|
Beste gauza guztien gainetik Thierry meskitako dorre zuria pintatzera joaten zen, arduraz arduraturik entseatzen zen, egun batean hemendik, bestean handik, dorre segaila nahi zuen gisa irudikatzera. Gure aita meskitaren ondoko madrassa n irakasle zenez, ardura izaten
|
zuen
harekin mintzatzeko parada; eraikuntza bion artean badago karrika labur bat harresiko borta tipi batera doana, hain meharra, baizik eta bederaka ez baita han barrena iragaten ahal; beste aldean habe meheen gaineko arku zenbaitek hersten dute gunea, halatan, aldeetatik bat beti gerizan delarik, haurrek barren hartan iragaten zituzten eskolarteak. Gure aitak aski lan izaten zuen pintoreagandik haurrak ohiltzera!
|
|
Halaxe zegoen zuzentzailea, irribarre sarkastikoa ezpainetan zuela, eta halako batean bere bihotzak jauzi egin zuen, zeren, Egas Moniz kronikek esaten duten bezain haurtzain ona izan bazen, ez bazen jaio infante elbarria Carquerera eramateko bakarrik, edo, geroago, Toledora joateko lepoan soka zuela, bere ardurapeko infanteak ez zituzkeen falta izango nahikoa erranairu kristau eta politiko, eta, latina zelarik, berez, perfekzionamendu hauen garraiatzailea, uste izatekoa da errege haurrak, galegoz berezkotasun osoz mintzatzeaz aparte, latinez botako zuela quantum satis, deklamatu ahal izateko, une egokian, atzerriko hainbat eta hainbat gurutzaturen aurrean, goian aipatu den harenga, zeren gainerako horiek, hizkuntzei dagokienean, norberak sehaskan ikasitakoa baizik ez baitzuten ulertuko, eta bestean oinarrizkoa izango zena baizik ez, eta hori fraide interpretarien laguntzari esker. On Afonso Henriquesek latinez jakingo zuen, beraz, eta beste inork ez
|
zuen
haren ordez mintzatu asanblada historiko hartan, are, baliteke bera izatea hitz famatu horien egilea, oso litekeena zen, berberak idatzi baitzuen, bere eskuaz eta latinez, Santarem Konkistatu Zutenekoa, Barbosa Machadok bere Bibliotheca Lusitana izenekoan larderiatsu azaltzen digun bezala, eskuizkribua, garai haietan, Alcobaçako Erret Komentuko artxibategian gordetzen zela ere adierazten digular... Esan behar da zuzentzaileak ez duela, bere begiak ikusten ari diren guztietan, hitz bakar bat ere sinesten, gainez egiten dio eszeptizismoak, berak esana du dagoeneko, eta honekin guztiarekin bukatzeko, eta irakurketa derrigorrezko honek eragiten zion haserrea ahazteko ere bai, Historiografia modernoen iturri garbira jo zuen, bilatu eta aurkitu egin zuen, banengoen ba, Machadok, sineskor, Fray Bernardo de Britok eta Fray António Brandãok idatzi zutena kopiatu zuen, baieztapenik egin gabe, eta honelaxe egokitzen dira errakuntza historikoak, Urliak dio Sandiak dioela Berendiak aditu zuela, eta hori bezalako hiru aditurekin historia bat asmatzen da, azkenik egia dena da Santarem Konkistatu Zutenekoa Coimbrako Gurutze Santuko kalonje batek idatzi zuela, eta ez da kalonje horren izenik gelditu, ez eta liburutegian justiziaz dagokion tokia bete ere, bide batez errege usurpatzailearena kendu ahal izateko.
|
|
Eta horrela joan ziren borzpasei egun, eta senarrak hain hurbiletik ematen zion kasu emazteari, ezen gau eta egun baitzegoen haren zelatan. Baina ez zuen hain ongi asmatu zelatatzen, eta damak kausitu zuen maite
|
zuen
harekin mintzatzeko modurik, arras leku ilun eta susmagarri batean. Haatik, hain gordean zeraman bere afera, non nehork ere ez baitzuen egia jakiten ahal.
|