Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 313

2000
‎Eiderrek ez zion bere bizitza osoan inmentsitateari buruz berba egin, ezta hondartzako lehen aldi hartan ere. Berak zerbait handia eskaini zion, bai, akaso lortzeko konplikatu samarrak ziren opariak; baina horrek ez zuen esan nahi itsaso zabala paketetxo batean sartu eta zinta batez lotuko zuenik. Ez.
2001
‎Ezkontza gaua bezalakoa izango zen. Orduan, maitasuna estreinakoz egingo zuela pentsatzen zuen, eta izara azpiko lehen gau hartan zenbat desiratzen zuen esango zion belarrira, zenbat maite zuen kontatuko zion musuen bitartez eta astiro astiro laztanduko zuen, zilborrean putz eginez.
‎Lucasek ere barre egin zuen baina barrutik, kanpotik ez. Eta esan zion Marcosi ez, ez da hori; nekatuta nago, esan nahi dut hiltzeko moduan nagoela, eta jarraitu zuen esaten uste dut egokia dela orain hiltzea, orain hil behar dudalako, ez herenegun, orain hil behar dut. Marcosek galdetu zion zergatik dakizu hain ziur.
2002
‎Alaznek zuen esan zenbatetan jo zuten larrua. Gainera, sexua ez zen matematika.
‎Eta ez zuen esaten.
‎–Joder –asmatu zuen esaten Julenek– Ba, hurrengoan abisatu; patatakoa emango ziguk eta.
‎Beti lotua zegoelako, burua pixka bat nahasi zitzaion. Nik askatu eta hasieran ez zuen esana egiten. Astiro astiro, ordea, mantsotu eta zentzatu egin zen eta azkenean nirekin txintxo txintxo ibiltzen zen, Idiazabalgo mendietan barna.
‎–Ez dakit nork esan zuen, baina arrazoi zuen esan zuenean gizon guztien ametsa dela haren bat edukitzea.
2003
‎Matiasek baietz esan zion, Bale, esan zion, baina entziklopedia bat ere izango zuela etxean. Luvinok jarraitu zuen esaten fraideen historia hura zela entziklopedia bat. Entziklopedia bat zen fraideen historia hura anarkistentzat.
‎Jokoa oso oso txarto azaltzen ari zelako inpresioa zuenez, gauzak astiroago azaltzea erabaki zuen Mercedesek, eta esan zuen" Esan nahi dut diferente mugitzen dela pieza bat, esaterako, goizeko hamarrak eta bostean edo arratsaldeko seiak eta hogeita hamahiruan eta, ordu berbera izan arren, ez direla piezak berdin mugitzen eguzkia dagoenean, lau gradu daudenean eta haizea iparretik datorrenean". Amaitu zuen esaten deabruzko burua behar zuela joko hori asmatu zuenak, eta anaiek ez zeukatela besterik buruan.
‎Horixe esan zuen Romanek. Ez zuen esan" izugarria" zela edo" ikaragarria" zela: " terriblea" zela esan zuen.
‎Jarraitu zuen esaten Fernandok gero eta itxura eskasagoa zuela 3.Dko matrimonioak, eta gizona gaitzen batek jo zuela lepoan, eta behera begira eman behar zuela egun osoa, eta ezin zuela burua zuzen jarri. Jendeak komentatzen zuen, hala ere, hiru lau aldiz joan zirela 3.Dkoak Madrilera eta tratuan ibili zirela musika konpainiekin eta zerbait lortzen ari zirela, eta munduan ez dela guztia uste den bezain txarra edo uste den bezain ona.
‎Garbi zegoen inork ez ziola etorkizunik ikusten bikoteari, kaduzitate data igaroa zutela. Norbaitek iraganeko maitasunaren lekuko gisa ikusten zituen, aspaldi itzalitako suaren kea omen zerien, baina ez besterik, ohituragatik zeudela alegia elkarrekin edo alferkeriaz edo aspaldiko hitzarmenen bat luzatuz, iritzi desberdinak ageri ziren baina inork ez zuen esaten elkar maite zutenik. Eta, alabaina, ez zen bien artean inoiz ere liskarrik sumatu, ez zuen inork gorrotorik atzeman, badirudi maitasunaren hilotza usteldu ahala isilik lurperatzen zutela, dolua bien artean gordeaz, familiak bisitarik nahi ez balu bezala, baina aldi berean gatazka sorgor baten hotsak suma zitezkeen bien artean.
‎Sentimenduen aurrean hotz xamarra. Baina horrek ez zuen esan nahi Ana maite ez nuenik. Ezta berak, jeloskor izateagatik, ni gehiago maite ninduenik ere.
2004
‎Non? Ez nekien, ez zuen esaten. Beste inori ere ez zion ezer kontatzen.
‎Zeren eta, ba ote da tokirik euskal demokrazia horretan espainolak eta frantsesak izaten segitu nahi dutenendako? (...) Hark ez zuen esaten baina hemen arrisku ikaragarri bat dugu euskal demokraziaren izenean etnokrazia edo, are murriztuago, glotokrazia bat sortzeko, askotan Euskal Herria edo euskara bera jainko bihurtu eta hezur haragizko euskal herritarren borondatearen gainetik jartzen baitugu. Horretan ere zaharrak maisu:
‎Baina inork ez zuen holakorik aitortzen. Aitak ez zuen esaten txarto egin zuela umearen ilusioa zapuzten, eta Romanek ez zuen onartzen sugandilaren umekeria hura balekoa zela umetan, baina ez orain, urte bi pasatu ostean.
‎–Yoga –lortu zuen esatea Josebak– Sinesten dut, bai. Mireia ezagututa ez nau batere harritzen.
2005
‎Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zuenik, baizik eta dena denena zuten(?); izan ere, ez zen haien artean behartsurik, zeren lurrik edo etxerik zutenek, dena saldu eta salmentaren ordaina apostoluen esku jartzen zuten; eta bakoitzari behar zuena ematen zitzaion.
‎Nire arrebak etxera ekarri zuen lehenengo aldian, familiarekin afaltzera izan zen. Oso urduri egon zen afari osoan, zurrun, baietz eta ezetz baino ez zuen esaten. Afaldu ostean nire arreba ez zegoen oso ondo; udaberri hasiera zen eta gripe arrastoak zeuzkan oraindik, eta gure amak esan zuen ea zergatik ez ginen mutil biak elkarrekin joaten zerbait hartzen.
‎Noizbehinka semeak deitu egiten zidan, ez ote zen hobea ospitalera eramatea: ez zuen hitz egiten, ez zuen esaten ziotena ulertzen, baina nahiago nuen polizia agertzea eta haiek arduratzea.
‎Gurrek esan zion hori bazekiela berak, askotan esan ziola marrazain izan nahi zuela. Simonek jarraitu zuen esaten hori izan zuela beti buruan, urteak eta urteak, eta, bizitzan behin baino ez bazen ere, marrazain izango zela bera errugbi partidu batean. Eta partidu on batean izan nahi zuen berak marrazain, bizitzan behin baino ez bazen ere, horregatik deituko zuen Irlandara.
‎Gurrek baietz egin zuen buruaz, gogoratzen zuela, inoiz kontatu ziola halako zerbait Simonek. Eta Simonek jarraitu zuen esaten Irlandako errugbi federaziora deituko zuela; Simonek uste zuen izango zutela han lagunarteko partiduren bat. Izango zuten han marrazainen bat faltan.
‎Eta askotan, lagunarteko partiduetan, jokalari bana jartzen dutela marrazain, ordezko jokalariak jartzen dituztela marrazain; badakizu, errugbian, diru gutxi. Eta amaitu zuen esaten eskertu ere eskertuko ziotela berari, Simoni, bere burua marrazain eskaintzen bazuen. Lagunarteko partidu baterako.
‎Mateo urduritzen hasita zegoen ordurako; don Juanek bitxikeriak kontatzen zituen konpetizioaren inguruan bai, baina ez zuen inportanteena esaten. Ez zuen esaten nork irabazi zuen eta nork galdu. Ez zuen esaten zer egin zuen aitite Julianek.
‎Ez zuen esaten nork irabazi zuen eta nork galdu. Ez zuen esaten zer egin zuen aitite Julianek. Esan zezala lehenengo irabazlea eta kontatuko zituen gero pasadizoak.
‎Baita Kixmirenak ere, eta haiek izan ziren sarkorrenak. Une hartan inork ez zuen esan amildegirantz gindoazela. Neuk bakarrik sentitzen nuen, antza.
‎Karlos Felixen diktadura ez nuen gehiago onartuko. Betiko lagunak ginen, bai, baina horrek ez zuen esan nahi haren nahiak betetzen jarraitzea, haren aholkuei beti men egitea. Akaso Kuraki izango nintzen betiko, baina ez ordea betiko Kuraki.
2006
‎Oraindik gauzak atontzen ariko zen jauregian. Une batera, ordea, nondik atera zuen esaten jakingo ez nukeen liburu batekin hurbildu zen.
2007
‎Gainera, ez zuen Sandra, maite zaitut; Sandra, gorroto zaitut; edo Sandra Bullock esan. Sandra besterik ez zuen esan, eta hori are okerragoa zen.
2008
‎Begiak betzuloetatik aterata zituen aitak, eta Beñardo negar zotinka zegoen, gorputza dar dar, eta ahal zuen moduan esan zuen esatekoa?. Uuu soa??, hasperen baten labanak hitza erdibituta.
‎Flinten altxorra zen, hain urrutiraino ekarri gintuena, eta ordurako Hispaniolako hamazazpi gizonen bizia kostatakoa. Zenbat eta zenbat gehiago behar izan ziren pila hura egiteko, zenbat odol eta atsekabe, zenbat itsasontzi eder hondoratuak, zenbat gizon ausart begiak estalita oholetik paseatzera behartuak, zenbat kanoikada, zenbat lotsa eta gezur eta krudelkeria, agian bizirik zegoen inork zuen esan. Dena den, uharte hartan bazeuden artean hiru gizon. Silver, Morgan zaharra eta Ben Gunn?, krimen haietan parte hartuak, sariaren banaketan ere parte hartuko zutelakoan.
‎–A! , esan zuen kapitainak; eta hori besterik ez zuen esan.
‎–Bai, signore, beste hitzik ez zuen esan, bera ez baitzen inor Don Marcori ezer galdetzeko.
‎Egia da heriotza aipatu zuela, baina modu jostagarrian egin zuen betiere. Kolpetik hiltzea ez zitzaiola axola esan zuen esate baterako, baina emakume eder batekin ohean sartu eta ezer ez sentitzea, hori ez ziola bere buruari sekula barkatuko. –Norberak aukeratzen du adinaren kontra borroka egiteko gudu zelai bat.
‎zen. Ez zuen esan poema berak asmatu zuela, 1833an, Parisen. Frantsesez idatzi zuela eta gero Baionako estudiante bati eskatu ziola hura euskaraz jartzeko.
‎Alde batetik argitu zidan nik idatzitakoa lar literarioa zela egunkari batean argitaratzeko. Eta, beste aldetik, ez zidan iritzi zuzen bat eman, ez zuen esan, zutabea ona da, edo, txarra da?.
‎Begiak betzuloetatik aterata zituen aitak, eta Beñardo negar zotinka zegoen, gorputza dar dar, eta ahal zuen moduan esan zuen esatekoa –" Uuu soa" –, hasperen baten labanak hitza erdibituta.
2009
‎Leonek eta Olak esaten zutena berak ere pentsatzen zuela adierazi nahi zuen. Eta neuk ere iritzi bera neukan, baina horrek ez zuen esan nahi Elenaren etxera joan eta lehen minutuan lepoa jango nionik.
‎–Justino nauzue, Benidormeko belomarezalea, zuen esanetara?
‎Zure errua da, eta nirea, inutil batekin ezkontzeagatik. Hori ez zuen esan, baina agerikoa zen. Marjena gomendatzen dute, zuhurtasuna, burua, finean, eta zuk zer egin zenuen?
‎Sararen haurdunaldia nabaria zen piztia ostatura etorri zenean, azken aldiz. Rosak berak ere ez zuen esango inoiz gizon itxura izan zuenik. Otsoa zen erabat, ile gris eta leuneko otso ederra.
‎Urjentziak jendez leporaino zeuden eta inguruan lan egiten dut esan zidan, Barakaldon. Edo nuen zuzendu zuen esandakoa, orain hilda bainago, jakina. Nik jakina esan eta erietxean zer egiten zuen galdetu nion, hilda bazegoen. Barre egin zuen, ez zela beragatik etorri erantzun zidan, ospitalean lana zuela, jendea kontsolatzen.
‎Zer duk hau, berriz. Xantik nik baino azkarrago esan zuen esan beharrekoa, hori bai. Perezek eman zion kaxa ostiral arratsaldean.
‎Eta, liburu haien harira, zer zela eta dokumentatu zen Ugarte bera horrenbeste? Ez al zuen esaten ba guk geurea egin genuela eta kontu hura ahaztu egin behar genuela. Eta jakinda ere, zergatik kontatu zidan niri, horrekin aurrera jarraituko nuela baldin bazekien?
‎Hitz egokiak bai haiek, une egokian esanak, Domingo muin muinean hunkitu zutenak!, ikusi besterik ez zegoen mutilak bere oinazearen gainean marraztu zuèn irri zabala; Ada bere arreba zen, baina arreba bat baino gehiago maite zuen, aspaldi nabaritu zuen hura Domingok; orduan, baina, egoera ere halakoa zelako edo, zenbat maite zuen esateko beharra nagusitu zitzaion, ez behar halabeharrezko baten moduan, berez berez zetorkiòn sentimendu baten moduan baizik:
‎Fanelli berriro geratu zen nora ezean, hitz erdirik ere ez zuen esan behintzat?, isiltasunaren erdian Luis Morazak oihu egin zuen arte:
‎Reginak hasieran ez zion ulertu, baina margolariak esplikazioak eman, eta bigarrenean bai, ederki ulertu zion; eta geroztik, jakina, behin baino gehiagotan gogoratu zituen pintorearen hitzak, Murilloren Ama Birjinaren aurrez aurre jarri zèn une hartan berezeki, munstroari esnea bigarren aldiz emanda gero; ez zizkion ohiko hiru agurmariak errezatu. Regina bakar bakarrik zegoen gelan, eta ez zuen esaten zuena ez egiten zuena disimulatu beharrik?, barruak beste otoitz mota bat eskatzen baitzion, antza: –Baldin eta beltz gero eta beltzagoak zuriago egiten badu zuria, sortzez zikinak garbiago egiten du sortzez garbia:
‎Eta are gehiago esan nahi zuen, beharbada?. Baina zaude lasai, haurra berehala hilko da-eta?, adibidez?, baina, azken bertigoak arnasarik gabe utzi zuelako edo, ez zuen esan; eta Reginak, ordainean, negar egin nahi izan zuen, zer besterik, baldintza haietan??, baina hura ere ezin izan zuen, malko iturria guztiz agortua zuelako, ausaz; eta, halarik ere, malkorik egin ezin duen negarra negarrago delako, negargarriago bai behintzat?, ez zegoen munduan irudirik, negarra hobeto islatuko zuenik, Reginaren malkorik gabeko bisaia baino.
‎Gero, Reginak arnasa barrutik hartu, eta bizpahiru segundoko isilunea zabaldu zen bi ahizpen artean; tarte hartan zerbait esan zezakeen Ernestinak, baina ez zuen esan, ahizpak zehatz mehatz esan zionari bere ñabardura erantsi, eta halako zerbait bururatu zitzaiolako, ausaz?. Etxetik botako duzu, bai, baina haurra etxetik bota edo leihotik bota, zein da diferentzia???, hitzik gabe gelditzen zela, arnasarik gabe ere bai, beharbada?, baina ez hitzik gabe gelditu zelako, hiru hitz batera etorri zitzaizkiolako baizik, zein baino zein markatuagoak eta zein bai... krimena, hilketa, erailketa?
‎Damasok, gainera, ez zion berretsi besterik egin buruan aldez aurretik zuena; Gabinori entzun zionean, baina, begiak itxuragabeki zabaldu eta liluratuta bezala geratu zen Nazario: Gabinok horixe baitzuen ona, beste mundu batean bezala bizi zela, baina tarteka errealitatearen mundura egiten zuela, ez estralurtar bat bezala, lurtarrik lurtarrena bezala baizik, begirada zorrotz bezain zehatzaren jabe; izan ere, Damasok puntuz eta marraz betetzen zuen esan beharrekoaren koadroa, hitzez eta hitzez, alegia, era bateko zein bestekoez?, haiek guztiak puntu eta marren basoan difuminatuta geratzen ziren arte, hitzak hitzetan galduta, hitzen esanahia ere galduta edo bestelakotuta, debaluatuta?, inflazioaren inflazioz; Gabinok, aldiz, puntu biribil bat bakarrik marrazten zuen, eta ez koadroaren angelu edo kantoi batean, erdigunean baizik, ingurune zur... esan nahi baita horregatik aldatu zuela Nazario Orbek iritzia, ausaz, Gabinok marraztutako puntu bakarraren alde eginez, Damasoren puntuak eta marrak, hitzak eta hitzak?
‎–Zaude lasai, Domingo, Pio Barojak berak ere poligamotzat jotzen baitu gizona??, unean unean eta tokian tokian partikularizatzen zitzaiona: horrek ez zuen esan nahi, jakina, emakume guztiek berdin hunkitzen zutenik, edo batzuk beste batzuk baino atseginagoak ez zitzaizkionik, Domingok bere gustuak baitzituen, bere lehentasunak?, bera ere halakoa baitzen, mutil errebeldea, ohikoarekiko desadostasunak han eta hemen agertuz gozatzen zuena.
‎Baina bizizaleak zirela esateak ez zuen esan nahi zarrastelkerietan eta gehiegikerietan ibili zirenik, txikikerietan ere ez, bestalde.
‎galdutako autoestimua, galdutako lekua? bereganatzea, eta, nola efektu hura ateraldi efektista batekin soilik lor baitzezakeen, horregatik esan zuen esan zuena, agian; Domingo, baina, ez zegoen ziur esan zuenaz, betean asmatu zuelako esperantza bazuen ere, itxura batean, haren begiek halako zerbait adierazten zuten behinik behin, jakin ez zer izan zitekeen hura, itzaltzera zihoàn distira edo piztera zihoàn itzala:
‎Barrymorek ez zuen gehiegi hitz egin nahi, baina gezurrik ere ezin zuen esan.
‎Fanelli berriro geratu zen nora ezean –hitz erdirik ere ez zuen esan behintzat–, isiltasunaren erdian Luis Morazak oihu egin zuen arte:
‎Baina bizizaleak zirela esateak ez zuen esan nahi zarrastelkerietan eta gehiegikerietan ibili zirenik... txikikerietan ere ez, bestalde. Erdibide hura, nolabait esatearren, Regina eta Ernestinaren joera ezberdinen arteko orekaren fruitua zen, oparotasunaren eta diskrezioaren artekoarena..., Regina beti agertzen baitzen, etxekoandrea bera zen arren, ahizpari entzuteko prest, baita noiznahi kasu egiteko ere, hain ziren handiak bere konfiantza eta begirunea.
‎Eta are gehiago esan nahi zuen, beharbada –" Baina zaude lasai, haurra berehala hilko da-eta", adibidez–, baina, azken bertigoak arnasarik gabe utzi zuelako edo, ez zuen esan; eta Reginak, ordainean, negar egin nahi izan zuen –zer besterik, baldintza haietan? –, baina hura ere ezin izan zuen, malko iturria guztiz agortua zuelako, ausaz; eta, halarik ere, malkorik egin ezin duen negarra negarrago delako –negargarriago bai behintzat–, ez zegoen munduan irudirik, negarra hobeto islatuko zuenik, Reginaren malkorik gabeko bisaia baino....
‎" Zaude lasai, Domingo, Pio Barojak berak ere poligamotzat jotzen baitu gizona" –, unean unean eta tokian tokian partikularizatzen zitzaiona: horrek ez zuen esan nahi, jakina, emakume guztiek berdin hunkitzen zutenik, edo batzuk beste batzuk baino atseginagoak ez zitzaizkionik, Domingok bere gustuak baitzituen –bere lehentasunak–, bera ere halakoa baitzen, mutil errebeldea, ohikoarekiko desadostasunak han eta hemen agertuz gozatzen zuena.
‎zer mirari egin zezakeen berak, baina, emakume batekin, bere lehen sexu esperientzia balizkoan?; Domingok, ordea, beste gauza bat bilatzen zuen une hartan: galdutako autoestimua –galdutako lekua– bereganatzea, eta, nola efektu hura ateraldi efektista batekin soilik lor baitzezakeen, horregatik esan zuen esan zuena, agian; Domingo, baina, ez zegoen ziur esan zuenaz, betean asmatu zuelako esperantza bazuen ere, itxura batean... haren begiek halako zerbait adierazten zuten behinik behin, jakin ez zer izan zitekeen hura, itzaltzera zihoàn distira edo piztera zihoàn itzala: esan nahi baita Domingoren esperantzak besteen keinu bat behar zuela edo besteen hitza, berretsia edo arbuiatua izateko; horregatik, ohartu zenean ezen hiru emakumeek batera erreakzionatzen zutela –Oh la la!
‎Hitz egokiak bai haiek, une egokian esanak, Domingo muin muinean hunkitu zutenak!, ikusi besterik ez zegoen mutilak bere oinazearen gainean marraztu zuèn irri zabala; Ada bere arreba zen, baina arreba bat baino gehiago maite zuen, aspaldi nabaritu zuen hura Domingok; orduan, baina, egoera ere halakoa zelako edo, zenbat maite zuen esateko beharra nagusitu zitzaion, ez behar halabeharrezko baten moduan, berez berez zetorkiòn sentimendu baten moduan baizik:
‎Damasok, gainera, ez zion berretsi besterik egin buruan aldez aurretik zuena; Gabinori entzun zionean, baina, begiak itxuragabeki zabaldu eta liluratuta bezala geratu zen Nazario: Gabinok horixe baitzuen ona, beste mundu batean bezala bizi zela, baina tarteka errealitatearen mundura egiten zuela, ez estralurtar bat bezala, lurtarrik lurtarrena bezala baizik, begirada zorrotz bezain zehatzaren jabe; izan ere, Damasok puntuz eta marraz betetzen zuen esan beharrekoaren koadroa –hitzez eta hitzez, alegia, era bateko zein bestekoez–, haiek guztiak puntu eta marren basoan difuminatuta geratzen ziren arte, hitzak hitzetan galduta, hitzen esanahia ere galduta edo bestelakotuta –debaluatuta–, inflazioaren inflazioz; Gabinok, aldiz, puntu biribil bat bakarrik marrazten zuen, eta ez koadroaren angelu edo kantoi batean, erdigunean ... esan nahi baita horregatik aldatu zuela Nazario Orbek iritzia, ausaz, Gabinok marraztutako puntu bakarraren alde eginez, Damasoren puntuak eta marrak –hitzak eta hitzak– alde batera utzita:
‎Reginak hasieran ez zion ulertu, baina margolariak esplikazioak eman, eta bigarrenean bai, ederki ulertu zion; eta geroztik, jakina, behin baino gehiagotan gogoratu zituen pintorearen hitzak, Murilloren Ama Birjinaren aurrez aurre jarri zèn une hartan berezeki, munstroari esnea bigarren aldiz emanda gero; ez zizkion ohiko hiru agurmariak errezatu –Regina bakar bakarrik zegoen gelan, eta ez zuen esaten zuena ez egiten zuena disimulatu beharrik–, barruak beste otoitz mota bat eskatzen baitzion, antza: " Baldin eta beltz gero eta beltzagoak zuriago egiten badu zuria, sortzez zikinak garbiago egiten du sortzez garbia:
‎Gero, Reginak arnasa barrutik hartu, eta bizpahiru segundoko isilunea zabaldu zen bi ahizpen artean; tarte hartan zerbait esan zezakeen Ernestinak, baina ez zuen esan, ahizpak zehatz mehatz esan zionari bere ñabardura erantsi, eta halako zerbait bururatu zitzaiolako, ausaz –" Etxetik botako duzu, bai, baina haurra etxetik bota edo leihotik bota, zein da diferentzia?" –, hitzik gabe gelditzen zela –arnasarik gabe ere bai, beharbada–, baina ez hitzik gabe gelditu zelako, hiru hitz batera etorri zitzaizkiolako baizik, zein bain... krimena, hilketa, erailketa... horregatik zegoen Ernestina, apika, hitzik gabe, eta horregatik, halaber, arnasarik gabe, hiru hitzak kontrako eztarrira joan zitaizkiolako, bata bestearen ondotik:
2010
‎emakumeen munduaren aurkako halako aurreiritzi bat, gure jolas haietan beti esaten nien anaiei ni ez nintzela ezkonduko, gero, galderak eta eragozteko, esandakoari esaldi hanpurutsu bat eransten banion ere: ?, zientziarekin ez bada???, horrek ez zuen esan nahi neskak atsegin ez nituenik, hargatik bainuen, halaber, neure edertasun eredua; hura, ordea, eredu ideal atzemanezin bat zen, ni, materialista antiidealista bat izateko bidean nengoena, idealista hutsa nintzen gai hari lotutako kontuetan, antza!?, ezinezkoa zen neurrian, nola itsatsi, bada, nerabezaroko liraintasunari zahartzaroko heldutasuna??, eta horrek zer pentsaturik ematen dit, Gabino:
‎Gizon bat sartu da oraintxe kapelua buruan, kasik begiratu ere ez didana egin; gero erregela bat ireki du eta goitik behera hormako harriak neurtzen hasi da; ozen hitz egiten zuen esateko: hainbeste, batzuetan; eta, ez hainbeste, bestetan.
‎Esan nahi dut: Loiolan paper bat hitzartu genuen, ETAk beste eskema bat ekarri zuen esanez Nafarroaren eta Euskadiren artean komunitate autonomo berri bat egin behar zela, epe batekin, eta guk ezetz esan genuen. Zerbait berria zeukala abisatu zion Gobernuari.
‎–Gurutzearena zabaldu zenean, papirologoen elkarteak, berez talde txikia, mugatua eta oso jantzia denak, ohartxo bat atera zuen esanez hori ez zela posible. Duela gutxi, Arqueología aldizkarian, artikulua agertu da gurutziltzatzeari buruzko eztabaida batekin, esanez IV. mendean gurutze horiek izan zitezkeela.
‎Aurkezpenaren egun berean, Eliseo Gilek iragarri zuen bigarren multzo epigrafiko bat aurkitu zutela Veleiako beste eraikuntza batean, baina ez zuen datu gehiago eman nahi izan, hala ere. . Aurkikuntza horrek indartu egiten du Iruña Veleia gure iragana aztertzeko funtsezko tokia dela uste dugunon konbentzimendua?, hori baino ez zuen esan. Hurrengo egunean argitu zen misterioa, Arabako prentsak beste primizia bat zekarrelako:
‎–Ez bazatoz ito egingo naiz uretan, lortu zuen esatea.
‎–Neska gaixoa? , amaitu zuen esaten Norak.
‎–Lehenago joatea badaukagu, zuzendu zuen esandakoa Norak?. Tren txartelak alda ditzaket.
‎–Imajinatu nola egongo diren umearen gurasoak –segitu zuen esaten Aitziberrek albistea irakurri eta gero– Eta kotxeko gidaria. Qué pasada.
‎Isilune ulerkorra egin zuen Laurak beste behin, eta orduan Kepak segitu zuen esanez aita tirano eta neurotiko bat zeukatela, eta arreba ere ez zela bete betea.
‎Izan ere —gera bedi argi orain esango dizudana—, nik banuen arren —giroak bultzatua eta Benjamin Mariaren itzalak indartua, beharbada— emakumeen munduaren aurkako halako aurreiritzi bat —gure jolas haietan beti esaten nien anaiei ni ez nintzela ezkonduko, gero, galderak eta eragozteko, esandakoari esaldi hanpurutsu bat eransten banion ere: "... zientziarekin ez bada..." —, horrek ez zuen esan nahi neskak atsegin ez nituenik... hargatik bainuen, halaber, neure edertasun eredua; hura, ordea, eredu ideal atzemanezin bat zen —ni, materialista antiidealista bat izateko bidean nengoena, idealista hutsa nintzen gai hari lotutako kontuetan, antza! —, ezinezkoa zen neurrian —nola itsatsi, bada, nerabezaroko liraintasunari zahartzaroko heldutasuna? —, eta horrek zer pen... inkontzientearen beste tranpa baten aurrean ote nengoen, bada?
2011
‎Eta Nadak ez daki, telebistako esatariak bere hitz atsekabetuak jariatzen zituen bitartean, hartu beharreko iturritik hartutako irudiez lagundu zituela hitz haiek errealizadoreak, eta irudi haietan Nazio Batuetako gizonak ikusten zirela kamioneta gainetan, lerro lerro jarrita, eta kasko urdinen azpian larruazal beltzak, ilunak baino ez zirela ageri; Nadari, tanketatik jaisten ikusi orduko, filmetako marine begi urdin bipilen gomuta ekarri zioten haien oso bestelakoak. Erredaktoreari ahaztu egingo zitzaion, noski, albistea idazterakoan, eta esatariak ez zuen esan toki, garai eta era guztietako soldadu arrek gauza bera egin izan dutela toki, garai eta era guztietako gerrateetan, komuneko bideetan nola, halaxe labaintzen baita eginkaria komunikabideetan barrena ere, goitik beheiti, ukitzen duen guztia satsutuz; oro kakaztu arteko onik gabe labaindu ere.
‎Hori da begira zeudenek pentsatu zutena, inor ez baita ekintza arriskugarrietan sartzen beroki dotorea soinean eta oinetan zapata italiarrekin. Inork ez zuen esaten baina maiseatzen ari ziren emakumeek maitaleren bat izan zitekeela pentsatu zuten, maitale ohi bat seguruenik, alarma jarri berria zegoela ez jakiteko. Zer egin zezakeen, dena den, maitale ohi batek inoren etxean?, galdetzen zuten gizona berriro baranda gainera igotzen ikusten zuten bitartean.
‎Ihesari emango ote nion beldur zela iruditu zitzaidan, ostikoz itxi baitzuen atea eta ilunpean geratu ginen, ni bere hatsarekin eta bere lurrinekin pixka bat zorabiatuta eta bera musu egarberak eman eta eman, hizkuntza ezberdinetan maite ninduela errepikatzen zuen bitartean. Zertzelada horrek harritu ninduen orduan eta harritu izan nau gerora ere gertatua gogoratu izan dudan edo diodan bakoitzean, baina ez duela halakorik oroitzen erantzun ohi dit; bera hiru hizkuntzatan bakarrik maitemindu dela erantsi zidan behin, ez zuen esan zein hizkuntzatan. Niri, ordea, lehen gau hura gogoratzen didalako beharbada, gustatu egiten zait eta batzuetan hizkuntza ezberdinetan esanarazten diot maite nauela, zenbat eta hizkuntza arrotzagoa orduan eta sinesgarriagoa egiten baitzait.
‎«Erosten nituen bitarte guztian zugan egon naiz pentsatzen». Egia zen, baina, auskalo zergatik, ezin izan zuen esan.
‎Eta orain, besteei begiratu zien, haiek ere irribarretsu. «Lasai, ez dugu hozka egiten eta», ematen zuen zioela haien irribarreak. Zein langile atseginak!
‎«Hemen nago!» ematen zuen esaten zuela irribarre alai hark. «Zergatik ez nauzu maite?».
‎Ikara zegoen haren begietan, baina ez zuen ezer esan, ez zuen ezer galdetu, bakarrik bere semeari galdetu zion ondo al zegoen, Tuercasek baietz erantzun zion eta orduan. West gizajoa? baino ez zuen esan amak, lurrera begira. Tuercas eta polizien atzetik zihoan, etxeko zakurra balitz bezala, harik eta polizia batek hirugarrenez esan zion arte ezin zela eurekin joan, sukaldean itxaron behar zuela.
2012
‎Aiorak, ondo? ia entzunezin bat besterik ez zuen esan, behera begira. Anari hamaika zatitan hautsi zitzaion ospitaleko koloreekin osatuta zeukan zerrenda.
‎Atzealdean zihoan batek irrati puta hori kentzeko eskatu zuen. Autobus erdiak txalotu zuen esandakoa. Gidariak, atzeko ispilutik begiratu, eta irratia itzali zuen.
‎Minutu batzuk geroago, autoa gelditu egin zela uste du; jarraian, zalaparta handia entzun zen. Josuk ez zuen esaten jakin oihurik egin ote zuten, baina, horrela izan ez bazen, berbaroa egon zela uste du. –Gora Euskadi askatuta!?
‎Ondo asko dakin asko zaretela daukagun espaziorako. Atseden bat hartu zuen esaten ari zena hobeto barneratu nezan. Ez dun inolako tratamendurik behar izan aspaldi honetan eta ondo jaten dunala eta osasunez ondo hagoela esan zidaten mojek.
‎Ba hori, nik nizukeela esan zein zen zure birramonaren diagnostikoa, hori telefonoz ere azaldu nizun. Ez zen nire eskuetan zegoen gaixoa eta, beraz, emakumea oroitzen dudan arren ez naiz gai zer zuen esateko. Libre utzi duten mahai baterantz abiatu da, kafesnea dantzan platertxoan.
‎Mutu gelditu zen. Ustekabean harrapatu zuen esandakoak, eta agerian utzi zuen erabakia ez zitzaiola batere gustatzen. Baina ez zuen kontra egiteko ez aginpiderik, ez azalik ere.
‎Eta xehetasun guztiekin erreproduzitu zidan elkarrizketa. Taldea zenbat atsegin zuen esan zion neskak, eta bai, The Shins oso onak zirela erantzun Agusek. Nahiz eta azkeneko diskoa ez den aurrekoak bezain ona, neskak.
‎Kokuioak ongi aditu zuen esana. Etxeratu eta berehala, suaren bila joan zen, eta erre zezala eskatu zion.
‎Deseroso sentitu nintzen. Gauzak argi zeuden lauron artean, baina horrek ez zuen esan nahi oraindik prest nengoenik Elena eta Leon eta Naroa konpartitzeko. Aldiz, beraiei begiratuta garbi zegoen guztiz normaltzat hartu zutela egoera hura.
‎Kuadrilla polita osatzen genuen. Aitari begiratu nion eta berak berehala ulertu zuen esan nahi niona.
‎Musikaren erritmora jokatu behar genuen guztiok eta multzotan banatu gintuzten. Herriko dantza taldekoek koreografia modukoa prestatu zuten, eta zinea ikasten ari zen gazte talde bat arduratu zen jendea taldeetan banatzeaz eta bakoitzak non kokatu behar zuen esateaz. Bagenekien nork non egon behar zuen.
‎Zertan ari ginen esan nion, alegia, alea ereiten ogi gehiago egiteko, nirekin zegoelako eta biontzat adina eskuratu beharra genuelako. Zentzu handikoa azaldu zen orduan, eta jakinarazi zidan konturatzen zela beragatik neure buruarentzat baino lan handiagoa hartzen ari nintzela, eta gogor saiatuko zela niretzat lan egiten, zer egin behar zuen esaten banion.
‎Esan zidan harantzago bizi zen Benamuckee agureak eginak zirela. Ezin izan zuen izaki handi horren deskribapenik egin, oso zaharra zela besterik ez zuen esan, itsasoa eta lurra bera, eta ilargia eta izarrak baino zaharragoa. Orduan galdegin nion agure horrek gauza guztiak egin bazituen, zergatik ez zuten gauza guztiek hura goresten.
‎Ekaitzak iraun bitartean, eta gero mendebalde hego mendebaldeko haize indartsuak jo zuenean, nire kalkuluen arabera bostehunen bat legoatan izan ginen ekialderantz eramanak, eta, beraz, ontziko marinelik zaharrenak ere ezin zuen esan munduaren zein aldetan geunden. Gure hornizioek ongi irauten zuten, ontzia sendo sendo zegoen, eta marinel guztiak osasuntsu:
‎Baina Maiestate Inperialak, heriotza zigorraren kontra zegoelarik zeharo, atsegin izan zuen esatea, begien galera zehapen arinegitzat zeukanez Kontseiluak, besteren bat ere ezar zitekeela geroago. Eta zure adiskide Idazkariak, berriro entzun ziezaiotela erregutu ondoren apalki, eta zure mantenuagatik Maiestateak zituen gastu handiei buruz Altxorzainak esandakoei erantzunez, adierazi zuen, Altxorzaina bera izanik Enperadorearen diru sarrerak bere esku zituen bakarra, erraz aurre egin ziezaiokeela arazoari, hornizioak poliki poliki murriztuz; hala, behar hainbat elikagai ez izateagatik, ahuldu eta indargabetu egingo zinela, eta apetitua galduko, eta beraz zeharo makaldu eta kontsumituko hilabete gutxiren buruan; ordurako, zure gorpuaren hatsa ere ez zela hain arriskutsua izango, erdira eta gutxiagora izango baitzinen murriztua; eta hil eta berehala, Maiestatearen bost edo sei mila menpekok, bizpahiru egunetan, haragia hezurretatik kendu, gurdietan eraman eta urrutiko tokietan lurperatu ahal izango zutela izurriak ekiditeko, eskeletoa monumentu miresgarritzat ondorengoei utzirik.
‎Charlesek sumatua zuen ezkontzaren bidez egoera hobe baten etorrera, libreago izango zelakoan eta bere buruaz eta bere diruaz baliatzeko aukera izango zuelakoan. Baina bere emaztea izan zen nagusi; senarrak jendearen aurrean halako esan behar zuen, eta beste honako ez zuen esan behar, ostiralero barau egin behar zuen, emazteari iruditzen zitzaion bezala jantzi, ordaintzen ez zuten bezeroak bere aginduz hertsatu. Emazteak irekitzen zizkion bere eskutitzak, bere joan etorriak zelatatzen zituen, eta bere kabineteko kontsultak entzuten zizkion, paretaz bestaldetik, emakumeak zituenean.
‎Baina batzuetan gelditu egiten ziren beren ideiaren azalpen osoaren aurrez aurre, eta orduan halere hura adieraziko zukeen esaldi bat bururatzen saiatzen ziren. Emmak ez zuen aitortu beste batenganako bere irritsa; gizonak ez zuen esan ahantzia zuenik.
2013
‎Ciao ere ez zuen esan gordailutik atera zenean. Bere tapa gogorreko maleta grisak bizi guztirako orban arraro bat zuen orain.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia