Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2001
‎Haize hegoak jotzen duenean nerbio sistemaren barruan sodio eta potasiozko partikulen dantza gelditu egiten da eta horixe omen zen haize hegoarekin hainbat pertsonak sentitzen zuten ondoezaren arrazoia. Eta, zigarroa prestatua zuela ahaztuta, berriro ateratzen zuen tabako orria eta papera, eta beste zigarro bat egiten zuen, trebeziarekin, eta mahaiaren ertzean uzten zuen hori ere, eskua pospoloen bila sarturik poltsikoan.
2003
‎Leihoko gauak ere intimitatea ematen zuen, eta bero apur bat. Orduan zazpigarrenez pentsatu zuen Matiasek umeak ez zuela hitz bat bera esan bidaia osoan, eta hurrengo gogoeta izan zen amak ere ez zuela hitzik esan; zazpigarrenez pentsatu zuen hori ere.
‎Ihes egina? Denborak argituko zuen hori ere. Artean, Elena ez zegoen niretzako.
2004
‎“aiton amonak babes baliabide bikaina izan daitezke, haurrari bere familia eta gizarte ingurunetik ez ihes egiteko aukera ematen baitiote”. Baina arreta berezia jarri zuen horretan ere ahapaldi bikoitzeko arma dela, helduak ez baitira beti “prestatuta” egoten, “gainezka eginda senti baitaitezke egoeraz arduratzeko, batez ere beharrezko baliabideak eta laguntza sareak ez dituztenean”. Hala ere, eta familiak dituen zailtasun eta aldaketa handiak gorabehera, hori da espainiarrei gehien axola zaien gaietako bat, osasun ona izatearekin batera.
2006
‎Menéndez Pidal ek, Areilza k, etab., espainolista seguruak, irtenbide holakotsu bat iradoki izan dute. Unamuno-ren espainolismoak ez zuen hori ere onartzen, eta galdetu beharra dago, beraz, zergatik.
2007
‎Horrenbestez, idazkerarekin eta razionalizazio prozesu orokorrarekin ere, helendarren kultura arkaikoak ez zion utzi ikusgarria izateari. Epikaren paradigmak bizirik iraun zuen horretan ere: jantzi dotoreak, kolore biziak, urrea eta zilarra, maskarak, luxuzko objektuak...
2009
‎Ez jada. Atzean utzi beharra zuen hori ere.
‎Mitrofanek esan zuen hori ere badakiela. Gero esan zuen:
‎Bigarrena Bilboko Coliseo Albian bi egunetan antolatu zen, 1956ko abenduaren 30ean eta 1957ko errege egunez, Azkue euskaltzainburu izanari omenaldi gisa. Eskema bertsua zuen horrek ere: bi hitzaldi, Nazario Oleaga eta Antonio Arruerenak, abesbatzak, eta arratsaldez Francisco Escuderoren Illeta opera behin eta hurrenean Olaetaren balleta.
‎Egungo esparru juridiko politikoa eta legeak ezbaian jartzea kritikatu zuen. Eta gogora ekarri zuen ezker abertzalearen kontrako azken polizia operazioaren ostean Donostian izandako manifestazioan EAJ ere izan zela, eta kritikatu egin zuen hori ere.
2010
‎Bere hegats ertzak amaren etxola ukitu eta suak hartu zuen hori ere eta albokoak. Sua oihanean eta herrian ikaragarri hasi zen hedatzen, dena erre eta kiskaliz.
2011
‎Zuzeneko lekukoek are gehiago esan zuten, eta epaileari deklaratu zioten emakumeak bere alaba jotzen zuela haserrealdietan. Auzipetuak aitortu egin zuen hori ere, eta bere onetik aterata zegoenean egiten zuela esan zuen.Egoera horren aurrean, epaileak uste du, bistako arriskua, dagoela adingabeen biziarentzat edo gorputzaren osotasunarentzat; beraz, kautelazko neurri batzuk jarri ditu martxan.Hala, emakumeari 30 egunez adingabeen guraso ahala kentzea adostu du, bai eta denboraldi horretako tutoretza amonari ematea ere, hark onartuz gero.
2012
‎Autoa bere paretik pasatzean edo gero musika ote zeraman ere jakin nahi izan zuten, baina Josuk ez zuen erantzun garbi bat ematen jakin, ezetz uste zuen arren. Leihoen kristalak igota edo jaitsita zeramatzan autoak izan zen hurrengo galdera, eta Josuk ez zuen hori ere ikusi, azkarregi igaro ziren bere paretik, nahiko lan izan zuela harrapatua ez izateko, erantzun zien. Paretik igaro zenean norbait ikusteko aukera izan ote zuen galdetu zioten ondoren, gutxienez mutilak edo neskak ziren, zaharrak edo gazteak, norbait ba ote zihoan atzeko eserlekuan.
2014
‎Han ezagutu nituen Zarauzko ikastolako nire ikasle zaharrenak. Mundu zabalera abiatzeko unean zeuden zortzigarren mailako txorikume haiek ez omen zuten marrazketa teknikoaren berri handirik, eta Andu zuzendariak pentsatu zuen hori ere ikastea ez litzaiekeela gaizki etorriko. Beraz, astean behin, ordubetez, goiko pisutik jaisten nintzen beheko garajera plastikozko konpas, eskuaira, kartaboi eta erregelekin eta han aritzen nintzen ikasle haiei erakutsi nahiz zer ziren errotulazioa, akotazioa eta ez dakit beste zer.
‎Sermoia bukatu eta apaiza pulpitotik aldarera zihoan bitartean, izeba Pakita zutitu omen zen eta ahots gora esan omen zion bera kapitaletik zetorrela eta ez zuela sekula santan dantza lotuan egin. Harro kontatzen zuen hori ere.
2015
‎Hernandez Abaituak kezkarekin bat egiten zuen, konnotazioaren arazo gisa definituz, nahiz eta horrek ez zuen esan nahi euskararen karga rurala mantendu behar zenik. Aurreko artikuluetan garatu zuen auziarekin lotzen zuen hori ere, hots, bilinguismoaren arazoarekin. Adibide argigarri batez irudikatzen zuen afera.
‎Ez zitzaion asko kostatu gainera. Praktika zuen horretan ere. Minutu bat ere ez zion eraman ariketa guztia burutzeak.
‎Baina, egia esan, jada berdin zuen horrek ere. Gerra bera ere, ia galdua zegoen.
‎–Hiztegi kaskarra du bihotzak?. Eleberrira aldatu zuen hori ere. Bidenabar pentsatu zuen ezen, agidanez, horregatik ari zitzaiola gertatzen hain nekeza bere beste pertsonaia hari, hiztegigileari, Hiztegi subjektiboa rekin aurrera egitea, eta mantsotasunaren subjektibotasunaren kontu hura, azken batean, ezintasuna ezkutatzeko aitzakia baino ez zuela.
2016
‎...zebiltzan, laster goatekoa zen Sao Paulora, Ez nekien, Jakina, nola jakinen duk, hi ez hago direktiban, arlo ekonomikoa zeukan bere gain, harritzekoa, eta kamisetak ausarki saltzeko ideia zuten, ez Ferrolen bakarrik, Badakik zeinen xelebreak diren brasildarrok, kirol arropa denda bat zabalduko zuten eta bertan egonen ziren txandaka brasildarrak, beltzaranak, baiki, eta Inbertsioak, horrelaxe erran zuen hori ere, Inbertsioak ematen baldin badu kate bat osatuko diagu Galizian, bertako kirol arropa marka bat sortua zaukaagu gainera, O Noso Sport, trisquele baten iduriarekin, diseinatzaileak izerdi uretan ari ziren neguko zamarrarik erakargarrienak asmatzen, aukera polita zela inbertitzeko, katea osatutakoan lekurik gabe geratuko nintzela.
‎Argazkian agertu barik, koadrotik kanpo, bi kale gorago eta hilerriko muinoan, Manu Sota, txapela buruan eta gabardinaren lepoak altxatuta, hasi berri zen bedatse hotz hartan, negarrez, bazterrera zegoen kultura gizona, hainbat egun eta gau Agirrerekin batera igaro zituen idazlea, Agirre mundu mailako aktore bihurtu zuen antzerkigilea, bera, politikarekin ahitu zena, ikusten zuena bazetorrela belaunaldi berri bat, kontentagaitz zegoena beraiekin, beste erreferentzia batzuk zituena gogoan, Estatu Batuak ez, Erresuma Batua ez, Frantzia ez, beste norabaitera begira zegoena, potentzia handiei baino txikiei, deskolonizazioaren osteko mundu berriari, Agirrek eta Sotak Euskal Herria lehen mailako bilakatu nahi izan zutenean, aitor zion bere buruari orain, beharbada xalotasun handiegiarekin jokatuz. Bai, gazteak munduko txikiei begiratzen hasiak ziren, Kubako iraultzari, Aljerian sortzen hasi ziren liskarrei, Israelgo estatuari, nola bi mila urtean erdi itzalirik egon zen sugar mendrea, hizkuntza, hebreera, berreskuratu zuten; eta Manuk pentsatu zuen hori ere ez zela guretzako lekua, euskaldunon neurria beste nonbait zegoela, agian handien artean ez baina txikien artean ere ez, erdian, denekin batera baino, eta horrexegatik tokirik gabe ikusten zuen bere burua, hileta hartan bezala, bi kale gorago, hilerriko muinoan, lagunzurtz, maite zuelako Agirre, nahiz eta askotan eztabaidatu berarekin, nahiz eta sarritan uste izan zatiaz ausartago jokatu...
2017
‎Dalton Ames. Gauza ikaragarriren bat egin ahal izan bagenu eta Aitak esan zuen Hori ere tristea da, ezin da egin ezer hain ikaragarria ezin da egin ezer oso ikaragarria biharko egunean ere ez da gogoratzen gaur ikaragarria zirudiena, eta nik esan nuen, Gauza guztiei alde egitea badago, eta hark esan zuen, Zuk uste. Eta behera begiratu eta nire hezur zurrumurrutsuak ikusiko ditut eta haizea bezalako ur sakona, haizezko teilatu bat bezalakoa, eta aldi luze baten ondoren dituzte hezurrak ere bereizi hondar bakarti, bortxatu gabearen gainean.
‎Etxola ondoko bazter batean abandonatuta, konturatzerako ernamuindu egin zen. Lorontzitik atera eta lurrean landatuko zuen hori ere. Etxera iritsitakoan arropa zaharrak jantzi zituen.
‎Londreserat treinez joaiten ahal itsaspetik... Ez baitezpada hain aspaldi, nork erranen zuen hori ere gertatuko zela! Eta gero, zalutasun handiko treinen agertzea, beste iraultza bat egundainokotan!
2018
‎«Ordainen baten promesa jaso ote duten ikusi da», gaineratu zuen. Bidesariak ezartzeagatik tokiko garraiolariei abantailak ematea galarazita dago, eta gogora ekarri zuen hori ere Espainiako federazioko bozeramaileak.Produktu freskoakBestalde, ez du ematen kamiolarien greba aparteko arazorik sortzeiko gai izan denik banaketa enpresen horniduran. Eroskik jakinarazi du «normal normal» egin dituela bere operazioak produktu freskoetan, eta horietan dago eskasia sortzeko arrisku rikhandiena.Kamioientzako bidesaria ez dute oraindik martxan jarri, baina datorren astean kobratzen hastekoa da aldundia.
‎Esan nion ez zuela zertan deusez damutu, berak esana gogorarazi nion, alde egingo nuela nonahitik, ezin nuela erabaki zer egingo nuen. Berak esan zuen hori ere berdin zitzaiola jadanik, pikutara joana zela dena. Orduan esan nion ni ere haren aitaren iritzi berekoa nintzela.
‎Beste zerbait ere ikusten du, badaki heldua dela zalantzarik gabe unea eta ez duela handik aurrera ihes egiterik izango bere buruarekin dituen halako betebehar batzuetatik. Eta amak ez duela deus ere jakin behar, ezta nebek ere, egun hartantxe jakin zuen hori ere. Auto beltzean sartu denetik jakin du, familia horretatik kanpo dago lehenengo aldiz eta betiko.
‎Guitryk esan zuen hori ere?
2019
‎Urte haien ondoren, gainera etorri zitzaidan depresioa. Ismaelek ez zuen hori ere ikusi. Hain zegoen itsu, bere estudioan sartuta, bere Obra Handia idazten.
‎Eta elikadura da informazio faltsu gehien zirkulatzen duen bigarren gaia. Datu horiek berretsi egiten dute lehen ‘Guía sobre los bulos en en Alimentación’ (ekainean argitaratu zuen hori ere #SaludsinBulos institutuak); izan ere, artikulu honetan adierazi bezala, medikuek antzemandako albiste faltsuen erdiak baino gehiago elikagaiekin lotuta daude. Eta are gehiago, medikuek ematen dituzten datuak gaixoek ematen dituztenekin osatzen direlako.
‎Zozoren bat barraskiloa harriaren kontra puskatzen entzun eta ikustea goizeroko pasadizoa izango zitzaion: baina, arratsez goiz samar langin  tza horretan bazebilen, seinale barraskiloa suelto samar zebilela, euri eta bustiaren pregoia zuen hori ere. Birigarroren bat, goroldiotan edo lur umeletan, zizareari mokoz tiraka sumatzen bazuen, baleko seinalea zuen hori ere.
‎baina, arratsez goiz samar langin  tza horretan bazebilen, seinale barraskiloa suelto samar zebilela, euri eta bustiaren pregoia zuen hori ere. Birigarroren bat, goroldiotan edo lur umeletan, zizareari mokoz tiraka sumatzen bazuen, baleko seinalea zuen hori ere. Zizareak euri aurreko hezetasunari aise antzematen baitio, eta azalera joarazten dio azpitik:
‎Izan ere, txikiagotu egiten dira hildakoak, jakek ez diete ondo ematen, estutu behar izaten dira, josturak... Margaritak egiten zuen hori ere, hustu egiten zirelako hildakoak eta txikiagotu, munstroak eta besteak.
2020
‎Ez zen handik edo hemendik dei ziezaioten zain egoten. Izaera kaletar eta punkia zuen horretan ere. Kezkatzen zuen kalean ikusten zuenak; kezkatzen zuten jendartearen joerek, gazteenek, batez ere.
‎Bi mila urte beranduago, eta bere basamortu horretatik urruti xamar, Europa deritzagun honetan, berriro errekuperatu dugu berrogeialdiaren ideia, hori bai, oraingoan ez tentaldiei aurre egiteko, ezta modu berantiar batean elizak haragia ez jateko bihurtu zuen horretan ere, oraingoan azken urteetako osasun krisi latzenetako bati aurre egiteko baizik.
‎«bidaiatzeko behar den bizileku baimena lortzeko hiru urte behar dira». Lortua zuen hori ere, eta hainbertze denboran desiatzen egon ondotik, martxoaren 24an joatekoa zen sorterrira bisitan: «baina koronabirusaren ondorioz, dena hankaz goiti gelditu zen eta hegaldia bertan behera utzi behar izan nuen».
2021
‎Iriondok utzitako hutsunea Laxaro Azkunek bete zuen, eta ibilbide luzea egin zuen horrek ere, bi hamarkadatik gorakoa, bertsolaritza protagonista nagusi izango zuten hainbat programa zuzenduz: Txinpartak, Kale kantoian, Egonean giro eta Ari naizela.
‎Nor joan daiteke ganoragabe honekin, ostera? Cervantesek oso erantzun ona aurkitu zuen horretarako ere: irakurtzen ez dakien ergel bat.
‎Emakume langilea eta bizkorra bazen, eta deliberatua. Emakumezkoa izateak ez al zuen horretan ere eragina izango. Ez zuen gerra gelditzerik lortu, baina adierazpen horretan etorkizuneko mundu baterako oinarriak jaso ziren.
2022
‎Gerlarengatik ederrak pairatu behar eta gauza beharrenak eskas edo eskasten ari anitz tokitan. Berrikitan oraino, nork erranen zuen hori ere behar ginuela ikusi gure Europa xaharrean. Dena den, elkartasun gaitza agertu da eta eskualde frangotara zabaltzen ari.
‎Hapoelek galdu egin zuen ostiralean Teneriferen aurka jokatu zuen finalaurrekoa, eta atzo arratsaldean Ludwigsburgen aurka jokatu zuen hirugarren postua erabakitzeko lehia. Galdu egin zuen hori ere (88). Neurketa horren ostean, Ertzaintzak babestuta jaitsi ziren Hapoel Holonen jarraitzaileak Miribillatik.
‎Eusko Jaurlaritzak iazko urrian espetxeen kudeaketa bereganatu bazuen ere, espetxe zaintzako eskumenak Auzitegi Nazionalaren esku jarraitu zuen. Hain justu ere, aurtengo urtarrilean, Sarek eskatu zuen hori ere Euskal Herriratzeko, argudiatuta Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralean «inboluzio kezkagarri» bat gertatzen ari zela euskal presoen arloan: «Espetxeetako Tratamendu Batzordeak poliki poliki hirugarren gradurako progresioak eta espetxe baimenak onartzen ari dira, baina Epaitegi Zentrala neurri horien kontrako errekurtsoak jartzen ari da, eta hirugarren graduan zeuden presoak espetxera eta bigarren gradura itzuli dira».
‎Artelanak, museoak eta bildumak kontserbatu behar ziren. Edan zuen ardoa hain ona izanik eta bera optimismora emana egonik, pentsatu zuen hori ere bigarren mailako kontua zela. Azken batean, bazeuden aurri ederrak, aurri oso ederrak...
2023
‎Dena lausengu bainan halako molde bitxi batean, zernahi gauza hitzemanez naski, sobera orobat, eskalapoinkeriak merke, malestrukeriak ere ba! Gobernuak bildu nahiko zituen asko nardatuz azkenean, nork erranen zuen hori ere behar ginuela ikusi!
‎Hark Flandriako enperadorearengana igorri zuen gero, auzitara, eta han aitortu zuen bere nahikari makurra. Eta jakin zen, haren aitorpenaz eta ikuskariek lekuan berean egin frogantzen bidez, ezen monasterio hartara hainbat eta hainbat aitoren alaba eta bertze neska eder eraman ukan zituztela, kordelier hark dama harekin egin nahi ukan zuen modu berean; eta erdietsiko zuen hori ere, izan ez balitz Gure Jaunaren graziagatik, zeina beti baitago Haren baitan esperantza dutenen fabore. Eta aipatu monasterioa bipildu egin zuten ohointzaz eskuratu gauzez eta han ziren neska ederrez, eta fraideak barnean sartuz su eman zioten, krimen haren memoria betiereko gordetzeko, zeinaren bidez jakiten ahal baita ez dagoela deus perilosagorik bizioan funtsatu amodioa baino, eta, orobat, ez dela deus humanoagorik ez laudagarriagorik bihotz bertutetsu baten baitan bizi den amodioa baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia