Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2010
‎" Enkargua" egitera gelditu zen egunetako batean —maiatza zen eta amaitzen ari zen ikasturtea, errotarria bere azken buelta astuna ematera zihoan—, Martin ohi baino gehiago atzeratu zen, eta Adrianek eta biok kolegio barrura egin genuen itxoiten egon gabe. Trena huts egin zuela esan genion prefektuari. " Seguru gezurra dela", erantzun zigun.
‎Joseba barrez hasi da bukatzean, Ubanbek arrazoi zuela esanez. Egun harez gero ispiluan begiratu eta astoaren antza hartzen omen dio bere buruari.
‎Gabinori hizketaldiko lehen irribarrea atera zitzaion orduan. Suerte ona izan zuela esan zigun, andre ona tokatu zitzaiola. Segidakoa ez nion entzun.
‎Hurrengo egunean, college tik etorri eta estudioan aurkitu nuen, Obabatik ekarritako bere paper guztiak mahaian kokatzen. Berak ere carving bat egitea erabaki zuela esan zidan. Liburuaz ari zen."
‎Ez zegoen haserre. Pantxok hotelean gelditu nahi izan zuela esan nionean ere, keinu etsi bat egin zuen, baina aparteko ardurarik gabe. " Zomorroei buruzko oso kontu politekin ari zitzaigun Jagoba", azaldu zidan.
‎Etengabeko xuxurla sortzen zuen zuhaitzen hosto artera sartuz. Amak, ondora etorri zitzaidanean, xuxurla haren jatorria ezagutzen zuela esan zidan, baina errekari eratxikitzea gustatzen zitzaiola berari. Inoiz beste norabait joaten bazen bizitzera, errekaren ertza aukeratuko zuela.
‎Orain arte kasik ezezaguna, egoeraren diagnosi zorrotza, zuzena eta, XX. mende hasierarako, harrigarria egin zuen. Aranak Euskarak lurraldean beharrezkoa izan behar zuela zioen, Espainola edo Frantsesaren gisara, eta eguneratu behar zela garbi ikusi zuen, hala nola irakaskuntzak ez zukeela salbatuko:
‎Julio Urquijok eliza hitza egokiagoa zela esaten zuen. Besteak Elizalde’tar Koldobika sinatzen zituen artikuluak eta, Julio Urquijok txadon hitza onartuko zuela esan zuen azkenean, eztabaida amaitzeko, baldin eta besteak Txadonalde’tar Koldobika sinatzen bazuen.
‎George Orwellek bizitzaren azken aldian jokatu zuen papera ez omen zen duina izan, haren mezu literario eta politikoaren mamia lardastu nahi dutenentzat. 1984 eleberriaren bertsio zinematografikoaren manipulazioa onartu zuela esaten da, edota intelektual komunisten zerrenda bat entregatu ziela Ingalaterrako zerbitzu sekretuei.1196 Alde batetik demokraziaren eta askatasunaren utopia, bestetik menperakuntzaren eta autoritarismoaren anti utopia, eta sokaren bi muturren artean mugitzen dira aldaroan, batera zein bestera, pertsonak eta gizarteak.
‎Europarrek ateak zabalik izango zituzten, baina Arrifen arrifiek aginduko zuten. Alberto Castro Gironak Espainiak Maroko iparraldea okupatzeko konpromiso internazionala zuela esan zuen. Ejertzito espainolak betebehar hori zuela, Makhzenaren menpera ekartzeko kabila guziak, eta bete egingo zuela.
‎Abdala Budrak, Xauengo konkistatzailearen argudioak entzunda, kolektibitatearekin kontsultatu behar zuela esan zuen eta amaitutzat eman zen bilera. Negoziazioa hor geratu zen, arrifiek ez zutelako kontraparte politikorik izan, Marokoko espainolen artean militarrek agintzen baitzuten.
‎Gerlek jarraitu egin zuten. 1589an, Nabarrako Henri III Frantziako Henri IV bihurtu zen, eta ez zen borroka amaitu, harik eta 1594 arte, Henri, lo noste Henric, Parisek meza bat merezi zuela esanda edo esan gabe, Notre Damera heldu zen arte. Erresuma osoarekin batera bera ere katoliko ortodoxo sutsu bihurturik, burdinazko eskuz gobernatu zuen harrezkero Frantzia.
2011
‎Katuak baino ez dira hemen bizi. Etxea konde batek erosi zuela esan didate. Apeza beste etxe batean bizi da, familia batekin.
‎Ateraino heltzean, jagole batek esan die atzeko aldetik joateko. Handik sartzen saiatu, eta ez aurrera ez atzera gelditu dira, eta amak teilatuaren gaineko musika jenio hura mundura ekarri zuela esatean, lagunak alde batera eta bestera bereizi dira, Jordango urak balira bezala Moisesen segizioaren aurrean, eta bidexka bat sortu da eszenatokiraino, hau da, Fakultateko hormaraino. Enekoren amaren atzetik bere sei adiskide jubilatuak datoz, hari segika, haren errege segizioa balitz bezala.
‎Medikuek segituan argitu zuten bihotzekoak eman ziola txirringatik erori baino lehen. Alkarra zaharrak, egia kontatu beharrez, medikuei Herioa ikusi zuela esaten zienean, medikuek arrazoia ematen zioten, eta eraman ez eraman ibili zela Herioa gogorazten zioten.
‎Ongi, oso ongi, erreakzionatu zuen Brucek, non eta nola daukagu hitzordua? Bederatzietan, erantzun zuen produktoreak, lehenago ezin zuela esan dit. Via dei Condottin dagoen Cajfe Grecon gaueko bederatzietan, hala esan dit.
‎Barkatu, gau txarra pasa dut, desenkusatu zen guztien aurrean. Cioccolato bero bat behar zuela esan zion Enrico sukaldariari. Eguneko plangintza hartu zuen.
‎Oroitzen zara Calabresi komisarioaz? Anarkista hura erail zuela esaten zutena. Bai, erantzun zuen Marcok jakin minez, nola ez dut gogoratuko hain famatua izan zen kasu hura?
‎Egia da!, eten zion Malisak, eta gainera, ez zigun eskatu gaur Cinecitth ra laguntzeko? Arrazoi duzu!, gaineratu zuen Anitak, ez nintzen oroitzen baina bai, gaur Cinecitth ra joan behar zuela esan zigun eta, antza bakarrik ez zuen joan nahi. Gurekin etorri nahi duzu?, galdetu zion Anitak Bruceri, horrela, Mastroianni ezagutzeaz gain, Europako Hoollywooda ere ezagutzeko aukera izanen duzu.
‎Anitaren irudiak oparitu zizkionak lapurtzen zion orain Anitaren presentzia. Emakumeak berandu zela eta hurrengo goizean gauza ugari egin behar zuela esan zion, alde egiteko aitzakia gisa edo. Errauskineren ihesaldia baino azkarragoa.
‎Norarekiko harreman profesionalaren aipamenak irribarre bat margotu zuen beste guztien ezpainetan. Era berean, Alderdi Komunistan laguntzeko prest zegoen norbait ezagutzen zuela esan zuen Marcok. Goi mailako norbait, azpimarratu nahi izan zuen kazetariak, baina momentuz hobe da haren izena nik baizik ez jakitea.
‎Era bereziren batean maitasuna aurkitu edo maitea galdutako pertsonak; gurasoen banaketaren aurrean epaileari eskutitz hunkigarri irudimentsua bidali zion umearen istorioa, kazetariek jasoa; estasi mistiko batean Joan Paulo I.a ikusi zuela zioen gizon bat, Aita Santuaren heriotzaren ardura izan zutenen izenak entzutear egon zela zin egiten zuena; bere bizitzaren une zail batean bere burua intsumiso aitortu eta aurrerantzean mikrofonoaren aurrean gehiago hitz egiteari uko egin zion irrati esatariaren istorio bitxi hura; edo istorio pertsonalagoak, tren geltokian kokaturik, trenaren zain zeuden bidaiariei txanpon baten truke poema ha... Isabellaren koadernoa betetzen zuen pasadizoen zerrenda bizitza bezain luzea eta ustekabez betetakoa zen.
2012
‎Bistan da, barnea betetzea metafora bat da, inork ez zituen erraiak eta hesteak edo garuneko zirrikituak disposizioz bete. Zuzenagoa da jendeak halako edo holako portaerarekin identifikatzen eta jokatzen ikasten zuela esatea, edo Pierre Bourdieu soziologoak zioen moduan, portaera haiek gorpuzten zituela, gorpuzkerak portaeren taxuetan finkatuz. Hala dela, balioek, jarrerek, ideiek norberarenak eta tinkoak behar zuten, zeren garraioa printzipio psikopolitiko baten arabera egin zen:
‎Edandakoagatik, alde batera, baina batez ere tximu bati asmatu izanagatik. Ahalegin bakarra egingo zuela esan zien bere gizonei tira aurretik. Beraz, goi goian gelditzen zen lehiaketan:
‎" Eta eskerrak ez zen dena aldez aurretik pentsatuta bezala gertatu, bestela zu eta zuen lagun guztiak aspalditik hilda egongo zineten eta, beraz, zu zeu ere ez zinen hemen gure artean orain egongo, liburu honen aurkezpena egiten." Paco de Eizagirrek arrazoi osoa zuela esan zion Labaien jaunari eta denok barrezka amaitu genuen.
‎Urte askotan ezin izan nuen lotu zonalde hura euskararekin... ez banuen Andolinengan pentsatzen. Meritu izugarria zuela esan nion behin. Beste garai batzuk ziren noski.
2013
‎Marilyn Monroeren gaira desbideratu zen hizketaldia. Bere azken elkarrizketan aktoresak Rilkeren Poeta gazte bati gutuna aipatu zuela esan zuen Kazetaritza Eskolako irakasleak, eta bera ez zela harritzen, urte gehiago bizi izatera Marilyn Monroe poeta gisa ere ezaguna izango zela. Gaia Bob Dylanen kantekin lotu zuen segidan.
‎Abenduaren 23rako iragarpena ez zen txarra. Tenperaturak beste igoera bat izango zuela zioen, eta, oro har, zerua eguzkitsu egongo zela. Euri edo elur jasaren probabilitatea hutsaren hurrengoa zen,% 0,5 Angelari adierazi nion.
‎—Buelta eman eta Waldens aldera jo zuten atzera. Gidariak, orduan, panpina bat bilatzeko laguntza behar zuela esan zien.
‎Black widow ak pozoi neurotoxiko bat isurtzen zuela zioen azalpenak, eta haren hozkadak, nahiz aurreneko momentuan seinale gutxi utzi azalean, oinaze handiak eragiten zituela laster. Sabelean apendizitisarenak ziruditen; bularrean, bihotzeko atake batenak.
‎Hantxe zegoen, armiarmaren sabelean, diabolo formako orban gorria. Dennisek harea erloju baten forma zuela esan zuen.
‎Sinestunentzat eliza santutegia zen, eta ez zen zilegi han babes hartzen zuena indarrean ateraraztea. Riverak, ordea, gizon hura ematen ez bazioten indarrean ateraraziko zuela esan zien fraideei. Hori eginez gero eskumikatu egingo zutela erantzun zioten haiek.
‎Eremu bakarti hartan hiltzen utzi nahi zituela pentsatu zuten, eta Vizcafnoren benetako asmoa Nueva Españara itzultzea zela. Susmoak uxatzeko, berekin zeraman 7 urteko semea bertan utziko zuela esan zuen Vizcai' nok, eta tratu hau proposatu zien: esploraziotik lur aberatsik aurkitu gabe eta goseak itzultzen baziren, asko beldur ziren bezala, janariz hornitu ahal izango ziren han Nueva Españara itzuli aurretik.
‎Aitagurea Cochim hizkuntzan zela egiten zituen hutsengatik eta hitzen ebakera kaskarragatik egiten zioten barre. Hizkuntza hobeto ikasi zuela esan zion bere buruari. Horretarako, umeengana jo izan zuen aurrerantzean, zeren helduek, nahita, hitzak oker esaten baitzizkioten, gero barre egiteko.
‎Lehoiaren pasadizoaren eta Ugarteren beste hainbat ekintzaren oihartzunek luzaroan iraun zuten Kaliforniako biztanleen artean, eta historialarien orrietaraino ere heldu dira: gladiadore baten fisikoa zuela dio Bancroftek; beste batzuek, Jesusen Lagundiko Herkules izan zela... Gehiegikeriak, inondik ere.
‎Iparraldean pasabiderik bazen aztertzera joandakoek ez zuten halakorik ikusi, eta iparralderanzko bide guztian lurrak murru handi baten itxura zuela esanez itzuli ziren. Ez zen albiste txar bakarra.
‎Inurri helduxeagoek gaztetu egiten zuela zioten, soldadu inurriek gizatiarrago bihurtzen zuela, eta inurri esklaboek askatu egiten zuela.
‎—Egia al da orduan Hostapeko elbarria bere buruaz beste egin nahi zuela esanez agertu zela Olatzarren galdetu du plazako bazter bateko jende multzoan zinegotzi bereterrak, berriaren muinak arakatu nahirik.
2014
‎Ni ere bai. Gero Bartzelonako hegaldi batean ezagutu zuela esan zidan, eta lagundu zion zerbaitengatik eskertu nahi zuela. Isiltasuna.
‎Itsaso izoztuan jaurtitako sutzarra. Idatzi batek sutzar hori izan behar zuela esan zuen Ingeborg Bachmannek. BACHMANN, I. (1989) In cerca di frasi vere, Roma, Laterza.
‎Auzotarrekin ibiltzen zen solasean, grabagailua soinean. Xamuiorekin ere hitz egingo zuela esan didate.
‎Zer pentsatuko ote zuen Linak Xamuioren bertso lotsagabeez? Isilduko ote zen Lina Xamuiok hitzontzikeriarik entzun nahi ez zuela esaten zuenean. Biek erabiltzen zituzten hitzetatik baten bat desagertu ote da?
‎Txapelketa helburu kulturalen barruan kokatzeko esparru bat ematen du jolasak, hain zuzen ere. Andoni Egañak 2009ko txapelketan, hain justu, txapela oholtzan lehiatuko zuela esan zuen, baina nahiago zuela berriz ez jantzi. Bere buruaren gainetik balio kolektibo bat lehenetsi zuen, txapelaren eta txapelketaren balio hori funtzio kulturalaren barruan jarriz.
‎Orduan gu erreguka hasten ginen ezetz eta ezetz, ez joateko. Dardarka jartzen gintuen gurasoak lanetik etorri eta izebak alde egin zuela esan behar geniela pentsatze hutsak. Halako batean jokoa antzeman egin nion.
‎Niri, bospasei urte nituela, lotsa ematen zidan amak lan egiten zuela esateak, gurea baitzen inguruan hori egiten zuen bakarra, familian nahiz eskolan. Eta kontatzen nuen ez zela langilea, dendaren jabea baizik.
‎Joan zen gerrara eta ez omen zen sekula tiroetara ohitu: balen txistua gainean sentitzen zuenean makurtzen omen zen, beste kideek lehenago makurtu behar zuela esaten bazioten ere. Gernikan zegoen, batailoiarekin atseden hartzen, alemanek hiria bonbardatu zutenean.
2015
‎Urtebete eramango zuen mesanotxean gordeta —betiko han gelditzeko arriskuarekin, gainera— ezagun bat haren eske etorri zitzaidanean. Fotografiako laborategi bat jarria zuela esan zidan, eta, probak egiten zebilenez, uzteko erretratua eta horman jartzeko moduko tamaina batera handituko zidala.
‎Ados erantzun nion lagunari; aspaldi ez genuela elkar ikusten. Bisitaren aitzineko arratsean ondoez arin bat zebilkidan urdailean goiti eta beheiti; Nekane lagunari deitu nionerako, aldez aurretik bazekien, garai batean hagitz berezkoa zuen ironia kutsuarekin aitortu zidanez, nire deia jasoko zuela esanez ezinen nintzela hitzordura agertu.
‎Azken ustezko arrazoietan oinarritzen du bere kolaborazioa sarraskian. Herioaren burokrata epela eta errutinarioa da; ehunka mila pertsonaren erailketa antolatu ondoren, jende haren aurka ezer ez zuela esateko gai izan zen. Uste zuen bera ez zela ezta judu baten hilketaren erantzule, haren ardura organizatzea eta ez agintzea izaki.
‎Maiorrak hitz etenekin azaldu zien egin beharreko misioa. Hunkituta eta negarrari emateko zorian batailoiak bere gustukoa ez zen hagitz lan ezatsegina burutu behar zuela esan zien. Zeregin tamalgarria izan arren, lan hura errazteko soldaduek Alemanian emakume eta haurren gainean erortzen ziren bonbak oroitu behar zituzten.
‎Beharbada arrastorik utzi zuela esan daiteke: semearengan landaturiko isiltasunaren hazia.
‎Sua sumatua jagoleak sartu ziren, su hura nork piztua zuen galdezka. Inork erantzuten ez zienez gero, guztion kontra makilaka hasi ziren, ostikoka, baina orduan lagun batek, hainbeste kolpez asperturik, berak egina zuela esan zien.
‎Hans Birkie lurrean pakete astun eginda utzi ondoren, Joe Sekyra ere, errebantxa hartuz, garaitu egin zuen. Bi urte lehenago, Massachusettsen jokatutako konbatean, arbitroak borroka geldiarazi zuen Isidorok aurpegian izan zuen ebakiagatik, eta Sekyra garaile izendatuz, nahiz eta Isidoro irabazten joan eta jarraitu nahi zuela esan. Orain, La Habanan, Isidorok mendekua hartu zuen estatubatuarrari KO bitartez irabazita.
‎Gaztañagari, behin hogeita bat urte bete ondoren, Loiolako kuartela suertatu zitzaion soldaduska betetzeko. Zorte eskerga izan zuen, izan ere, berehalaxe boxeozale porrokatua zen Angarillas kapitainak bere babespean hartuko zuela esan zion.
‎ELAren azterketan ezin da falta afiliazioaren gaia: marko juridikoak ez du batere laguntzen langileak sindikatuko kide egin daitezen; 199 hala eta guztiz ere, azken lau urtetan trantsizio hasieratik ezagutu duen afiliazio boladarik onena izaten ari da ELA; 200 ez zen zuzena, beraz, afiliazioak goia jo zuela zioen ustea; aldiz, ikusi da sindikatua presenteago egon ahala, erantzuteko eta zerbitzu egokia emateko baliabide gehiago eta hobeak jarri ahala, afiliazio aukera hobeak sortzen direla.
‎...ako larritasunak lan harremanen esparru propioa lehenbailehen finkatzeko premia areagotu zuen, ekimenaren poderioz finkatu ere; eginahal horretan Eusko Jaurlaritza bidelagun izango zuen ELAk 80 hamarkadako lehen urteetan.121 Sindikatuei zegokienez, CCOOk ez zuen euskal esparruarekiko berotasun handirik, eta UGT oztopoak jartzen saiatu zen etengabe; Confebask, 122 berriz, Jaurlaritzak atoian eraman zuela esan daiteke, ugazaba gehienek ez baitzioten euskal esparruaren aferari abantaila garbirik ikusten.
‎Aktaren arabera, ordura arteko Nazio Batzordeak eta Batzorde Exekutiboak jarraitu egingo zuten, baina J.I.L. taldeko ordezkariak gehituko zitzaizkien: zortzi Nazio Batzordera —hamalau zituen aurretik— eta lau Exekutibora —sei kide aurretik— Azpimarratzekoa da agiriak ez zuela esaten J.I.L. taldea ELAn sartzen zenik, baizik eta organoetan sartzen zela; ñabardurak garrantzi handia zuen Tasioren taldekoentzat, zeharka bazen ere, aurreko hamabi urtetan ere ELAkoak izan zirela baieztatzen baitzuen.
‎76. ELAren administrazio zorrotza ez zen batere arrunta garai hartan sindikatuen artean. Jose Mari Larrañaga, Plaentxik, gogoratzen du Elgoibarko taberna batean herriko CCOO sindikatuko arduraduna eta biak basoerdi bana hartzen ari zirela, langile bat hurbildu zitzaiola CCOOkoari eta sindikatuan izena eman nahi zuela esan ziola; CCOOkoak sakelatik txartel mordoxka atera, izen abizenak galdetu, haietako bat bete eta," jada CCOOkoa zara" esanez eman omen zion txartela langileari, beste inolako datu eta zehaztapenik gabe, ELAkoa zur eta lur utzita.
‎Azken hori duela mende asko gertatu zen, testuinguru urrun eta konplexua du, eta nolabait garai hartarako biolentzia tamaina erlatiboki txikia izan zuela diote ikerketek. Bestea oraintsu gertatu da, milioika izan dira sarraskituak, eta gainera sozialista edo marxista sentitu diren (garen) euskaldunon unibertso ideologiko bertsukoek egin dute.
‎Udalean zinegotzi egon da iaz arte. Duen gidaritza, efizientzia eta ardura mailagatik oso estimatua da, baina udala utzi zuenean osasuna irabazi zuela dio. Bere barruari kalte egiten ari zitzaion gauzak bizitzeko modu engaiatu hura.
‎Behin Tartarora heldu zenean mundura itzultzeko baimena erregutu zuen bere gorputza behar bezala lurperatu ahal izateko. Persefonek mortalen mundura itzultzea utzi zion Sisifok tranparik egingo ez zuela esan baitzion. Baina, behin goian, emandako hitzaz ahaztu eta bertan geratu zen Hermes bere bila berriz joan zen arte[...].
2016
‎Hurrengo minutuetan, Danutak Carlosentzat bakarrik hitz egin zuen. Bizimodu oso mugitua izan zuela esan zion, eta bizimoduak har ditzakeen alde onenak eta txarrenak ezagutzen zituela; gosea pasatakoa zela, bai, baina baita Parisen III. distrituan bizitakoa ere; egon izan zela bakar bakarrik alditan, baina giro jendetsu eta atseginetan ere ibilia zela; nozitu zituela hainbat ezbehar, seme baten heriotza tartean, baina azken urteetan zoriontsu bizi zela beste hiru seme alabekin eta bi ilobekin; ...
‎—Eta gainera oso ondo informatuta zeudek. Gure bizitza ondo ezagutzen zuela esan nahi izan ziguk Ezpainasek.
‎Bai, azkenean konprenitu egiten zuen dena. Orain segurutzat jo zezakeen Danutak zerbait entzun ziola Pascali neska batekpistola lurraren azpian sartuko zuela esan dit, kasu, eta orduan berak, emakume bizkorra zen partez, neska hura egunkariko erretratuan azaltzen zen Jone delakoarekin lotu zuela. Eta segurutzat jo zezakeen baita ere Danuta poliziarengana joan eta zekiena kontatu zuela, alegia Pascali aditutakoa eta baita Laurari sukaldeko edo terrazako hizketaldietan aditutakoa ere, eta bere hipotesia ona iruditu izango zitzaiela Stefanori eta terrorismoaren aurkako brigadako guztiei...
‎Joannesek, hasiera batean bizilekua Saratik aldatu gabe, 1713ko abenduaren 11n Berako udalarekin sinatu zuen bere lehenbiziko kontratua, 1716an berretsiko zuena. Luis S. Granjelek euskal medikuen gainean ondu zuen hiztegian Etxeberrik Baztango Elizondon lan egin zuela diosku, Agustin semea bertan jaio zela baieztatuz, alabaina, hori dakarren bakarra da Granjel, eta ez dakigu berria nondik hartu duen; bego beraz aipamen kurios moduan besterik ezean. Etxeberrik Beran jardun ahala bertan bizitzea eskatu zitzaion eriengana aisago iristeko nola hobekiro zaindu ahal izateko, eta hortaz, 1716az geroz Saratik ilki zitzaigun betiko.
‎Esan nizun Zenean ari naizela Willigis Jager en" erruz"; lagun batek haren liburu bat irakurtzeko esan zidan, egin nuen, eta beste hamar edo ere bai. Jager en dizipulu batek Madrilen eskola zuela esaten zen liburuetan, eta Espainian zehar erretiroak antolatzen zituela. Apuntatu nintzen hastapen erretiro batean, Ubedan, 2012ko maiatzean, eta hementxe gaude oraindik ere.
2017
‎Hala ere, ustel atera zitzaion jokaldia Iñigori. Victor Eusaren pauso berdinak jarraitu nahi zituela eta Madrilen ikasteko borondatea zuela esan zion amari. Ez zen inoiz ikasle ona izan, eta hirugarren urtez ikasketetan kale egitean, bueltatzeko agindua iritsi zitzaion.
‎Gurasoak ez, baina lagun batzuen heriotzaren berri ematen zioten deiak jaso zituen. Berari ere ez zitzaion istripu bat izateko asko falta izan, aspaldian, andregaia eta biak kotxez zihoazela, hark harremana moztu nahi zuela esan eta abiada bizian gidatzeari ekin zionean mendiko errepide estu eta bihurgunez beteriko hartan. Ez zen deus gertatu, baina andregai hura ez zuen berriro ikusi.
‎Recercadas del Trattado de Glossas, Diego Ortiz. Berari ere, tailerreko zurari bezala, horixe izan zen izekok jarritako lehenengo obra, viola da gamba ezagutu nahi zuela esan zionean Hegoak. CDa zirrikituan sartu eta play.
‎" Ralphek dioenez, Gervase of Tilbury, [1170 hamarkadaren bukaeran] Reimseko artzapezpikuarentzat lanean egondako apaiza, mahasti baten lanean bakarrik ikusi zuen neska gazte batengandik erakarria sentitu zen. Gazteak bere birjintasunaren galerak kondena ziur batera eramango zuela esanez apaizaren amodiozko iradokizunak errefusatu zituenean," Gervase Maisuak berehala ulertu zuen neska hura garai hartan Frantzia guztian zehar aurkitu eta jazartzen ari ziren publicani en sekta biraogileko kide zela". Neskatxa atzeman eta artzapezpikuaren jauregira eraman zuten galdekatua izateko.
‎Giroak eraginda edo aspergurak eramanda, halako batean Pablo Erdozain Xabierri gerturatu eta aspaldiko zorra kitatu nahi zuela esan zion.
‎Leon Dufour, poloniar hori sendatu zuen osagile frantsesa ere onik irten zen gerrillarien eskuetatik suerte onez. Sendagilea frantziskotarren komentuko ospitaletik zubira korrika zihoalarik, gerrillari talde batek bidea moztu zion, harrapatu eta zintzur egiteko zorian zeudenean, Espoz agertu eta, hura ere ofiziala zenez, modu zakarrean ez tratatzeko eta berak preso eramango zuela esan zien.
‎Gutun hartan, lagun zein familiari buruzko galderaz josi zuen bere aita, inoiz erantzunik jasoko ez zutenak. Gainera, Xabierrek bere osasunaren berri eman zion aitari eta, esperantza handirik gabe, hobeto sendatzeko Pariseko bainuetxe batera joateko baimena eskatuko zuela ziotson. Alta, 1813ko udaberrian Tivoliko ur epeleko bainuak hartzeko eskaera egin bazuen ere, ez zioten baimenik eman.
‎Alamanek Xabier Mina Ingalaterran ezagutu zuen, Mexikorako espedizioa prestatzen ari zela, eta Minarekin batera, insurjenteen aldeko borrokan Mexikora itzultzeko aukera izan bazuen ere, nahiago izan zuen Europan barna bidaiatu eta Londresen geratu liburu bat argitaratzen. Alamanen ustez, Minaren ahalegina alferrikakoa izan zen, nahiz eta une laburrez oinaztargi batek bezala Mexikoren etorkizuna argitu zuela esan zuen. Hala ere, ez zuen aukerarik galdu Minaren independentismoa eta asmoak zalantzan jartzeko.
2018
‎Euskal poetak oholtzara igo ziren, eta Amaia Lasa Alegriak Nafarroako olerkari euskaldunen txandari hasiera eman zion bere olerkia errezitatuz. Halako batean, olerkiaren erdian, Amaiak isilune txiki bat egin zuen esandakoari garrantzia eman nahian, eta isilaldiaren ondoren poemaren bukaera errezitatzen hasi zelarik, saioa gidatzen zuen olerkari erdalduna altxatu zen garrasika eta erdaraz isil zedin eskatu zion zakarki, olerki bat irakurrita aski eta sobera zuela esanez.
‎Euskaldun zaharra zen, Lekunberrikoa (1933), euskara sehaskatik mamitu zuena. Bere amaz hitz egitean, euskal kutsu nabarmenez hitz egiten zuela zioen(" habla muy en vasco el castellano").
‎1987ko irailaren 6an Berrizpiztuko da izeneko hamalaurkuna argitara eman zuen Elgacena aldizkarian. Lehen euskal literatur mugimenduarekin egin zuen bezala, orain amarekin egin nahi zuen berak, eta euskara menderatzen ez zuela esan arren hamalau lerro zirraragarriak utzi zizkigun. Euskal adierazpen poetikoa menperatzen ez zuen poetak poesiaz beteriko soneto bat idatzi zuen.
‎Haurdunaldi probaren baiezkoa. Berlinera bizitzera joan zuela esan zion Martinek, beste aukerarik kontuan hartu gabe. Teknokrata ona izango zen Martin.
‎Are gutxiago, Clairek labean arrain bat izatea prestatua. Berriro hasi nahi zuela esan zionean, bigundu egin zen Xuan. Hori erakutsi beharrean," erre sunda dago", esan zion.
‎Nola pentsatuko nuen kontu txarra zela hura? Uste osoa nuen Laiaren negozioetarako esku onean, baita arazoak izan zituela eta egonaldia luzatu behar zuela esan zidanean ere." Mozkorrak bere istorioa jaurti nahi du Añesen belarri zulora, zigarro kearekin batera gorputzetik atera. " Erosketak egiten ari zela sinetsita nengoen bitartean, sozio indioarekin jo zidan, hiru hilabetez!" Baina barnean ondo itsatsita geratzen den horietakoa da istorioa.
‎Batak besteari espazioa eskaini diete hasieran, baina araurik gabeko lehian sartu direnean, batez ere abeslariak bakarlari gisa bere showa inposatu nahi izan duelako, Martak aretoa utzi du. Kairi erantzun dionari bueltak ematen hasi da Añes, lana berak utzi zuela esan behar zion behintzat. Azken batean, argi zegoen Bruno utziz gero lana ere uzten zuela.
‎Ez dakit zertaz ari zen Luis Pimentel Galizia mutu bat nahi zuela esan zuenean" Aholkua" poeman:
2019
‎Horren egiaztapena Perikok, ergelak, berriak bidaltzeari laga zionean iritsi zen. Dagoeneko ez zen hura Ziraukin gotortze lanetan ikusia zuela zioen soldadu zauriturik iristen indarberritzera. Edo kontribuzio biltzaileak bizkarra jasotzen zuen:
‎Garmendia tenienteaz ari zen. Antza, Transmisio Zentroan azaldu zitzaion Raulek aipatutako disko baten aitzakian, Herman’s Hermits en No milk today behar zuela esanez; baina bera segituan konturatu zen gizon hura ez zebilela musika bila bakarrik, zeren diskoa bereganatuta ere zokomiran segitu baitzuen, eskua sartuz han eta hemen, baita mahai gainetako URC aparatuen artean ere.
‎Ijito Rubioa da, seguru. Dom Perignon edan eta gero akordeoia jotzeko gogoa jarri zaio, eta herriko tabernetan segituko zuela esan du. Zuk ba al zenekien munduko xanpainik onena dela?
‎Galdetu balu niokeen izenez oroitzen ez nintzela erantzun. Kartelak iragartzen ez zuela esatea berehala baztertu dut. Galdera saihestea nuen irtenbide bakarra.
‎Eta konkretuki, porrotak. Izan ere hau argitu beharrean gaudeIraultza Frantsesari erreparatuz gero, kontzeptu horren azpian kokatzen dugun epearen barruan eztabaidagarria izan den kontua den arren—5, iraultzak irabazi beharrean kontrairaultzak garaitu zuela diote gertakariek; 1792tik sortutako gobernu iraultzaile bakarra, politika berdinzale eta demokratizatzaileenak aurrera eraman zituena, Estatu kolpe Termidorianoak (1794ko uztailaren 27an) uzkaili baitzuen. Girondinoek burutu zuten erreakzio garailea, eta gillotinatik pasarazi zituzten iraultzaile nagusiak historiaren zakarrontzira bota asmotan.
‎Robertok behin eta berriz hots egiten zion, baina emakumeak ez zuen aintzat hartzen, ezagutuko ez bailuen itxurak eginez, Mexikon bizimodu berria hastera joango bailitzan Euskadiko istorio guztiak atzean eta betiko utzita. Hutsetik hasi nahi zuela esango genuke, Roberto delako horren etsipenerako.
‎Honi guztiari gehitu behar zaio hauxe: bikotearen alaba zen Rebeca Ximenez Bermudezek, institutuko ikaslea izaki, epaiketan lekukotasuna eman zuela esanez bere amonak ia inoiz ez zuela loterian jokatzen eta, alderantziz, bere aitak urteak eta urteak zeramatzala beti zenbaki konbinazio bera erosten.
‎Aro mexikarra amaitutzat ematen zuela esan zidan. Cancuneko hondartzan zegoen Hotel Gran Maravillaseko bere zatia saldu egin zuela, negozio biribila osatuz, halaxe azpimarratu zidan, eta jaioterria zuen Euskal Herrira betiko itzultzea erabaki zuela, atseden hartzera, bizitzaz gozatzera geratzen zitzaion apurra ahitu arte.
‎Ni ez naiz aterako etakideen alde, are gehiago, potroetaraino nago jendilaje horrekin, ehunka istorio dauzkat niregandik oso gertu kontatzeko, baina ez dut gogorik. ...bat, enpresa gizona, ondasuna eta lanpostu mordoa sortu zituena herri honetan, Madrilera alde egin beharrean aurkitu zen, erabat nazkatuta, guztiz etsita estortsioa egiten zioten aketz horiekin, edozein gizaki arrunten moduan hemen ez zeukalako, azkenean han hil zen, lur jota, triste eta deprimituta, inoiz garbi ikusi gabe zertan zetzan hau guztia, gogoratzen naiz bere azken egunetan hau baino ez zuela esaten: zer suerte txarra izan dugun gure lur honetan, zergatik ez dugu izan jende adimentsua, azkarra eta etorkizun sena duena?
2020
‎Aitak 1993an hartu zuen erretiroa, aukera izan zuen bezain pronto. Berak nahiko lan egin zuela eta gelditzen zitzaiona disfrutatu egin nahi zuela esaten zuen, eta disfrutatu zuen. Bizitzen zekien pertsona, baikorra berez, bizitzari zukua atera zion.
‎Alferrik izan zen, ordea. Handik hamabost egunera, gero eta okerrago zegoela ikusita, etsi egin zuen, eta medikuari bukatu egin nahi zuela esan zion.
‎" Amezketako lagun bat detenitu zutenean, Gobernu Zibilean zegoela, kalabozoetan grabadoraren bat jarrita zegoen, eta aldameneko zeldakoari nitaz hizketan aritu zitzaion, nire izena esan zion; noski, ETAko propaganda nik ematen niela, baina hori ez zuela esango edozer gauza egiten bazioten ere, eta horrelako kontuak. Hori da burua hori!
‎Nirekin hitz egin nahi zuela esan zien medikuak, eta poliziak ezetz, enkargua emateko. Medikuak ezetz, semea operatu zuela eta aitarekin hitz egin behar zuela.
‎Niri, gurasoek, unibertsitatera joateko aukera eman zidaten. Arrebari, berriz, Idazkaritza, Secretariado de direccion egin behar zuela esan zioten. Holako kasuak gogoan, hau diot:
‎Inoiz ez entzundako burrunba aditu zuen. Zerbaitekin alderatuz gero, zarata liztorren asotsaren antza zuela esanen zukeen. Baina gero eta ozenagoa zen zalaparta ezezagun hura; burua altxaturik lehenengoz ikusi zituen hegazkinak.
‎Beste hiru bete behar zituen, kontratuaren arabera, baina berak bere ordain dirua aurreztuta zuenez gero, uste zuen bere libertatea erosi ahal izango zuela. Hala, Guanamutaseko autoritateengana aurkeztu zen bere burua erosi nahi zuela esanez.
‎2005ean hil zen Lurdes, eta kolpe oso bortitza izan zen hori Xabierrentzat. Artean hil hurren zegoela, aurrera jarraitu behar zuela esan omen zion, gauza politak egin behar zituela bizi zen artean, eta bera itxaroten egongo zitzaiola. Handik hiru urtera, 2008an, iritsi zen gauza polit haietarik bat:
2021
‎Gogoan dut amari ipurdi handia zuela esan niola.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia