Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2017
‎Balbeko leihoan begi urdin batzuk ikusi zituela iruditu zitzaion, bere amesgaiztoko begiak bezalakoak. Buelta eman nahi zuen ikusi zuena gezurtatzeko, gorputza ez zen mugitzen ordea. Bere ametsean bezala, ez zeukan adorerik begietara begiratzeko.
‎Landa bizitzari batzuek atxikitzen dioten estigma klasista errefusatu zuen Atxagak. Rivasek gehitu zuen ikusitako lehen behiak urbanoak izan zirela, Coruñako Montealto auzoko larre batean. Noski hiriaren birmoldatzeak desagerrarazi zuen larrea, eta larrearekin behiak.
‎Kontakatiluen esanak ziren... asmo gaiztoz eginak ziurrenik. Ea zer aurpegi jartzen zuen ikusteko...
‎Sekulako barreak egin nituen elkarrizketa batean" ez dakite gu bistatik nola kendu" esan zuela irakurri nuenean. Berak jakin zuen ikusi nahi ez zutenei aurrez aurre begiratzen: zapia lepoan, Josuren argazkia eskuan, Iñakiren hutsunea indar bihurtuta barruan, tente beti.
‎Zenon filosofoak ez zuen ikusi ere nahi halako usainik zuenik. Eta hala, egun batez, bere konpainiako bati usaina aditurik eta bere baitan haserreturik, galdegin zuen (Laertzio, VII, Vita Zenonis):
‎bazirudien ilunantz bat eklipse baten itzala bezalakoa oharkabean jarria zela parrokiaren gainean. Irudipen bat ikusi nuen, eta argi nuen hala zela, baina nire buruak onartu egin zuen ikusi nuena, bilatzen ari nintzen irudipena eman baitzidan.
‎Eta hori esan bezain laster berriro hazka eginez lepo estalian eta hankartean, zutitu eta eskainitako gelarantz abiatu zen. Hurrengo goizean inork ez zuen ikusi gizona eta tabernariak bakarrik esan zuen aurpegia erdi estalia zeramala nahiz eta hego haizea bueltaka zebilen goiz hartan, eta ez zuela beste gau bat gehiago gelditzeko asmorik.
‎behin, jaka beltz bat hartu, elizara joan eta, han, ereserki liburua partekatu zuen bere bila zegoen gizonarekin. Gizon hark aurretiaz pertsona agurgarriz inguratu ikusi izan balu, ezagutuko zukeen; baina taberna batean argiak pistola batez itzaltzen baino ez zuen ikusi.
2018
‎Kurrin kurrin! Ikusi ez zuen ikusten, baina entzun, bai. Berarengandik bi metrora zegoela iruditu zitzaion.
‎Haren alferreko haserrea gauzarik absurdoena zen. Barrea eragiten zuen ikusteak nola ahalegintzen zen gaztetako errauts hoztua berriro pizten, hil eta urteek eramandako indarra berpizten, jarri nahi zuen aurpegi basatiaren ordez oinaze aieruak eginez, hortz gastatuez karraska eginez, eta bere bular eskasa ukabil indargabeez joz.
‎Amak eta Begi Gorik, biek nahi izan zuten harrapatu, baina Begi Gorik harrapatu zuen. Hurrengo unean haurraren gorputza airean jiratu eta haitzaren kontra nola lehertzen zuen ikusi nuen. Ama lasterka joan, besoetan hartu eta garrasika makurtu zen.
2019
‎Mutil bakoitzak bazuen nahiko lan bere buruarekin eta inor ez zen konturatu Manuelen saldukeriaz. Inork ez zuen ikusi Buck zakurra baratzean zehar eramaten. Zakurra bera ere paseo huts bat zelakoan jarraitu zitzaion.
‎Gizon batek besterik ez zuen ikusi Manuel, College Park izeneko tren geltokira zakurra eramaten. Gizon honek Manuelekin hitz egin zuen eta diru trukean saldu zion.
‎Baina lasaitasuna urduritasun galanta bilakatu zen berehala; bere bizkarra ere ez zuen ikusten: beheraka begiratuz lepo luze luze bat besterik ez zuen ikusten.
‎Baina lasaitasuna urduritasun galanta bilakatu zen berehala; bere bizkarra ere ez zuen ikusten: beheraka begiratuz lepo luze luze bat besterik ez zuen ikusten.
‎Hori gauza argi eta garbia zen. Ez zuen ikusi nahi. Eta ikusi nahi ez bazuen berak ospa egingo zuen.
‎Non ote zen? Ez ote zuen ikusten. Beharbada, ez zen ausartuko eta leiho pean, kortina atzetik berari begira egongo zen.
‎Bergouignanek metodo hori baliatu zuen ikusteko ea berdin integratzen diren bizipenak norbera bere gorputzean dagoenean eta gorputzetik kanpo dagoenean.
‎Artean urruti zegoen eta hain astuna nuen bihotza! Lurra oinetan itsasten zitzaidan, eta nire begiradak, nora ere begiratzen nuen, talde goseti haiek, itzal argal haiek besterik ez zuen ikusten, isiltasun goibel hartan garraiatzen zituzten era bateko zein besteko zamen azpian leherturik... Egur pilak, zementu zakuak, burdinazko habeak...
2020
‎esplizituki edo inplizituki barneratzen zuten ikaskizuna, ipuingintza garaikideak baztertzen duena hain zuzen. Baina disfrutatzen ari zen ideia trukearekin, eta Aritzek nola erantzuten zuen ikusi nahi zuen.
‎Bertiek ez zuen ikusten Harriwellek berarentzat prestatu eta eskaintzen zion edaria hartzeko une egokirik. Dastatu baino lehen, polainak eta zaldiketarako galtzak zituen gizon bat sartu zen.
‎Oso segurua da. Ez dago istripu aukerarik deskargatu egin zuen Ikusten al duzu zein segurua den?
‎Kamerako eskilarak salto batez igo zituen Hansen kapitainak. Bertie harriturik geratu zen ontzi gainerantz zihoan bitartean errebolberra nolako abiaduraz ateratzen zuen ikusirik. Gero jarraitu egin zuen, zuhurrago, kamerako atetik burua atera edo ez zalantzan.
‎Oso ilun zegoen eta ezin zuen ikusi gizon hura zertan ari zen. Agian txaluparen lokarriak askatzen ari zen.
‎Hutsik zegoen bagoneta aztertu beharra zegoen. Ezin zuen ikusi, Spillane baino berrehun oin harago baitzegoen.
‎Ez zan ausartzen ezta hortaz pentsatzera. Baiñan ez zuen ikusi ere nahi, ez zuen berarekin mintzatu nahi, ezabatu egin nahi bide zuen oroitzapena; ez bide zitzaion iruditzen beste biderik izan zitekeanik zauri ikaragarri hura sendatzeko. Ahaztu, berriz hasi, berriz jaio ahalean.
‎Alde batetik De Rijke' ren kontsultazioan ahaztu egiten zan bere egoera hitsaz; eta bestetik, gauean, ezin loak harturik esnai zegoenean, poz izkutu eta zorrotz batez betetzen zan bere bihotza Luc' en oinkadak entzutean. Ez zuen ikusi nahi, gorroto uste zuen bihotzaren erditik, hau guzia benetan; baiña, nola ukatuko, gaueko bakardadean pozgarri zitzaiola oso giltza soiñu hura entzutea?
‎Gona larrosa hestu harek nabarmenarazten zituen iztar gogorrez oroitzen zan, etsipenean desiratutako gorputz lirain hartaz. Maitasunaren zeru ifernukoia erakutsi zion emakumea ikusten zuen ikusi gabe ere, madarikazio uxola billakatua. Aldegin egin nahi zuen, lurrak irentsia izan, hil, edozer.
‎... Pierre' k Elsa' ren begietara begiratzen zuen aldiz, eta aldiz ezpaiñetara. Azkeneneko esakuntza entzutean, dana dala, ahoaz besterik ez zuen ikusi. Are gehiago, ez baitzuen ezer ulertu Elsa' k esandakoaz.
‎Zurrutada batez hustu zuen azkeneko" Ekla" basoa, eta beste bat eskatu zuen. Ixildu egin zan pittin batez, eta Pierre' k mintzagaia aldatzeko gogoa nabaitu zuen; baiña nola lortu ez zuen ikusten.
‎Jakina, Egurrolak aldarrikatzen zuen askatasuna, askatasun formala zen, teoriazkoa, balizkoa, ustezkoa, baina arazoaren zati garrantzitsu bat ahazten zitzaion edo ez zuen ikusi nahi: askatasun formal hori askatasun material bihurtzeko, askatasuna praktikan jartzeko alegia, baliabide materialak beharrezkoak zirela.
2021
‎Erantzuna ez zitzaion oso logikoa iruditu Hodeiri eta zaplasteko bat eman zion Mikelatsi. Irakasleak Hodeik Mikelatsi eman zion zaplastekoa besterik ez zuen ikusi. Orduan, Hodei zigortuta utzi zuen:
‎Maureenen neba eta Melissaren senarra Manhattanera motorraz joan ziren eta desagertutako neskaren argazkiak erakutsi zituzten, jendeari galdetu zioten ea noizbait ikusi zuten. Inork ez zuen ikusi. Inork ez zuen ezagutzen.
‎Frantziar talde bat hurbildu zenean, lekua utzi zien. Ingurura begiratu zuen inork jarraitzen zuen ikusteko. Deus arrarorik nabaritu ez zuenez paseatzen jarraitu zuen.
‎Ondorenean" Dripping" teknika azaldu zien. Jackson Pollockek," Action Painting" margoketa automatikoa nola egiten zuen ikusi ahal izan zuten: pintura isurketa, batzuetan makil edo adar batekin egiten zuen, tantak edo isuriak beti berdintsu azalera guztian homogeneoki zabaltzeko.
‎Horrela, denak mezatan zirelarik, sartu zen elizan gizon bat atorra hutsik, gibeletik nehor jazarrika balu bezala ihesi, eta laguntza eskatuz oihuka. Hircan eta bertze gizonak berehala joan zitzaizkion zer zuen ikusteko, eta bi gizon atzeman zituzten haren gibeletik beren ezpatak idokirik, zeinek, halako jendetza ikusirik, ihesari eman nahi izan zioten; baina Hircanek eta bere lagunek hain hurbiletik jarraitu zieten, non han berean galdu baitzuten bizia. Eta Hircan hori, itzuli zelarik, ohartu zen atorraz jauntzirik zihoana bere bidelagun Geburon zela, zeinak kontatu zien nola, Pierrefitetik hurbil dagoen etxola batean zegoela, hiru gizon heldu ziren, bera ohean zela; eta, atorra hutsik bazegoen ere, ezpataz hain ongi jo zuen bat non han berean gelditu baitzen.
‎Kondesak, Amadourrekin luzaz solastatu ondoren, utzi zion oraino Floriderekin mintzatzen beraren aitzinean, zer jokaera zuen ikusteko; gizonak ez zion gauza handirik erran, ezpada eskertzen ziola egia erran ez izana amari, eta arren galdegin zion ezen, bera haren bihotzetik at zegoenez, ez zezala bederen bertze nehork har beraren lekua. Lehen eleez bezainbatean, honako hau ihardetsi zion Floridek:
‎Batean bi gerlari eta bestean hiru mutilak zihoazelarik, errekatik behera abiatu ziren. Txandaka arraunak hartu zituzten, zeinek indartsuago egiten zuen ikusteko eta soldaduak atzean uzteko; baina zortzi urteko mutikoak ez ziren arerio txandakatzen ziren bi gizon indartsuen kontra. Eskuak babaz beteta, barre algarak bota zituzten egindako umekeriaz konturatuta.
‎Kamioilariak, lau mojatxoak pixontziarekin gasolina ontzia betetzen ari zirela ikustean, begiak ongi igurtzi zituen. Ezin zuen ikusten ari zena sinistu. Horregatik, burua leihotik atera eta garrasi bizi batez honela esan zien:
‎Ziur zegoen bere semea zela Untonbinderen gau bisitaria, eta janaria jaten zuena: Untonbindek ordea ez zuen ikusi oraindik bisitari hura eta ezin zuen esan nor zen.
‎" Ez nekien zer erantzun. Harrituta nengoen neu ere, eta haur baten jakin mina nuen zer gertatu behar zuen ikusteko. Sarjentuak, ordea, eskarmentua emateko garaian Gaspar Ruiz menderatzeko izango zen zailtasuna zerabilen buruan.
2022
‎Neskatilak San Martzialetako desfilearekin parekatu zuen ikusten ari zena: gogora ekarri zituen kantineren gona luze dotoreak, haien jarrera duina, txilibituen soinu fina entzun zuen, konpainia haiek guztiak sortzen zuten harmonia, herriaren alaitasunaren adierazle.
‎Eta Danièlek irri egiten zuen, une batez bere tristuraren sekretu astuna ahanzten, Anaren imintzioei esker. Anari gustatzen zitzaion lagunaren irria entzutea, karkaila ozena askatzean burua gibelera nola botatzen zuen ikustea. Eta" Avec un collier de coquillages" erratean, madame Barisen bularralde betea imitatzen zuen, ipurdia atzera botaz eta urrats batzuk emanez, ikaskideari beste algara bat eraginez.
‎BASATI hilik, ezpondan. Ez zuen ikusi nahi izan, gau hartan, multzo beltz bat, asunen artean. Hurrengo goizean, egun argitan ere ez.
‎Hortz polit eta gazte bat geratu zitzaion eskuan. Min hartutako begitik ez zuen ikusten.
‎Eta, hala ere, Vashti tunelaren beldur zen: ez zuen ikusi azken umeaz erditu zenetik. Kurba bat egiten zuen, baina ez berak gogoratzen zuen bezala; distiratsua zen, baina ez irakasle batek iradoki zuen bezain distiratsua.
‎Hortz polit eta gazte bat geratu zitzaion eskuan. Min hartutako begitik ez zuen ikusten.
‎Horrela, negarrez alde egin zuen gizonak, eta, gibelera begira, han zuen ikusi senarra oraino leihoan, zeinak ikusia baitzuen sartzen eta ateratzen. Biharamunean, bada, kontatu zion senarrari zergatik joan zen emaztea ikustera eta Erregek emana zion agindua, eta zalduna biziki lorios gelditu zen, Erregeri eskerrak emanez.
‎Hala ere, Erregek ezin izan zuen bere asmo handia baztertu. Ez zuen ikusten etorkizuneko egoera ezegonkorra. Antsok ez zituen Azenariren arrazoiak eta bertze batzuen gogoa onartu nahi.
‎Ekintza horrek ezustean harrapatu zituen bertzeak, aldeko eta kontrakoak. Inork ez zuen ikusi armigerrek egin zutena. Baskoiak defendatu ziren eta bertze zaldun batzuen laguntza jaso zuten.
‎Semeñok gogoratu zuen anaia. Urteetan ez zuen ikusi, Donemiliagara eraman zutenetik. Printze berbere batzuen esklabo ibili zela jakin zuen handik urteetara eta haien artean kapitain izendatu zutela gero.
‎Lekuko gehiagorik ez zegoenez, akusazioak eta defentsak euren konklusioak aurkeztu zituzten, kartzela zigorra eskatuz batak eta absoluzioa besteak, mehatxuak seriotan egin ez zirela argudiatuz. X jaunaren aurka prebentzio neurriak ezartzea beharrezkoa ez zela ebatzi zuen epaileak esandakoak esanda ere, arriskurik ez zeukan agure bat baino besterik ez zuen ikusten epaileak eta epaia egun batzuen epean jakinaraziko ziela esan zien alde biei. Bukatutzat jo zuen entzunaldia, eta asteburu pasa joan zen hondartzako etxera.
‎Dultzineak, Don Kijote Mantxako" ren bigarren atala ozen irakurtzeko eskea egin zion Santxari, baina honek zer gogo gutxi zuen ikusirik, bera hasi zen irakurtzen:
‎" Lamina zauritua" istorioaren antzeran, Bretainian etxe bateko neskatoak jarleku goritua paratu zion supazterrera hurbiltzen zen arima herratuari, eta ipurdia erre zion (Sébillot 1980 I: 137). Bizkaiko" Arimea berbaz tximiniatik" kontakizunean, andre bati etortzen zitzaion seme edo senar hila, baina emakumeak ezin zuen ikusi eta deitoratzen zuen lehen begi zoli eder bi bazituela eta orduko horretan bat eta iluna... (Etxebarria 1995:
‎Arkotxako etxe batean, Bizkaian, ostatuz egon zen batek kontatzen zuen nola etxekanderearen ahizpa goizero jaikitzen zen leher eginda; auzoko sorgin bat, alargun bat, gauaz etorri eta gainean jartzen zitzaion, eta bera ezin mugituz egoten zen; giltza zulotik sartzen ei zen eta inork ez zuen ikusten, biktimaren senarrak ere ez. Inguma igartzen da sorgin horretan, hersturazko lokamutsa.
‎Eta, bai, elurra egiten zuen bakoitzean, Manex segundorik ere galdu gabe saiatzen zen aprobetxatzen denbora guztia; dena emanda! Arrunt gustukoa izaten zuen batez ere, elur ugari atertu gabe nola egiten zuen ikustea. Landak eta mendiak nola joaten ziren pixkanaka pixkanaka zuritzen, elur geruza handitzen eta gizentzen.
‎Gainera, handik gutxira, zer ikusiko eta bere aurrean suge higuingarri bat ez zuen ikusi, ba, lurrean sigi saga, belarren artean?
‎Behin barrura sartuta, atea ongi itxi, eramandako gauza guztiak non edo han kokatu, eroso eseri eta bere ohiko jardunetan hasi zen: elurra sapa sapa nola ari zuen ikusten gozatu, zozoen zain atezuan gelditu, pentsaketan patxadan egon eta abar. Manexek dendako zulotxoetatik zuhaitzetara begiratu bai, begiratzen zuen, baina hegaztirik ikusi ez, ezin, nonbait, elur erauntsi haiek izanda, lumadun guztiek beren gordelekuetan egoteko agindua jasota zuten.
‎Baina, halako batean, erdi lo erdi esna zegoela, zaratatxo iraunkor txiki eta leuna entzutea iruditu zitzaion, sabelaren azpian. Burua altxatu, begiratu, eta, arraioa mila demonio!, ez al zuen ikusi, ba, sugegorri bat ateratzen, urdail azpian zituen belarren artetik. Jauzi batean zutik jarri eta oihuka hasi zen:
‎Beste bi egunez jarraitu zuen ikusten, gero eta bozkario handiagoz, guztia maskaratzeko prozesu ikaragarri hura.
‎Tolestura zabaleko gorbata bat zeraman, zuria ttantto lilekin, eta besoan ilezko bidaia beroki bat. Ezbairik gabe urteek ederki ematen zioten, oparotasuna eta errespetua zerizkion, eta kontraste harrigarria egiten zuen ikusteak gure moxkorra burusoil, zikin, zaldartsu eta gamelu ilezko kapa urdin zaharra soinean haren parean jarrita eskaileraren behealdean.
‎Halaber, gomendatu zuen Ikus entzunezkoen Kontseilua sortzea.
2023
‎Ongi dakizu ez nauzula jaiotzatik ezagutzen. Ni jaio nintzenean zuk ez zenuen ikusi, zuetariko batek ere ez zuen ikusi, gurasoek ezta ere. Gu biok ezagutzen dugun inor ez zen bertan egon.
‎Jainkoa ez zuen irudikatzen izaki errukitsu moduan. Jainkoak onartzen zuela sumatu nahi zuen, baina bekatua besterik ez zuen ikusten beregan. Saiatu zen bere herstura sakrifizio bidez gainditzen, baina ez zuen lortu.
‎Eta ontsatu bezain laster, han partitzen zen berriz huts egin gabe, plazerak gaitzak oro ahantzarazten zizkion lekurat. Emaztea, haren bizia eta osasuna maite baitzituen gehienbat, ikusiz halako egoera makurrean itzuli ohi zela, maizterraren baitarat joan zen, eta han kausitu zuen senarrak maite zuen emazte gaztea, zeinari, hirarik gabe baina kuraia grazios batez, erran baitzion ezen ongi zekiela senarra usu jiten zitzaiola bisitan, baina ez zegoela bera kontent zein gaizki tratatzen zuen ikusirik, hotzak hila etxeratzen baitzen beti. Emakume gaixoak, damaganako errespetuz zein egiaren indarrez, ezin ukan zion deus ukatu, eta barkamendua galdatu zion.
‎Eta, ikusi zuelarik lagunak abandonatu egin zuela eta ezin zuela aitzina egin, ingururat behatu zuen ea non gordetzen ahal zen; txerritegi bat baizik ez zuen ikusi, eta haraino herrestatu zen ahal ukan zuen bezala. Atea zabaldu zuelarik barnean gordetzeko, han eskapatu ziren bi urde handi, eta haien lekuan kukutu zen gaizo kordelierra, borta tipia bere gibeletik hetsiz, eta espero zuen, jendea ingurutik sentitzean, deitu ahal ukanen zuela sokorri eske.
‎Isaäcson ek zerbait idatzi nahi zuela Vincenten lanaz; Isaäcson ek eskatu ziola denboraldi batez Vincenten koadroak bere etxean gordetzen uzteko, mendien eta garisoroaren koadroak barne; Millet-en erreprodukzioekin batera Isaäcson en artikuluak bidaltzen zizkiola. ...sia sortu ziola ikusita, beharrezkoa zela bermatzea aldaketa jasango zuen ala ez; Pissarro-rekin egon zela eta hark esan ziola Vincent ezin zela bere etxean egon, baina ezagutzen zuela Auvers en bizi zen doktore bat, tarte libreetan pintatzen zuena eta inpresionistekin harremanean egon zena; Bernard biharamunean etorriko zela Vincenten koadroak ikustera eta Theo haren etxera joango zela zer ekarri zuen ikustera.
‎Bide horretatik, beste krisialdi bat izan zuen Vincentek. 1878 urtean Amsterdam-en bisitatu zuenetik ez zuen ikusi Vincentek bere lehengusina Kornelia Adriana Vos Stricker (Kee); Kee alargundua zegoen eta lau urteko Jan semearekin etorri zen osaba izeben etxera, uda pasatzera; Jan en oso lagun egin zen Vincent eta, ondorioz, Kee ren lagun ere bihurtu zen; Kee eta bere semea sarritan joaten ziren kanpora Vincentekin, hark zerbait pintatu behar zuenean, eta Vincentek ongi tratatzen zuen haurra.... Keek 35 urte zituen eta hil zitzaion senarraren dolua egiten ari zen oraindik (Naifeh eta White, 2011).
‎1881eko azaroaren 2an (R3) Ettendik idatzitako gutunean Vincentek Rappard i esaten zion haren bisitaz asko gozatu zutela; pozik zegoela haren akuarelak ikusi zituelako; gustatuko zitzaiokeela jende arrunta nola marrazten edo pintatzen zuen ikustea, beren jantziak gainean zituztela; espero zuela laster idatziko ziola eta zorte ona edukiko zuela Bruselan.
‎Theok bidalitako diruari esker, Bruselara joan zen Vincent. ...xera, eta berriro ere Kee desagertu egin zen; hirugarren egunean ere itzuli zen eta esan zioten ez zuela Kee ikusiko; Vincent konturatu zen Kee ren aitak ez ziola utziko maitea ikusten; horregatik, oliozko lanpara piztu eta haren gainean jarri zuen eskua, esanez eskua ez zuela sutatik kenduko Kee ikusten utzi bitartean; Stricker jaunak kinkea itzali eta etxetik bidali zuen Vincent; lehengusinak ez zuen ikusi nahi izan; Vincentek itxaropena galdu zuen eta erabat lurjota geratu zen; orduan suizidioan pentsatu zuen, baina atzera egin zuen, Millet-en esaldi hau gogoan zuela: " Beti iruditu izan zait suizidioa ondradua ez den gizonaren kontua dela" (Naifeh eta White, 2011).
‎Horrela bada, Iratik ez zuen biratu beharrik izaten amak ohea egitea bukatu zuen jakiteko: aski izaten zen armairu barrura begiratu eta beste amak buka tu zuen ikustea. Eta bere ziba aurkitzen ez zuenean, armairu an begiratu eta beste neskatxoaren ziba non zegoen begiratzen zuen:
‎Handik pixka batera orri artean bila hasi zen aita; orrialde zuria hartu eta hegazkintxo bat egin zuen. Alde zuria kanporantz jarri zuen, hala politagoa iruditzen zitzaio lako; hala bada, hogeita hamaikagarren orrialdeak (lehenengo kapituluaren bukaera zenez, erdiraino zegoen idatzita) ezin zuen ikusi zer ari zen gertatzen. Geroxeago ama azaldu eta esan zuen:
‎Baratze handi samarreko baserri zuri zikin handia, ez Robertorena bezain ongi zaharberritua, baina atsegina hala ere; baloi pare bat, hiru bizikleta edonola botata, hainbat jostailu, patinete bat... Eta emakume hura, etxe barrutik bat batean atera zena (eskerrak ez zuen ikusi), atarian aparkatutako Seat Ibizaren atzeko esertokitik poltsa bat hartzera. Galtza zabalak, kamiseta malgua, ile horia mototsean trakeski lotuta...
‎Aurpegirantz erortzen zen ile lisoak belarria ongi ikustea eragozten zion ordea. Pazientzia eduki zuen, irudiaren zenbateko antza zuen ikusi nahi bazuen. Argazkiko belarria gogoan izaten ahalegindu zen, zerbezari trago txikiak eman bitartean.
‎Arnasestuka ari zen, inoiz baino zarata eta itolarri handiagoz. Kotxe barruan geldirik geratu zen, zain, silueta oraindik ere atzetik ote zuen ikusteko. Bere arrastorik ez zen inon ageri.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia