2000
|
|
Haiek berriz, xalo antzean, zain bide zeuden, Xanek begira ziezaien, egiteko kasu; begiratzean burua lañoki makurtu zuten, irribarre sinpatikoak eginez. Berehala beren kuadernora bildu, siuska miuska mintzatzen hasi zirenez, Xanek egokitzat jo
|
zuen
haiengandik ez urruti zegoen aulki batean jartzea. Bista sutan pausatu zuen.
|
|
nahigabean ere, lo zegoenaren begirunez;" oraintxe sukaldean zineten-eta". ...aragarria da", konfirmatu zuen Belek," ezin da sinetsi"; Xanek leihoko kristala zabaldu, leihatilak zuen ziloxka batetik kanpora begiratu zuen; hega biraka zebilen saguzar bat antzematea iruditu zitzaion; bestalde gela barruan, lehenago ez bezala, mesanotxe bat zegoen; haren gainean, tarrotxo batean, lore erramilleta bat zegoen; lore horiak, arantza zorrotzak, Xanek hatzarekin ukitu
|
zuen
haietako bat;" otea", esan zuen Belek. Xanek harri eta zur begiratu zion.
|
2001
|
|
Ateei ematen zizkieten danbatekoak aditzen zituen. Makina bat olio
|
zuen
haien zauriak sendatzeko! Zaldiak batere kulparik gabe aldiro hartzen zuen kastigua sekula ikusi gabeko gauzarik tristeena iruditzen zitzaion," Anima salbo, gu bezalakoak dituk ta!".
|
2004
|
|
Miren negu gorrian horma txoria sukalde epelean sartu modura begiztatu zuenean, egoeraren sukarrak eraginik, bestela ez baitzuen horrelakorik inoiz eginen, bera oilagorra bezala baitzen, hegazti bakarti eta herabea, begiak garondoan kokaturik aurrera nola atzera atezuan egoteko gauza, besoarekin agur egin eta bere ondora esertzera etortzeko oihukatu zion, Fermin eta Esti eta Harakinen aurrean nabarmenduz, iruditu zitzaion. Mirenek, Esti eta Harakin ikusi eta, zalantza mugimendu kulunkari baten ondoren, mahai luzeetan leku bila ari zen jendearen artetik aurrera egin
|
zuen
haien ondoraino.
|
|
Noizbait izan zezaketen adiskidantza ahiturik zutela bururatu zitzaion Marcki, ez zutela elkarrekin egon nahi, eta horregatik zeudela Sydneyrengana jiraturik, deserosotasun hartatik libratuko zituen kakoa hark ekarriko espera. Ike ikusi
|
zuen
haiengana hurbiltzen, aldakak mugituz, Barbara Cartland nortasuna berrezkuraturik. Ike.
|
|
Haiek aipatzean nola lasaitu ziren ohartu zen Marck. Jada ez
|
zuen
haiekin jolas egiteko gogorik, etsipen eta tristura bilakatu zitzaion. " Barkatu, ni...", eta altxatu egin zen komunerantz.
|
|
Estiren aitaren autoa ikusi
|
zuen
haien atzean aparkatzen. Autotik atera ahala jendea txaloka hasi zitzaien.
|
2005
|
|
Janinak, norbaitek jakitekotan, Wernerren bezain Rachelen ahotik ezagutzen zuen Alemanian irekiriko esterminazio zelaien existentzia! Zergatik ez
|
zuen
haien salbatzeko eri ttittilik ere mugitu?
|
|
Gau hartan bertan, Pablo Picassok bizikletaren eserlekuari karrerista bizikleta baten heldulekua lotu eta zezen baten aurpegia irudikatzen zuen eskultura egin
|
zuen
haiekin. Heldu lekuaren kiribildura aker adarren antzeko hari esker, Dorak bizikleta baten eserlekuarekin adarrak ipini zizkiola irudikatu gura izan zuen, nonbait.
|
|
Duela hamar urte guk larrua jotzen genuen etxe hartan –orain larrua jo genuen edo larrutan egiten saiatu berri ginen etxe hartan bertan– baziren ume batzuk goiko pisuan, zalapartari ibiltzen zirenak beti jolasean. Bertigoa ematen
|
zuen
haiek orain zein adin izango zuten pentsatze hutsak. Sabairantz begiratu nuen.
|
2006
|
|
– Hark haserre handia piztu
|
zuen
haiek alokatzen zituzten negozioetan, argi eta garbi dagoenez, eta...
|
|
Haatik, bizirik joaten utzi zieten, neguari aurre egiten lagundu ondoren. Nez Perceren legendak dioenez, Wetxuwiss izeneko emakume batek egin
|
zuen
haien alde, esanez, bada, behin indio batzuek bera bahitua zutela, eta bahitura hartatik gizon zuriek askatu zutela.
|
2010
|
|
Baina liburuak ziren huts egiten ez zioten bakarrak. Beti izango
|
zuen
haietara jotzeko aukera. Nork eskaini ziezaiokeen halakorik?
|
|
Idazten hasi orduko agertu zitzaizkion, denak arrapaladan, galdezka. Halako poz txiki bat sentitzen
|
zuen
haiek entzutean, baina lan pixka bat egin behar zuen, Paulari zer edo zer erakutsiko bazion.
|
2011
|
|
GLAGOLIEV: Gure garaian ez ginen halako malkoekin lotsatzen, eta inork ez
|
zuen
haien lepotik barre egiten... Zuek baino zoriontsuago ginen.
|
|
Soto eta Zeberio desagertu zirenean, Lazkanori hotzikara eragiten zion pentsatze hutsak, William Faulknerren Mientras agonizo irakurtzen ari zen adiskidea. Askatua izan eta Moulinaou karrikako etxera joan zenean, amaitu gabeko liburu hura topatu
|
zuen
haien gauzen artean: hortzetako eskuila, euskal familietan ohikoa zen eskuz egindako neguko jertsea –Ariadnaren hari, Peneloperen jarraipena–, eta kartoizko karpeta izokin kolorekoa.
|
|
Gazte lañoaren inozokeria lau eta singlea baino ez zen izan, akaso, adiskidetasun hura gordetzea merezi zuela esaten ziona, edo beharbada, besterik gabe, ezezko biribila jasotzeari zion beldur klasikoa soilik. Hizketaldi sutsuak eta erakargarritasun haragikoiak bat egin zezaketen, baina bat egin ez zuten harreman mota horietakotzat jotzen
|
zuen
haien artekoa garai batean, eta gorputzak eta intimitatea partekatzeko gaitasunak nagiegi edo atzenduegi bilakatuak zitzaizkien orain; jada ez zuen Diegok garai bateko tentsio gezi hura nabaritzen, Gloria Bartzelonako bere etxean bisitatzen zuelarik. Jada ez zen sentitzen Ulay bezala, zuzen zuzen Marina Abramovitxen bihotzerantz zihoan geziari eusten.
|
2012
|
|
Urte oroz, abisatu gabe, kartzelaz kartzela eramaten zuten. Aita hil zitzaion preso zegoelarik eta ez
|
zuen
haien ehortzetara joateko baimenik ukan.
|
2013
|
|
Gurasoei eta anai arrebei telefonoz jakinarazi zien banaketarena, eta harritu egin
|
zuen
haien diskrezioak. Ez zitzaizkion aritu, beste asko bezala, Agus gizon ona zela eta halako erretolikekin.
|
2014
|
|
Nagore ganbararen beste muturrean zegoen, liburu bat begien aurrean, eta berak ere ez zirudien punkia izatearekin kezkatuta. Nahikoa zuen liburuekin, auskalo zer istorio aurkitzen
|
zuen
haietan. Baina pazientzia zeukan, eta hori benetan mirestekoa zen Xabirentzat.
|
2015
|
|
Urrutiegi zegoen, ordea, jende haren fisonomiak zerbait adieraz ziezaion. Hartu zuen Purgatoriorako bidea eta, hurbildu ahala, argiago egin zitzaion jendearen jitea, baina ez
|
zuen
haietako inor hautagaitzat jotzeko beste zantzorik jaso. Txorakeria bat zela pentsatu zuen, txorakeria bat begiratu batean desegokituen lehendakaria antzeman ahal izatea, azken batean edonor izan zitekeen, esate baterako bera izan zitekeen halako elkarteko lehendakari edo, gutxienez, kide.
|
2016
|
|
Oholtzaren atzean Pedrotxo eta Salvatore erabat emanak zeuden tramankuluaren egitera. Luisek albo batean eserita jarraitzen
|
zuen
haien bien ahalegina.
|
|
– Jarraituko al dugu festa Casa Marinan? –Luisek eten egin
|
zuen
haien solasa, makillajeko blondak orduantxe ihes egin baitzion gaueko musu luzeena emanik.
|
|
Gosalduta zegoen izeba Paula. Martinek eskaileretatik aditu
|
zuen
haien arteko elkarrizketa.
|
|
Hiriko oroitarri eta monumentu frankista guztiak simaurrez lohitu zituen artista gazte talde bat defendatzea egokitu zitzaidan egun haietan Bilbon, Tribunal de Orden Publico ezagunean. Defentsa prestatzen aritu ginen hemen bertan, bulego honetan, askatasun probisionalean zeudela, eta diktaduraren aurkako ekintzez ari ginela Martin de Muñagorriren heriotza aipatu
|
zuen
haietakoren batek, irratiek eta izparringiek leku polita eman zioten" tamalez gazterik joan zaigun talentu handia" eta antzekoak deklaratuz. Sebastopol akeitetxean jaso nuena errepikatu nuen gazteen aurrean, frontoiko ekintzaz geroztik Franco hilik zegoela politikoki.
|
|
Karmelek ezin izan zituen agurtu ez aita, ez ama, ezta Joseba ere, ezin izan
|
zuen
haien hiletetara joan, eta orain herrira itzuli zelarik Amerikako urteen ostean, orain bizi osoan borrokatu zuen diktadura bukatzear zegoela, ez zen kontent sentitzen; nola egongo zen pozik hainbeste urte kanpoan egon eta gero, maite zituenak dagoeneko ez zeuden-eta berarekin, eta seme alabak ere bakoitza bere aldetik: Txomin kartzelan, Patxi ihesi eta Ikerne Bilbon, bere bizimodua egiten familiarekin.
|
2018
|
|
Konbibentzia petoa, emakumezkoak gutxi eta, etortzen direnean, deseroso hain giro maskulinoaren erdian. Inork izatekotan, Ainara Irazokik izan
|
zuen
haiekin pazientzia, eta hark ere, aspaldi alde egin zien nazkaturik Rotterdamera.
|
2020
|
|
Cianiren jokaera arraroa gorabehera, garbi zegoen zein ziren Erdi Aro lauso hartan kokatutako istorioan ageri ziren hirurak, eta drama hartan zer paper izan
|
zuen
haietako bakoitzak: Vicenzik hil egin zuen neskaren maitasunean lehiakide izan zuen Mefisto hura.
|
|
Soinu andino haiekin, bat batean lagunak beste era batera ikusi zituen, haien arropa modernoen azpian, inoiz lehenago ikusi ez zizkien hazpegiak atzeman zituen, baita azal tonu berri batzuk ere. Unean bertan nabaritu
|
zuen
haien bizi abiapuntuen artean zegoen amildegia. Eta, aldi berean, haien haurtzaroetatik jasotako kantuaren “sooobreviviendo” hori hiru ahotsetara kantatzen zuten artean eta “aiii” eta “auuu” oihu altuen bueltan, gertu baino gertuago sentitu zituen.
|
|
Azkura sortu zion, bai, baina batez ere lekuz kanpo sentiarazi zuen. Artikulua irakurriz, bere burua ikusi
|
zuen
haien bizitzetan klase eta arraza turismoa egiten. Mundu exotiko haietan egun batzuez murgiltzen, eta gero bere etxera anekdota eta istorio mamitsuekin bueltatzen, eta jasangaitza egin zitzaion.
|
2021
|
|
Bazuen denetatik ikusirik, gizakiaren izpirituak, maiz, bide ilunak urratzen zituelako argira itzuli aitzin. Emakume polita zen, papo alde oparokoa, begi urdinekin mundua hitzik gabe ikertzen ahal
|
zuen
haietakoa. Lankideekin ongi konpontzen zen eta ordena mantentze arazoak agertzen zirenean, prest zitekeen laguntzeko, beti.
|
2022
|
|
“Horko armairu horretan daude”. Migel logura zen, baina nahi
|
zuen
haien lagun egin, sukaldeko arrasto barregarri hartan sartu.
|
2023
|
|
2067an geunden, eta androideak AGK Agintaritza Global Konputarizatuak ofizialki baimendutako zereginetarako baino ezin ziren erabili, legearen arabera, baina androide klandestinoen ezkutuko merkatua ikaragarri handituta zegoen ordurako, gorenean. Denok genekien giza itxura erabatekoa zuten androide oso aurreratuak salerosten zirela zeregin batzuetarako, baina AGK k, beste arlo batzuetan bezala, oso zorroztasun gutxiko jazarpena ezarri
|
zuen
haien legez kanpoko ekoizpenaren, salmentaren zein erabileraren aurka, bere kalkulu prospektiboek hartaratuta, ez arrazoirik gabe, gerora egiaztatu denez, argi baitago era guztietako androideen zabalkundeari mugak jartzen saiatzea alferrikako lana dela azkenean.
|