Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2001
‎Naufrago itxura penagarria zeukan agurea ikusirik, hala oihaneko zuhaixken eta sasien artean saltaka nola zuhaitzondo marduletako adarrik adar jauzika zebilena, burura etorri zitzaizkidan Berlusgoñik, preso eduki nuenean eman hitza errespetatuz, oihan hartan utzi ninduenean, egin zizkidan azkeneko ohar jakingarriak: kontuz, erabat txotxinduta dago; txotxinduta, suabe esateagatik; ganbara hartuta dauka, burmuinek beste harako hark San Cristobal urtuta egin zituen joareek baino kulunka gehiago egiten diote; Iratiko oihanean dagoela uste du eta zubereraz baizik ez da mintzo; zaintzen zuten andereñoak uxatu zituen zantarkeriak esanez, lotsariak erakutsiz, buztana tente zuela haien atzetik lasterka abiatuz; liburutzar bat eskegi du bere parteetatik; liburutzarrak traba handia egiten dio, eta jauzika eta saltaka dabilenez, izter guztiak zauriz beteta dauzka. Andereñoak uxatu zituenetik, halako sukar mistikoak hartu dio kaskoa, eta malama praktikatzen duela esaten du; izena ere aldatu du; jada ez du inork Kolko deitzea nahi, Jondoni Pettiri Abdul deitzen dela dio; hotz ala bero, heze edo lehor, lastozko kamaina batean etzaten da, zerua aterpe; kamaina inguruko zuhaitzen erdietan hitz bakarreko inskripzio hau idatzi du:
2006
‎Espainian mugikorren operadore birtualak merkaturatzeak zirrara eragin die ezarritako konpainiei. Izan ere, denboraldi batez uste izan zuten erregulatzaileak atzera egingo zuela haiek sustatzeko ideian, baldin eta Xferak, hirugarren belaunaldiko teknologia duen (lehen UMTS) mugikorraren laugarren operadoreak, aurrera jarraitzen bazuen. OMB Operadore mugikor birtualek ez dute maiztasun irrati elektrikorik, ez dute antenarik ez sare propiorik, eta, beraz, operadore handiei ordaintzen diete beren azpiegiturak erabiltzeagatik; hala ere, negozio honetan parte hartu nahi duten pertsona gehienak merkatari trebeak dira, mota guztietako akonpainamenduekin telekomunikazioetako zerbitzu tipikoak emateko prest daudenak.
2007
‎Azken horrek zera esan nahi zuen: Arakilgo artzapez barrutiko herriren bateko apaiza gaixotu, hil edo leku aldatzen bazuten Blasek joan beharra zuela haien tokia betetzera. Hala, egonaldi laburrak egin zituen Hiriberrin, Latasan eta Ilarregin.
2008
‎Ez zuen erreakzio handirik sumatu emakumearengan, baina pasaiari batzuek bai ipini zutela izu aurpegia, eta arloteak gustura egin zuen barre. Atseginez gogoratu zuen ohikoa zuela haiei kamerak eta ostea tranbiaren ibilbideko kale estuenetan, turistek argazkiak egitearren besoa leihotik ateratzen zuten momentua aprobetxatuz tira egiteko. Diru polita ateratzen zuen kamera haiek salduz, baina ez zuen aspalditik halakorik egin.
‎Echeparek nehon ere ez zuen aditzera eman bere koplak euskaldun guti ikasien edo ikasigabeen arabera, edo haiek gogoan edo haien eredura, ondu zituela, kontraste garbia izanik horretan ondoko mendeko lapurtar idazleekin. Alderantziz, bere eskaintza hitzean letratu> aipatu zituen (dakigun bezala, Axularrek kontrakoa zehaztuko zuelarik, hots, ez zuela haientzat idazten), eta zalantzarik ez da, nire ustez, Bordaleko Parlamentuko bere adis kideari esker liburua moldiztegira eramaterakoan, haren kopla inprimatuen berri zuzenean izan zezaketen zientzia> guzietako> basko> ikasiak> zituela gogo an oroz lehen, haiek ere berdin egitera sustatu nahi zituelarik.
‎Beraz Azkuek jeltzaleekin eta bereziki sektore sabindarrenarekin zituen diferentziak agertu arren, aldeak alde, haiekiko begirunez mintzatzen saiatzen zen. Horretan guztian, argi ikusten da Azkuek alderdi jeltzalearen jarraitzaile itsua izan nahi ez bazuen ere, bai gura zuela haiekin ondo konpondu eta elkarlana bilatu.
‎Esparru akademikoan ohikoa da gehiago emateko substantziaren bat hartzea. “Nature” aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera, egileek 1.400 zientzialariri baino gehiagori egin zieten inkesta estimulatzaileen kontsumoari buruz, eta bostetik batek esan zuen gutxi gorabehera substantziaren bat erabiltzen zuela haien errendimendua hobetzeko. Baietz erantzun zutenen artean, %62k metilfenidatoa hartzen zuen, arreta defizitaren nahastea hiperaktibitatearekin duten haurren tratamenduan erabilitako botika bat, TDAH, kontzentrazio ahalmena areagotzen duena.
‎.......... (Aurrekoaren jarraipena) Gure artean boladatxo bat zeramatenean, orduan ohartzen hasi omen ziren amankomunean ditugun hainbat eta hainbat gauza modu ezberdinean egiten genituela, eta horrek bere eragina izaten zuela haien bizimoduan, baita gurean ere.Gauza sinpleak, errazak, ustez edo hasiera batean garrantzi handiegirik gabekoak ziruditenak: agurrak, ahots doinuak hitz egiterakoan, elkarrizketa bat jarraitzerakoan begietara begiratzea edo ez begiratzea.................... Keinu ñimiñoak diruditen hauek, izugarrizko" txokea" edo talka suposatu omen zien familia honi bere bizimodu berriko hasiera haietan, eta gaur egun ere bi kultura ezberdinen arteko topaketan ere aurkitzen omen dituzte hainbat talka:
2009
‎–Gora Kristo errege!?, halako eran, non, pistola jopuntuari begira jarri zuenean, hirurogei bat urteko beste gizon bat zuen itu, otoitzean ari zela zirudiena?, eskuan dar dar txiki bat nagusitu baitzitzaion, handiagoa ere izan zitekeena, baldin eta tartean tentsioa menderatzeko Domingoren ahalegin bat izan ez balitz, pistolari heltzen ziòn eskuak era ezin nabarmenagoan erakusten zuena, hatzetako azal giharrak tenkaturik; ahalegin harekin batera, baina, Domingori beste zerbait pasatu zitzaion burutik, ausaz: aurrean zuèn gizon hura bere aita izan zitekeela, adibidez; egia zen, izan ere, hormara eraman zituztèn hamabi haiek gizon seinalatuak zirela, gizon publikoak, urte luzeetan errepublikaren eta langileen aurkako jarrera beligerantea izan zutenak, eta estatu kolpearekin bat egin zutenak, azken batean?, baina egia zen, halaber, aitak ez zuela haien artean gaizki emango: ez al zen, bada, Nazario Orbe enpresari jaun ospetsua ere gizon publiko bat, probintzia osoan ezaguna, eta ez al zen nabarmena izan haren urte luzeetako jarrera, langileen aurkakoa, Domingori berari harekin, aitarekin?
‎Bertan zeuden ehunka etorkinei egotzi zien ministroak zonaldean delinkuentziak gora egin izanaren erantzukizuna. Frantziak ezin zuela haietaz baliatzen ziren trafikatzaileak onartu argudiatu zuen Eric Bessonek. –Hurrengo egunetan?
‎" Gora Kristo errege!", halako eran, non, pistola jopuntuari begira jarri zuenean –hirurogei bat urteko beste gizon bat zuen itu, otoitzean ari zela zirudiena–, eskuan dar dar txiki bat nagusitu baitzitzaion, handiagoa ere izan zitekeena, baldin eta tartean tentsioa menderatzeko Domingoren ahalegin bat izan ez balitz, pistolari heltzen ziòn eskuak era ezin nabarmenagoan erakusten zuena, hatzetako azal giharrak tenkaturik; ahalegin harekin batera, baina, Domingori beste zerbait pasatu zitzaion burutik, ausaz: aurrean zuèn gizon hura bere aita izan zitekeela, adibidez; egia zen, izan ere, hormara eraman zituztèn hamabi haiek gizon seinalatuak zirela –gizon publikoak, urte luzeetan errepublikaren eta langileen aurkako jarrera beligerantea izan zutenak, eta estatu kolpearekin bat egin zutenak, azken batean–, baina egia zen, halaber, aitak ez zuela haien artean gaizki emango: ez al zen, bada, Nazario Orbe enpresari jaun ospetsua ere gizon publiko bat, probintzia osoan ezaguna, eta ez al zen nabarmena izan haren urte luzeetako jarrera, langileen aurkakoa, Domingori berari harekin –aitarekin– haustera bultzatu zuena?; baina, konstatazio harekin batera, bere betiko galdera hura zuen, odoletik beretik mintzatzen zitzaiona:
2010
‎Onartu du autoa erosi zuela, lehergailuak jarri zizkiola eta Time Square inguruan utzi zuela. Eta hori guztia berak bakarrik egin zuela adierazi du, ez duela Pakistango taldeekin batere harremanik, eta, beraz, ez zuela haien laguntza izan erasoa egiteko. Armak edukitzea eta terrorismo delitua egotziko dizkiote.
2011
‎Gainera, ekonomiaren ikuspegitik proiektua ez da bideragarria.Espainiako Ingurumen Ministerioak (MARM) Pasaiako Portu Agintaritzak egindako Ingurumen Iraunkortasunerako Txostenari jarritako alegazioaren edukiek ez dute zalantzarako zirrikiturik uzten.Joan den urteko abenduaren 17an Miguel Buen portu agintaritzako lehendakari ohiak jakinarazi zuen 1.012 alegazio jarri zizkiotela Ingurumen Iraunkortasunerako Txostenari. Ez zuen esan, ordea, Ingurumen Ministerioak jarri zuela haietako bat, kontrakoa zela, eta zorroztasun handikoa, gainera. Hala baloratu zituen Buenek jarritako alegazioak:
‎Egun horietan zen urte hartako Kiropraktikoen Astea. Simonek esan zuen kontaktu on bat zuela The Guardian egunkarian, eta artikulu bat idatziko zuela haientzat. Zirriborroa bidali zidan gainbegiratzeko, eta Simonek artikulua bueltan izan behar zuen ordu erdi batean.
2012
‎Esan diot jadanik irakurleari, bi urkila sendo zeudela finkatuta leihorik ez zeukan kaxaren aldean, eta zaldi gainean eraman ohi ninduen morroiak larruzko uhala sartu ohi zuela haietatik eta gero bere gerri inguruan lotzen. Hain egoera etsian nengoelarik, nolabaiteko igurtzi hotsak entzun nituen, edo entzun nituela uste izan nuen behintzat?, urkilak zeuden kaxaren alde hartan, eta kaxari tenk egiten ziotela eta bazeramatela itsasoan aurrera iruditu zitzaidan berehala; zeren eta, tarteka marteka nolabaiteko tenkadak sumatzen bainituen, uhinak leihoen goialderaino iritsarazi eta ni ia ilunpetan utziz.
‎Oso ondo baitzekien zer nolako pertsonaia eta emakumea sortzen ari zen; bere estatusari ez dagokion egoera nahi lukeen emakume anbiziotsua, egunerokotasunari aurre egiteko borrokatu beharrean, egunerokotasun hori zetaz eta lakirioz jantzirik disimilatzen duena. Askotan aipatu izan da histeriaren manupean ibiltzen zirela Flaubert eta Emma Bovary, histeriak lotzen zuela haien kirioen mataza. Aipa dezadan, beraz, Flauberten sekretua.
‎Sartalde eta Hegolde artean joanez, 15ean Cerro Verdeko oso muinoarte amiltsu batera heldu ziren goizeko hamarrak aldean. Aita, Indio batekin, iturbegi batean gelditu zen otoitz egitera, eta lurra goitik aztertzera bidali zituen beste hirurak, Indiorik aurkituz gero haien zain zeudela esateko aginduta, eta etorri nahi ez bazuten, esateko oso negozio mesedegarri batzuei buruz hitz egin nahi zuela haiekin. Aitak bere otoitzak bukatu orduko, hiru Indioak jaitsi ziren esanez matxinatuek muinoaren gailurrean zeukatela beren rancheria, eta, urrutitik mezua eman bazieten ere, ez zutela sinistu.
‎Oinez zihoala, bere pentsamenduak aldatu eta Le Soireko artikulua irakurri ondoren hasitako poemari heldu zion" Sisifori esan diote.." — Izenburutzat kaobaren eta marfilaren bi zenbaki esanguratsuak jartzea erabaki zuen —3, 3; 3, 7—, baina inori aitortu gabe arrazoia, ezta Toisoneteri ere. Inoiz liburu berri bat argitaratzen bazuen, kabala zenbakiak zirela adieraziko zien kritikariei, eta irakurlearen esku uzten zuela haien interpretazioa.
‎Herritik hiru legoatara zegoen El Palmito, behiala Lidiaren senarrak berean eraiki zuela haien etxea, bi jaguey zahar sendoren artean eta arroila baten ondoan, bohw xumea baizik ez izanagatik. Lidiak aspaldidanik ez du senarraren berririk.
2013
‎Aitonak, bide armatua goitik behera gaitzetsi arren, adierazi zuela begirune bat gazte ero haiekiko. Osterantzeko guztia arbuiatu arren, onartzen zuela haien jokabidearen muina politikoa zela, berak ere parte zuen gatazka baten partea. Lagunak erantsi du Lasa eta Zabalaren gorpuak ez ezik, muin, soka, ulermen hori dela karez erre nahi dutena.
‎Jainkoak daki zer konprenitzen zuten. Gauza handirik noski, baina itsu bat ere ohartuko zen aferak itxura gaiztoa zuela haiendako.
‎nor zen jakin nahi zuten». ETAko kide batzuek ere harengana jo zutela azaldu du, baina, hori argituta, ez zuela haien berri gehiago izan. «Noiz edo noiz topo egiten zuen errefuxiatuekin:
‎Berehala esan zioten Rosingseko zaldun biak etorriak zirela bera kanpoan zelarik; Darcy jaunak minutu gutxiren buruan egin ziela diosala, baina Fitzwilliam koronelak gutxienez ordubete eman zuela haiekin eserita Elizabeth noiz etorriko, eta, ia ia, bere bila joatera deliberatuta. Elizabethek ozta egin ahal izan zuen koronela ikusi ez izana damu zitzaiolakoa; egia esan, bozkariotan zegoen.
‎Artikulu haren arabera, aleman anitz bazen Espainian, baina espainiarrak bakearen alde ziren. Euskal Herriko auzapez batek erran omen zuen Frantziak irabazteak on guti ukanen zuela haientzat:
‎Arren ez hotsik egiteko esan zien. Gela txukundu, Biblia ere bere tokian jarri, Aitak oheratu aurretik egin ohi zuen bezala, eta goizean maiordomoa eta guardiako kaporala etorri arte ez zituela ezkilak joko esan zuen, eta berak hitz egingo zuela haiekin. Baratzetik barrena joan ziren denak isil isilik.
‎Maiordomoa azaldu zen berriro, eta beste pixka batean itxoitea erabaki zuten. Azkenean, Linok esan zien gelako atea joko zuela haien aurrean, baina abisatu zien," haserretzen bada, nire alde egin duzue". Halaxe erabaki zuten.
‎Garaiko semeak zirela esan liteke haien alde. Kaliforniako penintsulan aurkitu zituzten indioek zerikusirik ez zutela Peruko nahiz Mexikoko zibilizazio askoz aurreratuagoekin, eta horrek indartu egin zuela haien baitan" basatiak" zibilizatzen ari zirelako ustea... Nolanahi ere, ez da zilegi Kaliforniako lehen kolonizatzaileen ekintza handiekin liluratzea haien ondorio ikaragarriak, hots, indio nazio haietako askoren galbidea, aintzat hartu gabe.
‎Sartalde eta Hegoalde artean aurrera eginez, 15ean Cerro Verdeko oso muinoarte amiltsu batera heldu ziren goizeko hamarrak aldean. Aita, indio batekin, errezatzera gelditu zen iturbegi batean, eta gainak aztertzera bidali zituen beste hirurak, indiorik aurkituz gero haien zain zeudela esateko aginduta, eta etorri nahi ez bazuten, esateko oso negozio mesedegarri batzuei buruz hitz egin nahi zuela haiekin. Aitak bere otoitzak bukatu orduko, hiru indioak jaitsi ziren esanez matxinoek muinoaren gailurrean zeukatela rancheria, eta berak saiatu zirela abisua ematen urrutitik, baina ez zutela sinetsi.
2014
‎Heriotza momentuan ahalegindu ginen gogortasunaren, krudeltasunaren eta emozioen artean oreka lortzen, pertsona batek une horretan sentitu behar duenaren artean». Axun Lasak berak esan zien, gainera, berak ere gaizki pasatuko zuela haiek, aktoreek, «inongo beharrik gabe» une horiek igaro zituztela pentsatzean. Fikzioa da Merchanek eta Anzak egindakoa, baina iritsi dira Lasa eta Zabalak sufritu zuten izugarrikeriarekin enpatizatzera.
‎Henryri zaila egiten zitzaion azaltzea. Beste behin esan zion nahi zuen guztietan egon zela haurrekin, baina Henryk berak nahi zuela haien gaineko kontrol osoa, konbentzio zaharkitu jakin batzuengatik; aurpegia gero eta gehiago zurruntzen ari zitzaiola ikusita, ulertu zuen alferrik zirela hitzak, eta isildu egin zen. Emakumeak mespretxuzko soinu bat egin zuen.
‎Buruan bi antena luze zituen, gora eta behera mugitzen zirenak. Ia berarenganaino heltzen zirenez, bazirudien bereganatu egin nahi zuela haien bidez. Zegoen tokitik intsektuaren arnasotsa entzun zezakeen. Arnasots lehorra zen, hasperen ozen baten parekoa baina iraupenean luzeagoa, hasperen jarraitu baten antzekoa.
‎Siberiara joateko podaroshna berezi bat zuela gehitu zuen orduan Mikel Strogoffek, eta, agintari errusiarren aldetik, beraz, ezerk ere zuela haien ibilera oztopatu.
‎Baina ez zuten kontuan hartzen ezbehar igarrezina gerta zitekeela, eta haren kontra deus egiterik ez zuela haien ardurak, ezta haien abileziak ere.
‎Edo itxura hori eman, bederen. Peter Planek bazekien, ordea, titiriteroak, txerpolariak eta kaleko kantariak jende arriskutsua zirela?. Probabilitate guztiak dituzte?, esaten zion hitzez hitz don Simeón Santagracia Bustamanteri?, eta bazekien, halaber, oreka bat bilatu behar zuela haien presentziaren eta hiriaren segurtasunaren artean. Baina kontu hartan ere teknika zuen alde, urruneko zokorik zokoenak ere bertatik zelatatzeko aukera paregabea zabaltzen ziona.
‎Kaleko atea zabaltzen zenean, atezuan jartzen zen; pausoak entzuten ziren behetik gora, baina ate aurrean geratu ordez gora segitzen zuten. Beheko solairuan bizitzearen alde txarra zen mundu guztiak igaro behar zuela haien ate aurretik derrigor, horrek haurraren baitan sortzen zuen ilusio eta etsipen nahasmenarekin. Etxe barruan baleude bezala entzun zitezkeen egurrezko oholen gaineko urratsak, eta haiek bereizten ikasi zuen Xabik, oholen gaineko zaraten ñabardura txiki guztiak:
‎Nahiz paganoak, Indioek botere politiko bat bazutela zioen. Ez inperadore, ez aita sainduk, nehork ez zuela haien lurretaz jabetzeko eskubiderik, Indioak Espainiara etorri balire, Espainiaz jabetzeko izanen zuten baino gehiago. Zerbait egin zitekeen haien kontra, bakarrik gizonak oparitan hil nahi bazituzten beren jainkoei, hauen salbatzeko.
‎Aipatzea balio du, ortodokzoak katoliko egiten zirelarik, beren liturgia eta ohiduretan segitzeko eskubidea eskatzen zuela haientzat. Horren gatik sortu zuen Santa Ana seminarioa Jerusalemen, ekialdeko moldean egin formakuntza batekin.
2015
‎Jakitunak Pedrori aipatu zion ez liokeela sinesgarritasun handirik emango ezezagun batzuek Drangsnesen Aszensio eta Andreasi esandakoari, alegia, Ari magistratuak agindu zuela haien aurkako erasoa. Izan daitekeela zergen ordainketarengatik edo beste auziren batengatik magistratuari kalte egin nahi dion norbait.
‎haietako batek, hain desira gartsuak izanik, goizetik Jauna hartu behar izaten zuen, bere iritziz, biziko bazen; ez ziren itxurak egiteko arimak, ezta munduko ezergatik ere gezurra esatekoak. Ni ez nintzen han eta ama prioreak idatzi zidan gertatzen zena kontatuz eta ezin zuela haiekin ezer egin, eta urliak eta sandiak ziotela, gehiago ezin bazuten, ongi zeritzotela erremedio horri. Nik berehala ulertu nuen arazoa, Jaunak horrela nahi izan zuelako; hala ere, isilik egon nintzen bertan egon arte, huts egiteko beldurrez, eta baiezkoan zegoenari ezezkoa ematea ez zelako komeni neure arrazoiak berari agertu arte.
‎8 Kezka handia ematen dit; izan ere, haien artean geratzea beste horretarako gogoa zuela haiek jakinik, gogor egingo zaio eta ez du izango ohi duen bezalako sinesgarritasunik; hemen geratzea, berriz, ezinezkoa da, hori egitea guztiz zilegi ez bada; eta beti etortzen zait gogora Jesusen Lagundiari diogun zorra, eta ez dut uste Jainkoak guri kalte egiten utziko dienik horretarako. Guk, hura hartu ahal izanik, haien beldurrez ez hartzea, berarekin gaizki portatzea litzateke eta haren borondateari gaizki erantzutea.
‎...langileen ordezkariek eskatutako bilerari uko egin zionean: 1118 ugazabekin gogokide azaldu zale zenak Caballitoko hiritarrekiko erakutsitako ezaxolak —neutraltasun instituzionala aitzakia merkea baino ez zen egoera hartan— agerian utzi zuen, inork zalantzarik balu, Ajuria Eneako apopiloarentzat egoera lazgarria jasaten ari ziren grebalariak kontu gogaikarria baino ez zirela, eta nahiago zuela haien arrazoiak entzun gabe jarraitzea.
2016
‎Batek jakin nola eta zergatik sortzen den bakardaderako joera. Kontua da Finzi Continitarrek beren defuntuei ezarri zieten bakartze berak, apartatze berberak inguratzen zuela haien beste etxea, via Ercole I d. Este bukaerakoa. Giosue Carduccik eta Gabriele d. Annunziok hilezkor bihurturik, Ferrarako kale hori hain da ezaguna mundu osoko artearen eta poesiaren maitaleentzat, non berataz egiten den edozein deskribapen alferrikakoa baino ezin baita izan.
‎besoak zabal zabal jarrita ere, hatz muturrak ez zitzaizkion iristen ohearen ertz banatara. Izara haiek bazuten halako zera bat, bazirudien azalak irrist egiten zuela haien gainean, uretan bezala. Leihotik begiratuta, urperatutako ipurtargiak ziruditen igerilekuko argiek.
‎Hasieratik esan zidaten Paralinpiar Jokoetarako izango zela. Nik uste dut nire formazioak zerikusia izango zuela haiek erabakia hartzeko orduan.Baina, aukeran, Olinpiar Jokoak ez al dira erakargarriagoak. Beharbada, Olinpiar Jokoak ikusgarriagoak dira. Jendetza mugitzen dute, eta Usain Bolt edo Michael Phelps bezalako kirolariak ikusi ahal izatea kristorena izan behar du.
2017
‎Oierri inork ez zion kenduko tontorreko porro legea. Orduko, garbi zegoen esan nezakeen guztiak hutsa balio zuela haiendako.
2018
‎Hamabigarren bertsoak badu misterioa eta badu karga, zeren bertsolariak aipatzen baitu akusatuek bazutela itzal handiko lagun bat bere burua eskaini zuena zernahitan laguntzeko, problemarik baldin bazuten egun erdia aski izanen zuela haiek justiziaren zigorretatik libratzeko. Espantuka ari ote zen?
‎Biharamunean, egun argiz hobeki ikusi zuen bezpera arratsean norbaitek dinamita edo gisako zerbait leherrarazi zuela haien etxe parean, eta Sunbillako guardia zibilen kuartelera joan zen segituan salaketa paratzera. Han, zer gertatu zen kontatu (“en la noche de ayer, 3 del actual mes, y hora de las once proximamente, estalló un cartucho de dinamita al frente o fachada y muy cerca de la casa…” [11]), eta herriko hiru lagun salatu zituen, uste baitzuen haiek egina zela azioa.
2019
‎Diazek eta Toranzok 36 ordu iraun zituzten lurpean kateatuta. Lehenak aurretik uste zuen Poliziak bortizkeria erabiliko zuela haiek ateratzeko; bigarrenak berriz, ongi prestatutako teknikari eta profesionalak erabiliko zituztela. Bien zoritxarrerako, lehenak asmatu zuen.
‎—Eta jatekoa? seguru galdetuko zuela haietako batek, koldarrenak. Taldean ez ausartena izango zen, edo ez mozkortuena.
‎Ez baita ageri izangaiek nahitaez ezkongabeak izan behar zutela, garbi gelditzen zaigu izkribuaren sinatzaileen argudioek bertzela pentsatzen zutenenak baino pisu handiagoa izan zutela eta batzarrak bere egin zuela haien iritzia.
2020
‎Dakigun apurra, entzun eta irakurri ditugunetatik dakigu. Hala, gogora datorkit Zinkunegik esan zuela haiek behintzat aski baliabide prekarioak zituztela: arma denda batean lortzen ahal ziren gaiak, eskopetak, lapurretan lortzen zituztenak...
‎Maitenak egin ahal zuela zen nire pentsamendu bakarra. Hark izan behar zuela haien berri, eta erabil zitzakeela, orain arte gurekin egiten ari zen bezala.
2021
‎Eta horrela, zerrenda luze bat. Ukaezina da hobekuntza ekarri zuela haien bizitzetan, baina beraien egoerari asko falta zitzaion duintasun gutxienekoa izateko.
‎Uko egin zion familiaren aberastasunari eta kalean bizi izan zen, piltzar batzuk jantzita, bere maitale Kratesekin. Uste zutenez premia naturalak onak zirela eta inork ez zuela haietaz lotsatu behar, denen bistan praktikatzen zuten sexua, begiluzeak uxatu gabe. Egun batean, gizon batek Hiparkia seinalatu, eta galdetu zuen:
‎Literaturara klasiko hitza metafora gisa ailegatu zen. Negozioa egiteko obsesioa artera hedatutako jargoi batez baliatuz, kritikari batzuek erabaki zuten autore batzuk lehen mailakoak zirela, hau da, fidagarriak eta kaudimendunak, eta merezi zuela haiei kasu egin eta inbertitzea, denbora sikiera. Hierarkiaren beste muturrean idazle" proletarioak" zeuden, papiroen zirriborratzaile xumeak, ez ondarerik ez babeslerik ez zutenak.
‎Garai hartan, ETAk elkarrizketa batean erran zuen Ibarretxe planak irtenbidearen osagaiak zituela, baina ez zuela haien erabilpenaren ekuazioan asmatu.
‎Dyerrek esan zuen Nottoway andreak gogoratzen zuela haien karabana bidean ikustea arratsaldean berandu, ipar mendebaldera abiatuta.
‎Esan nion zorte txarra ematen ziela eta ezin zuela haiengana hurbildu.
2022
‎Sistema konplexuek badituzte ertz ugari eta mota askotakoak dira; pentsa ezazue Meadowsek" zoologiko" bat eta guzti egin zuela haiekin. Badira erreserba bakarrekoak edo bikoak, erreserba berriztagarri bat dutenak baina ez berriztagarri bat ere bai...
‎Lehenengo, ETAren eta ezker abertzalearen kontra; bigarren, indar abertzale guztien kontra; eta hirugarren, esango nuke, euskal zen horren guztiaren kontra». Ondotik etorri zen Basta Ya mugimendua ere (Aski da), eta Garmendiak kontatu du «beldurra» ere nabaritu izan zuela haien mobilizazioetan: «Eraso egiten zizutela sentitzen zenuen ikuste hutsarekin».
‎Aukera tragiko honen ondorioek historian iraungo dute». M5Sko lider Giuseppe Contek Draghi bera kritikatu zuen, eta azpimarratu zuen lehen ministroak jarrera «gutxiesgarria» eduki zuela haiekin.
‎Tira, ez zuen lortu konbertsio zirraragarririk. Gainera, goikoek horrelako gaietarako aholkatu zioten zuhurtziaz jokatu zuen, baina iruditzen zitzaion jakin zuela haiek kontsolatzen; batzuetan, bihotza altxatzen ere bai. Oi ahal izan balu distirarazi haien begietan bera kontsumitzen zuen maitasun garraren isla zurbil bat badarik ere!
‎Bere erregimentua iparraldean suntsitu zutenez, armada hondarren parte bihurtu zen, zeinak alfer alferrik ahalegintzen baitziren berriro osa  tzen, elkar hartzen, alemanen aurrerabidea geldiarazteko; behin eta berriz juntatu, garaitu eta sakabanatuak, gero eta bizkorrago egiten zuten ihes, beti posizio berriak irabazi nahian, arnasa berreskuratu, lurrari lotu eta borrokatzeko. Baina ematen zuen lurrak behera egiten zuela haien oinpean. Ekaitzak bezala iragan zuten Pariseko errepidea, furgoiak eta kanoiak, tankeak eta anbulantziak, hegoalderantz hondoratuz.
‎Kolonialismoaren garaian jaio eta harekin dantzan egin behar izan zuten, Europako potentziek Ipar Afrika banatu zuten garaian jardun zuten, baina ikertu dituztenek diote beste zerbaitek mugitu zuela haien lana. Eta beste zerbait horretan badago hazi bat Garabideko lanean dabilena.
2023
‎Bi eguzki egunen ostean, eguraldi txarra etorri zela, baina Elbako urak jaitsi zirela. Luterok ondo egin zuela haiekin ez joatean; gauean ez zuela lorik egin, besoko giharretan mina zuelako. Katalina arrastaka ibiltzen zela, aulki eta mahai artean, lau hankan.
‎1540ko maiatzaren 24an Graf Albrecht eta Albert Von Mansfeld i idatzi zien gutuna Luterok. Esaten zien azkenaldian gortean entzun zuela haiek oso gogorki tratatzen zituztela fundizioen jabeak, horrelako traturik merezi ez bazute ere; ondorioz konderriak gal zezakeela bere aberastasuna. Esaten zien galdetu zuela nola ukitzen zuen horrek bere senitartekoen egoera eta esan ziotela bere koinatua beldur zela eskaletzan hasi ote zuen.
‎Jaun kondeak ez zuela ezer irabazten jende onaren txirotasunaz; Jainkoaren amorrua erakarriko zuela beregana. Esaten zien ez zuela haien justizia nahi, haien faborea baizik; haiek ere Jainkoaren faborea eta babesa bilatzen zituztela. Norberak bere eskubideak gehiegi aldarrikatzen bazituen auzokoen aurrean, mesedeei lekurik utzi gabe, Jainkoak ere beste horrenbeste egingo zuela.
‎1883ko abenduaren 5ean (344) Nuenen etik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion azken hiru hilabeteetan gaixo eta urduri egon zela; hainbat arrazoirengatik denboraldi batez etxera joatea erabaki zuela; Drenthe zoragarria zela, baina han egoteko gai izatea faktore askoren mende zegoela; besteak beste, bakardadea eramaten jakin behar zela. ...i asko erori egingo zirela urte gutxitan; arte errealarekin harremanean egon zirela enpresa horiek hasieran eta asko loratu zirela; baina, geroztik diru espekulazio gehiegi egin zela; arte erosle asko ez zuela arte zaletasunak mugitzen, espekulazioak baizik; urte batzuk lehenago berak pentsatzen zuela artista onen koadroen prezioak mantendu egingo zirela, baina ikusitakoa ikusita, orain pentsatzen zuela haien prezioa ez zela mantenduko; hala ere, merke saldu ala garesti, beretzat Millet Millet zela, Israëls Israëls zela eta Rembrandt Rembrandt zela; Theori esaten zion ez zela izango gai osaba Centek egin zuena egiteko, otso diruzale asko zegoelako; horiekin alderatuta Theo ardi bat zela; eta hobe zela ardi izatea, otso izatea baino, Abel izatea, Kain izatea baino.
‎Le Sens de la vie; Voltaire en Zadig ou la destinée irakurri zuela berriro, atsegin handiz. Ideia berririk ez zuela Theori kontatzeko, han egun guztiak berdinak zirelako; altzifreek okupatzen zituztela bere pentsamenduak; eguzkiloreekin egin zuenaren antzeko zerbait egin nahi zuela haiekin ere; natura pintatzeko haren baitan denbora askoan egon behar zela.
‎Vincentek esaten zuen hegoaldeko lurrak ez zeudela bere lurraldekoak adina landuak. 1889ko maiatzaren hasieran (W12) Arlestik idatzitako gutunean Vincente Wilhelminari esaten zion espero zuela ondo izango zirela ama eta biak; sarritan pentsatzen zuela haiengan; Nuenen utzi eta Anberesera joan zenean ez zuela pentsatuko hainbeste denboran eta hain urruti egongo zenik, etxera itzuli gabe. Amaitu berriak zituela bi koadro:
‎Vincenten pintura ez zen errealista; emozioak eta tenperamendua adierazi nahi zituen. 1888ko irailaren 8an (533) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori eskerrak ematen zizkion gutunarengatik eta 300 frankorengatik; galdetzen zion ea Pissarro-k zerbait esan zuen Ereileaz; Gaueko kafea eta Ereilea estilo berean eginak zeudela; errealismoaren ikuspegitik kolore hori ez zela egiazkoa, emozio bat edo tenperamentu sutsu bat iradokitzen zuela haien koloreak.
‎Rapparden lana ona zela, baina horrek ez zuela esan nahi zerbait ona egitera heltzeko beste biderik ez zegoenik; pentsatzen zuela haren lana ona zela, baina lehen ez zela orain bezain lehorra; haren gutuna bidegabea zela. 1885eko uztailaren 21a baino lehen (R54) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion hainbat pertsonek (Tersteeg ek, Boussod, Valadon & Cie k) gaitzetsi zutela bere lana azken urteetan; berak ez zuela haiekin denborarik galdu nahi eta bizkarra eman ziela; azken eskutitzetan idatzitako hitzak erretiratu behar zituela, inolako erreserbarik gabe; eta hori ez zela bakarrik Vincenten intereserako, Rappard beraren intereserako ere bai baizik; idatzitakoa erreserbarik gabe erretiratuz gero, beren adiskidetasuna berriztatuko zutela eta estuagoa izan zitekeela. Familiari zegokionez, azken urteetan aitarekin oso gaizki konpondu zela, berak bere iritzien arabera jokatu nahi zuela eta uko egin ziola herentziaz tokatzen zitzaionari.
‎1890ko apirilaren 15ean (628) St. Rémytik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion azkenaldian etorritako gutunak irakurri nahi zituela, baina oraindik burua ez zuela haiek irakurtzeko bezain argi. Gogo handia zuela berriro lanean hasteko.
‎Urrundu egiten zen Bartomeu eta zain egon behar izaten zuten besteek, itzuli arte. Baina umeak Esteverekin bakarrik gelditzen zirelarik, eta ama esaten ziotelarik, bera ama ez zutela erantzuten zien mutilak, eta alde egingo zuela haien ama ez izateagatik, eta beldurtu egingo zirela, eta hotzak egongo zirela, eta goseak, eta esango zutela," Arren, ama, ez alde egin", baina berdin berdin abandonatuko zituela. Eta atzematen bazituen, jo egiten zituen.
‎Aro luzeetan zehar apaiz gehienak herritar xumeen kultura eta bizi maila beretsukoak ziratekeen eta, pentsatzekoa da, askotan herri usadioak eragin gehiago zuela haiengan, apaizgaitegian bildua zuten dotrinak baino. 1590 urtean Iruñeko apezpikuak eman debekuak elizgizonen jokabidea zehatz mehatz deskribitzen du, haien jarduera" gaitzesgarria" (dantzatzea, kantatzea, musika jotzea, mozorrotzea, zezenetan ibiltzea...), hutsegite larriak, guztiak espetxealdia ere merezi zutenak:
‎Karro hartara igo zen EAJ, eta horren ondorio da gaur egun bizi dugun egoera. Bestalde, Kataluniaren historiarekin alderatuta, batzuek esaten dute garai batean burgesia katalanak ahalegina egin zuela haien hizkuntza eta kultura babesteko, underground kultura barne, eta hemen, aldiz, euskal burgesiak ez omen zuen hori egin: euskal hizkuntzatik aparte utzi zuen kultura.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia