Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 587

2000
‎Horrez gain, inoiz ez dute izan esperantzarik Espainiako justizian, eta horrek ere atzera bota izan ditu preskripzioaren mugara iritsi diren arte. Entzutegi Nazionalak ikerketa agindu zuen baina Polizia espainiarrak ez zuen ia ekarpenik egin, Jon Juaristiren" Sacra Nemesis" liburuan zerbait aipatzen dela eta bertan ETA jotzen dela desagerketaren egiletzat. Jon Juaristiren liburuan, dena den, hipotesi hori aipatzen da baina BVErena ere bai, eta biak jotzen ditu sinesgarritzat.
‎Eskolartekoetan badauka Bizkaiko txapela eta paperean ere lan bikainak egin ohi ditu, baina nagusien txapelketetako aurreko esku hartze bietan zezakeenetik beheraxeago ibili izan da. Sekulako finala egin zuen baina: nahiko sari bazen horraino heltzea eta, lehenengoz finalean daudenek gutxitan daukaten patxadaz, bere lana bikain egin zuen Arkaitzek.
‎Kauendios, bota zuen, eta supituan konturatu zen oinen ehuneko ehuna lurrean jartzea zela onena, haize harekin ez zegoela funanbulu jokotan ibiltzerik. Atzeranzko pauso bat emateko ahalegina egin zuen baina azken haize kolpe hura gogorregia izan zen, eta ostia ostia... ikusi zuen gorputzak ez ziola behar bezala erantzun, eta ezinbestean erortzen hasia zela. Besoak mugitu zituen gorputzaren beheranzko indarrari kontra egiteko, baina beranduegi zen eta jadanik turista zaharren oihu eta laguntza eskaera antzuak ere ez zituen entzuten.
‎Ximurrak eztula egin zuen asots handiz eta eskuaz uxatu harengana ez baizik leiho irekira zihoan kea. Hainbat segundoz ahoa lotu zuen baina, luze gabe, mintzatu beharrak gaina hartu zion kolerari.
‎Jiratu egin zen Kandido, ordurako atzean zuen baina hirugarrena. Ostikoka, atzamarka, ahal zuen eran hasi zen Kandido.
‎" Hemen trenak ez dira gelditzen", esan zuen. " A", esan zuen Xanek; enplegatua begira gelditu zitzaion; agian espero zuen beste informazioren bat nahi izango zuela, agian zain zegoen, Xan aldendu zedin, potajea lasai jaten segitzeko; Xanek ordea, ez zuen besterik esan; ahoa ere apenas ireki zezakeen, hotzak hormatuta zegoen; ez zuen baina, arrazoi berberagatik, berehalaxe handik aldentzekorik egin; zain zegoen, enplegatuak beste zerbait esango ote zion; edo, agian, jateko zerbait ez bazen, kobertizoan babes pixka bat eskaini ziezaion; enplegatuak baina, berak ere ez zuen ezer esaten; hartaz: " on egin dizula", esan zuen Xanek eta, trenbidea kruzatuz, errepide zuriari jarraitu zion.
2001
‎Argi dut berriro akordio bat ematen bada lehena anbiguoegia izan zen akordio horrek askoz lotuagoa izan duela. Seguruenik horrela izan behar zuen baina bigarrengo bat ahalik eta borobilena izan luke, bai denboran bai urratsetan. Norabidea jarriz gero, denbora ez da izango oztopo guretzat, jakin badakigulako sierra haginak izango direla eta atzera eta aurrera egingo dela.
‎Udazkenak luze jo zuen baina, azkenean, abenduaren 21erako amaitu zuen Alesek bufanda gorria. Bi metro neurtzen zuen bufanda.
‎Goiz hartan sentsazio arraroak zituen Manuk eta bere panpina estutu eta estutu ari zen, bizirik gabeko andrakila hark aldamenetik ihes egingo ote zion beldurrez edo. Une batez bizilaguna sukaldetik alde egiten ikusi zuen baina berehala bueltatu zen. Atzetik mutil gazte bat sartu zen.
‎Jendea ezagutu behar nuela, egoera eta gune berri batera ohitu eta, batez ere, ez zela berdina irratian edo egunkarian aritzea. Senarra sikologoa da eta arrazoi izango zuen baina... Komunikabide ezberdina izateak xarma berezia zeukan eta horregatik onartu nuen eskaintza.
‎Meza hasita zegoen eta arreba konturatzerako alde egin zuen Lucasek, jatorri errusiarreko espia ingeles baten zuhurtziaz eta jatorri etiopiarreko ostruka frantses baten arintasunaz. Mariak, artega, hara hona, atzera aurrera begiratu zuen baina Lucasen arrastorik ez. Jende artetik atera eta nebaren bila hasi zen.
‎Halaxe esan zion Marcosek, ezin zela nekatuta egon egun osoa ohean eta barre egin zuen. Lucasek ere barre egin zuen baina barrutik, kanpotik ez. Eta esan zion Marcosi ez, ez da hori; nekatuta nago, esan nahi dut hiltzeko moduan nagoela, eta jarraitu zuen esaten uste dut egokia dela orain hiltzea, orain hil behar dudalako, ez herenegun, orain hil behar dut.
‎Mozkortu egiten zen oso sarri eta emaztea jotzen. Batzuetan etxetik alde egiten zuen baina atzera etortzen, harrapatzen zuen guztia saldu eta ardotan gastatzeko.
‎Hezurrak kliski klaska, hortzak banbaka, esku ahurrak heze eta haragiak daldarez zebilzkigun, atzealdeko jargietako emazteei halaber, amironatu berri zituzten mantelina brodatu beltzen gerizan. " Ni naiz artzain ona" orroatzen zuen baina ez genion hitzik ere sinesten. Gure bihotzetakoak ez ziren, alabaina, hain basak.
2002
‎Biokin ados nago. Hemen, nahiz eta ahul, euskaltzaletasuna existitzen zen, gutxiengoak sentitzen zuen baina existitzen zen. Baina trantsizioan demokrazia eta nazionalismoa edo euskaltzaletasuna gauza bera izan ziren, oso lotuta zebiltzan.
‎Beste hainbat diseinugilerekin batera, Cibeles pasarela edo ibiltokiari eginiko boikotean esku hartu zuen baina bera bakarrik itzuli zen Madrilgo hartara: Espainiako Moda Sortzaileen Elkarteko buru nintzen aldetik, proiektua han ere gorpuztu behar zela iruditu zitzaidan.
‎Microsoft enpresak, ordenadore gehientsuenen eragile den sistema operatiboa sortu zuenak, Internet izango zen iraultzaren aurrean aski berandu erreakzionatu zuen baina, hori bai, olde gisa: Explorer nabigatzailea diseinatu eta Windows aplikazio behinenarekin batera (ezin bereiz zitekeen bata bestetik) banatu zuen.
‎Andaluziatik Venezuelara joan zen, E. Egiño osabaren ontzi mutil. Osabak itzuli egin nahi zuen baina berak ez, horregatik 500 peso ostu zizkion han jarraitzeko bizitzen. Urkitza merkatariak dendari bihurtu zuen Katalina eta ezkondu egin nahi zuen Beatriz Cardenas ekin.
‎Epikuroren filosofia eta zientziak atsegin zituen. K.a. 41eko lurren desjabeketak kaltetu zuen baina Asinio Polion adiskideari esker berriro eskuratu zituen; lagun horren bitartez ezagutu zuen Augusto. Gero Mezenasen segizioko kide nagusia izan zen eta berak eraman zuen hara Horazio ere.
‎Emeki emeki, eskuetan hartu eta sudurrera hurbilduz usaindu zuen. Ez zuen usainik Ulertu ezinik, berriz ere usnatu zuen baina deus ez. Lili eder horri ere barne honetara sartzean arima kendu zioten.
‎Burua paretaz haratago aterata gora zuzendu zuen begirada eta izarrak garbi atzeman zituen teilatuetako hegalen artetik. Leihoa freskura bila zabaldu zuen baina ohartu zen kanpoan sargoriago zegoela barruan baino, eta janzki soil zeuzkan galtzontziloak gerriko aldetik airatu zituen inon ez zegoen haizea bilatuko balu legez. Ohean segitzen zuen Mentxuk, nahiz eta izara kiribildua emakumearen gorputza estaltzeko soilik zegoela ematen zuen.
‎Zigarro bat erretzeko jorana sentitu zuen baina jendaurrean halakorik ez egiteko aztura, usadioetan aski sakon finkatutakoa, nagusitu egin zitzaion, eta besoak gurutzatu zituen blusa zuriaren gainetik, itxaronaldi behar bezain luzerako. Plazako aulki hartan eguzkiak goitik behera jotzen zuen gura baino pisuago.
‎Esku ahurretan bildu zuen kafesne kikara. Etxean hutsa hartzen zuen baina kanpoan gurago zuen esneaz nahastuta, kafe zapore falta estaltze aldera. Eztarriak ere eskertu egin zion isurkiaren berotasuna, eguraldiaren hezetasunari aurre egiteko behintzat balioko zion eta.
2003
‎Ama, Pilar Matoni Parra, Nafarroako Corella-n jaioa zen, lehen abizena italiarra zuela. Hala bada," Oskillaso" k aita euskalduna zuen baina ama ez, ez baitzekien euskara.
‎Biek elkar jo zuten, eta orduan hartu zuen hatzeko kolpea, pilota bueltatzea lortu egin zuen eta. Kolpe horren ondorioz, eskubiko eskuko hatz lodian mina zuen baina partidan aurrera jarraitu zuen.
‎Imanol Agirrek elkarrizketa horretan 3.000 bazkide eskatu zituen euskarazko bertsioa posible egiteko. Gutxiagorekin abiatutako ekimen ugari zeudela esan zuen baina kezkagarria ere badela bestalde 2003an horrelako aldizkari batek erosle kopuru hori ezin lortu izana.
‎Ez zegoen inor, ez barruan, ez kanpoan. Atea barrutik itxi zuen baina, praketako botoiak askatzen hasi zenean, ahots bi entzun zituen korridoretik hurreratzen. Ahots zahar bat eta ahots gazte bat.
‎Azkena izan zen" Andrazko bat dator bidetik". Nemiak bidera begiratu zuen baina ez zuen andrerik ikusi. " Soineko urdinarekin" esan zuen Santosek.
‎Berandu nenbilela esan nion eta autoaren bila laguntzeko eskatu nion. Desgogora onartu zuen baina bidean, nirea zegoen lekura ninderamalarik, eskuak bolantean eta begirada aurreko autoen atezuan, irribarre egiten zuela iruditu zitzaidan, nire aztoramendua, pentsamenduak edo barruko zernahi den gogo irakurtzen ari balitzait bezala.
‎Oheburuaren kontra eserita zegoen, maindirearekin bere bularrak estaliz. Sexuaz eta loaz aserik esnatzen zenean eduki ohi zuen zorion aurpegi inozoa zuen baina bi bularrak maindirearekin estaltzen zituen, lotsa zaharren baten ondorioz beharbada, ni erabat biluzik bainengoen. " Teresak hiru eguneroko idazten zituen", nobelaren lehen esaldia irakurri nion eta berak, lotsaturik, aurpegia estali zuen maindirearekin.
‎Berrogeita bost bat urte izango zituen. Ilea urdintzen hasia zuen baina sasoikoa zirudien oraindik. Begirada garden eta atsegina zuen, harridura eta kuriositatea biak batean erakusten zituena.
‎Derrepentean ohartu zen Rakelen intimitateari eraso egin ziola inolako baimenik eskatu gabe. Eta barkamena eskatzeko saiakera egin zuen baina alferrik, eztarritik kanpora apenas atera zitzaion bokalaren antza zeukan soinu zirriborratu bat. Rakelek Oskarri begiratu eta limoiari kosk egin zion.
‎Rakel ertz hartan etzan zen. Eguzkiak gogor jotzen zuen baina haize leun baten atzamarrek gitarra bezala ferekatzen zuten azala. Goxo.
‎Oskarrek baietz esan zuen baina une horretan niri begiratu zidan. Ni banintz bezala emaztegaia.
‎Gizonak atera ziren. Oihukatu nahi zuen baina ezin. Eraman nazazue preso!
2004
‎Ituna dela-eta, zera gogoratu zuen Paul Bilbaok: " Espainiako Estatuak sinatu eta berretsi egin zuen, alegia konpromiso batzuk hartu zituen; Frantziako Estatuak, ordea, sinatu egin zuen baina ez berretsi, eta hortaz ez zuen inolako konpromisorik hartu".
‎Garai hartako beste oroitzapen bat, Leizaola lehendakariarena. Azokara etorri zen, bertako euskaldunak bisitatzera; dotorezia berezia zuen baina, aldi berean, oso apal. Gogoratzen naiz alkandora listuta zuela, gastatuta.
‎Ni Kaxmirren neguan egon nintzen, udan houseboatak beteak zeudelako. Sekulako hotza egiten zuen baina ez zegoen inor. Magia hor dago.
‎Esango zuen baina...
‎Dendak igorri zuen iturginak azulejoak aldatu eta dutxako pila instalatu zuen baina, manpara ezarri behar zuenak zioenez, pila ez zegoen ongi kokatua eta, era hartan, manpara jartzerik ez zegoen.
‎Kontrairaultzaren moldetan formulatu eta gihartu zen pentsamoldea eta kultura politiko berriaren adierazpena agiri da, tradizio berri baterekiko leiala izan omen nahi zuena. Tradizioaren lotura aldarrikatzen zuen baina berez iraultzaren formulazioen arabera adierazten ditu bere ezaugarriak. Eta euskararen aldeko diskurtsoa, ez da, bazterreko ikuspegia, erdi erdigunekoa baizik.
‎1929 eta 1933 artean liburutegietan zirkulazioan zegoen liburuen kopurua %40an igo zen. Jendeak autoa denbora gehiagoz mantentzen zuen baina udan errepidea autoz betetzen zen. Irratiaren ospea handitu egin zen eta zineak hasiera batean behera egin arren errealitatetik ihes egiteko bide egokia bihurtu zen.
‎Gainera, Madrilgo komunikabideak egilea ETA izan zela esan eta esan ari ziren, eta hemengo jendeak komunikabideek diotena itsu itsuan sinesten du. Lankide bati Arnaldo Otegik prentsaurrekoan esan zuena erakutsi nion, euskal webgune bat irekiz, lankideak irakurri zuen baina ez zuen nahi sinesterik. Alferrik ari nintzen, hortaz”.
‎Non zegoen Sean? Bilatu zuen baina ez zen agertu.
‎Gosaltzen ari nintzela esan dute irratian. Atzo ihes egin omen zuen baina, gaur arte ez dute zabaldu."
‎" Etxabeko astoa!" ezagutu zuen Pellok; hurbiltzekoa egin zuen baina astoak salto egin eta hortzak erakutsi zizkion, gizonek inguratu zuten eta Ander elurretara erori zen, ai, ai eginez han gelditu zen, Erdoik potx, potx eginez lortu zuen astoagana heltzea eta lepoaldea ferekatuz nola hala pixka bat lasaitu eta uhalak atzemanik leihoaren burdinazko herskailuan estekatu zuen eta bera baratzera txiza egitera baztertu zen, Anderrek ai ai ai segitzen zuen elurre...
‎" Demokrazia dagoen bitartean izango duk guretzako orujoa!," eta Txemiñek: " Demokrazia... representatiboa!" esan eta, zerbeza tragu bat kolkoratu zuen eta musika eskatu zuen baina Pepek esan zuen ezetz, protestak izan ziren eta Kako kantari hasi zen eta Lañuak zer edo zer marmarkatu zuen baina ez zeukan aski indarrik eta barraren kontra geratu zen isilik; Tolok esan zuen: " Guk, bestalde... oraindik badugu Camille!;" Camille, gure azkeneko hartza, orain bere kobazuloan negu siestan egongo zen hura, iaz esnatu eta lau ahuntzekin gosaldu omen zuen eta aurreko urtean berrogeita gehiago ardi akabatu zituen eta artzainak haserre zeuden...
‎" Demokrazia dagoen bitartean izango duk guretzako orujoa!," eta Txemiñek: " Demokrazia... representatiboa!" esan eta, zerbeza tragu bat kolkoratu zuen eta musika eskatu zuen baina Pepek esan zuen ezetz, protestak izan ziren eta Kako kantari hasi zen eta Lañuak zer edo zer marmarkatu zuen baina ez zeukan aski indarrik eta barraren kontra geratu zen isilik; Tolok esan zuen: " Guk, bestalde... oraindik badugu Camille!;" Camille, gure azkeneko hartza, orain bere kobazuloan negu siestan egongo zen hura, iaz esnatu eta lau ahuntzekin gosaldu omen zuen eta aurreko urtean berrogeita gehiago ardi akabatu zituen eta artzainak haserre zeuden...
‎" Eskolan egon behar zuen baina, elurraren aitzakiarekin... Eta, bestela ere, parkean egoten baita."
2005
‎Ezin izan zituen hartu Trebiñu eta Zabalateko gazteluak, baina Amezkoazarren (Inzura) eta Miranda de Argaren truke bereganatu zituen horiek erasoan hartu baitzituen, eta handik aurrera Gaztelako Erresumaren parte izango zen Zabalate. Hiri gutuna jaso zuen baina ez dakigu noiz.
‎Mendebaldean analfabetismoaren arazoa hein handi batean konpondu zenean, jendeak irakurtzen eta idazten ikasi zuen baina analfabetismo funtzionala etorri zen hurrena: inortxok ez zuen irakurtzen, ez idazten ere.
‎PNVren ustez, soldadu hitzaren ordez gizon azaldu beharzen. Alkateak emendakina erretiratzeko eskatu zuen baina azkenean bozkatu eginzen. Aldeko lau boto lortu zituen (PNV) eta gainerako alderdiek kontra bozkatuzuten.
‎Beraz, orduko Lurraren ikertzaileek Lurra Testamendu Zaharrak zioena baino zenbait aldiz zaharragoa zela uste zuten. James Hutton en (1795) esanak «orainaldia iraganaren giltzarria da» onarpen orokorra lortu zuen baina kontinen teen banaketa ziurtatzerik ez zegoenez, oraindik teoria katastrofistak erabiltzen ziren azalpen gisa.
‎Eta esan zuen ez zuela inor denuntziatuko baldin eta golf zelaia libre uzten bazuten hamar minututan. Eta hori guztia oihu batean esan zuen baina ahots finez. Eta ikusle batek esan zuen Nor da hori?
‎Berarentzat ere lehenengo aldia izan zela konturatuta, ea zergatik ez zidan aitortu galdetu nion, eta berak erantzun nik ere ez niola esan, ez dakit nola jakin zuen baina. Garrantzirik ez zuela gaineratu zuen, eta horretan ere zuzen zegoen.
‎Baieztapen irmoak, Kultura sailak gogoan hartu lituzkeenak. Patxi Baztarrika sailburuorde berriak (beste zereginetan lan ona egindakoa) erantzun zuen baina bere arrazoiak ez zitzaizkidan konbentzigarriak iruditu.
‎Alonsok gehiagorako ere eman zuen baina:
‎Aita Sainduaren bermez, Nafarroan sartu zen armadarekin eta hango kontarazi nahi izan zuen baina, IV lurrak bereganatu zituen. Labriteko Joan garai hartako nafar erregea, Nafarroa Beherera ihes egitera behartua izan zen.
2006
‎Nolanahi ere, bost hiritarretik batek erretzen zuen baina tabakoari uztea erdietsi du.
‎Zonarik pobreenetan baserritarrek jabetza txikiak izaten zituzten, baina zonarik emankorrenetan lur jabea jende aberatsa izaten zen. Hirietako jendeak latina ikasi zuen baina, hala ere, zibilizazio greko erromatarreko hirietatik eta harremanetatik aldenduak geratu ziren.
‎Bizitzaren kontzepzio puritanoak abiatutako botereak kapitalen sorrera lagundu zuen baina, hori baino garrantzi handiagokoa: jokabide burges eta, ikuspegi ekonomikotik?
‎Urrunean ikusi du Fidel, kristalezko bulegoan sartuta, telefonoz berbetan. Bertara zuzenean joateko asmoa zuen baina pentsatu du hobe dela bukatzen duenean joatea. Ez du haren ate ondoan zain egon nahi.
‎Goizetik ari zuen euria, edo bezpera gauetik hobeto esanda. Etxetik ez ateratzeko gogoa ematen zuen baina, hala ere, egin beharrekoak egin egin behar dira, eta, gainera, ezin utziko nuen bakarrik zahar gaixoa. Hortaz, katiuskak, xira eta aterkia hartu, eta hor joan nintzen Julianen etxera.
‎fuera!, gero kanbiorik gabe gelditu ginen eta bila joan nintzenian, Mixak pobreen artian bokatak banatu zituen, han esan ziguten biharamunian zornotzan kontzertu haundia zegoela, karnixeria batian haragiak erosi, hara gindoazela galdakao parian kontrola ikusi genuen urrutira eta mendiz mendiz in genuen krixton errebuelta, ez bait genuen aseguroaren paperik, hura ez genuen lotu, zornotzan zegoen siniestro total eta han ere lege problemarik ez genuen izandu eta han ere dena saldu genuen, ordiziara ere joan ginen eta han inon baino gutxiago saldu genuen eta gaizki pentsatzen hasi ginen, Mixak bere amantalarekin eta jantzi zuen lastozko sonbreroarekin iten zuen aurpegi luze bat, eta nik, redios, han ere munipekin gogor diskutitu nuen, eta azkenian jende gutxi zebilen tokian utzi ziguten eta jale ergelak goierriko haiek, hori zer da, zer du saltsa gorri horrek?, saltsa ona! ...en, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, l... saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta han ondo saldu eta ondo egon ginen, bitartian diru balantziak in genituen eta etzen askore baina, zerbait ari ginen, Mixak orain errusiara joatiarekin iten zuen ametsa, eta nik ere nire ametsak baina nik garbi neukan gutxirekin biziko nintzela eta tailerrera pentsatu ere ez, han gasteizen haragia bagenuen oiartzundik sobratua eta hura eraman ekarriekin in zitzaigun lizundu, xerrak kutxilloarekin garbitu genituen, Mixak etzuen saldu nahi, eta nik, ba, lizun pixka bategatik, baina handik aurrera nazkatu ginen eta hasi ginen solomoa, piper saltsarekin, gasteiztik joan ginen leitzara zuzenian, han etzen guretzako tokirik baina albintiarekin diskutitu genuen eta hark zerga kobratu zigun eta utzi zigun toki bat, gero jeneradoriak etzigun arrankatzen eta presoen txosnan eskatu genuen entxufe bat, ondoan bagenituen ijito batzuk karrito batekin eta haiek ikusi zuten guk argia bagenuela eta guri eskatu ziguten, beltz bat ere etorri zitzaigun eske eta gero zilar saltzaileak ere, argentinako batzuk, gero hurruna, bagenekien zaila zela oso baina guk bilbora nahi genuen, bilbon astebete!
‎saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta ...en, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, l... bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa
‎baina hirurogei euro eskatzen zituzten, aire! Azkenean jaitsi egin digute prezioa, Kintok batekin egin du, nik birekin, ehun euro, batek ez zuen nahi, uste dut zure horretakoa zela, Poloniakoa edo, gaizki egon behar zuen baina, nik pagatu egin nuen, ulertzen. Pena ematen didate, bai!
2007
‎Jaialdian parte hartzeko gonbidapena eskertu eta Javier Zatarain jaialdiko koordinatzailearentzat hitzak izan ondoren, frantziarrak sentimenduz beteriko ikuskizuna eskaini zuen. Zelaiaren antzera, honek ere ikusleen inplikazioa bilatu zuen baina hauek nahikoa lan izan zuten musikariaren erritmo bizia jarraitzen. Txalo zaparrada handi batekin agurtua izan zen.Orkestren txandaEta bakarlarien lanaren ostean, orkestren txanda iritsi zen, Zero Sette lehenik eta Holandako Elsene jarraian.
‎San Millan eliza herrigunean bertan dago. XIV. mendean eraikia, suak bi bider suntsitu zuen baina beti berreraiki zuten. Metro gutxira, 12 tutuko iturria dago, â?. As de copasâ?
‎Txapel hori jarri eta gero, konturatu nintzen bere instrumentuari aho pieza falta zitzaiola. Hura ere autobusean laga zuen baina alde egin zuen.
‎6, 8 eta 10 Baina, minutuak pasa ahala, etxeko taldea urduri jartzen hasi zen; hala, aukera hori aprobetxatu zuten gasteiztarrek markagailuan aurretik jartzeko. Zortzigarren minuturako, 12 aurreratu ziren Gasteiztarra; gero, Mallabiabarrenak jaurtiketa libreen bitartez, aldea murrizteko aukera izan zuen baina lautik hiru besterik ez zituen sartu eta azkenean, 17 Baskoniaren alde amaitu zen lehenengo laurdena.Bigarren laurdenean, etxeko taldea markagailuan aurretik jarri zen baina amaierara, Gasteizeko taldea iritsi zen aurretik: 31
‎Errealitate sozial berri bat sortzen ari zen, eta langileek testuinguru berri horretan gero eta gehiago zuten esateko. Gobernuak soldaten igoera esanguratsua onartu zuen baina, denbora berean, enpresa handienetako langileen artean borroka antolatzeko modu berriak sortu ziren. Enpresa haietan ‘enpresa batzorde bat’ eratu zen; gero, beste maila altuago batean, lantegiko batzorde horien beste batzorde bat izendatu zen beraien interesak defendatzeko, botere politikoaren nahiz enpresetako ordezkarien aurrean negoziazioei ekiteko, langile jarduerari egitura bat emanez.
‎Ikusi zuen, estimatu eta, azkenean, gogoan hartu. Ene arrebak, bere sekretuzko karnetean kontsiñatzen zuen bezala eta, nik jakinez nun gordetzen zuen irakurtzen bainuen ixilka, gertaera ontzat hartu zuen bainan ez zuen gehiagoko komentariorik egin. Aitortu behar dut, ene zortzi urterekin, miresturik nengoela holako" amodio" ixtoriaren jakinean izateaz:
2008
‎Zalloren gola partida hasi eta sei minuturen buruan etorri zen zuri urdinen zorionerako. Davitxik egindako erdiraketa Iker Leonek desbideratzea lortu zuen baina Aitor Zalloren hanketara joan zen baloia eta honek ez zuen barkatu. Portugaletek erreakzionatu egin zuen orduan.
‎Gero ez zela beharrezkoa esan ziguten baina nik jarraitu egin nuen. Nere ilobak akordeoia jotzen zuen baina saldu egingo zuela esan zidan eta" nik erosiko dizut!" esan nion. Azkenean ez zuen saldu eta Orian erosi nuen bigarren eskuko bat 185.000 pezetagatik.
‎Ostiralean, batetik, Okendo inguruko proiektuaren lehen onarpena egin zen, besteak beste Udaletxe berria, Brigidarren komentuaren aldaketak eta etxebizitzen eraikuntza aurreikusten dituena eta, bestetik, zenbait udal lanpostuk aurre ikusita zituzten hizkuntza eskakizun eta derrigortasun datak atzeratzea erabaki. Bi gaiek Plataforma, EAJ PNV, EA eta EAE ANVko ordezkarien aurkako botua jaso zuten, PSE EEkoen aldekoa, PPko zinegotzia ez zen bilkuran izan eta EB Berdeak taldeko Ricardo Ortegak, Okendoko egitasmoaren alde egin zuen baina hizkuntz eskakizunen botazioan ez zuen parte hartu. Okendo inguru eraberritzeko Plan Berezia behin betiko onartu zuten ostiraleko Udal Batzarrean PSE EE eta EBko zinegotziek.
‎Beste alde batetik, urtarrilaren 16ko 3/ 2003 epaian, Konstituzio Auzitegiak Eusko Legebiltzarraren 1/ 2002 Legea Konstituzioaren aurkakoa zela adierazi zuen. Lege horrek aurrekontuen luzapena zati batean aldatu zuen baina batasun printzipioa hautsi zen gastuaren %67, 41 baino ez zelako ukitu. Konstituzio Auzitegiak, alabaina, ez zituen deuseztu administrazio jarduketa irmoak onustearen eta segurtasun juridikoaren printzipioak zaintzeko.
‎Balenziaga ondo aritu zen ezker hegalean, eta hegal hori sendotzeko Caparrosek Joseba del Olmo debutaria zelairatu zuen. Ukitu zuen lehen baloian, del Olmok gola gertu gertu izan zuen baina Asenjo berriz ere bikain aritu zen gola ekidituz.
‎Horrela ekipatu, bada, eta martxan jarri ginen denok, baita burua hautsita zeukana ere, itzalean geratzea hobe izango zuen baina?, eta, bata bestearen atzetik, hondartza aldera jo genuen, han baikeneuzkan bi batelak zain. Haietan ere piraten mozkorkeriaren aztarrenak ageri ziren, batek hautsia baitzeukan tosta bat, eta nola bata hala bestea lokatzez beteta eta xukatu gabe baitzeuden.
‎Artetak enkargua onartu zuen baina bere burua trebatu nahi zuen lehenago. Zehatza zen bere buruarekin, kosta egiten zitzaion lan bat bukatutzat ematea.
‎Berdoly kontseilari jeneral pasatu ondoan, Réveilek geldialdi bat izan zuen baina ez zegoen lo, eta Berdoly, berriz, bere tenorearen beha, egunen batez diputatu izateko ustetan duda gabe. Destandeau diputatu xuri hilaren lekua betetzeko departamendu osoan berriz hautesleak bozetara deituak izan zirela rik 1887ko otsailaren 27rako (gizonkiak baizik ez, erran gabe doa), Réveil> berriro agertu zen, oraingoan ofizialki, 1886ko azaroaren 14an.
‎Euskalerriarenyakintzan esan bezala «gure Erri zar [hau], Europako zarrena dugu». Pidalek bezala, Azkuek ere bere kultura propioaren originaltasuna nabarmentzen zuen baina ez modu isolatuan baizik Europako testuinguruan kokatuz. (Gero, jakina, gauza desberdinak nabarmenduko zituen bakoitzak bere kulturan, Azkuek zahartasuna, Pidalek gehiago europartasuna).
‎Gainera ezin esan daiteke Eliza oso ausart ageri zenik estatuaren arau linguistiko honi aurre egiteko: zerbait egin nahi zuen baina kontu handiz.
‎moduko pertsona prestigiotsu baten kritikak lehen lekuan aurkitu zituen) zalantzak zekarzkiotela Akademiak izan zezakeen harreraz: ...agokionez, bere ustez, euskalkien batasuna auzi handia zen, Akademiak ez lukeena berehala eta arinki jorratu behar; baina aldiz ortografia moduko kontuak Akademiak arautzeari egoki zeritzon eta halako arloetan «euzkera aldez gogorrago lanari ekiten ba, dator, zorijonez betor ta gustijok gogoz lagun­dagizkiogun.» Zuzak, Imanol Arriandiaga moduko jeltzaleak Akademian egon liratekeela ere aipatzen zuen baina lehendik zeuden eta «euzkeltzale orok ondo ezagututen dabezan[...] Campion, Azkue, Eleizalde eta abar» ontzat emanez. Egin kontu
‎Euskaltzain eliztarrei dagokionez, jeltzale izan zein ez, batzuk aski langile gertatu ziren, bestetzuk ez hainbeste. Akademiari ematen zioten proiekzio sozialari dagokionez, bakoitzak bere eremuan eragina zuen baina agian ez ziren iristen zenbait esparru laikotara. Adibidez Jose Agerreren ordez aukeraturiko Damaso Intza kaputxinoak, lan ugariak eta onak burutu zituen Akademian, eta Zeruko?
‎Gerra garaian inork ez zuenez% 3an dirurik lagatzen,% 6an onartu behar izan zuen udalak290 1802an, Konbentzio Gerraren garaian Aranguren jaunak% 5 eta 6an utzitako 68.250 errealen korrituak,% 4ra jaisten saiatu zen udala291 Zorra kitatzea, beraz, lehenbiziko erronka bihurtu zen udalarentzat, zeren«? Espainia mailan zor hau estatuak onartu zuen baina Gipuzkoko kasuan, Probintzia Exentoetan bezalaxe, Probintziak eskuratu behar izan zuen. Probintziak ez zeukan ahalmenik ordainarazteko(?) Espainian ez bezala, zerga ez zen kontsolidatu, herri bakoitzak bere gain hartu behar izan zuen» (Uriarte, 1998:
‎Baina oro har, Konbentzio Gerrak udalean sortu zuen zorra izan zen krisialdiaren katalizatzailea. Espainia mailan zor hori estatuak onartu zuen baina Gipuzkoan, salbuetsitako gainerako herrialdeetan bezalaxe, zorra ez zen kontsolidatu, hau da, herri bakoitzak bere gain hartu behar izan zuen. Bistatik galdu behar ez den kontua dugu hori; izan ere, foruerregimenaren araberako antolakuntza militarrari buruz hitz egiten denean, soldadutzaren salbuespenea aipatzen baita sarri, eta oso gutxitan, padre por hijo?
‎Olinpiar jokoak gorputz bila begiratzen banituen, estilo bila nengoen ni Arnaldoren irteeraren zain, eta ez naiz damutu; azkenaldian berari buruz irakurri dugunean, familiak etxetik bidali duen seme homosexualaz ari bailiran ari zen, edo iragarkietan ikusten genuen zakur abandonatuaz, baina pelikula baten estreinalditik irteten ari denaren irribarrea zeraman Arnaldok. Foto call saioan bikain, medioen aurrean trebe, konplitu zuen baina pasa gabe, infantak bezala. «Ezkon eraztuna darama» erantzun diogu interesatuari.
‎Sake errematean, aldiz, Xala erabat eraginkorra izan zen. Agirreren botileroak, Oier Zearrak, Xalaren erauntsia atsenaldien bitartez baretu nahi zuen baina ahalegin hutsala izan zen. Lekuindarrak hasieratik erabakita utzi zuen partida.
‎Atzo %8 pasa irabazi zuen Indrak, %6 pasa Mapfrek eta %5na pasa Renovables, Bankinter eta Enagasek. Edurnezurik %1, 62 galdu zuen baina. 2.914 milioiren salerosketa ez da ezer asko.
‎Idazleak mintzatu zuen atzetik eta eskerrik asko esan; galdetuko zioten alkandoraz, emazteaz, liburua idatzi bitartean sentitu zuen bihotzerreaz, idorreriaz. Gogorra izan da aitortuko zuen baina banekien jende asko zain zegoela, ez nien kale egin nahi. Atzeko lekuetan zeudenek lepoa indarka luzatzen zuten idazlearen duintasunaren ikus angelu hobea izateko.
‎Pozik eta hunkituta azaldu zen. Izan ere, detaileren bat espero zuen baina Cuevasek omenaldi eta jendearen harrera beroa jaso zuen.
‎Poltsa, elektrodoak eta baineraren artean aukeratu beharra. Elektrodoen zarata entzun zuen baina ez zizkioten jarri. Bortxatuko zutenaren mehatxuak.
‎Ara zertxobait lasaitu da paseoa ematen, eta pentsatu du: " Iritzia aldatuko zuen baina, badaezpada, berriro pasatuko naiz Gorkitik". Eta Lou ez dago baina, horko mahaian bakarrik eserita dagoen gizon burusoil hori, despistatu itxura duen gizon hori, Lourekin zegoen lehenengo gau hartan.
‎Ez da Zerutik gaztigurik jeutsi! Apaizak prediku ordua zuen bainan gorrien bisitak moztua zaion elea. Ixil ixila egon zen, harriduraren inarrostura garaitu artean.
‎Marie Leona, bi egun hauetan bihotz goibelduran zegoen. Peio haizatua zuen bainan aginduaz dolutua eta negarrez, amodio garbienarekin maitatua zuela sentitzen baitzuen. Ikusiz aita horren bihotzeko latzdura, aldera doakio erranez: Zure griña berean kausitzen naiz, Ganix! O, haurra!
‎Pedrok bere arkatza ausikitzen zuen baina hitz bakar bat ere ez zion aterarazi. Sudur ziloa karrakatu zuen eta hartarik jalgi mokor bat mahai azpian lotu.
2009
‎Senarrak jo egiten zuen, baina oldartu egin zitzaion emaztea: " Berriro etorri zen ni jipoitzera kontatzen zuen baina ni fuerte nengoen eta esan nion: ' Senarra zara ala ez?
‎Jakituria galduz gero, aldiz, akabo. Urtegiak buztina ezkutarazi zuen baina, beste alde batetik, buztinagatik egin zuten hura hemen, buztina iragazgaitza delako. Duela 50 urte Legutioko biltegia egin zutenean, bertako nekazariak lur onenak gabe geratu ziren, buztingileak buztinik gabe, errotariak errotarik gabe…
‎Lunaren taldeak hobera egin zuen baina ezin izan zuen Realaren gola saihestu. 19 minutuan Marcosek Ruben erraz gainditu eta buruz burukoan Valle atezaina gainditu zuen lehen gola egiteko.
‎Yordik 66 minutuan gola bere oinetan izan zuen baina Ansotegik baloia atera zuen atepetik. Andaluziarren aukera onaren ostean, Carlos Martinezek kontraerasoa antolatu zuen Marcosi 60 metroko pasea emanez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 458 (3,02)
ukan 129 (0,85)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan baina ez 15 (0,10)
ukan baina ezin 6 (0,04)
ukan baina bera 4 (0,03)
ukan baina ni 3 (0,02)
ukan baina azken 2 (0,01)
ukan baina bat 2 (0,01)
ukan baina bi 2 (0,01)
ukan baina hau 2 (0,01)
ukan baina hori 2 (0,01)
ukan baina hura 2 (0,01)
ukan baina inor 2 (0,01)
ukan baina izen 2 (0,01)
ukan baina jakin 2 (0,01)
ukan baina Urkullu 2 (0,01)
ukan baina agian 1 (0,01)
ukan baina agindu 1 (0,01)
ukan baina ahalegin 1 (0,01)
ukan baina aita 1 (0,01)
ukan baina ama 1 (0,01)
ukan baina baietz 1 (0,01)
ukan baina bake 1 (0,01)
ukan baina batzuetan 1 (0,01)
ukan baina begi 1 (0,01)
ukan baina beharbada 1 (0,01)
ukan baina behin 1 (0,01)
ukan baina beldur 1 (0,01)
ukan baina beste 1 (0,01)
ukan baina bigarrengo 1 (0,01)
ukan baina bihotz 1 (0,01)
ukan baina biziki 1 (0,01)
ukan baina botoi 1 (0,01)
ukan baina datu 1 (0,01)
ukan baina deabru 1 (0,01)
ukan baina debekatu 1 (0,01)
ukan baina den 1 (0,01)
ukan baina duda 1 (0,01)
ukan baina edozein 1 (0,01)
ukan baina egiazko 1 (0,01)
ukan baina errealitate 1 (0,01)
ukan baina errealki 1 (0,01)
ukan baina espero 1 (0,01)
ukan baina filologia 1 (0,01)
ukan baina formagabe 1 (0,01)
ukan baina Frantzia 1 (0,01)
ukan baina frogatu 1 (0,01)
ukan baina gero 1 (0,01)
ukan baina Gorka 1 (0,01)
ukan baina gorputz 1 (0,01)
ukan baina gorri 1 (0,01)
ukan baina gu 1 (0,01)
ukan baina hala 1 (0,01)
ukan baina hasi 1 (0,01)
ukan baina hetsialdi 1 (0,01)
ukan baina hiru 1 (0,01)
ukan baina hirugarren 1 (0,01)
ukan baina idazkari 1 (0,01)
ukan baina ikasle 1 (0,01)
ukan baina ikusi 1 (0,01)
ukan baina interesante 1 (0,01)
ukan baina kolpatu 1 (0,01)
ukan baina kontu 1 (0,01)
ukan baina laster 1 (0,01)
ukan baina momentu 1 (0,01)
ukan baina neska 1 (0,01)
ukan baina nobela 1 (0,01)
ukan baina Nora 1 (0,01)
ukan baina partida 1 (0,01)
ukan baina pentsatu 1 (0,01)
ukan baina sasoiko 1 (0,01)
ukan baina sei 1 (0,01)
ukan baina sektario 1 (0,01)
ukan baina sendo 1 (0,01)
ukan baina Tartalo 1 (0,01)
ukan baina txapelgo 1 (0,01)
ukan baina zor 1 (0,01)
ukan baina zu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia