Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 256

2001
‎arinegi pasatzen zirela profesionalak, ez telebistan bezala; dena astirotzen zuela telebistak. Ziklisten arima baino ez zuela ikusiko. Berdin zion Lucasi.
2003
‎Niri eraman ezina egiten zitzaidan egoera hori. Baina bera irribarre gaizto bat ezpainetan zuela ikusten nuen, lasai, gorrotoak nonbait samina baretu, anestesiatu eta zorionarekin nahas daitekeen sentimendu bat eragiten zion. Orduan ikusi nuen, begietatik estalki bat kendu balidate bezala, gizon hura ni desagerrarazteko gai zela; are gehiago, desagerrarazteko modua eta unea ere erabakirik zituela eta, asmatzen zituen nobeletan pertsonaiak bezalaxe, aurreikuspen osoz eta ustekabean garbituko ninduela, arriskurik hartu edo eskurik zikindu gabe –esan zuen eta isildu egin zen, esan zuenaz harriturik edo, adierazi arte ez baikara askotan geure baitako pentsamenduak ulertzera iristen– Eta pistola neurekin eramatea erabaki nuen –esan zuen gero isilunea moztuz.
‎Haren itxura arriskutsuaz ohartu direnean, inguratu egin dute guardiek. Eta mutilak, ihesbiderik ez zuela ikusi duenean, pistola bat atera eta bere buruari egin dio tiro. Haren azken hitzak hauek izan dira:
2004
‎–erran zidan eta, atzea emanda, mahai baten gainean zeuden objektu batzuk aztertzen hasi zen. Begiak lausoturik nituen arren, tipoak gauza beltz biribil bat hartzen zuela ikusi nuen. Hark, zeraren itxura zuen... disko batena!
‎–galdetu zidan Franzek, ironia zorrotz bat ahotsean. Betertzetik, flakostak nahi gabeko keinu izorratu bat egiten zuela ikusi nuen. Antza zenez, ez zitzaion gustatu potoloaren esku hartzea bere galdeketan.
‎–Ez zait buruan sartzen inork halako aldrebeskeriarik sinets dezakeenik –erran nuen. Aitak begiak beheititu eta irribarre lotsati bat ezkutatzen zuela ikusi nuen. Errepideaz ahaztuta, begira begira gelditu nintzaion, egia sinestezinaz bat batean jabetuta– Zeuk ere sinesten duzu, aita?
‎Agente alemana korrika astun batean etorri zen haiekin biltzera, bere buru soila estaltzen zuen kapelari eutsiz. Ezkaratzean sartu zirenean, alemanak gabardina luzearen azpian zerbait ezkutatzen zuela ikusi zuen Del Vallek.
‎Ez zeukan inorekin hitz egiteko gogorik. Txirrinak jarraitu eta jarraitu egiten zuela ikusita, ordea, hartzera abiatu zen, zer gerta ere. Emakume ahots bat mintzatu zitzaion.
‎Diannek, bitartean, behin eta berriro irakurri zuen Mireiaren mezua. Gero, Josebak ez zuela ikusten ziurtatu ondoren, CD bat atera zuen bere zorrotik. Froga batzuk egin nahi zituen.
‎Geldirik zegoen, zerbaiten zain balego bezala. Eta Markosek ezer esaten ez zuela ikusirik, isiltasun larria ezkutatu nahian, zenbait hitz solte hasi zen botatzen Martina. Gaur Markosek gogoratu ezin ditzakeen hitzak, ahoa ez ezik belarriak ere itxi baitzizkion urduritasunak.
2005
‎Nik ere lau zatitan tolestatzekoa egin nuen, patrikan sartzeko, eta atzean ere zerbait idatzia zuela ikusi nuen. Oraingoan boligrafo beltzez idatzita, maiuskulaz eta inolako txukuntasunik gabe.
‎–Beste ezer baino lehen, hire lanarekin oso pozik nagoela esan nahi diat –hau zorura begira esan nion; ezer erantzuten ez zuela ikustean, begirada altxatu nuen eta berak begiradari eutsi zion, mutu jarraituz; beldurrez zegoela pentsatu nuen une batez eta horrek beldurtu egin ninduen– Kontua duk ez dakidala zer egin nahi duan etorkizunean, hemen jarraitzeko asmotan habilen edo alde egitea pentsatu duan.
‎–Aukeratu bietako bat! –gotortu zitzaion gizonezkoa, neskatilak zalantza egiten zuela ikusiz.
‎Gaia interesekoa zuela ikusiz, hari heldu nion. Mintzatzen nintzen bitartean egongelarantz bideratzen saiatu nintzen, sukaldeko leihotik urruntzeko.
2006
‎Nonbait, Anek amore eman eta damuturik itzultzea espero zuen mutilak. Azkenean, bere estrategiak emaitzarik ez zuela ikusita, Jonek berriz deitu zion. Aurreko deietakoak hitzez hitz errepikatu zituen mutilak.
‎Herriko mutxurdinek izan zituzten denbora luzerako esamesak eta berriketak halakok edo beste halakok kafe landare ugari aldatzen zuela ikusita. Penitentziak, ordea, bere fruitua eman zuen, eta, uste baino lehen, bekatuak sortutako kafe soro haiek etekinak ematen hasi ziren, jauntxo bekatari haien onurarako.
‎Kontua da, azkenean, saltzerik ez zuela ikusita, Kraus jaunak Yaleko Unibertsitateari eskaini ziola, eta han dagoela orain: liburutegiko MME 408 eskuizkribua da, deszifratu gabe dago eta sekula baino misteriotsuago jarraitzen du...
2008
‎Kontraesanez betetako prozesu askotan bezala, baina, bere buru estimuaren eta bere buruaren aurkako ukoaren artekoa betiere?, Reginaren erreakzioak ez ziren beti bat izan. Hasieran, esate baterako, guztia galtzeko zuela ikusten zuen arren, erantzun izan zion behin edo behin Faustiri, zuhurtasunaren neurria hautsiz, bai, baina ez neurri guztiak. Reginak, izan ere, bazekien nondik irten eta nora iritsi nahi zuen, mundu zaharretik mundu berrira eta mundu txikitik mundu handira?
‎Kapitaina eta Gray zauritua aztertzen ari ziren ordurako; eta ia begiratu ere gabe harenak egin zuela ikusi nuen.
‎Etxeko bataz jantzitako arlote beltza oinez zihoan arratsaldean Graça auzoaren erdiguneko plaza jendetsutik. Itxuraren arabera, hiru metrora zeukana ere ez zuela ikusten pentsa zitekeen; batetik, rasta zikin eta luzeek begiak erdizka estaltzen zizkiotelako; bestetik, haren aurpegierak burua beste mundu baten zeukala adierazten zuelako. Edonola ere, bera ibili zebilen, ez guztiz zuzen, bere zapatila solte eta handiegien barruan.
‎Barbosak ezer esateko imintziorik egiten ez zuela ikusirik, agure berritsua bere berbaldia luzatzen animatu zen. Drogaren eraginez jazotako zoritxar bat edo beste aipatu zuen lehenik; gero Anjos Intendente antzina, haiek umeak zirela, zein desberdina zen kontatzeari eman zion?
‎Ez nion nire antzik aurkitu, baina gabardinak bederen antzekoak ziren guztiz. Nik itxi berri nuen atean txirrina jotzen zuela ikusi nuenean lehenbailehen alde egitea erabaki nuen.
‎Kontraesanez betetako prozesu askotan bezala, baina –bere buru estimuaren eta bere buruaren aurkako ukoaren artekoa betiere–, Reginaren erreakzioak ez ziren beti bat izan. Hasieran, esate baterako, guztia galtzeko zuela ikusten zuen arren, erantzun izan zion behin edo behin Faustiri, zuhurtasunaren neurria hautsiz, bai, baina ez neurri guztiak. Reginak, izan ere, bazekien nondik irten eta nora iritsi nahi zuen, mundu zaharretik mundu berrira eta mundu txikitik mundu handira... eta bide hartan barrena nekez desbideratuko zuen ez ezerk ez inork, ez bere burua galtzeraino bederen.
2009
‎Arianek oihu zolia egin zuen alai, mangera oraindik eskuan. Gerritik askatzen ez zuela ikustean, Hodei bustitzen ahalegindu zen. Biak zeuden alai eta jostari.
‎Eta hartzen ere bai. Neba ere hasi zen droga hartzen, arrebak hartzen zuela ikusirik.
‎Haren iragana aztertu eta bi urte lehenago neskatila batekin ukitu lizunetan jardun zuela ikusi zuten. Orduko auzi juezak psikiatra baten tratamendua behar zuela esan zuen.
‎Honen fitxa aztertu eta lehenago ere lapurreta asko egina zuela ikusi zuten. Azkenean hark dena aitortu.
‎–Hauxe da hitsena. Berak ez zuela ikusi eskura zezakeen laguntzarik. Ez genuen jakin harengana hurbiltzen eta galdu egin dugu?.
‎Une horretan heldu zen Stephen Ryan. Gizonak itzuri nahi zuela ikusi eta tiroa tiratu zion. Jo ez, ordea.
‎Berandu iritsi omen zen, errepidean istripu bat aurkitu eta trafikoa oso mantso baitzebilen. Pare bat orduz itxaron omen zion Anari eta azkenean, erabat ilundu zuela ikusita, alde egin omen zuen. Hasieran pentsatu omen zuen zure emazteak ez zuela alde egiteko aukerarik izan, edo zerbaitek huts egin zuela.
‎Baina horren berri ere emanen zizun Felisak, ezta? . Armentiak erantzuten ez zuela ikusita, galdetu zion?: Aizu, Armentia, nora iritsi nahi duzu?
‎Bere berokia lurrean zegoen, putzu baten erdian. Erraldoiak harenganakoa egiten zuela ikusita, pistola bitxiaz destatu zuen Xabierrek.
‎Oskarrek hasperen egin zuen eta, Armentiak apaleko liburuei begira jarraitzen zuela ikusita, galdetu zion:
‎–Orduan... tira, ni banoa. Armentiak ezer erraten ez zuela ikusita, Oskarrek atzea eman eta autorantz hasi zen.
‎–Bai, hala da, bihotza are gehiago azkartu zitzaion, Anak abizen faltsua erabili zuela ikusita?. Eta nire oparia?
‎Bigarren patata zuritzen ari zen emakumeak kamera piztu zuela ikusi zuenean. Labana eskutik irristatu zitzaion.
‎Hortaz, Garazirekin joan zuen hirira, eta egun osoa bertan galdu, dendetan aspertu eta gero neskaren zain egon, are aspertuago. Nagikeriak harrapatzen zuen hirira joan behar zuela ikusten zuen bakoitzean; bi astez egon zitekeen herritik mugitu gabe, pozik.
‎Erremediorik gabe. Sukaldeko ontziak zarata batean astinduz Eugenia, gizon berekoi eta egoskorragorik ez zuela ikusi eginez, suminduta. Salako mahai gainean erdi zabalik edukitzen zituen entziklopedia eta historia liburuetan burua murgilduta Miel, gustuko denbora pasan.
‎Automobilaren motor hotsak entzun zituztenean, halakoetan, motor hotsak entzun ez beste hasten ziren zaunkaka Mendi eta Sasi, baita motor hotsak isildu ez beste isildu ere?, jauregiko ate nagusira irten ziren sei seme alabak; handik, aitak txoferra agurtu zuela ikusi bezain laster, korrika irten ziren seiak, Teofilo Maria buru, lorategiko farol piztuen argipean.
‎gainera, lehentxeago oihu eta kanta aritua zenez gero, oihu eta kanten oihartzunak zituen buruan artean ere; esan nahi baita Gonzalok bere pozetik, garailearen poz biribiletik? neurtzen zuela ikusten ari zena; horregatik, ausaz, nekez onar zezakeen irudi batek edo usain batek, txikikeria batek, azken finean, bere pozezko pozaren biribiltasuna haustea?
‎Orduan, baina, Maria Bibianak ere, Adak era hartan erreakzionatu zuela ikusita, erreakzionatu egin zuen, jakin ez ahizpa gaztea, ohi bezala, babesteko obligazioarekin sentitu zelako, aitortu nahi ez zuèn beldurra ezkutatzeko modu bikaina zuen hura, bestalde?, edo harrotasunean minduta sentitu zelako, errealitatean ustez bizi ez zena. Ada?
‎Nurmi ziztuan irten zen, jakina, baina, sarjentuaren aginduan zentratuegi egon zelako, edo bere buruan konfiantza handiegia zuelako, hiru kopek hartarako eta gehiagorako eskubidea ematen zioten?, kontua da ez zuela ikusi edo ez zuela behar bezala neurtu lur eremu harritsu hartan lubakitik lauzpabost metrora zegoèn koska txiki bat, eta hala, bota puntaz harekin estropezu egin, inkili ankala bi pauso eman, eta lurrera erori zen, baita berehala jaiki eta lasterrari ekin ere, lehen harkaitzera iritsi arte; hara iritsi ahala, tiro arrastorik ere ez tarte hartan?, ezkerretara begiratu zuen, bigarren harkaitzera, eta gero, basora?, baita eskuinetara ere jarraian, sarjentua zegoèn norabidean, haren begitartea aztertu nahian zebilen, ausaz, hanka sartzearen ondorioz sutan zegoen ala ez jakiteko?, harik eta ikuseremuan zuèn objektu batek bere arreta osoa bereganatu zuen arte:
‎–Gero etorri zen etxera, baina amak bota egin zuen. Ez zuela ikusi ere egin nahi. Duela gutxi hil zen.
‎Automobilaren motor hotsak entzun zituztenean –halakoetan, motor hotsak entzun ez beste hasten ziren zaunkaka Mendi eta Sasi, baita motor hotsak isildu ez beste isildu ere–, jauregiko ate nagusira irten ziren sei seme alabak; handik, aitak txoferra agurtu zuela ikusi bezain laster, korrika irten ziren seiak, Teofilo Maria buru, lorategiko farol piztuen argipean.
‎Gonzalo delakoa, osoki eta egiazki, Gonzalo De Lucas zen, beste militante anarkista bat, lorezaintza ogibidetzat zuena, Domingo eta Chaplinen laguna, eta bi lagunekin batera –hirurak ere bakarrik une hartan– hantxe zegoena, gorpuaren aurrean; oste garaileetako partaidea zen neurrian, pozak airean zegoen Gonzalo: gainera, lehentxeago oihu eta kanta aritua zenez gero, oihu eta kanten oihartzunak zituen buruan artean ere; esan nahi baita Gonzalok bere pozetik –garailearen poz biribiletik– neurtzen zuela ikusten ari zena; horregatik, ausaz, nekez onar zezakeen irudi batek edo usain batek –txikikeria batek, azken finean– bere pozezko pozaren biribiltasuna haustea... are gutxiago, baldin eta irudi eta usain haiek galtzailearenak baziren –militar matxinatu mespretxagarri batenak, azken batean! –.. horregatik esan zuen irudi itsusi, usain txar eta beste mila txikikeriaren gainetik...
‎Nurmi ziztuan irten zen, jakina, baina, sarjentuaren aginduan zentratuegi egon zelako, edo bere buruan konfiantza handiegia zuelako –hiru kopek hartarako eta gehiagorako eskubidea ematen zioten–, kontua da ez zuela ikusi edo ez zuela behar bezala neurtu lur eremu harritsu hartan lubakitik lauzpabost metrora zegoèn koska txiki bat, eta hala, bota puntaz harekin estropezu egin, inkili ankala bi pauso eman, eta lurrera erori zen... baita berehala jaiki eta lasterrari ekin ere, lehen harkaitzera iritsi arte; hara iritsi ahala –tiro arrastorik ere ez tarte hartan–, ezkerretara begiratu zuen –biga... bere kopa haietako bat zen, estropezuaren ondorioz zakutik –korapilo askaerraz batez ixten zuen Nurmik zakua, kopak noiznahi ikusi erakutsi ahal izateko– erori zitzaiona; eta hala, ikusi zuenean ezen bere izatearen zati bat –izatearen herena, zehatzago esanda, izatea eta izateari buruzko kontzeptuak neurtzerik balego– atzean utzi zuela, atzera jo zuen koparen bila, hain fortuna gaiztoarekin –erabakiak gortuta behar zuen Nurmik, sarjentuaren haserrezko oihuak ez entzuteko:
‎Orduan, baina, Maria Bibianak ere, Adak era hartan erreakzionatu zuela ikusita, erreakzionatu egin zuen, jakin ez ahizpa gaztea, ohi bezala, babesteko obligazioarekin sentitu zelako –aitortu nahi ez zuèn beldurra ezkutatzeko modu bikaina zuen hura, bestalde–, edo harrotasunean minduta sentitu zelako... errealitatean ustez bizi ez zena –Ada– errealitateari aurre egiteko gai baitzen, itxura batean, errealitatean ustez bizi zena –Maria Bibiana...
2010
‎ETAk su etenaren aurreko akordioa ez betetzea leporatu zion berriro Gobernuari. Zutabe k argitaratutakoaren arabera,, etengabeko urraketak ikusirik, Gobernuak akordioak betetzeko mekanismorik jartzen ez zuela ikusirik eta konpromiso politikoak gauzatzeko bidean inolako urratsik egiten ez zela ikusirik, ETArentzat negoziazio mahaia izozturik eta garapenerako aukerarik gabe zegoen, irailean.
‎Ama apur bat aurreratuago zegoen, eta Amaiak jarraitzen ez zuela ikusita bera ere gelditu eta alabaren zain zegoen, eskuak aldaketan paratuta.
‎Laster, txirla eurite bat hasi zen leihoan. Han azpian Hoteleko zuzendariak gorputz osoa goranzko jarreran tenkatzen zuela ikusi zuten. Oraindik galtza ilunez, jaka sorbaldatik zintzilik, kafetegian idatzitako eskutitza zekarren esku batean.
‎Hark ez zirudien egongelan zegoenik, hain zuen burua beheratua. Zirkinik egiten ez zuela ikusita, guraizeak Norari luzatu zizkion. Jaso zituen airean emazteak eta neskaren adats luzeetara egin zuten zuzenean.
‎Harengana hurbildu nintzenean, hautsez estalitako uztaidun harlauza bat aurkitua zuela ikusi nuen. Altxa zezan eskatu nion eta nire dizipulu kementsuak, brontzezko uztai herdoildutik tira eta tira, lortu zuen azkenean beheko zulorako atea irekitzea.
‎Bigarren solairura igo eta logelako atea irekitzean, ohean ikusi nuen erdi ilunetan, artean esna. Higuina eman zidan Paularen lekua katu zaharrak bete zuela ikusteak:
‎Oporlekuekin, soineko dotoreekin, aldizkarietan sumatzen zirenen antzeko bizimodu batekin egiten zuen amets Begoñak; hala ere, azkar asko ohartu zen Isidroren ondoan ez zegoela halakorik: azal gogor haren azpian mami gozo eta bera deskubritzea espero bazuen ere, itxura estuak barne are estuagoa ezkutatzen zuela ikusi zuen, andrearen ametsei emakumeen txorakeriak irizten ziena, eta txorakeriak iruditzen zitzaizkion zer haietarako ez astirik ez errukirik ez zeukana. Ordurako berandu, ordea.
‎Izututa esnatu zen bat batean, ezin jakin kanpoko hotsen batek iratzarrita edo bere ametsak asaldatuta; esnatu eta gero ere aztoraturik, bere ondoan Nerea zuela ikusi zuen, ohearen gainean etzanda, etxera iritsi zenean ikusi zion arropa berberaz, gona beltza eta kolore bereko blusa, azken egunetan kendu ere gabe eraman bide zituenak. Berari begira zegoen Nerea, ezer esan gabe.
2011
‎Pixka bat arraro begiratu zidan, eta oso azkar erantsi behar izan nion maiteminduta baina bere sentimenduak agertzeko lotsaz bizi den mutil baten historia kontatu nahi nuela eleberri batean, eta bidenabar kontu bat aztertu nahi nuela, maitemintzen direnean neskek eta mutilek sentimendu bertsuak bizi al dituzten; alegia, bozkario eta neke antzekoak izaten ote dituzten eta, horretarako, bere laguntza behar nuela. Gustatzen zitzaidan neskak erantzunik gabe jarraitzen zuela ikusirik, badaezpada argitu behar izan nion niri gustatzen zitzaidan neska ez zela bera. Orduan, pitin bat lasaiturik, erantzun zidan berari gustatzen zitzaion mutila ere ez nintzela ni; bioi barre urduri eta labur bat atera zitzaigun, eta elkarri zer esan ez genekiela geratu ginen une batez.
‎–Anbulantzian lagundu zion erizainak kontatu zuenez, ospitalera bidean gertakariari buruzko agerpen guztiz kontrajarriak egin omen zizkion. Istripu baten kontakizuna egiten saiatu zen lehenik, baina, kontatu zuenak sinesgarritasun gutxi zuela ikustean, hasi omen zitzaion atzetik zebilzkion ikerlarien eta desagerrarazi nahi zuen liburuaren istorioa kontatzen. Azkar hitz egiten omen zuen, azkarregi beharbada, neskak ez baitzituen gauza guztiak zuzen ulertu.
‎Torturak bazeudena jakin baldin bazekien, zergatik ez du zuzeneko salaketa egin? Eta jakin bai, baina frogatu ezin zuela ikusten bazuen, zergatik ez du salatu torturatzea posible eta frogatzea inposible jarrita daukan. Zuzenbidea?. Ala, ez dagoela modu aski diplomatiko horretan esanez, ez duela egon behar,, en ningún caso?
‎J/ 042/ 07/ 1248 k GELDI! oihu egin zion eta, gizonak ihesarekin jarraitzen zuela ikusiz, hura harrapatzen saiatu zen. Autoak arrankatu aurretik, atea ireki eta eskua gainean jarri zion, GELDI HOR!
‎Berlingo jaialdian izan ginen, Tokion ere sari bat eraman zuen filmak? Zirraragarria izan zen harrera ona zuela ikustea. Zalantza handiak nituen, askatasun handiarekin egin nuelako, nahi nuen moduan, baina orokorrean ulertzen zela ikusi nuen eta zirkuitu txikitan izan bazen ere, 35 herrialdetan saldu zen.
‎Iritsi bezain pronto ezkutatu egin zuten kopia, eta hurrengo egunean presioak jasan zituzten, ez estreinatzeko. . Onena da inork ez zuela ikusi filma, Jaialdiko komiteak kopioia deritzona ezagutzen zuen, baina ez kopia bukatua?. Kontua da, egun batzuk lehenago, Milans del Bosch jeneralak filmaren estreinaldiaren berri izan zuela ABC Espainiako egunkari eskuindarrean eta alarma guztiak piztu zirela.
‎–Muntaketa jada desberdina da Operación H n. NO DOaren garaia zen eta horietan dena kontatzen zen, adibidez euria egiten ari zuela ikusten zenuen irudietan eta off ahotsak azaltzen zizun euria ari zuela; bada, gure lanean ez zegoen esataririk, dena zen musika, hots efektuak, soinuak, baina ezer esplizituki kontatu beharrik gabe?.
‎Raddick andreak ziztuan igo zituen eskailerak. Berriro ere poltsa zabalik zuela ikusi nuen.
‎A, alferrik zen Haroldengandik ezer onik itxarotea. Behera eta behera joan zen armiarma txiki zaharra, eta orduan, hura izua, jangelatik aurrera segitzen zuela ikusi zuen Neave jaunak, ataripe aldera, bidexka ilunetik, zalgurdiaren atakatik bulegora. Gelditu, gelditu norbaitek!
‎Lur azaldu zen, eskuaz agur egin eta etzanik jarri zen buruz behera burbuilazko masajeaz disfrutatzera. . Zentzudun ager zedin otoitz egin nuen, alabak errazago errendituko zirelakoan pertsona orekatu batek nirekin egotea onartu zuela ikusten bazuten, gutxienez joango zitzaien bi hilabete barru ama eskalea izango zuten susmoa. Oso duintasun klase ertainekoa dute, agian duintasunak teatralitate gutxien behar izaten duen klasea, besteetan zentzu praktikorik batere ez duenez?.
‎Arizak pistolari gogor heltzen zion, baina bekokia izerditan zuela ikusi zuen eta bere ausardiaz damutzen hasita zegoen, hala ere ez zuen pistola askatzeko asmorik.
‎Eta zergatik egin behar zuen hori? . Andonik, buruarekin eta eskuekin eginiko keinu batzuekin, ez zekiela zergatia azaldu zion, baina Izarok zain jarraitzen zuela ikustean, zerbait esatea erabaki zuen.
‎Mikelek aurpegia besaulkiko kuxinean hondoratu eta ez hartzeko erabakia hartu zuen. Segundo batzuk geroago, telefonoak joka segitzen zuela ikusita, jaiki eta zorabiaturik abiatu zen trastearen bila. Bidean zigarreta bat piztu zuen.
‎zure anaiak koktel bat bota zuen biltegi haren kontra. Beste botila bat hartzen zuela ikusita, langile bat zure anaia geldiarazten saiatu zen. Borrokan zure anaiak zauriak hartu zituen.
‎Tantaz tantakoaren tutuekin borrokatu zuen komunera joateko. Arinduraz, gernua ilun baina odolik gabe egiten zuela ikusi zuen. Akiturik sentitzen bazen ere, hankako eta bizkarreko mina bezperan baino jasangarriagoa zen.
‎–ADNaren analisi bat nahikoa izanen zen, segitu zuen Armentiak, amorraturik?. Ze arraio, aski zatekeen hatz txikia falta zuela ikustea!
‎Ordura arte, Heinrichek ez zuen hitzik atera. Baina Julenek tratua bete zuela ikusita, Heinrichek bere partea bete zuen.
2012
‎Hitz egin beharra daukagu, gehitu zuen baxuago; Egoitzek, bukatu zuela konturatzean, baietz egin zuen buruarekin; Pablok eskuarekin agur egin zien eta autoa martxan jarri zuen berriro. Berrogei metro aurrerago, besoa dardarka zuela ikusi zuen Pablok.
‎–Nire senarrak semea ondo tratatzen badu, utz ezazu berarekin; baina gaizki tratatzen duela ikusten baduzu, har ezazu, eta eraman Berara, Altzateko Jaunen dorrera, eta eman iezaiozu Jauni paper hau?. Haurra gaizki tratatzen zuela ikusi dut eta hemen dakarkizut. Hor duzu papera.
‎–Inork ez zekien nora joana zen Sandra, ez genekien non bilatu. Jonek hasperen egin zuen, azalpen gehiago eman zuela ikusita?. Egun hura erabat normala izan zen.
‎Hitzik atera gabe, zutitu eta autoko giltzak hartu zituen mahai gainetik. Tabernatik alde egiten zuela ikusita, Jon atzetik joan zitzaion.
‎16:51 igogailuko erlojuan. Eraikinetik atera eta, euririk egiten ez zuela ikusita, oinez joatea deliberatu zuen. Bidean erakusleihoak behatzen aritu zen, dendarik denda, konturatu gabe Café Cinemara iritsi zen arte.
‎antza, Miedo de cuentos argitaratu ondoren, eta probintzietako idazleei suposatzen zitzaien karrera eredu tradizionalari jarraiki, Madrilera jo zuen Alex García San Martínek, Espainiako literatur sistemaren erdigunera. Rugerren ezagunaren arabera, hiriburuan ezarritako argitaletxe handietan ahalegindu omen zen hasieran zerbait gehiago argitara ziezaioten, eta ondoren, lortzen ez zuela ikusita, gero eta txikiagoetan, bizitza ahal zuen bezala atereaz bitartean. Edonola ere, ez zuen saiatzeko beta handirik izan, Malasañako behebarru batean aurkitu baitzuten hilda, gaindosiaz antza, Donostiatik alde egin eta ez hainbestera.
‎Garai batean, mixinoak (espezie ugari baitira) ornodunen artean (Vertebrata) sailkatzen ziren, beste hainbat arrainen taxuera zuela ikusiz, pentsatzen baitzen arrain arraroren bat izan behar zutela. Mixinoek, ordea, ez dute bizkarrezurrik, eta ez legoke oso itxuroso ornorik (vertebrarik) ez duen animalia bat ornodunen (Vertebrata) artean sailkatzea.
‎hurrengoa, mesedez. Xerra eskatu zuen, patata frijituekin, eta, jan aurretik osorik zatikatzen zuela ikustean, akabo. Handik aurrera haren ama irudikatzen zuen. Carlos, jan okela, mesedez?
‎Emakumeen eta gizonezkoen arteko ohiko lehia. Horregatik, amari min gehien egingo zion erabakia hain argi eta hotz hartu zuela ikusteak erabat deskolokatu ninduen. Ordura arteko zenbait balio birrindu egin ziren.
‎Beste irribarre bat egin zuen, eta errezeloa eman zidan arnasa sakon hartu zuela ikusteak. Esatera zihoana garrantzitsua balitz bezala.
‎Torturak bazeudena jakin baldin bazekien, zergatik ez du zuzeneko salaketa egin? Eta jakin bai baina frogatu ezin zuela ikusten bazuen, zergatik ez du salatu torturatzea posible eta frogatzea inposible jarrita daukan. Zuzenbidea?. Ala, ez dagoela modu aski diplomatiko horretan esanez, ez duela egon behar,, en ningún caso?
‎Konturatu nintzen izaki maitagarri gizajoak bi minuturo, edo agian maizago, han egon zen denbora guztian, burua jiratzen zuela aita leku berean eserita, berak utzi bezala, zegoen ikusteko. Baina azkenean, ez zuela ikusten konturatu zenean, zutik jarri eta, hitzik esan gabe, airean joan zen harengana, oinak ia lurra ukitzen ikusten ez zitzaizkiola. Baina iritsi zenean, aitak soin adarrei atseden emateko etzanda jarri besterik ez zuela egin ikusi zuen, eta niregana itzuli zen berehala.
‎Pentsatu nuen basatiren bat izango zuela atzetik edo piztiaren batek izutu zuela, eta laguntzeko asmoz korrika hurbildu nintzaion, baina gertuago nengoenean ikusi nuen bizkarrean zerbait zuela zintzilik, tiroz hildako animaliaren bat, untxiaren antzekoa baina beste kolore batekoa eta zangoluzeagoa. Poz handia hartu genuen, haragia oso ona baitzen, baina Xury gizajoaren poz handiena zen niri esatea edateko ur ona aurkitu zuela eta gizon basatirik ez zuela ikusi.
‎Hezurretaraino izutu nintzen, esan beharra daukat, niregana lasterka zetorrela konturatzean, eta batez ere, uste nuen bezala, talde osoa atzetik segika zuela ikusi nuenean; orduan itxaropena nuen, ametsean bezala, nire leize zuloan ezkutatzeko aukera izango zuela; baina ezin nuen inolaz ere handik aurrekoa nire ametsaren mende utzi, hau da, gainerako basatiak ez zituela atzetik eta ez zutela aurkitzen. Dena den, nire lekuan geratu nintzen, eta, atzetik hiru gizon baino gehiago ez zituela ohartzean, pixka bat adoretu nintzen; eta are gehiago lasterketan atzean utzi zituela eta gero eta gehiago aurrera egiten zuela konturatu nintzenean; eta era horretan lasterketari ordu erdiz edo eutsiz, ikusi nuen erraz alde egingo ziela.
‎Horrek gogoeta berriak sorrarazi zizkidan, eta bururatu zitzaidan gizon horiek nire uhartearen aurrean, orduan deitzen nion bezala, hondoa jo zuen itsasontzian zihoazenak izan zitezkeela; eta itsasontziak harkaitzen kontra jo zuenean, eta ezinbestean bereak egin zuela ikusita, agian txalupan abiatuko zirela, eta itsasbazter soil hartan basatien artean lehorreratu.
‎Labur esateko, elur pilak lodiegiak ziren zenbait tokitan guri bidaldia egiten uzteko, eta elurra izoztua ez zegoenez gero, iparraldeko herrietan gertatu ohi den bezala, ezin zen urrats bakar bat eman bizirik lurperatuak izateko arriskurik gabe. Iruñean hogei egun eman genituen gutxienez, eta negua zetorrela eta eguraldiak hobera egiteko itxurarik ez zuela ikusita, Europa osoan inork gogoratzen zuen negurik hotzena baitzen hura, Hondarribira 33 joatea proposatu nuen, eta handik Bordelera itsasontziz, itsasaldia oso motza baitzen.
‎Hala ere, kezkatu egin ginen, egun eta gau oso batean elurra eten gabe egin zuela ikustean; eta hain lodi aritu zuenez gero, ezin izan genuen aurrera egin. Baina gidariak lasai egoteko esan zigun, berehala atertuko zuela.
‎Hala ere, ziurrago egoteko, berriz itzultzeko esan nion eta hango taldetik bost bereizteko, eta esateko, gobernariak gizonen kezkarik ez zuela ikustearren, bost gizon horiek hautatuak izan zirela haren laguntzaile izateko, eta gobernariak beste biak eta gaztelura, nire leize zulora alegia, preso eramandako hirurak bahituta izango zituela, beste bosten leialtasunaren ordainetan; eta eginkizunean zintzo jokatzen ez bazuten, bahituak zeuden bostak itsasertzean bizirik zintzilikatuko zituztela.
‎Egurra mozten ari nintzela, konturatu nintzen zuhaixka edo sasi adar lodi baten atzean zulo moduko bat zegoela. Ikusmina sortu zitzaidan, eta, ahotik nekez sartu ondoren, barrua handi samarra zuela ikusi nuen, alegia, nahikoa ni barruan zutik egoteko eta agian beste norbait ere bai. Baina aitortu behar dizut sartu baino bizkorrago irten nintzela, barrura begiratu, eta, erabat ilun zegoen arren, izaki baten bi begi zabal eta distiratsu ikusi nituenean.
‎Aurrez egina zidan azpikeria zikin bat, Erreginari barre eragin ziona, baita aldi berean biziki haserrearazi ere, eta berehalaxe bidaliko zukeen, neu bihotz zabalki ez banintz bitartekari izan. Barruan muina zeukan hezur bat hartu zuen Erreginak bere platerera eta, muina ateratzeko kolpeak eman ondoren, berriro tente utzi zuen azpilean, lehen zegoen bezala; Glumdalclitch arasara joan zen bitartean, aukera ona zuela ikusiz ipotxak, jatorduetan niri laguntzeko neskatoak oinpean erabiltzen zuen aulkitxora igo, bi eskuekin hartu eta, zangoak elkarren kontra estutuz, hezurraren zuloan sartu ninduen gerriraino baino gorago, eta hantxe geratu nintzen pixka batean, oso egoera barregarrian. Uste dut ia minutu bat pasatu zela zer gertatu zitzaidan inor konturatzerako, neure burua beheratzea iruditzen baitzitzaidan garrasika hastea.
‎Bere lehiak arrakasta izan zuela zirudien; zeren estrefopodoak laster azaldu baitzuen Bon Secoursera erromes joateko gogoa, sendatzen baldin bazen: horri buruz Bournisien jaunak erantzun zuen inolako eragozpenik ez zuela ikusten; bi ardura hobe bat baino. Ez zen ezer arriskatzen.
‎Honetaz eta hartaz mintzatzen hasi ginen. Bat batean, Kazbitxek zirgit egin zuela ikusi nuen, aurpegia mudatu zitzaion eta leihora jo zuen. Baina leihoak, zoritxarrez, etxearen atzeko aldera ematen zuen.
2013
‎Abiatu zen Karmen eskaileretan behera, eta Makariok ate bazterretik zerbait hartzen zuela ikusi zuen. Makulua ikusi zuen orduan; ordura arte ez zen konturatu ere egin Makariok ate bazterrean utzita zeukala.
‎Lehenengo solairuan bizi zen. Ate aurrera ailegatzen ari zela norbait zain zuela ikusi zuen, eta ikusi bezain azkar urduri jarri zen.
‎Aitaren antza baino areago aire bat hartzen nion: begirada puntu batean iltzatu eta burua oso urrun zuela ikusten nuenean, esate baterako.
‎Artean ez zuen jakingo bidea hesitzen zuen karel zaharrak bi metro inguruko etena zuela, gure etxepeko horretan. Eta, jakinda ere, probabilitate kalkuluek arriskurik ez zuela adieraziko zioten ziurrenik; etenak eten, bide ertzera behartuko zuen oztoporik ez zuela ikusita, zakurrik ere ez zebilen kalean?, hutsaren hurrengoa zuela ezustekoetarako aukera zabalgune asfaltatu horretan.
‎Hori entzutean Darcy jaunak jauzi egin zuela ikusi zuen, baina gizonak ez zuen ezer esan, eta Elizabethek jarraitu egin zuen:
‎Darcyk Wickham jaunari erreparo barik bizkarreratzen zizkion bonbonkeriak eta nasaikeriak ikaragarri asaldatu zuten Elizabeth; eta are gehiago akusazioa bidegabea zelako frogarik bildu ezin zuela ikusita. Gizon gazte hark Wickham jauna hirian ustekabez topatu, bertan bien arteko ezaupide arina berpiztu eta gizon berorrexek bultzatuta Wickham jauna___ shireko miliziara sartu ez zen arte, Elizabethek ez zuen inoiz haren berririk izan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia