Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2017
‎Franquismoaren garain bertsolaritza gorakada ikaragarri izan zuen batez ere bertsolaritza sozialak eta politikoak. Orduan hor, kontra esan bitxi bat gertatzen da.
‎Arrazakeriak kaltetuetako bat izan arren, bere buruarekin haserre egoten zen, indiarrentzat, nahi gabe ere, zuen nazkagatik. Arratsalde batez, ogia saltzen zuen emakume indiar zahar batek atera zuen bat otarretik eta ama begirada zabaletan bildurik eskaini zion.
‎Ezagutzeko irrikaz bizi zen Viviña. Iseka egiten zien hari buruzko istorio guztiei; ez zuen bat bera sinesten. Istorio horrek, ordea, sentsualitate tentagarrien erakarmena zuen.
‎Enpresan lan erregulazioa egingo dute esan zuen bat batean, galdera baten erantzuna balitz bezala.
‎Kontzentrazioan izan nintzen baserritarrekin. " Ganadu gutxi daukanak garraioan gastatu duenarekin kendu egingo ditu behiak, eta gero eta abeltzain gutxiago izango gara", esan zuen batek. Beste batek erantzun ona eman zion," hori horrela duk, baina gero zartaginera botatzen denean guztiek ikusiko ditek desberdintasuna!
‎Gauzak horrela, itzulia erabakita zegoela pentsatuko zuen batek baino gehiagok, baina oker zebiltzan. Izan ere, ziklismoaren historiara pasatu zen etapa gogoangarria falta zen, karreristak Clermont Ferrandeko sumendiraino, Puy de Domeraino, eramango zituen etapa.
‎Apaizetxea txikia eta mozkotea zen, eta, txilarrez egindako teilatuan, erle kolonia batzuk zeuden. Aurreko aldeak elizara joaten zen errepidearekin egiten zuen bat, zerrenda berde eta estu batek izan ezik, zeinen ertzak errekatik ekarritako harri leun eta zuriez markatuta baitzeuden.
‎Dena ongi al dago? esan zuen bat batean agertutako zaldun misteriotsuak.
‎Bai dena ongi jauna! erantzun zuen batek urduritasunez.
‎Lekua anfiteatro handi batean erdiko goialde baten gainean zegoenez, edozein lekutatik begiratuta ere, ondoriozta zitekeen muinoen atzean ikuspegitik atera zela. Oso gertu egon behar zuen batek konturatzeko ez zela muinoaren gainetik joan, baso erdian lurreratu baizik. Prismatikoak erabilita eta mendi altuago batean kokatuta ohar zitekeen norbait egiaz; baina artzainak bakarrik joaten ziren haraino eta artzainek ez dute prismatikorik eramaten.
‎Barkatu, Sir Harry esan zuen batek. Auto bat bilatzeko agindu digute eta deskribapena bat dator zurearekin.
2018
‎Belaiki eraiki. " Ez gira gu izanen azken mohikanoak" abesten zuen batek. Bada modurik azken mohikanoak eta mohikano berriak lotu eta komunitatea sortzen (eta birsortzen) jartzeko.
‎Begi Goriri jaurti nion. Ez nion minik egin, baina are amorru gehiagoz orro egin zuen bat batean, erantzun niolako. Amorru bizitan hasi zen zirika.
‎Ez, egia esan ez! esan zuen batek. Zer ba?
‎Oiartzungo komentuko praile Txanbenat eta erretorea elkarren jelos ziren. Txanbenatek Iruiñera joan behar zuen batean, apezak konjuru egin zion harri jasa prailearen bizkarrean eror zedin. Bidean eguraldi aldaketa ikusi zuen praileak, igarri zuen erasoa bere buru gainera zetorrela eta erretorearen lana zela.
‎Eranzten hasi zen eta Siniukhaiev tenientea luzaro egon zen begiratzen lege aholkulariak nolako trebeziaz kentzen zituen oinetako botak, nola jaurtitzen zituen kolpe batez, nola askatzen zituen botoiak eta nola estaltzen zen ondoren manta batez eta nola aharrausi egiten zuen. Azkenik, nagiak atereaz, Siniukhaiev tenientearen eskura begiratu zuen bat batean, eta lihozko zapi bat atera zuen mahukatik. Sudurra garbitu ondoren, aharrausi egin zuen berriro.
‎Ez nago bizirik erantzun zuen bat baten tenienteak.
2019
‎Haize hotzak ebakitzen zituen bazterrak. Bere bizkar minduan nabaritzen zuen batik bat. Elurretan etzan zen.
‎Azkeneko aldiz eraso zuen. Orduan gizonak, kolpe sekretu bat, orain arte erabili ez zuen bat, eman zion eta Buck lurrean etzan zen zentzurik gabe.
‎Ez oso ona, noski. Bazen herriko mutil onenaren fama zuen bat. Tomek ikaragarrizko gorrotoa zion.
‎Bigarren mailako eskolan hasi zen drogak kontsumitzen: trikloroetilenoa kontsumitzen zuen batez ere. Droga horri esker, eldarnioak izaten zituen eta bere mundutik ihes egiten zuen, baina familiari erabat ezkutatzen zizkion droga zaletasuna eta homosexualitatea.
‎Jabego pribatua eta merkataritza librea ere sinatu zituzten. Horrek eragin handia ukan zuen batez ere kriollo gizartean. Agintariek zentsura handia ezarri zuten.
‎Eta nola eginen dizkizu zuloak? Galde egin zuen batek.
‎Gainera, ikaskideak izan ziren eskola urteetan, eta ezagutzen zituztenek ziotenez, sekula ez zen tirabirarik sortu euren artean. Baina egun hartatik edo, nekez jasaten zuen batak bestea; ezinezkoa zitzaien bata bestearen ondoan egote hutsa ere, nahiz eta sarritan eurek ere joko bezala erabiltzen zuten.
‎Aizu, Ebbe, iluntzean honantz nentorrela aurpegi arraroa zuen batekin gurutzatu naiz.
‎Bardako telefona ukaldia ondorioz nirekin jolastu nahi zuen baten batena zitekeen. Nola esplika bestela?
‎" Neu ikertzen izan nintzenean, ez genuen suarekin lotutako aztarna bat bera ere aurkitu", dio Riosek. Nonbait, Barandiaranek deskribatu zuen bat," baina ez dago frogatuta". Hortik ondoriozta daiteke ez zutela surik egiten?
‎Berriro ariketak egiten hasi izanak poza eta harridura eragin zidan: barneko zer premiak bultzatu ote zuen bat batean erabaki hura hartzera?
‎Zu bezalako aspaldiko leialetako batek? Pétain salbatu Frantzia, Mariskala hemen gauzkatzu, Goazen buruzagiaren atzetik, Frantzia frantziarrentzat besterik ez zuen batek. Ongi entzun dut, ala belarrietako burrunba izan da?
2020
‎Bai, hogeita hamar milioi urte eta hogei milioi narrasti behar izan ziren behar adina iraungo zuen bat lortu arte, hori beste zerbait bihurtzeko eta planaren hurrengo urratsera pasatzeko.
‎Eta gehiago esan gabe, artalde osoa sartu zen hilerrira irakaslearen atzetik. Marmol zurizko gurutze eta hilobien artean pasatzean hotzikara sumatu zuen batek baino gehiagok. Beldurraren lehen zimikoa sumatzen hasiak ziren.
‎Ez, motel, ez. Nahiko esne daukagu hemen!", oihu egin zuen batek, eskua hankartera eramanez. Gaztanbera kiloa zenbat zen galdetzea bururatu zitzaidan, baina isildu egin nintzen.
‎Gehiena harritzen ninduena, disparatzeko zuen abiadura zen. Ez zuen bat ere huts egiten. Behinere nahitaezko zerbait izan bada, gizon hura da.
‎Itsasoa gorpuez beteta zegoen, eta balak oraindik ere haien gainean jarraitzen zuten. Ez zuen bat ere huts egiten eta, nengoen lekutik, giza haragitan sartzen ziren balen hots gogorra entzuten nuen. Beltzak, itsas ertzera igerian iristeko banatu egin ziren.
‎Ez, pauso astun baina malgu hura, nolabaiteko enfasi arduragabekoa, ez bereziki zaratatsua baina zer zarata egiten zuen axola izan barik, mundu honetako animalia bati baino ez zegokion. Europako mendebaldeko zaldun batena zen, eta seguru aski bizitzeko inoiz lanik egin ez zuen batena.
‎Ontziak alde batera egin zuen bat batean eta gainaldea okertuta zegoen. Burruntzali txiki bat erori zen.
‎Aitonaren agerraldiak Pathirengandik arreta desbideratu zion Tseringi. Eta nolabaiteko aldaketa sumatu zuen bat batean bere egokeran: astunagoa sumatzen zuen bere burua, lurrari helduago bezala, ordura arte aterki hegaldietan inoiz sentitu ez zen bezala, beste guztien pare nolabait esateko.
‎Pierre' k ez baitzituen ardo motak ezagutzen, prezioen arabera hautatu zuen bat: 160 libera.
‎Mila deabru batera esan zuen eskoziar ahoskera zuen batek. Agian berogailu horretan ote daude?
‎Bai esan zuen batek. Hemen utzi du bere karabina.
‎Aleman jabeak ez zekien barre egin ala ez egin, eta bekozko iluna ipini zuen bukaerarako. Eta une horretantxe orro ikaragarri, naturaz gaindiko batek, esango nuke nik, inarrosi zuen bat batean aretoa. Zer pentsatu ez nekielarik, bertan izozturik geratu nintzen hasieran; baina, Elena Ivanovna ere garrasika ari zela oharturik, laster bai laster biratu, eta zer ikusiko?
‎Grinch pertsonaiaren itxurarekin irudikatzen zituen Jurdanek, Eguberria ostu ordez despedida jaien poztasuna lapurtzen saiatzen ari zirela. Baina nondik jo ere ez zekien Jurdanek eta mezu bakoitzak baliozko gomendioren bat gorde zezakeen, hortaz, ezin zuen bat ere a priori baztertu.
2021
‎Bestalde, sexuarekin obsesionatuta zegoela diote ere. Noizbait drogak hartzen ikusi zuen baten batek, baina bere benetako zaletasuna emakumeak ziren, ez drogak.
‎Ez zen fidatzen, aurreko batean mikro batzuk utzi baitzituen. Zorionez ez zuen bat ere topatu, ongi bilatuta ere. Egia izango ote zen Filo berarekin izandako jarreraz eta egindakoaz damututa zegoela?
‎Neaufle hori, zerbitzari zahar zintzo orori dagokion bezala, Alençoneko kantzilerrarengana joan zen eta historia guzia kontatu zion. Eta Alençoneko dukea eta dukesa egun hartan gortean ez zirenez, kasu bitxi hura erregeordeari, Erregeren eta aipatu dukesaren amari kontatzera joan zen kantzilerra, eta hark La Barre izeneko Parisko probestuaren bila joateko agindu zuen bat batean; hark hain bizkor egin zituen egitekoak, non prokuradorea eta haren belagile Gallery atzeman baitzituen, eta haiek, neholako beharkizunik gabe, libreki aitortu zuten errua. Eta hala, auzia abiatu eta Erregeri igorri zitzaion.
‎Hircan eta bertze gizonak berehala joan zitzaizkion zer zuen ikusteko, eta bi gizon atzeman zituzten haren gibeletik beren ezpatak idokirik, zeinek, halako jendetza ikusirik, ihesari eman nahi izan zioten; baina Hircanek eta bere lagunek hain hurbiletik jarraitu zieten, non han berean galdu baitzuten bizia. Eta Hircan hori, itzuli zelarik, ohartu zen atorraz jauntzirik zihoana bere bidelagun Geburon zela, zeinak kontatu zien nola, Pierrefitetik hurbil dagoen etxola batean zegoela, hiru gizon heldu ziren, bera ohean zela; eta, atorra hutsik bazegoen ere, ezpataz hain ongi jo zuen bat non han berean gelditu baitzen. Bertze biak laguna sokorritzen gelditu zirelarik, eta ikusiz bera biluzik zegoela eta haiek armaturik, pentsatu zuen ezinen ziela deusetan irabazi ezpada ihesean, arropa karga gutien zuena izanik, eta hori zela-eta laudatzen zituen Jainkoa eta mendekua hartu zuten haiek.
‎Eta, horretarako, bizpahiru egunetarako inguruko leku batera zihoalako itxurak egin zituen. Senarra partitu orduko, emazteak gizon gaztearen xerka igorri zuen baten bat; eta ez zen ordu erdi izanen harekin zegoela, hara non agertzen den senarra, ate joka bortizki. Baina emazteak, jakinik nor zen, ohartarazi egin zuen gaztea, zeina, hain harriturik zegoen, non bere amaren sabelean egotea desira baitzuen, emaztekia eta halako perilean ezarria zuen amodioa madarikatzen zituela.
‎Baina, benetan nahastuta, senar gaixo hura geratu zen nahastuta, bere emaztea hain zuhur, hain eder eta hain zintzoa, berak maite ez zuen batengatik bazterturik ikusita; eta, are okerragoa, emaztea ohartu gabe bide zuzenetik atereaz eta beretzat baizik ez zen plazer batez beste bati gozaraziz betirako barregarri bihurtzeko adarrak bere kabuz janzteko bezain zoritxarrekoa izan zelako. Baina berak neskamearentzat izan zuen maitasunagatik emaztea nahikoa haserre ikusita, ez zen ausartu egin zion joko makurra adieraztera; eta, barkamena eskatuz eta bere bizimodu okerra erabat aldatuko zuela aginduz, bere adiskidearengandik hartuta zeukan eraztuna itzuli zion, adiskideari bere lotsa inoiz ez azaltzeko eskaturik.
‎Mutilak ezin izan zuen bat ere egin. Ezintasunez, aurreko batean basurde kumeek zikindutakoa baztertuta, lasto garbiaren gainetik begiratzen zuen etxearen aurrean gertatzen ari zena.
‎Gure lau lagunek, jauregiko beste lagun batzuekin batera, lerroan jarri eta behin eta berriro saltatu zuten su sendatzailea. Garaiko jendeak uste izaten zuen Donibane bezperako suak gaixotasunak sendatzen zituela eta su handiago edo txikiago izan ala ez, ahal zuenak saltatzen zuen bat; haur, emakume edo adineko pertsona izanda ere. Ohean ziren gaixoei ere txingar bat pasatzen zieten edo ikatz puskak gordetzen ziren urtean zehar sortzen ziren gaixotasunen sendagai bezala.
‎" Mutilak, goiz altxatuko naiz zuen gosaria prestatzeko. Zuen aittak esan du ikuskizunera joan zaitezketela." Zaharrenari dirua eman zionean, senarrarenganako leialtasun taupada bat sentitu zuen bat batean eta zorrotz esan zuen," Eta kontuz ibili horrekin, eta ez gastatu edozelan. Zuen aitak gogor egiten du lan dirua irabazteko."
2022
‎Diegok ez zuen lana bere merituotatik lortu eta hori ez zen inoren gustukoa izaten, batez ere lanpostua lortzeko oposaketa gogorrak gainditu behar izan zutenek ez zuten begi onez ikusten. Heldu berritan, denbora asko ez zela, nolabaiteko boterea zuen baten semea zela esaten zen, eta politikotxoren batek mesederen bat zor ziolako edo sartu zuen lanean muskila. Errepresalien beldur, inork ez zuen ezer esan.
‎Bere laneko espaziora hurbildu zenean, ezkerrera lurrean ur botilatxoen kutxa handia ikusi zuen. Hartu zuen bat eta tapoia askatu ondoren tragoxka txiki bat eman zuen. Botilatxoa eskumako eskuarekin helduta zuen eta ezkerrekoan tapoia.
‎Eguna joan eta eguna etorri, inori ezer asko kontatu gabe, bizitutakoen berri eman gabe, jasotako inpresioak partekatu gabe... gogorra dun. Ez al zuen baten batek esan kontatu ahal izateko egiten ditugula gauza asko bizitzan. Eta horren ifrentzuan, ez al da egia horrexegatik dela zaila kontaezinak gordean eramatea, azalera atera gabe?
‎Hitz horiekin hasten den kantata sonatuaren bidez ikasi zuten gertaera honen berri Bren kidakoek, 1970eko (edo 1980ko) hamarkadan. Kantata Luis Advis musikari txiletarrak konposatu zuen eta Quilapayún taldeak interpretatzen zuen batez ere. Bk ezin izan dio eutsi hitzen atarikoa euskaratzeko tentazioari; eta erronka da, erronka denez, ez baita erraza, neurria eta errima (nolabait behintzat) errespetatu nahi badira.
‎" Ene iduriko, andereok, ez dut arrazoirik ikusten Errege halako gizon estimatuaren aurka horrela, bakarrik, menturatzeko, non eta ez zuen nahi, erregeek borrokarako prest menekorik aurkitzen ez duten konpainia eta lekuei uko eginez, etsaitzat jotzen zuen baten pare jarri, bere buruari bere bihotzaren ontasuna eta kemena frogatzeagatik".
‎Oso gogo onez onetsi zuen hori damak, bere buruari aginduz ez zela berriz hain ergela izanen. Baina, nahikarien kontuan, zenbatenaz eta debeku handiagoa ezarri hainbatenaz desiratuagoak izaten direnez, emazteki gaixoak berehala ahantzi zituen senarraren mehatxuak eta bere promesak; izan ere, arrats hartan berean, bertze dama batzuekin eta haien zaintzaileekin lotara joana zelarik bertze ganbera batera, igorri zuen baten bat zaldunarengana gauez etor zekion galdeginez. Baina senarrak, zeinak ezin baitzuen lo egin, hain zegoen jelosiak arranguraturik, bertzea gauean jitekoa zela jakin orduko, soingaineko bat eta ganbera sehia berarekin hartuz, anderearen egoitzara joan eta ate joka hasi zen.
‎Bada, hain onest, eder eta graziaz betea zen zaldun hori, ezen gorteko dama guziek kasu handia ematen baitzioten. Eta, bertzeak bertze, Erregek maite zuen batek, zeina ez baitzen ez zaldunaren emaztea bezain gaztea ez eta hura bezain ederra ere. Eta halako amodio handia zionez emakume hari, oso kasu guti egiten zion emazteari, eta urtean doi doia behin baizik ez zen harekin oheratzen.
‎Bada, arrats batean, afaldu ondotik, ilun zela, aipatu dama hori lekutu egin zen ezarian, bertze nehor gabe, eta damen ganberan sartu zen, non kausitu baitzuen bere burua baino gehiago maite zuen gizona; eta, haren ondoan jarririk, mahai baten kontra, eleketa hasi ziren, liburu batean irakurtzen ari zirelako alegia eginez. Senarrak zelatan jarria zuen bat jin zitzaion emaztea non zen erranez, baina bera, zuhurra baitzen, deus adierazi gabe joan zen hara ahalik eta lasterrena. Eta ganberan sartzean ikusi zuen emaztea liburua irakurtzen, baina ikusten ez zuelako itxurak egin eta bertze aldean ziren damengana jo zuen zuzenean.
‎" Ene anderea erran zuen Hircanek, ez dut kondenatzen, baina, zalduna zuk diozun bezain bertutetsua bazen, dama ohoratua zatekeen halako zerbitzaria izateaz eta hark eman eraztuna eramateaz; baina litekeena da maitatua izatea merezi ez zuen batek ukaitea dama eritik atxikirik, halako maneran non eraztuna ezin baitzen sartu ere egin".
‎Ihauteri egun batean, maskaraturik zebilela, hirian zen damarik prestu eta ederrenetako bat atera zuen dantzara; eta, oboeek eten bat egin zutenean, ez zuen huts egin hari amodiozko hitzak egiterakoan, zeinak hobeki egiten baitzituen bertze nehork baino. Baina damak, ez baitzen gibelera gelditzekoa erantzuten, aitzinera egin zezan galarazi eta geldiarazi egin zuen bat batean, segurtatuz berak ez zuela nehoiz bere senarra ez bertze nehor, eta ez zezala neholako esperantzarik izan. Zaldunak ez zuen bere burua errefusatutzat hartu arrapostu horrengatik, eta ondotik ibili zitzaion biziki garizuma erdira arte.
‎Eta bere jendeak oro erretiratuak zirelarik, kapitainaren xerka bidaltzen zuen baten bat, eta Jerusalemerako bidaiaz solastatzen ziren; horretan ari zirela, baina, gizona maiz lokartu egiten zen, debozio handiz. Kapitainak, ikusiz zaldun zaharra lo ohatzean, eta bera kadira batean bere iduriko munduko emaztekirik eder eta onestena zenaren ondoan, hain izaten zuen bihotza tinkaturik solas egiteko beldurraren eta desiraren artean, non ardura mintzoa galtzen baitzuen.
‎Momentu hartan Semeñok bazekien handik hilabete gutxitara, hurrengo udaberrian agian, Uharte utzi behar izango zuela. Leinuaren burutza eta Uharte agindupeko herriak hobeki zainduko zuen batek gidatu behar zituen, familiako norbaitek, baina ez Azenarik. Entzun eta kontatu ziotenez, hark bizitza egina zuen Arlanzonen bere emazte ederrarekin.
‎Ikerlariaren ustetan, eta ekofeminismotik eta korronte dekolonialetik egindako kritikekin bat etorrita ere, pitzatu egin zuen batez ere: " Birsortzen badu ere, ederki pitzatzen du, eta bestelako subjektu bat aurkeztu:
‎Albistea hedatu zen, oihartzun bat bezala. " Indarra erakutsi du, baina ez da idi baten aurka joan" erantsi zuen baten batek. Bacon oporretan zegoen, adinean aurrera zihoan, eta laster bere etxera bueltatuko zen.
‎Dultzineak emakumeren batekin hitz egin nahi zuen eta loreak txukuntzen aurkitu zuen bat. Herriko emakumeen beharrez galdetu zion eta emakumeak:
‎Dotorezia eta indarra; ziurtasuna eta ausardia; ontasuna eta adimena nabaritu zituen. Maitasuna ikusi zuen batak bestearen begietan.
‎1013an konkistatu eta txikitu zutenetik hiria berpiztuta ikusi zuen Azenarik. Ez zuen garai bateko luxu eta edertasun maila izango, baina ezagutu ez zuen batentzat bizitzaz beteriko hiri komertziala zen. Bost urtetan birrindutako eta sutan utzitako eraikinak berreraikita zeuden eta zoko eta kale komertzialek oso aktibo ziruditen.
‎Joanesek hiri hartako inguruak dezente ezagutzen zituen espioi lanak maiz eginak baitzituen. Alkaideak ez zuen bat ere problemarik planteatu. Nork eta Munio Kalparzurik aipatu behar zuen hura arriskutsua zela, bakean zeudela moroekin.
‎Bizkaian ere aldaera batzuk badira, bertako jaurgoari lotuak. Garcia de Salazarrek idatzi zuen bat, 1454ko Crónica de siete casas de Bizcaya y Castilla liburuan eta, Hennoren emaztearen antzera, itsasotik dator printzesa...
‎Eta, bai, elurra egiten zuen bakoitzean, Manex segundorik ere galdu gabe saiatzen zen aprobetxatzen denbora guztia; dena emanda! Arrunt gustukoa izaten zuen batez ere, elur ugari atertu gabe nola egiten zuen ikustea. Landak eta mendiak nola joaten ziren pixkanaka pixkanaka zuritzen, elur geruza handitzen eta gizentzen.
‎tximistak, ostotsak, euria eta baita kazkabarra ere. Hozberoa ere asko jaitsi zuen bat batean, eta zenbait minutuz gogotik eta indarrez bota zuen, hodeiak hustu arte.
‎Laguntxoak ere egin zituen, lehengusinak eta bere adineko beste lagun batzuk. Orduan ere harremana zuen baten batzuekin. Gogoratzen zuen bazkalondoan besteak lo kuluxka egitera joaten zirenean berak sentitzen zuen lasaitasuna eta bakea.
‎Lotara joan nintzenean, pentsatzen geratu nintzen. Harrigarria zen oroimenenik ez izatea, nik bezala oroimena galdu zuen batentzat, behinik behin. Txikitako oroitzapenik ez nuen.
‎Asko eta garestiak ziren eta konturatzeko bakoitzak bizpahiru zituen aukeratuta. Azkenean nork bestearentzat hautatu behar izan zuen bat. Pilik inoiz ez zuen hain garestia zen soinekorik erosi eta ausiki, gaizki egiteko sentimenduaren harra sentitu zuen.
‎Macfarlenek begirada jaso zuen bat batean, txantxa hura ulergaitza balitzaio bezala.
2023
‎Goazen! bota zuen bat batean.
‎Inmak nolabait burua galdu zuela esango zuen baten batek, hein handi batean bederen. Erruaren harrak gizendutako eromen hark bide bihurretatik gidatu zion irudimena.
‎Haurdunaldian haien bitartekari izatea proposatu eta nik proposamenari uko egin ondoren, beste bitartekari bat bilatuko zutela pentsatuko zuen batek baino gehiagok, baina ez, zorionez edo zoritxarrez, gertatu ez zen zerbait ez baitago epaitzerik garai hartan alokairuzko umetokiak ez ziren jendartean zebilen gauzarik. Ez da hainbesterako joan den denbora, hogei urte inguru baino besterik ez dira, baina holako xehetasunetan pentsatzean beste mende batez ari garela ematen du bai, badakit aurreko mendeaz ari naizela, baina ulertzen zait.
‎Seme alaben konturik ez nuen zehazki aipatu, baina zer izan zitekeen bestela Alexek nahi zuena eta nik eskaini ezin niona. Sexuarekin lotutako zerbait izan zitekeela susmatuko zuen baten batek, baina ez Inmak sexu harremanak izatera iritsi ote ginen jakin nahi ote du norbaitek ala. Benetan?
‎Vincent ongi konpontzen zen latineko eta grekoko irakaslearekin; hasiera batean saiatu zen hizkuntza horiek ikasten. 1877ko uztailaren 27an (103) Amsterdametik bidalitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Leydenko Unibertsitatean sarrera azterketa gainditu zuen batekin egon zela eta hark esan ziola ez zela azterketa erraza. Kemena izan behar zuela eta Jainkoaren laguntzaz azterketa gaindituko zuela.
‎Oin artera hurbilduak zitzaizkion guztiak, konturatu orduko, eta zalaparta haren erdian zapaldu egin zuen bat nahi gabe. Haren karaka larrituak hautsi zuen une labur batez inguruko sosegua.
‎Katakumeei xiringekin esnea ematen ari zen Agus baserriaren atarian. Kartoizko kutxa batetik hartzen zuen bat, bospasei xiringa esne irentsarazi eta kutxan uzten zuen atzera, hurrengoa hartu eta prozesua errepikatzeko. Harritu zen Maitane halako gizon mardula hain jarrera samurrean ikusirik.
‎Etxera bueltan sartu, eta bi hartu zituen: musuan jarri zuen bata, poltsan sartu bestea. Bigarrenez agurtu zituen banan banan senarra, semea, alaba.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia