaldetarren sukaldean zain zegoena Jagoberen morroi herrena zela. " Hilabete da harekin egon naizela, eta hara non bidali didan morroia errekaduarekin!".
2021
‎Gogo handirik ere ez, ordea; operazioa errepikatzeko gonbidapenik ez zidan egin, gainera, eta bazkaltzera bakarrik Gasteizaino joateak, bada, ez ninduen askorik erakartzen. Hala ere, Pinpilinpauxaren azken gorabeherak ezagutzeko irrika neukan; horrez gainera, nire apartamentuarekin zer arraio egin ote zuen ikusteko jakin mina sortu zitzaidan. Pinpilinpauxak bi muturretara jo zezakeen:
‎Burua jaso zuen ikusi ninduenean; haren bekozkoan garbi ikusi nuen nire aurpegiak jota nengoela adierazten zuela.
‎Bulegotik irten nintzenean, ohi baino lankide zitalagoa eta okerragoa, biak, sentitu nintzen; baina Harrizko Damaren telefonoa markatu eta etxean harrapatu nuen, eta, hortaz, ez nion aukerarik eman gu elkarrizketatzeko lekua aukeratzeko. Bere leiho zurietatik zer ikusten zuen ikusi nahi nuen.
‎–Baina jendeak miretsi egin zuen Ignaziok anaia sakrifikatzea, erantsi nuen, elkarrizketa haren haria luzatzeagatik besterik ez, hariak emakumea noraino eramaten zuen ikusteko.
‎Blancak lasaitu ederra hartu zuen ikusi zuenean, ilea aurpegi izerdiz betean itsatsita. Ez zuen hitz egiteko ez ezer azaltzeko indarrik.
‎Alvarok begietara begiratu zion, galdezka, baina erabakia hartua zuen emakume bat besterik ez zuen ikusi haietan.
‎Sabel guztiz lisoa, zinez tonifikatua duen pertsona bedeinkatu horietako bat zen, sabel laua, biribilik gabekoa. Berak beste inork ez zuen ikusten haurdunaren sabela, bere baitan zeukan, baina ez egiazko munduan.
‎Anek ez zuen onartu nahi haren normatibitatea berarenetik hurbil zegoela. Egiazki ez zuen ikusi nahi ahizparen ertza bere ertza ere bazela. Ilobarekin arratsaldea pasa ondoren ahizparenetik bueltatzen zenean, Xabik erretolika aguantatu behar izaten zuen; ama izan eta ahizpa bere horretan geratu zela.
‎Goitik behera zegoen blai, berdin zitzaizkion putzuak eta etengabeko tanta lodiak. Egunean zehar zakar jo zuen haizeak ezgauza bilakatutako aterki burdin zorrotzez beteta zeuden zakarrontziak, besterik ez zuen ikusten. Bete beharreko funtzioa ganoraz betetzen ez zuten objektu haiek zertarako atzera etxeratu.
‎Nolatan ez zuen ikusten. Hain argi zegoen!
‎LucÃak ez zuen ikusi, eta eskerrak, David negarrez ari zela, liburutegira eramango zuen bidean aurrera zihoanean.
‎Badira, ba, mundua jango luketen gazte gogotsuak, burua ideiez betea daukatenak eta denak aurrera eramaten dituztenak? Ba, halakoxea zen Xabier. Davidek baietz egin zuen buruarekin, sumatzen zuen zer pertsona motaz ari zitzaion eta, Cristinak nola gogoratzen zuen ikusita, argi zegoen mutil liluragarria izan behar zuela.
‎–Zer? , emakumeak mugikorra hartu eta besoak luzatu zituen, han zer jartzen zuen ikusi ezinik?. Antiojorik gabe ez dut ezer ikusten, kexatu zen.
‎Ez zekien zergatik, ordea. Daviden aitak, Vicenta andreak eta une hartan tabernan zegoen gizonetako batek helduta, oihuka galdetu zion alkateari ea ez zuen ikusi bere semeak nola zangotrabatu zuen David. Alkateak ezetz, garrasika hura ere," zer garela uste duk?", haren etxekoak zuzenak eta gizalegezkoak zirela eta ez zituztelako halako maltzurkeriak egiten.
2022
‎Ganbara seguru batetik begira geunden Zazharskaia, klandestinitateko beste kide antifaxista bat eta hirurok. Valeriak jatetxeko atea nola irekitzen zuen ikusi genuen, eta haurra barruan desagertzen. Erdizka argiztatutako jangelako leihoetan barrena saiatu ginen haurra topatzen, baina ttikia zen, eta argiztapen kaxkarrak ere ez zuen uzten haren mugimenduak ikusten.
‎–Ama? , esan zuen berriro, baina bere inguruko jendeak, karroak gauzaz beterik, ez zuen ikusten, eta erne ibili beharra zuen azpian harrapa ez zezaten. Ama?
‎Leihoan eserita zegoen neska, ilunabarrak ibilbidea mendean nola hartzen zuen ikusten. Leihoko errezelaren kontra zuen burua, eta kretona hautseztatuaren usaina sudur zuloetan.
‎Elkarrizketa ez zen gehiago luzatu. Burua makurtu eta gerrian alderik alde zuen urrezko katearen begiak kontatzen hasi zen lehen tenorra, eta irribarre egin eta, zori hutsez, nota batzuk kanta murmuriatzen zituen, sinu frontalean zer efektu egiten zuen ikusteko. Noizean behin Kearney andreari begiratzen zioten denek.
‎Baritonoak ez zuen ikusi, baina oso ondo zegoela esan zioten. Elkarrizketa ez zen gehiago luzatu.
‎Arcan testura itzultzen tematu zen arren, aurkezleak lotsagabekeriazko jokabidea eskaini zuen: ez zuen ikusten obra literarioaz hitz egiteak zuen interesa, idazleak ez zuen bere bizitzaz hitz egin nahi eta, orduan, aurkezleak Ardissonen programa aipatzera jo zuen desengainua adierazteko, Arcanen jarrera mediatikoa aitzakia: " Zergatik onartu zenuen han biluztea eta hemen ez?".
‎Gizonak etxeetatik eta tabernetatik irten ziren. Emakumeak zutik zeuden atarien aurrean, tropak nola alde egiten zuen ikusten. Zapata handiak zoruan karraska; armen kliski klaska aditzen zen; batzuetan, musu baten hotsa, ilunetan:
‎Ispilu bat eskatu eta irribarre egin zuen ikustean bizar beltza luzatu zitzaiola kokospean:
‎Agintzen zien tenienteak irribarrez begiratu zion haizeak astindurik dardarka zegoen mertxika arbolatxo loratuari, eta adaxka bat erauzi zion. Inguru guztian ez zuen ikusten leiho itxiak besterik. Bakarrik zeudela pentsatu zuen.
‎Hubertek ordura arte Châtelet antzokiko agertokian baino ez zuen ikusi dantzari bat. Sen hutsez, begirada ikusminez eta irrikaz pausatu zuen orkatila finetan eta berna gihartsuetan, zeinak galtzerdi distiratsuetan sartuta baitzeuzkan.
‎Nahiz eta ematen zuen bihotza kanpai baten mihia bezala ari zitzaiola bularreko paretan taupaka, egiaz ez zuen beldurrik. Irrika basatiz nahi zituen salbatu Florenceren bizitza eta berarena, eta konfiantza zuen ikusten ez zen zerbaitengan, luzatzen zioten esku babesle batengan, berari, ahul, faltsu, doilor eta txiki hari; hain txikia ere, non zorteak salbatuko baitzuen, ekaitzak lasto izpia nola.
‎Harrituta pentsatu zuen nolatan jo ote zuen beldur haize hark Frantzia eta are Europa utzi nahi izan zituenean. Bere adiskideetako batzuek hala egin zuten, baina bera ez zen sekula aritu politikan, eta ez zuen ikusten arrazoirik bakean utz ez zezaten. Gizon gaixo bat, hain lasaia, hain kaltegabea, inori ezer txarrik egiten ez ziona, munduan bere portzelanak beste ezer maite ez zuena...
‎Lucile ohartu zen kanpaina berri haren ideiak tristuraz betetzen zituela, baina ez zuen haien sentimenduetan sakondu nahi izan; ez zuen egoeraz baliatu nahi" borrokalariaren morala" dei liezaiokeen horren zantzuren bat sumatzen ote zuen ikusteko. Hori kasik espioiaren lana zen eta lotsa emango ziokeen horrela jokatzeak.
2023
‎Bernadetak ahoan barneratzen zuen Àngelaren mantala, eta tiraka kentzen zion Àngelak, hitzak erauzten ari balitzaio bezala. Murmurika azaldu zuen ikusi egiten zuela nola ihes egin zuten bi arrotz haiek, etxe, karrika huts eta elizen artetik, gizon zapelgorri batzuk euren hirian sartu eta jazartzen ari zitzaizkielako. Ahapean ia, arrapaladan ihes egiten ari ziren haiek soldadu ez ziruditela adierazi zuen, gizon zibilak ziren, armarik gabeak, izutuak, eta berehala gertatu ziren basoan, eta topatu zuten aurreneko etxaldean hiru zahato ardo eta saskitara bat sagar eman zizkieten, eta eseri egin ziren, atseden hartzeko.
‎Eta ate bat bultzatu zuen, betazal baten gisan, Margaridaren bihotz ttiki, pilpirakari, trinko, izutu eta orduan jakin minez beteak. Eta orduan, Jainkoak bere baitan har gaitzala, ikusi zuen ikusi. Ikuste izugarria.
‎Eta ordukoz goitik beherako emakumea egina bazen ere, etxalde bateko jende guztia ganibet ukaldika hil zuten gaizkileek, edo gizon urkatuek eta laurdenkatuek, setiatu eta erasotzen bazioten, zezenari behatzen zion. Eta ez zuen ikusten nola sastakatu zituzten, ez eta nola zatika puskatu zituzten, eta ez zuen barrena gorotzez puzturiko haurra ikusten, ez eta mokordo azpiko sugegorriek helduriko gizona edota goitika egiten zuten otso urdinak ere, besarkada bezain handia baitzen zezena, eta begietan ez baitzitzaion besterik sartzen. Eta amak" Non daude?" eta" Zer dakin?" galdetuz behartu zuenean ere, zezenari, katemeari, akerrari, ahuntzari eta ahoa aldi berean itsusia eta polita zuen gizonari behatuz kontsolatu zen Bernadeta.
‎Oreinkumeek bezala, sugeek bezala, arratoiek bezala. Baina ez zuen ikusi nahi izan. Zera baitzen nahi zuen gauza bakarra, arren, mesedez, laguna berriro josta zedin eta besarka zezan, eta ahuntz begiz beha ziezaion.
‎Sartu egin zen berriro, herrestan, negarrez, barkamen eske. " Non hago?", goiti eusten zion gizonak aurpegiari, baina Bernadetak ez zuen ikusten. Ez zegoen.
‎Encarna haren adinari igarri nahian zebilen, bera baino hamar urte zaharrago egin zuen, baina hain maskaldua ere ez zuen ikusi. Maskaldua baino gehiago, liraindua oso.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia