Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 131

2010
‎Linterna zeukan gizonak etengabe mugitzen zuen, eta argi borobilak jauzitxoak egiten zituen gorpuaren aurpegian. Batzuetan ematen zuen ez zela argia mugitzen zena, baizik eta aurpegi hartako atalen bat, ezpainak, edo begiak, eta ez zela egia, okertuta geundela, Lubis ez zegoela hilda. Baina linternadunak bere begi lehertu hartan pausatzen zuen azkenean argitxoa, eta iduri zuen orduan harritza hartako usain higuingarri guztiak, hezetasunarena, egur ustelduarena, zulo hartatik sortzen zirela.
‎Atraxkua tabernan orain ez dute tabakorik saltzen, are gutxiago oparitzen. Saltzeari utzi ostean zigarro ugari oparitu behar izan zituen bertako jabeak —erretzailea berau— salgai ez egotearen aitzakiaz bezero askok tabakoa eskatzen ziolako modu lotsagabean. lazko Martxoan hartu zuen ez ematearen erabakia eta dagoenekoz herrian ez dago zigarreta eskalerik Atraxkua tabernak jada tabakorik oparitzen ez duela ez dakienik. Koadrilako inor inguruan ez dabilenez aguantatu dut.
‎Gau osoa esna eman zuten Chiarak eta Ottok, nork bere gelan, nork bere gogoetetan. Chiarak pentsatu zuen ez zuela sekula begien aurrean ikusi nahi eskribau lerdejario hura; bidegabea iruditzen zitzaion jasanarazi zioten engainua, eta duda egiten zuen nork ematen zion nazka handiagoa: edo senar zarpail kaikuak, bere betiko parranda, mozkorkeria eta ehizaldiekin; edo idazkari konkortu eta ia horzgabeak, bere maitasun eta edertasun solas platoniko haiekin.
‎Txomin Hegi ortzaiztarraren lekukotasuna bereziki luzea, zehatza eta kontzientea da. Apaizgaia zen eta hastetik esan zuen ez zituela frantsesek erabiltzen zituzten metodoak onartzen, bereziki tortura. Armarik ez zuela nahi aljeriarren kontra, prest zegoela irakasle lan egiteko Aljerian edonon.
‎Bi dozena moro hil zituzten eta bost hartu zituzten gatibu. Espedizio taldeak ez zuen ez hil ez zauriturik izan". 453
‎Jean Marie Arouet Voltaire gaur eguneko munduari begira imajinatzea ez da zaila. Hainbeste erdi egia, ezintasun, kontraesan, ergelkeria, ankerkeria, iluntasun ikusiko zituen inguruan, zer esango zuen ez bada:
‎Izabako Balbina Ederrari ere ez zitzaion laket enkargatu politiko eta militarren jokabidea. Santa Graziko mutil batekin maitemindurik, ez zuen ez gauez eta egunez besterik gogoan.
2011
‎Alorreko beheko alderdiko lurra mandoarekin edo bizkarka goiko puntaraino eramateko esan zien jabeak, eta ezetz esan zioten maizterrek, ez zutela lurra eramango, hura astoaren lana zela, ez zela bidezkoa, hori aparteko lana zela. Meteoro autoarekin hantxe atera zen, eta jabeak ikusiko zuen ez zutela agindua bete, eta herriko guztiek ere bai, eta jabeak ez zuen herriko guztien aurrean errukirik erakutsi nahi izango, maizterrek haren hitza jan izana barkatzerik ez baitzeukan. Etxetik bota egin zituen.
‎Oteiza izan zen 60 hamarkadako ameslari haien erreferente mitogile eta mitomanoa. Berak bataiatu zuen Ez dok amairu taldea, eta haren itzal luzearen babespean hasi zuten haiek beste euskal herri horren bilaketa: iragan mitifikatuan —ezinbesteko iraganean—, eta baita hego euskal herrikoentzat geografikoki ere gure bestaldea den ekialdeko euskal herrian.
‎Epalzaren Pedro Mari Arrietak ere, Otto von Bismarcken antzera, esana zuen ez dela gerra garaian bezainbeste gezur esaten.
2012
‎Pentsatu zuen ez zela misterioa deszifratzeko gauza izango, ezta bere anaia bizkorraren laguntzarekin ere, eta hobe zuela, egonezina ez handitzeko, Lalande Birani gaia aipatzea. Baina pentsatzea errazagoa zen egitea baino.
‎Baina pasa ziren bi egun eta, nahiz edan gabe egon, mozkor mozkor eginda egoten zenean bezala hasi zitzaion zatitzen burua, bata bestearekin nahasten zitzaizkiola Chrysostomeren irudia, Lalande Biranena, Donatienena, Livorena, Christinerena eta iraganeko beste jende askorena. Beldurra hartu zuen ez ote zitzaizkion denak jiraka hasiko erruleta gurpila baten eran, baina segituan irudi bat gailendu zitzaien gainerako guztiei, bere buru osoa betez. Metaforarik gabe esateko, Chrysostomerena zen irudi hura:
‎Bi hitz horietatik bat" porrota" da eta bigarrena" txundigarria". Eta bere buruaren definizioa borobiltzeko aitortzen zuen ez zeukala batere joerarik" umorismorako". Eta egia da.
‎Nola ez zekiela, maisuaren ondoan zegoen; jendez inguraturik baina bakarrik baleude bezala, inork ez baitzien erreparatzen. Lehen keinua nork eman zuen ez zekiela, bata bestearen azala ukitzen ari ziren, leunki ferekatzen arropen artetik, arropen azpitik, eta gero berriz ez zegoen arroparik, larrua larruaren kontra, igurtzien presa, arnasen estura, haragia haragiaren barruan, zentzumenen zorabioa...
‎Ministeritzatik kanporaz gero, Jesusek ez zekien zergatik eraman zuten karrikara! Zalantza egin zuen ez ote zen lekuz okertu; eraikina hobeki ikusteko bi pausu gibelera eman, eta Havana Electric Railways Companyko tranbiak jo zuen
‎Lehenbizian Pombok uste izan zuen ez zela luzaz hantxe egonen, baina fite joanen zela Masoren zalditeriaren bila. Bai ordea, jeneral Banderak Maximo Gomezengandik jasoak zituen bere egitekoak:
2013
‎Txaletaren barruan ikusi nituen gero Athleticeko jokalari haiek, eta hantxe zegoen Txirri Bigarrena galtzerdi hutsetan, etxeko nagusiarekin hitz egiten lasai lasai. Ematen zuen ez zela bere oinetakoez gogoratzen. Ni, berriz, bai, asko gogoratzen nintzen.
‎Misioaren funtzionamenduak nolakoa izan behar zuen ez zegoen inon finkatuta eta, ondorioz, misiolari bakoitzaren izaeraren araberakoa izan ohi zen arautegia eta indioek jasotako tratua. Misiolariak aita bihoztunak izan zitezkeen indioentzat, baina baita despota bihotzik gabeak ere.
‎Fortun Ximenezek liburua irakurria zuen ez dakigu, baina Kalifornian aurkitu zuenak ez zuen antzik liburuan deskribatzen zenarekin. Cortesek, berriz, nobela irakurrita edo irakurri gabe, Lurreko Paradisuaren ondo ondoan omen zegoen uharte haren bila jarraitu zuen.
‎Misioek ahal zutena lagunduko zutela erantzun zion prefektuak. Irina eta tapakiak eman zituzten gehienek, baina Sarriaren beraren misioak, San Carlosek, ezin izan zuen ez bata ez bestea eman, bere neofitoentzako adina ere ez zeukalako. Aurrerago ere, misioen gaineko presioa gehiegizkoa iruditu izan zitzaionean, Samak argiro adierazi zuen bere jarrera agintarien aurrean.
‎" Han, don Luis Kapitain Jenerala pixka bat aldapan behera jaitsi zelarik, harekin hitz egin, eta bakean etortzeko abisatu genion Gobernadore Jaunaren izenean, Bere Gorentasunak jadanik barkatua ziola eta. Horren aurrean, aipatutako don Luisek esan zuen ez zuela bakean etorri nahi. Gu hirurotako bat don Bernardo de Urrea zela jakinarazi zioten, aipatutako don Luisen eta haren emaztearen konfirmazioan aitabitxia izandakoa.
‎Gu hirurotako bat don Bernardo de Urrea zela jakinarazi zioten, aipatutako don Luisen eta haren emaztearen konfirmazioan aitabitxia izandakoa. Erantzun zuen ez zuela bakean etorri nahi, Urrea gezurti bat zela, eta ez zela bere aitabitxia. Esan zuen ez zuela gehiago ezer jakin nahi Tubutama ibaiko haranaz, jadanik ez zela Pimarik geratzen soroak ereiteko.
‎Erantzun zuen ez zuela bakean etorri nahi, Urrea gezurti bat zela, eta ez zela bere aitabitxia. Esan zuen ez zuela gehiago ezer jakin nahi Tubutama ibaiko haranaz, jadanik ez zela Pimarik geratzen soroak ereiteko. Guk ikusiko genuela zer zegoen jateko, ez zelako ez garirik, ez artorik ez babarrunik erein.
‎Jarraian, Arebisiren beraren aitormena entzun zuen Anzak. Idoloa non ezkutatu zuen ez zuen esan nahi, eta Anzak" kolpe gutxi batzuk" eman zizkion bere makilarekin. Horrela behartuta, aitortu zuen, eta saski txiki batean aurkitu zuten idoloa, kotoi artean bilduta.
‎Matxino lotsagabe eta tematiaren alderdiko batek zaurituta zetorren. Ezin izan zuen ez Brebiarioa ez Irudia berreskuratu, hartzera ausartu ez zelako edo utzi ez ziotelako. Nolanahi ere, ez zuen gehiago Aita ikusi, eta Ignaciok ere ez.
‎Beraz, txitxar bihotza zuen inurria konplexutasun handikoa bilakatu zen: ahopeka eta ezkutuka zebilen kantuan, edozein lekutan lasai asko etzaten zen, hankatxoak ederki gora begira, eta bere jokabide xelebrearengatik galdetzen ziotenean, erantzun ohi zuen ez zela bere buruaren jabe, ez zuela erantzukizunik. Zerbait genetikoa izango zela.
‎Inurri batek esan ohi zuen ez zuela maitasunean sinesten, bai, ordea, adiskidetasunean. Harik eta lagun baten bikotearekin maitemindu zen arte, eta geroztik ez zuen berriro gaia aipatu.
‎Inurri batek filosofia ikasi nahi zuen ez zekielako nor zen, nondik zetorren eta nora zihoan. Baina ez zuen unibertsitatean sartzeko froga gainditu eta bizitzen jarraitu zuen.
2014
‎—Izarrak ez dauzkagula alde, alegia —esan zuen txantxetan Saldiasek, zerurantz begira. Baina ez zuen ez ezer ikusi, ez entzun. Goi hartan, dena isiltasuna eta iluntasuna zen.
‎Sortzen delako bertsolariaren beharra. Gogoan atxikiko dut beti Escualdunac eko Donazaharreko emanaldia, Egaña bakarrik, performantzia egitea baztertu zuen ez baitzen horren egiteko lekua, iparraldeko kantutegitik atera aire sinpleetan puntu soil, zorrotz eta zizelkatuak sartu. Ameriketako ottoren kaierratik jalgi balitu bezala.
‎Mutil haiduru lorius horrek zer zuen ez egoiteko Elhairetan sartu izanikan nexkaganik johaiteko Andereñoak bihotz minetan auhen begiz eman dio Auhena dio begiez eta gogoan igartzen zaio.
‎Itxaro eta biak adinak gara, eta buhame horiek ezagutu ditut nik ere, zare saltzen eta eske ibiltzen ziren gure etxeetan. Behin auzoko etxeko andere handi uste batek, atsaraskarian baitzen gure etxen, aipatzen zuen ez zela normala jendeak hola ibiltzea" aujourrdhui le jourr, quand meme" eskua luzatzen. Kooperatiba egina zen Donapaleun, ez genuen horien zareen beharrik, eta ez ginen gehiago gerla aitzin.
‎Irudiak edo irakur moldea ez zirelarik emanak kontrasentsu handiak egiten zituzten. Batek antzerki aski abertzale old style irakurri zuen ez dakit nola. " Turismoaren kontra, betiko gauzak betiko..." Edo euskal antzerkia ez zukeen ezagutzen.
‎" Askotan gertatzen da gizon batek hori bere baitan duela, gizon batek zerbait egiten duela, hori askotan egiten duela, berak gauza asko egiten dituela, gizon gaztea denean gizon zaharra denean, zaharragoa denean. ...nahi zuen eta dena oso kitzikagarria zen beretzat eta orduan dena prestatu zuten eta orduan aitak esan zion umetxoari, zaude ziur zuk egin nahi duzun hau ez dela zerbait krudela, gauzak akatu beraiekin bildumak egiteko, eta semea oso aztoratuta zegoen orduan eta elkarrekin hitz egin zuten horretaz eta zenbat eta gehiago hitz egin horretaz geroz eta ziurragoa zegoen semea hori krudela zela eta esan zuen ez zuela egingo eta aitak esan zion ume txikiari bera ume prestua zela plazerra alde batera uzteko krudelkeria egiterakoan. Mutila ohera joan zen orduan eta orduan aitak goizean goiz esnatu zenean pipi tximeleta zoragarri bat ikusi zuen gelan eta harrapatu egin zuen eta akatu egin zuen eta orratza bat sartu zion eta semea esnatu zuen orduan eta erakutsi egin zion eta esan zion begira ze aita ona naizen hauxe harrapatu eta akatu izanagatik, mutila oso nahastuta zegoen eta orduan esan zuen bere bilduma osatuko zuela eta hori izan zen eztabaidagai zegoen guztia eta hauxe behin gertatu zen zerbaiten deskribapen txiki bat da eta oso interesgarria da". 15
‎Kezka bera izan zuen izeba Joxepitak, aitaren lehen langabezialdian, zazpi urterekin haren etxera uda pasatzera joan ginenean. Lehen egunetik esan zuen ez ginela etxera hain argal itzuliko eta horretarako bi neurri hartu zituen: janaria, noski, eta bazkalondoko kuluxka.
‎Aurelik berak jarri zigun baztangaren kontrako txertoa, etxean. Amaren eta izebaren aspaldiko ezaguna zen eta erabaki zuen ez zigula txertoa besoan jarriko, oinean baizik, besoan marka uzten zuelako. Gero, sukarraren ametsak zetozen, ametsik gozoenak.
‎Bazkaltzen ari ginela jarri zuen mahai gainean, amaren plateraren aurrean. Uste nahi zuen ez ziotela emango, baina eman zioten. Horregatik ez zuen pasaportea eskatu nahi izan, bere sokakoei ematen zietenean ere, berari uko egingo ziotela pentsatu nahi zuelako.
‎Bigarren mailako hiritarrak ginen euskaldunok. Ez ziguten gure artean euskaraz egitea debekatzen, baina diktadurak zabaldu zuen beldurrak sustraiak bota zituen eta askok erabaki zuen ez zela hizkuntza hori erabiltzea komeni, ezta etxean ere. Hor eten zen, kasu askotan, mendeetan belaunaldiz belaunaldi luzatutako katea.
‎Zoriontsu izan zen zahartzaroan. Franco hil ondoren egiaztatu zuen ez zuela zertan gorde ezkutuan pentsatzen edo sentitzen zuena, aitak ez bezala, ikusi zuen historiak arrazoi ematen ziola. Errepikatzen zuen ez zuela inoiz hain zahartzaro gozoa izango zuenik espero.
‎Franco hil ondoren egiaztatu zuen ez zuela zertan gorde ezkutuan pentsatzen edo sentitzen zuena, aitak ez bezala, ikusi zuen historiak arrazoi ematen ziola. Errepikatzen zuen ez zuela inoiz hain zahartzaro gozoa izango zuenik espero. Aitaren alargun pentsioa jasotzen zuen, aitari gerran jarduteagatik zegokion pentsioa eta berea.
‎Orduan isildu zen txistua. Izebak esan zuen ez ziola tramankuluari abantailarik ikusten, berak uste zuela inolako surik gabe funtzionatuko zuela eta total, txapa beti izaten genuela piztuta eta berdin zitzaiola eltzea zenbat denbora egongo zen bertan. Ez genuen sekulan eltze hura berrerabili.
‎Bazkaltzeko orduan izebak esan zuen berak ikusi zuela hamaika aldiz nola hiltzen ziren oiloak, baina bera ez zela hori egiteko gauza, irtenbidea oiloa hartu eta lehengusu harakinei eramatea zela, akaba zezaten. Amak ez zuen hori argi ikusten, esaten zuen ez zela hain erraza, oiloa ederra zela eta indar handia zuela. Agian ez zien lehengusu harakinei mesede hori eskatu nahi.
2015
‎Astoa ihesi saiatu zen, baina aurreko hankek amore eman zioten eta Billy buru gainetik lurrera katapultatu zuen. Billyk berehala jakin zuen ez zuela beisbol partidarik jokatuko arratsalde hartan, eta agian inoiz ere ez. Eskuineko sorbalda eta besoa albo batean zintzilik zituen, jendetzak isil isil bidea zabaldu zionean.
‎Garai bateko gazteok lotsati eta iheskor izaten ginen gure nagusiekilako jokaeran. Gurasoek ez zituzten gatzduntzat jotzen seme alaben galderak; batek berez bereganatzen zuen ez galdegarri ziren gauzen sena. Ezin galdetuzko galdera haiek errealitatearen eskualde zabalak hartuko zituzten, suposatzen dut.
‎Hurrengo hilabetean, Bilboko Euskalduna frontoian, azkenean garaitu zuen italiar hura, horrela nolabait berdinduz aurreko porrot haiek guztiek utzitako arrasto kaxkarra. Eta nahiz eta Bilbon irabazi zuen eta nahiz eta hurrengo astean Madrilen irabazi zuen, Marcel Moret pugil frantsesa KO utzi baitzuen olanaren gainean botata, Gaztañagak sentitzen zuen ez zegoela gustura azkenaldi hartan eta horrela, azaro amaieran Santanderren hartu zuen Ameriketarantz zihoan transatlantikoa. Oraingo honetan La Habanarantz.
‎Behin portuan, isiltasunean denbora luzez mantendu ondorengo Espainian egindako lehen adierazpenetan, pugilak aditzera eman zuen ez zuela interesik Espainiako txapelketan, ezta inolako interesik Isidoro Gaztañagaren kontra borrokatzeko ere.
‎Uztailean Infanteriako kapitain kargua eman zioten, eta aitari gutun batean zioen alemaniar uniformea janzten zuela, eta agindu zion portretaren igortzea. Jose Mari anaiari bidali beste gutun batean jakinarazi zuen ez zuela etxeko letrarik jaso," eta zain niagok, pentsa dezakean ezinegonaz"; galdetu zion proiektuez eta amodioez, bi foto gehitu zizkion paisaiaz, eta goraintziak helarazi zizkion bere adiskideentzat, bereziki Migel Arrarats eta Agustin Goizuetarendako, galdatuz idatz ziezaiotela.
‎Martxoan, Predatzaile Eragiketak sobietar indarrak inguratu gogo zituen Voljovetik mendebalera, baina porrot egin zuen, eta apirilean bertako tankeek kontraeraso jo zuten, eta gutxik egin zuen ez baitzituzten espainiar indarrak guztiz zifritu, alemaniarrek ez balute haien sokorri jin izan. Bi egunera, Jose Mari anaiari eta Teresa izebari idatzi zien, egoeraren tragikoaz informatu gabe; aitarentzako ere ez omen zeukan" aipatzea balio lukeen berritasunik, lengoaia militarrak dioen gisan" —nahiz eta gutxira eman zion alemaniar Burdinazko Gurutzearen berri—, eta aurreraxeago:
‎militar bat, tratatu historiko bat irakurtzen ari dela. Ondoko urtean itzuli zen uneko afera taktiko militarretara, artikulu ongi neurtu batean, paratxutisten eta indar aerotransportatzaileen arteko lankidetzaz; lañoki aitor zuen ez zela aditua gaian.
‎Hemen ere, ez zuen atertu, Iruñeko gisara. Erran niolarik Grenet alkateari ene arazo nagusia hiriarentzako ur hornikuntza nuela, irri artean erran zuen ez zuela sinisten ahal."
‎" Prestatu genuelarik lehen Promozio Industrialerako Plana [Urmenetak] berehala ikusi zuen ez genezakeela egin Estatuak edota frantsesek bezalagarapen polorik, hots, industrien inbertsioentzako hiri pribilegiaturik. Eta Diputazioak, konpetentzia berria asumituz, garapen polo izendatu zuen lurralde foral guztia."
‎" 1964an, notable prudente batzuek gaztigatu ziguten industrializazioaren lanjerrez Nafarroan. Inork erran zuen ez zirela batetara heldu errekete txapelak eta fabrikako tximiniak. Baina optimista askoak izan ginen[...]
‎Sinatzaileetariko batzuek deklaratuko zuten gerora presioak eta koakzioak jasan izanak. Inpugnazio idazkiak, sakonki juridikoa, ageri zuen ez zuela aurkeztuetariko inork erredaktatu, Aizpundarrek baizik.
‎bai" mundu obreroarekin arrankontratzeko arduran", bai eta" botere politikoarengandiko independentzian" ere. Adierazi ere zuen ez zegoela" su pizten dutenekin, jakin gabetarik zer sute mota abian duten", eta horretarako ez zegoen" inongo subertsiorekin". Bigarrenik, bere burua kokatu zuen" sistema politikoaren barruan, funtsean", ordea ez zegoen" demokrazia graduala posible ikusten ez dutenekin, Funtsezko Legeen koadroan".
‎Gobernuak bereari eutsi zion. Azaroaren 19an, Juan Luis Sanchez de Muniain eledunak, jakinarazi zuen ez zutela gibelera eginen, eta Lourdes Goikoetxea presidenteordeak adierazi zuen polemikak helburu zeukala" bazterrak nahastea", zeren" ezarpen industriala dugu eskertu nahi, 50 urteren buruan denon begi bistan dauden efektuak ekarri dituelako gure Erkidegoan".
‎1964an, notable prudente batzuek gaztigatu ziguten industrializazioaren lanjerrez Nafarroan. Inork erran zuen ez zirela batetara heldu errekete txapelak eta fabrikako tximiniak. Baina optimista askoak izan ginen.
‎640. Rafa Diezek adierazi zuen ez zirela onargarriak azken egunetako kale borroka ekintzak" ez zutelako 13 eta 15eko erantzuna batua eta indartsua izan zedin laguntzen" eta" ulergaitzak zirelako bilatu bide zuten helburu politikoaren aldetik" (El Correo Español,). ELAk nahikotzat hartu zituen adierazpenok, taxuz betetzen zutelako" gainontzekoen interferentzien" aurrean eskatutako jarrera kritikoa, eta argi erakusten LABek elkarlanarekiko konpromisoan emandako urratsa.
‎938. Aipatu bezala, ELA argi utzi zuen ez zuela mahai hartan parterik hartuko; hala ere ordezkari bat gorde zioten mahaiaren zuzendaritzan, baina sindikatuak ez zuen inor izendatu. Loiolako elkarrizketa prozesua hasi zenean, Ezker Abertzaleak ulertu zuen Mahaiak amaitu zuela bere lana:
‎Dena dela, labanaren ahoan ibili beharrak eskatzen zion zuhurtzia baztertu gabe ere, ELAk argi zuen ez ziola inondik ere muzin egingo bere gain hartutako ardura nazionalari.664
‎Popularrek Ardanzari emandako erabateko ezezkoak arrazoia eman zien bide berriak urratu behar zirela ziotenei: EAJk674 iniziatibari derrigorrezkoa zuen babesa erakutsi ondoren— argi utzi zuen ez zuela beste bideren bat jorratzeko aukera baztertzen, 675 eta EA zein EBk gehiengo berri baten alde egiteko asmoa adierazi zuten. ELAk eta LABek ere proposamenari jarritako betoa baliatu zuten indar espainolen itxikeria salatzeko eta erabakitzeko eskubidearen aldeko iritzia eta elkarlana indartzeko.676
‎Egoera erosoa ez zen arren —askorentzat ulergaitza zen ELAren inplikazio eza916, sindikatuak argi zuen ez zuela parte hartu behar okerrak iruditzen zitzaizkion estrategietan; eta, eraginkortasun politikoaren aldetik, okerra eta okertzailea iruditzen zitzaion Anoetak ekarritako estrategia" transbertsala". Bere ikuspegia argi uzteko eta, bide batez, jasotzen ari zen kritika zaparradari erantzuteko, sindikatuaren hausnarketa estrategikoa jasotzen zuen agiria kaleratu zuen Nazio Batzordeak 2005eko irailaren 12an.
‎Aipatu da, bestalde, Lizarra Garaziri eskainitako meniak ez ziola soluziorik ematen arma aroaren ondorio zen preso eta iheslarien arazoari; soluzioak Madrildik etorri behar zuen eta Aznarren gobernuak argi utzia zuen ez zuela preso eta iheslariez hitz egingo gatazka politikoaren gaineko inolako elkarrizketaren testuinguruan.
‎Sindikatuen aldarriak ez zuen, baina, lortu ordurako hilzorian zegoen prozesua berpiztea; 949 azken itxaropen printzak ezabatuko ziren abenduaren 30ean ETAk Madrilgo Barajas aireportuko T terminala lehertu zuenean: auto bonbaz egindako atentatuak, eraikina suntsitzeaz gain, jatorri ekuatortarreko bi gizonezko hil zituen eta beste hogei zauritu inguru eragin.950 Komunikatu baten bidez ETAk jakinarazi zuen ez zuela hildakorik eragin nahi izan, garaiz eman baitzuen leherketaren abisua, eta su etenari eusten ziola, nahiz horrek ez zuen esan nahi ez zuenik erantzungo" Euskal Herriaren aurkako eraso egoera mantentzen den heinean". Atentatuak erabat ezustean harrapatutako Rodriguez Zapatero presidenteak elkarrizketak" geldiarazi" zituela iragarri zuen.
‎Esan behar da, dena den, bi sindikatuen arteko krisialdi gordinenean ere, ELA eta LABen zuzendaritzek ez zutela harremana erabat eten; aitzitik, liskar ugariak eragiten ari ziren etsaitzeari galga jarri nahian, 2006aren hasieran elkarrizketa bultzaberritzeko konpromisoa hartu eta urratsak zehaztu zituzten, gaien araberako mintzakideak izendatuz, bileretarako epeak ezarriz eta haien aurreko prestalana hitzartuz.997 Bilera dezente izan ziren, unean uneko arazoez zein ikuspegi luzeko eginbideez hitz egin zen, baina, hain ziren diferenteak abiapuntu, azterketa eta lehentasunak, non oso zaila gertatzen baitzen eztabaidan aurrera egitea, puntu konkretu batzuetan ezik: ELAk ez zituen inondik ere konpartitzen LABen azterketa eta konpromiso politikoak, eta ez zegoen prest estrategia erratu baten soinuan dantzatzeko; LABek, bere aldetik, argi utzi zuen ez zuela ELArekin negoziazio kolektiboan inolako urratsik emango" testuingurutik kanpo", hau da, arlo politikoan elkar hartze handiagorik ez bazen.998
‎207. 1990ko otsailaren 15an EAJ, Euskadiko Ezkerra eta EAk adostutako ez legezko proposamena onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, aldeko 38 bozka, aurkako 23 eta abstentzio batekin; onartutako testuak Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea proklamatzen zuen eta, aldi berean, Estatutuaren balioa baiesten zuen euskaldunen arazoei aurre egiteko marko egoki bezala; HBko 13 legebiltzarkideek utzi egin zuten biltzarra bozketa bainolehen, bere emendakinak ez zirelako aintzat hartuak izan; oso nabarmena izan zen proposamena egin zuten alderdiek ez zutela inolako interesik izan HBkoekin ezer adosteko. Autodeterminazio eskubidearen proklamazioak ez zezan asaldatu Jaurlaritzan kide zuen PSE, EAJk argi utzi zuen ez zuela adierazpen hutsetik harago joateko inolako asmorik: " eguneroko lanean jarraituko dugu autodeterminazioa gauzatzen", izan ziren Xabier Arzalluzen hitzak.
‎Zer egiten zuen CANek Nafarroatik kanpoko jendea topagune haietara gonbidatuz eta beste gune batzuetan egindako proposamenak errepikatuz? Zer egiten zuen ez zegokion funtzio bat bere gain hartuz. Zer egiten zuen Nafarroako autonomia eta Parlamentua aintzat hartu gabe Europako zerga politika bakarri buruzko proposamenak egiten?
‎Ontiverosek onartzen zuen 2003an etxebizitza burbuila bazegoela, baina ondoren gaineratzen zuen ez zela lehertuko. Sekula?
‎Bulego horretan, Asiainen semeak lan egiten zuen, aurrezki kutxarentzat zerbitzuak fakturatu zizkioten, nahiz eta bazkideetako bat kontseilaria izan. 2012ko abenduan, Cervera auzia lehertu zenean, Asiainek aitortu zuen ez zegoela inongo arazorik, hark bufetean lan egiteari utzi ziolako. Hala ere, enpresako bazkide nagusi izaten jarraitu zuen, eta hala baieztatzen da erregistro ofizialetan.
‎Salaketa jarri zuen Ecologistas en Accion taldeak eta zalaparta politikoa sortu zen Burgosen. Juan Carlos Aparicio PPko alkatea harrituta agertu zen bidai harekin eta esan zuen ez zuela halakorik egingo. Baina ez zen beste ezer gertatu eta pasartea ahanzturan erori zen berriro.
‎Maria Paz Benitok galdetu zion ea zergatik egiten ziren egunean bi bilera edo hiru bilera, eta ez bakarra. Sanzek erantzun zuen ez zekiela zergatia. Bere esanetan, Batzorde Iraunkorra sortu zuten beste batzorde ofiziala hiru hilean behin biltzen zelako eta tarte horretan jakin beharreko gauza ugari gertatzen zirelako.
‎Sanzek berak Erakunde Sortzaileen Batzordean 46 000 euro jaso bazituen, batzorde iraunkorrean beste 39 000 euro jaso zituen. Alta, epaileak horri buruz galdetu zioenean, presidente ohiak erantzun zuen ez ziola arretarik jartzen kobratutako diruari. Bere esanetan, ez zekien noiz ordaintzen zioten eta dieta karguari zegokion," hartutako erantzukizunen emaitza" ziren.
‎Botinek argi utzi zion epe ertainera AC Hoteles burtsara ateratzea zuela buruan. Betidanik burtsara ateratzeari uzkur egonagatik, 2000n Catalanek publikoki esan zuen ez zuela atzera bueltarik. Atzetik, ordea, argi zuen NH Hotelesen istorio hura ezin zela errepikatu.
‎Hark arrazoitu zuenez, CANek ez zuen" ustezko akordio hura" eta berez ezin zuen auzitegietan ezer borrokatu. Bere azalpenaren arabera, hiru aurrezki kutxek auzitegiko bidea hartu zutenean, Gomez Acebo Pombo firmako Luis Bazan defendatzailea aukeratu zuten, eta abokatu bulego horren txosten batek ondorioztatu zuen ez zegoela aurrez akordiorik: " Nahiz eta egia izan daitekeen aurrezki kutxek aldarrikatutakoa berresten duten negoziazioak egon zirela, elkarrizketa horiek ez ziren inoiz gauzatu salerosketaren prezioa ezartzeko akordio batean".
‎Aurretik hitzartuta zegoen administrazio kontseiluari izen zehatzak eman behar zizkiotela eta soilik babes nahikorik ez izanez gero, proposatuko zen lehiaketaren aukera. Goñik ez zuen ez babes nahikorik, ez babes txikiagorik. Berdinketa hutsa zen.
‎Lorenzo Riezu estimu handian zuela goraipatu eta aurrezki kutxari eskainitako zerbitzuagatik bere esker ona adierazi zion. Era berean, argitu nahi izan zuen ez zuela" polemika antzuetan" sartzeko asmorik.
‎Hilabete beranduago, parlamentariek azalpenak eskatu zizkioten. Sanzek adierazi zuen bere hitzak gaizki ulertuak izan zirela, eta zehaztu zuen ez zuela erakunde bat bera ere lehentasun. Bere esanetan, finantza ikuspuntu hutsetik, Nafarroatik kanpoko beste erakunde batekin bat egitea hobea zen," ez delako gauza bera 525 000 biztanleko lurralde batera zuzentzea edo milioi bat edo bi milioiko lurraldera zuzentzea". 2 Haatik, finantza eremu hutsetik haratago, arazo politikoa zegoen.
‎El Cayo osoan ardurenean argia fite bihurtzen bada ere, aldi hartan aspaldikoak bezain luzea gertatu zen itzalaldia. Oren bat igurikiz gero, Orlanditok deliberatu zuen ez zirela luzatu behar badia iragatera, beranduago itsasoa are goitiago eta korronteak bortitzago edirenen zituztelako.
2016
‎Mateo Mujika Gasteizko apezpikuak berak eman zion saria, baina gerratearekin, argitaratzeko asmoak bertan behera geratu ziren, eta apezpiku berria izendatzearen kariaz, Teneren idazkia, beste gauza asko bezala, desagertu egin zen. Gerratearekin Iparraldera jo behar izan zuen ez ahantz Gipuzkoako Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zela 1935.etik. Gerraostean hainbat artikulu eta ipuin idatzi zituen Debako jaien programetan; horiez gain, ia ezer gutxi gehiago laga zigun berria, ezpada 1964.ean Txomin Agirreren mendeurrena ospatzeko aitzakiaz Ondarroan egin zen literatur lehiaketan aurkeztu nekazari bizitzari buruzko lana, 1 saria eskuratu zuena.
‎Gero Cairbre hil zen eta attacotak Morann Cairbre ren semeari eskaini zioten erregetza. Hau gizon inteligente eta ikasia zen eta ez zuela onartuko erantzun zuen ez baitzuen horretarako eskubide hereditariorik. Are gehiago zera esan zuen, idortasuna eta gosea ez zirela amaituko, benetako herederoen bila norbait bidali arte,.
‎Lege horrek eman zion lehentasuna Jaizkibel konpainiari desfilatzeko orduan. Ordurako, ordea, pribatizatua zegoen Alardea eta udalak ikasia zuen ez entzunarena egiten. Legeak esaten du erakunde publikoek bidea zabaldu behar diotela berdintasunari, hori da Arartekoak eta Emakundek behin eta berriro ebatsi dutena.
‎Esnatu bezain laster, ametsa gogoan, erabaki zuen ez zela horretarako berandu. Lehenik pentsatu zuen ohar bat idatziko ziola eta oharrarekin batera etxean badaezpadan zituen goikoaren giltzak posta kutxan sartuko zituela.
‎Lehenik pentsatu zuen ohar bat idatziko ziola eta oharrarekin batera etxean badaezpadan zituen goikoaren giltzak posta kutxan sartuko zituela. Hasi eta guzti egin zen, jarri zen jangelako mahaian, sarrera zelatatzeko erabiltzen zuen lekuan, baina lehen hitza idatzi baino lehen ulertu zuen ez zekiela euskaraz idazten. Erdaraz idatz zezakeela pentsatu zuen ondoren, baina berehala etorri zitzaion gogora alabaren ustez ortografia akats ugari egiten zuela gazteleraz ere.
‎Agian, irtendakoan gure kontra kolpeka, mutur joka eta irainka jardun zutenen artean bakarren bat damutuko zen egindakoaz, agian norbaitek, gauean, lo hartu aurretik, pentsatu zuen ez zekiela momentu hartan barrutik sortu zitzaiona barruan zeukanik, agian norbait damutu zen, batez ere ingurukoen harrokeriak lotsa eman ziolako. Agian halakoak pentsatuko zuen guk sortutako arazoa beste nolabait konpondu behar zela.
‎Eta une berean ulertu zuen ez zekiela ezer zelatari profesionalei buruz. Biharamunean herriko liburutegira joan eta nobela beltz bi hartu zuen maileguan.
2017
‎Egin nuen ene baitan ba, lo gela badukete hor gaindi. Gainean zela erran nion, beti eni so, ematen zuen ez zuela joan nahi, gibelka urruntzen ikusi nuen gonatik jalgitzen zitzaizkion zango meheen gainean eta gauak besarkatu zuen. Sekulako hotza zen.
‎Ordu da beti zuei deika jarraiki lehengo ez izate horretara zuek kateatzeari uzteko; ordua geure geureari berriz libre izaten uzteko, eta izan zinetenoi zuen ez izatea onartzeko.
‎Harriturik, kolpeak huts egin zuelako, Herioak jakin minez begiratu zion hari beha zegoen gazteari. Haren aurpegian sumatu zuen ez zela beldur; begi batzuk baino ez zituen ikusi, ikatza bezain beltzak eta ilargirik gabeko gaua bezain sakonak. Norenak ote ziren?
2018
‎Atal honetan ez gara Iruñeko euskararen kanpoko historiaz arituko, baina aipatzekoa da gordetako toponimoek hizkuntzek iraganean izandako hedaduraren berri ematen dutela, baita hizkuntza horiek beste batzuen menpe galdu direnean ere: Patxi Salaberrik (1994) toponimia erabiliz irudikatu zuen euskararen muga Nafarroa hegoaldean; zehazki, Ameskoatik eskuin, Pirinioetara bidean dauden ibarretako onomastika zehatz azterturik, erakutsi zuen ez zela eten zurrunik euskararen eta erromantzearen artean, eta Ameskoagainak eta Ameskoabarrenak euskaldun iraun zutela XIX. mendera arte, Allin haranak, Lanak eta Lizarra inguruko beste ibar batzuek bezala (Salaberri, 2012, 146).
‎Gaurtik ikusita sinesgaitza badirudi ere, moja haiek heziketa sexuala irakasten zuten pedagogia aurrerakoi baten bidez, baina gertatu behar zena gertatu zen. Egun batean, klaseko inozo batek galdetu zuen ea zer esan nahi zuen Ez ezazue Ferminico hil leloak, kalean barreiatutako panfleto batean ikusita, fetoen argazki krudelekin eta guzti. Ez zen galdera makala.
‎Pribilegioa onartzeko, Erregeak hiru estatuak deitu zituen (eliza, noblezia eta hiribildu onak), eta foruaren bitartez erabaki zuen ez berak ez bere ondorengoek ere ez zutela onartuko batasuna hauts zedin. Errege aldaketak zatiketa eragin ez zezan, etorkizuneko errege erreginek Pribilegioaren eta Nafarroako Foruen zina batera egingo zuten, koroatzearen une berean.
‎Joxi Basterretxeak Euskal Herriko komunikabideetako eguraldi mapak aztertu zituen. Ondorioztatu zuen ez zegoela batasunik. Sud Ouest egunkariak Pirinio Atlantikoetako mapa jartzen zuen.
‎Gehiago dena, enpresa horien izenean mintzatu ziren batzuk militante abertzaleak ziren. Gai hori salatzeak erakusten zuen ez zegoela herri ikuspegirik. Pirinio Atlantikoetako prefetak entzun zuen deiadar hori.
‎Maxen atera jotzekotan egon da, baina ez dago ziur hark nola erreakzionatuko duen. Añesek berak ere nahiago zuen ez jakin. Añes izan da besteak gaueko aterpe duen pasilloan sartu dena, baina lehenagotik sartu zitzaion gizon hori Añesi bere bizitzan.
‎Etxea galdu duenak itzal gabe geratu denaren sentipena izan behar du. Sotoko aulki tolesgarri batean eserita lo egiten duen gizonak Añesek orain lo egiten duen gelan egiten zuen ez oso aspaldi. Kappe jaunaren etxean.
‎—Udan hil zen, ni Vietnamera joan baino egun batzuk lehenago. Ez zuen ez tentsio alturik, ez osteoporosirik: burua ere sano.
‎Baina Añesek hitzeman zion ulertzen zuela eta eskailera garbi utziko zuela. Atea ixteko zegoela, gizonak errepikatu egin zuen ez zuela nahi inork pentsatzerik bere lana gaizki egiten zuela.
‎Zerk itzarri zuen ez zekiela, gauerdian pelegrinetatik bat bere zokotik altxatu zen. Hilarriaren inguruan beste pelegrinen irudiak antzeman zituen, lurrean elkarren kontra juntatuak beren kapusai lur kolorearekin; argi zurbil hartan pulunpaturik, hormaturik iduri zuten.
‎Turkiarrak Tesalonicara hurreratu zirenean, Aita Cumenok erran zuen ez zela mundutik apart bizitzeko orena, baizik populuarekin egotekoa! Gaixoa Jaun done Pacomioren gerizatik landara joan zen malurra nagusi deneko mundura, non gizakiak tai gabe elkar hilka ari baitira, basamortuko piztiak bezala.
‎Arandoiren mintzoak salatzen zuen ez zuela eman berrogei urte erabili gabe, emaztea ere, Arandoineko primua zen Resu, euskalduna baitzen, haiek seme alabei erakutsi ez bazieten ere.
2019
‎" Orain, aitona, joan zaitezte eta etxandrearekin laga nazazue". Aitajaun Pantxok esan zuen ez zuela ulertu, edo ulertu bazuen ezezko plantak egingo zituen edo are plantarik ere egiteke (ez baitago erabat garbi) ez zuen agindua bete.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia