Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2001
‎Joanesek erdietsi zuen azken medaila izan zen ordukoa. Mendiko txabolaren eskuin aldean etzanik, tristeziaz hiltzera utzi zuen bere burua, noiztenka edanaren hordia zilegitzen ziola hargatik.
‎Medikuek ziurtatu zutenez egunbete ez zuen egingo eta, bere agoniak iraun zuen ordu pare eskasa nahikoa izan zen bere ahotik eta zuri zuzendutako zenbait azalpen jasotzeko; gero, berak emandako helbidean zuri bidaltzeko erregutu zidan. Handik gutxira, nire besoetan eman zuen azken hatsa.
2002
‎Eguratsaren astuna bezalako indar batek etzan eragin zion ohean, eta erantzi barik manta soin gainean hedatzeko gauza izan zen soilik. Azken kopa soberan ez ote zuen izan, agian bai, horixe izan zuen azken pentsamendu kontzientea.
‎Nahasketa desberdinak egitea ia zientzia gisan erabiltzen zuen, eta normalean asteburuetan egiteko beharra izanda ere, aste hartan egun batez aurreratu behar izan zuen eragiketa. Larregi erre zuen azken egunotan.
‎Megafoniatik jakinarazi zuten atzeneko borroka hura bost asaltotara izango zela. Joseluk izkinara begiratu zuen azken orduko aldaketa haren arrazoia norbaitek azaldu behar ote liokeen pentsatuta. Zarandonaren ilerik gabeko larruazalak distira egiten zuen gantz labaingarriaren ondorioz.
2003
‎Ulertu zuen azkenean nire mezua.
‎Kamioi haietako bat Gipuzkoak kanoikadaz jo eta zartarazi zuen. Bouak egin zuen azkena izan zen. Ordu bata aldera Bizkaiaren karelera hurreratu zen.
2004
‎" Ez" esan zuen azkenean.
‎" Gesto por la Pazeko horiek!" jarraitu zuen azkenean, mespretxu ukitua ahotsean.
2005
‎Barne burrunba dorpeari ihes egiteko nolabait, ebanjelio denboran beren buruaz beste ziren herritar adinduen zerrenda osatu zuen: Mananek negu minean Uharane handi zela zubitik jautz egin zuen, Kaietek ere ura eduki zuen azken egoitzatzat Nazaren aldean, Manezen moldean Periku selauruko sunpurretan zintzilikatu zen, Augustek ihiziko fusilarekin kokotxa zitzifrikatu zuen, eta Maijanek hirurogeita zazpi bedatsetan satorkako pozoia irentsi zuen. Ez zen inkesta berezirik, zaharren suizidio tasa beti hein bat azkar zegoen herrialde horietan.
‎Eiki larrua salbatu zuen, baina ez luzerako, ezen handik sei hilabetera, Baionako auzitegiak Etxarri legezko likidazio bidean jarri zuen. Hargatik, grebak iraun zuen azken bost asteetan izugarriko barne biolentziaz ekin zuen Rogerrek. Hark zion Etxarri lantegiaren ondoko aterpeari su eman eta, lanerako eskubidearen aldeko manifestaldian Mattinen saihetsean agertu zen arren, eta suprefeturaren parean langileak bildu zirenean, bera zen polizien aurka edozer autikitzeko trebeena.
‎Isabellek irribarre egin zuen, laxoago, gau hartan egingo zuen azken irribarrea ez zela iragarriz. Edalontzia ia ezpainetan zuela, lepoa beheratu eta edariari begira geratu zen:
‎Hanka bakarraren gainean irakurri zuen azken bertsoa, bera ere zikoina.
‎Barakaldok jipoitu zuen azken partidan. Kain Abelen zelaian.
2007
‎Egonean asperturik, etorritako bidetik egin zuen alde eta hoteleko terrazan hartu zuen atseden. Egunkari bat edo bertze izan ezik, ez zuen azken aldian deus irakurri, eta libururen bat eskuratzeko gogoa egin zitzaion. Zerbitzaria, hau da, unibertsitateko irakaslea irudi zuen aitona agurgarria inguratu zitzaiolarik, berari galdetzea otu zitzaion non erosten ahal zuen libururik.
‎Etxean barna ibili zen ihesi, deabruak jarraituko balio bezala, eta Migel, nora jo ez zekiela, gelaz gela eta bazterrik bazter saiatu zen bila. Hatsa kexu, ate baten gibelean ezkutaturik aurkitu zuen azkenean eta, irriak hasperen, besaulki zahar baten gainean, iragan gauean ohantzean bezala, Sándalo, sándalo seleste erraten zuen gailurraren zorabio gozoan, eta hutsa falta izan zitzaion Migeli irrintzika hasteko.
‎Azken eguna hari eskaini behar zion, eta ez zuen gurdia idien aitzinean paratu nahi. Ikasgaia errematatuko zuen azken zirto baten zain zegoen Migel, baina irakasleak ez zuen deus gehiago erran.
‎Ilunabarrean heldu behar zuen aireportura, baina zer gerta ere pronto zegoen bazkalondoan. Aireztailuari so pipatu zuen azken zigarroa, eta trasteak aldean harturik jaitsi zen hoteleko harrera lekura. Atzendutako gastu txipi batzuk zeuzkan oraino zor:
2009
‎Ulertu zuen azkenean. Emilek ahoa zabaldu eta falta zituen hortzak seinalatu zizkidan hatzarekin.
‎Erroila bazterretik joango ziren maizenik, larruzko poltsak bizkarrean, uraren azal apartsuan zintzilikatutako berroei harrika, santanderinoak biltzen zuen axeri buztana zanpatuz, txipituak sagasti biluziaren erditik, irristatuz belar hezean, isilak, isilak galegoaren gorriak bezala aldapa gora, bidezidorraren bihurgunean alto eginak topatzen zituztenean. Gelditu egingo ziren kamamiloz bustitako zapiak ezin garbitu izan zuen azken makarrari hazka, inora behatzen ez zuten begi triste betileluzeei beha, txelaturik, euri zurrutan beraiek eta mendetako elkar barkatze aspertuan gorantz zetorren itzainaren zain gelditutako adarzabalak. Akuilukada leun bana emango zien, eta orduan mintza legearen hauste haurrek ezin ulertuzko hura zen gertatzen, golde eta garraio lanak abere bakoitzarentzat gizonaren ahoan antzinatik ipiniak zeuzkan aginitz desberdinak nahasiz," Arre boi!" esango zien galegoak idiei samur, eta uztarrikoak –asto bailiran, mando bailiran, behor bailiran– abiada unatuaren aurrerantzari lotuko ziren.
‎– Daoudek piroga jabearekin hiru saiakera finkatzen zituen, hitzarmena izenpetu zuen azken ekonomiak xahutuz. Hirurak antzu.
2010
‎Udazkeneko egun hits batean izan zen. Aspaldian begien aurrean zuena ikusi zuen azkenerako. Ikusi nahi ez dena beti begi aurrean, esango luke Xabierrek.
‎Ramoneroaren zerri begien atzean behatu zuen Oliveirak: Felipe Gonzalezen jarraitzailea izango zen seguruen (nahiz eta Aznarren alde bozkatuko zuen azken hauteskundeetan), best-seller irakurle obsesibo horietakoa, edo instituturen bateko irakaslea, ikasleak txuleta egiteagatik zigortzen plazera sentitzen duena. Umeekin ikasturte amaierako oporretara joateko bolondres agertuko zen beti, gero gazteen atzetik zelatan ibiltzeko, euren ametsak zapuzten, ateak ixten, beti mehatxuka.
‎Etxetik bota zuen azkenean. Baina ez guztiz.
2011
‎Aulkiak bildu nituen. Cinzano bonbila bat ekarri zuen azkenik Aleksandrak. Pintzetarik gabe banatu zituen izotz kozkorrak godaletetan.
‎Abokatuak lortu zuen azkenean, baimena.
‎Elizan daude Barrionuevo ministroa eta Madrilgo eta Erkidegoko beste hainbat agintari, Carlos Garaikoetxea lehendakaria barne, bere gurasoen kristal dendaren parean tiroz josi zuten Alfredo Trota polizia nazionalaren hiletara bezperan etorriak eta ingeniariarena gertatu ondotik baten ordez bi gorpuren azken agurrera geratu direnak bidaia bakarrean. Lege Antiterrorista berriak behar zuen azken bultzada izan da: oposizioko Manuel Fraga, Francoren ministro ohiak eta haren taldeak, txalotu egin dute Barrionuevo ministro sozialista, modu ezin sinetsizkoan.
‎Belen uzkur agertu zen hasieran, baina onartu egin zuen azkenean," Patricia lan bidaia batean dago, Bordelen", urruntasunak segurtasuna eman zion.
‎Hura izan zen bere aita ikusi zuen azken aldia. Esterminatu egin zuen bere bizitzatik, hark beraiek lehenago esterminatu bezala.
‎Helduarotik haurtzarora etorritako sarkinak bezala. Eta horrela saiatzen zen Lazkano aldiro une hura oroitzen, Soto bizitzara ekartzen, nahiz eta bolada luze batez eta Gabriel Lazkano onik agertu zen arte bere beldurrik handiena izan zen zuhaitz genealogiko pozoituak laga zion DNA endekatuak ez ote zuen azkenean dena ezabatu eta traizionatuko, oroitzapen hura barne, galdu nahi ez lituzkeen oroitzapenen artean azkena izatea nahiko lukeen arren hura, aitak ustez harrapatu zuen gaitz berak bera harrapatu eta oroitzapen preziatu hura ezabatuko ote zion beldurrak jaten zion barrua.
‎– Ezin dugu gehiago itxoin –bota zuen azkenik abokatuak, azantza asmatikoaren txistua inoiz baino txistukariago.
‎Lazkanok argi eta garbi bereizi zuen azken betilea nola lazten zitzaion Gloriari, izu laborriak jota.
‎Gloria elkarrizketa desbideratzen ikustea, hain bere aitaren mende, amorragarria zitzaion Lazkanori. Orain ulertzen zuen zergatik hautatu zuen gazte gaztetatik gurasoen etxea uztea, eta zergatik izan zen bere amaren heriotza Bartzelonan behin betirako geratzeko behar izan zuen azken bultzada. Baina alferrikakoak dira Rhineko ardoei buruzko Gloriaren iruzkin guztiak elkarrizketaren korrontea bere ubidetik desbideratzeko.
‎– Niri Astoria gustatzen zaidan –esan zuen azkenean Zeberiok, hitz haien bila urrutira joanda.
‎Denboragarrenera ulertu zuen bere senarrari utzi ziola dena, errudun edo sentitzen zela hura abandonatu izanaz eta halako alarguntasun itxuratu bat laga ziola konpentsazio bezala," ni ez naiz zurekin egongo, baina elkarrekin genituen gauza guztiek bere horretan iraungo dute zurekin, objektuak eta oroigarriak, elkarrekin erosiak edo ez, praktikoak zein sinbolikoak, denak lehengo etxean, zuk ikusi zer egin haiekin". Ez soilik zen elkarbizitza luzearen apurketaz eta haustura sentimentalaz haraindiko arazo gehiago ez sortzeko borondatea, baizik eta baita Diego Lazkanorekiko entrega erabatekoa ere, pentsatu nahi zuen azken honek, bien artekoa gaizki ateraz gero ezer gabe geratuko baitzen Idoia, eta Diegoren bizitza materiala ere konpartitu nahi izatea, haren sukaldeko gailuak eta izarak, haren sofarako mantak eta terrazako aulkiak, haren azazkalak mozteko guraizeak eta haren ile lehorgailua –hau bai, zerbait definitiboa zen–, zion maitasun baldintzagabearen seinaletzat jotzen zuen: esan nahi balu bezala," sinesten diat harreman honetan, itsu itsuan sinetsi ere, hi haiz nire bizitzako apustua, ez zagok nire buruan gure artekoak huts egin eta pitzatzeko aukera mendreenarentzat lekurik, ez zagok B planik".
‎Idoiarekin batera sartu zen egunkarian, erredakzioak izen hura merezi zuen garaian, hasiera hasieratik, baina modu gogaikarrian joan zen kazeta barruan pisua irabazten. Irudiaren garrantziak gora egin zuen azken urteotan, eta testuarenak behera. Gustatu edo ez, hala zeuden kontuak.
2012
‎Etxebe oraintxe ari da konturatzen espero ez dituen gauzak egiteko gai dela, azken urte lotu hauetan badaezpada ere inkontzienteki horretarako prestatzen aritu izan balitz bezala: esate baterako, Ibon K.k ordenagailua abiarazteko pasahitza idazten zuen bakoitzean Etxebek teklatuari adi begiratzen zion, baina ez zein zen asmatu nahian, eta, hala ere, marcoincomparable2016 zela buruz ikasi zuen azkenean, inoiz erabiltzeko batere asmorik gabe, harik eta orain Ibon K.ren ordenagailuan sartu den arte. Aspaldi ez du sentitu Etxebek halako beldurrik, baina gogotsu ari da ordenagailuan dauden dokumentuak aztertzen, eta betiko bi ideiak gurutzatu zaizkio:
‎TGVko jargia hertsiaren kantoira eskapatu zitzaidan Frankfurteko geltokian erosi liburuarekin tematzen nintzen. Michael Kumpfmüller idazleak tuberkulosia antzeman zioten Franz Kafka zoriontsu moldatu zuen azken amodiozko istorioa kontatzen zidan eta, naski, muga zehargiak eta kez setiatu industrialdeak zeharkatu arau, Dora Diamantez maitemintzen ari nintzen nihaur ere. Doraren besoetan zendu zen Kafka gizagaixoa.
‎Oinarrira jotzea erabaki zuen horregatik, teorietara. Ipuingintzari buruzko hamaika liburu irakurri zituen, baina idazleengan aurkitu zuen azkenik erantzuna. Zaharra delako daki asko deabruak.
‎– Ez dakit hau egin behar genukeen –esan zidan Saioak, ederrago egiten zuen azken uneko urduritasun erdi harekin.
2013
‎Fabrikako lanaldia akabatzen zuenean, etxera joaten zen, arropa aldatzera, gero Maddalenengana, harekin gizongaiaren obligazioetan kunplitzera, eta berriz ere etxe aldera pare bat tokitan zintzurra bustita. Gure Bentan hartzen zuen azkena jeneralean.
‎Iktusaren aurretik Kursaalen bertan eskaini zuen azken kontzertuan Sarak interpretatutako Bachen txelorako lehenengo suitearen preludioa joko zuen aurrena Leonardek, eta Sararen konposizio argitaragabeekin jarraituko zuen gero, haren larruan sartuz ia, ezbeharrak bidetik apartatu ezean egingo zukeena eginez.
‎Ipurdia astindu zuen azken gernu tantez libratzeko. Lurruna zerion orbelari.
‎Eta eguneroko ameskeriek egin zioten putz. Trenak maitearenganaino eraman zuen azkenean neska, baina zain izango zuen geltokian, bera ez bezala gertatuko zenaren jakitun. Koitadua!
2014
‎Kasinoaren aurrealdeko auto ilaran sartu zuen azkenean, eta haurrak autotik jaitsi eta hondartza zedarritzen zuen murrutxoan eseri ziren, itsasoari beha.
‎– Joan zaitez –esan zuen azkenik amak.
‎Egun batzuk lehenago aitaren gutuna jaso zuten, eta Xabik ezin zuen azken esaldia burutik kendu: " Recibid un abrazo de este padre que tanto os quiere y no os olvida".
‎Historialariek ere behin baino gehiagotan iradoki dute Mossad eta gainerakoak" xeheak" direla galdeketetan. Horregatik deklaratu zuen Eichmannek hasieran Ricardo Klement zela, Otto Henninger gero, horregatik aitortu zuen azkenean Adolf Eichmann zela, SS zenbakia ere eman zien, benetakoa.
‎Horri begira bizi behar izan zuen ohartu zenean zer den muskulu hori, zer den pertsona bat, zeinen erraz hiltzen den pertsona. Ez zuen segundo batez ito nahi, ez zuen azken batean segundo batez hil nahi, odola, arnasa etenda, ahalik arinen berreskuratu nahi izaten zuen erritmo normala, taupadena. Ez zela gaixotasun bat, hori esan zioten medikuek, muskuluaren portaeretako bat zela, joera bat, egin zezala bizimodu normala.
‎Hori izan zen azken tanta, azken bultzada. Izan ere, urte asko eginak zituzten giro horrekin Ruandan, gerra giro horrekin, baina misil horrek eragin zuen azkenean masakrea.
‎Denbora galtzen ari nintzen: ilara ere saretzen hasita zegoen, gero eta jende gutxiago zekarren, ematen zuen azkenak ginela, horrek esan nahi zuen guztiarekin.
‎Inork ezin zion aurpegia ikusi, leihoaren goiko parteak eta errezelek estaltzen zioten, sabeletik behera baino ez, hiru lau leihok, hiru lau aukera. Buelta eman zuen azkenean, komun ontzian eseri zen.
‎Familia frantziar batek hartu zuen azkenean Sabina etxean, ikasketak ordaindu, ikasle ona. Sei hizkuntza hitz egitera ere heldu zen, frantsesa, ingelesa, poloniera, alemana, errusiera, hebreera...
‎Eskuko telefonoa kargatzen jarri zuen, bulegoaren beste aldean. Kalkulatu zuen azken orduko lan horiekin etxera heldu baino arinago agortuko zitzaiola bateria bestela. Oso motel egiten zituelako enpresako lanak Irenek, bere izateko modua zen, unibertsitatean bezala, azterketetako azken galderak egin barik uzten zituen bezala askotan.
‎Barne Arazoetarako ministroa etorriko zen Algortara, Guardia Zibileko goi karguak ere bai. 50 kilo jarri zituzten, Goma 2, baina ez zuen azkenean eztanda egin... Solaunek ez zuen konektatu, ez zuen nahi izan...
‎Sabeleko likidoek kolpeak eman zizkioten, goizeko erdiko partean, eguerdian, arratsaldeko minutu jakin batzuetan. Eztanda bat izan zitekeen zarata entzun uste izan zuen bazkalondoko orduetan, baina beste zerbait izan zela erabaki zuen azkenean, itsaso aldetik beharbada. Lotan ere gelditu zen birritan, hirutan, hotza gorabehera.
2015
‎Bere irribarrerik ederrena jarri zuen azken esaldia ebakitzeko. Zuazo ordurako erabat desarmatuta zuen Odile Moresek.
‎Hau esango ziokeen Romanek ohiari honek eskegi izan ez balu. Baina eskegi egin zuen azken hitza ahoskatu orduko.
‎Mahai gainean ezpain-zapi bat baino ez zen geratzen, Odile Moresena. Honek terrazara irtetea proposatu zuen azkena irakurri baino lehen. Josebari ez zitzaion proposamena gustatu, Odile Mores protagonismo bila zebilela iruditu zitzaiolako.
‎Errepikatzeko berriz. Eta hitzez hitz errepikatu zuen azken esaldia Anton Subizak, begia kliskatuz, bere buruaren parodia: azpian, moja, deskubritzea.
‎Ahari talka bideo hura, adibidez, politikarien eztabaidetatik ateratako off eko ahotsekin bikoiztua, edota ia areto oso bat betetzen zuen Ikea Crucifixion, non arotz bati hogei gurutze berdin enkargatu zizkion, gero kale inkesta batean gurutziltzaketei buruz jendeak zuen ikuspegiarekin landa lan serio bat egiteko eta gurutziltzaketa fisiko zein metaforikoei buruz sakon hausnartzeko, errazkeriatik urrun. Ez zitzaion hainbeste gustatu gurutze hauetako batera eskaileratxoa jarri eta publikoari bertan zintzilikatzeko modua ematea, museoa jolas parkera hurbiltzen zuen azken aldiko joerari egindako kontzesio merke antxa.
‎Profesionala ala ez, deformazio bat bazen, behintzat. Belenek ezin saihestu izan zuen azken hitzen analisia. Beti egiten zuen, etengabe:
2016
‎Frankismoko azken fusilatu batek, Juan Paredes Manot Txikik, kartzelatik bidali zuen azken eskuizkribuaren kopia bat aurkitu nuen Letamendiren garaiari buruzko Josep Beneten paperen artean.
‎Era oso txiroan jantzita zegoen gizona, abitu zahar batekin, zer ikusirik ez Antsosolora egin zuen azken bisitarekin, orduan jaka bat baitzeraman eta barruan jertse lepo luze bat. Anitak pentsatu zuen une batez ortozik zihoala, eta oinetara behatu zion; baina, ez, sandaliak bazeuzkan behintzat.
‎Badirudi, Bilbon zer eginik ez zegoela jakinarazi ziotenean, ontziz joan zela Baionara. Baliteke, Sota familiaren Goizeko Izarra laketontzian irtetea Santurtziko kaitik, txalupa hark Bilbotik errefuxiatuak ateratzeko egin zuen azken ahaleginetako batean. Ehun eta hogeita hamaika heldu eta ehun eta hogeita hamaika haur zihoazen ontziaren azken bidaian.
2017
‎Joseba gizajoka hasi zitzaionean –asko sufritzen ari zela, eta ez zuela merezi eta Juanillo oso gaizki portatzen ari zela–, “Bere errua da” moztu zion Axik, Joseba ahoan lau hortz utzita. Joseba ez zen ausartu pentsatzera haien artean horrelakorik gertatuz gero, jarrera berdina izango ote lukeen Axik, orduan ere “bere errua da” esango ote lukeen; zurrunago nabaritu zuen azken boladan, bien artean lortzen ari ziren orekak –oreka eta asperduraren hasiera batera zihoazela onartu behar zuen– Axi malguago egin beharrean gotortzera eraman izan balu bezala. Beharbada, ezagutzen ari zen Axi zurrun hura –besteen ahuldadeak konprenitu eta onartzeko ezintasunak harritzen zuen gehien– hor egon zen beti, eta orduan, elkarren aurkikuntza bukatzear zegoela –gorputzen azken zimur, zulo eta zirrikitu arakatuak zituzten jada, ezer galdetu aurretik bestearen kilika tokiak bazekizkiten–, hasi zen agertzen norberaren eitea.
‎Harritu egiten zuen azken boladan zeinen itzuli mitzuli gutxi ematen zizkien Axik gauzei. Hala, ba ongi; bestela, ba ederki.
‎“Gosetuta egongo da, harraska azpian! ” ulertu zuen azkenean. Harraska gaineko armairuan haiek ere etxean zuten eta dirua ateratzeko zen egutegia:
‎– Zerotik hasterik balego... –bota zuen azkenean.
2018
‎Atzean utzi gabekoak ordura arteko iluntasunaren zamak izan ziren. Eta Firenzen amaitu zuen azkenik 2005ean. Sotto il sole della Toscana.
‎Pete Seeger-ek famarazi zuen kantu hori ez da Benito Lertxundik bere ofizioaren zertarakoak eraginda konposatu zuen azkena. Mikel Laboak 1980an plazaratu zuen “Lau bost” disko bikoitza hasteko erabilitako poema berbera hautatu zuen Lertxundik, 2008an, “Itsas ulu zolia” diskoko lehen eskaintzan:
‎Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria liburuan (Elkar, 2014) Jean Barbier edota Oxobi idazleen bertso batzuk jasotzen ditu Eneko Bidegainek baina, guk dakigula, ezelako doinugilek ez zituen kantu bihurtu, ahoz aho, herriz herri zabaldu zitezen. Horrenbeste hildako eragin zituen guda hari buruz, euskal naziogintzarentzat horrenbesteko atzerapausoa ekarri zuen gatazkatzar hari buruz, Gorka Knorrek 1975eko “Nik nahi dudana” diskoan plazaratu zuen Azken agurraren negarra gogoratzen dugu. Deus guti besterik.
2019
‎Atunak amore eman zuen azkenean. Gorantz altxatu nuen eta Orlandok kakoa inkatu zion zakatzetan, kareletik sartzeko.
‎Esaera zaharrak dioenaren arabera, ez dago ipuinik zoriak parte hartzen ez badu. Hertzainak taldeak eskaini zuen azken kontzertu hartan ezagutu genuen elkar, txiripaz. Oroitzen al zara?
‎Aste batzuk lehenago itxi omen zuten aurreko saltokia, eta itxi eta berehala eraman zituzten lehengo traste guztiak beste leku batera. Oraingo jabea aterkiak saltzeko asmotan ibili zen, antza, hasiera batean, baina marka ospetsu baten eskaintza jaso zuen azken orduan, eta kapelu denda zabaldu zuen.
‎Onartu beharra daukat istripuak ez zidala inolako nahigaberik eragin. Argi Hutsaren Zaindariak agindutakoa ondo beteta zeukan, eta nik berak jarritako baldintza; beraz, Urgull mendiak bere jatorrizko itxura bereganatu zuen azkenean. Nolanahi ere, bazegoen tximu bihurriak jakin nahi zuen beste zerbait:
‎Halako batean, ezkerreko belarrian zeraman pila azkenetan zegoela sumatu zuen, eta handik tarte batera Ludwig zaharra etorri zitzaion berriro ere esnatzera. Itoginen azpian jarritako ontziak gainezka zeuden hasita, baina atertu egin zuen azkenean. Indarrik gabeko tarrapata arin bat aditu zuen zetorrela sabaileihoaren gainetik.
2020
‎Belaunaldiz belaunaldi ezkutuan egondako agiriak ziren, capriatarrek gordeta zeuzkatenak. Capriak bazekien agiri horiek Ozzetaren eskuetara iritsi zirenetik galduta zeukala lursailaren eta errotaren auzia, eta etsi egin zuen azkenean. Baina errotaren galerak adina atsekabe ekarri zion bere gertukoen artean traidore bat zegoela jakiteak, zalantzarik ez baitzuen etxeko edo hurbileko norbait izan zela jabetza agiriak ebatsi eta Ozzetaren esku utzi zituena.
‎Nire ibilbideaz horrenbeste jakiteak kezkatan utzi ninduen, baina horrek baino larridura handiagoa eragiten zidan niganako interesa horren handia izateak. Gainera, nirekin aurrez aurre hitz egin nahi zuela esaten zidan, baina gutunaren bukaerarako gordetzen zuen azken bonba: Neubrandenburgera etorria zen, eta hiria horren txikia izanda egun batean kalean elkar ikusiko genuela zioen.
‎Urte gutxi geratzen zitzaizkiola sumatu izango zuen, eta orduan berriz amarekin bueltatu zen. Ez dakit beste emakume hark nola hartuko zuen gaitzarena, baina aitak bere familiaren babesa bilatu zuen azkenean. Orduan erabaki zuen etxea erostea.
‎Gosaldu bitartean metroko mapak begiratu eta haranzko bidea nola egin asmatu nahian aritu zen. Oinez joatea erabaki zuen azkenean, berrogei minutu besterik ez baitziren. Iritsi zenerako, han zegoen laguna.
2021
‎Orkatza arbola artean desagertu zen. Ikusi zuen azken gauza zitekeen adarrak abarrekin nahasten zirela. Eskuinera zihoan, ments baten antzera, begi niniketan ihesean zebilen abere graziosaren irudia gatibatzen zuen bitartean:
‎Autoko musikagailuan Joanak entzuten zuen azken CDak gogapena ebatsi zidan: Itoiz taldearen lehen albuma zen, eta kontaktuari ekin nionean, eta euri zitalari esker… perpausa hauteman nuen, bihotza punpaka eta arima galdua, ilargi eta artizar artean.
‎Noteacordabasdeesocuandomefollabas. Eta lortu egin zuen azkenean nire estoizismo indiea histeria txonira pasatzea. Eta ondo hasi banintzen ere, “Juan, utzi antzerki puta hau, zuk konpondu duzu egoera”, ezin izan nion nire folklorikari armairuan eutsi.
‎Hasiera batean, aitak ez zuen onartu nahi izan, bera ez baitzen medaila eta soldadu zalea. Alabaina, hura ez onartzeak Otomandar eta Austria Hungariako inperioen artean arazo diplomatiko bat sor zezakeen eta, horregatik bakarrik, onetsi egin zuen azkenean.
‎Harreman estua zuen maistrak Forden emaztearekin. Handik tira, hemendik tira, Lolak lortu zuen azkenean Schwimmer eta Fordek elkar ezagutzea Detroiten. Industrialariak Rosika gonbidatu zuen bazkaltzera, azaroaren 17 batean, haren auto lantegietako batean.
‎Bakeak merezi al zuen hainbeste? Zer egin zuen azken urte hartan. Hitzaldiak eman, kongresua antolatu, bilerak egin, Estatu Batuak goitik behera ibili, Atlantikoa zeharkatu eta bueltan etorri...
‎Bileraren bukaeran, Wilsonek gure plana onartzen ez zuela ikusita, ultimatum itxura hartu zuen azken ahalegin batekin atera zen Ford:
2023
‎Kokotxa izeneko militanteari zegokionez, historia zaharra eta ezaguna zen, eta Carvalhok ez zuen interneten beharrik gogoratzeko erakunde armatu baten norabidea aldatu nahi izan zuen militantearen amaiera gaiztoa, itxura guztien arabera bere kideek bahitua eta desagerrarazia; desagertzea Frantzian gertatu zen, euskaldunek Iparraldea izena ematen zioten lurraldean. Kutxol ezizeneko erakunde kide bat izan zen bizirik ikusi zuen azkena, eta oso litekeena zen Kutxol hori bera batzuek esaten zutenez, Kaskol ezizeneko kidearen laguntzarekin izatea desagerpenaren egile materiala, antza denez, Kokotxa fidakor batekin halabeharrez bezala topo egin, eta Vesparekin beste herri batera garraiatzeko bere burua eskaini eta gero, non desagertuak zita bat baitzeukan.
‎Kaskol desagertuta zegoen urteak zirela, Hego Amerikako herrialde irredentoren batean, hor nonbait. Kutxol zartatzeak puska puska eginda utzi zuen Kokotxa bizirik ikusi zuen azken lekukoa.
‎Aski, jakiteko argitu gabeko bortxazko desagerketa zauri heze bat dela lur lokartuan, eta beti dela horrela. Oroimena iristen zitzaion tokiraino, huraxe izan zen negar egin zuen azken aldia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia