Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2003
‎Matiasek soldadu titularren ondoan jarri zuen belarria. Egia zen ordezkoek ziotena, zurrumurru betean ari ziren hogeita bost titularrak.
‎Eta bere buruari asmatzen zizkion bizitza guzti guztietan neska bat ezagutzen zuen han edo hemen. Eta euren arteko harremana hil artekoa izaten zen beti, eta neskak atzazalak haginka desitxuratzeko zaletasun inkontrolatua izaten zuen eta inoiz ez zuen belarritakorik erabiltzen, min ematen ziotelako belarriaren atzealdean eta aurreko aldean ere apur bat.
2005
‎baina, ohartu zenean hauek lana bukatzear zutela, beste pauso bat ematea erabaki zuen: atera zuen buzoaren poltsiko batean zeukàn koaderno txikia, hartu zuen belarrian zeraman lapitza, apuntatu zuen bere telefonoa orritxo batean, kendu zion koadernoari orritxoa, eman zion Teresari eskura, eta honela esan zion:
‎Euskaraz, egiaztatu zuen, sigla aldaketarako beharrik ez, Gobernuen Kontrako Erakundea. Ondo ematen zuen belarrira. Are gehiago ea benetan zerbait subertsiboa egiteko prest zegoen galdetu ziotenean.
2010
‎–Sécurité? , esan zuen belarritik ateratzen zitzaion mikrotik.
2011
‎Testigurik ezak bakarrik egiten zuen zilegi egiten ari zena. Inguruetan beste inor ez zebilela ondo begiztatu ondoren, burua zementura gerturatu eta hormaren kontra sakatu zuen belarria. Orduantxe, burua zementuan sostengatzeaz batera, ezustean, oreka galdu eta amildu egin zen.
‎Baina, bainuontzia etxera heldu eta laster, andereak ukidura bat sentitu zuen belarrian. Ustekabean, ukitua besarkada gisa zabaldu zitzaion gorputzean zehar.
2012
‎Bolak bota zituzten, elurrezko panpina bat egin zuten, gero auto bat, geroago gaztelu bat eta, azkenean, Ander iglu bat egiten tematu zen. Jonek ez zuen sudurra sentitzen eta min sor bat zuen belarrietan. Aspalditik zituen hatz puntak sorgorturik.
‎zeren jendetzaren aho guztiak irekirik baitzeuden, haren mintzoa edateko bezala. Tuvachek, haren alboan, begiak zabal zabalik entzuten zion; Dorozerais jaunak, aldian aldian, eztiro ixten zituen betazalak; eta, urrunago, botikariak, bere seme Napoleon belaunen artean zuela, bere eskua uztaitzen zuen belarriaren kontra silaba bat bera ere ez galtzearren. Epaimahaiko beste partaideek beren kokotsa astiro kulunkatzen zuten gerruntze baitan, baiespen seinale gisa.
‎Kazbitxek gelditu eta erne jarri zuen belarria: inondik ere, pentsatu zuen traturen bat proposatu nahi geniola...
2013
‎ez zuen aukera galdu. Sartu zuen muturra ahoan, ipini zuen baldokian, estutu zuen lepoaren kontra, atsedendu zuen belarri zuloan, eta, katua sakatzeko une larri justuan, malko bat irten zitzaion ezkerreko begitik. Saiatu zen atzera, eta, katua eta abar, aharrausi eder bat etorri zitzaion aho urdinera.
2014
‎Atzerrira etengabe bidaiatuko zuen. Atzean zuenaren hatsa entzuten zuen belarri ondoan. Bitartean, Anderren lan bidaien lekuak irudikatzen hasi zen:
‎Mikel Strogoff gizon bipila eta kartsua zen. Bazekien erabakiak zirt edo zart hartzen; ez zuen azazkalik jaten zalantzan, ez zuen belarri atzean hatz egiten ezbaian, eta ez zen inoiz trabatzen duda mudan. Urria keinuz eta hitzez, bazekien geldi geldirik irauten, soldadua nagusiaren aurrean bezala; baina, ibiltzen zenean, aise eta seguru mugitzen zen, pausoak zehatz eginez, bere buruan konfiantza zuela erakutsiz, bere asmoak burutzeraino gelditzen ez zela nabarmenduz.
‎Mikel Strogoffek adi luzatzen zuen belarria, ea han zeudenek zer zioten, baina ez zuen parte hartzen elkarrizketetan.
2015
‎–Ez da komeni ahanzterik horrekin zer gertatuko litzatekeen: hainbat eta hainbat eskribau, kopista, notari, abokatu, eragile, idazkari, mandazain, zaltzain, bankari, lupar, hitz zantarrago bat ere esatear egon naiz, baina beldur naiz zuen belarrietarako gogorregia ez den izango. Hau da, gizaki mordo ikaragarri bat, Erromako Aulki Gorenarentzat zama handia dena (barka nazazue erratu egin naiz-eta, fama handia esan nahi nuelako), gosez hiltzera beharturik egongo litzatekeela, hain zuzen ere?.
‎Dena ez duk txarra, e? Begira, gauza onak ere bazeudek, ez pentsa, eten txiki bat egin zuen belarria ukitzeko. Bere begirada bat batean argitu egin zen?.
2016
‎–Arren, ene dama gazte prestuak, ez itzazue zuen belarriak tapatu, esan zuen.
2017
‎Zainetako odolak kaldan, dantzariak gelditu ziren dantzatzetik; harrizko hormatxoetan eserita zeudèn xaharrak zutik eman ziren. Fanuriok lira belaunetan pausatu zuen, hartu zuen belarrian zeukan apirileko arrosa, eta usain egin zion.
‎Istantean, basapiztia hura izoztuta geratu zen. Laxatu zituen hortzak eta libre utzi zuen belarri erdi pikatua. Aurpegi gorri belztua xuri xuri jarri zitzaion.
‎Larruzko jaka bera zeraman uda eta negu. Moztaile batek nahita edo nahi gabe sarraski txiki bat egina zion ilean eta eraztun bilduma bat zuen belarrietan. Ezpainen ubela eta galtzetako urratuak ikusita, gatazka sexual batetik edo piztia harraparien eraso batetik onik atera berria zela zirudien, baina horiek ez ziren itxurak baizik, zerbait samurra baitzuen neskak.
‎Graxi Idiartek hazka egin zuen belarri azpian. Azazkalak erroetaraino hozkatuta bazituen ere, azala urratu eta odolak jertsearen lepoa gorritu zion.
2018
‎Berriz ikusi zuen aurpegia estalita sartu zen pertsona, urrats bakoitza tentuz ematen ikusi zuen, sukaldetik pasabidera, amaren gelaren aurrean gelditu arte. Berriz ikusi zuen belarria atean paratzen, zain. Berriz ikusi zuen poltsikotik kable bat ateratzen.
2019
‎Gizarteak 2016ko erasoari buruz zeukan irudian eragitea zen defentsaren helburua, eta ahalegin berezia egin zuen belarria ipintzeko prest zegoen edozein kazetariri kasuari buruzko informazioa eskaintzeko. Errugabetasun printzipioaren aldeko artikulu bat idaztea aski zen abokatuek ulertzeko kazetari hark ontzat jo zezakeela akusatuen bertsioa, eta berehala jartzen ziren harremanetan kazetariarekin, dokumentazioa eskainiz.
2021
‎Pozik utzi nuen nagusia. Portzelanazko irribarre zuria eskegi zuen belarritik belarriraino eta lankideengana joan zen.
‎Sofa batean nengoen –metalezko sofa bat kuxin marradun arinekin– eta neska balkoiaren gainera makurtuta zegoen niri bizkarra emanez. Egunsentiko argiak jotzen zuen belarrian eta masailean. Eguzkitan zituen lepo zuri ederra, kizkur txikiak bertan habia eginik eta sorbalda zuria; itzal fresko urdinean, bere gorputzaren grazia guztia.
‎Berba egiten zuen. Esandako hitzak berak asmatzen zituen, jendeak, ostera, ez zuen belarriaz entzuten, bere barneaz baizik. Bere buruarentzat berba egin eta eurek txalotu egiten zuten:
2022
‎ile nahasiko sei mutil, zikin eta amorruak desitxuraturiko aurpegiekin. Jokintxok nire mukizapi odoldua estutzen zuen belarriaren kontra. Galoren aurpegiak munduko liztorrik handienak heldu balio bezalako itxura zuen.
‎Jokintxok, ordea, ez zirudien sobera kezkaturik. Harro erakusten zuen belarriko lotura: gangster itxura ematen omen zion, Scarfacek bezala.
‎Igonek sendatu zion Elite Taldeetako agenteak egindako zauria, eta Petilla Aragoin ere berak salbatu zion bizitza. Neska zoro hori bihotzez estimatzen hasia zen, eta, beldurra ematen bazion ere, mozten zuen belarri pare bakoitzeko, aurrekoarekin sentitutakoa baino erru txikiagoa sentitzen zuen. " Bera bezalakoa bilakatzen ari ote naiz?".
‎" Mutil lagun eskasa, seme tamalgarria... domina kopuru ederra ari naiz pilatzen". Arropak janzten hasi eta, kamiseta burutik behera sartzean, min ziztada indartsu bat sentitu zuen belarrian. " Jonki putasemeak!
‎–Egun on, Arratibel agentea. Oiartzabal buruzagia zain duzu bere bulegoan –entzun zuen belarrikotik. " Benetan, egunen batean belarriko madarikatu hau hartu, errekara bota, eta Tannhäuserreko ateetatik haratago joan behar dut bizitzera.
2023
‎Sendagileak iletik hartu eta argira zuzendu zuelarik, keinua denei okertu, eta oihu bat eskapatu zitzaion justu zerraldoaren aurrean zegoen polizia gazteari. Bisaiak ia ez zuen belarririk, buruaren bi aldeetan haragi arrasto bana baino ez, sudurrik ere ez, nahiz bi zulo handi erakutsi; ezpainak erabat itxuragabetuak, eta eskuineko masailean arrakala batek aho barnea agerian uzten zion, hortz ilara grisa erakutsiz. Larrurik gabe, ezpain inguruko giharrak tinkatuak zituen, pailazo beldurgarri baten keinuaz; eta begi zuloak hutsik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia