2002
|
|
Trankilago ematen zuen semeak, Antoniaren ustez bezperan Mentxurekin izan bide zuen solasaldia zela eta. Gau hartan ez
|
zuela
etxean afalduko esan zuen gaztetxoak, amaren baimena lortuko zuela segurantza osoa adierazten zuen irribarre samur batez goxatuta," lagun batzuekin San Rokera joango gara ilunabarrean, ea plater hegalariak ikusten ditugun".
|
2005
|
|
Hucken amak, antza denez, semea goizean goiz jaiki eta gosaria mahaian utzita alde egina zela kontatu zuen merkatuan, eta harakinak" Badira bi orduan!" egin omen zuen labana zorrozten zuen bitartean, Tomen amak gauza bera esana izan behar zuen lehenago semearengatik. Bazkaritara azaldu ez zitzaionez, Tomen etxera joan zen, eta han ez zuten lasaitu, ez zeukaten bere semearen lagunaren berririk, eta orduan jakin zuen goizean ohea desegina azaldu zen arren semeak ez
|
zuela
etxean lo egin, amak bezperan atondu bezalaxe utzia zuen Tomek berea. Aita txalupa lantzera etorri zen, arratsalderoko ohitura, atoiontziko guardia amaituta, arratsaldeko seietan.
|
2010
|
|
Ezetz erantzun zion Veroniquek, ez zuela berarekin inora joateko asmorik errepikatu zion, ez orduan eta ezta gero ere. Haurra jaio eta beste nonbait egokituko zenean gonbidatuko
|
zuela
etxera, etxea beti egongo zela zabalik berarentzat, baina alde egiteko ordua zuela jada. Paper bat eman zion laneko telefono eta ordutegiekin.
|
|
Urteko azken gauaz ari ziren. Oliveirak bazekien ezin
|
zuela
etxetik ihes egin, inon idatzi gabeko baina azalean burdinaz xakitutako legeen ondorioz. Baina baziren bospasei hilabete ez zuela amarekin hitz egiten.
|
2011
|
|
Eta hoteletako enkontruen ondoren Belenen etxea ezagutzea etorri zen, pauso handiegia, bertigoa ematen duen horietakoa; garajetik sartu ziren, inork ikusiko zituen beldur, oso berandu, baina ez zituen inork ikusi eta salbu sentitu ziren elkarren besoetan. ...zergatik ez esan, eta zein ederra haren lotsa eta kezka Fontecharentzat leku hura gutxitxo izango ote zen behin eta berriro errepikatuz," etxe oso normala daukat", zenbat aldiz errepikatu ote zion desenkusa hura, jakin gabe ziur aski, Fontecha bere etxean baino are etxekoago sentituko zela han, ahaztuak zituen bere ikasle garaiko oroitzapen intermitenteak piztuko zizkiola, gaztetu egingo
|
zuela
etxeak berak Belenen azal ehunak eta azal leunak adina, hunkitu egingo zuela Belen bere gainean zangalatrau ikusteak, zakilari heltzen eta zakilari hura Belenena balitz bezala eraginez, trabesti ezinezko bilakaturik neska bere begien aurrean," urteak ziren inork ez ninduela masturbatzen".
|
|
Aitzakiaren batekin sukaldera hurbildu zitzaion aurki Lazkanori," neska hori aktorea duk, ala?"; baietz Lazkanok," ez al dizkiok sekula argiak jarri?", jo zion adarra, harrigarriro ausart, bera izateko. Baina Zeberio asaldatuegi zegoen txantxetarako," zer egiten dik hemen?"; Soto ezagutu nahi zuela eta horregatik ekarri
|
zuela
etxera, isiltzen ez den neska horietakoa zela, baina ez zuela luzaro bakarrik utziko, berehala zen han kafearekin.
|
2014
|
|
Koilara hotsa plateretan. Gero kontatu zien mekanika ikasitakoa zela, fresatzaile, baina ikasketak amaitu aurretik utzi behar izan
|
zuela
etxea, pena zuela baina jadanik ofizioa bazekiela, bere aitak delineatzaile sartu nahi izan zuela, baina berak uko egin ziola, ez baitzen mahaiaren aurrean geldi egotekoa. Nikok edalontzia hustu eta berriz bete zuen.
|
|
Luis Alzaola, Sarria abizena zuen beste bat. Esan zion zuzendariak Luis Alzaola ez
|
zuela
etxean itxaroten izango ziurrenik, inoiz ez zela egoten, bulegoko lana egiten zuela Alzaolak batez ere, paperak. Sarria abizeneko hori joaten zela etxeetara, beste gizon batzuekin, han egongo zirela harrezkero beharbada, Alangobarriko ate aurrean, edo etxe barruan, inoiz ez dela jakiten.
|
|
Ibiltzen hasi zen, baina pauso batzuk aurrerago gelditu: gehiago jakin behar zuela iruditu zitzaion halako batean, ezin
|
zuela
etxea hain erraz abandonatu, berriro ikusi behar zuela, faltsua zen guztia beharbada: zerrendak, Luis Alzaola, atariko gizonak ere bai.
|
|
Gidariaren ondokoak aurpegiaren zati bat ikusi ahal izan zion agian, gidariaren ondoan baten bat bazihoan, Irenek ez zekien. Ulertu zuen, ordea, ezin zela balantzaka ibili, baterik bestera, itzuli behar
|
zuela
etxe errera, hango txokora, hango usainera.
|
2015
|
|
Prentsa alemaniarrak atera zuen zurrumurruaz akordatu da: lehen senarra utzi zuenean hozkailu eta guzti alde egin
|
zuela
etxetik. Ezin horren kontra txintik esan.
|
2017
|
|
Festak antolatzeko enpresa txiki bat zuela; ama kolonbiarra; hamabi bat urte egin zituztela elkarrekin; 86 urtearen bukaera arte –urtebete pasa– itxoin zuela testa egitera joateko; “Zertarako” esaten omen zuen, “jakin nahi dut fucking birus hori badudan ala ez, ez dago sendabiderik eta”; Rufusek konbentzitu zuela. “I still remember the day they told me”; afaltzera gonbidatu zutela Castroko Liberty Streeteko etxe dotorera –“as long as I was younger I was staying in a less, let’s say, wealthy apartment”– eta irribarre batekin esan ziola Tomek Rufusen begiradapean, “we are going to die” eta gero gehitu
|
zuela
etxetik zekien gaztelera kolonbiarrean: “Vamos a morir, amigo, we are positive”, seguru zegoen, aurretik prestaturiko hitz jokoa baliatuz, Tom horrelakoa baitzen, fag tipikoa, nortasuna espantu hiperbolikoan –zeina norberaren gaineko ironia baitzen– oinarriturik zuen.
|
|
Ixabelek koilarakada bat bota zion, azukrerik gabe hartzen zuela gogoan izan arren. Ez zion esango behin Iñakik hanka bat eta begi bat falta zuen arratoi txakurra ekarri
|
zuela
etxera, handik gutxira hil eta negar egin zuela zotin eta guzti. Ez zion esango Oso etxera eramatearen alde ona ospatuko zuela eskuak igurtziz.
|
|
Ospitalera deitu zuen, nahasita. Zaintzen ari zen gizonak miokardiopatia hipertrofikoa zuela esan zion telefonoa hartu zion andreari, jatekoa ekartzera etortzen zela hark ezin baitzuen bere kabuz gauza askorik egin eta ez
|
zuela
etxean topatu gizon hori bere alabaren aita zela-eta bizitzaren txirikordak zer diren hogei urtez elkarri hitzik egin gabe egon ondoren hara non orain eguneko menua prestatzen zion astelehenetik ostiralera eta catering zerbitzuarekin zer egin jakiteko deitzen zuela batez ere. Andreak deia desbideratu zuen eta telefonoa hartu zionarekin “Ramon Lasa Perez hor ospitaleratua dagoen jakin nahi nuke, mesedez”, “Noren partetik? ”, “Zaintzailea”, “Bai, kardiologian dago, 213 gelan” elkarrizketa izan ondoren, lehenagoko buruberoa bera ote zen zalantza egin zuen lipar batez.
|
2019
|
|
Merdjak ezin du hori eraman, ezin du aita horrela ikusi. Amarekin liskarra izan du, gogorra; amak esan dio ezin
|
zuela
etxe barruan aita gehiago jasan.
|
2020
|
|
Goazen adibide bat jartzera: Eustat eko Etxeko Lanaren Kontu Sateliteak burutzen duen estimazioaren arabera, 2013an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetan produzitutako eta ordaindu gabeko ondasun eta zerbitzuek 21.342 milioiko balioa izan zuten, hau da, Barne Produktu Gordinaren% 32,4 Hizkera marxistan, esan genezake produkzio sistema kapitalistak 21.342 euroko plusbalioa atera
|
zuela
etxeetan produzitzen diren ondasun eta zerbitzuetatik. Beraz, emakumeek dohainik eta maitasunagatik zein genero arauak betetzeagatik lan hori guztia burutzea kapitalismoarentzat negozio borobila da.
|
2021
|
|
Rosikari bururatu zitzaion galdetzea ba al zen zerbait garrantzitsuagoa presidentearekin biltzea baino, baina isildu egin zen. Nonbait barneratu egin zuen Cattek ez
|
zuela
Etxe Zurira joan nahi eta, gainera, ez zela iritziz aldatuko.
|
2023
|
|
Han zegoen, hain zuzen, Carvalho La Modelotik askatu zutenean. Fusterrek, jakin zuelarik, mezu bat bidali zion, hara joateko, mojo picón eta papa arrugá batzuk jango zituzten promesarekin, gustura hartuko
|
zuela
etxean; baina Carvalhori urrutiko egiten zitzaion Afrika aurreko isla hura, atzerri geldo eta bigun baten modukoa otu zitzaion, kartzelaldiaren ondoko deportazio bat kasik, eta berak kontinente bat behar zuen, besteak beste bere behar ekonomiko handiak asebetetzen zituen kontinente bat. Izan ere, kartzelaldiak, oso luzea izan ez bazen ere, erabat agortuta utzi baitzituen hori baino lehen ere, munduari bira egiteko proiektu zoroaren ondorioz, aski ukituta eta dar dar batean zeuden bere erreserba monetarioak.
|