Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 225

2004
‎La Vacheri begiratu nion nire txokotik: entzuten al zuen hura. Balantzategiko gorabehera guztiak bukatzear zeuden, agian gelditzera zihoan gerra bera ere.
2010
‎Ur xirripa bat bezala azaltzen zen basoko pago lizarren artean, eta haranean behera abiatzen zen kizkurka, bizkor," itsasora lehenbailehen iristeko erabakia hartu izan balu bezala", Redinen hitzetan, edo" azelerazio optimoarekin", Cesarrenetan. Berehala, ordea, egokitu aurrez aurre harkaitz handi batekin, eta guk Sansonen putzua deitzen genion sortzen zuen haren oinean, txikia eta sakona, igeri egiteko baino gehiago bainua hartzeko baliatzen zitzaiguna.
‎Miradorea, begiralekua, hotelaren aurreko 2.000 metro karratuko zabaltokia zen. Dantzaldi egunetan, Angelek" kalejira" bat egiten zuen haren inguru guztian, eta hiru edo lau minutuko kontua izaten zen gehienera. Soinuarekin eta jendez inguratuta, denbora hori.
‎Une hartan ez zuen gai hartaz jardun nahi. Poz handia zeukan gure emaitzekin —Victoriak ere aprobatu egin zuen Kimika— eta ez zuen hura zapuzterik nahi.
‎Ordea, denbora guztian etzanda egoteak sakrifiziorako zain dagoen abere otzan bat bezala sentiarazten zuen, eta bere buruari lana jartzea deliberatu zuen. Berehala, leku hartan zeuden janari guztien inbentarioa egiten hasi zen batetik bestera usainka ibiliz, aurrena dena buruan hartuz, eta gero, libreta bat bere arkatz ttiki eta guzti aurkitu zuenean —eta zer poza hartu zuen hura aurkitzean! Salbaziorako gakoa bailitzan! — orri haietan apuntatuz.
‎Bi mozkor haiek modako kantak eskatzen zizkioten etengabe, eta Ramuntxo berriz desesperatu egiten zen, ez baitzekien zein kanta ziren Espainian modan zeudenak. " Eta Gabinok kantatzen zuen hura. Eva Maria se fue buscando el sol en laplaya...", esan zion Etxeberriak.
‎Berak fede handia zion igarleari txikitan bere eskola bisitatu eta" ikasle guztien kontuak" asmatzen ikusi zuenetik. Noizbehinka kontsultatzen zuen haren iritzia, eta estu estuan hartzen zuen.
‎Egur handia?", esan zion Trikuk. " Oso pozik nago —erantzun zion Toshirok— Josebak esan bezala, orain ordaindu dut ordaindu beharreko guztia, eta pozik itzuliko naiz Osakara." Ezin zen jakin, dantzaleku hartan, zer tonutan esaten zuen hura, baina seguru asko serio ari zen orduan ere. " Nik uste bezala, lehengoa ordaindu eta hurrengorako kreditua lortu duk", esan zion Josebak.
‎Osaba Juan barrez hasi zen errelatoaren puntu honetara iristean, eta, beti egiten zuenez, Gernika artzainak Tahoetik bueltan eman zion azalpena errepikatu zuen haren hizkera bizkaitarra aski ondo imitatuz: " Mutil hau paralitiku gelditu ete da, pentsatu neban nik.
‎Horrela, Hegoaldean irakaskintzan Gaztelania sartu zen aski goiz, baina ez oraindik Frantsesa Iparraldean. Hemen Frantsesak ezin zuen haren tokia bete, besteak beste, ez zelako aski ezagutua eta zabaldua (oroit ipar eta ekialdeko auzo herria Okzitaniaez zela garaian frantsesduna). Giro honetan, ikasketak zituzten jendeek, elizgizonak gehienak, Euskara hautatu zuten hemen naturalki ekoizpen idatzietarako.
‎Hala ere, Humboldten lehen helburua Herrira etortzerakoan ez zen mintzaira aztertzea, ahozko herri literatura ezagutzea baizik; baina materialik bilduta aurkitu ez zuenez (hain zuzen, bera izan zen interesa erakutsi eta bildumak egitea eragin zuen lehenengoa), Euskarak bereganatu zuen haren arreta. Azkar ohartu zen Euskara bide eta tresna egokia izan zitekeela Europako historia zahar eta ezezagunena aztertzeko.
‎Gaztea, ederra eta jantzia izateaz gain, emakume maitemindua, sentibera eta pasionala, haren gutunak hitzez hitz eta lerroz lerro iradokitzen zuen legez. Otto gaixoak pentsatu zuen huraxe zela berak beti itxaron zuena, Orfeorentzat Euridize izan zen modukoa, bizitzaz eta heriotzaz haraindiko grina betierekoa, eta, sugar hori gogoan zuelarik, hartu zuen antzara luma, busti zuen haren muturra tintontzian eta txindurri beltzez hasi zen betetzen paperaren zuria.
‎Benetan nahiz txantxetan, Fatimak ez zuen hari laguntzeko inolako asmorik, Bizargorrik jakinez gero beldurgarria izango baitzen haren zigorra, ez zuen pentsatu ere ere egin nahi horretan. Egun batzuk igarotakoan, ordea, berriro etorri zitzaion burutapen hori gogora, uste ez zuen alderdi batetik etorri ere:
‎Kabiliako antigoaleko poesiari buruzko Mouloud Mammeriren hitzaldiaren debekuak ikasleen manifestazioak eta greba orokorra piztu zituen. Orduan, mugimendu kultural berberea indartu egin zen.835 Mugimendu politikoa ere bai, FFS frontearen kide, RCD Kulturaren eta Demokraziaren Aldeko Elkartea delako alderdia fundatuko zen 1989 urtean, Said Saadi medikua buru zuen hura. Kabiliarrekin batera, nazionalismo arabiar islamikoak egiten zien separatismo salaketa arbuiatuz, Aljeriako beste multzo berberofono batzuk ere inguratu dira amazigen errebindikazioetara.
‎Gerhard Bahr gazteak, Hugo Schuchardt hil zenean, liburuxka bat argitaratu zuen haren ohorez.748 Udanatik Alemaniara itzulirik, hizkuntzalaritzan eta euskaren ikerketan jarraitu zuen. Ernest Zyhlarzek gogor kritikatu zuen euskara eta hizkuntza" kamitikoak" lotzeko Schuchardten teorien ahultasuna Bahr gazteak gaztelerara itzuli zuen artikuluan.
‎Planaren arabera, Espainiak Arrifeko kaid ametituko zuen Abdelkrim, sostengu ekonomikoa eta babes militarra emango zitzaion, baina trukean sultanaren autoritatea onartu zuen hark. Idris ben Said eta Horacio Echevarrietaren proiektua ameskeria zen, ordea, eta gerlaren aldekoek azkar erreakzionatu zuten:
‎Arturo Barea usteltokian bertan bizi izan zen, eta ondo ezagutzen zuen eskuak paper gainean kontatzen zuen hura. Militarren politikaren xedea, esango du, Marokoko sua pizturik mantentzea zen, hantxe aberasten zirelako eta maila sozialean gora igotzen.
‎1.475 esklabo beltz zituen, 1857ko zentsuaren arabera, eta ongiletzat zebilen Kuban nahiz Euskal Herrian, bide batez esanda. Kubako independentziaren aldeko borrokak baizik ez zuen haren aberastasuna zalantzan ipini. Esklabo asko ere konforme omen zuen.
‎Beste gauza guztien gainetik Thierry meskitako dorre zuria pintatzera joaten zen, arduraz arduraturik entseatzen zen, egun batean hemendik, bestean handik, dorre segaila nahi zuen gisa irudikatzera. Gure aita meskitaren ondoko madrassa n irakasle zenez, ardura izaten zuen harekin mintzatzeko parada; eraikuntza bion artean badago karrika labur bat harresiko borta tipi batera doana, hain meharra, baizik eta bederaka ez baita han barrena iragaten ahal; beste aldean habe meheen gaineko arku zenbaitek hersten dute gunea, halatan, aldeetatik bat beti gerizan delarik, haurrek barren hartan iragaten zituzten eskolarteak. Gure aitak aski lan izaten zuen pintoreagandik haurrak ohiltzera!
‎Gutuna harturik, andereak urduriturik urratu zuen haren gainean ageri" herensuge horia", malkoak jario zitzaizkion senarraren izkiriatzeko moldea ezagutzearekin:
‎Zopa Gaitza aufragatu ondotik, Sindbad hareatza tipi batera iritsi ahal izan zen, gau osoa igerika eman ondotik. Baina Jainkoak begia jarririk zuen haren gainean, eta, India-tik heldua, arraun-ontzi bat iragan zen itsas hartatik, Sindbad antzeman eta hartu egin zuena. Ontziko bazter guztietan irudiak kandelekin jarriagatik, halaber, sandalo eta mirra haien aitzinean erreagatik ere, kapitaina gizon bihotz gogorra zen eta bidaia arraunetan ordainduko zuela erran zion Sindbad i.
‎Sultanak zin egitearekin Mulay El Drabanak onetsi egin zuen haren beraren seme Hassanek eraman zezala zawiako estandartea, zein baitzen" Juje zuzena eta loriosa!" Kufa-ko moldean eta letra beltzez izkiriaturik urre koloreko zetaren gainean. Hari juntatu zitzaizkion nonbre gabeko mahometzale piadosak El Drabanaren saindutasunak erakarriak.
2011
‎Dena dela, hil eta dozena bat urte geroago, 1929ko irailean Euskaltzaleen Biltzarrak omenaldi postumoa egin zion Bithiriña Garateko etxean. Jean Etxepare medikuak eskaini gorazarre ederrean irakur daitekeenez, Euskaltzaleen Biltzarrak marbrezko harria ezarri zuen haren sortetxean. Baina, zer gertatu da gerora oroitarri horrekin?
‎Puntu honetan H.L. Mencken aditu eta kazetari amerikar ospetsuaren esaera datorkit gogora, alegia gobernuaren zeregina herritarrak beldurtzea dela adierazten zuen hura. " Politika praktikoak ez du beste helbururik:
‎Juan XXIII.k, IIPapa buono, eliza katolikoaren gaurkotze eta modernizazio prozesua abiarazi nahi izan zuen bigarren Vatikano kontzilioaren bidez. Elizaren azken urteotako bilakaerak garai hartako itxaropena zapuztu izanak, nire ustez, ez dio meriturik kentzen aurreko eta ondorengo aita santuekin zer ikusirik ez zuen haren ahaleginari. Angello Giuseppe Roncallik hori baitzen haren izena— elizaren menpeko komunikabideetan ere modernizazioaren aldeko apustua egin zuen.
‎Txirritaren dohainen jabe ez izanik, emaitza ere ez zen izaten, egia esan, txapela kentzeko modukoa. Hala ere, inork ez zuen hark adina iraun mikrofonoaren aitzinean eta, aldi berean, zuzendari karguan. Nola liteke?
‎Kultura munduko jendea. Nire aldeko jendeak ezin zuen haren harridura ezkutatu, ez baitzuten emaztegaia ezagutzen. Interneten haren argazkiak ikusi bai, baina bertatik bertara ez.
‎Heroi, traidore edo martiriaren eredua eta amarena bateraezinak ziren. Yoyesen baitan gertatutako eredu horien bat egiteak bilakatu zuen haren" traizioa" beste militante ohiena baino eramangaitzagoa". 91
‎Paul Marcinkusek zuzentzen zuen Vatikanoko erraietako gela diskretu batean egin zen premiazko bilera. Jaun andreok, esan zuen haren ondoko gizonaren aurkezpena eginez, hauxe duzue Roberto Calvi, Banco Ambrosianoko presidentea. Jakinen duzuenez, Ambrosianoko akzio gehienak Vatikanoak berak ditu.
‎Bide guztiek bihotzaren azken arnasera zeramatenean eta isiltasun zurietan urkien ametsek atseden akitua zutenean aurkitzen elurra ari zuen elurra ari zuen muntoaren hegaletara bildu ginen bizitzaren ohidurak zainetan generamatzanok izaki errukarriok otoitzerako ere kemenik gabe, galtzaile apalen lur sagaratuan utzi genuen handikerien gerlarik jokatu ez zuen hura irautea zelako irribarrezko koroe duinena umeen jolasekin unibertsoa zilegiztatuz, baselizaren atarian azken arren bat aingeru eroriaren hegalak arretaz tolestatuz betirako bidaia hartara genuen lagundu jainko baten eskuetara haren izpiritua gomendatuz, gero barreiatu ginen halabeharrez egun bakoitzak daramalako bere eginbeharra zoritxarrean eta heriotzean ere eta horrela herriruntz edo neke...
2012
‎—Biran, gure lagun berriak bere paillotera erretiratu nahi du deskantsatzera —esan zuen hari entzun eta gero, kapitainarengana itzulita— Nik ez dakit baimena eman ala ez. Usadioaren arabera, erronda bat ordaindu behar digu klubean beste ofizial guztioi.
‎Donatienek zerbait esan zion Gobernu Egoitza seinalatuz. Van Thiegelek ulertu zuen hura ere. Kafea prestatua zeukala jakinarazi nahi zion.
‎Marrazki kaier bat eta hiru arkatz utzi zituen kapitainaren alboan, eta, soinekoa kenarazi ondoren, oherako bidea egin zion neskatilari. Zerbait esan zuen hark, eta Donatienek lingala hizkuntzan zekien hitz bakarretakoa esan zion ohi baino totelago: " Tsui!", alegia," Ixo!".
‎Lalande Biranengan pentsatzeak Christine gogorarazi zion, eta oheko burkoa altxatu zuen haren argazkiaren bila. Ez zegoen han, ordea.
‎Etsipenez, Zakur Lepoluze hura bera baino egoera hobean zegoela pentsatu zuen. Tximu Mozkorrak ez zuen harengandik ezer espero eta ez zuen kastigatuko Bamu ez aurkitzeagatik.
‎Lupitaren irribarrea, Acapulcoko egun koloretsuak, prestatzen zituen mexikar janariak, gorputz korapilatuen gau izugarriak, amaiera ona zuen pelikula baten gidoia izango bailitzan. Baina orduan, amaiera txarra izandako harreman horren gidoiak kolpatzen zuen haren burua; Lupitak alde egin zuen eguna. Zerumuga guztiak grisak ikusi zituen une horretan, eta are grisago ikusi zuen dena urte batzuk geroago Lupitaren suizidioaren berria eman ziotenean.
‎Halakoetan ihes egin nahi luke, atzera begiratu gabe. Ez du nora joan, ordea, eta aldi berean ez du inora joan nahi, ez bada bera harripean hiltzetik salbatu zuen haren ondora, halakorik pentsatze hutsa ausarkeria galanta dela jabetzen den arren, ozta bere buruari baina beste inori aitortuko ez liokeen lotsagabekeria barkaezina."
‎Trapua aipatu didanean, nire auzoko espaloian agertu zen andreaz gogoratu naiz. Bata arrosa bat zeukan soinean, eta glassex poteak putzu urdina eratua zuen haren buru lehertuaren ondoan.
‎Jaun artzapezpikuak on eduki zuen hura izan zela ehortziriko presonaren arima, mendeak iguriki ondotik finean zerraldotik at joan ahal izan zena, eta, errez gero, zerura igan.
2013
‎—Buruko mina —esan zuen haren lehengusu batek.
‎—Nazkante zikin bat da Franquito —esan zuen amak— Gerra garaian salataria izan zen, eta horregatik lortu zuen ostatua hartzea. Benetako jabeak Frantziara alde egin behar izan zuen haren salaketa batengatik.
‎Eta, ez al zen hori munduaren hasieratik behin eta berriro errepikatu den ekintza bat? Luzianok idazten duenez, Jazinto mutikoa haize erauntsi batek desbideratutako diskoak hil zuenean, Apolok zenik eta lorerik fin eta delikatuena ernarazi zuen haren odolak bustitako lurrean, petaloetan" Jazinto" izena inskribatua zeukana. Arabiako Lawrence lurperatu zutenean, berriz, urrezko daga bat utzi zuten haren gorpuaren gainean.
‎Amaren azkeneko egunetan, bera bederatzi urtekoa zela, mezu hura jaso zuen harengandik ere, balio handiko pertsona zela:
‎" Bere herria maite zuen, eta bizia eskaini zuen haren alde. Asko maite dugu", zioen amak.
‎Lehen begiratuan, Nevadako irakasleen edo gizarte langileen urteko batzarra edo ematen zuen hark, erakunde duin baina baliabide gutxiko batek antolatua. Diseinuko eszenografiarik ez; fokuak neurri neurrian; bi bandera erraldoi, baina ez zetazkoak edo zeta itxurakoak, Obamak Grand Sierra Resort hartan bertan eskegitakoa bezala.
‎—Baina kontua da atzeratu egin ginela eta orain horrela joan beharra daukagula, inon gelditu gabe gaineratu zuen haren ondoan eseritako andre ile hori argikoak, seguruenik ere emazteak.
‎Ez zen nolanahiko aurkaria izango. Ez zuen hura airean altxatu eta zaku bat bezala botako, Ayerra bezala.
‎Arratsalde osoa eta gehiago Mugatsen pasa ondoren, ezezagunak bakarka egin nahi izan zuen borroka. Ezin zuen hura konprenitu. Kezka horrekin gelditu zen lo.
‎" The Basque Woodchopper, one of the best", halaxe idatzi zuten egunkariek letra larritan; euskal basomutila onenetako bat zela, alegia. Uzcudunen enblemak inoiz ez bezalako distira hartu zuen, eta liburu bat diktatu zuen hura finkatzeko, autobiografia moduan argitaratu zena (Mi vida, Espasa Calpe, Madrid, 1934). Haren orrialdeetan, berriro ere, biktima moduan azaldu, eta Estatu Batuetan ostutako konbateei buruzko xehetasunak eman zituen, eta, haiekin nahastuan," horizontala" gustuko zuten girl ekin pasatako une ederrenei buruzkoak.
‎Arrotza barrezka hasi zen, eta iduri izan zuen haren algara haize bihurtzen zela eta zuhaitzetik eskegitako kutxatilak astintzen zituela. " Horrelakoxea da Casey Jonesen barrea", pentsatu nuen.
‎emakume polit baten perlazko koilarea. Jakitunak larritasuna antzeman zuen haren aurpegian. " Agian perlak imitaziozkoak dira, eta lotsagarri zaio jendeak jakitea", pentsatu zuen.
‎1936 urteko uztailaren 18an, Franco jeneralak Espainiako Gerra Zibilari hasiera eman zionean, Paulino Uzcudunek sutsuki egin zuen haren alde. Aurrez aristokratak eta burgesak bezala, militarrak eta, batez ere, paramilitarrak izan zituen orduan kide, falangistak, Hitlerrek eta Mussolinik Espainian zituzten jarraitzaileak.
‎Gainera, bakarrik nengoen, Agustina beste jokalari batengana joan zelako. Muguerza edo horrelako zerbait zuen hark izena, eta oso guapoa iruditzen zitzaion nire lagunari.
‎Hegazkin bat atera zen aireportutik, eta diagonal bat eginez hartu zion gaina hiriari. Zeruak kobre koloreko ertzak zeuzkan, eta hegazkinak ispilu izpi bat ematen zuen haren zabaltasunean.
‎Han bukatutakoan, harmailetan errepikatu zuen lana, eta ondoren garajerako aldapan. Kantatu egiten zuen hark ere, eta tarteka, txistu. Ez nuen doinua identifikatu.
‎Etorritako urte berean alde egin zuen Aita Fernandezek, eta Lozako (Araba) Aita Domingo Carranzak hartu zuen haren tokia. Carranzak 1808 arte iraun zuen misioan.
‎Lino hoska hasi zitzaion Aitari, baina barruan batere hotsik sentitu ez zenez, maiordomoak eta kaporalak atea jotzeko eskatu zioten. Ezetz esan zuen hark. Erretiratu egin ziren, handik pixka batera berriro hots egiteko esanda Linori, berandutzen ari zuela eta.
‎San Diego bezalako leku elkor batean horrenbeste lortu zuena ez zen nornahi. Halaxe iritzi zioten, nonbait, San Fernando Kolegioko kideek, eta, Jurnpero Serra hil zenean, fraide gasteiztarra izendatu zuen haren ordezko.
‎Lasuen, bere aldetik, misiolarien defentsa prestatzen hasi zen. San Miguel misioan Horrarekin bizi izandakoak kontatzeko eskatu zion Sitjarri, eta Horraren nahasmenduaren hamaika adibide emanez erantzun zuen hark.
‎Aita batek bere alaba eman zuen oihalezko kasaka baten eta bi upel uztairen truke. Bederatziren bat urteko neskatoa zen, eta fraideetako batek hartu zuen haren ardura, kristau ikasbidera ekartzeko eta garaia heldutakoan bataiatzeko. Beste egun batean, Favoritakoek" un Indito de cuatro a cinco años" bereganatu zuten" sin que ninguno le hubiese hecho fuerza", Juan Bautista Aguirrek dioenez.162 Hasieran, burdinarekiko grinagatik saltzen zituztela umeak uste izan zuten, baina gero konturatu ziren ume sanorik ez zutela eskaintzen; nahi ez zituzten umeak zirela denak.
‎Ume haiek guztiak itsasoan edo San Blasera heldu orduko hil ziren, Bodegaren mutikoa izan ezik. 1783an Bodegarekin joan zen Perura, eta gero fraide batek hartu zuen haren ardura, Bodega Espainiara joan zenean 1784an.163
‎Bi agintariak Mexikoko erregeordearen esanetara egongo ziren. Euskal abizena zuen hark ere: Jose de Iturrigaray.
‎Udaro, etengabeko euriak zirela eta, eltxoz bete, eta malaria zabaltzen zen. Hala eta guztiz, Bodegak nahiago zuen hura Espainiako egonaldi alferra baino. San Blasko komandante gisa, bere zerbitzuak eskaintzeko eta, agian, bere izena esploratzaile handien loriaz janzteko aukera izango zuen.
‎Aipatutako soldadu horiek eztabaidatzen hasi ziren, ea nor borrokatu zen ongien, eta ez ziren txalupara igo behin eta berriro esanagatik.** Azkenean, esana betetzen ez zutenak zigortzeko asmotan nintzela ikusi zutenean, igo ziren txalupara eta, ontzirantz zetozela, lurra jadanik atzean utzita, indio pila handia azaldu zen hondartzan geziak jaurtiz goitik, eta haietako batek sudurrean eman zion arraunean zetorren marinel bati. Zaurituta sentitu zelarik, egiten ari zena utzi eta beste batek hartu zuen haren tokia. Zalaparta hartan, txalupan zetozen soldaduak mugitzen hasi eta alde batera egin zuten, eta pisuarekin txalupa irauli eta azpian harrapatu zituen, eta armatuta zeudenez hondora joan ziren.
‎Mexikoko Hermandad de Aranzazuko kapera dekoratu zuen artista zen Arteaga. Basalduak osasun arazoengatik lekua hustu zuenean, Juan Bautista Muguzabalek bete zuen haren tokia. Aita Piccolo italiarrak hartu zuen postua jarraian, eta ondoren beste bi euskaldunek:
‎Baina, itsas mapen arabera Rica de Orok egon behar zuen latitudera heldu zenean, norabide guztietan bilatuta ere ezin izan zuen aurkitu, eta ez zela existitzen ondorioztatu zuen: " no se pudo hallar la dicha Isla por donde se entiende no la haver". 11 Rica de Plataren bila abiatu zen jarraian, baina ahalegin guztiak eginagatik ezin izan zuen hura ere topatu, eta aurreko ondorio bera atera zuen: " no la deve de haber, sino que alguno por oidas le mandaria pintar en su carta".
‎Goiz batean, inurri bat lan egiteko gogorik gabe esnatu zen. Bon, ez zekien sentitzen zuen hura nagia zenik, beraz, bere buruari esan zion: hemendik pixka batera ekingo diot lanari.
‎Egun batean, zerbait distiratsua agertu zen inurritegi baten ondoan. Inurri batek esan zuen hura eraztun bat zela. Beste batek gehitu zuen urrezkoa zela.
2014
‎Hamaika aldiz erakutsia zion esperientziak halabeharrik ez zela; edo, izatekotan ere, oso gutxitan erakusten zuela bere eskua, Jaungoikoak hala erabakitzen zuen aldi bakanetan. Agian infiltratuaren arrastoan zegoen jadanik, nahiz eta —Saldiasek hasperen egin zuen hura pentsatzean— normalean ez ziren gauzak hain errazak izaten.
‎Harremanetan jarraitu beharra zeukan garai bateko seminario lagunarekin. Ahal zuen neurrian, eta itxura egin behar bazuen ere, laguna bezala jokatu behar zuen haren aurrean.
‎—Ondo asko ikasi zuen haren izena. Garbi garbi esaten du" Andoni".
‎Orbela bezala egiten zuten hegan gure asmoen arabera, baina ez ziren orbela, gizon alai, soil eta balienteenak baino". Zailagoa da, ordea, berak maite zuen haren nortasuna zehaztea, nahiz eta poemak eskaintza eraman: " S.
‎Victoria Ocampok arrazoi du, seguruenik ere. Heriotzak eraman zuen hura ezin zen fantasma bat, izaki alegorikoa, izan. Lawrencek hezur haragizko Dahoum zuen gogoan, eta bere poemak lagunak lagunari idatzitako elegien zerrenda luzea jarraitzen zuen, Gilgameshek Enkiduren heriotzako unean hasitakoa.
‎Hala nola Manex Etxamendi bertso jartzailearen Tobera munstra batzuez bertso paperetan43 Ez zen Etxamendi bat bateko bertsolaria. P. Lafittek egin zuen haren bertsoen bilduma eta Guicher i bertso sorta hori aipatu. Guilcherek baliatzen du errateko barnetik atera dela toberen kontrako jarrera:
‎Neskaren karguaren atxikitzeko joanen ginen Atarratzen Joana Labrit egin zuenaren bila, edo ez, hiru haur badituzke horrek orain, ez, ez, Larrainera joanen ginen (m' enfin tony, ez da casting hori? Kaka hire Bere burua), Maria Kosepa gaztea egin zuen haren... Maitesa zuan izena ene ustez.
‎Hor anaia ttipia eskutik ukaitea ere harresia da izialduraren kontra. Idatzi zuen hark istorio honen kondaira desmitifikatua. Zaldizko batek zuen neska besapetik hartu ezkaratzera hurbiltzen zelarik eta berekin eraman.
‎Eranskin gisa Larzabal mugaz mugaren testua ageriko delarik. Ttipi ttipitik ikasi zuen hark Larruneko oteen artetik kurritzen eta anitz ulertu zuen.
‎Norbaitek erreparatu al zien amets horiei? 19 Espainiarrena jarrera inperialista iruditu ote zitzaion? Lotsa sentituko ote zuen haren aurrean. Eta Etxalarrera itzultzean lotsa sentituko ote zuen? 20 Nola liteke bizirik egotea?
‎Esperimentazio artistikoaren bitartez, alabaina, etengabe jartzen zituen frogan bere ezagutza eta bizigogoa, eta horrek salbatu zuen moralista izatetik. Gramsciren errautsetatik erreskatatu zuen hark zioena: arrazoiaren pesimismoa, borondatearen baikortasuna.
‎Hura ez zen esanahiaren esparru sinbolikoan aritzen soilik. Bertsotan zebilenean Xamuio jolasean ibiltzen zen, bere ni narratzailea agertzeko helburua zuen haren jolas kantuak.
2015
‎Kasurako, kafetegiko zerbitzaria harreman sistema batzuen emaitza da, baina izena duen unetik izaten da jokatzeko modu bat, eta ondorioz, joko sozialean norbait izateko modu bat. Lagun hori ez zen zerbitzaria hala jaio zelako, ez zuen hura berezko jaidura, zerbitzaria zen rol horretan jokatzen zuelako. Praktikek egin zuten une eta leku horretan zen pertsona, ez bera aurretiaz zen pertsonak praktikak egin.
‎Adiskide onak behar orduetan frogatzen direla egia baldin bada, orduan Arrue jauna hoietakoa izan zela aitortu behar. Gure elkargoak laguntzaile fin askoa aurkitu zuen harengan. Batez ere Euskaltzaindiaren aldeko jestioak egin behar zirenean, baimenak lortu behar zirenean, eta abar."
‎Amaren azkeneko egunetan, bera bederatzi urtekoa zela, mezu hura jaso zuen harengandik ere, balio handiko pertsona zela:
‎—Buruko mina —esan zuen haren lehengusu batek.
‎Larru aparta, krema kolorekoa, eta puntak grisak. Jim liluratu egin zuen haren dotoreziak, eta modurik egon balitz askatu egingo zukeen. Baina beranduegi zen.
‎Belauniko jarri eta eskua eskatu zion Sueri. Felido baten aztarna higatuaren gainetik pasatu zuen haren hatz erakuslea.
‎Billy astora igo eta zurrun sentitu zuen haren bizkarra, protestan. Bi pauso egin eta bertan gelditu zen, saihetsak dardarizoka.
‎Billek espero behar zuen hura, batez ere azken finantza krisiaz geroztik. Gaur egungo bankuek, atzamarrak erreta, direnak eta ez direnak eskatzen dituzte dirua utzi aurretik.
‎—Espetxeko batek irakurri zuen alderdiko agerkarian. Biologo sobietar handi batek esan zuen hura. Stahnen laguna da, gainera.
‎Paul Celan, laurehun poema argitaratu ondoren, eta beste hainbeste argitaragabeko olerki etxeko karpetetan gordeta, barne barnean samindu zuen plagioaren akusazioa zintzurrean iltzatuta, etxetik Mirabeau zubirantz ibilki. Gogoan, agian, bere zortzi urte lehenagoko poema bat, zubia bera aipatzen zuen hura. Bizitzarantz, zauri hegaldian.
‎Erretratu hartan agertzen zen bisaiari ezin dizkiot datak, ohiturak, ospakizunak erantsi. Begi haien leihoetatik begiratzen zuen hari ezin irudikatu biziaroetako gertaera arruntak, ez zorionekoak ez zoritxarrekoak. 1938ko maiatzaren arrats batean baizik ezin dut ikusi oihukatuz gorriak eskapatu dira, kagoendios hil behar ditugu.
‎Aprobetxatuz atseden egun batzuk Biarritzen ari zela pasatzen, Hans Krugger goiz batean bildu zen Grand Hoteleko kafetegian, Ladis Goiti doktorearekin, aspaldi Pariseko urte haietan ezagutu zuen harekin, eta Julio Ondarzabal managerrarekin, bi euskal boxeolarien arteko konbate posibleaz mintzatzeko. Goiti doktorea eta Ondarzabal Tolosatik propio etorriak ziren bilera horretara, eta amaitu zenean, hirurak atera ziren oso animaturik ohartuta bazegoela benetako aukera bat bi euskal pugilek borroka hori joka zezaten.
‎Haien ekintza anbiziotsuena Aran hartzea izan zen 1944ko urrian; Armada frankistak ordea, galaraziko zuen. PCEk bizkarra eman zion Monzon-i, eta Santiago Carrillok diseinatu zuen haren aurkako operazioa, are eta erailtzeraino ere. Azkenaren buruan, Francoren poliziak zuen harrapatu 1945eko ekainean, Bartzelonan, non kukutua baitzen, Joventut Combatenteko lider zen Jaume Serraren etxean.
‎Eta denbora gutxiren buruan, jendez betetzen hasi zen Kutxa. Goraka hasteko balio zuen hark".
‎Euskara, familia unitate bakoitzean behar zen landu," etxe oro euskararen eskola bizia izanki". Proiektuak detektatu zuen hizkuntzaren prestigio falta agintarien eta kleroaren parte baten ezaxolkeriak zuela eragiten, eta ohartarazi ere zuen haren garapenak estimulu materialak zituela eskas. Proposatu zuen eratzea bost urtean" eragintza konbinatua, pizgarri moralaz eta materialaz, higatze esparruko ikasleen artean, mailaka eta ibarka, bost fase suzesibotan.
‎Kudeaketa luzearen ondotik, indar handiagoaz eta proiektua perfilatuago aurkeztu zuten. Queipo de Llano gobernadore zibilak ez zuen haren legalizazioa baimendu.
‎Data horretan berean, Jesus Aizpunek ere eskuratu zuen zinegotzigoa Elizondon, Heren Familiarretik, nahiz eta Iruñean bizi eta erroldatua izan, eta bertako hautesleen zerrendan ere agertu. Juan Gortarik, Oronozko alkate eta Baztango biztanleak, helegitea aurkeztu zuen haren kontra, eta ebazpenak arrazoi eman zion, iruindarrari zinegotzi kargua kenduz. Horrenbestez, Urmenetaren arerio nagusia foru jauregirako leihaketatik kanpo gelditu zen.
‎1976ko Udalak deus ez zuen ikusteko Urmenetak gidatu zuen harekin. Laster azaleratuko ziren barne zatiketak gehiengo progresistadun gobernu taldean, gibelean utziko dutenak alkate errenkada luzea ondoko hilabeteetan:
‎Informea osatu zuen hiru ohar argigarriz. Lehenbizikoak plazatu zuen haren eginbidea" ezinbesteko epean, Herria baretu, eta Gorteetarako bozkak iragan artean", ezen gerorako baitzeuzkan bere" deseinak Nafarroan". Bigarrenak proposatu zuen alboko postu politiko baten eraketa, berak izendaturik, laugarren baldintzaren gauzatze aldera; eta urrentzeko, segurutzat zeukan ez zela gehiago Mugimenduko Buruzagitzarik izanen.
‎Uhartek zioen Nafarroan" ez zegoela fortuna handirik" —falta zuen gehitzea" enea izan ezik" —, bai eta" txirotasunik ere, ez dago", soilki" klase ertaineko jende anitz (ertain modestoa, ertain ertaina eta ertain gora), eta aria horretaz, harako zerga basakeria hutsa zen, eta ez zuen kanorerik Nafarroan". Galarazi egin zuen haren aprobazioa, eskuan zeuzkala Nafarroako Tribunal Administratiboaren epaiak, jurista tradizionalistez osaturiko organoa izanik, zeintzuen arabera, delako legeak talka egiten baitzuen foruaren nukleo tradizionalaren aurka. Aski argudio pelegrinoa zen, hirurogeigarreneko hamarraldiaren hondarrerako, oinordeko bakoitzaren instituzioa krisi latzean sartua baitzen, eta doi doi zeukan isla orduko praktika juridikoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia