Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2000
‎Bizitza honek itsasoa dirudiela pentsatu zuen, behiala idatzitakoa berretsiz. Itsasoari buruz poema bat baino gehiago idatzi zuela ekarri zuen gogora, baina itsasoaren narru nabarra pantera batenarekin alderatuz idatzitako lerroen ausardia zela, XX. mendearen amaierako idazle eta kritikarien begietan behintzat, poema haien alderdirik goraipagarriena. Pantera batena zirudien, bai, begien aurrean zuen itsasoaren narru nabarrak.
‎Handik gertu zegoen plazako banku batean patxadaz eserita, ertzain autoko txoferrak begiratu egin ziola ekarri zuen gogora; gero Juntetxeko sarrerako ertzainarekin mintzatu zela; eta, azkenik, liburu dendako saltzaileak berak eskatutako egunkaria eman ziola. Jendeak bera ikusi eta entzun egiten zuen beraz.
‎Ertzaintzaren Gernikako komisariaren aurrean zegoen, beraz, eta faxistek atxilotu zuten lekutik gertu. Atxilotu zutenek lotu zizkioten unean, esku zurbil biak dardarka zituela ekarri zuen gogora Lauaxetak; ezin izan zuela ezer egin izuaren agerpen lotsagarri hura eragozteko.
2001
‎Seminarioan haur hotz sartu zenetik, Joanesek euskara baizik ez zuen gogoan. Euskararen salbatzeko helburuaren lortzeko Pittunek Jesukristo zeukan eredu, honek bere bizia sakrifikatuz, Hitz bakarra zela medio, mundu bekatorosa infernuaren garren mehatxuetarik atera zuelako.
‎Bertan bi tiro botatzeko arrazoi bat gehiago. Bakarren batek ez zuen gogorik falta. " ¿ De qué grupo eres?
2002
‎Emmak erantsi zuen, Fernandok ere absurdotzat joko zuela poliziaren hilketa. Haren etxean ikusitako argazkia ekarri zuen gogora Galderrek. Robert Caparen argazki bat bezain adierazgarri eta salataria zen.
‎Galderrek Jose ekarri zuen gogora. Haren iritziz, Santoñako ziegetan zomorroek hobeto jaten zuten Euzko Gudarosteko gizonek baino.
2003
‎Beraz, gerraren hariari ekin genion. Sinbadek berriz neskengan zuen gogoa. Eta halako batean aldarri egin zuen.
2004
‎" Mirenen titiak Sakanako titirik politenak" esaten zien Bazterri eta Fermini Institutuan zeudenean, Miren gehienez ere goitik beherako begirada batez Jexus Mariri erreparatuz pasillo luzeetatik igarotzen zenean. Bazter eta Ferminek barre egiten zutela ikustean utzi egin zion titien kontu hura aitatzeari, baina Mirenek, Institutua utzi eta luzera, iltzaturik jarraitzen zuen gogoan.
2005
‎Graxik hori zuen gogoan, soinu arrotza antzeman zuenean. Taldearengana lasterka eta klarinetea jotzen zuena adiskideki besarkatu zuen Kastelak.
‎Edalontzia ia ezpainetan zuela, lepoa beheratu eta edariari begira geratu zen: barruko korapiloa askatzeko zuen premiak gain hartzen zion ardoa edateko zuen gogoari. Jon Mirande eserita egona zen leiho ondoko aulki hutsari so egin zion une batez Isabellek.
2006
‎Kilometro eta erdi inguru ibilia genuelarik, euria hasi zuen, aurretik espero zitekeena baino indar handiagoz hasi ere. Ez oso aspaldi pneumonia baten ondorioz gorriak ikusi zituela ekarri zuen gogora Lolak, abiapuntura jaitsi eta mendira igotzeko autoa hartzeko proposamenari indarra emateko. Nik, ordea, aurrera egin nahi nuen, eta esan nion ez genuela arriskurik, asko jota ere bi orduren buruan hotelean egongo ginela.
‎Ispiluan ikusi zuen zelan pausatu zituen ezpain haragitsu moreak bere saman, ezpain potolo haiek zelan hasi zitzaizkion olgetan. Inoiz eta inon ikusitako Klimt en koadro bat ekarri zuen gogora. Eta begiak bildu zituen, eta kafearen zaporea dastatzen segi.
2007
‎Azken aitzineko sekuentzia, nolanahi dela, gorde zuen gogoan. Elkarrengandik urrun luzaro, zenbait urte gehiago gainean, Lara tranbian doa leihotik beha eta, bat batean, Yuri agertzen zaio espaloian oinez.
2009
‎Ez ziren Parisko modernoenak izango, baina neuzkan txukunenak behintzat, batere adabakirik gabeak. Estudianteak ere ez zuen gogorik saltoka hasteko; itzali samar zegoen azken aldian.
2010
‎Hilabete luzeak eman zituen konorte gabe ohean. Eta esnatu zenean oheburuan beilan zegoen ama ez zuen ezagutu, ez zuen gogoan bera nor zen ere. Orduan izan zuten gurasoek beren haurraren dohainen ifrentzuaren berri.
‎Ispilua ez zegoen harraska gainean, albo batean baizik. Ispilua aurrez aurre jarri ordez eskuinaldean jarri zuenak bizarra egiteko kokagune erosoena bilatzea izango zuen gogoan, noski. Hormatxo baten atzean zegoen komuna, eserleku estalkiduna, kartzelakoak ez bezala.
2011
‎Gizonak eztul egin zuen gogorik gabe. Beste toki batera deitzeko iradoki zidan.
‎Aitona bezala, Apolo ere ez zegoen moilan. Urrun zuen gogoa une hartan. Minskera bihurtua zen, Zinaida Kotiugaren ondora.
‎Erabaki zuen, nostalgia inofentsibo eta samur baten jabe behar zuela, inondik ere, Francoren irudia bere lantoki pribatuan hain modu agerikoan mantentzen zuen gizonak. Batere eskasa ez bazen lehendik Gloriaren aita ezagutzeko zuen gogoa, detaile hark areagotu egin zion.
‎Euria ari zuen gogotik eta, kalera ezin, zinpeko guardaren ondoan topatu zuen zaharra. Urrunetik patetiko eta abaildua begitandu zitzaion aitaren soslaia; maskal, erori.
2013
‎Ezin. Baina kasualitateren batek erakuts ziezaiola desiratzen zuen gogo biziz. Neska hura zerbaitetan bazebilen, jakin zezala berak ere lanean jarraitzen zuela.
‎Beste emakumeak zituen lagun, baina ni nahi ninduen ondoan, ederto ikas nezan. Ordurako bazebilen ni norbaitekin lotzekotan, nik ez banekien ere oraindik nor zuen gogoan.
2014
‎Ez zuen jesartzeko lekurik topatu, trena heldu orduko zekien, beti gertatzen zen. Jendeari begira hasi zen berehala, hurbilen nortzuk zituen finkatu nahi izan zuen gogoan, aurpegiak, gorpuzkerak. Mutiletako bat agurtu behar izan zuen, ezaguna egiten zitzaion, arrastorik ere ez nondik, ez zuen aurpegi atsegina.
‎Horma artean freskura sentitu zuen orain eta zentratu egin zitzaion burua berriro. Azterketa ekarri zuen gogora, zorabioan ahaztu bazuen. Azterketa aretoko atera heldu zen minutu batzuk geroago, barruan zeuden ikaskide gehienak ordurako, guztiak beharbada.
2015
‎Balkoiak itsasadarrera eta, aurrez aurre, Erriberako merkatua. Odile Moresek deskribapenean jartzen zuen gogoa alderantziz proportzionala zen Peter Zuazok entzutean sentitzen zuenarekiko. Jardunaldien kontakizuna hortik hasteagatik bezainbat, entzundakotik egin zuen irudikapenagatik.
‎Papera prakaren atzeko poltsikoan zeraman, edozein unetan bere kontakizunaren mamia bururatuz gero eskura izateko. Horrek ematen du neurria jardunaldien kontua zenbateraino zuen gogoan. Mendekua, Hamlet, Montekristoko Kondea, Mathias Reimz ere idatzi zuen.
2016
‎Denak, Pedrotxok izan ezik. Martinek ez zuen gogoan lehengusua trantze horretan inoiz ikusi izana, ez garai hartan ez ondoren ere. Sekulako masadera zuen mutilak sabelean.
2017
‎Elkar besarkatu dute. Iruñean egon zireneko azken aldian alde egiteko zuen gogoaz akordatu da Joseba. Lander eta gizonak, Lander, gizonak eta giharrak; etengabe larrua jotzen egon beharra, telefono aplikazioetan kateaturik, nahiz eta gero kontatzen duenaren arabera, gauzatu, oso gauza gutxi gauzatu.
‎Axi lasaitu egin zuen Kennethek Cadizko mutiko harekin zerabilen dena delako hizketa tarteko –apustu eginen luke homosexualitatea zela, nola ez? – eskua eman eta bekain altxatze arin batekin konformatu eta berera segitu izanak. Bazekien orduan Josebari belarrira hurbildu eta “zer, ez dizu kasurik egiten? ” botako balio, hura, faltan harrapaturik, urduritu eta izerditan hasiko zela; areago begiratzearekin bakarrik lortuko zuen gogoak agintzen ziona egitea, neurri batean zeloak jota baitzegoen, ez Josebak Kenneth gustuko zuelako –nabarmentzeraino nabari zitzaion eta berari ere gustatu egiten zitzaion bizar errubio eta bizkar zabal haiekin– baizik eta Josebak alde egin ziolakoz.
‎Berehala ohartu zen esandakoa anbiguoa zela, baiezkoa izan zitekeela, edo ezezkoa, baina ez zuen gogorik argitzen hasteko. Ezezkoa erabaki zuten, argi zeukan.
‎Irantzuk ez zuen gogoan.
2018
‎Izebak alokairuan zituen pisuetako batera, hain zuzen. Ikasketak berriz hastea pentsatu zuen, baina jada ez zuen gogorik, motibazioa falta zitzaion, eta Berriztapena eta Artisautza izeneko kurtso batean eman zuen izena. Hura egin eta gero, ikasitakoaren inguruan lan bila hasi zen, baina ezertxo ere ez.
2019
‎Zerbitzuetakoek alde egin zutenean, hogei bat minutu gehiago egin zituen Axleren arrebak etxean, bakarrik, ilunpetan. Sukaldeko aulkietako batean eseri zen, hiru hankako batean, eta neba ekarri zuen gogora. Zortzi urteko Axle ikusi zuen eskolatik irten eta berarengana korrika zetorrela, estropezu egin eta lurrera jausten zela.
‎Arreba ekarri zuen gogora orduan, nola ikusi zuen behin negarrez, nola hurbildu zen Axle laguntzera, laguntza behar zuen galdetzera, nola jo zion arrebak aurpegiko bat, nola besarkatu zuen gero, nola bultzatu zuen handik gutxira berarengandik apartatzeko, nola ez zuen Axle umeak ezer ulertu. Oroitzapen mingarria iruditzen zitzaion, eta ederra.
‎Ana Marik ez zuen gogo handirik mahaitik altxatzeko, baina denda ireki beharra zeukan. Ingurutako baserritarrek ostegunak baliatzen zituzten iltzeak, eskarpiak eta tirafondoak erosteko ondoko ferreterian, eta laster agertuko zitzaizkion olioa, xaboia eta kontserba poteren baten bila.
2020
‎Sevillako egunetan gure buruari su eten bat eman genion, sinatu gabeko tregoa bat. Merline desio genuen bizimoduarekiko krisi sakonean ari zen murgiltzen, balizko haur bat zuen gogoan, etortzear den betebehar bat. Nik ez nuen sinetsi nahi, ezin nuen imajinatu bizimodutik bizimodura jauzi egitea bera gabe.
‎Berak ez zuen gogorik gai sakonetan sartzeko, horregatik atera zion lagunarekin izaten zuen elkarrizketa gai errekurrenteena: “Gaur ere matraka ederra sartu diot, Faisaien uhartearekin”.
2021
‎Ordu osoa iraun zuen erasoak, emakume mozkorrari artamenduak egiten zizkion denbora hots. Komisariara joatea aholkatu zion bere arduradunak eta han aurkitu zen, gizonezko polizia muturtu baten aitzinean, denuntzia pausatzeko, ez zuen gogorik eta hitz baten bihurgunean, pazientea atzerritarra zenez, funtzionarioak joera arrazista leporatu zion. Negarrez lehertu zen eta orduantxe konprenitu zuen telebistetako gaiari buruzko erreportajeetan ikusten zituen emazteek polizia etxeetara salaketak egitera joaterakoan sufritutakoa.
2023
‎Kultur hiriburutzak erlijioarekin eta urbanismoarekin zuen lotura irudikatzeko, 1952an Bartzelonan egin zen kongresu eukaristikoa ekarri zuen gogora Delgadok. Topaketa hartan gotzain, apaiz eta abarren bilkurak egin ziren noski, baina okasioa bestelakoetarako ere probestu zen.
‎Bere Iddorretako euskaran lasai hitz egiten zidan bere bizitzaz, berak bizitakoaz: ...an hainbat urte ondoren oraindik fisikoki azaleratzen diren minez; kartzelaldiko oroitzapen ilunez; bafletik irten eta Donostiako polizia etxearen parean ezkutatuta egon zen pisuaz; Aljeria, Praga, Brno eta Kanadan eskala eginda Habanara iritsi zenekoaz; Win Nordbroek herbeheretarra izan zenekoaz eta bere lehengusu Eric-ekin Holguinen pasatutako bi urteez; bere aita Miguel eta ama Natalia ikusteko zuen gogoaz; politikaz orokorrean, euskal gaiez zehazki; eta, batez ere, literaturaz. Garai hartan jendeak hamaika artikulu eskatzen zizkion; abesti eta poemez aparte, Moroak gara artean?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia