Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2000
‎Aita Itxaso hil berria zen, eta komentuan bertan lurperatuko zuten, biharamunean. Osaba ikusi zuen azken aldia zein zen pentsatzen jarrita, bere susmogaizto haiek kontatu zizkionekoa izan zela ohartu zen. Harrezkero, beste seniparterikez eta, susmo txar haiexek hartu zituen beretzat gure aitak, eta susmo horien gainetikAita Morlansenganako herra bizia, bihotzean zulatua betiko.
‎" Orange Day a dela-eta, Belfast, Derry eta Newtownards hirietan oraindik unionista eta errepublikarren arteko liskarrak baretu ez direnean, IRAk atentatua burutu zuen atzo arratsaldean bost militante lealistaren kontra. Atentatua egiteko moduari erreparatuta, poliziak adierazi zuen azken aldian oso gutxitan erabilitako sistema jarri zuela praktikan IRAk, beti ere hasierako susmo eta hipotesiak betetzen badira. Dirudienez, lealisten taldean norbait infiltratzea lortu zuten, eta haren bidez jakin ahal izan zuen IRAk noiz, non eta nola burutu aipatutako ekintza.
2003
‎Berak eta emazteak, biek egin zuten barre. Hura izan zen, orain gogoratzen du, emazteak umearen  aurrean barre egin zuen azken aldia. Umea jada ohean zegoen, medikuak hala agindurik, eta egun horretantxe odola bota zuen lehenengoz eztularekin batera.
2004
‎–ahots larritua zen tenientearena. Eta arrotza iruditu zitzaion ahots hura Eisenhowerri, entzun zuen azken alditik urteak igaro balira bezala.
2005
‎Adela azkar ihartu zen, aldapa elurtuan behera irristan datorrena bezala. Albertok etxean zaindu zuen azken aldian, Adelak ez baitzuen ospitalean egon nahi, bizia denboralditxo bat gehiagorako luza ziezaioten. Tinko eta lasai hartu zuen erabakia:
2007
‎Urduri jartzen zen halakoetan agurea, bete daitekeena aise betetzera ohitua baitzegoen; gurutzegrametan bai, behinik behin. Ez zuen oroitzen noiz izan zen gurutzegrama batean laukitxo bat hutsik utzi zuen azken aldia; baina aspaldi, oso aspaldi behar zuen. Eta clochardaren poltsa zuriak horixe iruditzen zitzaizkion, gurutzegramako laukitxo hutsak, poltsa beltzen artean tartekatuta gurutzegrama bakoitza den erronka hori osatzen zutenak.
‎Gigi. Harekin hitz egin zuen azken aldiaz gogoratu zen. Hamasei bat urte izango zituen.
‎Egonean asperturik, etorritako bidetik egin zuen alde eta hoteleko terrazan hartu zuen atseden. Egunkari bat edo bertze izan ezik, ez zuen azken aldian deus irakurri, eta libururen bat eskuratzeko gogoa egin zitzaion. Zerbitzaria, hau da, unibertsitateko irakaslea irudi zuen aitona agurgarria inguratu zitzaiolarik, berari galdetzea otu zitzaion non erosten ahal zuen libururik.
2008
‎Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPren presidente hautatu du alderdiaren XII. Kongresuak, boto emaileen %82, 3k aldeko botoa emanda. Presidentziarako hautagai bakarra izan den Basagoitik aurreratu zuen azken aldiko liskarrak gainditu eta alderdi barruko batasuna lortu nahi zuela, eta neurri batean behintzat, lortu du. Hala ere, ez da iritsi San Gilek aurreko kongresuan jaso zuen %88en babesa lortzera.
‎Hura izan zen familiak Jesus Basauriren zuzeneko berri izan zuen azken aldia. Aurrerantzean informazio ugari jaso zuten senideek, gaur arte baino egiaztatu ez den hamaika datu.
2009
‎Asteartean izan omen zen bisitan Lizasorenean, pare bat orduz hizketan jardun ondoren, elkar agurtu omen zuten. Agirrek esan du, ez zuela uste ikusiko zuen azken aldia hura zela eta kolpeikaragarria izan dela lagunaren heriotza.Bost hamarkada igaro zituzten elkarrekin bertsotan, bolada batean gehiago. Lizaso Agirrerentzat zer zen galdetuta, gizon on bat izan da erantzuna, lagunarterako asko balio zuen gizona, pozik aritzen ginen elkarrekin; gainera, oso hiztun ona zen, mahaiaren bueltan haren inguruan jartzen zirenak, gustura egoten ziren beti.Bertsolari gisa ere handia" zela nabarmendu du.
‎Bezperan doluminak ematera hurbildu zitzaioneko inpresioa berritu zitzaion Oskarri. Bi urte inguru ziren Alba ikusi zuen azken alditik, eta Oskarrek gogoratzen zuen neska eder hark ilea moztu, nabarmen gizendu eta hamar urte zahartu zela ematen zuen.
‎Diafragma zer den ere ez daki. Gogoratu du semea zaldiko maldiko hartu zuen azken aldian pisutsua egin zitzaiola; krak egin zuen zerbaitek bere bizkarrezurrean, eta harrezkero pare bat aste pasa direnez, Diego beldur da, hurrengo aldian umea handituegia (zortzi urte beteko ditu laster) etorriko ez ote zaion, pisutsuegia bere bizkarrezur makalerako, adin horretan izugarria baita hazteak hartzen duen abiadura. Eta hori gutxi balitz, han egongo da emaztea, berak aukeratutako parkean edo kafetegian, adostutako bisitaren denbora noiz amaituko zain, aldizkari batekin edo kafesne hotzarekin.
‎Ikusi zuen azken aldian baino itxura hobea zeukan neskak. Ondo orraztuta, ondo makillatuta, bufanda gorri bat zeraman lepo inguruan, eta kolore bereko eskularruak.
‎«Aitonak amonari esan zion, gudari moduan zebilelaeta hobe izango zela familiarekin loturarik ez edukitzea». Hori izan zen MariaBeldarrainek senarraren berri izan zuen azken aldia. 1936 urtearen amaiera zen.Fidel Bueno betiko desagertu zen.
‎Zorionez Iniesta garaiz iritsi da finalera, justu samar izan arren, eta ea nola erantzuten duen bi asteko etenaren ostean. Giharretako mina izan zuen azken aldian sasoiko itzuli zen. Xaviren adiskiderik onena da zelaian.
2010
‎Atletico Madrilek Kopako finalerako txartela eskuratu du. Hamar urte igaro dira txapelketa horretako final bat jokatu zuen azken alditik. Racingek gol goiztiarra sartu zuen (Valerak bere atean 2 minutuan), hori zen kantabriarren helburu nagusia, markagailua partida hasi bezain pronto estreinatzea.
‎Berokia jantzi zuen Sarak Eriki maitekiro musu eman baino lehen. Poliki poliki aldendu zituen bere ezpainak mutilarenetatik eta aurpegia laztandu zion, Amerika zapaltzen zuen azken aldia izan zitekeenaren jakitun.
2011
‎Puntu bakar bat; horixe da Athleticek Espainiako Ligako lehen lau partidak jokatuta bildu duen uzta eskasa. Oso atzera egin behar da talde zuri gorriak txapelketa okerrago hasi zuen azken aldiaren berri izateko; 31 urte luze, hain zuzen ere. denboraldian izan zen.
‎Gorenaren erabakia atzera bota zuen azken aldia Iniciativa Internacionalistaren auzian izan zen, 2009an.
‎Haiekin alde egindakoak ez dira itzultzen, ez dituzte zurezko kutxa merkeetan etxeratzen, eta deitzen dute, goizago edo beranduago, baina deitu egiten dute etxera. Zurrustaren luzeak beta eman dio behera erreparatzeko, eta Jasminkarekin gogoratu da, duna bazterrera limurtu nahi izan zuen azken aldi hartan, eta erabakia ordukoa duela pentsatu du, gaur arte ohartu ez bada ere, neskak ezetz esan zion une hartantxe deliberatu zela. Turistarekin gaua goxo pasatzeko aukera galdu izana darabil gogoan, heldu samarra zuan baina bazian nondik heldu Karmela horrek, ez huen gaizkitxo pasako tarte bat haren ondoan, eta zakila tentetzen sumatu du eskuan, eta Jasminka etorri zaio ostera akordura, estu estu zunbulaka biak harea artean, ezezkoaren aurreko jolasak artean baiezkoa iradokitzen zuela.
‎Amak ezagun zuen, begi zulo handituetan, leher eginda zegoela. Aurreko gaua eta ia egun osoa berak emanak zituen osabari kontu egiten, baina ez zuen alde egin nahi, koinatua bizirik ikusiko zuen azken aldia zelako ziurrak harturik, nonbait. Konbentzitu nuen, hala ere, eta, osabari kopetan musu emanez, etxerako bidea hartu zuen.
‎Bere talde heavy en posterrek ere hantxe segitzen zuten, mamu zurbilen antzera. Hamar urte igaroak ziren gela hartan lo egin zuen azken alditik. Denbora azkar joana zen.
‎Hura izan zen bere aita ikusi zuen azken aldia. Esterminatu egin zuen bere bizitzatik, hark beraiek lehenago esterminatu bezala.
2014
‎Aita ikusi zuen azken aldiaz gogoratu zen Dexter, eta poztu egin zen gurasoak gau hartan ez zirelako han egonen; mutil hura nor zen galdetuko zioten beren buruari. Keeble n sortua zen, berrogeita hamar milia iparraldera zegoen Minnesotako herrixka batean, eta beti izan zuen Keeble bere herritzat, Black Bear bainoago.
‎Hasi da kalkulatzen: urtebete baino gehiago igaro da burdin zaporea ahoan sentitu zuen azken alditik. Urtebete eta bi hilabete; urria; ez, azaroa.
‎Zimurrak izugarri nabarmendu zaizkio irri txikia egin duenean. Ez zuen gogoratzen ispiluaren aurrean irribarre keinua egin zuen azken aldia. Begi ondotik aurpegi osora sortzen eta zabaltzen zaizkio orain zimurrak.
2015
‎Esku irekiarekin estali du ahoa berehala, ikarak hartuta, lotsa poxi batez ere. Ez du akorduan barre egin zuen azken aldia. Beharbada, iloba bere zapata txiki lokatzez zikin eta blai eginak eskutan gerturatu eta gainean jauzi egiteko putzu bat dagoen bitartean zoriontsua izango zela esan zion udazken umel hartan egin zuen barre amaiezin askatzailea izango zen azkena.
‎Montura laranjadun eguzkiko betaurreko batzuk ditu eta ilea motza, lisoa, gogoratzen ez zuen itxura bat ematen diona. Ikusi zuen azken aldian ile luzea zuen. Gerritik pasa dio esku bat Sarak, bestearekin bere poltsari eusten dion bitartean.
‎Uztailean, lanera. Osagileak paper bat egin zidan, eta bertan esaten zuen azken aldi hau gaindituta lanean hasteko moduan nagoela.
‎Berak, berriz, labur erantzun ohi zuen azken aldian, funtsean ezer esaten ez zuten hitz arrunt haiek baliatuz errukiari ateak itxi nahi balizkio bezala:
‎Pistola altxatu zuenean, hura etzan eta etsipenez begira geratu zitzaion. Jimek lakioa erabili zuen azken aldia izan zen.
‎Ahari talka bideo hura, adibidez, politikarien eztabaidetatik ateratako off eko ahotsekin bikoiztua, edota ia areto oso bat betetzen zuen Ikea Crucifixion, non arotz bati hogei gurutze berdin enkargatu zizkion, gero kale inkesta batean gurutziltzaketei buruz jendeak zuen ikuspegiarekin landa lan serio bat egiteko eta gurutziltzaketa fisiko zein metaforikoei buruz sakon hausnartzeko, errazkeriatik urrun. Ez zitzaion hainbeste gustatu gurutze hauetako batera eskaileratxoa jarri eta publikoari bertan zintzilikatzeko modua ematea, museoa jolas parkera hurbiltzen zuen azken aldiko joerari egindako kontzesio merke antxa.
2016
‎Aspaldi da ez duela behar bezala lo egiten. Hobeki erran, ez du oroitzen ongi lo egin zuen azken aldia. Baditu lasai ez lo egiteko motiboak.
‎Begiek diz diz egin zioten Karmeni. Noiz izan zen kanpoan jan zuen azken aldia. Mutikoen jaunartzean.
‎Dmitrenkok erretiratu egiten zituen odolbilduak sendatu baino lehenago. Asiainek ikusi zuen azken aldian, neska herrenka zebilen.
2017
‎Gratis da". Pentsatu zuen hori zela autobusa hartuko zuen azken aldia, eta inoiz baino gusturago pagatu zituen hogei pezeta haiek. Bulebarreko komunetan egin zuen piza, eta pixka bat kostatu bazitzaion ere, askoz gehiago kostatu zitzaion, askoz luzeago egin zitzaion egun hartan Kontxako Perlaraino egin zuen paseotxoa beste egunetakoak baino.
‎Denboraldia ixteko ohiturari jarraiki, Parisko Sei Egunetan lehiatu zen. Proba horretan parte hartu zuen azken aldia izan zen, hilabete gutxi batzuk geroago, diru arazoen erruz, Vel d" Hiv belodromoa itxi baitzuten.
‎Rhayaderrek arima jarri zuen margolanean. Bitxia zen, baina hura izan zen elur antzara margotu zuen azken aldia. Ekaitzek beste lurralde batetik ekarri zuten hegaztia, eta hegaztiak lagun bana ekarri zien gizon bakartiari eta neska gazteari.
‎Ben Amorrek memorian grabatuta dauka bere ama ikusi zuen azken aldia. Ospitalean zegoen, komatik atera berri, bere buruaz beste egiten saiatu ostean.
‎Aita Itxaso hil berria zen, eta komentuan bertan lurperatuko zuten, biharamunean. Nire aita pentsatzen jarri, eta osaba ikusi zuen azken aldia bere susmo gaizto haiek kontatu zizkionekoa izan zela ohartu zen. Harrezkero, beste seniparterik ez eta, susmo txar haiek hartu zituen osabaren ondaretzat, eta susmo horien gainetik Aita Morlansenganako herra, bihotzean zulatua betiko.
‎Mikel Gorostapolo aldera abiatu zen, bizikletaz, beti bezala. Ezkor, agurtzen zuen azken aldia zela sentitu zuen, puska batean.
‎Leirek ahizparen dardara sentitu zuen bularraren kontra. Ez zuen oroitzen norbait besarkatu zuen azken aldia.
‎Uztailaren 20 Wyoming-eko Buffalok 2017ko NABO Biltzar Nagusia eta Besta Handia bildu du. 2011 izan zen Buffalok nazio mailako halako besta handia bildu zuen azken aldia eta aurtengora ere milaka jende bildu dira, arrakasta polita lorturik. Musika taldeetan, Euskal Herriko Errebal (Gipuzkoa) eta Xabi Aburruzaga (Bizkaia) izan dira partaide eta Estatu Batuetako Amerikanuak (Utah, Kalifornia...), Mercedes Mendive (Elko, Nevada) eta Ospa (Buffalo berekoa).
2018
‎Urte batzuk geroago, etxeko telefono zenbakia lortu, eta hainbat aldiz deitu zien, baina aitak ez du berarekin hitz egin nahi. Duela gutxi, etxera deitu zuen azken aldian, aitak onartu egin zuen telefonoaren bestaldean jartzea.
‎Zoratu baino lehen, oroitzapen gero eta lanbrotsuagoa zen Bilbo hark leiho itxietatik harago taupaka jarraitzen ote zuen berretsi behar zuen bere begiez, sudurraz, belarriez, are azalaz. Hori egin zuen azken aldian, berak ezer sumatu barik, uholde latzak egon zirela aurkitu zuen kanpoan. Geroago jakin zuen, zantzu guztien arabera, meteoerasoa izan zela eta Euskal Herria ez zela izan kolpatuena, hain zuzen ere.
2019
‎Hura ez zen izan Euskal Herriko egoera politikoak jaietan eragina izan zuen azken aldia. Handik ia bi hamarkadara, berriz geratu zituzten festak, tentsiozko beste une batean:
‎Ez zuen oroitzen ama beso artean hartu zuen azken aldia. Noiz bihurtu zen Irene maitasun seinaleekiko hain hotza?
‎Atzera egin zuen: buruan zeukan Motikok eta Kulunkak prestaturiko Mercedesa Elorrietatik iparraldera gidatu zuen azken aldia. Landetako oihanean aurkitu zen agudo.
2020
‎Antzinako erara dei egin zuten batzarrera, formalitaterik gabe, egoiliarrei tukurik ez eragiteko. Denbora luzea igaro behar izan zuen haietako baten batek batzar baterako deia idatzizko ohartxo batean jaso zuen azken alditik. Baziren urteak edozein bilera antolatzeko modua deitutako guztien sakelako telefonora online deialdi bat bidaltzea zela.
‎Frantziako Gobernu batek konstituzioko 49.3 artikulua aktibatu zuen azken aldia 2016an izan zen. Manuel Valls lehen ministro sozialistaren gobernuak erabili zuen, bere lan erreforma ezartzeko.
‎Tito, Naparrak Iruñean egin zuen azken aldian eta atzerriko lehen etapan haren neska laguna zena da egiletzaren inguruan zalantza handiak dituztenetako bat, eta justua da horrela baieztatzea.
‎Ikusi zuen azken aldian gaztetxo herabe eta izu baten itxura izan arren, Paulo Ansorenak berehala ezagutu zuen Echalucetarretan gazteena, mundura ia hil hurren ekarri zuena. Ilea mototsean bilduta, aurpegia bistan, Matilderen begiak are eta gehiago nabarmentzen zitzaizkion.
2021
‎Edonola ere, Manuk pentsatu zuen azken aldian Amaia eta biak urrundu zirela. Bazirudien harremana mantentzen ari zirela, baina muga bat ez gainditzeko kontu handiz ari zirela.
‎Ikertzaileak, handik aurrera beste kasuez kezkatu behar ez zutenez gehiago zentratuko ziren kasu horretan. Pepik komentatu zuen azken aldian ez zela margo gehiagorik agertu, agian gaizkileek, ikerketak egiten ari zirela susmatzeagatik. Dena den, Elenak ikerketaren aurrerapenen berri izan zuen.
‎Azpeitiak Gipuzkoako Herriartekoa irabazi zuen azken aldian taldean zinen zu. Aurten, anaia Iker Ilunperen taldean dago, jubeniletan.
‎Ahotsak kobazulo batean bezala egin zion oihartzun barruan, eta irudiek dardara egin zioten begien aurrean. Gogoratzen zuen azken aldian Bilbon zegoen, etxera bidean, eta gero, halako zulo beltz batez aparte, ezer ez.
2022
‎Manexek ez zuen azalpen handirik behar izan, berehalaxe ulertu zuen azken aldian sortutako nahasmendu latzaren ondorioz, birigarro gurasoek habia zapuztua zutela.
‎Mahaian, Yusufek barre algaraka jarri ditu denak: eurotunela zeharkatzeko asmoz kamioi batera igotzea lortu zuen azken aldian, Parisen azaldu omen zen. Orientazioa galdurik, azkenean gidariaren kabinan kax kax jo behar izan zuen, nora zihoan galdetzeko, eta ez zuen beste aukerarik izan amorraturik kamioitik jaitsi eta Calaisera itzultzea baino.
‎Realak oroitzapen ederra zuen Santiago Bernabeun jokatu zuen azken aldiaz. Duela bi urte izan zen, eta talde txuri urdinak partida ikusgarria jokatu zuen.
‎Dortokek ere hegan egiten dute. Ez zuen azken aldia izan Donostian, ez eta saria eskuratu zuena ere, 2006an Ilargi erdia filmari esker ere irabazi baitzuen Urrezko Maskorra —ordukoan, Martial Fourgeronen Mon fils à moi (Seme neure neurea) filmarekin ex aequo— Iranen bizi diren artistek, emakumeek bereziki, beren lana egiteko eta zabaltzeko dituzten zailtasun eta debekuen berri eman zuen.
‎Santik azaldu du hilketaren egunean bakarrik gosaldu zuela, emaztea irratian entzunez, egunero bezala. Begiak malkoz beteta, aipatu du huraxe izan zela emaztearen ahotsa entzun zuen azken aldia trenekoa gertatu zen arte. Gero, etxea txukundu eta bazkaltzeko zerbait prestatu omen zuen.
‎Begira gailuak seinalea bidali zuen azken aldia, desagertu aurretik zure ate aurrean izan zen.
2023
‎1888ko abuztuaren 29an (529) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion bi modelo zituela aste horretan: nekazari zahar bat eta emakume Arlesiar bat; Arlesiar hori modelotzat eduki zuen azken aldian dirua eskatu ziola paratu aurretik eta gero amaitu aurretik desagertu zela; behartua zagoela itzultzera. Lore sorta bat eta zapata zahar pare bat margotzen ari zela; bi hiru egun oso onak izan zituztela han, oso beroak eta haizerik gabe; mahatsak heltzen ari zirela.
‎Paris Roubaixen ohikoa den moduan, eroriko mordoxka izan dira gaur ere, tartean, Peter Saganena (TotalEnergies). Eslovakiakoak klasika hori korritzen zuen azken aldia zen (2018 urtean irabazi egin zuen), errepideko txirrindularitza utziko baitu denboraldi amaieran.
‎Lehen Mailako aurreneko finala jokatu nahi du. Badaki urte mordoa pasatu direla errioxar batek buruz buruko nagusiko finala jokatu zuen azken alditik: 1954an izan zen.
‎Adierazi behar da Udaleko Osoko Bilkurak ordenantza horien balioa handitzea onartu zuen azken aldia 2020 urtea izan zela, eta urteko inflazioaren aldaketa, 2020ko abuztutik 2023ko abuztura, Araban,% 16,4 ingurukoa izan dela. Horrela, udalbatzak onartutako aldaketen helburua Udalak ematen dituen zerbitzuen kalitateari eusteko eta hobetzeko behar besteko finantzaketa izatea da.
‎Urteak ziren arabar batek ez zuela Binakako Txapelketa profesionalean jokatzen, eta aurrelari amurrioarrak dinamika horrekin apurtu zuen. 2001ean izan zen arabar batek txapelketan parte hartu zuen azken aldia. Arroyo II izan zen kirolari hura, eta bera ere ordezko bezala batu zen Binakako Txapelketara.
‎Batetik, kezka adierazi zuen azken aldian" euskararen kalterako" izan diren sententziei lotuta," lotsagarriak" izan direla gaineratuz. Bereziki urte hasieran Laudion egindako epaian egin zuen azpimarra.
‎Aski, jakiteko argitu gabeko bortxazko desagerketa zauri heze bat dela lur lokartuan, eta beti dela horrela. Oroimena iristen zitzaion tokiraino, huraxe izan zen negar egin zuen azken aldia.
‎Baina agindu zuen azken aldia izango zela estualditik aterako zuena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia