Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2000
‎Zeren, noski, udalekutik etxera bueltatu eta ziplo bota bainion dena: nola gertatu zen, eta barkatzeko, niretzat ez zuela horrek ezer esan nahi; eta berak ea zelan egin nion hori, betiko maite behar ninduela jakinik, eta ea ez nintzen kapaz izan ezetz esateko Jabik tabernako komunera eraman eta prakak erantzi zizkidanean. Eta nik mesedez Txema, barkatu.
2003
‎Esan zuen, esate baterako, pelikula batzuk kortxozkoak direla eta beste batzuk mortadelazkoak. Lekuren batean irakurri zuela hori. Gero azalpen gehiago eman zituen, zergatik ziren batzuk honelakoak eta beste batzuk horrelakoak, baina politena horixe bera zen:
2004
‎Irudipena dut, iskanbila horretan guztian, herri ekimenak seguru asko ez zuela beti asmatuko. Ez zuela horretarako behar den gaitasun zuhurtziarik erakutsiko. Ez zuela beti agian elkarlanari zor zaion hitzekotasuna zorrotz beteko.
2005
‎Fausto Ladak, Gurren osabak, esan zion don Juanek jakingo zuela hori, abadeak, elizan egin zelako konpetizioa. Osaba Simonek gauza bera esan zion:
‎Osaba Simonek gauza bera esan zion: berak ez zuela gogoratzen, umea zela bera konpetizioa egin zenean, baina don Juanek jakingo zuela hori, abadeak. Baina Mateok ez zuen don Juan ezagutzen eta erreparoa ematen zion.
‎Esaten du Piedadek beti izaten zirela hogei minutu. Esaten du Piedadek askotan egiten zuela hori Samuelek eta hori zela Samuelek zeukan bizio bat. Madariarena.
‎Kontatu zion amak udaletxeko atea egin zuela aitite Julianek. Alkateak berak bidali ziola gutun bat, udaletxeak behar bezalako atea behar zuela, erliebeekin eta inskripzioekin, egur onekoa, eta Julian Maldasek egingo zuela hori inork baino hobeto. Gutun hori bidali zion alkateak.
2007
‎Mehatxu hau ez zuen bete, arestian frogatu dugunez. Interesgarria da, dena dela, Murguíak bultzatzen zuela horren garbi agertzea.
2009
‎Enpresan ailegatu berria baino ez zenean, adibidez, mintegi horretara eraman zuen, hotel dotorera, Ohioko hizlari hura entzutera. Gerora jakin zuen neska berri guztiekin egiten zuela hori, mintegi bat, hotel dotore bat, Ohioko edo New Jerseyko hizlari bat, etsi gabe. Eta batzuetan arrakasta ere izaten zuela.
‎Elkarrizketa elikadura prozesuari buruzko detaile horietara mugatzen zenez, Amaia lasaitasun handiagoz ikusten hasi zen egoera (ardoak ere bere ardura partea izango zuen) eta pentsatu zuen agian egia zela Noraren gaztigua, alegia, ez zuela horretaz hitz egiteko inongo asmorik, eta han ibiliko zirela, jan eta edan, ironia praktikatzen, eskura jartzen zitzaien edozein gizajo egurtzen. Garai onetan bezalaxe.
‎Argi zegoen Filbyk ez zuela horri buruz gehiegi ere hitz egin nahi. Mr.
‎Musoneren aitak gogoratzen du zatiketa handia ekarri zuela horrek Ris batzarretara. Pazientzia teilatukoek ere hartu eman guztiak galdu zituzten Ris teilatukoekin, baina, uste du Musoneren aitak, probetxu handia atera zuten hala ere.
‎Harrotzekorik ba ote zen horretan? Ohartzen nintzen, bertzalde, gorde gordean atxikitzeko gauza ez izanik ere, isilpeko legeak eskatzen zuela horretaz harrokerietan ez ibiltzea. Ahaidetasunaren eta odolkidetasunaren legeak bazituen alderdi uher anitz oraino niretako.
2010
‎–Eztabaida handia egon zen nazio izaeraren definizioaz. Gogoratzen dut Aresek etengabe esaten zuela hori problematikoa izan zitekeela. Problematikoa izango da, baina gatazka konpontzeko akordioa egiten bada Euskal Herrian, nazio izaera aitortu egin da.
2012
‎Ez zegoen munduan berarentzat gauza nekagarriagorik eta beldurgarriagorik baina, hala ere, mutilarekin berriro hitz egin eta argi eta garbi galdetzeko prest zegoen. Egoitzek ezetz esango zion, ordea, berak ez zuela horrekin zerikusirik, eta bera zen erabat seguru egon. Oker bazebilen, bideoa telebista guztietan ikusiko zen eta bere semearen bizitza bukatuta egongo zen hasi baino lehen.
‎–Zuk uste duzu heriotzari burla egiteko idatzi zuela hori?
‎Esan zidan egia zela, baina ni hilik nengoen frogarik ez zegoenez gero, ezin zuela eskubidea gauzatu nire heriotzaren berri zehatzik izan bitartean, eta gainera, ez zuela horren urruti zegoen gauza batean sartu nahi izan; egia zela nire hilburukoa jaso zuela eta eskubide eskaera egina zuela, eta bizirik edo hilik nengoen esan ahal izan balu, ordezko baten bidez jardungo zuela eta ingenio az, horrela esaten diote azukre olari, jabetu, eta orduan Brasilen zegoen semeari aginduak emango zizkiola hori egiteko.
‎Azkenean, nire interpretari izandako zaldun berberak esan zidan zenbait hutsegitetan zuzentzeko erregutzen ziotela besteek, giza izaerari berez dagokion zentzugabekeriaz egin bainituen huts haiek, eta aitzakia horrengatik erantzukizun txikiagoa nuela haien ustez. Struldbruggen espeziea herri haren bereizgarri zela, ez baitzegoen halako jenderik Balnibarbin edo Japonian, non izana baitzuen bere Maiestatearen enbaxadore izateko ohorea, eta han konturatu zela bi erresuma haietako jendeak nekez sinesten zuela hori gerta zitekeenik, eta lehen aldiz gaia aipatu zidanean azaldu nuen harriduragatik nik ere gauza guztiz berritzat eta oso sinesgaitzat hartzen nuela iruditu omen zitzaion. Goian aipaturiko bi erresuma horietan, elkarrizketa luzeak izan zituelarik han egon zen bitartean, bizitza luzea gizateriaren nahi eta irrika unibertsala zela ohartu zela.
2013
‎Jaun zaharrak oso estimu handitan zeukan gure aita, haren adiskide min eta mamia zen bera. Darcy jaunak askotan aitortzen zuen zein zor handitan zegoen gure aitarekin haren gain gaineko ardura biziagatik, eta gauza batez ziur nago, alegia, gure aita hil hurrean Darcy jaun zaharrak bere gogoz agindu zionean nire ardura hartuko zuela, berak hainbeste sentitu zuela hori nire aitarekiko esker oneko zor, nola neurekiko maitasun obligazio.
‎Berak adierazitako arrazoia, bestalde, honako hau izan zen: Wickham jaunaren dongetasuna ez zela behar bezain ezaguna izan, hau da, izen oneko ezein neska harekin maitemintzea edo bere ustea harengan jartzea ezinezko bihurtzeraino, eta berak, Darcy jaunak, uste oso osoa zuela horren errua berari zor zitzaiola. Bere harrotasun okerrekoari egotzi zion guztia eskuzabalki, eta bere ekintza pribatuak jendaurrean ikusgai jartzea bere duintasunari ez zegokion gauza iruditu izan zitzaiola aitortu zuen.
‎Bere burua limurketa hutsal eta arin horien hartzaile ikusita, Elizabethek Wickhamekiko ardura guztiak galdu zituen; eta, lausenguoi eten barik muzin egiten zien bitartean, ofizialaren jokaerak ispilatzen zituen uste gaitzesgarriez ere jabetu zen. Izan ere, bazirudien Wickhamentzat berdin zela zein luze eta zein arrazoiz kenduak zizkion bere adeiak Elizabethi, adei horiek berritzearekin batera andereñoaren harrokeriak atsegin hartuko zuela horretan eta bera, Wickham jauna, andereñoaren kuttuna izango zela ostera ere, inolako duda barik.
2014
‎Bai, ipuinak idazten nituen?. Nik banekien hori, ale bat kasualitatez aurkitu nuelako bigarren eskuko liburu denda batean, New Yorkera egin nuen aurreko bidaian, baina ez nion sekula komentatu, argi baitzegoen Marcusek ez zuela horri buruz hitz egiteko asmorik; La Côte Basque Brasserie ra joan ginen egun hartara arte bederen. –Capote nuen garai haietan maisu, edo maisuetako bat behintzat.
‎Agian norbaitek anaia putakume bat zela esatea bilatzen nuen, horrela nire mina, nire ezinegona, bere burua hormaren kontra joaz baretzeko. Seguru nengoen batek baino gehiagok pentsatzen zuela hori anaiaz, baina niri ez zidan horrelakorik inork esan.
‎Ez nuen besterik galdetu nahi izan. Nabarmena zen Gicak ez zuela horretaz hitz egin nahi. Arazoa konpondu beharra zuela esan nion, garrantzirik gabeko gauza bat aipatuz bezala.
‎(Schicksalsgemeinschaft) bihurtzen ditu Rhinaren alde biak, nekazarien bizieran hauteman daitekeen legez1247 Estrategiaz bezainbatean, Alsaziaren edukipena erabakigarrira da. Hirurehun urte duela jada Henrike II. Frantziako erregeak adierazia zuela hori, gomutatzen du,. Inperiorako pasabidea Estrasburgo da, gutiziatsuki esatean (Bismarcken. Estrasburgo da etxeko giltza, ren aitzindari) 1248, eta historiak aski berretsia dagoela.
‎–Uste dugu azeriaren gorabeherak zerikusia izan zuela horrekin. Istripuaren ondorioz, Cobrerosen BMWak argi bat galdu zuen.
2015
‎Ez zirela egiak nire pentsamenduak. Nola pentsatu zenuen bost urteko haur batek ulertuko zuela hori. Baina nire ondoan egon zinen, ama ez bezala.
‎Aurrenekoa hoteleko logelak ziurtatzea zuten. Tabernan itxaroteko esan zion, berak hartzen zuela horren kargu. Ulertuko zuen, bera ezaguna zen Costa Vascan, eta beste gizon batekin lagunduta azaltzen bazen bi logela eskatzen, ba beharbada gaizki pentsaka hasiko zitzaizkion hotelean.
‎–Ez zuen indarrik izan errealitate hau jasateko, lan errazak nahi zituen; eta urtebete baino lehenago itzuli egin zen?. Argi zuen Claudiak ez zuela hori nahi beretzat,, ez nuen porrot egin nahi. Etorri banintzen, lana egin eta dirua aurreztuta itzultzeko etorri nintzen, ez lehen nuena baino zulo handiagoa eginda itzultzeko?.
‎Pozik sartu zen etxera, erabat baikor; udazkeneko eguzkiak ere izango zuela horretan zerikusia esan zion bere buruari, hozkailua ireki eta barnetik Ruedako ardo zuria ateratzen zuen bitartean. Beste ezer baino lehen basokada on bat irentsi eta, ondoren, nahaski bat egin zuen pikiloko piper, hozkailuan aurkitutako urdaiazpiko punta batzuk, baratxuri xehetu, perrexil eta pare bat arrautzarekin.
‎Hankak, aipatu baditut aipatu! Horiek bai, horiek izugarri onak ditut, azkarra naiz eta koordinazio onekoa, irakasle batek esan zidan bezala esatearren; uste dut futbolerako dudan trebetasunagatik esan zuela hori, driblingak egitean teknika eta bizkortasun handia baititut eta ez bainaiz sekula trabatzen. Eta etxean esaten didaten moduan hanka luzea eta txanka mehea banaiz ere, indarra ere badut hanketan, orkatiletan eta belaunetan batez ere; futbolean igartzen dut hori ere, aurkariek nirekin topo egiten dutenean, elkarren kontra jotzen dugunean, beraiek jausten baitira, eta nik tinko irauten dut zutunik.
2016
‎Eskua bihotzera eraman nuen eta seriotasun larri batekin ziurtatu nion nire iritzietan sendoena zuela hori.
‎Justu garai hartantxe jakin nuen adarrena egia zela, berak guztiz atsekabetuta aitortu zidanean, drogaz aparte beste gauza askotxo ere esku artetik ihes egiten ari zitzaiola konturatuta. Oso gutxitan gertatu zela esan zidan, aldi bakoitzean neska ezberdin batekin, haiek berotu zutela, beroaldi hutsak izan zirela bere buruaren jabe ez zen gau eroetan, ni maite ninduela eta beste haiekin oheratu izanak ez zuela hori aldatu ez aldatuko, eta barkatzeko, arren. Ordura arte ez nuen sinetsi nahi izan, baina jakin nuenean ezin izan nuen sinetsi.
‎Hasperen lehenengo, eta isiltasuna gero. Azkenik, erantzun egin zidan, baina igartzen zitzaion ez zuela horretaz hitz egin nahi.
‎Ezin dut sinistu entzuten ari naizena, ez duzu pentsatuko...?, hasi zen esaten, baina berehala isildu zen, hitzak ahoskatzea bera gauza beldurgarri bat izango balitz bezala. Ez zuela hori esan nahi atera zitzaion erdi totelka Josebari, erantzunaren bortizkeriak kikilduta. Baina, aldi berean, ezin zuen sentitutako ikara bere barrutik atera.
2017
‎hasi zirela. Azaldu du ez zuela hori egun edo gertaera jakin batean sumatu, baina aldaketa, sentitu, zuen.
‎–Bestela, esango zuen, hasieratik esango zuen?. Euskal Elkargoko buruak Paueko bileratik ateratako ondorioa zen denek ere ikusi zutela apirilaren 8koa gertatuko zela eta estatuak egon behar zuela hori ahalbidetzen,, bere adarrekin: politikoarekin eta juridikoarekin?.
‎Samek alargun gaiso bat engainatu eta diru guztiak atera zizkiola esan zuen Rosek, eta bere aita makilkadaka garbitu zuela horretaz mintza ez zedin.
‎ez pentsatzeko txantxetan zebilenik. Benetan adur gaiztoko gizona zela hura, sinesteko hori, eta zerbait egin zuela hori konpontzeko, bestela...
‎Bankutik altxatu eta erakinari buelta emateko eskaintza egin nion, baina ez zuela horretarako gogorik erantzun zidan. Bere gelara joan ginen bueltan, telebista piztu eta arratsalde osoa horretan eman genuen, iluntzen hasi zen arte.
‎Ez zegoela aurrera ateratzeko aukera handirik. Amak esan zuen ezetz, ez zela hori gertatuko, eta edozer, edozer egingo zuela hori saihestearren. Deskantsua behar zuela esan zioten medikuek orduan, baja hartzeko, eta ohean pasatzeko egun osoa.
‎Aitaren eginbeharrak ordura arte bezala betez gero, inork ez zion ezer leporatu behar. Aita ez zela Aitor Martinez zioen, argi utzi nahi zuela hori. Eta honek ez zuela inolako ardurarik bere kaleratzean.
‎Enpresa Zientzien fakultateak kudeaketara bideratzen zituen batez ere ikasleak. Soslai horretako jendea ere behar zutela esaten zuten enpresek, eta unibertsitateak jarraitu behar zuela hori eskaintzen, baina faltan botatzen zutela beste zerbait ere. Nazioarte mailan ondo moldatzen ziren gazteak nahi zituzten, egoera ezegonkorretara erraz moldatzen zirenak, aukerak identifikatzen zekitenak.
2018
‎Uholdeen osteko udaberrian, tabernari hura erail aurretik, ia Herri osoa batu zen manifestazioan, drogaren aurka, eta han baietz, berak ere parte hartu zuela, aitortu zuen Joxemigelek komisaldegian. Ez zuela hori aitortzeko inolako arazorik. Udal agintariek heldutako pankartaren atzean paratu zela, eta bera bezala Herriko asko eta asko, bost mila lagun ia, gazte asko hiltzen ari zen droga hura gelditu behar zela aldarrikatzeko.
‎Talde hartako Maria Lourdes Iriondok 170 kantaldi eskaini zituela urte bakarrean, orduko diktadorearen zentsurarekin mobida bat izan arren euskaraz kantatzera igotzea eszenatokietara, bada tipa hark Ez gaude konforme abesten zuela, aupa ahí la tronca. Eta Benito Lertxundi ere, orain igual kontserbatorioko karka bat dirudiela, eta baietz, berak ez zuela hori diskutituko, bazela aspergarria tipo haren rollo mediebal eklesiastikoa, baina orduan oraindik gaztea zela eta aurreneko diskoak atera zituenean bere gitarra espainolarekin, noiz eta urte hartan, orduko kontserbadoreek hippietzat eta herejetzat hartu zutela, flipa con la peña, eta orain da Benito oh Benito, Bizkaia Maite y su puta madre. Ba hori ere gertatu zen hemen eta urte hartan bertan.
‎Baten batek zerikusirik ez duela esango du, baina, gero argudiatuko dudanez, guztiz lotuta egon daiteke gure gonbidatuaren izaerarekin. Izan ere, duela egun gutxi jakin zen haren semeak, Xabier Urrutik, belus droga arriskutsuaren mikrotrafikoan ziharduela eta, bereziki, hilketa honek eman dion ospe berriarekin batera, neskak limurtzeko erabiltzen zuela horrek ematen zion boterea. Semearen portaeran, beraz, aitaren matxismo eta neskenganako gutxiespen bera ikus ditzakegu.
‎Imajinatze hutsak hotzikara eragin zion. Eta orduantxe erabaki zuen, nota jaitsiko bazioten ere, halakorik agertuz gero bideoa azkar pasarazi eta ez zuela horri buruzko hitzik jaulkiko txostenean; aipu orokorren bat gehienez ere.
2019
‎Guztiz ekintza alferrikakoa iruditu zitzaion, baina espero zuen jende hark ondo pasatuko zuela hori guztiori eginez.
‎Beak ezin izan du inoiz eraman hori, unibertsitatean ere urduri jartzen zuen azterketa muturren aurrean jarri arte apunteei eutsi behar horrek. Bazuen sentipena gehitu baino gehiago informazioa ezabatu egiten zuela horrek.
‎Lehengusua izateaz gain laguna nuelako, ez zen arraroa deia; bai, ordea, astelehen batez; bai, ordea, eguerdiko 15:00ak paseak ziren horretan; eta zin degizuet, une horretan bertan, telefonoa hartu baino segundo bat lehenago, jakin nuela, iragarpen bat bailitzan, Maddi lehengusuak esango zidana zer zen. Mistikotasuna alde batera utzita, beti sentitu izan dut (nahiz onartu nahi ez izan) gertatu zena gertatu zitekeela usaintzen genuela adierazten zuela horrek.
‎Gertatutako guztia kontatu zion gau batean berak, Andonik, eskaturik. Hasi baino lehen mesedez moztu ez zezala abisatu, eta bukatzean ez zuela horretaz hitz egin nahi azaldu zion. Paulak nahiago zuen bere arazoak bakardadean hausnartu, bakoitzaren eremuak errespetatu.
‎Ekain eserita zegoen, aurrean Cola cao baso bat zeukala ukitu gabe; Julenek, alboan eserita, astiro hitz egiten zion, lasai, inguruan mehatxurik ez zegoela sinets zezala nahiko balu bezala. Ekainek zeharka jaurtitzen zizkion begiradak, argi utzi arren berak ez zuela hori sinesten.
‎Beharrik zuzentzaileak beste kezka batzuk dituen, berak jakin nahi duena da zeintzuk izan ziren udako egun kiskalgarri haietan gure errege Afonso Henriquesekin hizketan aritu ziren arrotzak, bazirudien dena garbi gelditu zela Lisboako Setioaren Historia kontsultatuz, liburuak Osbernorena omen denetik ez du deus falta, ezta, gai honetan eta hau bezalako beste batzuetan, Arnulfo eta Dodequino izan ziren aditu behialakoenik ere, ezta ere, zeharka baizik ez bada, Indiculum Fundationis Monasterii Sancti Vicentiiko narrazioan ematen denetik, baina ez, ezer ez dago behar bezala azalduta, zeren, adibidez, Crónica dos Cinco Reis de Portugal delakoan, bere arrazoiak edukiko zituena esaten duena esateko eta ez beste ezer, batzuetan gauzak kentzen dira, eta beste batzuetan jartzen, eta arrotz garrantzizkoen sailean Guilhão da Longa Seta, Rolimeko Gil eta deiturarik gabeko On Gil bat baizik ez dira aipatzen, ohar bedi Lisboako Setioaren Historian, iturri osbernikoa omen zuen hartan, aipatzen direnetatik bat bera ere ez dela aipatzen, horrelako kasuetan zaharrena den agiria hartu ohi da aintzat, gertaeratik hurbilen dagoena delako, baina ez dakigu Raimundo Silvak zer egingo duen, bistan da Guilhão da Longa Seta izenaren erdi aroko oihartzuna gustuko duela, bakarrik izena dela-eta zaldunen istoriorik izugarrienetan tokia luke. ...arrak, beste batzuk flandestarrak, beste batzuk normandiarrak, beste batzuk Ingalaterrakoak, betiere zalantzazkoa delarik, hainbaten kasuan bederik, galdetzen zietenean nazioaz horrela aitortuko ote zituzten beren buruak, kontuan hartu behar delako, garai haietan, eta ondorengo garaietan ere, luzez, gizon batek, aitoren seme izan, plebeio izan, edo ez zekiela zer lurraldetakoa zen, edo oraindik ez zuela horri buruzko azken erabakia harturik.
‎Lehenengo aukeraren alde eginez gero, beharbada izango zuen denbora Vesparaino iritsi eta Pasaiarantz ihes egiteko. Halere, bazekien ez zuela hori egingo, argi baitzuen zer erabaki zuen azken egunetan: bazen ordua ihes egiteari uzteko.
‎–Noski iruditzen zaidala bitxia. Beti iruditu zait bitxia, baina suposatzen dut hiltzaileak ni inkriminatzeko egin zuela hori, ez?
2020
‎oso laburra eta oso zehatza. Orduan, hortik zehar dabilen tipo batek, gezurretan ari denak, ez dizu egiten horrelako bat, eta gero gainera berak esaten du berak ez zuela horretan parte hartu, baina CESIDekin harremanetan zegoela, eta une batean barruko dokumentazioa erabiltzen zuela, eta hartu, apuntatu, eta badaezpada gorde egin zuela. Paco Etxeberriak dio lurraren ezaugarriak onak direla gorputza gordetzeko, epaileak galdera hori egin ziolako, ‘zuk uste duzu posible litzatekeela zerbait aurkitzea 30 urte baino gehiago pasa eta gero? ’, eta Pacok erantzun baietz, lurraren ezaugarriak (buztintsua eta) onak zirela horretarako".
2022
‎Maskulino/ femenino polaritatearen ideia baliatu zuen genero oreka aldarrikatzeko bizitza mental eta sozialean, eta 1920ko hamarkadan posizio aurrerakoia zen hori. Maskulinitatearen terapia antzeko zerbait irudikatzera ere heldu zen, esanez" gizon moderno mota jakin batek", ahultasuna erreprimitzera ohituta zegoen horrek, ezin zuela hori egiten jarraitu. Pasarte harrigarri batean, berrogeita hamar urte geroago ezagun bihurtuko ziren terapia teknikak iragarriz, norbere anima ri nortasun bereizi bat izango balitz bezala mintzatzeko eta hura hezteko metodoak iradoki zituen Jungek18.
‎Azkenean, elkarrizketa berbideratzea lortu zuten. Paulak azaldu zion, bere sumindura apalduz, disimulatuz, irentsiz, ez zeukala tontakeria horietarako denborarik, benetako hiru izakiren ama zela, gaizki egindakoarekin aurrera egin zutela eta aurrerantzean ere hanka sartzen jarraituko zutela, jakina, horixe baitzen kontua, huraxe esentzia, porroten artean aurrera egitea, eta izaki digital batek ez zuela hori konponduko: beren kumeak inperfektuak izango zirela, espezieko beste indibiduo guztiak bezalaxe.
2023
‎Bada, ikasle txarra ikasle on bihurtu zen. Txirrindularia izan nahi zuen gaztea ohartu zen ez zuela horretarako talenturik: " Ez nintzen ezta pelotoian sartzen, pentsa", eta saskibaloian hasi zen, NBAko jokalaria izango zela amestuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia