Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2001
‎Ilea txirikorda luze batean moldatua zuen bizkarrean behera. Argal samarra, gona eta kamiseta morearekin zegoen egun hartan.
‎Gizon handikoteak gela bete zuen bere presentziarekin. Jokini eskutik heldu eta bortizki astindu zuen bizkarrean zapladak jotzen zizkion bitartean.
‎Aurpegia guztiz zurbila zuen eta lehengo neska koloretsu eta pinpirinak herioren beraren irudia ematen zuen. Bere gorputzak balantza egin zuen eta atearen kontra bermatu zuen bizkarra. Berehala eta guri erreakzionatzeko astirik eman gabe, begiak itxi, zapuztua gelditu zen oihu bat egiteko ahoa zabaldu, hankak malgutu eta zerraldo abaildu zen lurrera.
2002
‎Mentxuk paretaren luzean etzan zuen bizkarra eta distantzia apur bat hartuta besoak gurutzatu zituen.
2004
‎Pistola altxatu. Kolpe izugarria sumatu zuen bizkarrean tiro egiteaz batera.
‎" Oso azkarra izan da" gehitu zuen bizkarra zertxobait makurturik zeukanak.
‎Jendeketa haren erdian bakarrik zegoen, Beriainen itzal erraldoiaren erdian bakarrik, biziaren barkamena mendi ankerrari erregutzen, eta urruti, gizakiez harantzagoko mundu mineral batean. Udaletxeko harberaren hotza sentitu zuen bizkarraren kontra.
‎Baiezkoa egin zuen. Elastikoaren bustidura nabaritu zuen bizkarrean behera.
2005
‎Bakuninen biografia utzi behar zidan eta Florenen etxera joana nintzen, sukalde paretik pasatu ginen, atea zabalik zegoen. Belartxo beltzezko zipriztina ikusten utzi zidan beso altxatuak, eta haren distirak irmoago egin zituen bular begitanduaren harroa eta gila hezurrak bitan zatitzen zuen bizkarra. Atorra gonaren gainera askatuta ari zen lagunaren arreba harraskan galtzarbeak freskatzen.
‎Burdinaren kolpea nabaritu zuen oin bularrean, ez zituen belaunak tolestu behar izan botek oinarri har zezaten. Farolaren enborraren kontra eman zuen bizkarra lasai, alferkeria hutsean edo, erretzen ez zuen zigarroren bat erretzen eguteran, esateko manera. Euria atertu zuela zirudien, uhinen bitsa izan behar zuen mahuketara aldizka etortzen ziren zipriztinak.
‎Besoak minberatuak zeuzkan zeharo, txanoa libratzeko altxatu zituenean ohartu zen. Kokospean lotutakoan eskuak farolaren enborrean jarrita ekarri zuen bizkarra uztaien kontra, begiak argira emateko. Burua makur zeukala zabaldu zituen.
2006
‎Sasoian zegoela demostratzeko, dudarik gabe. Ez zegoen sekula geldirik, bizi-poz harekin ematen zuen bizkarra erakutsi nahi ziola azken orduari. Amak atseden hartzeko erregutzen zion, usteko bere esku eginkizun astunenak.
‎Hala ere, esan dut arestian, aitaren erreakzioak gehiago harritu ninduen amarenak baino: Hitlerren irudia paparretik kendu zidanetik, nahiago zuen bizkarra ematea nirekin sartzea baino.
2007
‎Pausoekin gurutzatzen ziren sandaliak traktorearekin nahasten ari ziren prozesu anarkiko batean, agurearen begietara kaosaren oso antzekoa izan behar zuen irudia sortuz. Beroa sentitu zuen bizkarrean eta lokietan, eta euri tanta bat baimenik eskatu gabe gazitu zuen kokotsetik labainka erori zitzaion izerdi tanto batek. Gurutzegramen koadernoa alkandoraren azpian gorde eta ahalik eta azkarren egin zuen etxerantz, pentsatuz koadernoa ixtean gurutzegramako letrak are gehiago desitxuratuko zirela eta, gutxienez, lehortu arte itxaron zuela gurutzegrama bukatzeko.
‎Isila egin zen. Jesusek besoak bular gainean gurutzatu eta Herriaren Etxeko hormaren kontra bermatu zuen bizkarra.
2008
‎Benek aurkitu baitzuen eskeletoa, uhartean barrena egindako joan etorri luze, bakartietan; eta berak kendu zion dena; berak aurkitu zuen altxorra eta atera zuen lur azpitik, bere pikotxaren kirtena zen zuloan hautsita zegoena?; eta berak eraman zuen bizkarrean hartuta, hamaika bidaia nekagarri eginez, pinu luzearen oinetik bi gailurreko muinoan zeukan leize bateraino, uhartearen ipar ekialdeko angeluan; eta hantxe egon zen, toki seguruan gordeta, Hispaniolaren helduera baino bi hilabete lehenagotik.
‎Ni hormaren kontra tente nengoen, bihotza harmailua bezala taupadaka, baina kolkoa esperantza izpi batek argituta. Silverrek ere hormaren kontra jarri zuen bizkarra, besoak antxumatuta, pipa aho ertzean, elizan edukiko zuen patxada berberaz; eta hala ere bere begirada hara eta hona mugitzen zen ezkutuka, begi ertzaz bere jarraitzaile menderaezinak zainduz. Haiek, berriz, fortinaren beste muturrean elkartuz joan ziren, eta beren arteko zurrumurruen burrunba korronte bat bezain tematsu sentitzen nuen belarrietan.
‎Emakumeak aulkiaren atzealdea bilatu zuen bizkarraz, serio begiratu zion solaskideari eta adiskide arteko errieta kutsuaz mintzatu zitzaion:
2009
‎Eta hiru lagunen artean eramaten zituzten bi. Ez zuen bizkarrak guti sufritzen. Eta lorik ezin egin gainera.
‎Teofilo Mariak, baina, nekez antzeman ziezaiokeen aitaren barne egoerari; Teofilo Mariak, izan ere, nahikoa zuen bizkar gainean zeramàn zama astunarekin, egunetako bahiketa latzaren ondorioz; Nikolairen tratu ankerrak, izan ere, ezinbesteko marka jarri zion: zaurien marka sakona eta mendeku gosearena, prozesu dialektiko batean ulertuak, zauriak sendakizun eta mendeku gosea sendagai, sendakizunaren neurria nolako, sendagaiarena halako; hala, bada, Nikolaik Teofilo Mariaren sentiberatasunean eta haren urguiluan eragindako zauriak, jariatzen hasi orduko gorroto iturri bihurtuak, barru barrukoak ziren, eta barru barrukoa zen, ondorioz, mendeku gosea?
‎Erromazalea, bistan dena. Gure printzea bere nagusiarenganaino eramateko ardura zuen bizkar gainean, eta ez zuen gordetzen presatua zela eginbeharra ahalik eta denbora laburrenean bururatzeko. Gure jendearen artean omena zebilen egunero igortzen ziola mezulari bat bere jaunari, eta berari bertze horrenbertze etortzen bere jaunarengandik.
‎Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.a k irabazi zuen herenegun Igeldoko Harria txapelketa, Donostiako Trinitate plazan. Aiako harri jasotzaileak 17 alditan berdindu zuen bizkarrean 134 kilo pisatzen dituen harri baldarra. Iaz baino bi jasoaldi gehiago egin zituen, eta, hala, duela bi urte lortutako marka berdindu zuen.
‎Gernika. Hormaetxea Kevin 21; Aimar Arriola 25 Goikoetxea Alliez 32; Alberdi II.a Irastorza 35 Lander Felix 17; Baronio Enbil 19 (Felixek min hartu zuen bizkarrean eta bertan behera gelditu zen norgehiagoka).
‎Teofilo Mariak, baina, nekez antzeman ziezaiokeen aitaren barne egoerari; Teofilo Mariak, izan ere, nahikoa zuen bizkar gainean zeramàn zama astunarekin, egunetako bahiketa latzaren ondorioz; Nikolairen tratu ankerrak, izan ere, ezinbesteko marka jarri zion: zaurien marka sakona eta mendeku gosearena, prozesu dialektiko batean ulertuak, zauriak sendakizun eta mendeku gosea sendagai, sendakizunaren neurria nolako, sendagaiarena halako; hala, bada, Nikolaik Teofilo Mariaren sentiberatasunean eta haren urguiluan eragindako zauriak, jariatzen hasi orduko gorroto iturri bihurtuak, barru barrukoak ziren, eta barru barrukoa zen, ondorioz, mendeku gosea... suzkoa ere bazena, esaterik balego; geroztik, baina –azkenaldiko segundo gutxi haietan, zehatzago esateko–, beste bitan zauritu zuten Teofilo Maria:
2010
‎–Esadazu ez dudala gilletterik ikusi, Gabino, oraindik ere Pagoagara itzultzeko moduan egon gaitezke-eta??; eta gero: . Hil nahiago nuke, etxean sartu baino, baina??; amak, beraz, porrotaren tonetako zama sentitu behar zuen bizkar gainean, gilletteak ezerezean utzi baitzion, beste gauza askoren artean, Romanak Domingori buruz iragarria, semea etxera damututa itzuliko zela, aitarekin berraskiditzeko; ama apainzalea zen, lumarik ederrenez janzten den hegaztiaren parekoa, soinekoetan eta sonbreiruan ere igartzen zitzaion hori: une hartan, baina, lumatutako hegazti batek bezala sentitu behar zuen, defentsarik eta zeresanik gabe; azkenean, kanpoko txirrina jo eta neskameetako bat etorri zen;. Ongi etorri, etxekoandre?
‎Abade zaharrak ezin izan zion lasaitasunari eutsi, oihu egin zuen eta aitorlekuko atzealdearen kontra jo zuen bizkarraz. Arnasestuka hasi zen eta, estropezu eginez, atea ireki eta handik ihes egiten saiatu zen.
‎" Esadazu ez dudala gilletterik ikusi, Gabino, oraindik ere Pagoagara itzultzeko moduan egon gaitezke-eta..."; eta gero: " Hil nahiago nuke, etxean sartu baino, baina..."; amak, beraz, porrotaren tonetako zama sentitu behar zuen bizkar gainean, gilletteak ezerezean utzi baitzion, beste gauza askoren artean, Romanak Domingori buruz iragarria, semea etxera damututa itzuliko zela, aitarekin berraskiditzeko; ama apainzalea zen, lumarik ederrenez janzten den hegaztiaren parekoa, soinekoetan eta sonbreiruan ere igartzen zitzaion hori: une hartan, baina, lumatutako hegazti batek bezala sentitu behar zuen, defentsarik eta zeresanik gabe; azkenean, kanpoko txirrina jo eta neskameetako bat etorri zen;" Ongi etorri, etxekoandre" esan zion neskameak alaikiro; gero, amaren konplimenduzko esker onari itxaron ere gabe, galdetu zion:
2011
‎–A! , egin zuen antsia, eta antsia egin bezain laster zuzendu zuen bizkarra. Geldirik geratu zen, entzuten.
‎Ez zen heldu. Gizon batek labanaz sastakatu zuen bizkarrean eta, lurrera jausi orduko, sabelaldean. Odoletan, garrasika hasi zen Kotiuga.
‎Algara egin zuen bizkarra atzerantz urrunduz.
2012
‎Makala zirudien, argala eta zaharra; ezin ulertu nondik arraio ateratzen zuen letxe txar hura. Gorraren azpitik ile zuri eskas batzuk ernetzen ziren; estua zuen bizkarra, eskuak iharrak eta zuriak. Nork igarriko hain tematia zela?
‎Zerua gris zegoen, eta beroa handia zen. Izerdia sentitzen zuen bizkarrean behera, buruko mina zeukan. Eta belarritakoen nakarrezko kutxatilak ere enbarazu egiten zion galtzen eskuineko poltsikoan.
2013
‎berriagoan. Gogoangarria izan zen behin hartu zuen bizkarrekoa. Hori bai, hobea da gizona base jauzigintzan, sukaldean edo tranpolinetik baino.
‎Mugimendu biziak nagusitzen zitzaizkion: zirtaka mugitzen zuen burua, batzuetan etengabe, txori edo oilo batek bezala, edo okertu egiten zuen bizkarra alde batera eta bestera. Besoei ere eragiten zien, eltxo multzo bat uxatu nahi duenak bezala.
‎Kanposantura bidean familia ezin kontsolatu. Aitak berak eraman nahi zuen bizkarrean bere semearen gorputza," Santi hil digute!". Nola egiten ahal zen halako gauza bat?
‎Ez zuen deusik entzuten, bakarrik bere urratsen azantz elkorra. Haize laster epel bat senditzen zuen bizkarrean edo bertzenez, hezedurak ematen zion horrelako hunkidura. Ez zen hunkidura bat bakarrik, atorra bustitzen ari zen besoen pean.
2014
‎«Zenbateko praktika izan behar du hori egiteko!», esan ohi zien gertukoei Ruiz Mateosek. Bilera haietan ez zen kopurua zehazten, baina diru emari harekin Ruiz Mateosek pentsatu zuen bizkarra babestua zuela. Erratu zen.
‎Belaun bat lehenengo eta gorputz osoa ondoren. Armairuko paretaren kontra jarri zuen bizkarra eta uzkurtu egin zen, belaunei helduz. Hasieran erabat irekita zituen begiak itxi egin zituen, munstroa topatuko duen beldur den haurrak bezala.
‎Bretxagaingo gorpua zen, elurrez erdi estalitako buruaren irudi bat. Asiainek hotzikara sentitu zuen bizkarrean behera. Telefonoa erakutsi zion Alberrori.
‎Xabik sentitu zuen bizkarrean hegalak hazten zitzaizkiola, eta salto batean igo zen ganbarara, intimitate oparitu berria ospatzeko irrikatan.
2016
‎Oso osasungarriada gorputzerako, eta zuen bizkarrak eskertuko du. Tira, itxi begiak, eta erlaxatu.
2017
‎Atariko atea ixteko buelta eman zuenean, esku bat sumatu zuen bizkarrean Sarak. Izugarrizko ustekabea hartu zuen, eta oihu txiki bat atera zitzaion.
‎– Sheriff jatorra daukazue hemen, esan zuen bizkarrean jotzen ninduelarik?. Funtzionari bikaina, Miss Mason.
‎–esan zuen, hasperen eginez. Aulkian bermatu zuen bizkarra, kolpe bat jaso izan balu bezala.
‎Madame Zilenskyk bere karpeta alde batean utzi eta Mr Brooken pareko besaulkian etzan zuen bizkarra indargabe.
2018
‎Arnasa hartu ezinik zebilen, bihotza eztarrian. Jesarri zen belar bustiaren gainean, bermatu zuen bizkarra lizarrondo baten arrimura, eta aztertu zituen bere aukerak. Tentsioagatik, borborrean zeukan gorputzaren odol guztia, nerbioak dantzan, eta giharrak korapilatuta.
‎Bien bitartean, kioskoan musika bandak jotzeari ekin ziolarik, ulibeitiar koitadua inortxo ere konturatu gabe helmugaratu zen. Antza, hirira bidean oilo batzuk bizikletapean harrapatu eta, honantzean, baserritarra zain izan omen zuen bizkarra berotzeko eta oiloak ordainarazteko.
‎—Lagun bat bisitatu nuen Bruselan Martak zurrupada txikitan hartu zuen tea, eta leihoaren kontra jarri zuen bizkarra. Haurdun nengoen, Añes, baina Bruselatik pasatu nintzen.
‎Zupada bat eman zion zigarroari eta atzera bota zuen bizkarra.
2019
‎Batik bat, Frantzisko ez zegoenean jartzen zen era horretan. Ez zuen bizkarrekorik hartu nahi. Bucken jarrerak matxinada orokorra ekarri zuen zakur talde hartara.
‎Eta Buck berak ere bazekien, Frantziskok hori bazekiela. Baina maltzur jokatzen zuen, ez zuen bizkarrekorik hartu nahi. Lana egin bai, egiten zuen, hori zuen bere pozik handiena.
‎Ez zegoen beste ezertarako. Kostata lortu zuen bizkarra barruko xaflaren kontra jaurtitzea. Xaflak kakotu ziren.
‎Coralinek besaulki baten kontra bermatu zuen bizkarra. Ezkerreko eskuarekin, katua hobeto kokatu zuen; eskuineko eskua, berriz, patrikan sartu, eta kristalezko hiru kanikak atera zituen.
‎Beste amak, sukaldeko mahaiaren parean eserita, hormaren kontra bermatu zuen bizkarra, isilik. Hortzak ukitu zituen karminez pintatutako azazkal luze haietako batekin, eta gero kolpetxo arinak jo zituen atzamarrarekin, tap tap tap, bere botoi begi beltzen gainazal distiratsuen kontra.
‎Idazleak atearen kontra jarri zuen bizkarra, eta beherantz irristatu zuen poliki poliki, lurrean eserita geratu arte.
‎Lur jota, farozainak itsasargiaren sarrerako burdin hesian behera irristatu zuen bizkarra, harik eta lurrean eserita geratu zen arte. Ikuskizun dantesko bat zuen bere aurrean.
‎Hilarri gogorraren hoztasuna sentitzen zuen bizkarrean iltzatuta. Gaston Besaidek halako indarrez estutzen zion lepoa, non harria hausteko prest baitzirudien bera barrura botatzeko.
‎Faroaren dorrearen horma zirkularrean bermatu zuen bizkarra. Hankak gurutzatu, eta harri lau baten gainean eserita, ordenagailua belaunen gainean kokatu eta tekla joka hasi zen.
‎Ordu luzeak egon nintzen hanka luzeko aulki baten gainean eserita. Ez zuen bizkarrik eta, leher eginda loak hartuta, lurrera erortzen nintzen. Eroriko bakoitzean, altxarazi eta lehen bezala jartzen ninduten behin eta berriro mehatxuka.
2021
‎Nola edo hala arroparako kutxa handi baten kontra jarri zuen bizkarra. Dendaren sarreratik hurbil, kanpotik haragi errearen usaina zabaltzen ari zen.
‎Lagunak ziren bi bertsolariak, eta, Hatortxu Rock jaialdia bertan behera geratu ondoren, Bizkaiko bertso finalera joateko erabakia hartu zuten. Bi ekitaldiei erreferentzia eginez, hala esan zuen Bizkarrak: «Baina pareko horrek,/ ze aurpegi talo?/ Ta horrek akanpatu du/ eserlekuan lo».
‎Denak begira geratu zitzaizkion, baina inork ez zion erantzunik eman, eta Isoldak laguntza eskatu zion eskaleari bizkarrean eraman zezan leku seguru eta garbiago batera, eta hark halaxe egin zuen bizkarrean hartuta (sorbalda gainean esango genuke hobeki, erreginaren" izterren artean babes" hartu baitzuen eskale haren buruak).
‎Gizonari besoa falta zitzaion, baina bere eginkizunak betetzeko ezintasunik ez zuela ohartu nintzen. Ibilian, zenbait belar txar oso haziak zuztarretik arin atera zituen, eta irudi zuen bizkarra erretzen zigun eguerdi beteko eguzki hark ez ziola trabarik egiten.
‎Hara joan eta zain egon nintzen Ignazio sartu zen arte. Atea itxi eta hormaren kontra bermatu zuen bizkarra. Aldi berean, begiak itxi zituen, burua sabaira jaso, hasperen luze egin.
2022
‎Asier Azpiroz 666 punturekin, Maialen Akizu 658 punturekin, Imanol Uria 652 punturekin, Unai Gaztelumendi 630.5 punturekin. Atzoko saiotik, txartel zuzena eskuratu zuen Bizkarraz gain, Azpiroz soilik igaro zen finalerdietara.
‎«Ez zuen uste Hazia izena/ izen egokia zenik/ epaile horrek egindakoak/ niretzat ez du izenik». Hitz jokoen bidez ilustratu zuen Bizkarrak bere hurrengo bertsoa: «Hobeto gaude Milagros/ Suplicios horiek gordez/ euskal izenek gure bizitza/ betetzen dute kolorez/ nola edo hala lortu nahi dute/ bizi gaitezen dolorez».
‎ispiluan barrundatu zuen tipo tentel errukarria. Instintiboki, are argiaren parerago itzuli zuen bizkarra, bekokia erretzen zion lotsa Grettak ikus ez ziezaion.
‎Begira zer dakardan". Eta Estebanen fusila atera zuen bizkarraren atze  tik, eta nik landa begiak jarri nituen, jauna, landa begiak jarri nizkion Marcori, bera izanik inor baino landakoago. " Zer egiten duk hik horrekin?"" Hodeiei tiro egin, ea hausten diren", eta zerura apuntatu zuen fusilarekin.
‎Izerdi tantak zerizkion kopetatik, eta nekeak arnasestutxoak eginarazten zizkion, txakur gizen bati tira egiten zaionean bezala, ibilarazteko. Ahalegin mingarriz baino ez zuen lortzen tente jartzea lanerako makurtuta zuen bizkarra; aldian behin, lurrean etzan eta hausnarrean gelditzen zen, begirada etsia bere altxorretan jarrita: portzelana txinatarrak; arrautza oskolak deitzen zitzaien platerak, urre eta Cassius purpurazko esmalte gorrimin eta arrosa bikainez apainduak; teontzi bat eta hondo bikoitzez inkrustaturiko kikarak, XVII. mendeko apaindura urdinez.
‎Etxeko ate eta pareta ertzetan hazkatzen zuen bizkarra, piztiek zuhaitzetan egiten duten gisa, basa bizitzatik edo, agian, bakarrik zetorkion keinua.
2023
‎Baina pixkanaka gerturatu orduko ikusi zuen oraingoan bera zela: ezaguna zuen bizkarra tente eta geldirik esertzeko modu zahartu hura. Bere mutikoa, berriz ere.
‎Duda izpirik gabe erantzun zioten hatzek hariletik orratzerainoko hariaren bide labirintikoan; ahaztu ez zuten dantzan, oinek eta eskuek, makinaren konpasean. Eta hotzikara sentitu zuen bizkarrean gora, lerro etenezko marra tarrapatatsua ziurtatu zuenean proba egiteko jarritako oihalaren gainean: mapa zaharraren geografiak ur azalera.
‎Odola isurtzen zuen pixan emakumeak, eta erregutu egiten zion MartÃk," Arren, ez zaitez hil, arren, ez zaitez hil, ama". Baina Elisabetek gero eta bustiago zuen bizkarra, urmael batean igeri ari balitz bezala. Kopetari itsasten zitzaizkion ileak, matrailetako haragia hezurrei, eta arnasestuka baizik ez zuen hats egiten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia