Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 163

2000
‎Haietako bat, itsua, belus moketa ikusgarriarekin estropezu eginda, han joan zitzaigun eskailera pikoan behera, gure begien aurrean, beldurrezko filmetan gertatu ohi den baino kalapita handiagoa eginez, zer diren gauzak; gu iristerako, baina azafatak minutu bat lehenago joanak baitziren beren zerbitzu publikoak beste norbaiti eskaintzera, Borge jauna zen, odol borbor itxuragaiztoan, bragetako botoiak lotsagabe irekita zituela. Badaezpada ere, prestu hurbildu gin  tzaizkion lau gizasemeok, eta hil aginean zen gizajoak hala eskatuta, esan liteke, bada buruan lau kolpe latz lehor eman genizkion zoruaren kontra, adeitsu asko, eta, aireari (eta bizitzari) azken ostikada haserretua joz, Borge jaunak herio betikoa besarkatu zuen azkenik eta sofrikario erantsirik gabe. Gero, errespetuz, begi itsuak itxi genizkion eta brageta lotu.
‎Oraindik ongi oroitzen naiz Elizaren kondaira batez. Migelek ekarri zuen kolejiotik, eta irudi bat zuen azken orrialdetako batean: Lutero ari zen paper ba  tzuk erretzen, eta deabru baten itxura zuen Luterok, eta liburuak deabrutzat jotzen zuen Lutero.
2001
‎haren deitura darama behinik behin izengoitiz. Eta  Unibertsitate horrek ekarri behar zuen azken buruan Oñatikoaren hondamendia. Historialarien eginbidea da, izatekotan ere, hori zergatik  gertatu zen erabakitzea.
2002
‎Eta baita nire han egoteko eskubidea zalantzan jarri izanak ere. Inorena baino eskubide handiagoa zen nirea; egia da lurrean zetzan gizon hura ez nuela ordu arte sekula ikusi, baina hiltzen ikusi izana lokarri etenezina zen niretzat; ni izan nintzen haren azkeneko begiradaren lekuko bakarra; umea izango nintzen ertzain estrabikoarentzat, baina nirea izan zen, ez beste inorena, hildakoak ikusi zuen azken begirada; hildakoak nire begirada izan zuen, eta ez tiroa, bere mundualdiko giza bizipen azkena. Eta huraxe egiten ari nintzen neu ere han:
‎Bularraren kontra estutu zituen. Ezpainak zimurturik, barrenean zeukan egonezinaren zergatikakoa atera zuen azkenean:
2003
‎Berak eta emazteak, biek egin zuten barre. Hura izan zen, orain gogoratzen du, emazteak umearen  aurrean barre egin zuen azken aldia. Umea jada ohean zegoen, medikuak hala agindurik, eta egun horretantxe odola bota zuen lehenengoz eztularekin batera.
2005
‎Adela azkar ihartu zen, aldapa elurtuan behera irristan datorrena bezala. Albertok etxean zaindu zuen azken aldian, Adelak ez baitzuen ospitalean egon nahi, bizia denboralditxo bat gehiagorako luza ziezaioten. Tinko eta lasai hartu zuen erabakia:
2006
‎Zutik egon zen denbora osoan, eta galde erantzunetan lau haizetara mugitu zituen beso segailak azalpenak emanez. Jamesonen ondoan eseritako emakume ilehoriak egin zuen azken galdera, zurrupadatxo bat hartuz eskuan zuen te hotzetik.
‎Karta bat aukeratzeko eman zion neska txekiarrari. Neskak, aldi batez gogoetan ibili eta, bateko bihotza atera zuen azkenean. Arrakeroak irribarre egin zion, kilimusi nabarmenez.
‎Halako batean, erasotzaileetako batek alaitasunezko oihu bat egin zuen. Ematen zuen azkenean aurkitu zutela bila zebiltzana. Kolpeak berriro, metalezko zerbait hausten ariko balira bezala.
2007
‎Lurrak inurrika egiten zion eskumuturretik atzamarren puntaraino. Eskua erretiratu zuenean, gogor astindu behar izan zuen azken errauts aleak askatzeko. Temosoenek, hala ere, aterpea bilatu zuten atzamarren arteko zirrikituetan, izerdia lagun.
‎Gigiren begi haxixak gorrituak izan ziren, gogoa itzali aurretixe, ikusi zuen azken gauza:
‎Demetriok pistola jaitsi zuen azkenean, eta atzera egin zuen. " Eraman boltxebikea!", esan zien eskuin ezkerreko zibilei, baina Justinok berak eman zuen pausoa aurrera, inork heldu baino lehen.
‎Bero zakarraz ari zen, gauean bizi beharraz beroari izkin egiteko, eta hidratazio beharraz, garagardoarekin, ahal bazen," basamortutze prozesuak gu ere harrapa ez gaitzan". Hura izan zen haren erretolikatik aditu zuen azkena, gero bakarrik utzi baitzuen barre algaretan. Isildu zenean edalontzia erabat hustu zuen, eta aurrez aurre begiratu zion, garagardoaren aparra ezpainetatik kendu gabe.
‎Gigi. Harekin hitz egin zuen azken aldiaz gogoratu zen. Hamasei bat urte izango zituen.
‎Ramón Vila Capdevilla, esan zion agureari, konplizitatez?. Gerra ondotik borrokan jardun zuen azken gerrillari anarkista. 1963an hil zuten zibilek, Katalunian.
2008
‎Mireiak Berlinen pasatu zuen azken asteburuan, Kike, Maite eta hirurak Dresdenera joan ziren egun pasa. Ikasle egoitzako nire gelan geratu nintzen, eta elurra egin zuen lehenengo eguna izan zen.
‎Nik legatza nahi nuen, irinetan eta arrautzetan pasatutako legatz frijitua, jan erraza da eta Tomasek hortzeria hondatu zidanetik ahoan erraz mamurtzen diren jakiak gustatzen zaizkit niri, baina Tomasek esan zidan, hemen nola eskatuko duzu ba arraina, kostatik hain urruti?, baina helburua ez baitzen ondo afaltzea, eta are gutxiago Tomasi ezertan eta ezta ezergatik ere kontra egitea, ba nik esan nion baietz, arrazoi zuela eta beste zerbait eskatuko nuela, eta etxekoandrea nota hartzera etorri zenean, nik esan nion, neuk ere txuleta jango dut senarrarekin batera, horixe esan nion irribarre eginez, eta etxekoandreak nota hartu zuen, eta on egin! ...u zitzaidan Apezarengatik galdetzea ere, baina zertarako erbia tentatu?, kontua da egoera neure ildora erakarri nuela denbora osoan, eta, egia esan, uste baino hobeto atera zitzaidan ahalegina, Tomasek oso adeitsu jokatu baitzuen denbora osoan, adeitsu eta apal, hiltegira doan bildots baten antzera, eta esan zidanean beste koñak bat hartu nahi zuela, nik ez nion ezer esan, nola ba?, huraxe izango zuen azkena...
‎Mezu eta dei asko jaso genituen egun haietan eta behin baino gehiagotan egon ginen bai Chongqingerako bai Hunan-erako taldeak osatzekotan, baina gauza bat zela eta bestea zela, beti geratzen ginen taldea osatu gabe. Baina arazo hark, gure telefonoaren faktura horrenbeste puztu zuen arazo hark, izan zuen azkenik konponbiderik. Galiziako familia bat, gure egoera berean zegoena, gurekin etortzeko prest azaldu zen eta Emakumearen Agentzia izeneko erakunde txinatarrarekin harremanetan jarri ginen ea posible ote zen bi probintzia ezberdinetara joanagatik gurea talde bakartzat jotzea.
2009
‎–Aurreneko aldia da emakume arma bat erabiltzen duzuna, esan zuen azkenean?. Zuganako sentitzen nuen amodioa...
‎–Ankerkeriaz, zitalkeriaz jokatu zenuen nirekin, esan zuen azkenean Wardesek ahots isil batez?. Salatu izan bazintut, munduko epaitegi bakar batek ere ez zintuzke errugabetzat joko.
‎karikaturak gustuko zituen garaian, modaz pasea zen zorroztasuna. 1942ko uztailaren 15ean, bi egunez atxilotuta eduki ondoren Pithiviers eko esparruan sartu zutenean, Present astekari petaindarrean azaldu zen Irène Némirovskyk bizirik zela argitaratu zuen azken eleberri laburra. Begien bistakoa da obra horretan gure egilearen etsipena:
‎–Ez dut ulertzen zergatik dudan halako gogoa zuri nitaz hitz egiteko, esan zuen azkenean, ahots dardarati batez?. Zin degizut, andrea, inoiz ez diodala inori hitz bat bera ere kontatu nire bizitzari buruz, ez nire arazoez, ezta nire iraganaz ere.
‎Halako duintasun eitea hartu zuen, hotza. Berreskuratu egin zuen azkenean begirada distiratsu eta hutsa, medikuaren eta gaixoaren artean pantaila baten gisan tartekatzen dena.
‎Bo! Esan dezatela nahi dutena!), lortua zuen azkenean bere saria. Haraindiko unea, non gizakiak bere indarrak neurtzen dituen eta ezerk eroraraziko ez duela, ezerk geldiaraziko ez duela sentitzen duen.
‎Han entzun zuen azkenean Clarak burdin hesia zabaltzen eta senarraren pauso hotsak lorategian barna zetorrela. Zer poliki zetorren!
‎–Ez, erantzun zuen azkenean.
‎Lortu zuen azkenean herrikide batekin, dentista bera, ados jartzea. Erdi bana alokatuko zuten etxebizitza bat Parisen eta hantxe jarriko ziren biak bizitzen.
‎–Hotzak nago, esan zuen azkenean?, nekatuta nago. Jende zoritxarrekoa, gaixoak, jende desesperatua, besterik ez dut ikusten.
‎Ez zen, ez, hain harro ageri, Mouravineren haur baten esperoan zegoenean!"?. Pikutara nire karrera, esan zuen azkenean?, eta nire emaztea eta nire semea miserian. Ez luzerako?
‎Kendua zuen eraztuna eta argipean jarria, dir dir egin zezan?. Ez nator Suktonin andereñoaren beraren izenean, zehaztu zuen azkenean?, haren familiaren izenean baizik. Nadinek hemezortzi urte baino ez ditu... gazte samarra da.
‎–Begirune handia diot Wardes andreari, Ange, esan zuen azkenean ahapeka?. Ez hitz egin hari buruz, mesedez.
‎–Zer jakin nahi zenuen? , esan zuen azkenean Angek?. Tira, tira, aprobetxatu!
‎Epaitegi batean hiltzaile bat epaitu zuten. Epaileak galdera egin zion akusatuari, ba ote zuen azken orduko alegaziorik. Akusatua patxadaz zutitu zen.
‎Denda atarian, Claudiori agur keinu laburra egin ostean, ibiltzeari lotu zitzaion mekanikoki, norabide jakinik gabe. Ez zuen azken asteotako ibilbidea errepikatu nahi: 48 lineako autobusa hartu; gero, betiko geltokian jaitsi; hurrena, dendan jaki beti berak erosi; eta, azkenik, etxean parapetatu, zigarroaren ke artean, bakarrik, bere oroitzapenekin.
‎Eta igande arratsaldero, Ipuruara, S.D. Eibar-en partidak ikustera. Hura izan zen Jose Eulogio Garate handiak Eibarren eta Eibarrekin jokatu zuen azken denboraldia. Garatek berak berriki aitortua du, oraindik ere –nahiz hainbeste urte igaro den– errazago gogoratzen duela Eibarren jokatzen zueneko ohiko hamaikakoa, Atletico Madrilekin Ligako txapeldun eta Europako txapeldunorde izan zenekoa baino.
‎Katalan izatearen ezagutzan, beti hobe baitaiteke? argi egitera bultzatzen duen hitzaurre baten ondoren, katalanen eta subiranotasunaren arteko harremanari buruzko azalpen erabatekoa eskaintzeko bertutea duen gidaliburua apailatu zuen azkenean saiakeragileak, bide batez esanda, liburu gutxik erakutsia zuten ordu arte historia katalanaren halako ezagutza, eta sintetizatzeko gaitasun eredugarria, estiloaz den bezainbatean. Ituna lur katalanetatik. XV. mendearen hasieratik aurrera?
‎Anaiekin despeida ospatu zuen azken egunetan gure Asisko ttikiak. Lurraren gainean luze etzanik, biluzik, zerugoia begiz begi zuela:
2010
‎Patxi Goenaga eta Lourdes Oñederra euskaltzainak egon ziren adibidez, eta Iban Zaldua idazlea, hala nola nire narrazio tailer telematikoko bi ikasle ohi eta Saizarbitoriaren iloba bat, besteak beste. Ibon Sarasolak etorriko zela ziurtatu zidan hasieran, baina ezin izan zuen azkenean. Iñaki Camino hizkuntzalaria ere egon zela esan zidaten.
‎Bere hurrengo aurkikuntzari erreparatu zion ondoren. " Vaya, vaya, una carta dirigida a Emilio Lópe Adà ¡ n", esan zuen azkenean zerbait benetan interesgarria aurkitu balu bezala. Beltzak ETAn militatu zuen frankismoaren garaian eta egun haietan Baionan bizi eta lan egiten zuen ginekologo gisa.
‎Urkiza ez zelako konturatu Otxoluak sinatzen zuen lanean Ardiak eta bildotsak (Euzkadi, 1936, 7236 zk) zeritzon ataltxo horietako batean Willian Blacke ren olerki bat emateaz gain, Bildotsa, Lotsatiren beste bat agertzen zuela, Nere maite ederra izenburukoa. Aurreko Lotsatiren biografian adierazten genuenez, ez dakigu zer dela eta agertu zen Otxoluak sinatzen zuen lan batean, baina Lotsatik idatzi zuen azken olerkietako bat izan zitekeen, 1936ko martxoaren hasieran argitaratu zen neurrian.
‎Jarrita ikusi nuenean, munduak batzuetan duen ordena ezkutuaz pentsatzeari eman nion: hor zegoen espazio hori, Teresak Bedaiopeko udaleko mediku lana hartzea erabaki zuenetik sortutako gertakarien kateak betetzeko zain; nolabaiteko demiurgo batek jarri gintuen harremanetan Teresa eta biok, bikote haren etxeak falta zuen azken apuntea gure eskuek helaraz zezaten. Teresari deitu nion Turkesa bere lekuan jarri orduko neure inpresioak kontatzeko.
‎" Kolekzionista" ren esanahia ulertzen hasia zen, arte bilduma izango zuen baina bestelako esperientziak ere kolekzionatzen zituela alegia. Eta Nicolas izan zitekeen bildumara ekarri zuen azken erosketa. Bazuen ikusi ahal izan zituen hiru bikotekideekin antzik, nahiz ofizioak oso desberdinak izan, hirurak ziren andrea baino dezente gazteagoak, ile kizkurra zuten hirurek, argalak ziren eta itxuraz oso latino edo Mediterraneo aldekoak zirela esan zitekeen.
‎Nahiz eta ez genion gaiari luzapenik eman, ikusten zen lehentxeago mamitutako gaia agortu gabe zegoela. Teresak, behintzat, ez zuen azken kapitulua idatzi. Haurra plazan usoen atzetik zebilela eta bakarrik utzi gintuela aprobetxatu zuen esateko:
‎autoa hartu beharra zeukala esan eta postrearen aurrekoa izan edan zuen azken tragoa.
‎–Itzuliko naiz. Barkatu baina alde egin beharra daukat, izan zen esan zuen azkena. Jaiki eta ateko bidea hartu zuen, Roberto eta biok kortesiazko muxu batez agurtu ondoren.
‎Bedaiopeko berriak ematen zizkion eta era sotil batean berarekin seko maiteminduta jarraitzen zuela ulertzen zen, bestelako gauzen artean. Irakurri zuen azkena Andresena zen, Raimundo eta Manuelarena kontatzen zion, aurkezpenenerako egin nahi zioten gonbidapenarekin batera. Ideia ona izan zitekeen Euskal Herria beste denboraldi baterako itzultzea, Argentina aldekoak konplitu eta gero.
‎Danielak mezua ezabatzeko teklaren gainean jarri zuen behatza baina bihotzak ez zion utzi behar adina indar ematen eta buruaren aginduei gainezka eginez ireki zuen artxibo hark barruan zeukana: Nicolasek Interneten bidez lortu zuen azkenean Danielaren berri jakitea, Google bilatzen jarri eta Montefloridoko web sortu berrian animazio arduradunaren izena Daniela Messi azaltzen zelako. Zalantzak izan omen zituen hain urruti egonik bera izan ote zitekeen Xabier Lopez Mendizabal jauna ere Bedaiopekoa zela konturatu zen arte.
‎Salamanca aldera joan zen, teologia estudioekin jarraitzera eta handik Erromara. Gurekin egin zuen azken eguna berarekin konfesatzeko aprobetxatu nuen. Bekaturik ba al nuen galdetu zidanean, berak argitu zidala erantzun nion, bekatua zen ala ez.
‎Bost inporta zitzaidan burua aspaldi soiltzen hasita izatea, berari ez bezala, Nokiak atera zuen azken modeloaren izena ez nuen sekula ikasiko, gorbata italiarrak niri ere oso ondo gelditzen zitzaizkidan, armairuan, noski, inoiz janzten ez nituelako, niretzako munduan zeuden galtzontzilo guztiak Ocean ziren, berak dena Dolce Gabbana, Calvin Klein, edo Roberto Cavalli ibiltzen zuen. Eta, batez ere, bere kultur politikaren oinarriak ez ziren nireak:
‎–Gero hitz egingo dugu, esan zuen azkenean Akilesek?, orain laster egin dezagun eta atsegin eman egun batean beren liburuetan gutaz mintzatuko diren jakintsu hauei.
‎–Entzun, txapeldun, agertu zuen azkenean bere buru punta zorrotza Tor torrek?, zergatik ez didazu jarraitzen. Zatoz, azterka ezazu nirekin eta desager gaitezen muturluze horien guztien begien bistatik.
‎–Ondo da, onartu zuen azkenean Akilesek bere adiskidearen asmoari erabat igarri gabe.
‎–Saiatuko naiz, aitona, esan zuen azkenean Alisiak.
‎Modu horretan aurkitu zuen Akilesek bere aurreko maitale guztien edertasuna Alisiaren figura bakarrean. Pentsatu zuen orduan ez ote zuen azkenean ere bere arimak, uharte hartako egunetako ukoak garbitua ordurako, merezitako saria eskuratu. Horregatik esan zuen ahopean:
‎Adiskidearen silueta hauteman zuen azkenean, tontortxoetako baten atzealdetik burua beldurturik ateratzen. Baina ezin zuen ulertu zer gertatzen ari zitzaion dortokari, zergatik egiten zuen laster hark ere, inoiz egin ez zuen moduan gainera, zer edabe edo ukendu eman ote zioten haren oin labur eta traketsei, zerk eginarazten zion jauzi piztia izutu baten moduan.
‎–Bai, etsitzen dut, esan zuen azkenean ere Tor
‎Kontatzen ari zenetik ulertu ahal izan zuen azkenik Akilesek gizon hura Testorides maisua zela, iruzurren bidez Homeroren kantuak bereganatu zituena bereak balira bezala kantatzeko. Horregatik ezagutzen zituen horren ongi Troiako gerrako gertakariak, eta baita benetako sortzailearen gorabeherak ere, haren obra usurpatu baitzuen berea zela sinetsarazteko.
‎–Ez dizut oskola utziko, esan zuen azkenik haserretuta Tor torrek. Ez dut iruzur horretan parte hartuko.
‎–Ondo da, onartu zuen azkenean Akilesek?. Berriro ere laster egingo dugu, hori baldin bada hark nahi duena.
‎Zenbait naziotako gobernuek Jesusen Lagundiari gogor eraso zioten eta, azkenean, Klemente XIV. aita santuari Jesusen Lagundia desegiteko eskatu zioten. Lau urte inguru ezetz erantzun ondoren, burua makurtu zuen azkenean, eta 1773ko uztailaren 21ean gutun bat sinatu zuen Jesusen Lagundia desegin zedila aginduz. Baita horrela egin ere; baina ez zen hala gertatu nazio guztietan.
‎Kontzertuaren eta Kupoaren legeak egokitzea bereziki korapilatsua izan zen, eta baita luzea ere. Legeok ez ziren 1997ko ekainera arte onartu, eta azken xehetasunak hurrengo legealdian landu ziren, Ibarretxe Lehendakari zela; Idoia Zenarruzabeitia orduko lehendakariordeak hartu zuen azken negoziazioen eta akordioen ardura.
‎Ajuria Eneako Mahaiak 1997ko martxoaren 17an izan zuen azken bilera. Partaide guztiekin sukalde lan handi samarra egin ondoren burutu zen bilera.
‎Uda amaitzear zela, Ibarretxek onartu zuen azkenean hautagai izatea eta handik aste batzuetara, urrian, euskaraz ikasten hasi zen. Mari Karmen Garmendia Kultura sailburuak lagundu zion behar zuen neurriko prestakuntza diseinatzen, irakasle partikular bat hartuta.
‎Haien artean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea genuen, benetan garrantzi handiko legea. Huraxe izan zen zazpigarren legealdian Legebiltzarrak onartu zuen azken legea.
‎2005eko otsailaren 18an onartu zen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea. Huraxe izan zen 2005 urtean hauteskunde deia egin aurretik Legebiltzarrak onartu zuen azken legea. Aitzindaria zen legea bai Espainian eta bai Europan; seguru asko, nire bizitza politikoan aurkeztu dudan legerik garrantzitsuena.
‎Agustina Teresa hori berriz, Txamorako etxekoandre gaztea zen, Berdabion agindutako dotea, ehun dukat, oraindik kobratu gabea. Eta harexen anparoan bizi zela, eginen zuen azkenean amak, hilburuko testamentua Txamoran, 1749ko otsailaren 22an:
‎Nola tratatzen ote zuten? Eta non jo ote zuen azkena haren biziak. Auskalo...
2011
‎–Hiru martiriren irudiak dira, aitortu zuen azkenean.
‎–Sektak pertsona ospetsuak akabatzeko erabiltzen baditu martiriak, zer gertatzen da komentuko zeremonian beren burua hil zuen azken gizonarekin edo Alexandrarekin edo beste bi emakumeekin. Horiek ere zuriz jantzita zeuden, martiriak ziren, baina ez ziren hil" istripu" batean, baizik eta beste era batera:
‎–Camille gajoa, esan zuen azkenean izebak?, aitortu behar dizut nik ez dizudala sekula inbidiarik izan. Ni guztiz zoriontsu bizi naiz, horixe da egia.
‎–Marcelle, begira iezadazu, esan zuen azkenean.
‎–Ni ez naiz harroa, maitea, bestela ez nizukeen zuri hau aitortuko, esan zuen azkenean.
‎Erbitegiko desafio horretan huts egin zuen Juan Abendañok, Pedroren seme gazteak, baina begitan hartua zuen Errodrigo, eta ez zuen hura akabatu arte etsiko. Bere helburua Elorrioko guduan (1468) erdietsiko zuen azkenean. Borroka odoltsua izan zen eta ehunka gizon hil edo zauritu ziren bertan.
‎Era berean, mugaz bi aldeetako joan etorri haiek aprobetxatuz, kontrabando munduko hainbat bizipen kontatzen ditu. Eta bere memoriak bukatzeko kontatzen digu nola utzi zuen azkenean bizimodu klandestino hura lan munduan sartzeko.
2012
‎Estreinako aldian gogotsu ari zuen euria eta Luisi zalantzak erasan zion Inasi telefonoz deitu ala ez autoa hartuko zutenentz galdetzeko. Ezetz erabaki zuen azkenean; ordurako ederki zekien Inasi hiritik oinez ibiltzea gustatzen zitzaiola (ia elkar ezagutu zuten egunetik daki hark larrialdiren bat zeukanean Villavesa edo autobusa hartzen zuela, benetako larrialdiren bat zeukanean baino ez, eta autoa hiritik kanpo joateko besterik ez zuela erabiltzen). Biek iritsi ziren ederki babestuta hitzordurako.
‎Inasek Josez gordetzen zuen azken oroitzapena elkar agurtu zuten egunekoa izan zen. Mañuko zelaian egin zuten topo, elizara bidean; beraz, igandea izango zen, edo jaiegunen bat, hiletaren baten karietara bildu ez baziren.
‎Azken notak isiltzea ez zen nahikoa izan itxura dotoreko bi adineko haiek hango giroa eteteko. Horretarako, beharrezkoa izan zen egin zuen azken zurrutadako koñaka okerreko samatik joatea Abuelori. Zutitu egin zen eztulari joaten laguntzeko asmoz.
‎Galori orduetakoa iruditu zitzaion tartea pasatu ondoren eduki zuen azken bisitalditik aurrera zer gertatu zen gela hartan, inork ez daki zehazteko moduan. Zenbatgarrena zen esaterik ez zeukan goizalde batean berreskuratu zuen Galok konortea.
‎Margaritak zegoen hartan jarraitu zuen, isilik eta zutik, amak ogitartekoak prestatzen zituen bitartean. Suak botatzen zuen beroak are gehiago goritu zuen azken egunetako haize hegoak galdatutako sukaldeko giroa; eskerrak amak azkar burutu zuen bere lana. Paper zuri banatan bilduta eman zizkion bi ogitartekoak eskuetara.
‎Ateraino lagundu ninduenean, ea Françoisen berririk bazuen galdetu nion. Begirada urduri bat zuzendu zuen azkenetan zegoen gizonaren ohera.
‎Brigitte une batez zalantzan bezala egon zen?. Akatsik gabea da zure zintzotasuna, esan zuen azkenean?. Halere, ez al da egia Érard andrea alarguna zela zurekin ezkondu zenean?
‎Kasualitateak nahi izan zuen azken hitz haiek bazkaltiarren isilaldi baten erdian ahoskatuak izatea, horregatik aparteko ozentasunez entzun ziren eta mundu guztia begira geratu zitzaion. Colette, bat batean zurbildurik, isilik geratu zen.
‎–Ez dut ezagutzen, esan zuen azkenean mutilak.
‎Idatzi zuen azken poematik:
‎1991n hil zen erronkariera ama hizkuntza zuen azken euskalduna. Fidela Bernat zuen grazia.
2018
‎" Esan laguntza behar duzun, bestela laguntza behar duzula ulertuko dugu". " Ez, ondo nago", erantzun zuen azkenean, behartua. Autoa modu telegidatuan berriz martxan jarri, eta hogeiren bat kilometro aurrerago, iragarkien estalkia desagertu zenean," Hemen duzu leku aproposa autotik ateratzeko", esan zion ahotsak.
‎begi biak txinpartaka zekartzan; sudurretako hegalak, zabal zabalik; eta hortzak, agerian. Gainean zuela ikustean, Fabianek erriflea altxatu zuen, eta mugimendu azkar batez etsaiaren kolpea desbideratzea lortu zuen azken momentuan.
‎Igotzeari ekin zion. Ahuleziak ez zion azkar ibiltzen uzten, baina pixkanaka lortu zuen azken pisuraino ailegatzea. Deitu egin zuen.
‎Agian bera igo zitekeen handik kalera ateratzeko, baina horretarako Fabian hantxe laga behar zuen, eta ez zegoen prest horrelakorik egiteko. Nora jo erabaki ezinik, ezkerrera egin zuen azkenean, hormari itsatsita eta Fabianen gorputz makaldua bizkarrean. Izerditan zihoan eta Fabianen odola aurpegian behera irristatzen zitzaion.
‎Ez ote genuen izurri beltzak jotakoren bat giltzapetu, azken boladako atxilotu guztien artean? Borreroburuaren senak, ziega heze hartan botatako urteek oldartuta, ez zuen azken atxilotuen artean ezer berezirik sumatu. Baina leotzetara izurriturik sartu ez zela ziurtatuta ere, azken egunetan libre utzitako norbait irten ote zen izurriturik?
‎Gero, larria gaindituta, eztarria garbitzen aritu zen luzaz, urrumaka. Tu egin zuen azkenik albo batera, eta agindu zidan:
2019
‎–Beno, esan zuen azkenean Elik irribarre egiten saiatuz?, eskatuko al ditugu pizza horiek. Zer deritzozue?
‎Emakume batek idazteko, sortzeko, norberaren gela bat izatea bezain garrantzitsua zen armairu propio bat independentzia izateko. Agian, ez zen kasualitatea kaxan sartu zuen azken liburua Virginia Woolfen Mrs. Dalloway izatea.
‎Lankide asko gara eta, dirudienez, ez naiz inspektore izan nahi duen bakarra. Oraingoz kaporala naiz –apalago esan zuen azkena.
‎Sergeik ere begiak errepidean zituen, baina burua bordan. Egin berri zuen azken negozioak Urko izeneko hari lits bat zuen zintzilik. Dena zapuztu zezakeen mutil egoskor hark.
‎Nolanahi ere, hantxe zegoen bera ere, ez baitzen Sergeiri aurre egiteko gauza izan. Horrez gain, moteltzen ari zitzaion, azkarregi, Sergeirengana joateko Mercedesean esnifatu zuen azken kokaina marra luze zabalaren eragina. Eta hori gutxi balitz, txikle bakarra zuen eta hura ahoan.
‎–Sergeik erabaki dezala, esan zuen azkenean sudurrandiak bere artean bezala.
‎Vinson jaunak bere kontakizunean dio Godard jaunak ezin izan zuela bere kezka ezkutatu: lainotzaren azpialdetik zetorkien zurrumurruari antzeman ezinik eta zalantzati, errekastoak ala hostoen firfira ote??, badaezpada ere atzera hareazko beste zaku bat hustu, eta istantean globoak gora egin zuen azken klartasunaren bila. Autore frantsesak gaineratzen du zazpiak eta hamarrean utzi egin behar izan ziola oharrak hartzeari, kaiereko papera ikusteko argi eskasiagatik.
‎Eta alabetan gazteenak gatzaren alde egin baitzuen, bi ahizpek aitarekin bihozkabea izatea leporatu zioten. Aita ere sumindu zen eta, alaba ttikia barka eske joan zitzaion arren, jauregitik bidali zuen azkenean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia