Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2000
‎Hori, azkena. Eta gainera, zertarako eskuratu nahi zuen berari ez zegokion oroimen puska hura. Ez al zen errazagoa erosi berri zuen pisutxoan geratu eta gauza onenekin gogoratzea?
‎" zeure baitaz oroitzea da". Eta, horren segidan, adierazi zuen bera ez zela bizi izan, ez zelako bere buruaz oroitu nahi. " Zer oroigarri izan dezaket neure buruaz?", galdetu zion erretorikoki bere buruari, eta galdera hori aprobetxatu zuen lehen aipatu dizkizuedan astakerien berri emateko.
2002
‎Horregatik sartu irten iskanbilatsu hura. Horregatik ez zuen berak ez guardia zibilekin ez poliziekin topo egin bidean. " Artean kuartel  barruan zeudelako", amaitu zuen gogoeta, juxtu sarrerako guardiak ostera atetzarra ixten ari ziren momentuan.
2003
‎Hasieran" ez" lotsati bat esan zuen, baina berehala aldatu zuen" ederra da" etsitu batekin. Lehenengo egunean Unax ez zen haraino ausartu, eta orain lehenengo aldiz sentitzen zuen berea ez zen esku bat han laztan eta jostari. Babesten zuen kotoizko ehuna blai, atzamar batez alderatu, eta beste batek bide labainkorra aurkitu zuen neke handirik gabe, artean estua eta hertsia, Ainhize marru baten urtu zela, burua zoratu beharrean holako sentipen berri eta bortitzpean.
‎Egia esateko, Jainkoak behin erakutsi zuen bere agintea denbora agintearen gainetik zegoela, eta hori printzeei emandako aginteak baino osoagoa zela, mirari bat egin zuenean bertako biztanleei galeraren bat edo beste eraginda. Mirari horrek Jainkoak denbora botereen gain zuen ahalguztiduntasuna frogatzeaz gain, erakutsi zuen berak ez zuela botere hori erabiltzen, ezarri beharreko espiritu erregetza eta printzeei emandako denbora erregetza bereizteko.
2004
‎Carlosek, ezagutu zutenetik Euskal Herriarekikoak ezkutatu zizkien bezala, ezkutatu eginen zizkien herriko lagunei Londresko bizimoduarekikoak. Ikek jakinen ote zuen berak ez zekien zerbait. Esaterako, Ikek jakinen ote zuen Jexus Mari delako horrek zertan lan egiten duen, zein harreman mota izan zuen Carlosekin, edota Ferminek.
2005
‎(...) «Euskaldun fededun» ekuazioa sakratu jotzen zen garaian, Mirandek garrazki eta goraki esan zuen berak ez zuela horrelakorik ezer sinesten, ez nahi. Setsu arazoetan, era berean, emakumeen aldeko Eros giro betean, beharbada oso gogoko zuen Baudelaire-ren bidetik abiaturik, emakumeei muzin egin eta gizonezkoei eskaini zizkien bertso nabarmen batzuk.
‎Hasieran, duda bezalako bat etorri zitzaion, hura Inesi irakastea ez ote zen gehiegi. Baina, ohartu zenean Inesek katekesian kristauen aitagurea ikasi zuela, pentsatu zuen bera ez zela gutxiago izango, eta Inesek ikasi egin zuela, berak, amona Kontxik, marxismoaren eta komunismoaren aitaguretzat zuen paragrafo hura:
2006
‎Morroi honek esan zuen, tormentupean, Francesco Cenci hil zutenen atzaparretatik ihesi zebilela, eta horregatik zegoela ezkutuan, ez gauza txarrik egin zuelako. Esan zuen berak ez zekiela oso ondo nor ziren hiltzaileak, baina jauregikoak zirela, hori ondo zekiela, eta, seguru asko, Francesco Cenci hil zutenek hil zutela bere nagusia ere... Eta beldur zela.
‎Nazka ematen zion janari hark, kide bat jaten ariko balitz bezala. Behin baino gehiagotan esan zuen bera ez zegoela era horretan ibiltzeko; itxurazko janaririk gabe nahiago zuela bertan geratu, bertan kieto, bertan kitto! Knudek animatu behar izaten zuen.
2007
‎L. SAINZ. Tim O' Reilly, software librearen bultzatzaile ezaguna Gasteizen egon zenean esan zuen berari ez zitzaiola gehiegi axola 2.0 izendapenak. Gauzak izendatzeko modu bat baino ez dela adierazi zuen, Internet bizitzeko modu bat.
2008
‎Hola gauzak bideratu guran, 1902ko martxoan batzar bat antolatu zen. Une hartan, Hondarribiko kongresua bertan behera uztea aipatzen zuten iritzien aurrean Azkuek argiro adierazi zuen berak ez zuela aukera hura galdu nahi, Akademiaren sorrera kongresuari lotuta (ez horren aurka) ikusten baitzuen: «Akademia sortu bear bada (eta nere ustez gauza bear bearra da), Biltzarre biziaren barrenean bizia erne liteke; baiño Biltzarre ori ilten bada, bere erraietan aur bizia ernetea gauza zaila, nekea eta oieza izango genduke»140 Arbelbide eta Broussain ez ziren ordea askorik fidatzen, eta kongresua Aranaren bidetik ezin ateraz gero pentsatua zeukaten alternatiba:
‎AEBetako Gobernuak inoiz egin duen esku hartzerik handiena izango da. George Bush AEBetako presidenteak bozketaren osteko agerraldian esan zuen bera ez dela esku hartzearen aldekoa, baina kasu honetan beharrezkoa zela. Plana onartu dute, baina ez dago argi eraginkorra izango den edo ez.
2009
‎Marthak esan zuen berak ez ziola azidorik jaurti Idari, gatza baizik. Berak ez zuela ito.
‎Agerraldian, ordea, ez zuen ehizaren kontua aipatu ere egin. Dena den, nabarmendu zuen berea ez dela erabateko agurra, diputatu lanetan jarraituko duelako. Haren tokia Francisco Caamaño galiziarrak hartuko du.
‎Fiatek eskaera horri uko egin zion. Alemaniako Gobernuak esan zuen berak ez zituela 300 milioi euro horiek jarriko, erosle berriak jarri zituela.
‎Jaurlaritzaren ekimena begi onez ikusi arren, EGHAMek Eusko Legebiltzarreko presidente Arantza Quirogaren jarrera kritikatu du. Duela hilabete batzuk Quirogak adierazi zuen berak ez lukeela sekula antisorgailurik erabiliko. EGHAMen irudiko, halako adierazpenekin hiesaren aurka lanean ari diren elkarteen lanari ospea kentzen dio Quirogak.
‎–Esku hartze militar bat saihesteko saioa egin genuen, eta gure lurraldean ari ginen. Georgiako soldadu bakar batek ez zuen berea ez zen lurraldea zapaldu?.
2010
‎Batzordearen aktan jasotakoaren arabera, indusketako arduradunak erantzun zuen berak esku artean zeukan material guztia Batzorde Zientifikoaren esku jarri zuela ikerketa eta analisirako. . Ondoren [Gilek] esan zuen bera ez zela arazoaren parte sentitzen, eta batzordera joan zela ikastera. Gehitu zuen baita ere Batzordea borondate onez eta gardentasunez jokatzeko asmoarekin abiatu zela?.
‎Junek eskumuturra usaindu zidan. Eta Alexek entzuteko moduan esan zuen berari ez zitzaiola hain txarra iruditzen.
‎Lewis-ek argudiatu zuen berak ez zuela «ezkutuko langabezia» oinarritzathartzen, baizik eta kanpoan (industrian) emandako soldata maila jakin batean, eskulanaren soberakinak zeudela. Lewis-en bideari jarraitu zioten beste autore batzuek garrantzia emango diote berrikuntza teknologikoari.
‎Kepak burua makurtzen zuen, aitari kontra egiteko ezgauza, baina bere artean pentsatzen zuen bera ez zegoela negozio hartarako egina. Ez zen irudipen hutsa:
‎Baina ez nonbait Suitzar Guardiako gazte batentzat. Honek, aurretik jakin zuen berak ez zuela saririk izango eta zegoen kategorian jarraituko zuela. Suitzar Guardiako gazte gehienak Vatikano barruan bizi dira.
‎Ezin nuen Angelen jokaera sufritu. Nolatan agintzen zuen berea ez zen zaldia! Zein eskubiderekin ari zen osaba Juanen izenean!
‎1078. Charles Peguyk harrotasunez esan zuen berak ez zuela egundo literatura frantsesa baizik irakurri. Literatura frantsesa harroa izateko moduko handia da, espainola bezala.
‎Agerraldian gogorarazi zuen berak ez duela bitartekaritza lanik egin. AHT xedea aitzinatzea eta kontrako jarrerak entzutea zela haren eginkizuna.
2011
‎Batzordeko lehendakari Simon Hughes diputatu demokrata liberalak berak aitortu zuen Gobernuaren eta Enbaxadaren bitartez «iradoki» zietela Barredoren parte hartzea. Askatasunerako Fundazioko kideak onartu zuen bera ez zela oso pertsona ezaguna, baina argi utzi nahi izan zuen ez zela Espainiako Gobernuaren izenean mintzatzen ari. Fundazioko kide gisa, Currinen eta Nazioarteko Harreman Taldearen lana deitoratu zuen Barredok.
‎Honela mintzo zena gaur egungo lehendakaria izan zen (El Pais, 08 V), Nazionalismoak sortzaileen erbesteratzea dakarrela salatu du Lopezek izeneko elkarrizketan, eta hitz eman zuen berarekin ez zela halakorik gertatuko. Adierazpen haiek non kokatua zauden, non kokarazi nahi zaituzten mingarriak gerta zitezkeen, baina siglak aldatzea besterik ez dago berdin funtziona dezaten, eta oso estrapolagarriak dira, esate batera, Madrilera, PPren diskurtsora, baldin eta nazionalisten ordez sozialistak aipatzen badira.
2012
‎Eta ez dakigu Wellingtonek zer eduki zezakeen gure aurka Castañosen aginduak horren eraginkorki betearazteko agintzeko. Wellington odolkoiak beti adierazi zuen berak ez zuela zerikusirik izan genozidio harekin, horrela koldarra eta faltsua ere bazela demostratuz. Orain arte azaldutakoak gogoeta bat izan nahi luke, Donostian gauzatu zen genozidioaren 200 urteurrenaren oroitzapena datorren urtean egiteko.
‎Patioaren zati handi bat hartzen zuen Marianjelesen terrazak, eta han jolasten zen Leire haren alaba Miriamekin, arropa garbigailu eta lapiko usain artean. Baina beti pentsatu zuen bera ez zela hangoa, berak ez zuela halako patio bat merezi, ez zuela Marianjelesen amantalen eta etxeko zapatilen munduarekin zerikusirik. Eta Miriamekin jolasten zen, baina herri txiro batera joandako artista famatu bat hango umeekin jolasten den moduan.
‎Musika Hamabostaldiko afari bat zen, legegintzaldi amaiera hurbil duten horietako bat. Lehendakari ohiak ni bezalako tipoen beharra ikusten zuen berea ez zen alderdietarako eta nire etorkizunaz galdetu zidan. Orduan etorkizunaz galdetzeak, politikoaz gain, etorkizun biologikoaz galdetzea esan nahi zuen.
2013
‎2010eko maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak jakinarazi zuen berak ez zuela egingo Egunkaria ko auzi ekonomikoaren aurkako epaiketa, kasuan delitu" terroristaren" zantzurik ez dagoela iritzita. Haren arabera, legokeen delitua ustezko iruzur fiskala litzateke" ohiko delitua", eta, hori epaitzea ez denez Auzitegi Nazionalaren eskuduntza, Gipuzkoakoaren esku utzi zuen auzia.
‎Cantavenerari Galdeanoren hilketagatik ordaintzea leporatzen zioten, eta beste hirurei, atentatuaren egileak izatea. Parmenteirrek eta Pinardek aitortu egin zuten eurek tirokatu zutela Galdeano, eta Foucherrek deklaratu zuen berak ez zituela tiroak egin, baina autoan zain egon zela, atentatua egin ostean berehala ihes egiteko.
‎2010eko maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak jakinarazi zuen berak ez zuela egingo Egunkaria ko auzi ekonomikoaren aurkako epaiketa, kasuan delitu" terroristaren" zantzurik ez dagoela iritzita. Haren arabera, legokeen delitua ustezko iruzur fiskala litzateke(" ohiko delitua"), eta, hori epaitzea ez denez Auzitegi Nazionalaren eskuduntza, Gipuzkoakoaren esku utzi zuen auzia.
2014
‎Beste kide bat hautatu genuen lehenik" buruzagi" gisa, lagun eta adiskide preziatua, baina hark erran zuen bera ez zela gai horretarako. Balizko hautagaiez asko aritu ondoren, niri proposatu zidaten, sei hilabeterako.
‎Elizan kongregazioa egiten zen, eta dantzan aritu ziren hiru neska kongregaziotik atera zituzten. Haietako batek erantzun zuen berak ez zuela bekaturik egin eta hurrengoan ere dantza egingo zuela. Herrian libre zegoen agarratuan egitea, baita Urrategin, Madariagan eta Aizpurutxon ere.
‎agentziatik ez diote kontu eske deitu. Bikote hark ulertuko zuen bera ez dela egunkarietan azaltzen diren iragarkietako emakumeak bezalakoa. Maiderrek maila altuagoa du eta beste horrenbeste eskatzen die bere bezeroei ere.
2015
‎Ez heriotzari, ez bizitzari, ez ezeri. Beti errepikatzen zuen berak ez zeukala ezer, eta beraz, galtzeko ezer ez daukanak ez diola heriotzari zertan beldurrik izan.
‎Herioaren burokrata epela eta errutinarioa da; ehunka mila pertsonaren erailketa antolatu ondoren, jende haren aurka ezer ez zuela esateko gai izan zen. Uste zuen bera ez zela ezta judu baten hilketaren erantzule, haren ardura organizatzea eta ez agintzea izaki. Aitortu zuenez, bere aita hilko zukeen nagusiek horrela agindu izan bazioten.
2016
‎Probokatzaile buruaren arabera, irrigarria zen emakumeek botoa eman nahi izatea, ez baitziren gai putzu baten gainetik igarotzeko edo gurdi batera igotzeko ere, gizon baten laguntzarik gabe. Sojourner Truthek, ordea, sinpletasunez baina konbentzitzeko moduan, azpimarratu zuen berari ez ziotela sekula laguntzarik eskaini lokatzen gainetik pasatzeko edo gurdietara igotzeko. Eta, ez al naiz emakume bat??.
‎Sektore hark Enrique Maia nahiago zuen, baina Iruñeko orduko alkateak uko egin zion, eta Esparzak jaso zuen Barcinaren bedeinkapena. Haatik, argi utzi nahi izan zuen bera ez zela ez Barcinaren ez Sanzen sokakoa. Hurrengo egunetan, beste hiru hautagai aurkeztu ziren. Alberto Catalan bat?, baina, azaroaren 29ko kontseilu politikoan, Esparzak irabazi zuen lehia.
‎Etsipenak hartua, Frantziskok deliberatu zuen berak ez zuela lan egingo Gobernu frankistari ordaintzeko. Lotu egin zuen txalupa lehorrean, ontziolako arlanpa batean.
2017
‎Sugea arrastaka atera zen etxe azpitik. Jasonek esan zuen berak ez ziela beldurrik sugeei eta Caddyk esan zuen Jasonek baietz baina berak ezetz eta Vershek esan zuen nola batak hala besteak baietz eta Caddyk esan zuen zintzo egoteko, aitak esan bezala.
‎Mikelek beste behin ere esan behar izan zuen bera ez zela inoiz Tximurekin egon Iparraldean. Berak ez zekiela ezer pistola kontuez.
‎bera, hain zuzen ere. Egindako hitzaldietan, Trumpek behin eta berriz esan zuen bera ez dela beste politikarien modukoa. Berak badaki tratuak egiten.
2018
‎EPPK-k, halaber, txostenean zekarren kolektiboaren «binkulazio politiko zuzena ezker abertzalearekin» izango zela. ETAk, iazko azaroan, ohar batean azaldu zuen berak ez duela gidatzen EPPK. Joan den astean, Rafael Catala Espainiako Justiziakoak adierazi zuen Madrilek ez duela aldatuko kartzela politika. Espetxe Instituzioen erabakia da jarrera horren azkeneko seinalea.Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkari nagusiaren ustez, «albiste txarra» da gradua ez aldatzea euskal presoei.
‎Handik urte gutxi batzuetara, Daniel Defoek idatzi zuen berak ez zuela uste, familiari lotutako aprendizen egoera eta ezkonegoera berdin diseinatuta, zeudenik, eta erantsi zuen, emaztea etxeko zerbitzari goren gisa baino?
2019
‎Oroitzapenen inplantatzearen akusazioaren aurrean, defentsiban jarria zegoen Quick en taldea. Stahle k behin eta berriro esan zuen berak ez zuela erabili memoria berreskuratzeko terapiarik eta Säter ko zuzendari medikuak (Susanne Nyberg ek) ere gauza bera esaten zuen, baina Dadermanek ikusi zuen memoria berreskuratzeko terapia eta sendagaiak konbinatu zituztela Sture aitorpen horietara eramateko. Benzodiazepinak erabili zituzten Sture tratatzeko:
‎Gero adeitsuago, han zeudenei su txikia eraikitzeko zer egin behar zuten adierazi zien. Argi eta garbi utzi zuen bera ez zegoela sua eraikitzearen aurka, baina bai erabaki hura batzarreak hartzearen aurka.
‎Herenegun arratsaldean, bi kargu horiek aldi baterako utziko zituela iragarri zuen, BBVAri kalte ez egiteko. Edonola ere, akusazioak bere aurkako kanpaina mediatiko eta politiko baten ondorio direla aldarrikatu zuen, eta ziurtatu zuen berak ez zuela inor espiatzea agindu.Beste kasurik. Bai. Berez, Sacyrren operazioa ez zen FG Villarejo harremanari buruzko lehen notizia.
‎Bonbilla bakar bat zegoen pasilloaren hasieran, argi izara murritz bat zabaltzen zuena bere oinean, inguruko itzalak are itzalago bihurtuz. Horregatik, amak handik zerbait behar zuenean (izekok baserritik bidalitako lekak kontserbatzeko kristalezko potoak, esate baterako), aitzakiaren bat topatuko zuen bera ez joateko eta beste norbait bidaliko zuen, alaba gehienetan.
‎Gaur goizean, lehen orduan, han agertu naiz hiru lankiderekin batera, eta konfiskatu egin dugu. Barcier zaharrak dena ukatzen zuen; esaten zuen berak ez zeukala inolako grabaziorik, eta kamerek ez zutela ezer interesgarririk grabatu. –Cesterok eten bat egin zuen ufada bat botatzeko?.
‎Kea saltzen ari zaizkigu. Batzar Nagusietan gure lau patronaletako presidente batek esan ere egin zuen berak ez zuela hemen arazorik ikusten, sektore honetan langileen gehienak emakumeak zirelako eta hala izango zelako beti, edadetuek ez dituztelako ustez zaintzaile gizonezkoak nahi eta guk geuk, emakumeok, oso barneratuta dugulako zaintzalanak gure ardura direla. Hori bota arren, batzarrean zeudenetako inork ez zuen erreakzionatu biharamunera arte.
‎" Hi geldirik hemen, tabakoa xeha iezadak, zigarroa bildu eta soberako astian hortxe atean, inor igaro ez dadin". " Gero enkargu egokiagoa emango diat", eta esan zuen berak ez zekiela tiro egiten sekula egin gabea zelako. " Nik txoritxoak txolartearekin eta arratoiak sakabiarekin baino ez ditut ehizatzen, eta artea jartzen diet satorrei".
2020
‎Soares Ganboak esan izan du Urrutikoetxeak «nahitaez» hartu behar izan zuela parte Zaragozan atentatua egiteko erabakian; izan ere, 1996an zioen «giroan» zegoela ETAko buruetakoa zela eta «publikoan jakina» zela hori. Baina urte berean aitortu zuen berak ez zekiela zein ziren zuzendaritzako kideak. 1995ean epailearen aurreko deklarazio batean ez zuen arlo militarrarekin lotu, eta, ETAren «bulego politikoaz» galdetzean, ez zuen haren izenik aipatu.
‎Peraltaz gain, Sancho Bandres diruzain izandakoak eta Makirrirainek deklaratu zuten atzo. Bandresek esan zuen berak ez zuela informaziorik klubaren kontutik edo kutxatik ateratzen zen diruaz, eta inork ez ziola azalpenik eman zergatik behar zen eskudirutan.
‎Atzo, martitzena, interes handia piztu zuen Juanjo Martinez zirujauaren hitzaldiak, 80 bat herritar hurreratu baitziren Herriko Antzokira; gehienak soraluzetarrak, baina kanpotik etorritako zenbait pertsona ere bai. Juanjo Martinez hizlariak hasieratik adierazi zuen bera ez dela negazionista, onartzen duela gaixotasuna egon badagoela, baina zalantzak dituela pandemiari aurre egiteko orain arte hartutako neurri nagusien inguruan: konfinamendua, PCRak, maskaren erabilera, txertoa...
‎Gauean zehar denerako astia izan zuen: aurrena errudun sentitu zen agureari negar eginarazteagatik, baina gero pentsatu zuen berak ez zuela ezeren errurik, zaharra ez baitzebilen zekiena esaten; izan zuen erreakzio hark agerian uzten zuen kontatzen ari zena baino askoz ere gehiago zekiela, bestela zertara zetozen halako negarrak eta erreakzio hunkitua. Gaua esna pasatzeak balio izan zion zerbait argiago ikusteko ere, Dario Rocha gezurretan ari zela Ramon Gandara delako hura ezagutzen ez zuela esatean.
‎Orain dela bi urte inguru hasi zen guztia: ohean kizkurtuta zegoen zapi batekin ezpainak estutzen(" eta eskerrak esku zabalarekin eman dizudan, ukabilarekin eman banizu, orduan bai, orduan jakingo zenuke mina zer den"), eta une hartan ulertu zuen berak ez zuela kulparik. Berdin zela zer egiten zuen.
2021
‎Horretan, gonbidatuetako batek ohartarazi zuen berak ez zuela inoiz topatu sentimenduak bortizki ukitzen zizkion egoera batean modu berezian agertzeko gauza ez zen emakumerik. " Ausarkeriarako gure aldean duten gailentasun edo horrexek egiten ditu gizadiaren erdirik interesgarriena" bukatu zuen esanez.
‎ETA Politiko militarrak hasieran baieztatu zuen berak ez zuela Ybarraren hilketa manatu, bai eta barne diziplina arazo horrek ez ziola erakunde armatu aktibo gisa jarraitzeko borondatea kentzen azpimarratu zuen ere.
‎Epaitu izan zen 2001eko hasieran, Santo Domingon egon ziren Makario eta Soares Gamboarekin. Audientzian deklaratu zuen bera ez zela ETAkoa, eta Algerren eta gerokoan arartekoa izendatu bazuten, hori izan zela militante antifrankista bezala zuen ospeagatik.
2022
‎Bere zuzeneko nagusiak txotxongilo bat bezala erabiltzen zuen, edukazio handiz eskerrak ematen zizkiolarik; hala ere, garbi utziz lanean jarraitu nahi bazuen bufetearen esanetara egon behar zuela. Rafael ere, nagusi hura, lanaren beharren arabera bizi zela egia zen; baina dirutza irabazten zuen berak ez bezala. Franek bere frustrazioak bota zizkion Feliperi lotsarik gabe, gizon hark gauzak aldatzeko ahalmena izan balu bezala.
‎Moda kontuekin sona izan zuen, eta erotismora ere egin zuen aurrerago, gero eta nabarmenago. Epaiketan esan zuen berak ez zuela inoiz «pornografiarik» egin eta «artea» egiten zuela adieraztera bideratu zuen bere deklarazioa.
‎«Fiskaltzak ez du prozesurik zabaldu», gehitu zuenez. Castillok azpimarratu zuen berak ez duela boterea nahi, eta Peruri «zerbitzu bat» egiteko dagoela karguan: «Kongresukideok, mesedez, bozka ezazue demokraziaren alde, ezegonkortasunaren aurka».
‎Hura izan da zigortutako Opus Deiko lehen apeza. Erakundeak barkamena eskatu zion biktimari, baina hark nabarmendu zuen bera ez zela bakarra.
2023
‎Halako batean, haur batek hitza hartu, eta esan zuen bera ez zela filmeko pertsonaiak bezalakoa, eta bere arrebari zerbait egiten bazioten ez zela isilik geratuko, gurasoei esango ziela edo garrasika hasiko zela. Eta 11 urteko mutiko horren hitzei esker, hitz egiten hasi ginen.
‎Eck ek esan zuen Bohemiako Juan Hus Luteroren ideia berberak defendatzeagatik kondenatu zutela, heretiko moduan, ehun urte lehenago. Luterok esan zuen bera ez zegoela Erromaren primatuaren kontra eta ez zela inoiz zismatikoa izango, baina primatu hori ez zela Jainkoaren zuzenbidekoa, Eskrituretan ez zegoelako.
‎Konbentzitua zegoela Melanchthon ek ez zuela amor emango Ebanjelioari zegokionean. Luterok printzearen aurrean esan zuen berak ez zuela ezer idatzirik jaso gai horretaz.
‎" Hori ez naiz ni!, hori ez naiz ni!" (Non sum!, Non Sum!). Luterok esan nahi zuen bera ez zela aitak esaten zuena, hots, deabruak hartutako pertsona. Pasarte hori identitatearen galeraren paroxismo epileptoide moduan, krisi histeriko baten edo krisi psikotiko baten moduan ulertu izan da (Reiter, 1937); krisi hori gertatu zen Luteroren komentuko bizitza arazoz betetzen hasi zenean.
‎Fernando artxidukeak anaia Karlosi esaten zion Espirako batzarra ez baimentzeko, ez zitezen han hartu eliza guztiari zegozkion erabakiak. Karlos V.ak esan zuen berak ez zituela onartzen Nurenberg-eko erabakiak, batez ere Espirako batzarrari zegozkionak
‎San Pablok zioen moduan, fedetik ez datorrena edo fedez egiten ez dena, bekatua dela. Esaten zuen bera ez zegoela ekintza onen kontra, ekintza horiek fedeak ariman ereindako landareak zirelako eta zuhaitz onak ekintza onak ematen dituelako. Ekintza bat Jainkoaren atseginerako dela sentitzen badu gizakiak, orduan ekintza ona dela; baina, konfiantza hori ez badu, ez dela ona (García Villoslada, 1973; Erromatarrak, 14, 23).
‎Borreroaren aurrean sekula ere ez makurtu». Gaineratu zuen berak ez diola sekula ere eskatu bere seme edo alabetako bati deliturik egiteko.
‎Estimu handitan zituen, ba, gure amaren enplastuak aitxek. Aitortzen zuen berak ez zuela inoiz izan sendabelarrak batzeko zaletasunik ez premiarik ama hil zen arte. Eta egia da batzen zituela; nik beti ezagutu ditut, zentzua dudanetik, izpilikuen, pasmo belarren, berbena belarren, ebaki belarren... sortak sikatzeko eskegita ganbarako habeetan.
‎Berdin, Louis XIV. ak ongi ikusten zuen estatua dedikazio erabatekoarekin zerbitzatua izan behar zela, baina bera baitzen estatua. Richelieuk aldiz pentsatzen zuen bera ez zela estatuaren lehen zerbitzaria baizik. Haatik, zentzu batean, estatua menderatzen zuen eta horregatik harekin identifikatzen zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia