Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 143

2000
‎Emakumearen mintza doinuari ohartuta, erran zitekeen ikaragarri pozten zuela nire aurpegi handituak.
‎Atorra urdin eta gona marroi zatar horiengatik ere, ederra zegoen, inoiz baino ederrago eta gazteago. Haren begitarte ilunak adierazi zidan, ordea, ziritzat hartua zuela nire errana.
‎Garbi zegoen ez zuela ni laguntzeko asmorik. Kazetaritzan hainbat urte eginda, ezezagunen baten gainera zatozenean informazio eske, haren mintzotik jakin dezakezu, hastapenetik, eskua luzatuko dizun ala ez, oker egiteko mentura handirik gabe.
‎Modelo zahar zaharrekoak ziren, nire unibertsitate denboretako oroigarri. Banekien pasta gogor eta lodiak urriagotzen zuela nire bisaia berez ttipia, eta besoak lasoegi sumatzen nituen belarri gainetan. Hala ere, ikusten nuen, eta hori ez zen txori kaka.
2003
‎Antzinakoak ziruditen argi geldoen argitan eman genuen paseo bat afalondoan. Besterik zioen arren, seguru nago Monikak gau horretan erabaki zuela nirekin bizitzera etortzea. Arranbideren ostatuan bertan egin genuen lo eta biharamunean etxera bidean, autoan nire kontra kiribildurik, gu bion arteko hitzarmena hausteko prest zegoela esan zuen.
2004
‎Jon Miranderen Haur besoetakoa, Bernardo Atxagaren Bi anai, Anjel Letxundiren Hamaseigarrenean aidanez, eta Ramon Saizarbitoriaren Ene Jesus, hiru lehenak airean, eta azkena pixka bat kostata. Esan nahi baita Ritxarrek piztu zuela nire irakurzaletasuna, eta hark egin ninduela irakurle.
‎Aitortu dut, bi aldiz gutxienez, Montsek sintzeritate handiarekin jokatu zuela nirekin eta, funtsean, halaxe izan zen, nahiz eta xehetasunei buruz beste zerbait esan dezakedan. Izan ere, nik badakit –ziur– Montse gizon famatuekin oheratu izan zela, baina ez dakit bere zerrenda hartako zenbat gizon ospetsurekin oheratu zen zinez, edo zerrenda osoa asmatu zuen, edo erakutsitako iletxo haiek bereak ote ziren edo auskalo norenak... ez dakidan bezala Montseren antzezpenek zenbat zuten egiatik eta zenbat jolasetik, baina hori zen gutxienekoa, beharbada.
2005
‎–Iñigo gu bakarrik ez uzteko etorri zen, baina bera ez egitearen aldekoa zen. Dirua behar zuen, besteok baino gehiago ziurrenik, eta Anderrek esan zion bere zatia emango ziola, ez zuela zertan etorri, Azuak usteko zuela nik eta Iñigok burutu genuela, baina hala ere etorri egin zen.
‎Jatetxea sekula baino hobeto ibili zen epaitegiz epaitegi ibili ginen udazken hartan, eta bezeroak, ni jantokitik agertuz gero, buruak elkarrengana hurbildu eta marmarka hasten ziren, niri begirik kendu gabe. Uste dut orduan modan izan ginela eta mundu guztiak hitz egiten zuela nitaz, laguna bihurkin batekin hil zuen sukaldari eroaz, atzeratu bat hiltzeko bere aita konbentzitu zuen hamasei urteko neskaz eta abarrez, baina jendea noizbait aspertu zen eta udaberrirako gure betiko martxan ari ginen, bezero kopuru normalaz.
2006
‎Isiltasun giro hartan beldurra ematen zuen ia hotsik txikiena egiteak, eta, anatomiaz aspertzen nintzenen, hitz gurutzatuak betetzen aritzen nintzen, karpetan eramaten nuen denbora pasen aldizkaritik. Hasieran uste nuen ez zuela nire beharrik, ahaztuta nindukala, baina halako batean ohartu nintzen neure ikaste hartan trabarik egin nahi ez zidalako egoten zela horrela; oinak txindurritzen ari zitzaizkidalako altxatu, bera egoten zen egongelara joan eta ezer behar ote zuen galdetu nion.
‎Hamasei urterekin banekien emakumeen biguntasunak ez zuela nigan ezer gogortuko. Lagun bat neukan, Igor.
‎Une hartantxe, ordea, dudaren itzala agertu berria zitzaidan. Jakob nirekin egotea, dena dela, marka ona zen; segurantza osoa nuen emakumeak igorria zuela niregana.
‎Ez zidan gauza handirik agindu. Une batez pentsatu nuen gure aita zenaren ugazabak eskatu ziolako onartu ninduela, ez zuela nire behar handirik.
2008
‎Eta sexuaren ukoak berarekin dakar zentzumenen kamustea eta baldartzea. Lasai egon nintekeen, beraz, alde horretatik, ziur bainago ene emazteak ez zuela nik buruan nerabilenari buruzko susmo txikienik: nola otuko zitzaion, bada, neure gogo irrikarik beroenak neska azal ilun mespretxagarri baten bihotzaren aldera eror zitezkeela?
‎Hura esanda, kabinako eskaileretan behera jo nuen ahalik eta hotsik handiena atereaz; gero oinetakoak erantzi, galeriatik isil isilik korrika joan, brankako eskaileretan gora igo eta kubierta gainera atera nuen burua. Banekien berak ez zuela ni han azaltzerik espero izango; baina hala ere ahal bezain zuhur jokatu nuen; eta egia esan behar badut orduantxe egiaztatu ziren nire susmorik txarrenak.
‎Eta sexuaren ukoak berarekin dakar zentzumenen kamustea eta baldartzea. Lasai egon nintekeen, beraz, alde horretatik, ziur bainago ene emazteak ez zuela nik buruan nerabilenari buruzko susmo txikienik: nola otuko zitzaion, bada, neure gogo irrikarik beroenak neska azal ilun mespretxagarri baten bihotzaren aldera eror zitezkeela?
2009
‎Lasai asko sentitzen zen munduan beretzat erreserbaturik zegoen aulkian. Ondotxo zekien ez zuela nire antzik izan nahi, ez zuela ni bezalakoa izan nahi, baina dibertitu egiten zuen ni bezalako bat ondoan izateak. Are gehiago, zirrara eragiten zion noizean behin ni izatera jolasteak.
‎Lasai asko sentitzen zen munduan beretzat erreserbaturik zegoen aulkian. Ondotxo zekien ez zuela nire antzik izan nahi, ez zuela ni bezalakoa izan nahi, baina dibertitu egiten zuen ni bezalako bat ondoan izateak. Are gehiago, zirrara eragiten zion noizean behin ni izatera jolasteak.
‎Etxeko ganbaran omen zegoen, lan batzuk amaitzen. Garbi zegoen ez zuela nirekin hitz egiteko gogo handirik. Horrek bost axola zidan ordea.
‎Batez ere, nire hitzen zain ez zegoela ohartu nintzen. Ez zuela nik esandakoari neurria hartu ondoren erantzuten. Beldurrik gabe hitz egiten zuen, eta horrek, era berean, ni neu ere urduritasun guztietatik askatzen ninduen.
‎ezetz eta ezetz, ez zuela bere patua, bere bizimodu gogorra, alegia? niretzat nahi, eta ez zuela nire bisitarik onartuko: zakurraren ipurdira bidali ninduen, garbi hitz eginda!
‎Nik ez nuela zerikusirik. Horixe zen arazoa, bada, nire senarrak ume bat izan behar zuela nik zerikusirik izan gabe.
‎Ez nuen haren atseginerako erran, baina ohartu nintzen atsegin zuela nire errana.
‎Katalina ez zen bakarra izan ohartzen Henrike Valoiskoak gustuko zuela ni bere inguruan izatea. Bi hiru hilabete lehenago, Lyonen, ihes egiten zidaten gorteko gizon emakumeek.
‎Beraz, badakizue...! ’– aintzat hartu gabe; azkeneko bisitan, hala ere, Domingo bera haserretu zitzaidan, nire erabaki haiek arriskutsutzat jota: ezetz eta ezetz, ez zuela bere patua –bere bizimodu gogorra, alegia– niretzat nahi, eta ez zuela nire bisitarik onartuko: zakurraren ipurdira bidali ninduen, garbi hitz eginda!
2010
‎Baina, Zapiain estimatuari ez ezik, zuri ere asko zor dizut, Damaso, garai batean zurekin oso kezkatuta egon banintzen ere? ez bainuen ahazten zu fedegabea zinelako susmoak piztu zuela nigan halako ezinegon bat, burua galtzera eta suizidio saiora eraman ninduena; horregatik, Jainkoak ukituta Haren altzora itzuli nintzenean, zuregana jo nuen, berandu gabe,, salbamendu operazio, batean, ea ateismoaren ur nahasi zurrunbilotsuetatik erreskatatzen zintudan; nirea erabaki sendoa zen, eta halaxe aritu nintzaizun, biok hizketan hasi ez beste, konbertso bat banintz bezala, zer besterik nintzen, bada??, Jainkoa gora eta Jainkoa behera?. Hain gozo hartu nau Jainkoak bere magalean, ez dut irudikatu ere egin nahi neure bizitza gozotasun horretatik urrun.
‎egun hartan ere ez, itxura batean, nik galdera egin orduko begia alaitu baitzitzaion, nik hala uste; jarraian, ordea, Teori so egin zion, nabarmen so egin ere, baimen eske edo? eta Teok lehengusuari zorrotz baino zorrotzago begiratu, eta Nataliok ezetz esan zidan buruaz, ez zuela nirekin xake partidarik jokatu nahi: nola, bada, meza entzun ez banuen bi igandetan segidan, anathema sit!
‎Baina egun hartan ez. Eta niri hain gogorra egin zitzaidan une hura, pixa ere egin nuen galtzetan, aitak guztien aurrean belaunikarazi ninduenean?, non ziur bainago jaun kalonjeak orduantxe erein zuela nire baitan anti klerikalismoaren hazia, denborarekin lehertu. Pio Barojaren iritziak ere izan zuen hartan eraginik, gero kontatuko dizudan bezala, eta askatasunaren usaina zuèn lore bat emango zuena?
‎–Harremana? Esan ez dizut, ba, oraintxe, oso harreman ona zuela nirekin. Eta amarekin, ba, haserre etortzen zenean, ez hain ona.
‎Sarak erantzun ere ez zidan egin. Kikilduta geratu zen nire erreakzioaren ondorioz, eta haren begiradak argi adierazi zuen ez zuela nigandik halako jokabiderik espero.
‎" Jokatuko al dugu xake partida bat?". Horrelakoetan, Nataliok ez zidan sekula ezetzik esaten... egun hartan ere ez, itxura batean, nik galdera egin orduko begia alaitu baitzitzaion, nik hala uste; jarraian, ordea, Teori so egin zion, nabarmen so egin ere, baimen eske edo... eta Teok lehengusuari zorrotz baino zorrotzago begiratu, eta Nataliok ezetz esan zidan buruaz, ez zuela nirekin xake partidarik jokatu nahi: nola, bada, meza entzun ez banuen bi igandetan segidan, anathema sit!
‎Baina, Zapiain estimatuari ez ezik, zuri ere asko zor dizut, Damaso, garai batean zurekin oso kezkatuta egon banintzen ere... ez bainuen ahazten zu fedegabea zinelako susmoak piztu zuela nigan halako ezinegon bat, burua galtzera eta suizidio saiora eraman ninduena; horregatik, Jainkoak ukituta Haren altzora itzuli nintzenean, zuregana jo nuen, berandu gabe," salbamendu operazio" batean, ea ateismoaren ur nahasi zurrunbilotsuetatik erreskatatzen zintudan; nirea erabaki sendoa zen, eta halaxe aritu nintzaizun, biok hizketan hasi ez beste, konbertso bat banintz bezala . Apaiz egingo naiz" esan nizun, halako zerbait—; Jainkoak ni ukitu ninduen, bai, eta ez nuen dudan jarri Jainkoak ukituak zu ere ukituko zintuela, orduantxe ukitu ere, ezinbestean; zuk, baina, esaldi bakarrarekin erantzun zenion, ordainean, nire hitz jarioari:
‎Baina egun hartan ez. Eta niri hain gogorra egin zitzaidan une hura —pixa ere egin nuen galtzetan, aitak guztien aurrean belaunikarazi ninduenean—, non ziur bainago jaun kalonjeak orduantxe erein zuela nire baitan anti klerikalismoaren hazia, denborarekin lehertu —Pio Barojaren iritziak ere izan zuen hartan eraginik, gero kontatuko dizudan bezala— eta askatasunaren usaina zuèn lore bat emango zuena...
2011
‎Horien buruan seguru nengoen erantzunen bat izango nuela. Nik ezagutzen ez nuen lekuren batean jarriko zidan hitzordua, eta gaztetan nire lehen hitzordura baino urduriago joango nintzaion eta, bion artean ezarritako diskrezio arau guztiak albo batera utziz, lepora egingo zidan salto eta ezergatik ere ez zuela nigandik ostera aldendu nahi esango zidan behin eta berriz belarrira. Berak nahi zuena egingo nuela aginduko nion nik, masailetan behera irristatzen zitzaizkion malkoak musuka xurgatzen nizkion bitartean, eta auzitara jo behar bazen, joko genuela, esango nion, baita Genevako epaitegi nagusian ere.
‎Garbi zegoen ez zuela nik esandakoa sinetsi, baina ez zitzaiola gehiegi axola ere. Autoaren atea itxi eta nigana etorri zen.
‎Ez genion musurik ematen elkarri. Begira inor ez zegoela jakinik ere, itxurak gordetzen saiatzen nintzen, baina banekien, edonork begiratzen zidala ere, igarriko zuela nire aztoramendua, neskaren keinu eta mugimendu bakoitzari adi, liluraturik ematen bainituen lehen minutuak, berak bere gauzak mahaiaren gainean ordenatzen zituen bitartean.
2012
‎Ez nuen ulertzen zergatik etortzen zen egunero hizketaldia jarraitzen ez zion ni bezalako emakume triste batengana. Kontatzen zizkidan dantza istorioak errepikatzen hasi ziren egunean konturatu nintzen ez zuela ni gustuko ninduelako egiten, baizik gainotzekoek hitz egiten ere uzten ez ziotelako. Dantza istorio batekin hasi bezain laster ihes egiten zuten.
‎Ama tematuta zegoenez karrera ikas nezan, sutan jarri zitzaidan. Okerrena zera zen, nik karrera ikastea ez zuela nire hobe beharrez nahi, baizik eta bere balizko estatusa ez zikintzeko: alaba karreraduna behar zuen, kito!
‎–Epaiketaren amaieran Mourek aitortu zuen gezurra erran zuela niri buruz. Epaileak errugabe jo ninduen.
‎Ez gehiago deitzeko. Ez zuela nire beharrik, ezta nik bererik ere. Bakarrik egon nahi nuela.
‎Keinuka, gugandik hurbil zebiltzan upelak seinalatuz, abisu egin nion anaiari, eta ahal nuen modu guztietan ahalegindu nintzen nire asmoak adierazten. Azkenean iruditu zitzaidan ulertu zuela nire ideia; baina, ulertu ala ez, etsipenez eragin zion buruari, eta uko egin zion uztaiaren ondoko leku hartatik mugitzeari. Ezin iritsi nintzen berarengana; larritasunak ez zidan atzerapenerako betarik ematen, eta hala, borrokaldi latz baten ondoren, bere patuari jarrai zekion utzi nion; upela karelpean estekatzen zuten uhalez baliatuz, upel hartan bertan neure burua lotu eta jauzi egin nuen itsasora, duda mudatan ibili gabe.
‎Hori esan ondoren, benetan eskatu zidan, eta modu maitakorrenean, ez egiteko umekeriarik, ez amiltzeko neure burua Izadiak eta ni jaio nintzen mailak galarazten zidaten zoritxarrera. Ez nuela ogi bila joateko premiarik, berak ahal zuena egingo zuela niri laguntzeko, eta saiatuko zela goraipatzen zidan bizimodu horretan era erosoenean ni sarrarazten. Eta ez baldin banuen bizimodu lasaia eta zoriontsua lortzen, halabeharraren errua edo nirea izango zela, eta berak ez zuela haren erantzukizunik izango; izan ere, nire kalterako erabakirik har ez nezan aholku eman baitzidan, eta bere eginkizuna betetzat uzten baitzuen; hitz batean, laguntza emateko prest zegoela, berak agindu bezala, etxean geratzen banintzen, baina ez zuela zerikusirik izan nahi nire ezbeharretan, eta ez zidala alde egiteko baimenik emango.
‎Handik egun batzuetara dena ahaztu nuen, eta, labur esateko, handik aste batzuetara etxetik alde egitea erabaki nuen, aitaren oztopo gehiagorik ez izateko. Hala ere, ez nuen jokatu neure erabakiaren lehenengo beroaldiak eskatzen zidan bezain bizkor, eta amarengana jo nuen, ohi zuen baino zertxobait atseginago zegoela iruditu zitzaidan une batean; eta esan nion gogoa erabat mundua ikustearen aldekoa nuela, eta nuela inoiz beste ezer aurrera ateratzeko adina arretarik jarri; eta aitak hobe zuela niri joateko baimena ematea, baimenik gabe alde eginaraztea baino. Hemezortzi urte nituela orduko, eta beranduegi zela langintzaren bat ikasten hasteko edo legegizon baten laguntzaile izateko.
‎Mutil gazteak irribarre egin zidan, eta, horren tolesgabeki hitz egin zidanez gero, erabat sinetsi nion. Zin egin zidan leial eta zintzo jokatuko zuela nirekin eta mundu osoan barrena nire atzetik etorriko zela.
‎Ondoren bururatu zitzaidan, batak bestea jateko ohitura oso gogorra eta bihozgabea bazen ere, ez zuela nirekin zerikusirik; ez baitzidaten niri irainik egin. Eta eraso egiten bazidaten edo bizirik irauteko ezinbestekoa banuen, oldartuko nintzaiela; baina haien mendean ez nengoenez gero, nire berri ez zutenez gero, eta horrenbestez, nirekin ezer egiteko asmorik ere ez, ez zitzaidan bidezkoa iruditzen haiei eraso egitea; horrek, gainera, zurituko zukeen espainiarren jarrera, eta haiek Ameriketan egin zituzten basatikeria guztiak, milioika pertsona sarraskitu baitzituzten, zeinak, idolozaleak eta basatiak izan arren, eta beren ohituren artean zenbait ospakizun basati eta odoltsu izan arren, hala nola idoloei giza gorputzak eskaintzea, espainiarrekiko errugabeak baitziren; eta bai gaurko espainiarrek eta baita Europako beste herrialde kristau guztiek ere, lurraldetik era horretan erauztea sarraskitzat eta bihozgabekeria odoltsu eta gizalegearen kontrakotzat hartzen zuten, zuritu ezinezkoa Jainkoaren zein gizonen aurrean; eta horregatik espainiar izenak berak gizadiko jende guztiari beldurra eta ikara eragiten zion edo kristauen errukia; Espainiako erreinua gizon arraza berezi bat sortzeagatik nabarmendu balitz bezala, errukia zer zen ez zekiena, edo zoritxarrekoen aurrean barru onik ez zuena, hau da, jarrera eskuzabalaren ezaugarririk gabea.
‎Eta gero, gogoan erabili nuen Jainkoa, zuzena ez ezik, ahalguztiduna ere bazela, eta ni zigortzea eta nahigabetzea bidezkoa zela uste izan zuen bezala, era berean, ahalmena zuela ni salbatzeko; eta ez bazitzaion hori bidezkoa iruditzen, nire ezinbesteko betebeharra zela erabat eta zeharo Haren borondatearen mende jartzea. Bestalde, nire betebeharra zen baita ere Harengan itxaropena izatea, Jainkoari otoitz egitea eta Haren eguneroko arduraren aginduen eta esanen zain egotea.
‎Bi urte neramatzan ezinegon horretan, eta bizimodua lehen baino nekagarriagoa egiten zitzaidan, gizonaren beldurra maltzurki atzetik etengabe edukitzea zer den dakienak pentsa dezakeen bezala. Eta azpimarratu behar dut, atsekabez baita ere, arimaren ezinegonak eragin handia izan zuela nire erlijio pentsamenduetan; izan ere, basati eta kanibalen eskuetan erortzeko arriskuak sortzen zidan izuak eta beldurrak nire arima horren menderatua zuten, ezen nekez aurkitzen bainuen egokierarik nire Sortzaileari otoitz egiteko, edo ez behintzat lehen izan nuen arima lasai eta etsi berarekin. Aldiz, Jainkoari oinaze eta arima estura handia nuela egiten nion otoitz, arriskuz inguratua, eta gauero eguna argitu baino lehen hila eta irentsia izango nintzelakoan; eta adierazi beharra dut, bake, esker on, maitasun eta xerazko jarrera askoz egokiagoa dela otoitz egiten duenarentzat, izuarena eta ezinegonarena baino, eta berehala gertatuko den zoritxarraren beldur den gizona ez dagoela prestatua Jainkoari otoitz eginez bere burua sendotzeko, ez behintzat ohean dagoen gaixoa bekatuez damutzeko dagoena baino gehiago.
‎Agureak esan zidan ia bederatzi urte zirela ez zela Brasilen izan, baina ziur esan zezakeela, berak alde egin zuenean, nire auzoa bizirik zegoela; aldiz, nire zatiaren ardura hartu zuten ordezkariak biak hil zirela. Baina hala ere, uste zuela nire lursailen etekinen kontu zehatza emango zidatela; izan ere, itsasontzia hondoratu eta itotzat jo nindutenean, han utzi nituen ordezkariek niri zegozkidan lursailen etekinen berri eman zioten fiskalaren diruzainari, eta, baldin eta ni eskatzera joaten ez banintzaion, heren bat erregearentzat bereizi zuen, eta beste bi herenak San Agustinen komentuarentzat, behartsuen premietan erabiltzeko eta... Baina ni azaltzen banintzen, edo beste norbaitek nire izenean ondarea eskatzen bazuen, itzulia izan zuela, osorik, interesak edo urteko etekinak izan ezik, eta erruki ekintzetan erabiliak izango zirenez gero, zati hori nuela berreskuratu.
‎Esan zidan ez zekiela zehatz mehatz noraino hazi ziren lursailak, baina bazekiela behintzat nire auzoa ederki aberastu zela bere erdiari ateratzen zion onurarekin, eta gogoan zuela noizbait entzun zuela nire zatitik erregeari zegokion herena, itxuraz komentu edo abadiaren bati eman zitzaiona, urtean berrehun moidoretik gorakoa zela. Zalantzarik ez zegoela jabetza berreskuratzeari zegokionez, auzoa bizirik baitzegoen eskubidearen lekuko izateko, eta, gainera, nire izena lurraldeko izendegian idatzia zegoela.
‎Bigarrenik, Brasilen nituen ardurek hara dei egiten zidatela zirudien, baina ezin nuen inolaz ere hara joatea pentsatu, nire arazoak konpondu eta ondasunak esku ziurretan utzi arte. Hasieran nire lagun zahar alarguna etorri zitzaidan burura, banekielako zintzoa zela eta zuzen jokatuko zuela nirekin; baina zahartua zegoen eta dirurik ez zuen, eta jakin nuenez zorrak ere bazituen. Beraz, labur esateko, Ingalaterrara ni neu joatea beste biderik ez nuen, eta ondasunak neurekin batera eramatea.
‎Poz ikaragarria hartu nuen, edonork uler dezakeen bezala, bizirik eta onik atera nintzelako zoritxarreko eta ia itxaropenik gabeko egoera hartatik, eta berehala neukan guztia eskaini nion ontziko kapitainari, nire bizitza salbatzearen ordainetan. Baina hark eskuzabaltasun handiz esan zidan ez zuela nire ondasunik onartuko, eta neukan guztia eskuratu ahal izango nuela Brasilera iristean.
‎Dena den, hark esan zituen hitzetan nirekiko joera oso tinkoa zela ikusi nuen, eta ezerk ez zuela niregandik bereiziko, eta konturatu nintzen bere herrira itzultzeko gogo biziaren arrazoiak herritarrenganako maitasun sutsua eta nik haiek on bihurtzeko itxaropena zirela; nik ordea, horretarako prestakuntzarik ez nuenez gero, ez nuen ez pentsamendu, ez asmo, ez gogo izpirik ere, horrelako eginkizunik neure gain hartzeko. Baina oraindik joera bizia nuen ihes egiten saiatzeko, lehen esan dudan bezala, elkarrizketatik atera nuen ondorioan oinarri hartuta, alegia, han hamazazpi bizardun zeudela jakitean.
‎Ez zitzaidan ezer bururatu ondorio horietako bakar bati aurka egiteko, eta horrenbestez nire baitan indar handiz sendotu zitzaidan uste hura, alegia, Jainkoak erabaki behar izan zuela niri gertatutako guztia gertatu izana, eta zoritxarreko egoera horretaraino Haren borondateak eraman ninduela, Hark baitzuen ahalmen osoa, ez bakarrik nire gain, baita munduan gertatzen ziren gauza guztien gain ere. Berehala etorri zitzaidan burura:
‎Azken eskari hau itzuli ziotenean Enperadoreari, pixka bat harrituta geratu zen eta esan zuen bere ustez neure herrikoetako lehenengoa nintzela arazo honetan inoiz erreparorik jartzen, eta zalantzan jartzen hasia zela benetako holandarra nintzen edo ez; baina areago zuela kristau nintzen susmoa. Halere, eman nituen arrazoiengatik, eta batez ere Luggnaggeko Erregeari atsegin ematearren, eta bere ederraren aparteko erakusgarri gisa, bete egingo zuela nire ezohiko nahikundea, baina arazoa kontu handiz zertu behar zela, eta oharkabean bezala pasatzen uzteko aginduko zitzaiela funtzionarioei. Zeren eta, nire erkide holandarrak ohartzen baziren sekretuaz, bidaian lepoa moztuko zidatela baieztatu baitzidan.
‎Zeren eta Erreginak, beraren zerbitzura nengoen bitartean beharrezko izango zitzaizkidan gauza guztien ekipo txiki bat niri emateko agindu zuen arren, halere nire ideiak bat eginda baitzeuden inguru guztian ikusten nuenarekin, eta ezikusiarena egiten nion neure txikitasunari, jendeak bere akatsei egin ohi dien bezalaxe. Kapitainak oso ongi ulertu zuen nire txantxa, eta esaera zahar ingeles batez erantzun zidan, esanez zalantzan jartzen zuela nire begiak sabela baino handiagoak zirenik, ez baitzitzaion iruditzen hain jangura handia nuenik, nahiz eta baraurik egon egun osoan; eta bere umore onaz jarraituz, nire gelatxoa arranoaren mokoan eta gero hain altuera handitik itsasora jausten ikusteagatik ehun libera pozik emango zituzkeela esan zuen, benetan oso gauza harrigarria izango baitzen, haren deskribapenak zukeena ondorengo mendeetar...
‎Isilaldi labur baten ostean, esan zidan ez zekiela nola hartuko nuen adierazi behar zidana; azken Batzar Nagusian, yahooen arazoa aztertu zenean, ordezkariek gaizki iritzi ziotela berak yahoo bat (nitaz ari zen) etxean edukitzeari houyhnhnm bezala eta ez animalia adimengabetzat. Jakina zela sarri hitz egiten zuela nirekin, nolabaiteko onura edo atsegina lortu ahal izango balu bezala niregandik; jokaera hura ez zetorrela bat Adimen edo Naturarekin, eta ez zela sekula halakorik entzun haien artean. Beraz, edo espezieko gainerakoak bezala erabiltzeko ni aholkatzen ziola Batzarrak, edo igerian sorterrira itzul nendin agindua emateko.
‎Bihotza indarrez pilpiraka ari zitzaion, izotza bezain hotz zituen eskuak. Hor hasi dira kargu hartzeak, jelosiak, auhenak; hertsiki eskatzen zidan dena aitortzeko, esanez nire zoriontasuna besterik ez zuela nahi eta, horregatik, otzantasunez eramango zuela nire saldukeria. Ez diot erabat sinetsi hori, baina lasaitu egin dut zin hitzekin, agintzariekin eta horrelakoekin.
‎Jaun mozkortuarengana hurbildu naiz, bortizki samar beso batetik oratu eta, begietara finko so eginez, handik alde egiteko eskatu diot, zeren, gaineratu dut? printzesatxoak aspaldi agindua baitzidan mazurka dantzatuko zuela nirekin.
2013
‎–Polita da, polita da, errepikatu zuen eta algara txiki bat egin zuen?. Niri behin, udalekuetan geundela, argia joan zitzaigun eta asko gustatzen zitzaidan mutil batengana gerturatu eta maite nuela esan nion, seguru bainengoen ilunpean ez zuela nire deserosotasuna atzemango. Argia itzuli zenean nirea ez zen beste mutil bati eskutik helduta aurkitu nintzen.
‎Wickhamen aita ez zen gurea baino askoz luzeago bizi izan, eta, jazoera hauetatik urte eta erdira, Wickham jaunak honakoa jakinaraziz idatzi zidan: azkenean ordenak ez hartzea deliberatu zuelarik, esperantza zuela niri ez zitzaidala zentzugabekoa irudituko lanbidean gora egitekoaren ordez gertuagoko laguntza pekuniarioren bat eskatzea, lanbidearen kontu horretatik onurarik hartuko ez zuenez gero. Bazeukan, gehitzen zuen, legeak ikasteko asmorik, eta jakitun egongo nintzen, noski, mila librako interesak arlo horretan oso laguntza urria zirena.
2014
‎Y k gustuko ninduen baina ez ninduen maite, eta ezin garbiago zuen ez zuela nirekin ezer nahi noizbehinkako enkontru sexualetatik harago. Hain zuzen ere, nire euskalherriratze intermitente eta laburrek zilegitzen zuten teorikoki bere noizbehinkakotasun hori; nahi izanda ere baitzukeen nirekin ezer eraiki, nomadatasun konstantean niharduenez gero.
‎Eta, nahiz eta hori gertagaitzagoa izan, Julenekin duela bost urte apurtu nuela aitortzeko, azkenean. Edo, zehatzago izateko, berak apurtu zuela nirekin, eta orduz geroztik ez nekiela ezer berataz, ezta, zer esanik ez, hipotekaren bere zatiaz. Baina ez dut uste kontatuko niokeenik:
‎Biharamunean, Iñigori gaixo nengoela esan nion, eta, ordurako lana berriro jaisten hasita zegoenez, ez arduratzeko esan zidan, berak beteko zuela nire tokia. Soldata bat aurreztuko zuen.
‎Sukaldean hitz egin genuen, zutik biok. Ez niola ezer eskainiko ulertu zuenean, asko sentitzen zuela nire galera eta hori dena bota zidan. Begietara begiratu nion.
‎Nabigazio tokirik urrunena zen, eta nire pasadizoaren helmuga. Bazirudien halako argitasun bat sortzen zuela nire inguruko gauza guztietan eta nire pentsamenduen baitan. Nahiko laiotza ere bazen, eta eskasa, apartekoa ez, inola ere ez, ezta oso argia ere.
‎«Egia biribila, bai horixe! Baina, aizu, pentsatzea ere inork ez zuela nik bezain ondo ezagutzen...! Nik beraren konfiantza noble osoa neukan.
‎Negarrez entzun nion; aurpegia eskuetan ezkutatu zuen. Iruditu zitzaidan etxeak lur joko zuela nik ihes egitea lortu aurretik, ortzia nire buruaren gainera amilduko zela. Baina ez zen ezer gertatu.
‎Hogeita bost urte ditut, esan zuen?. Hasieran, Van Shuyten zaharrak pikutara joateko esaten zidan, atsegin gozoz kontatu zuen?; baina aspergarri jarri nintzaion, hitz eta pitz, eta azkenean, sekula sekulorun hitz egingo ote nuen beldurrez, zirtzileria eta zizpa bakan batzuk emanda, esan zidan espero zuela nire aurpegia sekula berriro ez ikustea. Holandar jatorra, Van Shuyton zaharra.
‎Eta hori baino okerrago. Ez zuela nire proiektuan sinesten, Epilogoak saioa absurdoa iruditzen zitzaiola, eta beraz, ni txoriburu konpletoa nintzela tontakeria hartan itsu itsuan sinesteagatik.
2015
‎Ni nintzen, ordea, bietan deslai zebilen bakarra, eta, haren jarraibideei esker, berehala iritsi ginen behinola eliza izandako Aldous tabernara. Segituan ohartu nintzen ez zuela nire laguntzarik behar. Baina ez zitzaidan axola.
‎Ezintasun horren kontsolamendu modukoa izan zitekeen, ala irakurketa erromantikoek nire buru ameslarian eragindako fruitua; kontua da predestinazioaren teoria bat landu nuela neure artean, hots, mundu zabalean norbait egon behar zuela niretzat izendatua, ni harentzat lotua. Ez dakit nondik sortu zitzaidan delako teoria hori, ezta zenbateraino sinesten nuen ere.
‎Berehala irakurri nuen gutuna, ia ia presaka eta arrapaladan, eskutitza nola bukatuko ote zen jakin minez batetik, eta Maitanek hitz egiten duen bezala idazteko joera duenez, harekin zuzenean hizketan aritzea bezalakoa zelako bestetik, behin hasiz gero amaitu arte ezin utzizkoa. Gutuna bukatu nuenean, ordea, iruditu zitzaidan ez zidala ezer berririk kontatu; are gehiago, karrera bukatu genuenetik hona, atzerapauso dexentea egin zuela nire betiko lagunak. Zera esan nahi dut, karreran zehar, Mikelekin ateratzen zenean, pisua nola jarri behar zuten, zertzu erosketa egiten zihoazen eta, puntuz puntu, bere bizitzako aurrerapauso guztien berri ematen zigun.
‎Aztoratua bezain haserre, egunero tren hartan elkar ikusi behar baldin bagenuen ez zuela nire telefonorik behar erantzun nion bortizki, ordurarteko errespetua galduz.
‎Ahaztuta nengoen amak igandeetan erratza pasatzen zuela nire logelan, eta, jakina, ez zegoen detektibea zertan izan soka eta pintaketak lotzeko. Bete betean harrapatu ninduen.
‎Irribarre zabala egin zuen arren, seguru nago ez zuela nire broma aditu. Itxuragatik kanpotarra zirudien, eslaviarra?
2016
‎Pilik biologia ikasi zuen, eta jakin zukeen zer den katu bat, baina garbi zegoen ez zuela nire Pitxi katuen kategorian onartu nahi.
‎La Fleurrek esan zidanean poliziako tenientea nire galdezka ibilia zela, kolpetik etorri zitzaidan gogora atzera ere; eta La Fleurrek aferaren jakitun jarri ninduenerako, hoteleko jabea gelara etorri zitzaidan gauza bera esatera, eta hau gaineratu, alegia, poliziak nire pasaporteaz galdetu zuela bereziki; hoteleko jabeak bukatu zuen esanez gutxienez espero zuela nik bat izango nuela.
‎Kondeak esan zuen biziki sentitzen zuela nire arrazoiak entzutera ezin geratzea, bada une hartan lotuta zegoen Duc de C***** rekin bazkaltzera joateko.
‎Hiru aldiz errepikatu zizkidan instrukzioak aldarte oneko patxada berdinarekin hala hirugarren aldian nola lehenengoan; eta tonuek eta moduek esanahirik badute, eta izan, zalantzarik gabe badute, ate guztiak ixten dituzten bihotzentzat izan ezik, bazirudien emakumeak benetan interes handia zuela ni gal ez nendin.
‎–Demagun Kirmen Uribek ezagutzen zuela nire testua eta emaztearen galtzerdi luzeen tiraderan gorde zuela pendrive bat, gurasoen hilobian bigarrena eta Gorbeiaraino joan zela hirugarrenarekin. Ondoren lo lasaiago egingo zuen, inolako asaldurarik gabe, baina nola zekiten lapurrek gordelekuen berri?
‎Alabaina, amak telefono txokotik irteten ari nintzela eman zidan albistea, alegia, eguerdi aldean Micòl Finzi Continik deitu zuela nitaz galdezka («Arren eskatu dit esateko Veneziara abiatu behar izan duela eta idatziko dizula, eta zu agurtzeko», erantsi zuen amak, niri begiratu gabe), nahikoa izan zen iritziz aldarazteko. Une hartatik aurrera, biharamuneko arratsaldeko bostetarako falta zen denbora mantso baino mantsoago igarotzen hasi zen.
‎Nik hizketan ari dena eteten duen burugogorrarena egiten nuen, eta berak, ahotsa altxatuz eta neskato plantak eginez, «betiko pedantea» nintzela aurpegiratzen zidan. Antza zenez, zioen oihuka?, nik susmoa hartu nuen ez zuela nire izenik aipatzeko asmorik ere idazkian, eta horrela, bekaizkeria hutsagatik, ez nion entzun ere egin nahi.
‎Roque DasAiras dut izena eta hiru aste barru gaindituko dut berrogei urteren muga. Aurreko urtebetetzean norbaitek esan izan balit aldaketa hain erabatekoa izango zuela nire bizitzak hamabi hilabete eskasean, niri eta nire porrot historiari barre egin nahian zebilela pentsatuko nuen. Etengabeko zoria da, ordea, bizitza; nahierara jolasten da gurekin, eta, batzuetan (batzuetan bakarrik) zorte ona ekarri ohi digu.
‎Ispiluaren gelara sartu orduko ikusi nuen ohea eginda utzi zuela nire gonbidatuak, izarak ohetik kendu eta bera etorri aurretik bezala utzia zuela dena. Leihoa ere zabaldu zuen, gela aireztatzeko.
‎Baina lerro bakan batzuk bakarrik idatzi nituen, nire aurreikuspenak bestelakoak baziren ere. Bazirudien inspirazioak alde egin zuela nigandik. Gauza arraroa, niri dagokidanez; izan ere, hobeto edo okerrago idatziko dut, baina ez dut inoiz izan arazorik orriak eta orriak idazteko.
2017
‎Ez zuela egundo ikusi, esaten zuen, ni baino pertsona zurrunagorik, bera bere mami eta guzti orobat baitzen malgua, ia ia ornogabea, erabat bihurkorra nolanahi ere, ekaitzak zumitza bezala mugitzen baitzuen musikak, zumitzaren adibideak irudi okerra eman badezake ere. Askotan, zorua zapaltzeko saioa burutu eta bazter batean esertzen nintzelarik, edalontzi bat eskuetan nuela egoten nintzaion begira, eta iruditzen zitzaidan dantzan ari zenean indar miragarri bat sartzen zitzaiola barrenean eta hark eramaten zuela nik ezagutzen ez nituen lurraldeetara eta handik bueltan etorri eta arnasestuka nire ondoan esertzen zenean beste bat zela, zoriontsuagoa eta ederragoa. Adinean tarte dezentea genuen eta saiatzen zen, oharkabean egiten bazuen ere, ni gazteagotzen.
‎Segaila zirudien, lerdena, eta itsasoak eta haizeak zailduta zegoela ematen zuen; urdintzen hasitako ilea zeraman bizkarrean behera, eta esku hutsik zegoela segurtatu nuen, borroka egin behar bagenuen, egin genezala gizonek bezala, horixe pentsatu nuen, modalitate horren arauak ezagutzen ez banituen ere. Zuzenean joan nintzen beregana eta, metro pare bateko tartearekin begira gelditu nintzaionean, asko sentitzen zuela niregatik baina hil egingo ninduela iragarri zidan. Zegoen lekutik altxatu gabe egin zuen iragarpena.
‎Amak lepora egin omen zion jauzi irakasleari eta, banekien etorriko zinena, banekien?, errepikatzen omen zion zorionaren zorionez negar egiten zuela, eta aurpegia eta lepoa musukatzen zizkion eta gutunetan egindako promesak, esandako esaldi esanguratsuenak errezitatzen omen zituen ahopeka. . Irakaslea, ordea, niri begira jarri eta ni gabe ezin zela bizi errepikatzen hasi zen, saiatu zela, bere indar guztiekin ahalegindu zela, baina ezin zuela nire irudia bere gogotik erauzi eta horrelakoak esaten zituen, baina ama ez zen enteratzen. Elkar besarkaturik eta bakoitza bere mantrarekin jarraitu zuten biek.
‎Eta zer pena, igandean ez bainuen markatu! Anaiari frogatzeko norbait nintzela eta arrazoi ukan zuela ni baitan sortarazirik kirolarentzat neukan gustua.
‎Haurtzaroak markatzen omen du gure nortasuna, eta lehen gaztaroko hautuek bideratzen omen dute gure etorkizuna. Neure kasuan, ez dakit kasualitatearen ala patuaren ondorioa den baina, esan liteke Jontxuren aitona Juanitoren deskubrimenduak arrasto nabarmena utzi zuela nire bizitzan. Alde batetik, atzoko eta gaurko gudariekiko halako lilura bat geratu zitzaidan, arrazionala baino gehiago emozionala beharbada, ni neu horrelako abenturetan sartzeko aski koldarra nintzelako, eta inhibizio hori konpentsatzeko.
‎Nola izan naiz hain inozoa? Nola pentsatu dut Erromak eszena bukoliko hori gordea zuela niretzat. Barreari eutsi ezinik nabil kalean barrena, eta behingoz gelditzea lortu dudanean ohartu naiz ez naizela oroitzen azkenekoz pixari eutsi behar izateraino barre egin nuen egunaz.
‎Esan daiteke teknologiak eragina izan zuela nik lan egiten nuen sektorearen gainbeheran, baina orain teknologia berriek sortutako lanpostu horietako batean aritzen naizela. Etorkizun handia du sektoreak, baina iruditzen zait oraindik ez garela jabetzen zenbateko etekina atera ahal diegun teknologiei eta sare sozialei.
‎Hala eta guztiz ere, uste dut nahiko ondo eraman nuela kontua. Banekien lana ondo egiten nuela, kontu ekonomikoengatik nahi zuela nik alde egitea. Nire ordez beste bat egon balitz, gauza bera egingo zion.
‎–Honezkero jakinen duzu Peio Idiartek zoritxarreko istripu bat izan zuela nire etxean lapurtzen ari zela.
‎Atzo goizean itzuli nintzen etxera. Auzoko batek erran zidan inork ez zuela nitaz galdetu. Lasaitu egin nintzen, baina gero Peio eta Olivierren gorpuen albistea ikusi nuen.
2018
‎Gero, handik gehienez astebetera, sukaldetik irten eta atzealdeko korridorean barrena nindoala, Kenton andereñoak, bere solasgelatik atera, eta adierazpen bat egin zuen, itxura guztien arabera aurrez prestatua; honelako zer edo zer: bera deseroso sentitzen zen arren ni nire lantaldearen hutsegiteez ohartarazi behar izateagatik, biok batera lan egin beharra geneukala eta berak espero zuela ni uzkurra ez izatea eta berdin jokatzea emakumezkoen lantaldearen hutsegiteren bati antzemanez gero. Gero, erantsi zuen jangelako zilarrezko pieza batzuek distiragarri hondarrak zeuzkatela.
‎Txikiagoa izan arren, uste dut buruan gauza batzuk berak baino askoz argiago ikusten nituela. Txetxuren izaera ahobero baina biguna ezagututa, berehala sentitu nuen neska hark energia guztia xurgatu eta nahi zuen bidetik eroango zuela nire anaia. Ideia hori ez zitzaidan batere gustatu.
‎Eta behar ziren gizonezko guztiak ukondoka bazterrera botatzeko prest zegoen gazte hura ikusita, ez dakit, hunkitu egiten nintzen. Agian, haren izaera ez zitzaidan guztiz gustatzen, senak esaten zidan halako neska batek nahi zuen guztia eta gehiago egingo zuela nire neba lako mutil batekin, baina sentipen kontraesankorra zekarkidan horrek. Erruki moduko bat nebagatik, eta harrotasuna emakumea naizen aldetik.
‎Ongi ezagutu izan banu jakingo nukeen zergatik arbuiatu ninduen. Zein zedarritan erabaki ote zuen ez genuela bide beretik jarraituko, bere bideak ez zuela niretzako tokirik. Mendiko, gertaerak?
‎autobusean ia egun oso bat eman bagenuen ere, kosta egin zitzaidan hari bidaia osoan hiruzpalau berba ateratzea, baina lehenagotik ongi ezagutzen nuenez horrek ez ninduen harritu. Eta esango nuke bere kautan eskertu egiten zuela ni aldamenean edukitzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia