2023
|
|
Vincent garai horretan Courrières herrira joan zen Jules Breton artista arrakastatsua kontsultatzera; pentsatzen zuen bere eginbeharra gizadia kontsolatzea zela, baina ideia erlijiosoen bidez kontsolatu ordez, pinturaren bidez egin behar
|
zuela
hori; baliabide ekonomikorik ez zuenez, honako liburu hauen bidez hasi zen marrazten ikasten: Charles Bargue ren Charcoal Exercices eta Drawing Course, Armand Cassagne ren Guide to the ABCs of Drawing eta Jean Francois Milleten Travaux de Champs (Naifeh eta White, 2011).
|
|
Vincent erietxe batean seguruago sentitzen zen alokatutako gela batean baino; hori bai, kanpora lanera irteteko aukera eman behar zioten. ...artu eta han bakarrik bizitzeko; esaten zion lan egiteko indarra gal zezakeela hainbeste ardurarekin bere burua behartzen bazuen; denboraldi batean itxian egon nahi zuela, bere eta beste pertsonen lasaitasunerako; zorotasuna beste edozein gaixotasun bezala kontsideratzen hasia zela; krisi garaian irudikatutako guztia erreala iruditzen zitzaiola, baina ez ziola Theori horretaz hitz egin nahi eta ez
|
zuela
horretan pentsatu nahi; egun horietan arraro sentitzen zela, gauzak arraroak iruditzen zitzaizkiola, bere garuna asaldatua zegoelako; horrelako erakunde batean itxia egon nahi zuela, bere eta besteen lasaitasunerako; Theori esaten zion arazo horretaz Salles ekin eta Reyrekin hitz egiteko; hilean 75 frankorekin barnetegian egon zitekeela, eta behar zuen guztia izan zezakeela; berak nahi zuena zela...
|
|
Iraultzak emakumeen posizioaren aldaketa eta gizon eta emakumeen arteko lankidetza ekarri zuela, eskubide eta askatasun berberekin; moral konbentzionala oker zegoela eta aldatu edo berriztatu egin behar zela. Theorekin diferentziak zituela eta Eindhoven-en edo Anberesen harreman berriak bilatu behar zituela; Theok babestu bakarrik egiten zuela; ezer idatzi gabe ere bidali izan ziola dirua; ez esateko bere laguna zenik berataz gauza txarrak pentsatzen eta susmoak egiten bazituen; bere asmoa Anberesen gela bat hartzea zela, baina orain ez
|
zuela
horretarako dirurik; Theorengandik edo familiarengandik bereiztea nahi zuela, bakea gordetzeko asmoz; baina, ez pentsatzeko berarekin edo familiakoekin istilurik nahi zuenik.
|
|
1877ko maiatzaren 21ean (96) Amsterdam-etik Theori bidalitako gutunean Vincentek zioen aurreko egunean goizeko lehen orduan sermoi bat entzun zuela; gainera, bezperako egunean osaba Stricker i entzundako sermoiaz eta egun horretan entzungo zionaz idazten zuen Vincentek. Maiatzaren 22ko gutunean (96) esaten zuen lan asko zeukala goiz horretan; lana gero eta zailagoa zela, baina itxaropen sendoa zuela arrakasta lortzeko; ikasten saiatzen bazen ikasteko ohitura eskuratuko zuela; Biblia ikasten hasia zela, baina gauean lanak amaitutakoan edo goizean egiten
|
zuela
hori, bere eginkizuna beste ikasketak egitea zelako.
|
|
Vincent Ingalaterran egon zenean, meatzarien artean ebanjelista moduan lan egin nahi izan zuen, baina esan zioten hogeita bost urte bete bitartean ezin
|
zuela
hori egin; orain Beljika hegoaldean, Mons-en mendebalean, Borinage izeneko lurralde batean, lurrazpian hirurehun metrotara lan egiten zuten meatzarien artean predikatu nahi zuen Vincentek; lurralde horretako meatzariek igandetan bakarrik ikusten zuten eguzkia; tunel estuetan, argi txikiarekin, erabat makurtuta eta batzuetan arrastaka lan egiten zuten, arrisku ugariren artean.
|
|
Esaten zion gustatuko zitzaiokeela aita eta ama konbentzituko balitu Theok hain ezkorrak ez izatera, ausardia eta gizatasun gehiago edukitzera. Gurasoek nahi zutela Vincentek eskutitz gehiagorik ez bidaltzea Kee ri edo Stricker tarrei, baina berak ezin
|
zuela
hori agindu. Kee ren" Ez, inoiz ez" esaten bazuen, berak" Zu beste inor ez" ihardesten zuela.
|
|
1882ko martxoaren 5 (179) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Tersteeg i dirua eskatu ziola eta hark eman ziola (10 florin), baina gaitzespenak edo irainak egin zizkiola; Tersteeg ek ez zuela onartzen Vincent Theoren kontura; dirua Tersteeg en aurpegira botatzeko gogoa izan zuela, baina kontrolatu egin zuela bere burua, modelo bati ordaindu beharra zuelako. Esaten zuen gogor lan egin zuela marrazten, proportzioak eta perspektibak ikasten, baina Tersteeg ek ez
|
zuela
hori preziatzen. Tersteeg ek eramaten zuela Goupil & Cie k Hagan zuen adarra; eragin handia zuela Hagako arte zirkuluetan eta Vincententzat garrantzitsua zela harekin harreman ona izatea; baina, biak ez zirela batere ondo konpontzen.
|
|
Oraindik adinez gazte izanik ere, hogeita hamar urte bete gabe zituelako, barnetik nahiko adindua sentitzen zen Vincent. 1883ko otsailaren 8an (265) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion batzuetan ezin zuela sinestu hogeita hamar urte bakarrik zituenik, askoz zaharragoa sentitzen zelako; zaharragoa sentitzen zela jende gehienak pentsatzen zuelako bera porrota zela; eta gauzak aldatzen ez baziren horrela izaten jarraituko zuela; hain indartsuki sentitzen
|
zuela
hori, ezen horrek deprimitu egiten zuela; aldarte hobean zegoenean, alai sentitzen zela eta hurrengo hogeita hamar urterako indarra eta energia sentitzen zituela; gauza asko hogeita hamar urterekin hasten direla; esaten zion, baita ere, Rappard bere onera etortzen ari zela garuneko sukarretik.
|
|
1890ko maiatzaren 3an (T33) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti esaten zion oso pozik zegoela haren bi gutunak jaso zituelako; bidalitako koadroak jaso zituela eta haien arteko batzuk oso politak zirela; zaindaria eta aurpegi puztuko gizona zoragarriak zirela; Millet-en kopiak orain arte egindako gauzarik onenak zirela beharbada; Aurier entzat egindako koadroa orain arte egindako ederrenetakoa zela; indioilarraren buztanaren edertasuna zuela. Pozik zegoela Theo Vincent tokiz aldatzeko prest zegoelako; erabat onartzen
|
zuela
hori, eta Peyron en aholkua entzun ondoren, Vincentek berak hartu behar zuela erabakia; beharrezkoa zela bere konfiantzako norbaitek bidaia osoan laguntzea; ilusio gehiegi ez egiteko ifarraldeko bizitzaz, lurralde bakoitzak zituelako bere abantailak eta desabantailak.
|
|
Itzuli ginenean aitona telebistaren aurrean zegoen egongelan eta Irati, haserre, nirea izandako gelako ohean etzanda, sabaira begira. Aitonak ez zion deus kontatu, ez zuela gogoratzen eta ez
|
zuela
horretaz hitz egiteko gogorik, lan horrek ez zuela ezertarako balio eta zeozer jakin nahi bazuen Amasara igotzeko eta hango baserritarrei galdetzeko. Iratik asmatzea erabaki zuela orduan, amorruak jota, baina ez zitzaiola ezer bururatu.
|
|
Norenak ziren begi bizkor irribera horiek? Argi zegoen ez
|
zuela
hori benetako izena. Aireportutik itzultzean Interneten bila aritu nintzen, baina ezer gutxi atera nuen Fragole eta pailazo hitzak uztartuz.
|
|
antzezleak Igoneren antza izan zezakeen detaileren batean, baina ez zen inondik inora benetako Igone. Inork jakitekotan, berak jakingo
|
zuela
hori, nerabezaro osoa elkarrekin pasa zuten eta. Gezur izugarri baten aurrean zeuden.
|