Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2004
‎–Jakina, zaldun ordena berriak bere egoitza espirituala behar zuen –jarraitu zuen aitak– Horretarako, Paderborn hiritik hurbil dagoen Wewelsburgeko gaztelu zaharra aukeratu zuen Himmlerrek, oraintsu arte erdi erorian zegoena. Dietrich Von Furstenburg printzeak eraikiarazi zuen gaztelua, XVII. mendearen hasieran. Antzinako agirien arabera, hunoen gotorleku baten hondarren gainean altxatu zuten.
‎Abiada hartuta, leihotik oldartu nintzen. Leihoak tunel moduko bat egiten zuen gazteluko murru lodian, kriptarantz jaisten zena. Harrizko aldapatxo hartatik lerratu eta, zarata handiz, kriptara erori nintzen.
‎–erran nion, eta Lantza mapan sartu nuen berriz ere. Bestea baino are lurrikara biziago batek astindu zuen gaztelua. Gotorlekuaren azpiko muinoaren erraiak oinazezko protesta batean bihurrikatu ziren.
‎Gure aitzinean gazteluko atea ikusi nuen. Lubaki sakon batek hartzen zuen gazteluaren albo haren luzera osoa. Elurrez erdi estalitako porlan zakuak, oholak eta denetariko eraikuntza tresnak pilatzen ziren bertan, artean berreraikitze lanak bukatuta ez zeuden seinale.
‎Gela estu eta soil batean ginen. Ikur germaniar batzuek apaintzen zituzten altzari bakanak– Himmlerrek monjeen gelaxken erara antolatu zuen gazteluaren hegal hau –azaldu zidan aitak. Eta, patiora ematen zuen leihotik kirika, erantsi zuen–:
2006
‎Apur bat izuturik omen dago, baina ongi jarriko da. Dirudienez, atzo aurkikuntza nahiko... berezia egin zuen gazteluko sotoan.
‎Arotza kasuaren ikerketako oharren arabera, Geppertek eta bere kide Brissonek Villeneuverekin lotutako arrasto bat ikertu zuten 1987ko martxoan. Antza, lekuko batek odol arrastoak zituen auto bat ikusi zuen gazteluaren inguruetan. Muntanerren hilketa astebete lehenago gertatua zen.
‎Davantek erakutsita dakigu Marie Émilie Parisen jaio zela 1835 urtean, bankero baten alaba zela, eta Caroline de Barrau ospetsuaren ahizpa gaztea. Marie Émilie Coulomb Charles d’Abbadie d’Arrast jaunarekin ezkondu zen, Euskal Herrian bere literaturazaletasunarengatik –eta Hendaia inguruan eraiki zuen gaztelu ederrarengatik– hain ezaguna den Anton Abadiaren (Antoine Thomson d’Abbadie d’Arrast) anaia gaztearekin. Charles eta Marie Émilie Urrustoiko Etxauzeko jauregian bizi izan ziren.
‎Ez ziren prestakuntza guztiak alferrik izan. Migel Mailu bere jaun eta andre gehienen anfitrioi eta mahaikide gertatu zen lehen eta azken aldiz bere bizian, non eta bere jabegotzat hartzen zuen gazteluan. Antonio Borboikoak Nabarrenkoxerekin konparatu zuen gotorlekua eta ele atseginak izan zituen gazteluzain abegitsuarendako.
‎Hura geldiarazterik ez zegoen. Terride eta bere kapitainak, beren buruak galdurik ikusirik, hiriaren goialdean Gaston Fébusek bi mende lehenago eraiki zuen gaztelura erretiratu ziren, bizirik gelditzen zitzaizkien gizonekin. Ortheze erasotzaileen mende zegoen, eta Montgommeryk ez zituen Monclarren arrangurak.
2007
‎Lehenak eta bigarrenak hirugarrenari eusten zioten eta hurrengoa, karta dorre baten antzera, hiruron gainean paratzen zen. Azpikoren bat kenduz gero, ordea, lur joko zuen gaztelu osoak eta, jakina, hor zegoen maratilaren krisketa, zeren...
2008
‎Bizargorriren eskuetan erori zenez geroztik hasi zen horretaz pentsatzen, baina Harenean eman zuen aldi hartan gero eta garbiago ikusten zuen: ihes egin nahi zuen gaztelu hartatik, ihes pirata berberiarren atzaparretatik, eta ihes halaber emakumeak nahieran erabiltzen dituzten gizonezkoengandik.
2010
‎Gaur egun, Hendaian eraiki zuen gaztelu neogotikoa da Antoine Abbadiaren oroigarri nagusia. Frantziako Zientzia Akademia da orain gazteluaren jabea, Abbadiak hil aurretik hari utzi baitzion, eta bisitak antolatzen dituzte gaztelua ikusteko.
‎Bizargorriren eskuetan erori zenez geroztik hasi zen horretaz pentsatzen, baina Harenean eman zuen aldi hartan gero eta garbiago ikusten zuen: ihes egin nahi zuen gaztelu hartatik, ihes pirata berberiarren atzaparretatik, eta ihes halaber emakumeak nahieran erabiltzen dituzten gizonezkoengandik.
2011
‎Azken finean, nola froga zezaketen Anaitasuna egon, bazegoela? Annaren aurkako erasoaren lekukorik ez zegoen; komentuko zeremonia hura beraiek bakarrik ikusi zuten, eta ez beste inork; hara bueltatzen baziren, dena zilarra baino garbiago egongo zen, gertatutakoaren aztarnarik gabe; eta nork sinistuko zuen gazteluko istorioa eta Janen heriotzarena. Ondorio guztietarako, denak bere horretan jarraitzen zuen:
‎Otsoa Perez Agirre, beraz, Antsoren seme Ramiro erregearen() aldeko zen, eta Ramiro osaba Hortzorrotzeko gaztelua bereganatu nahian zebilen, horrela inguru haiek mendean izango zituela eta. Ramirok eskaintza ederrak egin bazizkion ere, Otsoak ez zuen gaztelua osaba traidorearen esku utzi nahi izan. Horrela, Ramirok gaztelua setiatu egin zuen eta egunen joanean, borrokak zirela, defentsaren lanak zirela, gosea zela... apurka apurka Otsoari hiltzen joan zitzaizkion lagun zituen gizonak.
2012
‎Mugarria Donibane plazan kokatu dute, elizdorrearen parean, izan ere, horixe da Uharte Arakilgo defentsa sistematik gelditzen den aztarna nabariena, alegia, bastidako dorrea izan zena. Nafarroa Bizirik ekimenarekin bat eginez, erreinu independentea defendatu zuen gaztelua gogoratu nahi izan dute uhartearrek. San Migelgo ospakizunen barruan historiari tarte bat eskaini zioten uhartearrek larunbatean.
‎Fantasmak, tristuraz abail eginda, barkamena eskatu zion zaldunari (zure hobe beharrez ari nintzen, eta abar). Gero, buelta eman, eta betiko utzi zuen gaztelua.
2013
‎hesiak eremu bat mugatzen zuen?, eremu debekatua? deitzen zioten wadiabyadarrek?, xeikaren aurka jaiki zirèn soldaduek urte batzuk lehenago minaz josi zutena; Yazîdek anitzetan ikusi izan zuen gaztelutik hesi hura, baita ingurura joan ere, sekula sartu gabe, jakina, gerra bukatu zenetik urte batzuk igaro arren.
‎Orduan, baina, handik alde egiteko edo bertze zerbait egiteko desenkusa baten bila zebilela, aldameneko mendi muinoko hesia begiztatu zuen: hesiak eremu bat mugatzen zuen –" eremu debekatua" deitzen zioten wadiabyadarrek–, xeikaren aurka jaiki zirèn soldaduek urte batzuk lehenago minaz josi zutena; Yazîdek anitzetan ikusi izan zuen gaztelutik hesi hura, baita ingurura joan ere, sekula sartu gabe, jakina... gerra bukatu zenetik urte batzuk igaro arren.
‎Juno zamaturik eta bueltako bideari lotzeko prest egon zen. Maiatzaren 19an (21ean, beste bertsio batzuen arabera), agur gisa eztanda bat eginda pasatu zen Juno San Joaquin gazteluaren aurretik, eta erantzun bera jaso zuen gaztelutik. Itsasaldi ekaiztsu eta gogaikarri baten ondoren, ekainaren 19an heldu ziren Sitkara.
‎Beribilaren harrabots bat etortzen zitzaion gero eta azkarrago. Norbeitek igaten zuen gazteluko patarra; Gorka beharbada. Alabaina, autoaren harrabots hori gelditu zen.
2014
‎Gogoratzen ez zuen gaztelutik urrun.
2017
‎Izurrite uhina hurbiltzen ari zen. Kafkak Darth Vadoren konpainia bilatzen zuen gazteluaren har mailetan jarririk. Labana zen malenkoniaren horma eta trenaren zaratak ez zuen giroa sosegatu.
‎Karlos III.ak bere gaztaroan Frantzian ikusitako gorte europarren antzeko estiloaz eraiki eta hornitu nahi zuen gaztelu zaharra eta zergen zati eder bat horretara bideratu zuen. Palazioak, beraz, defentsarako baino erresidentziarako izaera zuen eta bere egituraren nolabaiteko anabasak edertasun itxura handiagoa ematen zion.
‎–Antzeko zerbait jasan behar izan zuen Gazteluetako beste guraso bati, eskolako apaizak barkamena eskatu zion Ertzilla hotelean elkartu zirenean. Barkatzeko egindako min guztiagatik.
‎Ekartzak gutxienez nire semea pixka bat jolasteko». Txikia zen semea, eta urtetan erabili zuen gaztelua, jolasteko. Xabierrek garbi utzi behar izaten zuen bera zela nagusi, eta esan zidan:
‎Urriaren erdialdean joan ginen tokia ikustera. Cannesen bezala, Olivierrek dron bat eraman zuen gaztelua erretratatzeko. Krak bat zen.
‎Bigarren Mundu Gerra etorri zen gero (orduan armada alemaniarrak kuartel nagusitzat hartu zuen gaztelua, kontrabandisten eremu ziren mendi bideak kontrolpean izateko) eta armistizioaren ondoren gaztelua hutsik gelditu zen. Geroztik gaztelua hainbatetan saldua eta hainbestetan erosia izan da, baita arpilatua eta suntsitua ere, eta azkenean bazterrera utzia, 1994an Baionako bikote batek erosi zuen arte.
‎Nagusiak nahi zuen gazteluko gelarik onena izatea.
2018
‎Karlos III.aren Batasunaren pribilegioarekin, auzokoari aurre egiteko Luis Hutin erregeak eraiki zuen gazteluak zentzua galdu zuen. Jatorriz plazak zuen funtzioa galdu zuen eta topaketarako leku bihurtu ze.
‎Lehenengo gerratik Erronkaribar onik atera zen gutxi gorabehera; izan ere, egindako zerbitzuek Espainiako erregearen esker ona izan zuten, eta honek ibarraren armarrian jartzeko bi lauki berri eman zituen (indarra adierazten zuen gaztelu bat eta ekintzetan azkartasuna ordezkatzen zuen erbi txakurra).
2019
‎Gazteluko atari aurrean, alabardarien kapitain batek egin zion harrera, eta eraman zuen gaztelu barruko patioaren gainetik eta eskailera zabal batean gora, eta hainbat korridoretan barna kabinete bateraino, non zain baitzituen Zdenek von Lobkowitz kantziler bohemiarra eta Nostiz kondea, txanbelan handia. Anaia Txikien ordenako fraide batek egiten zituen interprete lanak, aditua baitzen Afrikako hizkuntza guztietan.
‎Bazihoan behin zaldian Pragatik Benatek en zuen gaztelu txikira, egun batzuk pasatzera, Maximiliano II.aren seme gaztea, gero Rudolf II.a izango zena, inolako segiziorik gabe; are, bere zerbitzarietako bakar batek ere lagundu gabe. Etorri berria zen Espainiatik, non hartu baitzuen heziketa Filipe erregearen gortean.
‎Kanpoan zela, Pragako gazteluan zituen geletako batean sua piztu eta erre egin zen bere tapiz flandriarrik ederrena, Espainiako erregeak oparitua. Hori gutxi ez, eta bere txakurrik estimatuenak, Graumännlein zeritzan erbi txakurtxo espainiarrak, ihes egin zuen gaztelutik; haren bila eginahalean saiatu arren, ezin izan zuten aurkitu.
‎Osberno hau nahi den tokian egonik eta izan dena izan dela ere? ...a zuen erresumari eta gure erresumari, gaur den egunera arte hiri, herri eta elizak suntsituz, hirurehun eta berrogeita hamazortzi urte baino gehiago badira gure hiriak eta gure lurren jabetza bidegabeki dauzkazuela, baina, tira, ikusirik horren luze jo duela Lisboan zaudeteneko epeak, eta bertan jaioak zaretela, zuekin ere erabiliko dugu gure ohiko ontasuna, eta eskatzen dizuegun gauza bakarra da zuen gazteluko gotorlekua eman diezaguzuen, gero zuetako bakoitzak bere lehengo askatasuna gordeko duela, ez zaituztegulako zuen etxeetatik kanporatu nahi, bertan zuen ohiturei atxikiz bizi zaretelarik, ez bada konbertsioz, libreki, Jainkoaren Eliza, egiazko bakarra, handiagotzera etorri nahi duzuela, lagun gisa ari natzaizue gaztigua ematen, Lisboa bezalako hiri batek anitzen askonahia biltzen du ber...
‎Urizaharra, eta hari loturik zeuden herriak, behin betiko Gaztelaren esku geratu zirenetik, muga zaintzeaz aparte, beste egiteko bat ere izan zuen gazteluak: Errioxa aldearen eta iparraldearen arteko lotura lanak egitea, San Vicenteko, Toloñoko eta Buradongo gazteluekin batera.
2021
‎Izan ere, orain dela mila urte inguru, XI. mendean Nafarroako Erresuma indartsua zen garaietan, gaztelu bat eraiki zen Untzueta mendiaren tontorrean. Ondorengo mendeetan, betekizun garrantzitsua izan zuen gazteluak eta bertan izandako gertaerek eragin handia izan zuten Euskal Herriko historian, eta nola ez, inguruko herrietan. Gertakizun haiek hain zuzen ere, eskualdean gaur egunerarte iraun duten mitologiari lotutako kontakizun zaharren oinarrian daude.
2022
‎Orduan, Mirandako kondeak erabaki zuen gazteluaren azpian tunela egin eta mina batekin zartatzea hainbeste buruhauste ematen ari zitzaion harresi zilindrikoa paradoxikoki espainiarrek aurreko urteetan eraikitakoa toki hura okupaturik izan zutenean. Uztailaren 19an leherrarazi zuten aurrealdea eta irekitako ebakidura hain zen handia, barruan zeuden jauntxoek bandera zuria ateratzea beste erremediorik ez zutela izan, asko hilda, beste asko zauriturik, eta denak egun haietako borrokaldiak akituta baitzeuden.
‎Espainiako erregeak 1522ko abuztuan agindu zuen gaztelua eraisteko," harria harriaren gainean utzi gabe"
‎Berrogei bat urte pasa ziren handik ibili zen lehen alditik eta herri bizia eta aberatsa zela pentsatu zuen mezulari zaharrak, etxe gehiago eta handiagoak izateaz gainera. Herri barneko bidetik jo zuen gaztelura joateko, ingurubidetik heldu zitekeela ahaztuta. Edonola ere, gustura jarraitu zuen kale nagusitik goiko atarirantz.
‎Udazken bukaerako ilbehera aprobetxatuz, hamabost bat egunez egurra egin eta garraiatu behar zuten, auzoko bakoitzarentzat eta herriko egurtegietarako. Azenarik ere egur asko behar zuen gaztelu jauregirako. Aurreko hilabete askotan botatako zuhaitzak harrezkero lehortuta egongo ziren eta egun haietan zuhaitzetako adarrak moztu eta garraiatzeko modu egokian utzi behar zituzten.
‎Apez txiki harekin hitz egin zuten zuzen zuzenean hurrengo goizean bertan. Adin jakin gabeko gizontxo itsusi hark goizeko meza ematen zuen gazteluan. Apezpikuaren jauregira joan baino lehen geldiarazi eta hitz egin zuten.
‎Iruñeko erregea atzetik zutela jakinda, hiltzaileak Gaztela bidean Monzoneko gazteluan babestu ziren beren burua defendatzeko. Denbora gehiegi pasatu gabe, Antsok, Andi eta Izotzen agindupeko soldaduekin hartu ahal izan zuen gaztelua borroka latza izan ondoren eta guztiak hil zituzten.
‎Eta zalditeriaren laguntzaz berehalaxe bereganatu zuen lurralde guztia; bereganatu ez ezik, denborarik galdu gabe, eraiki zuen gaztelu bat, eta eraiki urrezko egongelak, urrezko dorre altuak, urrezko harresi gotorra, urrezko zubi altxagarria, urrezko arma patioa, urrezko kapera, urrezko ur putzua, urrezko lubanarroa... Eta hesitzea lortu zuen lurralde guztia, basoak, errekak zein mendiak barne, urrezko hesi gotor batez, ezinago altu.
‎Are garrantzitsuagoa izan zen itxura ederrarekin erosotasuna lortzea, leihoetan beirazko puska enplomatuak sartuz, neguan aire korrienteak saihestuz eta udarako nahiko freskura lortuz. Beste berrikuntza bat sartu zuen gazteluan: ur korrontea sartu zuen, askak eta ur biltegiak urez hornitzeko.
‎Azenarik justifikatzeko erran zien beraiei esker jasan zuela Osmako egonaldia, eta neurri batean hala zen. Kapitain eta zaldunekin beste festa bat antolatu zuen gazteluan. Denek poztu zirela erran zioten, nahiz eta poztasuna ardoari esker sortu.
‎Lurrak irentsi zuen gaztelua bere funts eta biztanle guztiekin, eta urak estali zituen denak. Orain laku bat da, hondorik gabea, omen (Sébillot 1968 II:
‎Uztailaren 5ean atera ziren Iruñetik Espainiako erregearen tropak, Mirandako konde eta Nafarroako erregeordea buru zutela. Donezteben babes hartutako gudarosteekin bat eginda, uztailaren 13rako bost mila soldaduz eta seiehun zaldunez osatutako armada batek inguratu zuen gaztelua. «Gehienez ere, sei mila ziren», Monteanoeren arabera.
‎Kondairak bertsio asko, baina pertsonaia bertsuak: Mesopotamia eta Zagros mendien artean, muino batean zuen gaztelua Dehak tirano asiriarrak. Izpiritu gaiztoen bidez eskuratu zuen boterea; inguruko herrietako neska mutilen garunaz elikatu behar zuten bi suge goseti zituen Dehakek tronuan eusteko berme.
2023
‎Lutero deabruarekin obsesionatua bizi izan zen txikitatik eta Wittenberg en zegoela maiz samar agertzen zitzaion deabrua ametsetan; horietako batean, txerri beltz baten moduan korrika ikusi zuen deabrua jardinean. Wartburgon egindako amets batean ohearen ondoan txakur bat ikusi zuen etzanda; heldu eta leihotik behera bota zuen; hurrengo egunean galdetu zuen gazteluan txakurrik bazegoen eta alkaideak ezetz esan zion; orduan Luterok pentsatu zuen deabrua izan zela (García Villoslada, 1973; Roper, 2010).
‎" Beraz, nihauri dagokidanez egunari fina ematea erran zuen Parlamentek, eta atzo prometatu nizuenez36 erranen nizuela zergatik eraikiarazi zuen Rolandineren aitak alaba hain luzaz preso atxiki zuen gaztelua, istorio hori kontatzera noa".
‎Kontzejuko kidearen ustetan, Tebas Muru Artederretako gaztelua da herriak Erdi Aroarekin duen loturaren erakusgarri. Tibalt II.a Nafarroakoak eman zuen gaztelua eraikitzeko agindua, 1256an. Nafarroako errege erreginen eta gobernadoreen egoitza izan zen, eta Nafarroako erresumaren artxiboa eraiki zuten barruan.
‎Hastapenean, hotel bat eraikitzea zen haren ideia bakarra. Badakizu Goikoetxea promotorea zela; hark beste bisio bat zuen gaztelu harentzat. Hark konbentzitu zuen inguruko laborari lurrak erostera eta sekulako gunea eraikitzera.
‎Liburu horretan paragrafo bat, bakarra, dago Altzugaraia gazteluari buruz. Itxura batean, jabeek" Espainiara" ihes egin zuten, eta ihesean zeudela su hartu zuen gazteluak. Hutsik egon zen hainbat hamarkadaz, Renaud Vermandois jaunak erosi eta zaharberritu zuen arte.
‎–Mariak eskubide osoa zuen gazteluan gelditzeko –erranez itzuli da garagardoekin–, baina ez zuen onartu Gregorio Dorremotz horrek bi aldiz bahi zezan. Ihes egin zuen, Agorreta etxera, Arizkunera.
‎Lehen bezala, orain ere muga zaintzen zuen gaztelu zaharrak ematen zion herriari bere tankera. Haren inguruan zeuden antolatuak parte zaharreko etxe, kale eta elizak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia