Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2019
‎Ezagutzen zituen batzuk, eta pare bat hitz egin zituen haiekin. João Viegasi esan zion aspaldian zuela hura ezagutzeko gogoa, aitak zor zion faboreren bat zela eta, foro konturen batean. João Viegasek ez zuen gogoan, eta ez zen oroitu zertaz ari zen zehaztean ere; baina gustatu egin zitzaion kontu haren berri izatea, jendaurrean.
2020
‎" Ametsa" izenburuko ipuinak, esaterako, zeinean gizon batek bere emaztea akabatzen duen: " Zerendako ez zuen ulertu nahi ez zuela hark gaiztakeriaz joiten, maite zuelakotz baizik?", irakur daiteke bertan. Eta gauza goitikagarri gehiago.
‎Neskatoa, oso inozoa baitzen, eta hamalau bat urtekoa, gurari ordenatu batek ez baizik eta ume oldar batek eramanik, biharamunean bertan, guztien isilik, ezkutuan eta bakar bakarrik, bidean jarri zen Tebaidako basamorturantz, eta eginahal handia eginik eta oldar horrek irauten baitzion, iritsi zen desertu hartara eta urrutitik etxetxo bat ikusita hartara egin zuen eta han gizasantu bat aurkitu zuen atean, zeinak, han aurkitzeaz harriturik, galdetu zion zeren bila zetorren. Neskak erantzun zion ze Jainkoaren goi arnasak harturik, aurkitu nahi zuela haren zerbitzuan nola jarri eta bai Jainkoa serbitzen nork erakutsi ere.
‎Hori eginik, istantean hasi zitzaizkion tentazioak bere indarrei gerra egiten, eta gizasantuak, ikusirik indar horietan konfiantza gehiegi izan zuela, gehiegi eutsi gabe bere indarrez etsi eta amore eman zuen. Eta alde bat utzita pentsamendu santuak eta orazioak eta diziplinak, hasi zen neskaren gaztetasuna eta edertasuna imajinatzen, eta horrez gain pentsatzen ere zer bide eta zer modu hartuko zuen ez neska konturatzeko gizon haragikoiaren gisan lortzen zuela harengandik nahi zuena. Eta galdera batzuekin probatuz, konturatu zen neskak ez zuela artean gizonik ezagutu eta iduri bezain tolesgabea zela egiaz; hortaz, gogoratu zitzaion nola eramango zuen, Jainkoa serbitzeko itxuran, bere gurariak asetzera.
‎Isilpeko itunen bat zeukatela. Eta inork ez zuela haren arrastorik. Ez bazkarako futbol zelaian instituturako adinik ez zuten gaztetxoak aurrez aurre jartzen zituen jolasean zebiltzanek, ez artasoroetan mozketan ari zirenek, ez bufalo bikoteari goldea jarrita ildoa jorratzen oinutsik ari zenak, ezta herrixkako eskolatik atera berri zen bost irakasleko ekipoak.
‎Uniformez jantzita zihoan, baina ez ohiko segurtasun enpresa baten uniformeaz, baizik eta ejertzito bat asmatu eta antolatu nahiko lukeen norbaitek propio diseinatuko lukeen uniforme batez. Roaming ejertzitoko uniformea izan behar zuela hura bururatu zitzaion Jurdani. Baziren benetakoak, ordea, atezainak gerrikoan zeramatzan pistola eta eskuburdinak.
2021
‎Shannan ikusi zuenean aurretik ikusitako argazkietan agertzen zen neska ez zela iruditu zitzaion eta ziria sartu nahi ziola. Are gehiago, beste adierazpen batzuetan Shannan transexuala zela uste zuela esango zuen Brewerek, eta horregatik ez zuela harekin sexu harremanik izan nahi. Brewerek esan zuenagatik, Shannanek galdetu zion ea noizbait transexual batekin topo egin ote zuen escort bat kontratatutakoan; eta galdera honek tukua eragin zion Breweri.
‎Egia da han zirenetarik bat irri algaraka hasi zela mintzaldi horretan, jakinik Saffredenten hitzak bere alde hartzen zituena ez zuela hark horrenbertze maite, ez behintzat harengatik adarrak, lotsa edo kalteak pairatzeko moduan. Eta Saffredent, ohartu zelarik irriz ari zen hark ongi ulertu ziola, biziki pozik jarri eta isildu egin zen, hurrena hitz egin behar zuenak ekin ziezaion.
‎Besoak behera zituen bigarren emakumea emaztea zuen, hura baitzen haren gaitz guzien erruduna, eta segur baitzen nehoiz ere ez zuela zuzenduko bere bizimodu okerra. Emazteak, dena ikusten baitzuen ateko zulotik, entzun zuenean bera hilen zerrendan jartzen zuela, pentsatu zuen berak igorriko zuela hura hara lehenbizi. Eta Alençoneko dukearen kontu eramaile zen Neaufle izeneko osaba bati maileguan diru kopuru bat eskatzera zihoalako itxura eginez, senarrari ikusi eta entzun guzia kontatu zion hari.
‎Ez zuen ulertzen zergatik zegoen horren bizitza ezkutukoa eta berezia egitera behartua. Azkenean amari esan zion ez zuela harekin gehiago bizi nahi eta alde egin nahi zuela.
2022
‎Eta, bere zigorra ez zela purgatoriokoa baino txikiagoa iritzi bazion ere, zuen amodioa hain zen handia eta esperantza irmoa, segur baitzen halako nekez lortu amodio hark betiko iraunen zuela, pazientziaz jasan zuen eta damari neholako nahigaberik eman gabe altxatu zen haren ondotik. Emaztekia, ene iritziz, halako jarreraz miretsiago zegoen kontent baino, eta berehala susmatu zuen edo gizonaren amodioa ez zela berak uste bezain handia, edo ez zuela hark kausitu berarengan espero zuen edertasunik, eta ez zituen kontuan hartu gizonak bere zina betetzeko izan zituen onestasun, pazientzia eta leialtasun handiak.
‎...baitzen22, bazen, dukesaren etxean, Pauline izeneko andereño bat, markesaren zerbitzuan zebilen zaldun batek hain maitatua, non haren amodioaren handitasunak harridura eragiten baitzion jende orori, ikusirik pobrea zela eta hain lagun atsegina, ezen, nagusiak zion maitasunagatik, emakume aberats bat xerkatu baitzuen; baina harendako munduko altxor guzia Paulinerengan zegoen, eta uste zuen ukanen zuela harekin esposatuz gero. Markesa andereak, zeinak berari esker Pauline aberaskiago ezkontzea nahi baitzuen, ez zuen nehola ere gogoko gizona, eta maiz galarazi egiten zien elkarrekin eleketa aritzea, eta adierazten zien ezen, ezkontza egiten bazen, Italia osoko behartsurik urrikalgarrienak izanen zirela.
‎Kondeak, muturretik helduz, erran zion ez zuela hura baino hobea iduritu zitzaion bertzerik ikusi.
‎Eta ganberan sartzean ikusi zuen emaztea liburua irakurtzen, baina ikusten ez zuelako itxurak egin eta bertze aldean ziren damengana jo zuen zuzenean. Emazteki gaixoa, ikusiz senarrak kausitu zuela haren aitzinean sekula mintzatu ez zen gizonarekin, hain nahasirik sentitu zen ezen burua galdu baitzuen, eta, banku gainetik ezin pasatuz, mahaiaz gaindi egin zuen jauzi, senarra ezpata atera eta gibeletik balu bezala. Eta bere egoitzan erretiratzear zen nagusi anderearengana jo zuen.
‎Azenari, Erregek zergatik ez ditu zaldun gaztelarren erasoak erantzun nahi? Azenarik ulertu zuen Isak ez zuela gaiarekin jarraitu nahi eta bertzetik ez zuela hura ulertzen. Isak buru argia zuen gauza askotarako, baina batzuetan ez zuen politikaz gehiegi ulertzen eta gauzak sinpleki kontatu behar zizkion Azenarik.
‎Dena den, azken urtean gertatutakoa laburtu zion eta ezteietarako gonbidapena luzatu ere bai. Ez zekien nola adierazi bere ezteietan behar zuela eta era berean ulertzen zuela haren betebeharrengatik ezin izango zela agertu. Nola edo hala kontatu beharrekoak hiru orritan idatzi zituen.
‎Aski da". Izeba Funmi iritsi zen eta esan zuen Emakume Horiak medizina batekin estekatua zuela senarra eta ezagutzen zuela hura aska zezakeen babalawo on bat. Chiomaren amak esan zuen:
‎Herensugeak gizon bati erran zion jango zuela haren hiru alabetarik bat ez bazen berekin ezkontzen. Gazteena, aita salbatzeko, herensugearen jauregira joan da, baita han uros bizi ere senarrarekin, eguna kanpoan iragan eta, jaun ederra bilakatzen baitzen gauaz.
‎Deabrua presentatu eta bai, zubia egingo zuela haren arimagaitio. Eta hasi ziren deabruak lepoan harriak ekartzen, Gorbeitik.
‎Whiski on bat daukat edo nahi baduzu gin tonic batzuk prestatu egin ahal ditut. Elenak Patxiri begiratu zion eta konturatu zen ezin zuela hura luzatu.
‎Artikuluaren sarreran iragarritako bigarren mintzagaiari helduz, oso harrigarri gertatu zait erreparatzea 1991erako jada entzun zirela gurean, 1982ko euskara normalizatzeko legea motz gelditzen zelako kritikak, eta jakina, haren defentsa sutsuak ere aditzera emanez ezen ustiatu gabeko potentzial handia zuela hark, eta luzerako langaia genuela, hura berritzeari ekin aurretik.
2023
‎1537ko abuztuaren 1ean gutuna idatzi zion Luterok Coban Hesse ri, salterioaren itzulpenagatik eskerrak emanez; esaten zion jaso zuela haren salterioa eta atsegin handiz irakurri zuela; bihotz bihotzez goraipatzen zuela itzulpena. Hark bakarrik ezagutzen zuela behar beste latin erabat espirituala zen poesia hori itzultzeko.
‎1539ko apirilaren 16an gutuna idatzi zion Luterok Martin Bucer Estrasburgoko Elizako Superintendenteari. Esaten zion berak baino denbora gehiago zuela hark idazteko; lan gutxiago zuela eta gazteagoa zela. Harro zegoela hura lagun zuelako.
‎1521eko otsailaren 9an egindako gutun batean Staupitz kritikatu zuen Luterok bere etsaiei gogor ez egiteagatik eta Aita Santuaren eta Kristoren artean bitartekari lana egiteagatik; Luteroren iritziz, ezinezkoa zen haien arteko bitartekaritza, biak erabat etsai baitziren. Luterok Staupitzi esaten zion tristuraz bete zuela haren mendekotasunak. 1522 urtean agustindarren ordena utzi zuen Staupitzek eta Salzburgoko monasterio beneditar bateko abata aukeratu zuten.
‎Luterok Staupitzen alde egin zuen 1517ko azaroan Wittenberg etik printzeari bidalitako gutunean. Gutun hori alemanez idatzi zuen, eta ez latinez, ordura artekoak bezala; gutunean printzeari esaten zion Staupitzek beti egin zuela hark esandakoa. Gainera, esaten zion beste zergarik ez jartzeko, zerga horrek jendearen aurrean zuen ospea murriztuko zuela eta (Smith, 1911).
‎Luteroren ama urtebete geroago hil zen eta Martin ez zen amaren hiletetara ere joan. 1531ko maiatzaren 20an idatzi zion Luterok bere amari; esaten zion anaiaren bidez jakin zuela gaixorik zegoela; oso atsekabetua zegoela, baina ezin izango zuela harengana joan. Gutun luze bat idatzi zion, gaixotasunari zentzu espiritual bat eman nahiz (Roper, 2010).
‎1530eko ekainaren 29an Melanchthon i gutun bat idatzi zion Luterok eta esaten zion irakurri zuela haren isiltasunaren azalpen ederra eta aldi berean bidali ziola bera isilik egon izanaren azalpena. Egun horretan haren gutuna heldu zitzaiola, merezi gabeko gaitzespenez betea, isiltasun horrek Melanchthon en lanak eta malkoak ugaldu izan balitu bezala.
‎1543ko maiatzaren 4an gutun bat idatzi zion Luterok Justo Jonasi esanez ez zuela haren bigarren ezkontza eragotzi nahi. Ezkontzarako epea luzatzeko esan bazion, jendearen esamesak ekiditeko izan zela.
‎1543ko abenduaren 16an Luterok Justo Jonas-i idatzitako gutunean esaten zion jaso zuela hark bidalitako gutuna, 25 urte lehenago bera kondenatzen zuen buldaren kopiarekin.
‎Ez zela gustu onekoa horrelako irain bat gizon baten aurpegira botatzea. Esaten zion jakin zukeela Luterok ez zuela hark adina denbora libre; indargabetua eta lanez zamatua zegoela, lanetik askatzeko azken ordua iritsi zain. Nola pentsa zezakeen Luterok haren lana gutxiesten zuela, hitzaurre neketsu bat egin zionean.
‎1543ko abuztuaren 31n gutun bat idatzi zion Luterok Christoph Froschauer, Zurich-eko inprimatzaileari. Esaten zion jaso zuela hark bidalitako Biblia eta eskerrak ematen zizkiola bidaltzeagatik; baina, alferrikako lana iruditzen zitzaiola egin zutena. Beharrezko oharrak egin zitzaizkiela beren bide okerra utz zezaten eta jende apala berekin infernura eraman ez zezaten, baina ohar horiek alferrikakoak izan zirela eta beren bide okerrean jarraitu zutela, Luterori jaramonik egin gabe.
‎Luterok ez zuen Erasmo etsaitzat nahi; laster ikusi zuen Erasmok ez zuela bere teologia onartuko; beraz, 1524ko apirilaren 15ean gutun bat idatzi zion Erasmori, Wittenberg etik Basileara. Esaten zion denbora asko egin zuela hark idatzi zain; ulertzen zuela berarengandik urrun mantendu nahi izatea, bere kausa ez konplikatzearren; eskertzen zizkiola hark letren pizkundeari eta Bibliaren ikerketari egindako ekarpenak; Jainkoak ez ziola eman etsaien kontra borrokatzeko behar besteko adorerik eta fermutasunik; bere alde borrokatzeko adorerik ez bazuen, ez behintzat kontra egiteko; bere etsaiekin ez elkartzeko, bere (Lute... Hori guztia egiten bazuen, berak ere ez zuela ezer idatziko haren kontra.
‎1524ko azaroaren 30ean gutun bat idatzi zion Luterok Espalatinori gortea ez uzteko esanez. Esaten zion beste edonork asko ikasi zuela hark egiten zuen lana egiteko eta denbora asko zela printzeak harengan zuen konfiantza beste norbaitengan jartzerako. Ez uzteko gortea, ezkontzeko asmorik ez bazuen.
‎Esaten zion entzun zuela Kaietano kardinalak Aita Santuaren mandatua zuela Enperadorearengandik eta printzeengandik Lutero aldentzeko. Lagunei iruditzen zitzaiela Frederiko printzearen salbokondukto bat lortu behar zuela haren lurraldeetatik zehar ibitzeko. Baina, Frederiko printzeak ez zion salbokondultorik eman, pentsatzen baitzuen Luterok ez zuela Erromara joan beharrik izango eta Kaietanoren aurrean aurkeztu zuela.
‎Aita Santuari eskatu zion Kontzilio Orokor baterako deia egiteko. 1518ko azaroaren 29an, berriz, Frederiko Hautesleari idatzi zion gutun bat, esanez espero zuela hark ez zuela baimenik emango Erromara bidaltzeko, han ez zatekeelako seguru egongo. Erromara bidaliz gero, kristau errugabe bat heriotzara kondenatuko zukeela.
‎Van Rapparden familiaren eta bere familiaren arteko aldea seinalatzen zuen: Van Rappardek ere eztabaidak izan zituela bere aitarekin, baina inoiz ez zirela ertzetara joan; Theo gero eta aitaren antz gehiago hartzen ari bazen (Theok berak aurreko udan esan zion moduan), nahiago zuela harekin harreman intimorik ez edukitzea; aitak gero eta ikuspegi estuagoak zituela.
‎Vincent Utrecht-era joan zen Rappard ekin egoteko asmoz, baina ez zuen etxean aurkitu; laster eskutitz bat idatzi zion Nuenen era noiz etorriko zen galdetuz. 1884ko irailean (R48) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion Utrecht-en izan zela azken astean; ez zuela inor aurkitu Rapparden etxean eta pena zuela haren lanik ikusterik izan ez zuelako; asko gustatuko zitzaiokeela haren Fish Market ikustea. Eindhoven-erako sei zirriborroak amaitu zituela eta urregilearen etxean zeudela, hark kopiak egin zitzan; atseginez lan egin zuela konposizio horietan.
‎Garaiko kristautasunak eragiten zuen mediokritateari ihes egin eta benetako balioetan oinarritutako bizitza baten aldeko apustua egin zuen Vincentek. 1884ko urrian (378) Nueenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion zenbaitek galdetzen ziola zergatik hasi zen emakume harekin harremanean; beste batzuek emakumeari galdetzen ziotela zergatik hasi zen gizon harekin; baina bietako inor ez zegoela damutua; berak bazekiela hark maite zuela; eta berak pentsatzen zuela hura maite zuela. Ez zela oraingo kristautasunaren lagun, nahiz eta haren fundatzailea sekulakoa izan; gaztetan hoztasun izoztuak hipnotizatu zuela, baina geroztik mendekua hartu zuela:
‎1873ko urtarrilaren 18an (3) Hagatik Bruselara idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Gabon ederrak pasatu zituztela elkarrekin eta geroztik maiz pentsatzen zuela harengan. Eskatzen zion ikusitako koadrorik ederrenen berri emateko eta jakinarazten zion urte hasieran soldata igo ziotela:
‎Esaten zion poema bat egin zitekeela, koloreak antolatuz, musikaren bidez kontsolatzeko moduko gauzak esan daitezkeen modu berean. Gauguin berarekin bizitzen zegoela eta elkarrekin oso zoriontsuak zirela; irudimen soiletik pintatzera bultzatzen zuela hark.
‎Theori asko gustatu zitzaizkion Vincentek Arlestik bidalitako lanak. 1889ko maiatzaren 22an (T9) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti eskerrak ematen zizkion haren gutunagatik eta esaten zion Johannak atsegin handiz hartu zuela hark idatzitako gutuna; pozten zirela St. Rémyrako bidaia arazorik gabe egin zuelako eta Arles-en baino hobeto sentitzen zelako; espero zuela han ez zela denbora asko egongo, oso atsegina ez zuelako izan behar hainbeste eroren ondoan egotea; hurrengo gutunean esateko ea zer pentsatzen zuen egoitza berriaz:
‎Theo Holandan zegoen oporretan. Tambourin kafetegian egon zela esaten zion Vincentek; kafetegi horretan koadro batzuk erakutsiak zituela, Lautrec, Bernard eta Anquetin ekin batera; Segatoriri esan ziola ez zuela haren negozioa epaituko, baina berari zegokiola bere negozioa epaitzea; Segatorik koadroak itzuli behar zizkiola eta Tanguy ren dendatik ez zuela ezer gehiago erosiko, haren emazte sorgina Tanguyren eta Vincenten arteko negozioetan sartu zelako. Lautrec ikusi zuela eta koadro bat saldu zuela (Martin, 2011; Naifeh eta White, 2011).
‎ez zuela Tambourin erako lanik gehiago egingo. Segatorireko nolabaiteko afekzioa bazuela oraindik, eta espero zuela hark ere zerbait sentitzea Vincenengatik. Baina, bide txarrean ikusten zuela, ez zelako agente askea eta bere negozioko nagusia.
‎etorriko zara ala hemen geldituko zara. Berarekin joaten bazen, eragin gehiago izango zuela harengan.
‎Vincent, alde batetik, libre sentitzen zen proiektu berriari ekiteko eta, bestetik, triste eta malenkoniatsu sentitzen zen Sienengandik eta haurrarengandik bereizi behar zuelako. ...tik; Sienengandik bereizteko erabakia hartua zuenez, azkar mugitu behar zuela; lana aurkitzeko esan ziola, lana bilatzen lagunduko ziola eta aste batzuetarako errenta ordaindu ere egingo ziola, baina, oraindik ez ziola agindu ordainduko zionik, ez zekielako dirurik izango zuen; alargun batekin komenentziazko ezkontza bat ere gomendatu ziola, baina kasu horretan berarekin izan zena baino hobea izan zuela harenganako.
‎Theori artista izan behar zuela sarritan esaten bazion ere, Vincent babesgabe uzten zuen Theok lana gal zezakeela pentsatzeak; horregatik, beste lan bat aurkitu bitartean lan hori ez uzteko esaten zion. 1883ko urriaren 6 (332) Drenthe-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion sinesten zuela hura artista izan zitekeela, baina une horretan haren arima gaixo zegoela, ez baitzen naturaren zati sentitzen; horixe bera gertatu zitzaiola berari ere; nagusiak gauzak oso zailak jarri zizkiola Theori, baina bakarrik ez zuela sentitu behar; kezka handiegia zela bakarrik jasateko; minari ez uzteko berataz jabetzen; ez onartzeko lanetik kaleratzerik, lan berri bat lortzeko aukerarik gabe; eta ego...
‎1883ko azaroaren 17an (341) Drenthe-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori eskerrak ematen zizkion bidalitako gutunagatik, baina esaten zion desiratzen zuela hain laburra ez izatea gutuna. ...hark babesten eta sostengatzen zituela; ordura arte Theoren beharra izan zutela Vincentek eta familiak; berak laguntza hori izan ez balu, Tersteeg ek eta Osaba Centek esandakoek hondoratu egingo zutela; ernetzen ari zen haziarekin alderatzen zuen bere burua; ernetze fasean Theok lagundu ziola, baina orain sustraiak errotu zirela eta landarea indartsuagoa zela; baina, dirua bidaltzen jarraitu behar zuela hark eta horretarako Goupil & Cie n jarraitu behar zuela. Kanpoan pintatzeari utzi ziola, hotzegi egiten zuelako; etxeen alokairua merke zegoela, baina bakarrik bizitzea, konpainiarik gabe, malenkoniatsua eta hotza zela; oso zaila zela zer egin behar zen jakitea; diruak izugarrizko garrantzia duela gizartean, baina, ez zuela behartu nahi Theo borondatearen kontra Goupil enpresan jarraitzera.
‎Ospitalean uste baino denbora gehiago egin behar izan zuen Vincentek. 1882ko ekainaren 24an (R10) Hagako ospitaletik idatzitako gutunean Vincentek Rappard i esaten zion Brouwersgracht eko ospitalean jaso zuela haren gutuna; hiru aste zeramatzala ospitalean eta maskuria bere onera etortzen hasia zela; ordura arte ez zuela eduki marrazterik, baina hasi zela egunean ordubetez jardinera irteten eta gauzei begiratzen; ordura arte begiratzeko ere jota zegoela. Marrazki batzuk bazeuzkala berriro ere eta horietako batzuk bidaliko zizkiola, beharbada saldu ahal izango zituenak.
‎1883ko abuztuaren 17an (312) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion aitarenganako erakusten zuen hoztasunak bazuela arrazoi bat; urtebete lehenago Hagara etorri zela aita, Vincentek etxetik alde egin zuenetik lehenengo aldiz, eta aitarti esan ziola nahita ekiditen zituela bere portaeraz lotsatzen ziren pertsonak; ez zuela aita kezkatu nahi eta bere bidea oraindik aurkitu ez zuenez, ez al zen hobe izango etxera ez agertzea; aitak erantzun ziola ongien zerizkiona egiteko. Vincentek zioen aitak esan izan balio gauzak hain urrunera ez eramateko, berotasun gehiago izango zuela harenganako; berari buruz lotsatu egiten zela pentsatzen zuela eta horregatik ez zuela gurasoekin elkartzeko gogorik agertu. Theori esaten zion bera mantentzea zama handiegia bazen esateko eta beste lanen bat aurkituko zuela, besterik ez bazen paketeak garraiatzen, eta artea denbora hoberako utziko zuela; Theori esaten zion, baita ere, hark gero eta gehiago aitaren moduan pentsatzen zuela, baina horrek ez zuela bien arteko harremana hautsiko, aitak ez bezala, artea ezagutzen zuelako Theok.
‎Rappard eta Vincentek 1881etik 1885era bitartean elkarri idatzitako gutunak gelditzen zaizkigu. 1881eko urriaren 12an (R1) Ettendik idatzitako gutunean Vincentek Rappard i esaten zion jaso zuela hark itzulitako Gavarni, l´homme et l´oeuvre, Edmon eta Jules Goncourt-ena, eta eskerrak ematen zizkiola itzultzegatik. Etten en ongietorria izango zela eta pozik hartuko zutela berriro ere; neguan ere zerbait egin ahal izango zutela, kanpoan ez bazen barnean, modeloekin, adibidez, nekazarien etxeetan.
‎1888ko maiatzaren 19an (490) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion mendixka harritsu batetik Crau aldera eta Arles aldera begira marrazki batzuk egin zituela eta bidali zizkiola. Gruby berriro ikusi al zuen galdetzen zion; bere ustez, exajeratu egiten zuela hark bihotzaren nahastearena. Gero esaten zion Jainkoa ezin dugula epaitu mundu honen eraikuntzaren arabera; Jainkoari ongi atera ez zitzaion estudio bat zela mundu hau; presaka egingo zuela, egun txar batean.
‎Vincent bera ere halaxe sentitzen zela, hutsa. Vincentek Theori adorea eman nahi zion eta esaten zion pintore primitiboek egiten zuten lan bera egiten zuela hark ere, hots, pintoreei dirua ematen ziela eta haien koadroak saltzen zituela eta horri esker beste koadro batzuk pinta zitzaketela; bere buruari uko egiten ziola, bere indibidualtasuna sakrifikatzen zuela; zeharka, besteen bidez, pintatzen zuela Theok. Vincent bera ere, zenbat eta akituago, hautsiago, orduan eta artista handiagoa zela.
‎Cassagneren liburuak gogoko zituen Vincentek. 1888ko abuztuaren 8an (519) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion larunbaterako espero zuela haren gutuna; bi mihise gehiago erosi ondoren, 5 franko bakarrik gelditzen zitzaizkiola eta oraindik asteazkena zela. Hala ere, gabezia egunetan abantaila bat bazutela Ipar Aldearekin alderatuz:
‎Theok irabazten zuena berak irabazten zuenarekin eta ehuleek irabazten zutenarekin alderatzen zuen Vincentek. 1885eko urtarrilaren 20an (392) Nuenendik bidalitako gutunean Vincentek Theori esaten zion etxean entzun zuela urte ona izan zuela hark eta hilean 1000 frankoko eskaintza egin ziotela eta hark baztertu egin zuela; Vincentek itxura ilunagoarekin eta aldarte ilunagoarekin hasi zuela urtea, etorkizunean arrakasta izateko itxaropenik gabe. Ehuleek astean 60 yardako pieza ehuten zutela; astean 4,5 florin irabaz zitzaketela, baina manufaktureroak esan ziezaiekeela aste batean edo bitan ez ziela beste puskarik erosiko; hala ere jendeak isilik jarraitzen zuela eta egoeraren kontra ez zuela hitz egiten.
‎Vincentek Theori esaten zion kritikak onartzen zituela, baina bidegabekeriak ez. 1885eko uztailaren 21a baino lehen (R53) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion jaso zuela haren gutuna, inoiz baino lehorragoa; han esaten zuela, inolako haustura gogorik ez zuela. Berak ere bere estudioa eskaintzen ziola, pintatzera etorri nahi bazuen; gomendatu ere egiten ziola aldian behin joatea; hori preziatzen bazuen, oso ongi, eta preziatzen ez bazuen ere bai; baina, etortzen bazen, bakoitzak bere bidea egingo zuela.
‎Vincentek esaten zuen jendeari uzten ziola berari buruz nahi zuena esaten. Rapparden lana ona zela, baina horrek ez zuela esan nahi zerbait ona egitera heltzeko beste biderik ez zegoenik; pentsatzen zuela haren lana ona zela, baina lehen ez zela orain bezain lehorra; haren gutuna bidegabea zela. 1885eko uztailaren 21a baino lehen (R54) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion hainbat pertsonek (Tersteeg ek, Boussod, Valadon & Cie k) gaitzetsi zutela bere lana azken urteetan; berak ez zuela haiekin denborarik galdu nahi eta bizkarra eman ziela; azken eskutitzetan idatzitako hitzak erretiratu behar zituela, inolako erreserbarik gabe; eta hori ez zela bakarrik Vincenten intereserako, Rappard beraren intereserako ere bai baizik; idatzitakoa erreserbarik gabe erretiratuz gero, beren adiskidetasuna berriztatuko zutela eta estuagoa izan zitekeela.
‎1885eko urri amaieran (429) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion atsegin handiz irakurri zuela hark beltzari buruz idatzi zuena; hitzen bidez gauzak pintatzen bazekiela. Vincentek zioen pintoreak hasieran natura jarraitzen duela eta gero bere paletatik sortzen amaitzen duela, eta natura horrekin bat datorrela.
‎Tersteeg ek jendeari saltzeko moduko akuarelak eskatzen zizkion Vincenti; baina Vincent beste fase batean zegoen eta ez zuen bere burua behartu nahi; bere erritmoan lan egin nahi zuen eta ez zuen onartzen bere galgatik inork ateratzerik. 1882ko martxoaren 11n (180) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion urtetan zehar Tersteeg ek gaitasunik gabeko ameslaritzat zeukala; akuarelak pintatzen ez zekielako marrazten zuela; baina, Tersteeg ek ikusi behar zuela bera ez zegoela prest bere izaerarekin ados ez zeuden lanak egiteko; Tersteeg ek gaitzetsi egiten zuela haren azken lanetan agertzen zen izaera; berak esaten ziolaTersteeg i garaia heltzean edukiko zituela nahi zituen akuarelak, baina ez oraindik; Tersteeg Tersteeg zela eta bera bera zela; Tersteeg ek hamar florin eman zizkiola egun batzuk lehenago, baina jadanik diru gabe zegoela, modeloei, gela garbitzaileari eta okinari ordaintzen gastatu zituelako.
‎Pertsona asko dira jendearen iritziaren arabera jokatzen dutenak; baina Vincenti bost axola zitzaion jendeak pentsatzen zuena. 1882ko maiatzaren 14an (198) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Sienen lehenengo haurraren aitak ez zuela harekin ezkondu nahi izan, haurra berea izan arren, familien maila ezberdinagatik; gizon hori Sienekin maitagarria izan zela, baina ez zela harekin ezkondu, eta gero hil egin zela. Galdetzen zuela ea hiltzeko orduan ez zen bere portaeraz damutuko.
‎Zerbait gaizki ateratzen zitzaionean eta bere onetik irteten zenean, modeloa saiatzen zela bera lasaitzen eta berriro hasten zirela; modeloak ongi eramaten zuela jarrera egokia aurkitzearen lan aspergarria; nahiko esames sortu zuela bera beti modelo horrekin ikusteak. Vincentek zioen ez zuela inoiz eduki emakume itsusi hori bezain laguntzaile onik; beretzat emakume polita zela eta nahi zuena aurkitzen zuela harengan; haren bizitza latza eta tristea izan zela eta zailtasunek arrastoa utzi zutela harengan; lurra goldetzen ez denean, ezin duzula handik uztarik bildu; emakume hura goldetua izan zela eta gehiago aurkitzen zuela harengan goldetuak izan ez ziren beste askorengan baino. Biharamonean dunetara zihoala, arraiak lehortzen zituzten tokietara.
‎Zerbait gaizki ateratzen zitzaionean eta bere onetik irteten zenean, modeloa saiatzen zela bera lasaitzen eta berriro hasten zirela; modeloak ongi eramaten zuela jarrera egokia aurkitzearen lan aspergarria; nahiko esames sortu zuela bera beti modelo horrekin ikusteak. Vincentek zioen ez zuela inoiz eduki emakume itsusi hori bezain laguntzaile onik; beretzat emakume polita zela eta nahi zuena aurkitzen zuela harengan; haren bizitza latza eta tristea izan zela eta zailtasunek arrastoa utzi zutela harengan; lurra goldetzen ez denean, ezin duzula handik uztarik bildu; emakume hura goldetua izan zela eta gehiago aurkitzen zuela harengan goldetuak izan ez ziren beste askorengan baino. Biharamonean dunetara zihoala, arraiak lehortzen zituzten tokietara.
‎Sien en historia guztia kontatu zion: ...errekuperatzen zegoela, eskutitz bat hartu zuela, Leyden go ospitalean zegoen emakume batena, egoera larrian zegoela adieraziz; bere ospitaleko sendagileen iritziaren kontra emakume hura bisitatzera joan zela Leyden go ospitalera; bezperako gauean mutiko txiki bat erditu zuela eta erditze zaila izan zela; emakumeari esan ziola, errekuperatu ostean bere etxera etortzeko; egin zezakeen guztia egingo zuela harengatik; etxe bat alokatu zuela bere estudio zaharra baino bi ate beherago eta han bizi zela oraindik; haurrak zazpi zortzi hilabete zituela orain eta haur txiki zoragarria zegoela. emakume horrek bazuela beste haur, gaixo samarra. Txikiarentzako sehaska bigarren eskuko gauzen dendatik ekarri zuela bere bizkarrean; negu beltzean zehar haur txikiak argitu zuela bere etxea; emakumea indartzen ari zela; emakume hori zela eta lagunak galdu zituela, baina ez zuela galdu bere anaiaren adiskidetasuna.
‎Harreman hunkigarria eduki zuen Vincentek Sien ekin, bai hura haurdun zegoenean, bai hark haurra erditu ondoren. 1883ko otsailaren 12an (268a) idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Sien ospitalean zegoela bisitara joan zitzaiola bera eta benetan akiturik ikusi zuela Sien, baina bera ikustean eseri zela eta alaitu eta animatu zela eta begiak piztu zitzaizkiola maitasunez eta; promesa eginarazi ziola errekuperatuko zela, baina egun batzuk beranduago idatzi bat jaso zuela harengandik, esanez suposatzen zuela beste emakume bat hartuko zuela. Theori esaten zion haren emakume gaixoa malenkoniatsu bazegoen, promesa eginarazteko ongi jarriko zela; Theori galdetzen zion ea emakumeari esan zion betirako maite zuela.
‎Garai berri honetan, Rappard erabiltzen zuen erreferentzia gisara. 1883ko martxoaren 3an (271) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Rappard abiadura handian ari zela pintatzen; berak baino gehiago pintatzen zuela hark eta denbora luzeagoz marraztu zuela, baina biak maila beretsuan zeudela; harekin ezin zela lehiatu pintore moduan, baina marrazkian ez zuela hark bera gainditzen; Rappardek agindu ziola egun horietakoren batean etorriko zitzaiola bisitatzera; esaten zion hurrengo egunean etxea jendez beterik izango zuela: emakumearen ama eta haren ahizpa gaztea, auzoko mutila eta beste hainbat pertsona, marrazteko modelo moduan paratuko zirenak.
‎Garai berri honetan, Rappard erabiltzen zuen erreferentzia gisara. 1883ko martxoaren 3an (271) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Rappard abiadura handian ari zela pintatzen; berak baino gehiago pintatzen zuela hark eta denbora luzeagoz marraztu zuela, baina biak maila beretsuan zeudela; harekin ezin zela lehiatu pintore moduan, baina marrazkian ez zuela hark bera gainditzen; Rappardek agindu ziola egun horietakoren batean etorriko zitzaiola bisitatzera; esaten zion hurrengo egunean etxea jendez beterik izango zuela: emakumearen ama eta haren ahizpa gaztea, auzoko mutila eta beste hainbat pertsona, marrazteko modelo moduan paratuko zirenak.
‎Vingtisten erakusketarako jende ospetsuaren koadroak eskatu zituzten eta Vincent horien artean zegoen. 1889ko azaroaren 16an (T20) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti esaten zion Gauguin-en eskutitz bat igortzen ziola, Vincenti emateko hark Theori bidalia; aste horretan Bernard ikusten izan zela; beste gauzen artean olibadian Kristo bat egin zuela hark; Bruselako Vingtisten eskutitz bat heldu zela Vincenten pinturak eta marrazkiak eskatuz; Theok galdetzen zion ea zer pentsatzen zuen erakusketaz eta zer bidaliko zuen; urte horretarako gonbidatuak hauek zirela: Puvis de Chavannes, Bartholomé, Cézanne, Dubois, Pillot, Forain, Signac, Pissarro, Hayet, Renoir, Sisley, de Lautrec eta Van Gogh.
‎1890ko apirilaren 23an (T32) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti esaten zion haren isiltasunak frogatzen zuela oraindik sufritzen zegoela; Peyronek esaten ziela krisialdia besteetan baino luzeagoa zela, baina pasatuko zela. Aurreko astean zela urtebete ezkondu zela; arrazoi zuela Vincentek Theori esaten zionean ezkondu egin behar zuela; orain zoriontsuagoa zela; egia zela bere emaztea ez zela edonor eta zortea eduki zuela hura aurkitzean; elkar oso ondo ulertzen zutela; txikiak lan asko ematen ziola Johannari, baina harrigarriro ari zela hazten; ordu askotan egon zitekeela esna, negarrik egin gabe; barre egiten eta soinuak egiten hasia zela. Oporrak Pissarro-rekin pasatuko zituztela, hark gonbidatuta.
‎Denbora gutxian Gachet en lagun egin zen Vincent. 1890ko maiatzaren 25ean (637) Auvers sur Oise-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori eta Johannari esaten zien goizean Gachet doktorea berriro ikusi zuela eta asteartean haren etxera zihoala pintatzera, harekin afalduko zuela eta gero bere pinturak ikustera etorri nahi zuela hark; oso sentibera zirudiela, baina bere sendagile lanaz desanimatua zegoela, Vincent pinturarekin desanimatua zegoen moduan. Gachet ek esan ziola, malenkoniatsu jartzen bazen, berak zerbait egin zezakeela tristuraren intentsitatea arintzeko; ez izateko kezkarik harekin tolesgabea izateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia