Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2017
‎Veneziarrak ikusik nagusiak baretu gabe jarraitzen zuela, barkamena eskatzeko moduren bat pentsatzen aritu zen, baina alperrik. Alde egiteko gogoa piztu zitzaion, baina ez zuen horretarako adorerik, beldurra sorrarazten baitzioten nagusiaren mehatxuek. Gainera, zelan egin ihes nagusiak berak baino zaldi hobeagoa izanik?
‎Pertsonaia xelebre nahia, berrogeitaka maratoi eginak ei ditu, mozorrotuta, eta Korrika ere bai. Espainol txit cervantestarrean adierazi zuen hori dena, eta nik pentsatu nuen maratoi horiek denak prestatzen emandako denboraren erdia euskara ikasten eman balu... Baina bueno, ez gaitezen ezpain mehe jarri, arineketan gurekin egitea hobea izango da kontrako norabidean egitea baino.
‎" txepetxa haiz eta mokoak jaten dituk" edo" hemen, etorri, laguntza!". Ez zuen horregatik etsi, eta hankak aurrera eta atzera astintzen hasi zen orbelarekin zarata egiteko.
‎Berandu zen, bulegora itzultzeko ordua, eta Besteak txanpon parea utzi zuen barra gainean, zerbitzariak jaso. Baina nekez ikusi ahal izan zuen hori Martxelok, desagertzeko zorian zegoen kea zirelako biak, azken txiringola egin nahian. Bestearen irribarrea antzeman uste izan zuen airean.
‎Bedita Larrakoetxeak, berriz, Shakespeareren antzerki lan guztiak itzuli zituen, oso urte gutxian eta presaka itzuli ere. Euskara salbatzeko helburuz egin zuen hori, garai hartan lan unibertsalak euskarara ekartzea jotzen baitzen horretarako bide nagusitzat. Berak onartzen zuen askoz ere hobeto egin zitekeela, baina lehenbailehen argitaratzeari eman zion garrantzia.
‎Gratis da". Pentsatu zuen hori zela autobusa hartuko zuen azken aldia, eta inoiz baino gusturago pagatu zituen hogei pezeta haiek. Bulebarreko komunetan egin zuen piza, eta pixka bat kostatu bazitzaion ere, askoz gehiago kostatu zitzaion, askoz luzeago egin zitzaion egun hartan Kontxako Perlaraino egin zuen paseotxoa beste egunetakoak baino.
‎Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura ...zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalab... Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it" s a cold and it" s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there" s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du, da da da, it" s all I want to say to you, templanza, chico, templanza, ez dut merezi, putakumeok, ez dut hau merezi, zergatik niri, zergatik guri, niri bai, niri bale, baina zergatik nire alabari, because the night, born in the USA, fake empire, trouble will find me, inshalla, arimen elkarte bat da hau, kongregazio aeronautikoa, tipo sentibera izatea zer den, betileak diala balira bezala astinduz gero inguruko guztiek pentsatzen dutena sintoniza dezaket, hegazkin bat lehertzea zer da, abiaduraren tenpluari eginarazi nahi diote zapart, izan nituen, egun zoriontsuak ere izan nituen, nahiz eta orain denak oroitzea kostatu, saia nadin bakarren bat bederen oroitzen, izotz hockeyko atezain nintzela hanka puntarekin in extremis geratutako penaltia, arranguren murruan harrien zurrumurrua entzutea Jerusalemen, Iowa City neguan, elurrez goraino eta egurra gurea ez zen etxe hartako estufan kixkaltzen, Discover Iceland dioen aldizkaria, malko guztiek zapore antzeko eta itsasoa itsasoa besterik ez da, dormida, Alfonsina, vestida de mar, handitzen handitzen, hasi naiz handitzen, non eroriko gara, erori ere eroriko ahal gara ala bidean lehertu, parabola bat, Imposible Germany, unlikely Japan, baiezkoa atera da, zorionak, bikiak dira, positibo eman du, sentitzen dut, sei bat hilabete, gorputz bakoitzak diferente erreakzionatzen du, pertsona bakoitza mundu bat da, esperimentala da tratamendua, sinatu hemen arriskua zure gain hartzeko prest bazaude, Loreen eta Darlene, bi alaba, nireak zirenak gaurtik aurrera munduarentzat, hurrengo bizitzan Hello Kitty, hurrengo bizitzan Doraemon, Plutok ezin du zakur izan bi oinen gainean badabil, ezta ama, ze zakur mota da ba hori, eta ni bermuda eta sandaliekin, Karate Kid, bedeinkatua zure sabeleko fruitua, Jesus, etc., esan nizun nola masturbatu nintzen Rambletako pentsio hartan zuk postaz igorritako gonazpikoekin, aitortzen dut, zaborraren minutuak dira, izorrai ispilu bestaldeko demonio, el espejo se quebró, onena ni neroni izan naiz nire bizitzan, mistakes of my youth, superego baten inplosioa da hau, ahaztura baino ez da geratuko, zulo beltzak, hori ez da berez txarra, akorda zaitezte nitaz tarte batez, inoren minaz pozteko hitz bat bada alemanez Schaudenfreude, eta egin negar, exajeratu gabe, hamar edo hamabost minutuz, ez derrigorrez segidan, koordina zaitezte, txandaka zaitezte negarraren arte noblean eta lana elkartasunez banatu, nire bilobak, nire biloba koitaduak, edo nire seme alabak, nire seme alaba zozo eta motzak, fundamentalista zikinak, agur ba, maite zaituztet (oraindik), this is it, ez al zen hori Michael Jacksonek egin ez zuen biraren izenburua, fucking muslims, a zer kiratsa, tapiz horren gaineko gonbitoak Pollocken koadroa dirudi, hasieran kendu behar nion labana, what the hell, putos moros, zergatik ez dio inork labana kendu, nola pasatu du kontrola lehenik eta behin, qué sé yo, tatatá, bizitza ez da hainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ" s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena da galtzen den azken zentzua, bazenekien, nik ere ez baina orain biok dakigu, judutar ortodoxo batzuk ikusi ditut lehen xerlo kiribil eta guzti, bizar eta guzti, esaldi gorrotagarri gehiago, dena bezala da, es como todo, ya si eso ni
‎Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it" s a cold and it" s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there" s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa ...zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalab...
‎Gertaeraren alde hunkigarriena zen Nicholasen ogiesne katiluan bazegoela igel bat: Nicholasek berak jarri zuelako hor; beraz, uste zuen horren gainean zerbait jakiteko moduan zegoela. Luze eman zizkioten azalpenak igel bat lorategitik ateratzearen eta ogiesne elikagarrian sartzearen bekatuaren gainean.
‎Lieja Bastonge Liejaren garaipena susmopean geratu izana, Giroa eta Tourra ezin irabazi, Munduko Txapelketan zigorra... Denboraldiaren zapore mikatza kentzea nahi zuen Anquetilek, kosta ahala kosta, eta bere lasterketa kutunean erdietsi zuen hori: Les Nationsen.
‎Traineruaren izena Batelerak izan da hasieratik. Oso argi zuen hori klubak?
‎Ile tindatuak eta bizar faltsuak barregarriak iruditzen zitzaizkion, umeentzako tontakeriak ziren horiek. Peterrek" giroa" deitzen zuen hori omen zen garrantzia zuen gauza bakarra.
2018
‎Poesia metahizkuntza bat izatera irits daitekeela edo izan badela esatea ausartegia litzateke, komunikazio ekintza bat den heinean hizkuntzaren ulergarritasunaren menpe dagoelako. Selbyk berak onartu zuen itzultzailearen lana poetarena bezain garrantzitsua dela gaur egun, eta jaialdiak argi utzi zuen hori. Hain zuzen, poeta guztiak beren jatorrizko hizkuntzan aritu ziren, eta ondoan zuten itzultzaileak ingelesera aldi bereko itzulpena egiten zuen bitartean.
‎Momentu batez, beretzat gordetzeko tentazioa eduki zuen diamante harekin Urruñako eliza goitik behera konpon baitzezakeen eta baita herriko guztiak izugarri aberastu ere baina gero madarikazioaren oroitzapena etorri zitzaion burura. Ez, ezin zuen hori egin, arriskua handiegia baitzen! Hurrengo goizean, etxeko astoa hartu eta bere gainean itsasertzeko labarretara abiatu zen.
‎Belarri Makurrek bere bizilekua erakutsi zidan. Ezin zidan gauza askorik azaldu hango jokamoldeaz eta ohiturez; ez zuen horretarako behar zen hiztegirik; baina haren jokabidea ikusiz gauza asko ikasi nuen, eta gero gauzak eta tokiak ere erakutsi zizkidan.
‎Bere izaera osoari eztitasuna zeriola zirudien, esan dudan bezala. Gorputzaren eta aurpegiaren itxurak eragiten zuen hori. Begiak taldeko gainerako guztiek baino handiagoak zituen, eta ez hain sartuak; eta betileak haiek baino luzeagoak eta berdinagoak.
‎Harrapaketan jolas egiten genuenean, ezin izaten genuen harrapatu, ustekabean ez bazen; berak berriz, nahi zuen guztietan harrapatzen gintuen. Bereziki bizkorra zen mugimendu guztietan eta berebiziko erraztasuna zuen distantziak kalkulatzeko, eta ausardia baizik ez zuen hori baino handiagoa. Gainerako guztietan lotsatiegia zen, baina oihaneko zuhaitzetan gora igo eta korrika hasten zenean beldurrik ez zuen; Belarri Makur eta ni baldarrak, oiesak eta koldarrak ginen, haren aldean.
‎Zer zen nortasun hori? Noiz bizi izan zuen horrek benetan iratzarraldiko bizitza planeta honetan, esperientzia bitxi haiek guztiak biltzeko. Nire ametsek berek erantzun zieten galdera horiei.
‎Eternitate sorta bat berarentzako bakarrik, eternitate guztiak. Eta bitartean, garai batean hainbeste izutu zuen horretan pentsatzeko astia, orain hainbeste irrikatzen zuen horretan. Heriotzaren misterioa, berak orain ezagutu ezin izango zuen atseden eternoan mugitzeko ahala.
‎Eta, laguntzaileari begiratu ere gabe, eskuin eskua atzerantz luzatu zuen. Laguntzaileak bazekien zer esan nahi zuen horrek: enperadorea oso haserre zegoenean, ez zen biratzen.
‎Ordulariak eguerdia eta gauerdia adierazten zituenean, Saturnok Cupidoren gezia estaltzen zuen bere puntaz. Denborak maitasuna gainditzen duela esan nahi zuen horrek.
‎Bere mende jarriak zituen bere amaren gobernari eta jeneral guztiak, beren etxaldeetan sartu zituen eta han zeuzkan atxilotuta. Beharturik egin zuen hori. Eta zer?
‎Kexu eta gutun postontzi bat jarri zuen palazio aurrean, zeren bera baitzen, eta ez beste inor, aberriaren aita. Hasieran postontzia hutsik egoten zen, eta tristatu egiten zuen horrek, aberriak aitarekin hitz egin behar duelako. Gero aitatxo sudurmotz deitzen zioten eta mehatxatzen zuten sinatu gabeko gutun aurkitu zuten postontzian.
‎Hori poza! Esan zuen hori zela inoiz jasotako oparirik onena". Autobusa iritsi da, eta barrura sartu da bi lagunekin batera.
2019
‎ez zitzaion gustatzen begi falta zuen lekutik inor inguratzerik. Buckek ere laster ikasi zuen hori. Zeren eta, asko pentsatu gabe, handik inguratu zitzaion bezain laster, haginkada latz batez bularra odoldu zion.
‎Nagusia. Buckek, maltzurki gainera, ez zuen hori onartzen. Batik bat, Frantzisko ez zegoenean jartzen zen era horretan.
‎Nola mingain egonezin haiek milizkatzen zituzten ezpain eta hortzak. Askotan ikusi ahal izan zuen hori, baina beti besteak ziren galtzaile. Oraingoan, agian, bera zen galtzailea.
‎Edozer gauza jaten zuen, gauza zikina nola gauza garbia. Inondik ez zuen horretarako lotsarik eta, gainera, jaten zuen guztiak on egiten zion. Zakur sendo eta indartsua zen hura, beste inor baino gehiago.
‎Poteko pure zein frutekin, ordea, ez zitzaion gauza bera gertatzen. Ez zen geldirik geratzen eta ahokoa kanpora botatzen zuen, ahoan zuen horrekin zer egin jakingo ez balu bezala. Beijingeko hotelean, esaterako, meriendaren ordua sufrikario itzela izaten zen.
‎Hain zuzen, etxeko nagusiaren eta alabaren alde egin zuen topa. Jainkoaren pentsamendu deitu zion alabari, hilezkortasunetik errealitatera eramana; hiru urte aurretik ere esana zuen hori bera, ahaztuta edukiko ahal zuten. Familiaren santutegiaz ere mintzatu zen, adiskidetasunaren aldareaz, eta esker onarenaz, bihotz garbien lorea zela esanez.
‎" Ene, ene!". Rangelek erabateko pozez entzun zuen hori; hain zen goxoa haren ahotsa, horren ezaguna adierazpide hura, gerritik heldu eta ameskerien betiereko balsari ekin zion. Etxea, mahaia, gonbidatuak, guztia desagertu zen irudimenaren ahalmenez, eta errealitate bakarra geratu zen, biak batera, espazioan biraka, eurei argi egitearren apropos piztutako milioika izarren azpian.
‎Eta kontua zera zen, beste haiek ez zutela ulertuko neska nola zegoen benetan. Waldok berak bakarrik ulertzen zuen hori. Sen hutsez antzematen zituen haren psikeko bazter eta zirrikitu guztiak.
‎Gorritu eta begiak jaitsi zituen. Walters apaizaren bihotzak ere lur jo zuen hori ikusita. Erraza zen, bada, galdera hura!
‎Dagny Gulbrandsenek ate erdi irekiaren tartetik zain geratuta begiratzen zion. Noiz behinka soilik egiten zuen hori, uste baitzuen errespetua agertzeko izaten zela, nahiz eta gehienetan barrura atea jo ondoren sartzen zen.
‎Hala ere, harrera esaldian arreta jarri ostean, andrazkoa besteen nahietara egokitzen den horietakoa zela imajinatu zuen istant batean. " Bai" soilean gera zitekeen, baina ez zuen hori egin; ustea zuen andrazkoak esan berri zionarekin laguntasuna eskaintzen ziola; ondo esan ziola. " Zergatik pentsatu behar dut okerreko konturik?
‎Eta hura bai izan zela genozidioa. Hamahiru urtetik gora iraun zuen horretan 300.000 herritar baino gehiago hil zituztela badakizu, ezta?
‎Haakonssonek enbatari oldar hortzak erakutsiz burua bueltatu zion. Mendekoak deitzeko irrati telefonoa piztu bazuen ere, ez zuen horren beharrik izan. Bata bestearen atzetik laurak zetozen itxura batean ondo.
‎Miraria gerta zitekeen. Berak ere ez zuen horretaz gehiegi sinesten bere hitzak irri batez amaitu baitzituen. Ikus entzuleok apezaren hitzak eta nahikaria eskertu bagenituen ere, etsipenezko irri batez ihardetsi genion.
‎Begira, zu baino handiagoa naiz... eta orain txikitzen ari naiz... txikitzen ari naiz...". Pixka bat amorratu egin zuen horrek, errituetara oso atxikia baitzen. Beste pasieren berdin berdina ez zen pasiera bat ari zen bihurtzen hura.
‎Atea jo, eta erantzunaren zain geratu gabe sartzen zen, bazekien-eta ez geniola erantzungo. Tankerarik xaloenaz egiten zuen hori, eta sutan berotzera etortzen zen; huraxe izaten zuen beti etortzeko aitzakia: ez bera ez gu ez ginen aitzakia hartaz engainatzen, eta bera ere ez zen ahalegintzen haren konbentzionaltasun erosoa ezkutatzen.
2020
‎Baina aurkezpen ekitaldian parte hartzea onartu baldin bazuen, ez zuen horregatik onartu, gonbitan" hitzaren eta irudiaren arteko harremanaz hausnartzeko" aukera ikusi zuelako baizik. " Hitza eta irudia gerra moduko batean bizi omen dira esan zuen Almandozek.
‎Hitzen eta irudien arteko hartu eman hura argitu nahian joan nintzen 2003an Parisera Magritteri buruzko bilduma berezia ikustea. Parisko Jeu de Paume galeriak haren margoen eta idazkien erakusketa antologikoa antolatu zuen horri magia zerion non, Magritteren irudiak eta hitzak gure zain zeuden Konkordiako obeliskoaren itzalean.
‎Krasok berak maitatua izatea nahi zuelako, hau da, horretan ere, Spartacusi gailendu nahi zitzaion, eta ezin izan zuen hori lortu. Horregatik dugu esklaboen buruzagia heroia, garaitua izan arren ezin izan zutelako ahantzarazi.
‎Aurkezpenean, bada, literaturari buruzko eztabaida sortu zen, eta" Hitzen uberan" ataritik Danele Sarriugartek, etorri arren, ez zuen horretan parte hartu. Bere iritziak plazaratu gabe alde egin zuen.
‎Magrittek ez omen zuen pipatzen idazkera literarioaz osatutako nire lehen liburua zela esan nahi zuen, jakina, baina, halere, ez omen zen aski izan... Faustoren itzala narrazio luzea aurkeztu nuenean, Ur Apalategi argitaldariak" eleberria" zela esan zuen, eta nik, harriturik, zergatik esaten ote zuen hori galdetu nionean ihardetsi zidan: " Eleberrigintzan hau bezalako testuak ere kabitzen direlako"...
‎Erraz sortzen dira biktimak. Animalia guztietan ankerrena gizakia da; Platonek esan zuen horri aurre egiteko, gizarteak arauak, erreferentziak behar zituela, eta justizia asmatu zuten. Baina gaur egun, oraindik zaila da justizia egitea, zehaztea".
‎Eta, ondoren, noski, estudianteari buruzko Koldoren isiltasun orduan ohartu zen guztiz anormal hura. Nola lortuko zuen horretara bultzatzea. Diru truke, ziurrenik:
‎Puigdemontek ez omen zuen horren berririk, liburuan baieztatzen denez ez zait oso sinesgarria gertatzen. 2016ko urte hasieran heldu zen presidentetzara, CUPek Artur Mas kenarazi ondotik.
‎Iragana begirunez jaso eta ezberdintasunak onartuz gero, aise elkartzea egongo zen foruak eta batasun konstituzionala. P. Egañak zioen batasun konstituzionala ezin zela uniformetasun konstituzionalarekin nahasi, eta bere arrazoi funtsezko bat foruen alde egiteko zen euskal gizarteari egonkortasuna eman izan ziola mende luzeetan, eta nola" nacionalidad" aipatu zuen hori argudiatzean, garbi utzi beharra zeritzon, espainiarrik ez asaldatzeko: " Al hablar en la época y momento en que he hablado de nacionalidad, este senador conocerá muy bien que, siendo aquellas provincias parte de España, no había de hablar de una nacionalidad distinta de la española.
‎1996 urtean terapia hirukoitza izenekoa aurkeztu zioten adituek munduari. HIESak tratamendua bazeukala esan nahi zuen horrek. Handik aurrera, HIESa ez zen sendatuko, baina gaixotasun kroniko bat izango zen eta ez halabeharrez hilgarria.
‎Eta zertarako behar zuen hori. Nik ez dakit.
‎Uztailaren hogeita batean, Graham jeneralak errendizioa eskatu zion Rey jeneral frantsesari, baina honek ez zuen horretaz hitz egin nahi izan.
‎Zipaio hitza zentzu mugatu batean esan izan da hemen, polizia arloan, baina hara non baden beste testuingururik erabiltzeko. Lehengoan, argi utzi zuen hori Bartzelonako egunkari ezagun bateko zutabegileak, Espainiako presidente Mariano Raxoi deskribatzeko killer eta zipaio hitzak aukeratu zituenean: " Raxoi Merkel andrearen killer ona da.
‎Ein? Zerbait esan zuen horretaz Hitek. Eta Kinseyk?
‎" Benetako arriskua", Gonzalezen ustez," el hecho diferencial catalán" da. Beste presidente demokrata batek, Leopoldo Calvo Sotelok, ondo ulertu zuen hori: " Bultzatu egin behar da gazteleraz egiten duen jendeak Kataluniara eta Valentziara emigratzea, bermatzeko horrek berez dakarren sentimendu espainiarrak bizirik segituko duela".
‎Izan ere, entzuketa horiek 1986an egin zituzten. Wolfen azken lantxoa izango zen, baina hark ez zuen horren berririk eman bere oroitzapenetan. Beraz, nork zelatatu zuen Garaikoetxea?
‎Maisu errepublikazalea. Emazteari askotan azaltzen zion zergatik defendatzen zuen horren sutsu zorioneko Errepublika. " Ideiak eta idealak behar dira bizitzeko" hori zen politika kontuez aritzen zirenean gehien esaten zuen esaldia.
‎Horrelakoetan bi eta bi batzen zituen eta lau milioi ateratzen zitzaizkion. Sarritan eliza katolikoak (zentzunarekin ezkonduta dagoenak) ez zuen hori ondo ikusten. Sarritan berak ere ez zuen ondo ikusten.
‎Behin erabakita, enbata sutsuak bizi izan zituen hiru harriko sua erdigunean zuen lokatz eta banbuzko horma eta habedun sukalde hark. Ez zuen horrek Tendi bere hautuan kikildu. Alabak betiko neska sherpa gisa heziak izango ziren, ama eta aitarekiko begirunean, etxeko lanetan, soro eta ikuilukoetan, erlijio budistan heziak izango ziren, jaietan sherpa familia handietako jendeek ohi zuten lez jantziko ziren, sutondoko sekretuak izebekin ikasiko zituzten, Pemba aitona osabarekin erritual tradizionalekin emakumetuko ziren, sherpa kantuak ikasiko zituzten... baina institutura eta unibertsitatera joango ziren bere esku zegoen bitartean.
‎Ezin halabeharraren esku utzi ostatuetako egonaldien luzera. Tsoktuken jolasek itxaron zuten, eta tristetzen zuen horrek. Baina bazihoazen bueltan herrira:
‎U. R. S. S.eko herriak jakin zuen hori, ala N. K. V. D.k odoletan jakiñarazi?
‎Hain oker ere. Arrisku bizitan, Sandokanek ere ulertu zuen hori. Eta han geratu zen tinko, geldi, landareen atzean.
‎Johnek ikusi zuen hori. Eta lasai begiratu on.
‎Eta ekonomiaren printzipioa doa beste ororen aurretik. Herenegun gauean bertan hitz egin zuen horretaz Ignatii Prokofitxek Lukas Andreitxen etxean; Ignatii Prokofitx, ezagutzen duzu. Kapitalista bat da, ur handitakoa, eta, badakizu, badaki hitz egiten:
‎Bada, Jurdanek ulertu zuenagatik, stripper guztien gorpuzkerak kanon jakin bati erantzuten omen zion, gazte gihartsuaren kanonari alegia, gizartean arau irmo bat bezala ezarrita zegoena eta kanon horretan sartzen ez ziren gorputzen bazterkeria zekarrena. Horregatik, bazterkeria horrekin amaitzeko, itxura ezberdineko beste pertsonen edertasuna preziatzen ikasi beharra zegoen, eta stripperak miresten ibiltzeak ez zuen horretara laguntzen.
‎Nahiago izango zuen, Egurrolaren dirua xurgatzeko, konspirazio bat azaleratu izan balu ikerketak; estatu mailako kazetari eta poliziek antzeman ere ez zuten zerbait berak, Jurdan Muga ikertzaileak, argitara atera izan balu. Egundoko publizitatea suposatuko zuen horrek, Egurrolaren ezkontzaz arduratzen ziren hedabide guztiak hau da, estatuko hedabide guztiak bere lana eta bere izena aipatuko baitzuten. Baina ez, kasu honetan benetako errealitatea eta errealitatearen itxura bat bera ziren.
2021
‎Emakume hark, esandako lekuan eseri ginenean, kontatzeko ezer al genuen galdetu zigun. Zer esan nahi zuen horrekin. Mari eta ni begiak zabal zabal eginda isilik gelditu ginen.
‎Eguraldia ezin hotzagoa eta haizetsuagoa zen, baina Malliak ez zuen horretariko ezer igartzen, adrenalinaz goraino baitzegoen.
‎Aurreko ortziralean ez zen lanean agertu eta ez etxekoek ezta lagunek ere ez zuten haren berririk. Goizean bezero berri batekin geratu omen zen elkarrizketa bat izateko, baina inork ez zuen horretaz bat ere informaziorik. Goiz erditik, espero zuten momentutik alferrik saiatu ziren berarekin mintzatzen.
‎Eqbalek gazte gaztetan ikasi zuen bizitzak banaketak dakartzala ezinbestean. Tragikotasunaren kategoria zaborra bezala baztertua izan aurretik, edonork aitortuko zuen hori. Eqbalek, nolanahi ere, ezagutzen eta onartzen zuen tragikotasuna.
‎Eta, bere burua haren aldean hain apal ikusirik, ez zuen harekin ezkontzeko neholako esperantzarik. Horregatik, dama hura ahal zuen modurik perfektuenean maitatzea bertze helbururik ez zuen haren maitasunak; eta hain luzaz egin zuen hori, non hondarrerako zerbaiten berri izan baitzuen damatxoak. Eta, gizonak eskaintzen zion adiskidetasuna bertutez eta asmo onez hain betea ikusirik, ohorez beterik sentitzen zen damatxoa horren pertsonaia bertutetsuak maite zuelako; eta hain harrera ona egiten zion, non gizonak ez baitzuen deus hobez kontentatzeko asmorik.
‎Non entzuna zuen hori. Lurreko bizitzaren oroitzapen zirriborrotsua agertu zitzaion.
‎Nork egin zuen hori, galde egin zien Panpik familiakoei eskuaz armarria seinalatzen ziela.
‎Babak heldu zirenean, anaia aberatsaren semeak batzuk bildu eta jan zituen. Anaia pobreak ordea, harrapatu egin zuen horretan ari zela, aitarengana eraman eta esan zion:
‎Baina inork ez bide zuen hori sumatu.
‎Baina entzutekoak ginen haren berri, hala ere, sarjentuak harro esanagatik hildakoen pilan hiltzen edo hilda ikusi zuelarik, bere ezpataz moztu ziola lepoa. Mundua traidore beldurgarri batez libratzen zuela seguru egoteko egin omen zuen hori.
‎Beren behartasuneko miseria partekatuak iseka mingotsa bihurtuko zukeen beren arteko desberdintasun sozialak gehiegi nabarmendu nahia. Gaspar Ruizek garbi ulertzen zuen hori, bere xalotasuna gorabehera. Erregezaleen artean egindako kartzelaldiak aukera ematen zion haiei beren ezagunen berri emateko.
2022
‎Inor gutxi ezagutzen zuen. Konfinamenduak ere ez zuen horretan laguntzen. Txakurren bat zuten auzotarrak bakarrik desberdintzen hasita zegoen.
‎Kafegailutik, oraindik bero zegoen, bigarren kafea ipini zuen eta esneontzian geratzen zen esne tanta bat gaineratu zion. Kikara lan egiteko mahaira eraman zuen horretarako egokitutako lekuan ipintzeko. Gorantz, sigi sagatsu lurruntzen zen heinean, kafeari ondo bildutako desio ahaztezinaren aroma zerion.
‎Hotel batzutan ingelesez hobeto hitz egiten zuten espainolez baino, eta aitak esaten zuen ori etzala normala. Diruak ere bi erabiltzen dira, dolarrak ta koloiak.
‎Egun horretan Txileko lagun batzuenetik zetorren autobusean, Villa La Angosturako bere etxera, egun batzuk han eman eta ea konpontzen zituen oinordetzan jasotako zerbaitekin zituen saltsak. Saltsazalea baitzen, inondik ere, agerikoa zuen hori. Eta progre azaldu nahi zuen, exkertiar, nire aurrean behintzat; niri hasieratik joan zitzaizkidan begiak hanka tartean, lurrean zeraman poltsan ageri zen piperpoto txikira.
‎P.422327483" Egia, baina Kunok zeozer berezia zeukan izan ere, bere seme alaba guztiak ziren bereziak eta, azken finean, bidaiari aurre egin behar zion, bidaiatu nahi bazuen. Eta" berebiziko gauzaren bat gerta daiteke." Zer esan nahi zuen horrek. Gazte baten zentzugabekeriak, zalantzarik ez, baina joan beharra zeukan.
‎Hortaz, debekatu egin zion harekin mintzatzea berriz, jendaurrean nahiz bakarka, eta segurtatu zion hala egiten zuen lehen aldian pietaterik eta urrikalmendurik gabe hilen zuela. Oso gogo onez onetsi zuen hori damak, bere buruari aginduz ez zela berriz hain ergela izanen. Baina, nahikarien kontuan, zenbatenaz eta debeku handiagoa ezarri hainbatenaz desiratuagoak izaten direnez, emazteki gaixoak berehala ahantzi zituen senarraren mehatxuak eta bere promesak; izan ere, arrats hartan berean, bertze dama batzuekin eta haien zaintzaileekin lotara joana zelarik bertze ganbera batera, igorri zuen baten bat zaldunarengana gauez etor zekion galdeginez.
‎Kontua zen etorkizun hura ez zuela Oarson ikusten. Senarrarekin hitz egin zuen horri buruz.
‎Hala ere, beroaldi bat izan zela guztia sinesten zuen epaileak, eta X jaunaren ahotik entzun nahi zuen hori, urruntze agindu batekin dena bukatutzat emateko.
‎Bere errekastora itzuli da, gizona eta emakumea atzetik datozkiola, berbetan tai gabe. Aspaldi ez zuen horren solasaldi luzerik entzuten. Hitz egin dezatela, ordu asko falta dira biharko 10:35 arte.
‎Barre egin zuten denek. Zimbabwetarrak esan zuen Achebe aspergarria zela eta ez zuela batere txukun idazten, eta keniarrak esan zuen hori sakrilegio bat zela eta ardo kopa kendu zion, harik eta zimbabwetarrak bere hitza jan eta barreka esan zuen arte Achebe sublimea zela, jakina. Senegaldarrak esan zuen oka egitear egon zela behin Sorbonako irakasle batek esan zionean Conrad egiazki zure aldean zegoela, bera ezgai balitz bezala bere kabuz erabakitzeko nor zegoen bere aldean.
‎Zimbabwetarrak balantza egin eta ur iturrira erori zen, eta farfuilaka irten zen, rasta kizkurrak blai, esanez arrain bat bihurka zebilela iruditu zitzaiola. Keniarrak esan zuen hori erabiliko zuela bere istoriorako ─arraina oporguneko iturri dotorean─ ez baitzekien batere zertaz idatzi. Senegaldarrak esan zuen bere istorioa bere egiazko istorioa zela eta gaia zela nola deitoratu zuen neskalagunaren heriotza, eta nola atsekabe hark adorea eman zion gurasoengana joateko, nahiz eta haiek txantxa arin baten moduan hartzen zuten orain hura lesbiana izatea eta gizon gazte egokien familiei buruz mintzatzen segitzen zioten.
‎Puf, zer hozkia! Nahiago izan zuen horretan ez pentsatu. Nolanahi ere, katu zaharrarekin zorretan sentitu zen.
‎Francok izendatu eta Juan Carlos erregeak eraturiko lehen gobernuan berretsia izan zen Carlos Arias Navarro presidenteak ez zuen lortu sinesgarritasunik frankismotik demokrazia espainolera, legerik lege, erreforma bidez heltzeko, baina haren ondotik, 1976ko uztailean izendaturiko Suarezek bai. Nola lortu zuen hori, 1976ko uztailetik 1977ko ekainera?
2023
‎Etxean ezer egin gabe ezin zela egon eta lan egiten hasi behar zuela esan zioten gurasoek, mehatxu moduan, ea horrek ikasketak berriz hartzera bultzatzen ote zuen, baina baietz esan zuen Adelek, ados zegoela eta lanean hasi nahi zuela. Lan egitea zer zen ez zekielako esan zuen hori Adelek, eta gurasoek, egia esateko, hark zertan lan egin zezakeen ez zekiten. Kezkatuta zeuden, urteak zeramatzaten ordurako sakonki kezkatuta, pediatrak Adeleren berezitasunari izena jarri zion egunetik, eta kezka lodituz joan zen Adelek edozer ikasteko edo ulertzeko eta gizarte harreman sinpleak mantentzeko erakutsi zuen zailtasunarekin.
‎Begiratzen ninduten kopetilunak eta jasotzen nituen agur lehorrak merezi nituen, agian. Baina Inmak ez zuen destainarik sumatu, edo ez zuen horren imintziorik egin, eta beste noizbait izango zela esan zidan beste barik.
‎pelikulak egiten zituen aitita bat neukan! Ea nork hobetzen zuen hori! Marrazki biziduneko pelikulak egingo zituen norbait bakarrik miretsiko nukeen gehiago.
‎Esaten zien azkenaldian gortean entzun zuela haiek oso gogorki tratatzen zituztela fundizioen jabeak, horrelako traturik merezi ez bazute ere; ondorioz konderriak gal zezakeela bere aberastasuna. Esaten zien galdetu zuela nola ukitzen zuen horrek bere senitartekoen egoera eta esan ziotela bere koinatua beldur zela eskaletzan hasi ote zuen. Haiek ez zeukatela herentziaz jasotako labea besterik.
‎Nurenberg-eko bakearen ondoren auzi nagusia kontzilioa deitzea zen; Klemente Aita Santuak ez zuen horretarako gogorik. Enperadorearen aldeko printzeek Esmalkadakoekin bat sinatu zuten; Nurenbergeko bakea sinatu zenetik protestanteek posizio sendoa izan zuten; hala ere, barne gatazkarik ez zitzaien falta izan:
‎Lutero eta Carlstadt en arteko lehen tirabirak irudien rolari buruzkoak izan ziren. Carlstadt ek irudiak lehenbailehen kentzea nahi zuen, baina Luterok ez zuen hori beharrezkoa ikusten; Luteroren arabera, juduen sinagoga dekoratu gabeen antzik ez zuten eduki behar elizek. Eukaristiari buruz ere ez zeuden ados:
‎1524ko abenduaren 28an hil zen Staupitz. Linck ek Staupitzen azken sermoiak argitaratu zituen, baina Luterok ez zuen horretan esku hartu. Hala ere, Luterok onartzen zuen zor intelektual eta emozional handia ziola Staupitzi (Smith, 1911; Roper, 2010).
‎Eta gogotik onetsi zuen hori Bernagek: jaitsi ziren biak, eta han kausitu zuten dama ganbera eder batean, bakar bakarrik, supazter xokoan jarririk.
‎Hark Flandriako enperadorearengana igorri zuen gero, auzitara, eta han aitortu zuen bere nahikari makurra. Eta jakin zen, haren aitorpenaz eta ikuskariek lekuan berean egin frogantzen bidez, ezen monasterio hartara hainbat eta hainbat aitoren alaba eta bertze neska eder eraman ukan zituztela, kordelier hark dama harekin egin nahi ukan zuen modu berean; eta erdietsiko zuen hori ere, izan ez balitz Gure Jaunaren graziagatik, zeina beti baitago Haren baitan esperantza dutenen fabore. Eta aipatu monasterioa bipildu egin zuten ohointzaz eskuratu gauzez eta han ziren neska ederrez, eta fraideak barnean sartuz su eman zioten, krimen haren memoria betiereko gordetzeko, zeinaren bidez jakiten ahal baita ez dagoela deus perilosagorik bizioan funtsatu amodioa baino, eta, orobat, ez dela deus humanoagorik ez laudagarriagorik bihotz bertutetsu baten baitan bizi den amodioa baino.
‎Arriskua, lehen bere buruarengandik hain urruti mantentzen zuen hori, gertu dabilen izakia bihurtu da orain, bere egunerokoan sartu da, ikusezina ia, baina presente. X k arriskua txakur txiki bat bezala maneiatzen du, etengabe bilatzen du bere estimulua eta bere konpainiaz gozatzen du, hortzak erakusten dituenean azken segundora arte eskua kendu gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia