Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 160

2000
‎Euria ari du, euri xehea. Castellonen horrelako euririk gutxi egiten zuela diosku Antxonek.
‎Irratiko albistegietan, Guardia Zibilak azken egunetan denak aztoraturik zituen neska gaizkilearen bila jarraitzen zuela esan zuten. Goizueta inguruko basoetan barrena omen zebiltzan haren atzetik, aurki atxilotu ahal izango zutelako itxaropenez.
2001
‎Joanes ez zen sekula ezkondu: bakardade bukolikoa hobesten zuela zioen, baina bazekien hogei urtetan maitatu eta familiaren ohoreagatik Parisera lan egitera joatera utzi zuen gizona zela bere bidea; jende artean zebilenetan, alkoholak, kantuak eta sasien gibeletan jotzen zuen zulo bakarreko xirula kresaltsuak bakez betetzen zutela onartzen zuen. Kantuaren xarma ez balitza, Joanesek ez zuen endelegatzen zerendako egiten zioten hainbat ohore, ohoratzaileak ez zirelarik nornahi pentsa emazu!
‎– Atzo telefonoz deitu zidan, nirekin hitz egin behar zuela esanez. Ez zen inor azaldu.
‎Gurekin etortzeko erregutu, arren eskatu eta agindu egin nioan; ondo alferrik ordea. Jainkoek emandako eginbehar sakratua zuela esan eta bere formula atala, bere lorea, luzatu zidaan Juliari eman niezaion.
‎Ondoan Jokin. Erabateko lutozko trajeak dotorezia areagotu egiten zion, eta honi tatxarik gabeko bere planta gaineratzen badiogu, lord ingeles baten traza bereganatua zuela esan genezake. Amaia atzean zegoen.
‎– Jende horrekin tratu egin zuela esan nahi duk?
2002
‎Joseluren mandatuarekin pozak bizkortuta ematen zuen Lucasek, eta Santos –" zure aita santu hori", bere berbetan– gero eta gutxiagotan ikusten zuela esan zion. Garai batean desberdina zen, astean behin edolabere izan ei zen garraiorik, baina azken aldion hilero baino ez.
‎Bulegoa zirudien gelaxkatik irten zirelarik Joselu zuten kanpoan zain, eta busti berriko ilajeak berezko kizkurren kontrako lisatu hezeak barreiatzen zituen haren bekokian. Kezkarako arrazoirik ez zegoela eta prestatzailea morroi jatorra zela esanez moduko zaflada jo zion Santosek semeari lepaostean, eta ahots ozenez esan ere arrazoia zeukala entrenamenduan guardia gehiago jagon behar zuela esan zionean, erasoa baino inportanteagoa zela defentsa. Defentsa, eta mugimendu guztien dotoretasuna.
2003
‎Astebete lehenago, Damian Arrutik emakume haren gorpua ezagutzen zuela esan zuenean, Urrutikoetxea tenientea izan zen lehenengoa halako gauza bat guztiz burugabea zela erantzuten. Ezinezkoa zela halako seinale txiki batetik gorpua nori zegokion ezagutzea.
‎–Baina Mallonak ez zuen inoiz kargu hori izan! Lehengoan, dimititu egin zuela esan zenidan
‎–Edo halako batean hura falta zela nabarmendu bazuten ere inork ez zuela esan: Urlia non ote dagoen!
‎Nire bisitaldia itxaroten zuela esan zitekeen. Eta nire bisitaldia ez bazen ere, antzeko zerbait.
‎Quilates eta Altuna Mendi ontzietan izan ziren sarraskien akordua bizirik zuen. Eta hil arte izango zuela esan zitekeen, orduan hura nola eta zergatik hilko zuten jakin izan balitz behinik behin.
‎–Komunistek, Ekintzakoek, Sozialistek, Solikoek –holaxe esaten genien ELAkoei orduan– eta Nazionalistek Herriko Defentsa Batzordea osatu zitean, eta horiexek agindu zitiztean herrian egin ziren atxiloketak, Mallonak bere seigarren arrazoian dioen legez. Mallonak berak, helegitean –berba hori esatean bisitariari begietara begiratu nion; ez zegoen ironiarako tartetik–, helegitean, diot, atxiloketa horien aurka egin zuela zioan. Baina hemen bada trikimailu bat –esan nion, nekaturik– Jesarri gaitezen.
‎Queipo de Llano hark, irratiz, Mundakako alkatea aipatua zuela zioen Mallonak. Radio Sevilla hartako emisio batean.
‎Eskerrak eman nizkion. Txiza egiteko aprobetxatuko zuela esan zidan, erantzun gisa.
2004
‎Lan handia zuelako aitzakiarekin gurasoen etxean bazkalduko zuela esan zion Harakinek Estiri, haien artean ez baitzen giro aspaldi hartan.
‎Justu justu adio esan eta kafe hartzera atera zen Bazterretxera, gaztaroa eman zuten taberna berera. Felipe eta Manolo musean aritzeko espera zeuzkan, baina denborarik ez zuela esan zien, gogorik ez zuela ez esateagatik, eta barran eseri zen bakar bakarrik. Hutsa eskatu zion kamarero gazteari; Bazterrek saldu eta Londresera alde egin zuenetik bazen laugarren jabe aldia edo, eta hala ere zabalik iraun zuen tabernak hamabi urte hauetan," gu bezain itxi gaitz" pentsatu zuen Harakinek, harrotasun ziztadak bularra betetzen ziola.
‎" Zertara?" galdetu zion," zertara Londresera?", baina aldamenean zeukan Harakinengan bilatu nahi izan zuen laguntza ez zitzaion ailegatu, Harakinek mutu irautea erabaki baitzuen, errespetu itxuren azpian joateko zergatien erantzunen beldur, beharbada. Jexus Marik ere ez zuen ulertu, baina Ferminek bai; batere azalpenik gabe erabakiaren berri eman zionean, Ferminek ulertzen zuela esan zion, hura ere handik gutxira Donostian geldituko zela bizitzen," Hau irabazlearendako lekua duk, eta gu galtzaileak gaituk; eta galtzaileek ez zeukatek tokirik hemen".
‎Citroen Visa Gorri bat ikustea iruditu zitzaiola esanen zion? Eta zer zeukan horrek arraro, bi edo baziren herrian bertan; Guardia Zibila ikusi uste zuela esanen zion, baina non ikusi zuen ba. Susmoez mintzatuko zitzaion, baina usteak baino ez ziren.
‎maite zuela esateko,
‎" Ander ez zen ba tartean izango, esan zuen Gastonek; ongarri puxka bat berak ekarriko zuela esan ziguan eta..."
2005
‎Il Maestrok bere Nocturnea aurkitu behar zuela esan zionetik, ariketa horixe bera egiten du Chopinekin. Eta emaitzak beti harritzen du.
‎Belaontzia duelo batean irabazi zuela zioten. Dueloan aurkari biak bizirik atera zirela, hala ere, elkarri tiro egin beharrean lekukoei tiro egin zietelako propio biek, hala zioen kondairak.
‎Boligrafoa bere buruari tiro bat emateko gogoa zuenean bakarrik hartzen zuela esan izan zuen behin baino gehiagotan Cioranek. Bere liburuen izenburuak irakurri besterik ez dago bere bizi koordenadak bakardadearen eta nihilismoaren begietan iltzatuta zituen pentsalari honen nondik norakoak jakiteko:
‎Ez baitzenekien egunak edo asteak zituen egur hark guztiak ikatz bihurtzeko. San Joan eguna pasatuta ere, txondorraren sabelean suak iraungo zuela esaten zuten batzuek.
‎Ez nintzen ausartu bazkaritara ekarria zuela esaten. Hiriburukoa zen gainera.
‎Eta ez zen gutiago hanpatuko komunismoa eraikitzeko oinarri sendoren bat finkatu zuela esan izan balio ontziko kableria osoa matazatan bildua zeukan metatxoaren aitzinean. Ikasia zion ederrik, hilabetean.
‎Francisco Franco etxadia Francisco Francok mustu zuela zioen plakaren ordez, geroztikako zabarkeria urbanistikoek bizitegi jatorraren eredu bihurtu duten arrantzale txiroen auzune hartan bertan, arrantza eskola politeknikoaren gibelean dagoen txoko polit batean, Castelao idazle galegoaren oroitarria dago orain, euskarazko eta galegozko hitzekin," Abertzale gailegu ta Euskadiko aldeztaile handiari", eta erdian," Alfonso R.... Castelao" Castelaok berak molde gaelikoz asmaturiko karaktere galegoetan," Bere jaiotzeko mendemugan".
‎Erkiziak arrazoi zuen, ez zen aski protestatzea, baina sarda senak ekartzen zigun egia haietarik ateratzen zituen ondorioak ez zirela legezkoak, umeak zanpatzen eta bortxatzen zituzten munstroen larruak ziren sotanak, hori uste genuen guk, frogatua geneukan. Bere parleria burututa eztabaida nahi zuela esan zigunean eskaini genion mututasun hartan Erkizia ikasle ohiarenganako dolua erakutsi geniola esanen nuke, eta aldi berean Erkizia fraidegaiaren azkartasunak piztu zigun gorrotoa. Agian hori izan zen arrazoia artean deus aipatu ez izateko hartaz, Erkiziak aurrea hartua zigun hitzetan.
2006
‎Lehenik harritu eta ondoren hausnartu ostean, arrazoia zuela esan nion. Baina ez dut lortu arrazoia balu bezala bizitzea.
‎Bolada luzea zeraman etxetik irten gabe, han bizilagun zituen intsektuen bizitzaren xehetasunen ikerketa sakonean buru belarri murgildua. Telefonoz deitu eta gehiago irten behar zuela esaten zioten behin eta berriz hirian zituen ahaide eta adiskide apurrek," kalean ibili"," paseatu"," egurastu"... Amorrarazi egin zuten azkenerako.
‎Gloriari lehengo urtean eztarriko minbizia zuela esan zioten, eta sei hilabeteko bizitza –kimiarekin hobekitu ote zen... Agian horrek esplikatzen du zatiz bere desesperazioa, bere besteekiko ongi ezin eramana.
‎– Ez –erantzun dio Joxanek apaleko botilei begira– Egun hauetakoa izango duk... aitarenak nire mundutik atera naik... Orain egun batzuk arrebak deitu eta aitak bihotzekoa izan zuela esan zidaan, larri zegoela. Etortzea erabaki nian... hango kontu guztiak aparkatu eta hona segituan.
‎Antza, euskal artzainen ospakizunen batean ezagutu zuten elkar lagun baskoak eta Billek, izen osoz William L. Smallwood, artzainon artean Egurtxiki izenaz ezagutua ei dena. Datu hori bere horretan geratuko zatekeen nire basko lagunaren oroimenean, halako batean nire lagunari Billek berak Hemingway ezagutu zuela eta Idaho Hemingway liburuan parte hartu zuela esan ez balio. Laguna nitaz gogoratu, emaila eskatu, niri bidali eta hona orain ni Boiseko Aireportuan, Sun Valleyra Hemingwayren laguna eta hilobia ezagutzera joateko orduaren zain.
2007
‎Arratsalde hartan bertan erredakziora agertu zitzaion Iñaki Tolosa, egunkariko txori txiki batek deitu ziola eta Jonekin bakarka hitz egin nahi zuela esanez.
2009
‎Eta nire komuneko zuloko ibilerak kontatu nizkion. Baina aski ez, eta besoarena ere, nola egin nuen jakin nahi zuela esan zidan, eta nahiak behar bihurtzen zekien Emilek.
‎Hortz haiekin akerra ematen zuela esan nion.
‎Ez du oroitzea, baina espetxean bederatzi urtez egon zela eta, askatu zutenean, hanka egin zuela esan zidan, Tolosatik pasatzea pentsatu zuela, baina beldurtuta zegoela eta Marseillan aterpetu zela, Milanera joan zela handik; ofizioak eta gosea ugaritu eta arropak zulatu zitzaizkiola bidean; Florentzian itzuli zela tipografo lanbidera, eta diru pizar bat batu zuenean joan zela Bartzelonara aurrena eta Donostiara gero; gaskoien eragin bistakoa zuela Donostiak, Italiako hiri handien aldean txi...
‎– Eskatu nioan hori laster ekarriko zuela esan zidanetik, bi hilabete joan dituk.
‎Ilun zuen begitartea. Bridak enbor ihar baten bueltan bildu eta komunera joan behar zuela esan zidan.
‎Zutitu egin zen, galtzetan kabitu ezinik, eta begira gelditu zitzaidan, ezpainak erdi irekita. Komunera joan behar zuela esan zuen.
2010
‎Zinemaz, literaturaz edota arte garaikideaz elkarrizketa burutsuak izan nitzakeen bakarrak, Sandiak, emaztea hil zuela esan didate, eta ondoren bere buruaz beste egiten saiatzean huts egin zuela. Eta horregatik dagoela halako egoera tamalgarrian, gupidagarrian, ni bezala gurpil aulkiari lotua.
‎Korridorean arrapaladan zebiltzan kartzelazainen urratsak entzun nitinan. Oihuka ari zitunan, norbaitek ihes egin zuela ziotenan, Dimitriren izena entzutea iruditu zitzaidanan, OLT baten laguntzaz alde egin zuela, 251.ekoa ere falta zela ziotenan oihuka.
‎Handiagoa ere bazuan. Gosea berdintzeko behar zuela esaten zidaan, irribarre gaizto harekin. Barkatu egiten nioan.
‎Astebete lehenago jakinarazi nion berriren bati buruzko desadostasuna azaltzen zidan ezustean, garuneko errotan berria ongi murtxikatu eta gero. Hausnarkariek urdaila nola, berak garuna berdin sailkatua zuela esaten nion txantxetan.
‎Pastadun betaurrekoak zituen neska batek atenditu zuen. Internet zer zen jakin nahi zuela esan zion Oliveirak.
‎Idazlea izan nahi zuela esan zionetik zapuztu zen bien arteko harremana. Auzokoek, gainera, homosexuala zelako zurrumurrua zabaldu zuten, eta Maitek sinestea erabaki zuen.
‎Baina Paulak jaka jantzi zuen, bufanda estutu zuen, denei irri egin zien, oso ongi pasa zuela esan eta Gasparretik irten zen.
‎Nire laguntza behar zuela zioen, mezu ezin laburrago batean. Tonua lasaia zen.
‎Espainiako segurtasun indarrek hiru egunetan bi lagun hil zituztelarik, lantegiak, ikastetxeak, dendak itxita eta kaleak sutan zeudela, PSOEk Jose Barrionuevo Barne ministroa bidali zigun Euskaldunara bertara. Lopez gobernadorearen mehatxuak bere egiteaz batera, Poliziak ordura arte baino zorrotzago jokatuko zuela esan zigun komunikabideen bitartez. Solchaga bigunegiaren okerrak zuzentzera etorri bide zen Barrionuevo, uxatuko gintuen txorimaloa, txuzoa, arranpaloa, mamutzarra.
2011
‎Errazago zeukaten kanpoan jardutea euren herrian baino. Kideetako batek, Apolok, jatorri euskalduna zuela zioen. Argala eta begirada galdukoa.
‎Aleksandrak ozarkeria maite zuela esanen nuke, probokazioa lantzen zuen, denon ahotan ibiltzea kausaren alde bozkarioz pairatzeko ondorioa zitzaion. Hura ere baliatzen ahal zuen, geldotasuna inarrosteko indarra zeukaten esanek, galderek, mahoizko prakek, titi gaineko atorra koadratuek, belarritakorik gabeko gingilek.
‎– Bai, zein usain zuela esango zenuke?
‎– Gure aitak... guardia zibil izatea sereno izatearekin nahastu zuela esango nikek –bota du Pedro Vargasek.
‎Kasua hartuko zuela esan ez zion ba aurrekoan. Zertara zetorren orain hura?
‎Zalantzak? Gazte lañoaren inozokeria lau eta singlea baino ez zen izan, akaso, adiskidetasun hura gordetzea merezi zuela esaten ziona, edo beharbada, besterik gabe, ezezko biribila jasotzeari zion beldur klasikoa soilik. Hizketaldi sutsuak eta erakargarritasun haragikoiak bat egin zezaketen, baina bat egin ez zuten harreman mota horietakotzat jotzen zuen haien artekoa garai batean, eta gorputzak eta intimitatea partekatzeko gaitasunak nagiegi edo atzenduegi bilakatuak zitzaizkien orain; jada ez zuen Diegok garai bateko tentsio gezi hura nabaritzen, Gloria Bartzelonako bere etxean bisitatzen zuelarik.
‎Erabat itsua zen? Itsua ez balitz bezala portatzen zen, ikusmen urritua zuela esaten zien denei, baina Diego konbentzituta zegoen itsu konpletoa bilakatzeko bidean zela, jada bide horren amaierara heltzear ez bazen.
2012
‎Aita, berriz, moteldu antzera zegoen ordurako, eta ez zuen ondo entzuten, nahiz eta belarritako aparatua zeraman. Nahi zuena entzuten zuela esan ohi zuen amak, komeni zitzaiona.
‎Kafea egitekoak non dauden azaldu eta joan egin behar zuela esan dit.
‎Denon aurrean aholkatu zion kurduari ez erantzuteko haiek egiten zizkioten galderei, ez emateko informazio gorderik, kontuz egiteko. Izan ere, egun pare batez kale egin eta gero irakasleak klaseetara zergatik huts egin zuen galdetu zionean, bere lehengusu batek muga paso zaila izan zuela esan zigun, ez dakit zein mugaz ari zen, ulertu nuenez –bere frantsesa, artean nirea bezala, ez zen-eta oso ona– zauritu egin zuten, eta saioan hanka bat galdu arren arrakastatsua izan zen pasoa.
‎Nonbait, ez nuen izena ondo ahoskatu. Paperean idatzitakoan aditua zuela esan zidan. Ez nuen beste hari muturrik behar!
2013
‎Keinua gogortu zitzaiola ohartu nintzen. Irribarre egin eta pozik egon behar zuela esan nion.
‎Aitaren arropa guztiak parrokiara eraman zituela kontatzen ari zen, bat batean, esku bat airean astinduz izugarrizko txizalarria zuela esan zionean. Gertuan egon zitekeen tabernaren bat bilatu nahian itzuli zen Ines. Burua jiratzerako, ordea, gona gerriaren parera igota atzeman zuen ama, galtzerdiak orkatiletan, haritz enbor sendo baten kontra maskuria husten.
‎langarraren planoa egin behar zuela esan zidan
‎Urriaren erdia zen eta ordurako ia Gipuzkoa osoa nazionalen eskuetan zegoen; horregatik, Bergararaino lasai asko joan ziren. Han txoferrak buelta egin behar zuela esan zion, eta helbide bat errepikatu zion hiru aldiz, esaiezu nere partetik zoazela, lasai eon, oso jatorrak die. Gutun bat ere eman zion haientzat, jakin zezaten hura zeramana nor zen, eta nola lagundu behar zioten.
‎Maxentius gudan erail ondoren 312an, bere koinatu Litziniorekin bat eginda, Maximino erditik kentzeko modua aurkitu zuen urtebete geroago: batzuek bere buruaz beste egin zuela diote eta beste batzuek pozoituta hil zela. Horrela inperioaren mendebaldea Litziniorentzat geratu zen eta ekialdea Konstantinorentzat.
2014
‎Niko izena zuen maizterrak. Etxean boladatxoa emango zuela esan zion amak, bere gelan hartu zuela. Antzuak izan ziren protestak, agian protesta izatera ere iritsi ez zirelako, finean Xabik nagia eta jakin mina biak baitzeuzkan.
‎Nikok edalontzia hustu eta berriz bete zuen. Mekanika tailerra biltegi bezala erabiltzen zuela esan zuen ondoren, handik hartzen zituela txakurrei botatzeko piezak. Eta astea ematen zuela koipez goitik behera narrastuta, salbu eta igandeetan, San Mamesera joateko apaintzen baitzen.
‎Zakurrak ihes egin zuela esan zuen etxean. Ohiko galdera inozoak egin zizkioten, ea zeri begira ote zegoen bera, ea ez al zuen auzo inguruan bilatu, ea betiko galtzea nahi ote zuen.
‎Ohiko galdera inozoak egin zizkioten, ea zeri begira ote zegoen bera, ea ez al zuen auzo inguruan bilatu, ea betiko galtzea nahi ote zuen. Bazter guztietatik bilatu zuela esan zuen Xabik, auto azpietan nahiz zuhaitz artean, pilotalekuan, iturri inguruan, errepidean.
‎esan zuen Faulknerrek ez zituela eskutitzak banatzen, zakarrontzira botatzen zituela bulegora heldu eta segituan. Irakasleren batek korrespondentzia hartu nahi bazuen, postetxera joan eta Faulknerren paperontzian aztarrikatu behar zuela esaten zen, ehunka gutunen artean. Izan ere, Faulknerrek irakurtzen ematen zuen denbora han ere, ez zien kasurik egiten bulegoan sartzen zirenei, ez zituen atenditzen...
‎18 urterekin futbola utzi behar zuela esan zion aitak, agindu egin zion, ez zuelako ikasten, ez zeukalako ikasteko astirik. Futbolerako eta idazteko, horretarako hartzen zuela denbora, beste ezertarako ez, hori esaten zion.
‎Irene Arriasek komunera behar zuela esan zion Imanoli. Bidea erakutsi zion, atea seinalatu.
‎Berehala zabaldu zituen begiak amak. Ume bat topatu zuela esan zion Irenek," Ume bat tope dot, ama", esan zion," neskato bat". Ez zuen ematen amak gehiegi ulertu zuenik, kostata altxatu zen ohetik, hirurogei urtetik hurbilago beste inondik baino.
‎Badirudi Orwellen ideologiak ez zuela ondoegi ematen talde horretan... CNTn sartu behar izan zuela esan izan da, baina apur bat nahastuta heldu zela armetara, siglek nahastu zutela. Idatzi dute gerra amaitu eta gero ulertu zuela gerra hura, gerra guztiak beharbada.
‎ETAk lehergailu bat jarri zuen Areetan, Algortatik kilometro eta erdira, bi kilometrora, Club Marítimoren ondoan. Klub horretan biltzen ziren aldian aldian enpresaburuen elkartea, politikariak, Neguri ondoan, horri begira egin zuela esan zuen ETAk. Kalte materialak handiak, berregin behar izan zituzten zati asko.
‎Leioan bizi zen Ibon, baina Algortaraino lagundu zion Ireneri birritan. Zerbait erosi behar zuela esaten zuen, Algortako denda batean, arratsaldeko hiru eta erdietan, bazkaldu barik. Ireneri iruditzen zitzaion hurrengo metroa hartzen zuela Ibonek, bueltakoa, Leioarako.
‎Irene komun ontzian jesarrita zegoela sartu ziren gizonak gelara, betaurrekoak gelako argirako, beste arropa bat. Komuneraino sartu eta eurekin joan behar zuela esan zioten Ireneri. Berehala altxatu zen komun ontzitik, ahal bezain arin igo zituen arropak, trabatu egin zitzaizkion.
‎Bertako etxeetan bizi zitezkeen, paseoan ibiliko ziren bestela, seguruena, arropa ere horretarako... Aurpegi txarra zuela esan zioten Ireneri, zerbait behar ote zuen.
2015
‎Bere literatur lana baino ez, ia dena poesia. Gonbita jaso orduko baietza eman zuela esanez hasi zen idazle gaztea. Nahiz eta ez zuen bat ere ulertu jardunaldien gaia.
‎Eta Mikelek ez zion trabarik jarri heriori, oso bestaldera, hazpegi arinduaz jaurtiki zuen bere burua bigarren pisutik behera. Mundua erdeinuz utzi nahi zuela esango nuke, bizitzaz gogaituta. Eta susmoa daukat maitalearen utzikeria horrek tormentatzen duela Juliaren gogoa, nirea bezainbat.
‎Aitak, nirekin zer besterik egin ez zekielako. Semea sendatu zezakeen mirarizko botika Lourdesen edo Alaskan aurkituko zuela esan baliote, harantz eramango ninduke birritan pentsatu barik. Urrundik begiratzen zidan beti, fenomeno ulergaitz baten aurrean balego bezala, ezin disimulatuzko keinu erdi nazkatu erdi errukitsuaz.
‎Eztulek apenas uzten zioten bi esaldi segidan harilkatzen. Dekadentzia molde hura propio bilatzen zuela esan nezake, bohemio eta outsider plantak egiten.
‎Lotura bitxi horien zergatiaz galdetu zion behin Laurari, kezkatuta baitzebilen pertsonen irudia objektuekin parekatzeko zuen ohituraz. Galderari gordintasuna kendu asmoz edo, azal gogorreko liburu bikain bat gogorarazten ziola aitortu baino lehen, Sofia Lorenen airea zuela esan zion:
‎Bitorrek aurkeztu orduko harira etorri zitzaigun. Gorroto zuela Fidel Imaz, estimu handian zuen nesketako bat haurdun utzirik, mututu ezean estraditatzea lortuko zuela esanez zemaitu zuenetik. Ez zen lehen aldia, oraingoan ez zion barkatuko, berdin zion Imazek euren aurka hari boteretsuenak mugiarazita ere, ez zen inoren koroapean belaunikatuko, nahiko zorrotz zuen labanaren ahoa.
2016
‎Bekaturik garbiena egin zuten Pakita Loureirok eta Markos Urbietak, nolako gaua, nolako kemena nolako herria orduan gurea bikote bat estatuaren oinarri moralak dardara batean ikaratzen, bekatuan bizi izan ziren beti handik harat –frantses ezkontzan, apaizen hizkeran–, auzotar alienatuaren marmarrari eta zeharreko zenbait aholku kezkagarriri ez entzuna eginik, bikote ezarrunta. ...Xoan Urbieta Loureiro, neukan lagunik onena, nahiz eta argazki horretan gurasoak ez zeudela irribarrez, nahiz Paulinoren ondoan esan nionean, nahiz eta zer ari zen argazki txatxu harekin, ez zela haserre egoteko eguna errepikatu nionean, bezperan ETAk Carrero Blanco hegan bota zuela eta heriotza aurreratzen ez bazitzaien Franco bera botako zuela, eta orduan Markos Urbieta jaunak habano bat erosiko zuela esan nionean, nahiz esan nionean isilik egoteko, banekiela ez zuela erretzen, ez baitzuen erretzeko erosiko, usaina hartzeko baizik eta Pakita Loureiro andereak ere sudurretara eramanen zuela Romeo y Julieta hura hogeita hamar urte lehenago egin zuen gisa berean, eta Beizama KO utziko zutela Erroman eta guk bizi luze bana geneukala kantatzeko mozkortzeko larrutan egiteko esan nionean Ergela!... marmarikatu zuen hortz artean –burutik egin zitzaidala sinetsita– berak zekien bezain leun ezti apal, mingarri.
‎Espainiak ez zeukala Euskal Herriaren maila politikoa, Martin de Muñagorri ez zela gauza izango hartua zeukan bufoi lanean segitzeko ez hemen eta ez Espainian. Eta, hauxe bai jakingarria, Gipuzku Buru Batzarrak zuzendari posibleetan aurkeztu zuela esan zidan letratuon bazkuneko idazkari horrek Alderdiak Bilbon atera behar zuen izparringirako. Ez nintzen harritu.
‎Hark bazekien zerbait, ontzia ez zegoen ondo. Galiziara alde egin zuela esaten dute. Sibelius likido bat, bare, etsipenezkoa.
‎Bankuko harrien artean sugandila bat agertu zen halako batean. Karmelek, bizi, harrapatu egin zuen, eta eskuetan zuela esan zion ahizpari:
2017
‎Saiatu zela egoerei zukua ateratzen... Nahiko batu neutroa egiten zuela esanen luke Axik, jaioterria zein zen adierazi nahi ez balu bezala, izan ere, Axi oharturik zegoen Iruñeko hainbat euskaldunek haien jatorria ederki markatzen zutela, erranka merranka, bertzeka mertzeka eta deuzutka merauzutka. Gehiegi ere esanen luke, Begoren iritziak gorabehera.
‎“Gure istorioaren hasierara itzuli nahi izan dut, eta bertan behera amildu da”. “Amoranteren bat zuela esan didatelako galdetu nahi izan diot han bertan gezurrik esan ez diezadan.” “Baina berak ez du ezer gogoratzen”.
‎Iñigoren gorputz ar harekiko zuen posesio oldarrak –berea zela erakusteak ez ezik beste batzuek larrua jo diezaioten mailegu uzteak– Josebarekiko amodioa erakutsi zion perspektiban: beti izan ziren kideak Josebak harremanean berak agintzen zuela esanagatik ere. Haren gutxiagotasun konplexuaren ondorio zen gogoeta hura.
‎Ez ginen luzaz egon elkarrekin. Basoerdia bukatu zuenean etxera joan behar zuela esan zidan.
‎Imanolek, aldiz, gertutik eta sakon jarraitzen zuen aktualitate politikoa, eta beti saiatzen zen iritzi arrazoitu bat izaten interesatzen zitzaizkion gai guztiei buruz. Argala miresten zuela esaten zuen, ETAko kide eta gidari historiko bat, erakunde parapolizial batek urte batzuk lehenago hila. Solokok eta beste lagun batzuek askotan esaten zioten, erdi txantxetan eta erdi serio, egun batean Herri Batasuna ezker abertzaleko alderdiaren mahai nazionaleko kide izatera iritsiko zela.
‎Gustura entzuten nituen Imanolen hitzaldi zintzo eta biluzi haiek, eta pena ematen zidan hari laguntzeko modurik ez izateak, behin eta berriro ulertzen nuela eta arrazoia zuela esatetik landa. Beste norbait izateko gogoa sentitzen nuen, punki nerabearen nire mozorrotik irteteko gogoa.
‎Eguraldiaren aurreikuspenek jasoko zuela bazioten ere, ez zuen atertu egun osoan, eta horren lekuko sufrituak izan ginen mendi buelta busti eta hotz hartan.
‎Barkamena eskatu zidan lehenik, ezusteko deiaren molestiarengatik; gero nirekin hitz egin nahi zuela esan zidan, eta galdetu ea non eta noiz elkar gintezkeen horretarako. Non eta nola nengoen adierazi nionean, berehala Camping Río Purónerantz abiatuko zela esan zidan, nirekin elkartzera.
‎– Emaztearekin leial izan nahi zuela esan zidanan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia