Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2000
‎Atsedenaldiko tartean, ordura artean sekula ikusi gabea nuen iragarki bat eman zuten. Dotore jantzitako dozena bat lagun ageri ziren zein bere sakelako telefonoaren bidez hizketan, gizonezko gorbatadunak batzuk, gona motzeko emakumeak besteak, seriotasun osoz lanean gogor ari ziren exekutiboak guztiak itxuraz; inpentsan, baina, gizon gorbatadun haietako batek, telefonoa barik maskor bat zuen belarri ondoan eta, bere zorion aurpegiari kasu egitera, liluratua zegoen entzuten ari zenarekin. Futbol partidako jokaldirik interesgarrienen errepikapena babesten zuen haririk gabeko telefonia konpainiarena zen iragarkia.
2002
‎Non sartu zara, demonio...". Deia errepikatuagatik Antoniarenik jaso barik, eskailerako zulotik begiz hausnartu zuen belarriz jasotzen ez zuen erantzuna. Beheko pisuan agertu zen, telefonoaren aurikularra eskuetan.
‎Buruz zekien baita orrialdea noiz aldatu behar zen ere, eta hala egiten zuen, begiak zabaldu barik. Umetan jasotako iaiotasunari esker, musika tresnak sortzen zuen melodia eta soka zur durundi nahasian kontzentratzen zuen belarria, horrek eragindako lasaitasunean gogoa beste zereginetara emateko. Domeka bati zegokion eran, hurrengo asteko eginkizun eta betebeharren agenda osatzera.
2003
‎Eskua bestearenean utzi zuen amultsuki, irribarre hezea eskainiz. Gazteak sua sumatu zuen belarrien atzetik masailetarantz.
‎Matiasek soldadu titularren ondoan jarri zuen belarria. Egia zen ordezkoek ziotena, zurrumurru betean ari ziren hogeita bost titularrak.
‎Eta bere buruari asmatzen zizkion bizitza guzti guztietan neska bat ezagutzen zuen han edo hemen. Eta euren arteko harremana hil artekoa izaten zen beti, eta neskak atzazalak haginka desitxuratzeko zaletasun inkontrolatua izaten zuen eta inoiz ez zuen belarritakorik erabiltzen, min ematen ziotelako belarriaren atzealdean eta aurreko aldean ere apur bat.
‎Aitak txikiari ez zion jaramonik egiten, ordea. Egongo ez balitz bezala hurbiltzen zuen belarria irratira, seme leloari begiratu ere egin gabe. Garesti ordaindu  zuten denek Gabi jaio ondorengo aitaren etsia.
2004
‎Zergatik jaio behar izan zuen Euskal Herrian? Aliziaren ahots eztia aditu zuen belarrian xuxurloan: Maitea, horrek ez du garrantzirik; orainak du garrantzia, zu eta nire artekoak, gure seme alabek.
‎Ez zion mugitzen uzten. Marruka nabaritu zuen belarri ondoan. Gora eta behera, gora eta behera; Jexus Mari titi gutiziatsu haiek laztantzen saiatu zen, baina ez zituen aurkitzen, Miren baino ez zuen nabari gainean.
2005
‎baina, ohartu zenean hauek lana bukatzear zutela, beste pauso bat ematea erabaki zuen: atera zuen buzoaren poltsiko batean zeukàn koaderno txikia, hartu zuen belarrian zeraman lapitza, apuntatu zuen bere telefonoa orritxo batean, kendu zion koadernoari orritxoa, eman zion Teresari eskura, eta honela esan zion:
‎Euskaraz, egiaztatu zuen, sigla aldaketarako beharrik ez, Gobernuen Kontrako Erakundea. Ondo ematen zuen belarrira. Are gehiago ea benetan zerbait subertsiboa egiteko prest zegoen galdetu ziotenean.
2009
‎Aurpegiko bi perlekin ikus dezakezuenok itsuon begiak izan behar duzue. Eta, alderantziz, beste zentzumenen indar handiagoa dugunok zuen belarri, aire eta bizitzaren nondik norakoen hizkuntzaren itzultzaile izan behar dugu.
‎Espainiako Ligako eta Kopako eta Ingalaterrako Ligako txapeldunak, hurrenez hurren. Egungo Europako txapelduna da gainera Manchester United, eta Bartzelonak 2006an eskuratu zuen belarri handien trofeoa. Txapelketan zehar ikusi den bezala, Bartzelona da Ingalaterrako taldeei aurre egiteko gai den bakarra.
‎Gorriek beherantz egin zuten arrastaka, itsumustuan tiratuz. Harriaren kontra zapaldu zuen belarria, eztarrian jotzen zion bihotzak," Uztak Artola, uztak!".
2010
‎–Sécurité? , esan zuen belarritik ateratzen zitzaion mikrotik.
‎Gorpu bakoitzak ohar bat zuen belarri batetik dilindan, hainaren izena eta heriotz data izkiriatuak zituena.
‎Horiek guziak zuen belarriek orain entzuten dituzten azantzak dira.
‎Zuen begietan, Begi berria hazten da, zuen belarrietan, Belarri berria, zuen eskuetan, Esku berria, eta orduan ikusiko duzue, entzunen eta sortuko. Ahots berria eta lehengo belarria elkarrekin ote?
‎Zuen belarrietan zeruko abestia entzunen da, zuen belarriek entzuten baitute.
2011
‎Testigurik ezak bakarrik egiten zuen zilegi egiten ari zena. Inguruetan beste inor ez zebilela ondo begiztatu ondoren, burua zementura gerturatu eta hormaren kontra sakatu zuen belarria. Orduantxe, burua zementuan sostengatzeaz batera, ezustean, oreka galdu eta amildu egin zen.
‎Baina, bainuontzia etxera heldu eta laster, andereak ukidura bat sentitu zuen belarrian. Ustekabean, ukitua besarkada gisa zabaldu zitzaion gorputzean zehar.
2012
‎Bolak bota zituzten, elurrezko panpina bat egin zuten, gero auto bat, geroago gaztelu bat eta, azkenean, Ander iglu bat egiten tematu zen. Jonek ez zuen sudurra sentitzen eta min sor bat zuen belarrietan. Aspalditik zituen hatz puntak sorgorturik.
‎zeren jendetzaren aho guztiak irekirik baitzeuden, haren mintzoa edateko bezala. Tuvachek, haren alboan, begiak zabal zabalik entzuten zion; Dorozerais jaunak, aldian aldian, eztiro ixten zituen betazalak; eta, urrunago, botikariak, bere seme Napoleon belaunen artean zuela, bere eskua uztaitzen zuen belarriaren kontra silaba bat bera ere ez galtzearren. Epaimahaiko beste partaideek beren kokotsa astiro kulunkatzen zuten gerruntze baitan, baiespen seinale gisa.
‎Kazbitxek gelditu eta erne jarri zuen belarria: inondik ere, pentsatu zuen traturen bat proposatu nahi geniola...
2013
‎ez zuen aukera galdu. Sartu zuen muturra ahoan, ipini zuen baldokian, estutu zuen lepoaren kontra, atsedendu zuen belarri zuloan, eta, katua sakatzeko une larri justuan, malko bat irten zitzaion ezkerreko begitik. Saiatu zen atzera, eta, katua eta abar, aharrausi eder bat etorri zitzaion aho urdinera.
‎Hurrengo sei asteetan zehar Louisek zuen ahotsak grabatuko ditu eta entzungo dugu nola aldatzen diren zuen ahotsak zuen belarrien aurrean.
2014
‎Atzerrira etengabe bidaiatuko zuen. Atzean zuenaren hatsa entzuten zuen belarri ondoan. Bitartean, Anderren lan bidaien lekuak irudikatzen hasi zen:
‎Mikel Strogoff gizon bipila eta kartsua zen. Bazekien erabakiak zirt edo zart hartzen; ez zuen azazkalik jaten zalantzan, ez zuen belarri atzean hatz egiten ezbaian, eta ez zen inoiz trabatzen duda mudan. Urria keinuz eta hitzez, bazekien geldi geldirik irauten, soldadua nagusiaren aurrean bezala; baina, ibiltzen zenean, aise eta seguru mugitzen zen, pausoak zehatz eginez, bere buruan konfiantza zuela erakutsiz, bere asmoak burutzeraino gelditzen ez zela nabarmenduz.
‎Mikel Strogoffek adi luzatzen zuen belarria, ea han zeudenek zer zioten, baina ez zuen parte hartzen elkarrizketetan.
2015
‎–Ez da komeni ahanzterik horrekin zer gertatuko litzatekeen: hainbat eta hainbat eskribau, kopista, notari, abokatu, eragile, idazkari, mandazain, zaltzain, bankari, lupar, hitz zantarrago bat ere esatear egon naiz, baina beldur naiz zuen belarrietarako gogorregia ez den izango. Hau da, gizaki mordo ikaragarri bat, Erromako Aulki Gorenarentzat zama handia dena (barka nazazue erratu egin naiz-eta, fama handia esan nahi nuelako), gosez hiltzera beharturik egongo litzatekeela, hain zuzen ere?.
‎Dena ez duk txarra, e? Begira, gauza onak ere bazeudek, ez pentsa, eten txiki bat egin zuen belarria ukitzeko. Bere begirada bat batean argitu egin zen?.
‎Arnasa sakon hartu, gorputzari astindu bat eman shockerako prestatzeko, eta ur bizi izoztuan murgildu zen. Bat bateko txistu bat entzun zuen belarri barruan, goiko trenbidean Amtrak tren atzeratu bat presaka balihoa bezala galdutako denbora berreskuratzeko. Kakoa haztaka bilatu eta konturatu zen kablean behera joanda zegoela.
2016
‎–Arren, ene dama gazte prestuak, ez itzazue zuen belarriak tapatu, esan zuen.
‎Eskailerako erorketan kolpaturiko belarriaren sumindura sentitzen hasia zegoen. Erabaki zuen belarriko min hura jarriko zuela aitzakia apartamentura kafea hartu bezain azkar itzultzeko.
2017
‎Meatzaritza irentsarazteko, salvadortarrei era guztietako ametsak eskaini zizkieten, industriak bezala garapenerako laguntzak, lanpostuak, administrazioaren diru iturri berriei esker eskola eta ospitale berriak. Baina amesgaiztoak laster erakutsi zuen belarria, uraren kutsadura eta korporazioen bortizkeria tarteko. Azkenean martxoan, herri mugimenduen mobilizazio luzeen ondoren, El Salvador bilakatu da munduan metalen meatzaritza debekatu duen lehenbiziko herrialdea.
‎Baina Martxelok hasieran pentsatu zuen noizbait gogoratuko zuela, ez zeukala Besteari zertan eskatu atzera. Bestela, nahikoa izango zuen belarriak luzatzea demontrezko izena noiz entzungo, noizbait ager baitzitekeen Bestearen ezagunen bat," Aupa, urlia...", edo deiaren bat jaso baitzezakeen," Bai, urlia naiz...". Eta, hala ez bazen, begiak ere luzeak zituen Martxelok lagunak diru zorroa ateratzen zuen aldiro, nortasun agiria edota kreditu txartelen bat ikusteko irrikan.
‎Zainetako odolak kaldan, dantzariak gelditu ziren dantzatzetik; harrizko hormatxoetan eserita zeudèn xaharrak zutik eman ziren. Fanuriok lira belaunetan pausatu zuen, hartu zuen belarrian zeukan apirileko arrosa, eta usain egin zion.
‎Istantean, basapiztia hura izoztuta geratu zen. Laxatu zituen hortzak eta libre utzi zuen belarri erdi pikatua. Aurpegi gorri belztua xuri xuri jarri zitzaion.
‎Larruzko jaka bera zeraman uda eta negu. Moztaile batek nahita edo nahi gabe sarraski txiki bat egina zion ilean eta eraztun bilduma bat zuen belarrietan. Ezpainen ubela eta galtzetako urratuak ikusita, gatazka sexual batetik edo piztia harraparien eraso batetik onik atera berria zela zirudien, baina horiek ez ziren itxurak baizik, zerbait samurra baitzuen neskak.
‎Graxi Idiartek hazka egin zuen belarri azpian. Azazkalak erroetaraino hozkatuta bazituen ere, azala urratu eta odolak jertsearen lepoa gorritu zion.
‎Eh tu, rockero en español hey you, english rockerman Entzun gure bonba sonikoa Eztanda egingo du zuen belarrietan distortsioz eta aintzineko hizkuntzaz.
‎Ez ziren inoiz mintzatu haien artekoak nola izan behar zuen. Gauzak etorri bezala –Txato entzun zuen belarrian xuxurloan: “Erakutsi dizkiguten bezala”– etorri ziren, mintzatu gabe ulertu zuten bien artekoa zela harremana, eta ezin zela beste inor sartu; Josebak ametitu behar zuen ordura arte ez zuela beharrik izan, ez zen inorekin oheratu, eta, bazekien Axi ere ez zela inorekin oheratu.
‎Ez eta taldearen izena ere. Nahiago zuen belarria bere oin hotsetara, bihotzera, sabelera jarri, handikeriatan hasi baino. Artistak halakoa behar zuen.
2018
‎Mundu guztiak aditu du" depresio" hitza, baina mundu guztiak ez daki zer dagoen hitz horren azpian eta aldirietan, eta funtsean dagoena da bizi nahi ez eta bizi beharra; eguna argitu orduko gau beltzaren zain egotea... eta abar luze eta zatar bat. Orain esaten ditut gauza hauek agerian, baina orduan, barruti intimoenetik kanpora, ez zegoen hori adituko zuen belarririk eta bihotzik. Hauek gauza zakarregiak baitira belarri normalentzat, eta hemen doa gaurko aurreneko argitasuna beltzaldi gogorrean amildu den edonorentzat:
‎Berriz ikusi zuen aurpegia estalita sartu zen pertsona, urrats bakoitza tentuz ematen ikusi zuen, sukaldetik pasabidera, amaren gelaren aurrean gelditu arte. Berriz ikusi zuen belarria atean paratzen, zain. Berriz ikusi zuen poltsikotik kable bat ateratzen.
‎Mundu guztiak aditu du" depresio" hitza, baina mundu guztiak ez daki zer dagoen hitz horren azpian eta aldirietan, eta funtsean dagoena da bizi nahi ez eta bizi beharra; eguna argitu orduko gau beltzaren zain egotea… eta abar luze eta zatar bat. Orain esaten ditut gauza hauek agerian, baina orduan, barruti intimoenetik kanpora, ez zegoen hori adituko zuen belarririk eta bihotzik. Hauek gauza zakarregiak baitira belarri normalentzat, eta hemen doa gaurko aurreneko argitasuna beltzaldi gogorrean amildu den edonorentzat:
‎Manhattanen ez zen ziri hark laztandu ez zuen belarririk izango.
‎Beckford jaunak nahi zukeen bertan fundi eta desagertu. Aitzitik, Lehen Ministro Pitt eskuan zuen belarriari harriturik so zegoela, mahaira zeudenak esku zafraldika hasi ziren, Beckford jaunak mila argudioz baino klarkiago erakutsia baitzion Pitt jaunari zertan zeutzan kolonietako ekoizpena eta merkatalgoa. Ea orain gai zen esklabotzaren kontrako legea sinatzeko!
‎BIDAIA NAFARROARA tzen zitzaion bere txano zorrotzarekin eta, aldikal, so bortitzak igortzen zizkidan. Hurbildu zitzaidan. Agosti..., erran zuen belarria berotzen zidan hats batean. Erran berri duana aspalditik pentsatzen diat, baina argi triste hau izpiritu guztiengana hedatzen den egunean, Euskal Herrian aiseago izanen duk laborari arrunt baten txapela eramatea, burges hautesle baten kapela baino! Ez holakorik erran, jaun lapurtarra!
2019
‎Begia eta kapela falta zituen oraindik. Muttikoa jaiki eta sarraila zuloaren kontra jarri zuen belarria, hanka puntetan zutik jarriz gero, belarriaren pare parean baitzegoen. Ez zuen ongi ulertzen, emakumeek ez baitzuten oso ozen hitz egiten; xuxurlaka ari ziren.
‎Gizarteak 2016ko erasoari buruz zeukan irudian eragitea zen defentsaren helburua, eta ahalegin berezia egin zuen belarria ipintzeko prest zegoen edozein kazetariri kasuari buruzko informazioa eskaintzeko. Errugabetasun printzipioaren aldeko artikulu bat idaztea aski zen abokatuek ulertzeko kazetari hark ontzat jo zezakeela akusatuen bertsioa, eta berehala jartzen ziren harremanetan kazetariarekin, dokumentazioa eskainiz.
‎Halako batean, lagunak zigarroa erretzera kalera ateratzeko eskatu dizu. Kanpoan zaudetela, akorde ezagunagoak iritsi dira zuen belarrietara. Zigarrokina bota eta arrapaladan sartu zarete biok aretora.
‎Baina horrek ez zuen inporta. Zinez liluragarria izan zen gizon haren eta bere bi txakurren ondoan eserita egotea, eta haren esanak aditzea, interesik ez zuen belarri axolagaberen batentzat akaso agure baten dibagazioak besterik izango ez zirenak. Ekialdeko Europako hizketa doinu zoragarri hura ote zen?
‎Entzungailua belarrian, eskuak poltsikotan eta begirada errepidean galduta. Bat batean, hartzak kopeta zimurtu eta esku bat eraman zuen belarrira, erne. Hara, aktibatu ditek gorila mekanikoa!
‎Ez zioten musikari kasu handiegirik egiten. Soilik balio zuen belarrien betetzeko. Euskal Rock Erradikaleko taldeak ere ez zituen sobera maite Patxik, ile luze eta drogazale haietatik anitzek ezkerreko abertzaleen mundua kritikatzen zutelako, mihian kalitxarik gabe.
‎Ez zuen aurreneko aldia, aurreneko aldia ez zuenez... baina! Soldadutako batek akabatu zuen belarri atzean kanka jota. Animalia hil eta gero, etxekoandreak berak larrutu zuen eta haragi gorria bistara jarri.
‎Muskuluak eta hezurrak haztatzen zituen, bular kaxa jotzen zuen belarria haren kontra jarririk, zaratak edo hondamenak bilatzearren bezala, lur eta zolda orbanez hornitu sabelak aztertzen zizkien. Hitz borobilak zeuzkan, zirt edo zart egiteko:
‎Berriro ere mahaitik zintzilik zeukan gorputzaren erdia, burua oso hurbil lurretik. Larruzko cowboy botaren punta ikusi zuen begi zirrikituarekin; gero, haren ostikoa sentitu zuen belarri ondoan.
2021
‎Pozik utzi nuen nagusia. Portzelanazko irribarre zuria eskegi zuen belarritik belarriraino eta lankideengana joan zen.
‎Sofa batean nengoen –metalezko sofa bat kuxin marradun arinekin– eta neska balkoiaren gainera makurtuta zegoen niri bizkarra emanez. Egunsentiko argiak jotzen zuen belarrian eta masailean. Eguzkitan zituen lepo zuri ederra, kizkur txikiak bertan habia eginik eta sorbalda zuria; itzal fresko urdinean, bere gorputzaren grazia guztia.
‎Berba egiten zuen. Esandako hitzak berak asmatzen zituen, jendeak, ostera, ez zuen belarriaz entzuten, bere barneaz baizik. Bere buruarentzat berba egin eta eurek txalotu egiten zuten:
‎Bigarrengo fistularen kasua 60 urteko gizon bat izan zen; kasu horretan, kirurgikoki fistula ixtea eta esternokleidomastoide zintzilikarioa ezartzea erabaki zen. Gerora zorne jario arina izan zuen belarri atzeko zulotik, baina tratamendu medikoarekin eboluzio ona izan zuen.
2022
‎Zu nola ibili zara? Piliren arnasak kilikatzen zuen belarrian. Pentsatu zuen bera ere pozik eta txundituta zegoela.
‎ile nahasiko sei mutil, zikin eta amorruak desitxuraturiko aurpegiekin. Jokintxok nire mukizapi odoldua estutzen zuen belarriaren kontra. Galoren aurpegiak munduko liztorrik handienak heldu balio bezalako itxura zuen.
‎Jokintxok, ordea, ez zirudien sobera kezkaturik. Harro erakusten zuen belarriko lotura: gangster itxura ematen omen zion, Scarfacek bezala.
‎Igonek sendatu zion Elite Taldeetako agenteak egindako zauria, eta Petilla Aragoin ere berak salbatu zion bizitza. Neska zoro hori bihotzez estimatzen hasia zen, eta, beldurra ematen bazion ere, mozten zuen belarri pare bakoitzeko, aurrekoarekin sentitutakoa baino erru txikiagoa sentitzen zuen. " Bera bezalakoa bilakatzen ari ote naiz?".
‎" Mutil lagun eskasa, seme tamalgarria... domina kopuru ederra ari naiz pilatzen". Arropak janzten hasi eta, kamiseta burutik behera sartzean, min ziztada indartsu bat sentitu zuen belarrian. " Jonki putasemeak!
‎–Egun on, Arratibel agentea. Oiartzabal buruzagia zain duzu bere bulegoan –entzun zuen belarrikotik. " Benetan, egunen batean belarriko madarikatu hau hartu, errekara bota, eta Tannhäuserreko ateetatik haratago joan behar dut bizitzera.
2023
‎1541eko ekainaren 28an gutuna idatzi zion Luterok Felipe Melanchthon i. Esaten zion galdu zuen belarri bateko entzumena berreskuratzen ari zela, baina belarri horrek batzuetan ez zituela bere funtzioak betetzen. Beti izan zela eta izango zela erreumatikoa eta katarro mota guztien martiri.
‎1541eko apirilean hainbat sintoma eta minez kexatzen zen; ezinezkoa iruditzen zitzaion borroka gogor hori eramatea; alferrikako hilotz bat zela esaten zuen. 1541eko maiatzean esaten zuen belarria sendatu zitzaiola, baina buruan oinazeak zituela; beti katarroz, mukiz eta karkaxaz betea izan zela; umore txarrez eta malenkoniatsu zegoela. 1542ko urtarrilean idatzi zuen bere lehen testamentua.
‎Ondorengo asteetan eldarnioak eta haluzinazioak desagertu ziren, baina Wilhelminari idatzitako eskutitzen arabera tristura lausoa, tartekako gehiegizko kitzikapenak eta zorabio aldiak izaten zituen. Otsailaren 17an ospitalean alta eman zioten Vincenti, baina oraindik ere han jaten eta lo egiten zuen; Arlesko biztanleek arriskutsu jotzen zuten haren itzulera; berak zioen ez zegoela zoratua, egiten zuen pinturatik ikus zitekeenez; berriro pintatzen hasi zen eta berehala pintatu zuen belarri bendatuaren autoerretatua, Self Portrait With Bandaged Ear and Pipe izenekoa. 1889ko otsailaren 17an (577) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion mentalki aldarte txarrean egon zela eta ez zela gai izan haren eskutitz atseginari erantzuteko; egun horretan etxera etorri zela probisionalki.
‎Jotzen ari ziren abestiaren bukaerak isilune bati eman zion bide. Ametsek txistu desatsegina entzuten zuen belarrietan. Zorabio lauso batek hartu zion burua, eta hurrengo abestia hasi zenerako foku itsugarriei forma topatzeko ahaleginean ari zen.
‎Sendagileak iletik hartu eta argira zuzendu zuelarik, keinua denei okertu, eta oihu bat eskapatu zitzaion justu zerraldoaren aurrean zegoen polizia gazteari. Bisaiak ia ez zuen belarririk, buruaren bi aldeetan haragi arrasto bana baino ez, sudurrik ere ez, nahiz bi zulo handi erakutsi; ezpainak erabat itxuragabetuak, eta eskuineko masailean arrakala batek aho barnea agerian uzten zion, hortz ilara grisa erakutsiz. Larrurik gabe, ezpain inguruko giharrak tinkatuak zituen, pailazo beldurgarri baten keinuaz; eta begi zuloak hutsik.
‎Segundo batzuk geroago, Thierry arkupean jarri orduko, alarma entzun zen, kirrinka metaliko bat. Min egiten zuen belarrietan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia