Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 107

2017
‎" Ez zegoen ardirik" hasi zen mutilzaharra," zeren Printzearen amak amestu zuen bezala, bere semea ardi batek erasota edo hormako erloju bat gainera jausita hilko baitzen. Ondorioz, etxean ez zuen ez ardirik ezta erlojurik ere."
‎Gero jakin zuen ez zela hala.
‎Dubiok arratsalde hartan bertan lan pixka baten lan egingo zuen ez gehiegi, gehienera jota, alde batetik besterako hiru joan itzuli eta banaketa amaitzerakoan, etxera ez baina, auzoko tabernetan narrasti moduan ibiliko zen, harik eta gauerdia iristen zen arte. Arrats parteko bakarkako ardo merkearen txikiteoan jarrita gogoa3, punpa zentrifugoen instalaziora zeramaten metalezko eskailera luzeak jaitsi zituen.
‎Donostiaren urrezko aroak, esan dugu, Bigarren Errepublikan eta 36ko Gerra hasi arte iraun zuen. Gerra horrek, beraz, bazterrotan egiten zen arte guztiarekin bukatu zuen ez bakarrik Errepublikaren aldekoarekin: Aizpurua falangista fusilatua; Lekuona gudaroste nazionalean hila, nazionalen euren bonbardaketa batek, eta osasun laguntza ematen ari zela.
‎Zenbaterainokoa zen arriskua jakin nahi zuten, ea ez ote zieten ikasle guztiei analisirik egin behar. Zuzendariak argitu zuen ez zela beharrezko, berari ere hori esan ziotela Osasun eta Hezkuntza sailetakoek, Florenen gelakideei bakarrik egin behar zizkietela; haren lagunak jadanik tratamenduan zeudela. Ama batek erantzun zion bere semea ere Florenen laguna zela eta ez ziotela inolako analisirik egin, ez zegoela tratamenduan.
‎Polizia izango zela pentsatu nuen eta bat batean dena beltz ikusten hasi nintzen. Ez zen polizia, hiltzailea baizik, gizon madarikatu hark ni bahitzea erabaki zuen ez bainituen bere esanak bete.
‎Patronalarekiko kritiko diren erakunde sindikalak de facto ilegalizatzea zekarren ideia horrek, eta kalapita handia sortu zuen. Confebaskek orduan ere esan zuen ez zuela zerikusirik gerora CEOEren helegitean jatorri hori nabarmen ikusi zen arren eta Eusko Jaurlaritzaren beraren iritziz" astakeria" zen. Edonola ere, aferak erakutsi zuen zein puntutan dauden blokeen arteko erlazioak eta noraino iristeko prest egon daitezkeen botere ekonomikoari loturiko ezkutuko eragile batzuk.
‎Nagusiki, Covitek, Auzitegi Nazionalak, hedabide espainiar nagusi gehienek eta alderdi unionistek defendatzen dute" terrorismo" delitua egoztea gazte hauei. Guardia Zibilak berak hasiera batean bere txostenean jaso zuen ez zuela" terrorismo ekintza" gisa ikusten, izatekotan" gorroto delitua" ikusten zuen polizia erakunde espainarrak. Nafarroako Foruzaingoak ere ez zela ekintza terrorista izan zioen.
‎Espainiako Gobernuak erotu egingo gaitu. Lehenengo esan zuen ez duela ETArekin negoziatuko, eta presoen irtenbidea barkamena eskatzea dela. Orain esan dute egoera berrian sakabanaketak ez duela zentzurik.
‎Likurgo Traziako erregeari iruditu zitzaion ezen ez zela aski ardoak egiten zituen kalteak erremediatzeko, legez eta ordenantzaz ardoa debekatzea zeren hura zela, erroak utzirik, adarrei lotzea, baina mahastiak behar zirela ebaki eta pikatu. Eta hala, bere erresumako guztiak, bat ere utzi gabe, pikarazi zituen eta agindu zuen ez zedila inor handik aurrera, biziaren penan, ausartu mahastiak landatzera. Eta bide hartaz, errege hark erremediatu zituen ardoak bere erresuman egiten zizkion kalte guztiak.
‎Baina Eszipion kapitain famatu hark, etorkizunari hobeki behaturik, esan zuen ez zutela inolaz ere hiria desegin behar, zeren baldin desegiten bazuten, gerla bat iraungi ustean, beste handiago bat piztuko zutela. Zeren berehala jendea alferkeriari, jan edanari, esan mesanei eta aisiak dakarzkeen gaiztakeria mota guztiei emango zitzaiela, eta handik nahastekak, diferentziak, guduak, auziak, etsaigoak eta kartagotarrekikoa baino gerla arriskutsuagoa bere artean sortuko zitzaiela.
‎Auto lasterketak alde batera utzi eta txirrindularitzari helduta, Anquetilek denboraldi hasieratik argi utzi zuen ez zela Tourrean izango. Horrek baina, ez zuen esan nahi egonean emango zuela urtea.
‎Ondo laburbildu zuen gertatutakoa. Mendiko etapetan erakustaldirik eman ez arren Pirinioetan asko sufritu zuen ez da ahaztu behar Alpeetako etapa batean jantzi zuela maillot horia behin betiko. Jesus Loroñok Tour bikaina egin zuen eta bosgarren postuan amaitu zuen.
‎Presidentak galdegin dio ea azken hitza nahi zuenez. Niri begira, erantzun zuen ez zuela nahi baina hiltzen banaute zuek arduradun izanen zarete. Orai badakit zintzoki mintzatu zela.
‎Asko aldatu zen gizona. Lehenengo aldiz ikusi zuen ez zela itsusia edo deformea, oso ederra baizik. Gauzak antzaldatzen ari ziren Fritharen barnean, esan egin behar zituen, baina ez zekien nola esan.
2018
‎Betiko! Ez zuen ez inoiz hain barre alairik egin.
‎Bilbo aldeko konparazioekin segitzeko: 60 eta 70eko urteetako Zorrotza auzoko Zazpi Landa azpi auzoko bikote batek halako krimenik egin nahi izan balu, ez zuen ez kontakturik, ez dirurik izango aurrera segitzeko.
2019
‎Hurrengo goizean, berandu, nola ez, abiatu ziren kalean gora. Baina martxa hark ez zuen ez sasoirik, ez bizitasunik. Hasi baino lehen, nekatuak zeuden, lehertuak.
‎Hantxe joan zen tren hura bi egun eta bi gauen buruan, lokomotora zaratatsu batzuk garraiatua. Ez zuen ez jan eta ez edan. Bere amorru bizian, bertako langileen keinu guztiei zaunkaz erantzuten zien.
‎Ez zioten berriro halako soka zerririk lepotik ipiniko kaiolatik irtetean. Bi egun horien buruan ez zuen ez jan, ez edan. Baina hainbeste umilazio egin ziotelarik, bere etsaiekiko gorrotorik zorrotzena pilatu zuen barnean.
‎Chongqingen ikusi eta Beijingeko txoko polit hartan ikusitako operak igual igualak ziren funtsean. Gizonezko batek, aurpegia zuriz margoturik, emakume baten papera egiten zuen eta istorio bat kontatzen zuen ez galdetu zertaz, esan bezala, hitz bat bera ere ez genuen ulertzen eta. Chongqing-en bezala, han ere bazebilen burusoil bat emakume hura zirikatu nahian.
‎Alizia ahizparekin erreka ondoan egotez aspertzen hasia zen. Beste egitekorik ez zuelarik bere ahizpa irakurtzen ari zen liburuari begiratu bat edo beste eman zion; baina ez zuen ez marrazkirik eta elkarrizketarik. " Eta zertarako balio du liburu batek marrazki eta elkarrizketarik ez duenean?", galdetu zion Aliziak bere buruari.
‎Bera trapu zahar haiekin eta ondoan halakoxe tipo bat. Ez zuen ez batak, ez besteak hitz erdirik esan. Batak pauso bat ematen bazuen, besteak beste bat emango zuen, baina zeharka, borobilean; bata besteari begira, begitara.
‎Hedemorako tribunalak onartu zuen ez zegoela frogarik Quick hilketarekin zuzenki erlazionatzeko. Baina, hilketaren bertsioa kontsistentea zenez, eta inkoherentziarik ez zegoenez, Quick ek erail zuela zirudien.
‎Christianson en onartzen zuen aitorpen faltsuak egin ditzakeela pazienteak errealitatea eta fantasia bereizten ez dituenean, komunikabideen arretaren bila dabilenean edo erruduntasuna sentitzen duenean, baina esaten zuen ez zela hori Quick en kasua. Auzitegiari ez zitzaion beste biderik geratzen, aditutzat zeukan Christiansonen iritzia partekatzea baino.
‎Erregistro eta bideo horien bidez jakin zuen zenbateraino drogatua egon zen Quick klinikan eta hilketen berreraikitze saioetan. Azterketa horren ondoren esan zuen ez zegoela inolako ebidentziarik Bergwall en kontra, hark egindako aitorpenetatik haratago. Dokumental horietan Bergwall erretraktatu egin zen eta atzera egin zuen bere aitorpenetan.
‎2001eko abuztuan Sturek esan zuen ez zuela hilketen ikerketan parte hartuko sendagaiak kentzen bazizkioten, baina hala ere kendu egin zizkioten. 2002an hasi zen Sture bere gorputza berriro sentitzen.
‎1998ko ekainean Astrid Holgersson psikologoak Sven Ake Christianson akusatu zuen, sugestioa eta metodo manipulatzaileak erabili zituelako Quick aitorpen horiek egitera bideratzeko. Christianson ek esan zuen ez zegoela aztarnarik aitorpen faltsu baten aurrean zeudela esateko. Holgersson ek Quick Taldeaz hitz egin zuen.
‎Handik ez denbora askora, itsasontzia ginean ikusi zuen urperatzen, astiro astiro, beherantz zihoala, hondora. Gero, erreskatatzeko, ginean gaztetatik maskurtutako hatzetatik bi sartuko zituen, eta begien parean ipinita unetxo batean so geratuz, istant bat baino ez, paper zatia ahora sartuko zuen ez mastekatzeko, begiak ozeanora oso luze jarrita irensteko baizik; burmuina ozeano infinitu bilakatzen zitzaion, behar bada.
‎Ilea, motz ebakia zuena, ordurako aspaldian urdindua, ez zuen orrazten, eta horrela eramateak nolabaiteko informaltasuna ematen zion. Begietan argi erakusten zuen ez zela batere ergela, eta aurpegi luzangan ipinitako sudur makoak segur aski 68ko maiatzean gazteriaren ihardukitzeko gogoaren alde jarriko zela agerian uzten zuen. Papilotak aurrerantz mozten zituela kontuan hartuko bazen, edonor jabetu zitekeen, ziur aski, bere baitan pentsaera aurrerakoiaren gomuta ere egingo zuela.
‎Txirrina jotzea nahikoa izango zuten, bat batean behean atea zabaltzekoa izaten den doinu elektrikoa entzuteko. Haakonsson inspektoreak txirrina berriro jo beharra izan zuen ez baitzuen gogoratzen zein solairutan bizi ziren. Txirrina jotzeko botoiaren ondoan epailearen izena eta abizena zeuden idatzita, ez solairua.
2020
‎Orduan txantxa bat bezala hartzen zuen, edo zuten, baina ipuingintzaren inguruko eztabaidaren egun horretatik aurrera Elenak sentitu zuen ez zela gehiago hala izango, ez modu berean behintzat. Eta ez zizkion gehiago kontatu Koldori ikasle haren ingurukoak.
‎Hasieran behintzat, geroago Mari Beltzen zerbitzuen berri ahoz aho zabaldu baitzen, eta, mojen bitartekaritzarik gabe ere, gurasoek bere alaba gazte ezkongabe eta haurdunak zuzenean aurkezten hasi zitzaizkion, zantzu fisikoak eta esamesak desagertu arte ezkutuan gordetzeko. Olgak esamesa horiek" familien izen ona zikinduko" zuketela esan zigun, baina horrek zer esan nahi zuen ez genion ulertu.
‎Ikusten duzue, takoiak altzairuzko txapatxo bat darama torlojuz josita. Bada, gizon hark botatako torlojuak besterik ez zuen; beraz, bihurkina zertarako zuen ez da zaila asmatzen.
‎Hori eginik, istantean hasi zitzaizkion tentazioak bere indarrei gerra egiten, eta gizasantuak, ikusirik indar horietan konfiantza gehiegi izan zuela, gehiegi eutsi gabe bere indarrez etsi eta amore eman zuen. Eta alde bat utzita pentsamendu santuak eta orazioak eta diziplinak, hasi zen neskaren gaztetasuna eta edertasuna imajinatzen, eta horrez gain pentsatzen ere zer bide eta zer modu hartuko zuen ez neska konturatzeko gizon haragikoiaren gisan lortzen zuela harengandik nahi zuena. Eta galdera batzuekin probatuz, konturatu zen neskak ez zuela artean gizonik ezagutu eta iduri bezain tolesgabea zela egiaz; hortaz, gogoratu zitzaion nola eramango zuen, Jainkoa serbitzeko itxuran, bere gurariak asetzera.
‎Gauza batek bereizten ditu bi lehengusuak, baina: Chetani tatuajerik ez egiteko eskatu zion amak, eta hark agindu zuen ez zuela gorputza tatuatuko. Sarjuk, aldiz, ez zuen halako promesik egin etxean.
‎Ateraldi bat okurritzen zitzaionean esan egiten zuen, eta bikaina zela esaten zuten. Ateraldirik ez zitzaionean okurritzen esaten zuen ez zela txantxetarako garaia, eta trebea zela esaten zuten. Pribatuan, bere klasekoen klub batean, atsegina, egiazalea eta inozoa zen, eskola ume baten moduan.
‎Horrelaxe egin zuen ez zela hilabete ere izango taldera aldapa beheran hurrena batuko zen Sharitak. Plaza nagusi funtzioa betetzen zuen eskola alboko futbol zelaia igarota, maldan behera 100 metrora bizi zen, banbuz, lastoz eta lokatzez eraikitako etxola txiki batean.
‎Baina Sukhetarretik kanpo bufalo guztiak antza hain otzanak ez omen, eta arta soro bustien arteko bidexkan gurutzatuta zenak erabaki zuen ez zela bertatik mugituko taldetxo haren eginahalak gorabehera. Denek uretara jauzi egin behar aurrera segituko bazuten.
‎Aspaldidanik hirrikitzen zuen ahur beroa sendi zuen, eta asaldatu egin zan atsegiñaren bortiztasunaz: ez zuen ez baietzik ez ezetzik esan. Esku haren laztanak idarokitzen zion menturaren arriskuak eta suak zurtu egiten zuten, eta iñoiz ez baiño erakartzenago ere bai.
‎" Garbiago ur garbia", pentsatu zuen Pierre' k. Eta behar zuen ausardia nundik bildu zuen ez zekielarik, hau erantzun zion:
‎Ez zan gizonik batekin ere fio. Ez zuen ez" maite" eta ez horrelako hitzik batere gizaseme baten ezpaiñetatik entzun nahi. Behazunezko garnataz jantzitako amu pozoitsua zitzaizkion.
‎Brusela' ko Irratiak urrunarazi egin zuen ezari ezarian" Les Déserteurs" eresia (egunero entzuna!) eta osotara iraungi arte; eta sintoniaren gorunzko notak eman zituen: sol do mi la re...
‎Hain erraza bazen guztia, zergatik ez zegoen pozik, zergatik ondoez hura. Zergatik sentitzen zuen ez zela nahikoa. Zergatik sentitzen zuen Egurrolari egia osoa esateko beharra, Alain bezalako norbait merezi ez zuela, Alainekin ez zuela ezkondu behar, Alain ez zuelako ulertzen ezta behar bezala baloratzen, eta, horrenbestez, zuelako inoiz zoriontsu egin.
2021
‎Ala ez al zara akordatzen? Ia ia zuen ez dakit zenbat hurirekin edo baten batek zer motatako urdangarekin txortan etengabe gozatzeko moduko paradisu horretara bidaltzen nauzue.
‎Utz nazazue bakean! esaten zuen Ez nau inork ulertzen! Zuek maite nauzuela esaten duzue, baina nik ez dut hori horrela denik uste.
‎Bezero batekin bakarrik geratzeko. Ez zuen ez telefonorik ezta poltsarik eraman. Amberek escort lanean zeukan eskarmentuarekin.
‎Jessica Taylor eta Jane Doe 6 ren kasuen artean antzekotasun handia zegoen, handiegia hilketa, gorpuen mutilazioa eta gorpuzkien sakabanatzea gune beretan, hiltzaile bakar baten lana zirela ondorioztatzeko, eta hortaz, Jane Doe 6 hura ere, Jessica bezala, prostituta izan behar zela susmatzeko. Baina ia hamaika urtetan poliziak ez zuen ez hiltzailea atxilotu ezta biktima bera identifikatu ere.
‎Azkenik, Hackettek Mari Gilberti egindako bigarren deiaren aztarna, maiatzaren 6koarena, ez zetorren Long Islandetik, baizik eta New Jerseyko dorre batetik. Susmagarria gertatzen zen hau, New Jerseyn bizi baitzen Shannan; baina gainera, Hackettek adierazi zuen ez zela New Jerseyn egon garai hartan gezur gehiago?. Mariren ustez Hackett egia ukatzen ari zen berriz ere.
‎Manuri ez zitzaion inporta neskak kasuez jakitea eta batzuetan parte hartzea, konfiantzazkoa baitzen eta laguntza baino ez zien ematen. Hala ere, berak ere zalantza zuen ez ote zen bateraezina maitasun harremana eta lana. Hantxe zegoen koska.
‎Gizon hark benetan gorrotatzen zuen Manu. Filok pentsatu zuen ez zuela beste erremediorik. Bai, saiatuko zen lagunkoi izaten, engainatzen.
‎Simon foruzainak etxea zainduko zutela erran zien. Ikertzaileak pentsatu zuen ez zutela goiza arte zain egon behar. Tiro hotsekin herritarrak aztoratu zirenez, laster batean egin zuten operatiboa.
‎Eta, deliberatua zuten bezala, eguerdian pentzera itzuli ziren huts egin gabe, eta hain eder eta plazent zegoen, non Boccaccio baten premia baitzuen zinez deskribatu ahal izateko; baina kontentatu duzue jakinik ez zela sekula ederragorik ikusi. Biltzarkide guziak jarririk zeudelarik belar berde haren gainean, zeinak ez zuen ez lauzarik ez tapizik behar, hain baitzen fin eta noblea, honela hasi zen Simontault:
‎Floridek, zeinak neska hura bere burua bezainbat maite baitzuen, segurtatu zion afera hori barnetik hartuko zuela, berea balu bezala. Avanturadek egin zuen modua Amadour Florideri aurkezteko, eta hark neskari eskuan muin eman ziolarik, gutik egin zion ez trenputxartzeko; eta hara non, Espainian zen aho ederrik onenaren sona zuena mutu gelditu baitzen Florideren aitzinean, neska harri eta zur utziz; izan ere, hamabi urte bertzerik ez izanagatik, ordurako aditua zuen ez zela Espainian erran nahi zuena hark baino hobeki eta grazia handiagoz erraten zuenik. Eta Amadourrek hitz egiteko asmorik ez zuela ikusirik, bera hasi zitzaion honela:
‎Zuen kontu utziko dut Floridek eta hark elkarrekin izan zituzketen solasez pentsatzea, eta zer nolako kexuak entzunen zituen Amadourrek damarengandik, gizona kanpoan izan zen bitartean pairatu zituen makurrengatik. Hainbat malko isuri ondoren zuen atsekabeagatik, bai gogoz kontra ezkonarazi zutelako, bai hainbertze maite zuena galdu eta berriz ikusteko esperantzarik ez zuelako, Floridek deliberatu zuen kontsolamendua hartzea Amadourrengan zituen amodio segurtasunetan, hari halakorik aitortzen ausartzen ez bazen ere; baina gizonak, oharturik, ez zuen ez aukerarik ez denborarik galtzen zion amodio handia erakusteko. Floride ia erabat gogatua zelarik Amadour hartzeko, ez zerbitzaritzat, baizik eta benetako adiskidetzat, zorigaiztoak jo zituen; izan ere, Erregek Amadourri dei egin zion, garrantzizko afera bat zela-eta harengana joan zedin berehala; horrek nahigabe handia ekarri zion emazteari, eta, berriak entzunik, zorabiatu egin zen, zegoen eskailera mailatik erori eta, hain larriki kolpatu zen, non ez baitzen berriz altxatu.
‎Bertze aldetik, hilaren gorputza Cardonara bidali zuten. ...ndu bi gorputz haiek ateratzeko ahalegina egitean, eta mairu aldra handi batek inguratuta kausitu zen; eta ez zuenez nahi harrapa zezaten ere, berak emazteki hura harrapatzen jakin ez zuen bezala, ez eta Jainkoarengan zuen fedea hautsi harenganakoa hautsi zuen moduan, eta jakinik Granadako erregearengana eramaten baldin bazuten krudelki hilen zutela edo giristinotasunari uko egin ziola, deliberatu zuen ez ematea etsaiei bere harrapaketaren edo bere heriotzaren ospea; eta, ezpataren gurutzea musukatuz, gorputz arimak Jainkoaren esku utzi, eta eman zion bere buruari halako ezpatakada, ezen ez baitzuen sokorriren beharrik izan. Horrela hil zen gaizo Amadour, eta zituen bertuteek merezi zuten bezain dolutua izan zen.
‎Amorruak suturik etxera itzuli eta zin egin zuen ez zuela bakerik izango basakatua hil arte.
‎" Haren aurpegierak ez zuen ez antsiarik ez itxaropenik erakusten; betazal astunak nire gainetik patiora begiratzen zuten begien gainera erortzen zitzaizkion.
2022
‎Euskal Herrira itzultzeak. Itxaropena ez zuen ez galdu, egunak bere egutegi mentalean marratzen zituen, presoen gisara, baina kondenaren muga ezagutu gabe! Zerbait gertatu zen nahi eta nahi ez handik alde egin zezaten.
‎Beste Anak, haatik, sabai gainekoak, ez zuen ez sukar, ez hotzik, alderantziz, inoiz baino arinago eta beteago sentitzen zen. Hondartzan bizi izan zuenaren antzekoa zen, baina oraindik ere bikainagoa:
‎Etxekoengandik ez zuen ez araberako jarrera baikorrik beti jaso. Ikasketak bururatu eta autonomia hartzen hasi zenetik, gauzak okertzera buruz joan ziren, gurasoekiko harremana ahulduz joan zen urtetik urtera, aitarekikoa behinik behin.
‎Bixente komisarioak ziur zekien, oraindik frogatu ezin zuen arren, bi gizonak ondo antolatutako krimen elkarte batekoak zirela, ustez latindar jatorrikoak, Amerikako hegoaldekoak, zalantza izanez erdialdekoak edo iparraldekoak ote ziren, bi nortasun agiriak faltsuak ematen zutelako. Susmatzen zuen ez zitzaiela gauza argirik aterako, eta uste zuen tiroketan hildako krimen elkarteko bi gazteak kasualitatez hil zirela, ezen helburua, komisarioaren ustez, kartzelan amaitzea zen. Azken horren inguruan ez zegoen ziur, baina bere ideia gorpuzten hasi zen:
‎Denek begiratzen zioten Antoniori, ez baitzen hasten. Ematen zuen ez zituela hitzak aurkitzen, edo bere burmuina ezer esaten ez zion urruneko paisaia aseptiko batera aldatu zitzaiola. Agian agertzen zuen nekea izan zitekeen, edo jarrera horrekin izan zitekeen ere bere taldeko kide guztiak urduri jarri nahi izatea.
‎Jarraian berarekin zeudenetariko beste pintxe bati zuzendu zitzaion, altuera ertainekoa eta potrohandia, Enjuto Gonzalez deitzen zena, argala baina zuntzezkoa, begia beltz uzteko eskumako gantxoa zuela ematen zuena. Enjutok ile beltza zuen, erdi kizkurra, eta pentsa zitekeen segur aski ahaztua zuela xaboiz eta uraz noiz garbitua izango zuen; hala ere, ez zuen ez ondo ez txarto usaintzen. Hiru marra berdeko zapatila zuriak, bigarren eskukoetan jasoko ez zizkioten jeans oso gastatuak, eta nahiko zaharkitua zuen alkandora laukidunarekin jantzita zihoan, hori guztia estreinatu berri zuen euritarako kolore urdin ilun biziko Barbour txalekoa gainetik ipinia zuela.
‎Aitatxo ez, oso beldurtia delako. Tirolina oso luzea zen, eta abiadura haundia harrapatzen zenuen, baina amak esaten zuen ez zegoela arriskurik oso ondo lotuta gindoazelako. Arratsaldero euria egiten zun, zaparrada haundiak, eta horregatik oso goiz jaikitzen ginan goizean, hori zan txarrena, egun osoa logaletuta egoten nintzan gero.
‎Vashtik erantzun zuen ez zeukala apenas astirik bisita bat egiteko.
‎Berehala gizonak, etsiturik, erran zion" Jainkoarren, erranen didazu, bai, baldinbere!", eta kanporat igorri zituen zerbitzariak oro. Eta bere anderea betidanik debototzat ukan zuenez, bere baitan egin zuen ezen ez zela hura ausartuko faltsuki zin egiten egiazko Gurutzearen aitzinean; galdatu zuen ekar ziezaioten berak zeukan arras eder bat, eta, biak bakarrik gelditu zirelarik, haren gainean zin eginarazi zion galdegiten zion guziari egiaz ihardetsiko ziola. Baina damak, heriotzak eragin lehen beldurrak jadaneko gainditurik, kuraia bildu zuen berriz eta deliberatu zuen hobe zuela, hil baino lehen, egia ez gordetzea, baina baita ez erratea maite zuen zaldunari kalte egiten ahal zion deus.
‎Zaldunak ez zuen bere burua errefusatutzat hartu arrapostu horrengatik, eta ondotik ibili zitzaion biziki garizuma erdira arte. Nolanahi ere, emaztekia fermu aurkitu zuen ez bera ez bertze nehor ez maitatzeko asmoan; baina gizonak ezin zuen sinetsi, senarraren dohain eskasak eta damaren edertasun handia ikusirik. Eta, emaztekia disimuluan zebilenez, berak ere enganiotan hastea deliberatu zuen; eta berehala utzi zion gibeletik ibiltzeari, eta, damaren bizitzaz ongi ikerturik, jakin zuen italiar zaldun txit zuhur eta onest bat maite zuela.
‎Urte ona sumatzen zuten, uztak ez baitziren txarrak izango. Gailak adierazi zuen ez zuela arazorik aurreikusten.
‎Antso hil zela zabaldu zenean, bere azken borondate hura ez zen ezagutu. Idazkariak Naiarako apezpikuari bidali omen zion, baina honek esan zuen ez zuela jaso. Horretaz gain, mezularia ere ez zen inondik agertu.
‎Hala ere, Azenarik aipatu dit behin baino gehiagotan ezin dituela herritarrak behartu eta askotan lan handia dute... Gizon zaharrak ulertu zuen ez zuela kontu horretan ezer lortuko eta etsituta onartu zuen egoera.
‎Berrikusi eta berridatzi zituen ongi ulertzen ez ziren esaldiak. Hasi zenean zergatik egiten zuen ez bazekien ere, aurrera egin ahala bere esperientzia eta ondoko belaunaldientzako mezu bat utzi nahi zuela ulertu zuen. Bizitza oparoa eta zoriontsua izan arren, azkeneko urteetan Baskoniak bizi izan zituen zorigaiztoko gertaerak azaltzen saiatu zen.
‎Berak gertatutakoa jakin zuenean adierazi zuen ez zuela zerikusirik erasoekin. Bera ez omen da maizterrekin bortxakeriaz jokatzearen aldekoa.
‎Niri esan zidan ez aipatzeko Jaun Zuriaren ondorengoa zela. Ilehoria txano handi batekin ezkutatzen zuen eta zabaldu zuen ez zela Mundakakoa, bera Bakiokoa zela.
‎Alemaniar poeta handiena, ikuspegi aski frantses batetik abiatu zen, nahiz eta eskatzen zuen literatura iraultza Frantziako Iraultzak baino dezente lehenago proposatu. Herderengandik ikasi zuen ez zegoela eredu unibertsalik, herri bakoitzak bere hizkuntza duela; idazleak esperientzia eta bizipenak bere herri kulturari egokitzen dizkiola.
‎Haren erabaki aldrebesari. Aretoko atea itxi zuenean ordea, argi ikusi zuen ez zuela zereginik, ezin izango ziola Enekori lagundu. Gainera, inori aitortu ez zion arren, bere senarrak ez zekien igeri egiten.
‎Ez, ordea, hondartzan, Enekoren aurrean, bizilagunen aurrean. Amak beti esaten zuen ez zuela inork bere penen berri izan behar. Horrek ahul bilakatzen zuela bat besteen aurrean, etxeko sua etxeko hautsez estali behar zela.
‎―Orain, aitona, joan zaitezte eta etxandrearekin laga nazazue. Aitajaun Pantxok esan zuen ez zuela ulertu, edo ulertu bazuen ezezko plantak egingo zituen edo are plantarik ere egiteke (ez baitago erabat garbi) ez zuen agindua bete.
‎Errege berriak, hori bai, pietate eta obserbantzia guztia berekin harturik, erabaki zuen ez eramatea aitaren bizimodu tristea. Horretarako hasi zen ezkonduz, artean hogei urte bertzerik ez zituela, eta erabaki zuen, Lermako dukeak hala aholkaturik, gortea lekualdatzea, 1601 urtearen hasieran, Valladolidera.
‎Zuri deitu dizut akordioa lortzeko zure laguntza nahi dudalako. Orduan bai galdetu ziola kondeari, zer egin ahal zuen ez zekielako.
‎Eskutitz bat bidali dizu eta badaezpada ireki dut. Esaten zuen ez zekiela etortzerik izango zuen ala ez. Arazoak zituzten beste taifa batzuekin.
‎Mila esker errateagatik. Kontuan izango dut Isaakek sumatu zuen ez zuela negoziorik egingo eta aholkua eman zion.
‎" azken ikusleak antzokia utzi arte iraun behar lukete offeko oihuek eta intziriek, orduan bakarrik eroriko da, benetan, teloia". Peter Handkek adierazi nahi zuen ez dagoela laugarren hormarik antzokietan;" ez bilatu eredurik, zuek zarete eredua". Bat egiten du ikuspegi horrekin Xabi Erkiziak ere:
‎Edwardek pipa zupatzen segitu zuen. Gero, elizan geldirik egon nahi ez duen umeari begiratuko litzaiokeen maneran begiratu zion Ujunwari eta esan zuen ez zela hizketan ari afrikanista Oxford kume baten gisara, baizik eta egiazko Afrikaren zalea zen aldetik, eta ez zuela nahi mendebaldeko ideiak Afrikako bazterretan inposatzerik. Zimbabwetarra, tanzaniarra eta hegoafrikar zuria buruari eragiten hasi ziren Edward mintzatu bitartean.
‎Eskoriatzan (Gipuzkoa), gauero katu bat etortzen zitzaion atso bati goruetan egoten zenean eta ikaratu egiten zen; gizonari kontatu zion eta hark erabaki" bera paratuko zela andrearen jantziakaz". Katuak irulearen bizarra ikusi eta igarri zuen ez zela betiko andrea. " Gizona izan eta goruetan?" esan zion.
‎Irlandako Medb erregina gerrari eta gizakoia zen. Haren Bretainiako bertsioak, Ginebrak, Lancelot zaldun bihoztun, eta bihozbera, hautatu zuen maitaletzat, Arthuro bere senar erregeak baino hobeki defendatuko ziolako erresuma; gure laminek bezala, iturri batean ahantzirik utzia zuen Ginebrak orrazia; Lancelotek atxeman bai eta, hartan kiribilduak ziren ile horien kontenplazioan, gutik egin zuen ez baitzen kordegabetu, hura zen bezalako amorante fin bati doakion maneran (Chrétien de Troyes 1975: 44).
‎481). Alta, Sautua Olarteko (Orozko) sakristaua zen eta ezin zuen ez jakin bere aitaren garaian ebangelioa zabalduxea zela eta errogatibak ez zirela gauza berria.
‎Jarraian, denen artean txerria mahai gainean etzanda jarri eta estu estu heldu. Era horretan, amak baldea zerramaren lepo azpian jarri zuenean, abere hiltzaileak aizto zorrotza sartu egin zion zintzurrean eta odola istantean borborka hasi zen ateratzen; mondongo egileak odola jira eta bira mantendu zuen ez gatzatzeko, gero odolkiak eta abar egiteko. Handik minutu gutxira, txerri zaharrak azken odol tanta eman zuen, eta, harekin batera, baita atzen arnasa ere; behingoagatik, garrasi eta oihu zoliak bukatu ziren.
‎Hitzarmena behintzat aurreratu genuke, nahiz eta baliotasuna bi aste beranduago gauzatuko den. Franek garbi ikusi zuen ez zuela aukerarik eta Feliperen proposamena onartu zuen.
‎beltzarana eta baxuagoa, aurpegi zorrotzagoa eta pertsonalitatean kontrakoa. Kostatzen zitzaion jendearekin irekitzea, urduria zen eta uste zuen ez zela oso argia.
‎Elenak oso garbi zuen ez zela Benitorekin bakarka geratuko, jendez inguratuta ez bazen. Tentuz urrutiratuko zen harengandik.
‎Tamaina horretako erronka bati aurre egiteko prestaturik ez zegoenez, ez zekien lagunari aurpegira nola begiratu ere. Ez zen ausartzen haren begiradarekin topo egitera, eta ez zuen ez hitzik ez ahotsik ezer esateko.
‎Josep Costa eivissarra da horietako bat, Kataluniako Parlamentuko lehendakariorde izandakoa. Urriaren 27an atxilotu zuten Kataluniako Auzitegi Nagusiari men ez egiteagatik; hango magistratu Alegret andreak mossoei agindua eman zien Costa auzitegi horretako kalabozora eramateko, eta Costak txiokatu zuen ez zuela auzitegi horren autoritatea onartzen Kataluniako parlamentuaren ezein erabaki epaitzeko. Alegretek Costaren aurkako ikerketa desobedientziagatik abiarazi zuen, hark Kataluniako Parlamentuko lehendakariorde gisa, 2019ko azaroan, autodeterminazioaren alde eta monarkia gaitzesteko onartutako akordioak tramitatzeagatik.
2023
‎1521eko apirilaren 24an bildu ziren eta Luterori dei egin zioten. Schurpff, Amsdorf, Justo Jonas eta Jorge Espalatinorekin joan zen Lutero eta esan zuen ez zela erretraktatuko, bere kontzientziaren kontra ez joatearren. Batzarra amaitu eta Treverisko artzapezpikuak bere ganberara deitu zuen Lutero; hara joan ziren Lutero eta haren lagunak.
‎Esaten zion ez zuela azalkerian erori nahi, ez eta aberatsak bezala jantzita ibili ere, predikari bati hori ez zegokiolako eta mundu honetan ez zuelako jaso nahi, bestean jaso behar zuen saria. Esaten zuen ez zuela zama izan nahi Hauteslearentzat, premia asko zituelako hark estaltzeko.
‎Eta jendeak aise sinesten zion, eta bigarren Andredena Maria bat balitz bezala hartu eta halako fama ematen zioten, zeren guziek baitzekiten haurra zenetik izan zela hain zuhurra, non ez baitzen haren baitan mundukeriarik batere izan. Eta barur egiten zuen ez soilik Elizak manatu egunetan, ezpada astean barna ere zenbait aldiz bere debozioak eskatu arau, eta elizkizunen bat baldin bazen, ez zen elizatik mugitu ere egiten. Horregatik, hainbertze estimatzen zuen jende guziak haren bizitza, non harat heltzen baitziren denak hango mirakulua ikustera, eta lorios zen zinez haren beztimenda ukitzea erdiesten zuen oro.
‎Eta apezak, preso hartu zuten bezain zalu aitortu zuen bere gaiztakeria, eta nola aholkatu zion arrebari erraten zuena erratera, elkarrekin ukana zuten bizitza estaltzeko, eta ez soilik estakuru arin batez, ezpada erakustera emate faltsu batez, zeinaren bidez ohoretsu ageri baitziren jende ororen aitzinean. Eta neskari zin eginarazteko Gure Jainkoaren gorputza hartzeko bezain tzarra nola izan zen erantzuki egin zitzaionean, ihardetsi zuen ez zela bera hain ausarta, eta hartu zuen ogia ez zegoela ez sagaratua eta ez benedikatua10 Eta egin zitzaion erreporta Angulemako kondeari, zeinak galdegin baitzion justiziari zuzena zena egin zezan. Iguriki zuten arreba erdi zen arte, eta, seme eder bat ukan zuelarik, erre egin zituzten elkarrekin anai arrebak, eta populu osoa balditurik gelditu zen, ikusi zutenean halako beztimenda saindu baten pean hain munstro ikaragarria zegoela, eta halako bizimodu laudagarri eta sainduaren pean hain bizio hastiagarria zela nagusi.
‎Eta entzuna dauka halaber landarea haztea lortu arren oso zaila dela fruiturik ematea. Eta pentsatu zuen ez ziola zentzurik ikusten, batez ere bere kasuan, landareak zaintzeko oso denbora gutxi izaten duelako beti, edo, egia esanda, landareak zaintzea ahazten zaiolako beti.
‎1884ko urtarrilaren 17an, 64 urte zituela, Vincenten amak treneko eskaileretan estrapozu egin zuen eta izterreko hezurra hautsi zuen; gertaera horrek aukera eman zion Vincenti ama zaindu eta bere egonaldia justifikatzeko; sozialago bihurtu zen eta lagunekin harremanak izaten hasi zen; gainera, Theok Vincenti bidalitako berrehun florinak sendagilearen gastuak ordaintzeko erabili zituzten. 1884ko urtarrilaren 17an (352) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion amak hankan mina hartu zuela, trenetik irtetean; izterreko hezurra hautsi zitzaiola, aldakaren artikulaziotik gertu; sendagileak esan zuen ez zegoela arriskurik, baina amaren adina kontuan hartuta, luze joango zela.
‎ostatua eta mantenua doan izango zituela; Theok bidalitako dirua urte hasierako faktura batzuk ordaintzeko erabiltzea pentsatu zuela; baina, gero, istripua gertatu zenean, diru hori aitari eman ziola; Theo etortzean ehuleen etxetxoak erakutsiko zizkiola; ehuleen irudiak eta haria kiribiltzen zuten emakumeak. Manet-en erakusketari buruz xehetasunak emateko esaten zion Theori, haren lana orijinala iruditzen baitzitzaion; Maneti buruz Zolak idatzitako artikuluaz esaten zuen ez zegoela ados haren ondorioekin: arteko ideia berriei etorkizun berria irekitzen ziela Manetek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia