Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2015
‎7 Jainkoak arimari egiten dion mesede honetatik gera dakigula orain hau oroimenean, ez baita guretzat on txikia izango; san Jeronimok ere, santua izan arren, ez zuen bere oroimenetik kentzen, eta horrela ezereztzat izango dugu gordetzen dugun erlijio ordenaren laztasunean hemen sufri dezakeguna, gehien iraunda ere, unetxo bat baita, betikotasunarekin konparatuz. Egiaz diotsuet nik, hain kaskarra izan arren, egundo ere ez dudala infernuko oinazeen beldurrik izan, kondenatuek Jaunaren begi hain eder, ezti eta onbera hauek haserreturik ikusiko zituztela gogoratzen nintzenekoarekin konparatuz gero kontuan hartzekorik, nire bihotzak ezin jasan zezakeela baitzirudien:
‎10 Jainkozko Maiestateak, miragarriro lagun eginez, arima gauza goragoetarako prestatu nahi duela dirudi; izan ere, argi dago gauza guztietan ongi lagundua izango dela, perfekzioan aurrera joateko eta, esanda geratu denez, beste mesede batzuk egiten zizkionean noizbait izaten zuen beldurra galtzeko. Eta horrela izan zen, gauza guztietan hobetua ikusten zuen bere burua, eta uste zuen, lan eta zeregin handiak izan arren, bere arimaren muina ez zela sekula ere mugitzen egoitza hartatik; beraz, nolabaiteko zatiketa zela bere ariman uste zuen, eta Jainkoak mesede hau eginda pixka bat geroago, lan handien artean zebilela, hartaz kexu zen, Marta Mariagatik kexu zen bezala, eta batzuetan esan egiten zion hura beti zegoela gozo gozo atseden hartaz gozatzen, ...
‎haietako batzuk esango ditut, eta lehenik, ia beti honen aurretik hasten den beste otoitz era bat, eta beste leku batzuetan honetaz hitz egin dudalako, gutxi esango dut. Bildutasun bat, hau ere naturaz gaindikoa delakoan nago, izan ere, ez da ilunpean egotea ez begiak itxita, ezta ez datza kanpoko ezertan ere, begiak ixtea eta bakardadearen desira, nahi gabe gertatzen direlako; eta artifiziorik gabe, esandako otoitzerako eraikina landuz doala dirudi; izan ere, zentzumen hauek eta kanpoko gauzek ahalmena galduz doazela dirudi, arimak galdua zuen berea berreskura dezan.
‎–BarneGazteluaderitzon tratatu hau Teresa Jesusenak, Karmengo gure Amareneko mojak, idatzi zuen bere ahizpa eta alaba Karmeldar oinutsentzat?.
‎Barne Gaztelua deritzon tratatu hau Teresa Jesusenak, Karmengo gure Amareneko mojak, idatzi zuen bere ahizpa eta alaba Karmeldar oinutsentzat.
‎arimen onerako diren gauzak ipintzea. Kapitulu honekin amaitzen da idatzi zuen bere bizitzaren kontakizuna. Jaunaren aintzarako izan bedi, amen.
‎4 Aipatu dudan andre harekin nengoenean, gertatu zitzaidan behin, bihotzeko gaitzaz nengoela (izan ere, esan dudanez, gaitz latza nuen, orain jada ez badut ere), karitate handikoa zenez gero, urrezko eta harri preziatuzko bitxiak atera zizkidan, balio handikoak baitzituen, batez ere estimu handitan zuen diamantezko bat. Asko poztuko nindutela uste zuen berak. Ni barrez nengoen neure artean eta gizakiek ederresten dutenaz pena hartuta, Jaunak guretzat gordeta duenaz oroiturik, eta pentsatzen nuen zein ezinezko litzaidakeen, ni neure baitan saiatu arren, gauza haiek ederrestea, Jaunak besteen oroipena kentzen ez zidan bitartean.
‎Jaunak egiten zizkion mesede handietako gauza batzuk ikusi ditut, baina ez luzatzearren, ez ditut jartzen hemen. Behin eginkizun latza izan zuen, eta oso pertsegitua izan zen, eta nahigabe handitan ikusi zuen bere burua. Behin, ni meza entzuten ari nintzela, Ostia jasotzen zuenean Kristo gurutzean ikusi nuen; hura kontsolatzeko hitz batzuk esateko ziostan, eta beste batzuk, etortzeko zenaren aurrean erne egon zedin eta beragatik sufritu zuena aurrean jarriz, eta presta zedila sufritzeko.
‎Nik ez nuen hitz egiten ikuskari hauetaz nagusiarekin. Monasterioa egin nahi zuen andre hark hitz egin zuen berarekin. Eta probintzialak oso ongi hartu zuen asmoa; erlijioko gauza ororen zalea izanik, behar zuen laguntza guztia eman zion, eta berak onartuko zuela etxea esan zion.
‎Graciánek. Francisco de Salcedo? idatzi zuen bere liburuan, baina oker. Joan Blázquez (Velázquez) Dávila zen, Lorianako jauna eta Ucedako kondearen aita, A. Pedro Alcántarako bere etxean hartu ohi zuena.
‎A. Diego Cetinak Salamancara itzuli beharra izan zuen bere ikasketak jarraitzeko.
‎Beraz, jakin zuenean, harekiko tratua erosoagoa izan zedin, niri ezer esan gabe, nire probintzialaren baimena lortu zuen bere etxean egon nendin zortzi egunez; eta han eta eliza batzuetan hitz egin nion askotan hemen izan zen lehenengo aldian, eta geroago aldika aldika sarri izan nintzen harekin. Nik neure bizitzaren eta otoitzean nuen jokaeraren kontua eman nionez gero, eman ere ahal nuenik eta argien, hori beti izan baitut nik, hau da, nire arimako gauzak tratatzen nituen haiekin argitasun eta egia osoaz jardutea; lehen mugimenduen berri ere haiei jakinaraztea nahi nukeen, eta duda mudako gauzak eta susmoa pizten zutenak nik neure aurkako arrazoiekin agertzen nizkien; beraz, azpildurarik gabe eta ezer gorde gabe agertu nion neure arima.
‎2 Nik debozio gartsua nion Magdalena aintzatsuari eta sarri sarri izaten nuen gogoan haren konbertsioa, batez ere Jauna hartzen nuenean; izan ere, Jauna han nire barruan zegoela ziur nekienez gero, haren oinetan jartzen nintzen, eta nire malkoak ez zirela gutxiestekoak iruditzen zitzaidan. Ez nekien zer esaten nuen; aski egiten zuen bere aldetik niri malkoak isurtzen uzten zidanak, sentimendu hura hain laster ahazten bainuen. Eta Santa aintzatsu hari gomendatzen nintzaion barkamena lor ziezadan.
‎Bere, konbertsioaz? geroxeago, 1554 inguruan, Teresak, Gizakundeko monasterioan moja zela, grazia espiritualez jantzia ikusi zuen bere burua: liluramenduak, ikuskariak, barne hizketak.
‎–Jainkoak barka biezaie nire aitor entzuleei, niri idazteko agindu zidatenaren kopiak eginez, hitz batzuk aldatzen baitituzte; izan ere, honako hau eta hau ez dira nireak. Eta gero haiek ezabatu eta lerro artean aldatu zuten hitza idazten zuen bere eskuz?. Teresak, bada, erraz eta dotore idazten zuen.
‎Hasieran asko kostatzen zitzaion arimako esperientzia haiek ulertzea, are gehiago ongi eta erraz ulertzeko eran adieraztea. Gaspar Daza eta Frantzisko Salcedo jaunei haiek adierazteko ez zuen bere burua gai ikusten eta, idatzizko zenbait oharrekin batera, liburu espiritual batez baliatu behar izan zuen, han seinalatuz berari gertatzen zitzaizkionak edota beraren barne esperientziekin antzik handiena zutenak. Esperientzia haiek, ustez, arimaren barne muinetan gordetzekoak ziren, eta ez idatziz adieraztekoak.
‎Teresak bere esperientziak aztertzeko eta egoki azaltzeko egiten dituen ahaleginak, bere ariman zer gertatzen zen zehatz mehatz aditzera eman beharragatik dira, zentsoreen eta Inkisizioaren arreta piztea saihestearren. Gainera, beldurra zuen bere bizipen mistikoen aurrean; horregatik, nahi zuen bere otoitz era ongi ulertzea; argi egin nahi zuen barne esperientzia haietan. Gaizki ulertua ez izateko ardura horretatik dator haren hizkuntzaren gardentasuna, eta ahalegin horri zor zaio, hein batez, kritikoek azpimarratzen duten haren idazkien bikaintasuna.
‎Teresak bere esperientziak aztertzeko eta egoki azaltzeko egiten dituen ahaleginak, bere ariman zer gertatzen zen zehatz mehatz aditzera eman beharragatik dira, zentsoreen eta Inkisizioaren arreta piztea saihestearren. Gainera, beldurra zuen bere bizipen mistikoen aurrean; horregatik, nahi zuen bere otoitz era ongi ulertzea; argi egin nahi zuen barne esperientzia haietan. Gaizki ulertua ez izateko ardura horretatik dator haren hizkuntzaren gardentasuna, eta ahalegin horri zor zaio, hein batez, kritikoek azpimarratzen duten haren idazkien bikaintasuna.
‎Ana Jesusenak Gaspar Quiroga Inkisidore Nagusiagana jo zuen orduan eta honek ez zuen inolako eragozpenik jarri Ofizio Santuan gordetzen zen eskuizkribua hari emateko. Ana Jesusenak frai Luis Leongoaren esku utzi zuen eta honek hartu zuen bere gain, Errege Kontseiluaren aginduz, inprimatzeko ardura. Horrela argitaratu zen lehen aldiz, 1588an, Salamancan santa Teresaren Bizitza Liburua, Barne Gaztelua eta Perfekzio Bidea liburuekin batera.
‎Nire lagunei ez zitzaien atsegin izan nik hori esatea, eta nola esan nuen galdetu zidaten, hain txiro ikusita ez zigula lagundu nahi izango eta. Ni ez nintzen horretaz konturatu eta berari ere ez zion eraginik egin; izan ere, berari borondate hura ematen zionak, aurrera eramango zuen bere obra burutu arte; eta horrela, etxea atontzen eta ofizialeak ekartzen jartzen zuen arduran, uste dut, ez geniola guk aurrea hartzen. Meza emateko apaingarria lortu nahi genuen maileguz, eta ofiziale batekin joan ginen han etxe sartzea egiteko, ilunabarrean, sagaran Gure Jauna altxatzean erabili ohi den kanpaitxoarekin, besterik ez baikenuen; eta nire beldur handiz prestatu nahian aritu ginen gau osoan, eta ez genuen aurkitzen eliza non egin, sarrera haren ondoko beste etxetxo batetik zuen areto batean izan ezik; etxetxo hau emakume batzuek erabiltzen zuten; honen jabeak hau ere eman zigun errentan.
‎Biek jo zuten Alonsorengana udalean eskaria egin zezan; honek Katalina Tolosarekin hitz egin zuen, ea zer oinarri genuen geure aldetik galdetuz; izan ere, oinarririk gabe ez zuten emango oniritzirik. Berak erantzun zion, guri etxea ematera behar bagenuen, eta jaten ematera behartzen zuela bere burua, eta halaxe egin zuen; eta honekin, eskaera bat egin zuen bere izenez sinaturik. On Alonsok hain trebe jokatu zuen, non zinegotzi guztien eta Artzapezpikuaren baietza lortu baitzuen, eta oniritzia eraman zion idatziz.
‎14 Hilabete eta erdi edo igaro ziren, ez dakit pixka bat gehiago ez ote zen izan. Ordurako eragotzirik nuela uste nuenean, hona non bidaltzen didaten mezulari bat udalaren gutunarekin; han esaten zenez, udalak bere gain hartzen zuen haiei beharrezkorik ezer falta ez dakien laguntzeko konpromisoa, eta, bestalde, Ervías doktoreak esana dudana hartzen zuen bere gain, eta bi aita agurgarri hauen gutunak ere jaso nituen erregu gartsuz. Ni, ordea, beldur nintzen hainbeste ahizpa onartzeko, gertatu ohi denez, hara joango zirenen aurka bandoren bat sortuko zela uste nuelako, eta baita haiek mantendu ahal izateko gauza ziurrik ikusten ez nuelako ere; izan ere, eskaintzen zutena ez zen nahitaez behartzen zituena; horregatik, nahasmen handian ikusi nuen neure burua.
‎23 Santa hau goi mailako pertsona eta jaun andreen artean bizi izanik ere, beti izaten zuen bere arimaren ardura eta penitentzia egiten zuen. Biziki hazi zitzaion horretarako gogoa eta bakarrean Jainkoaz gozatzeko lekura joan eta penitentzia egiteari emateko gogoa, inork horretan eragozpenik jarri gabe.
‎26 Gauza asko entzun ditut haren bizitzaren laztasunaz, eta gutxiena izan behar du dakigunak. Izan ere, bakardade hartan hainbeste urte igarorik, bizimodu latza egiteko gogo bizi biziz, eta horretan inork neurririk ezartzen ez ziola, era ikaragarrian tratatuko zuen bere gorputza. Pertsona batzuek eta Toledoko San Josereneko mojek berari entzun ziotena esango dut; bada, han sartu zen mojak ikustera, eta haiekin ahizpekin bezala lau lau hitz egiten zuen, eta halaxe egiten zuen beste pertsonekin ere; izan ere, nabaria zen haren xalotasuna eta halakoa izan behar zuen apaltasunak ere.
‎Santa Ana aintzatsuaren maitalea zen. Diego Guadalajara zeritzan, eta horrela ermita hau eraiki zuen bere etxearen ondoan, eta bazuen meza nondik entzunik; eta debozio gartsua zuenez gero, Erromara joan eta bulda bat ekarri zuen, eliza edo ermita honetarako barkamen ugarirekin. Gizon bertutetsu eta bildutasunezkoa zen.
‎9 Gogoan dut erlijioso batek kontatu zidala, nagusiak agintzen zion ezeri ezetzik ez esateko erabaki eta jarrera irmoa hartu zuela, neke handia emango balio ere; eta behin lanaren lanez leherturik, eta berandu, zutik egon ezin, eta atseden hartzera zihoan pixka batean eseriz, eta nagusiak aurkitu zuen eta esan aitzur handia hartu eta joateko aitzurrean egitera baratzera. Ez zuen ahorik ireki, barrua nahigabe handiz bazuen ere, gehiago ezin baitzuen; hartu zuen bere aitzur handia, eta pasabide batetik baratzean sartzera zihoala (hark kontatu zidanetik urte askora ikusi nuen nik, toki hartan etxe bat fundatzea egokitu baitzitzaidan), gure Jauna agertu zitzaion gurutzea zeramala, hain nekatua eta akitua, non argi eta garbi aditzera eman baitzion haren ondoan ezereza zela berak zuen lana.
‎Erromako: ertzean gehitu zuen berak hitzaurrea idatzi zuen data baino geroago. Gauza bera egiten du Barne Gazteluaren hitzaurrean (3 zenb.) eta epilogoan (4 zenb.) ere.
‎Letra etzanaz dagoen testua Teresak berak gehitu zuen bere aitor entzuleak eginiko kopian, eta gero kopia hau erabili zuen Riberak.
‎Frantzisko Velázquez ek eskatzen zuela jakin zuen, berarekin batera etxe honen fundatzailea zenak, bere senarrak; eta, haren izena esan ziotenean, prest agertu zen harekin ezkontzeko ezkonarazten bazuten, bere bizian egundo ikusi ez bazuen ere; baina Jaunak ikusten zuen hori komeni zela, Haren Maiestatea zerbitzatzeko bien artean egin duten egintza ona burutu zedin. Izan ere, gizon bertutetsu eta aberatsa izanez gainera, hain maite zuen bere emaztea, non atsegin ematen baitzion guztian eta arrazoi osoz; izan ere, emakume ezkondu batengandik eska daitekeen guztia eta gehiago eman zion Jaunak. Etxearen ardura handiaz gainera, hain ona izanik, bere senarrak bere jaioterria zen Albara eraman eta dukearen ostalariak beraren etxean gizonezko gazte bati ostatu eman zionean, bihotz bihotzean sentitu zuen, bere herria gorrotatzen hasteraino; izan ere bera emakume gazte eta itxura onekoa izanik, hain ona izan ez balitz, deabrua gizonezko gazte hari pentsamendu txarrak jartzen hasi zitzaionez gero, gaitzen bat gerta zitekeen.
‎5 Egun batean aitaren gelaren ondoren zen gela batean zegoela, aita oraindik jaiki gabe, ustekabean irakurtzera iritsi zen han zen gurutze batean haren buruan jartzen den idazkuna, eta bat batean, hura irakurriz, Jaunak aldatu egin zuen goitik behera; izan ere, bere aurrera ekartzen zioten ezkontza asmo batean pentsatzen ari zen, ongi bai ongi zetorkion ezkontza asmoan pentsatzen, eta zera esaten zuen bere baitan: –zein gutxi eskatzen duen nire aitak, oinordetza bat izanez gero, nahikoa du; nik, berriz, uste dut leinuak nigan izan behar duela hasiera!?.
‎Utz dezala hori Jainkoarentzat, Hura baita soilik uler dezakeena; saia bedi, ordea, bakoitza Haren Maiestateak daraman bidetik eramaten, baldintza hori ez baita falta ez obedientzian, ezta Erregelaren eta Konstituzioen gauzarik behinenetan ere. Hamaika mila birjinetatik ezkutatu zen hark ez zion santu eta martiri izateari utzi; aitzitik, beharbada, gainerako birjinek baino gehiago sufritu zuen bere burua martiritzara ematera bakarrik etortzean.
‎5 Hau ez dakit berarengandik soilik, haren amak, eman zizkion tratu txarrengatik nahigabe handiz, hura moja ikusi ondoren, kontatu baitzidan beste gauza batzuekin batera; izan ere, haien martiritzak handiak izan ziren; eta amak bera besterik ez zuen eta oso kristau ona izanik, Jainkoak baimentzen zuen bihotz bihotzez maite zuen bere alabaren borreroa izan zedin. Egiazalea eta kristautasun handiko emakumea da.
‎Berak esan zion denbora luzean ari zela fraide harekin hitz egin nahirik eta ez zegoela erremediorik; une hartan aitorlekuan zen. Emakumeak hara eraman zuen eta erregu egin zion entzun ziezaiola emakume gazte hari, eta horrela aitortza orokorra egin zuen berarekin. Aitor entzuleak, hain arima aberatsa ikusirik, poz handia hartu zuen eta poz eman zion, Karmeldar Moja oinutsak izango zirela esanez, eta bera arduratuko zela har zezaten berehala.
‎Guztiek hartu zuten gogotik, eta etengabe eskatzen zioten Haren Maiestateari barau, diziplina eta otoitzez, eta horrela mesede hori egitea nahi izan zuen Jaunak. Aita Gracián fraideen monasteriora joan eta gure Jaunaren zerbitzurako halako erlijiotasun eta prestaera ikusi zituenean, eta batez ere berak bihotz bihotzez zerbitzatu nahi zuen bere Ama aintzatsuaren Ordena zela, beraren bihotza mugitzen hasi zen mundura berriro ez itzultzeko. Deabruak oztopo ugari jarri arren, batez ere gurasoek hartuko zuten nahigabea, biziki maite baitzuten eta seme alabak aurrera ateratzen lagunduko zielako konfiantza baitzuten, seme eta alaba asko zituztelako, berak, ardura hori Jainkoaren eskuetan utziz, beragatik uko egiten baitzion guztiari, Andre Mariaren mendeko izatea erabaki zuen eta haren abitua hartzea.
‎Eta esperientzia faltarik izan ez zezan, profesa egin baino hiru hilabete lehenago, tentaldi oso latzak izan zituen. Baina berak, Andre Mariaren seme alaben kapitain ona izan behar zuenez, ongi babesten zuen bere burua haietatik; abitua utz zezan deabruak gehien estutzen zuenean, ez zuela utziko eta botoak egingo zituela aginduz kontra egiten zion. Tentaldi haiek kontatuz idatzi zuen lan bat utzi zidan, nahiko debozio eman zidana eta argi ikusten da Jaunak ematen zion sendotasuna.
‎Beldurrez bezala ikusten zituenekin, gogotsuago tratatzen zuen; dena dela, gauza hauek erabat gutxiesten zituztenekin ere, bera probatzearren izaten zen? pena hartzen zuen, batzuk Jainkoaren gauzak zirela oso iruditzen zitzaiolako, eta ez luke nahi, arrazoirik gabe itsu itsuan gaitzesterik, ezta guztia Jainkoarena dela sinets dezaten ere, berak oso erraz dela engainua egotea ikusten baitzuen, eta horregatik ez zuen bere burua sekula ere ziur ikusten, arriskua egon daitekeen gauzetan. Ahalegin guztiak egiten zituen ezertan ere Jainkoa ez iraintzeko eta beti obeditzeko; eta bi gauza hauekin babesturik zegoela uste zuen, deabrua izan arren ere.
‎21 Gero goizean aita probintziala artzapezpikuaren bedeinkazioa eskatzera joan zen, beste egitekorik ez zela uste baikenuen. Guztiz urduri eta haserre aurkitu zuen beraren baimenik gabe etorri nintzelako, berak agindu ez balit eta gai horretaz hitz egin ez bagenu bezala, eta horrela hitz egin zion aita probintzialari nire aurka oso haserre. Onartu zuen berak agindu zuela ni etor nendila, hala ere, zioen, nirekin bakarrik tratatzeko izan zela; baina hainbeste mojarekin etortzea?
‎Guztiz urduri eta haserre aurkitu zuen beraren baimenik gabe etorri nintzelako, berak agindu ez balit eta gai horretaz hitz egin ez bagenu bezala, eta horrela hitz egin zion aita probintzialari nire aurka oso haserre. Onartu zuen berak agindu zuela ni etor nendila, hala ere, zioen, nirekin bakarrik tratatzeko izan zela; baina hainbeste mojarekin etortzea. Jainkoa lagun, hark hartu zuen nahigabea!
‎Onartu zuen, azkenik, errenta edukiz gero, fundazioa han egitea, etxea erosi arte; eta horretarako, etxea erosiko zela eta handik irtengo ginela ziurtatzeko bermatzaileak jar genitzala. Berehala aurkitu genituen bermatzaileak, Salinas kalonjearen adiskideek eskaini baitzuten horretarako beren burua eta Katalina Tolosak eskaini zuen berea fundazioa egiteko errenta emateko.
‎Ez zuela emango eta bazuten nahikoa beldur. Hala ere, Manso doktorea, aita probintzialaren aipaturiko beste adiskidea, oso hurbilekoa zuen berari gogoratu gabe eta ekin eta ekin egin gabe tarte luzean zain egoteko; nahigabe handia hartzen zuen, genbiltzan bezala ibiltzen gu ikusirik; etxe honek bere kapera bazuen ere, bertako jaun andreentzat meza emateko baino bestetarako erabiltzen ez zena, egundo ere ez zuen nahi izan guretzat etxean eman zezaten; horregatik, irten egin behar izaten genuen jaiegun eta igandeetan eliza batean entz... Hori nahikoa arrazoi zela zioten jakintsu guztiek.
‎10 Bada, Jainkoak bere errukiz zaldun hau, Maria Acuña andrearen semea (On Antonio Padilla deritzo), hamazazpi urtekoa gutxi gorabehera, mundutik atera zuenez gero, estatuak alaba nagusiarengan, Luisa Padilla zeritzanarengan, geratu ziren; izan ere, Buendiako kondeak ez zuen semerik, eta On Antoniok jaso behar zituen oinordetzan konderri hau eta Gaztelako Gobernari militarraren kargua. Esku artean dudan gaiarekin zerikusirik ez duelako, ez dut kontatuko zer sufritu zuen bere ahaideekin, nahi zuena lortu arte. Beraien etxeek ondorengoa izateari, munduan zer garrantzia ematen zaion ulertzen duenarentzat, garbi egongo da.
‎16 Jaunak beretzat nahi zuenez gero, maitasun hau kenduz zihoakion eta guztia alde batera uzteko gogoa piztuz. Garai honetan, salbamena lortzeko desirak eta hartarako biderik hoberenak bilatzeak, erakartzen zuen soilik; munduko gauzetan sartua egonik, betikoa dena bilatzeaz ahaztuko zela uste baitzuen; jakinduria hau, amaitzen ez dena nola irabazi bilatzea, Jainkoak isuri zuen beragan oso gazte zela. Dohatsua zahar askok amaitzen duten itsumenetik hain goiz irten zen arima!
‎18 Gogoan dut ni egon nintzen toki batean, gure monasterio bat zegoenekoan, emakume bat ezagutu nuela, Jainkoaren mirabe handia oso, herri guztiak esaten zuenez, eta hala izan behar zuen. Egunero Jauna hartzen zuen eta ez zuen bere aitor entzule berezirik, eta egun batean joaten zen Jauna hartzera eliza batera eta bestean bestera. Ni honetaz konturatu nintzen, eta nahiago nukeen pertsona baten esana egiten ikusi, hainbeste jaunartze egiten baino.
‎Aipatu dugu gorago jesulagunaren bultzada hori. Aholkutzat ez eze, agindutzat hartu zuen berak, eta hasierako duda muda artean, Jesus Jaunak obedientziaren indarra ekarri zion gogora eta harrezkero bultzada geldiezina gertatuko zitzaion.
‎Frantzisko Dávilaren emaztea da, Salobralejokoa; ez dakit gogoratzen den berori. Orain dela bederatzi urte hil zitzaion senarra, errenta kontu bat zuena; andreak, senarrarena kontuan izan gabe, oinordetza bat zuen bere aldetik, eta hogeita bost urterekin alargun geratu bazen ere, ez da berriro ezkondu, Jainkoari oso osoan eman baizik. Oso pertsona espirituala da.
‎Joana andrea harri eta zur geratu da hura ikusita. Haren neba Perutxuk, hona etorri zenean, ezin zuen bere zer osoan ezagutu. Hau da hemen dudan jostaldi bakarra.
‎12 Aita Nicolaoren honi dagokionez, hemen berehala eman ditzala diruak pentsatu zuen berak, gero itzultzeko; baina min eman didana da nirekin teman aritzea eta, azken batean, berorren agurgarritasunak eta berak egitea nire borondatearen aurka: eta egiaz, orain nahi banu ere, ez dakit zein etxetatik eman ahal izango dizkidaten, batzuek ordainduko badute ere, probintziaren gastuak banatu eta emanez baitoaz; baina beste batzuek dute eman hain bizkor, eta batzuek asko eman dute, eta haren anaiak errazago itxaron dezake, kapera egiteari utzi baino, nire nebak nire ardurapean utzi baitzuen; eta hiltzen banaiz, egin gabe geratuko da haren semeak dituen premien arabera gastatzea gerta daitekeelako, eta, ikusten dudanez, ziurtzat jo daiteke gainera.
‎Teresaren gutun honen ondoren, zeharo oneratu eta komunitatera egokitu ziren. Beatriz 86 urte zituela hil zen (1624); bizitza osoan negar egin zuen bere okerragatik. Margarita ama Mariak berarekin eraman zuen Lisboako fundaziora, eta han hil zen oso zaharturik 1647an.
‎Joana López Velasco, karmelen Joana Jainkoaren Amarena deritzona (Segovian Joan Gurutzeko izan zuen bere arima zuzendari).
‎Bartolomé Medina, Salamancan irakaslea zena, Santaren oso kontrakoa zen hasieran, baina laster ekarri zuen bere aldera.
‎arimen onerako diren gauzak ipintzea. Kapitulu honekin amaitzen da idatzi zuen bere bizitzaren kontakizuna. Jaunaren aintzarako izan bedi, amen.
‎hain karitate handiz Jaunak mugitzen zuena, non oso gogor egin baitzitzaion gatibu baten ordez ezin joan izatea. Nirekin tratatu zuen hori; frai Pedro Alcántarakoren oinutsetakoa zen; ekin eta ekin lortu zuen bere Jeneralagandik baimena, eta bere asmo ona betetzeko zorian, Aljerretik lau legoara zegoela, Jaunak berarekin eraman zuen. Eta ziur asko bai sari ederra izango zuela!
‎Hor benetako arriskua ikusten zuen berak moldaturiko hasierako testuarentzat, eta eginahalak egingo ditu hori saihesteko, behin betiko testua egin eta finka dadila eskatuz: –Jar dezatela agindu zorrotz bat, haietan ezer kentzen ez gehitzen inor ari ez dadin?.
‎Lehen idazketan hau gehitu zuen: Horrela nahi izan zuen bere Ama guztiz santuaren sabelean sartu ahal izatea ere.
‎–Ondorengo pasartea ere konkretuagoa zen lehen idazketan: pertsona hori moja bat zen; Jaunak bere odola isuri zuen aldiak gogoratuz Gure Aita errezatzen bi ordu edo hiru ematen zituen; orduz gero zaharra zen, eta oso ongi eta erlijiotasunez iraungi zuen bere bizia.
‎Lehen idazketan honela jarraitzen du: Eta ez zaitezte izutu; beharbada, deabruak han jarriko zuen bere ahalmen osoa, zuek atsekabe eta lanak handitzat jo ditzazuen.
‎Amen Jesus. . Toledoko eskuizkribuan, Teresak bi aldiz idatzi zuen bere eskuz: Amen, amen.
‎mantentzeko eta gorputzeko beharretarako, honetan, bestelako ogirik Jaunari burura etorri zitzaionik ez dut pentsatu nahi eta ez nuke nahi zuek pentsa dezazuen ere. Kontenplazio gorenean jarria da (eta egoera hartan denari gutxi axola zaio munduan egotea nahiz ez egotea, eta are gutxiago zer jango duen); eta Jaunak hainbeste ardura jarri behar ote zuen beretzat eta guretzat zer jana eskatzeko. Ez zait hori burutik pasatzen.
‎Bizitza 33, 16). Toledoko eskuizkribuan Teresak hau gehitu zuen bere eskuz: –eta Andre Maria guztiz santuaren Ordena hau eta gainerakoak?
‎Ik. Bizitza 33, 16? Teresak hemen egiten duen Álvaro jaunaren gorespena ezabatu egin zuen berak Toledoko eskuizkribuan, liburua argitalpenerako prestatzean, eta gauza bera egin zuen Madrilgo eskuizkribuan ere; Salamancako eskuizkribuan, ordea, gorde egin zuen.
‎Zentzumenak biltzen saiatzen zen, guztiek hain on handiaren berri jakin zezaten, hau da, arimari Hura ezagutzeko enbarazurik egin ziezaioten. Haren oinetan irudikatzen zuen bere burua eta negar egiten zuen Magdalenarekin, gorputzeko begiez fariseuaren etxean ikusiko balu bezalaxe. Eta deboziorik sentitzen ez bazuen ere, fedeak ziotson han ederki zegoela.
‎Dena dela, horiek adierazteko Jainkoaren laguntza zuela uste zuen berak: –Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia