Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 775

2000
‎" Haiek" diskete batzuen ustezko desagerpena aipatzen ditek; hik horren usainik ez. " Haiek", itxuren arabera hildakoaren ordenagailua norbaitek manipulatu zuela ziotek; hiretako ez zuan ordenagailurik izan. " Haiek" bala baten zorroaren berri ematen ditek; hik ez bide huen bala zorrorik ikusi.
2001
‎Eta politikoen ezpainetan, ehunka kazetariren artean nire grabagailua sartu beharra izaten nuen bakoitzean, hantxe bertan hil behar nuela iruditzen zitzaidan, elefante izugarrien azpian kokiltzen den inurri baten antzera sentitzen nintzen. Horregatik, erredakzio buruak etxera deitu eta nirekin hitz egin nahi zuela esan zidanean, txarren artean txarrena izango zela espero nuen: kalera.
‎" Nahi baduzu..." hasi zen baloiaren jabea Lucasi begira"... gurekin jolastu" jarraitu zuen besteak. Estimatzen zuela esan zien baina lesionatuta zegoela eta entrenadoreak astebeteko deskantsua eman ziola, hurrengo partidua inportatea zela... txokolate bana eman zien eta eskerrak berriro.
‎Osabak autobusean sarrarazi eta Bonbaira eraman zuen. " Osabak" bere" arreba" batekin lan egingo zuela esan zion.
‎Bost urte zituen Jaffer Alik eskolatik itzuli eta etxean ama hila aurkitu zuenean, odol putzu batean. Aitak, mozkortu, haserretu, erotu eta ama hil egin zuela esan zioten auzokoek. Kontuz ibiltzeko, bera ere hil egingo zuela eta.
‎Pozak labur iraun zion. Berarekin Bonbaira joan behar zuela esan zion semeari. Prashant pozik bizi zen aitona amonekin eta Bonbaira aldatzen bazen lagunak ere galduko zituen.
‎Vijaalakshmik bere burua sari batez gela gainean zegoen haizemailetik zintzilikarazi zuela esaten zuten senarraren etxekoek.
‎Arianeren arropa hondartzan ikusi zuela esan zidan Goiok.
‎Isiltasun hotza luzatu ondoren, Padre Solanak ikasleen zerrenda errepasatuko zuela esan zuen. Taldeko bi aurreko kurtsoa suspenditu eta hirugarrena berriz egin beharrez geratu zirela eta beren izenabizenak ez zituela aipatuko.
‎Goioren amak irratia piztu zuen, goizeko zazpietan puntuan. ...hantxe bertan gustura bainatuko litzatekeela deklaratuz, iparramerikar tropek Vietnamgo hainbat lurralde okupatu zuten, lehergailuak ereinez, Trelew hirian hamazortzi preso hil zituzten, kartzelatik ihes egiten ari zirela, atleta sobietiko batek ehun metroak hamar segundotan egin zituen, baina erakunde internazionalek ez zioten marka ametitu, eta Pelek munduko futbol kanpeonatoa Brasilek irabaziko zuela zioen...
‎Baina bere berbaera gaiari amaiera emateko agindua zen eta aittitte, kortan zeozer egin behar zuela esanda, balantzaka eta estropezu eginez irten zen ukuilurantz, sangria eta gero ardo gehiegi seguru asko.
‎Denak arbelaren aurrean jarri ginen, bakoitzak bere lekua ahal zuen moduan harturik. Erretratua atera zuen, eta badaezpadan beste bat aterako zuela esan zigunean betirako irautea zuen figura ematen ahalegindu ginen berriro.
2002
‎–Alex ezagutzen omen zuen –azaldu zien besteei– Duela pare bat hilabete agertu omen zen Astigarribian, eta ermitaren gaineko lan bat egin behar zuela esan omen zuen. Ermita itxita egon ohi zen, ematen duenez, baina berak gordetzen omen zuen giltzetako bat.
‎Alazneren gorputza aingira baten modura mugitzen zen, kateme hunkibera baten dardarizoekin. Imanolek ezin izango zituen ahaztu neskaren kulunkak eta bibrazio eztiak, haren irribarre barea eta baregarria –amabirjina bat ematen zuela esan zionean, egia egiatan zioen–, haren aieneak eta hasperenak. Mundua eskuetan izatea bezala izan zen mutilarentzat.
‎Imanolek nahiko ondo ezagutzen zuen osaba Antxon. Zerbait erabaki zuela esan nahi zuen horrek. Zerbait garrantzitsua.
‎Baserritar batek Manuel Amasako oihanetan ikusi zuela esan zien. Hara jo zuten bilatzaileek.
‎Baina han urtebete egin ondoren, alkoholiko anonimoen elkartean sartu, eta hobeto sentitzen hasi zen. Egun batean, emakume bat ezagutu zuela esan zidan; hurrengo kontsultan, berriz, Jesukristo ezagutu zuela, emakumearen bidez. Eta eta nik errezetatzen nizkion pilulekin, askoz hobeto sentitzen zela.
2003
‎Sentitzen zuela esan zion Matiasek atea ireki zion andreari, baina mesede bat eskatu nahi ziola, enbarazu handia ez bazen. Eskatu zion, mesedez, etxeko entziklopedia erakusteko.
‎Horregatik esan zion Nemiari hil hurren zegoela bera, itxura ona zeukan arren, eta plazara joan nahi zuela, plazan bertan hil behar bazuen ere. Horixe nahi zuela esan zuen Santosek, besterik ez. Ez zuela besterik nahi.
‎" Hor ez, Loma" esan zion Santosek" hor atzean, belarren ondoan". Belar nahastu asko zegoen, egia, baina bazegoen bai banku bat belarren ondoan, harrizkoa, eta bertan jesarri nahi zuela esan zuen Santosek, eta bertan jesarri ziren. Nemiak esan zion berehala altxatu zutela bankutik, harria hotz zegoelako eta hoztu egin zitekeelako Santos.
‎Buruko zapi batean amultsuki bildu eta magalean kulunkatzen zuela dio norbaitek, edo jaio orduko hil den haurraren hilotza bezala laztantzen zuela arma itzali berria, dohakabeki negar eginez.
‎Bi eskuekin sorbaldetatik heldu eta pitin bat astindu nuen, aski zuela esanez. Batzuetan kanpoko eragin bat nahikoa dela uste izaten dugu ondoez baten mamua uxatu edo mendean gauzkan eldarnio batetik libratzeko.
‎Bere hileta eta omenaldira joateko asmoa zuen, mozorroturik. Beharbada bere zerraldoaren kontra koroa bat jarriko zuela esaten zuen eta bromak egiten zituzten. Horixe omen zen bere ametsa, bere aspaldiko gutizia, hilerrira joan eta lehen lerroetan pilatuko ziren emakumeei, beren poltsa beltzak altzoan estutuz, nola negar egiten zuten erreparatzea, eskularru beltzetan musuzapi zuriak kontatzea, eta, ekitaldia bukatu ondoren, taldexkak autoetarantz abiatuko zirelarik, jendearen esamesak entzutea.
‎Beharbada nik ere bere obraren ezaupide hurbila nuen, tamalez berarekin lotura iraunkorrik ez banuen ere. Leihotik patiora begira geratu zen isilik une batez eta, bat batean erietxeko arauekin gogoratu balitz bezala, paseora ateratzeko ordua zuela esan zuen. Bertan urteak zeramatzala ematen zuen, egokiturik zegoela arauetara.
‎Ez nuen jakingo une horretan elkar non ezagutuko zuten esaten, baina jeloskortasun erretrospektiboak ematen duen argitasunarekin ikusi nuen idazlea, ni neu inoiz ibili nintzen bezalaxe, Monikaren etxe atariko espaloiak iragaitzez bezala baina goiko leihoetako argiei erreparatuz behin eta berriro euripean zeharkatzen, edo ilunabarrak ekarri ohi digun desolazioaren kontra telefonoa eskuan zuela irudikatu nuen, deitu ez deitu zalantzan, maiteminak, sukarrak bezalaxe, gora egiten baitu nekearekin ordu jakin batzuetan. Horrek ez zuela esan nahi, ordea, Monika idazlearekin maiteminduta zegoenik erabaki nuen, hurkoaren sentimenduak epaitzeko presak eman ohi digun segurtasunarekin. Komisarioari idazlearen azken gutun hura eskatzeko gogoarekin geratu nintzen.
‎Donibane Garazin Errobi ibaiaren gaineko zubia, halgorriz egindako eliza gotikoa eta Apezpikuaren presondegia bisitatu ondoren gotorlekura igo eta handik eguzkia Aldudeko mendien atzean nola sartzen ari zen begira egon ginen, denbora pasa metaforak asmatuz. Nik lehertzeko zorian zegoen odol mataza bat ematen zuela esan nuen, zeruko ebakuntza gelaren batetik eroritako gibel odoldua, errai zati bat, San Pedroren heste sobrea edo San Pankraziorena, Ataungo mondejua.... Garbi zegoen ez nuela nire egunik, ez nuela bat ere asmatzen.
‎Bera izan zen berriro pentsamenduen haria eten, irribarre triste bat egin, niri masailean laztan labur bat utzi eta alde egin zuena. Edalontzi hondarrean geratzen ziren jela apurrei eragiten nien bitartean, Monikak lehen bezain maitagarria izaten jarraitzen zuela esan nion neure buruari eta, haren irribarrean tristuraren itzalen bat atzeman nuelako edo, bikote berriarekin ez zela erabat zoriontsu erabaki nuen.
‎Atalburuan egun argitan neonezko argi geldoak pizturik zituen leku horretara iritsi eta autotik atera zirenean ohartu omen zen gizonak jantzirik zeraman esmokin zaharkitua zela hasieratik arreta erakarri ziona. Apenas erreparatu omen zion gizonaren gorpuzkera zimel eta segailari (komisarioak behin eta berriz eskatzen dizkion zehaztapenei erantzunez," aszeta baten gorpuzkera" zuela dio Monikak," aszeta mundutar batena"), ez omen zuen erakarri iragartzen zuen misterioak, ez destino jakin baten arabera bizi direnek erakusten duten patxadak, ez eta ere begiradan antzeman zekiokeen sentiberatasunak. Goizeko ordu horietan esmokinarekin jantzita zebilen gizonezkoak maitemindurik egon behar zuela erabaki omen zuen.
‎Areto barruan bi pauso eman orduko emakumeak esmokindun gizonarengana itzuli omen ziren, azazkalak margotzen ari zena barne, eta Monikak gizonari gerritik lotsakor heldu ez balio, baten bat lepotik zintzilikatuko omen zitzaion. Horrelaxe, gerritik helduta, eraman omen zuen bazter batean bikoteentzako apailaturik zeuden eserlekuetako batera eta han, bere ausardia kordokatzen hasia ikusi zuelako edo, edateko zerbait fuertea nahi zuela esan omen zuen. Orduan, edariari lehen bi tragoak jo eta gizonari entzuteko eserlekuan jarrera eroso bat aurkitu uste izan zuela adieraziz keinu bat egin zuenean, hasi omen zen gizona hizketan, eta denbora askoan isilik egon edo esan beharrekoa gehiegi pentsatu dutenek egin ohi duten bezala hasi omen zen, modu nahasi samarrean eta azkena esan beharrekoa aurrena esanez.
‎Haurtzaroa bera ere estalki urrun batez ezkutatzen omen zuen. Pasadizo oso elaboratuen bidez mintzatzen omen zen bere iraganaz, eta azken egun horretan ere hitz totelka bezala mintzatu omen zitzaion, Sophiek, bere emazteak alegia, atzera egitea erabaki zuela esateko eta beldur zela ez ote zuen salatuko. Hori esatean, estalki batean bildurik, ipuin sorta luzatu omen zion eta egun batzuk barru bere autobiografia ekarriko ziola agindu.
‎–Etxera iritsi eta Romainek nirekin hitz egin nahi zuela esan zidan, eskuan zintzilik neraman maleta lurrean uzteko betarik gabe. Egongelako sofan eseri nintzen ezer esan gabe.
‎Bera whiski bat prestatzen hasi zen, zerbait garrantzizkoa esan behar zuenean egin ohi zuen moduan. Jela zatiak eta edaria nahasten zituen bitartean isiltasuna zilegi zuen, baina presa zuen nonbait erabakien berri emateko, eta Romain Gary benetakoak bezala bere burua hil nahi zuela esan zidan lehenik eta behin, egun gutxi barru, dena prestaturik zuela, baina ez beldurtzeko, bereak iruzur bat gehiago izan nahi zuelako," euskal literaturan egin den iruzurrik ederrenetakoa" esan zuen, bere Gary maitearen jukutriak gogoan. Agurraren oharra ere prestatua zuela eta hilarena egingo zion aktorea ere bai.
‎Hargatik ez zuten oso ondo ulertzen zer egiten zuen senar harekin, guztiek aho batez, eta horretan bakarrik zetozen bat adierazpenetan, ez baitzuten emakumearen dinakoa ikusten; guztiek emakumearen bizkar, hari atxikirik bizi zela pentsatzen baitzuten. Sophie hurbilagotik ezagutzen zutenek, berarekin tratu estuagoa izandakoek, urruneko azentua zuela zioten, atzerrikoa beharbada, baina nongoa zen zehaztera iritsi gabe. Arrakasta ezagutu eta galdu duenaren itxura hartzen omen zioten baina, galtzaile gehienek ez bezala, eroapen handiz zeraman egoera, duintasunez eta kexarik gabe, inoiz ere tragediarik egin gabe.
‎Peruri berdin zitzaion. Aske bizi nahi zuela zioen, etxera iritsi eta lasai telebista piztu, edo galtzontziloak lurrera bota, harrikoa aste osoan egin gabe utzi, oheko izarak hilean behin aldatu. Hori zen Peruren filosofia," emakumeak kontrola dira".
2004
‎Arratsalde baten, Nathanek telefonoz deitu zidan, gurekin egon nahi zuela esanez. Egun horretan gauezko guardiarik ez geneukanez, ez Yitzhadek ezta nik ere, afaltzera etortzeko esan nion.
‎Yitzhadek, tabakoa behar zuelako aitzakian, irten egin behar zuela esan zuen eta Suhari laguntzeko eskatu zion. Nathan eta biok bakarrik utzi nahi gintuen.
‎Hirurok irten genuen gelatik. Yitzhadek neskatoa etxera eramango zuela esan zuen, honek ere deskantsu apur bat zuelako. Suhak ez zuen protestatu.
‎Gero mahaitik altxatu eta esan zuen Ginorengana joango zela, eta proposatuko ziola. Ezin zuela esan ezetz. Tourrik ez badago, eta Girorik ere ez, irabazteko geratzen den gauza inportante bakarra dela etorkizunik ez duen jendeari etorkizuna ematea, horrela esan zuen Ciccillok, eta Pablok barre egin zion, esanez hori egiteagatik ez dizutela muxurik ematen azafata bik, eta, berriz ere esan zion igual Ginok ez zuela askorik galtzeko, baina irabazteko ere apenas, eta pentsatzeko ondo Ginorengana joan baino lehen.
‎Behin. Konkistatuko zuela esateko. Konkistatuko lukeela.
‎Aspaldian ez dira zinemara joan. Duela hilabete batzuk proposatu eta Alexek gogo handirik ez zuela esan zion egunetik Leirek ez dio berriz zinemara joateko proposamenik egin. Berriz ezetza jasotzeko beldur da, Alexen ezetzek min egiten baitiote sabelean.
‎Barkatu. Baina alde egin behar zuela esan zion. Eta kopetan eman zion musua.
‎Karmeleren erantzunaren zakarrari kasurik egin gabe, aurrera egin zuen Felixek eta oso notizia ona zuela esan zion. Eta Alejandrok egiten zuen legez zain geratu zen, galderaren zain, jarraitzeko.
‎–Goraintziak aitari. Badakizu lehengoan haserretu egin zitzaidala, zurruta utzi behar zuela esan niolako. Baina hala da.
‎Zer poza eman zidan! Eta nola sentitu nuen, telefonoa eseki bezain laster, aski zela amona Sinforosa bezalako emakume bat ezagutzea, bizitzak merezi zuela eta merezi zuela esateko, bai horixe!
2005
‎Ametsek azken segundoko argitasuna izan du berandu baino lehen ateratzeko, baina Naroak, ateratzen sentitzerakoan zer datorren jakinda, harengana itzuli, eskuan hartu, eta guztiz hustu dadin astindu dio. Madokak pilula hartzen zuela esan zion aurretik, baina ez zuen galdetu beharrik Naroak horrelakorik hartzen ez duela imajinatzeko. Madokarekin egindako arduragabekeria bakarra, neska ezagutu zuen egunean bertan babesik barik egitea izan zen, eta akats hori orain ere errepikatu du, urrun dagoen motxilan txapelak bilatzen hasi eta momentuko magia eteteko gai sentitu ez delako.
‎–Egia da, bai. Beno, kontua da X jauna deituko dugun ugazabak froga horren berri izan eta berreskuratu egin nahi zuela esan ziola Anderri. Anderrek ez zioan eman, balitekek berak esatea niri eman zidala, eta balitekek, baita ere, X jaunaren morroiak berotu izana eta Ander amildegian behera bota izana.
‎Lehenengo platerean lapikokoa nahi zuela esan zion Aratzi: babarrunak, dilistak... edozer, baina lapikokoa.
‎Ander? Poliziak bere burua hil zuela esan zigun; gauza berriren bat atera al duzue?
‎–Anderrek, aseguru etxea irekitzea pentsatu zuenean, kreditu bat eskatu behar zuela esan zidan. Irabaziekin ordaintzea lortuko genuela zioen, hasieran kostako zitzaigula agian, baina bizitza hobea lortzeko txartela erosten ari ginela.
‎–Beno, poliziak Anderrek bere burua hil zuela dio, baina familiakoek gauza arraro batzuk ikusten ditugu eta haren lagun batek zazpi hilabete lehenago bere burua hil zuela jakitean...
‎Guk, sabelean harriak balitu bezala lo egiten zuela esan zigula gogoratzeko eskatu genion, baina ez zen sekula egia onartzera heldu.
‎Baina esaten zuen merezi zuela. Hiru aste galduta ere, merezi zuela esaten zuen. Esaten zuen:
‎Baina aitite Julianek lan erdiak eginda zituenean, beste gutun bat heldu zitzaion udaletxetik. Hori guztia, gutunarena eta alkatearena, gerora jakin zuela esan zuen ama Martinak, umea zelako orduan, zortzi bederatzi urtekoa, eta gogoratzen zuen bakarra zen ikaragarri ate handia zela udaletxekoa eta tailerrean kontu handiz sartu behar zirela umeak, atea jausi zitekeelako euren gainera eta hiru edo lau ume zapaldu. Hori esan ziela aitite Julianek, hiru edo lau ume zapaldu ahal zituela ateak.
‎–Gero butaka bat erosi nahi zuela esan zion Samuelek Silvestreri. Butaka bat berarentzat bakarrik.
‎Orduan Kixmik komunera joan behar zuela esan zuen. Nik, noski, lagunduko niola adierazi nuen.
2006
‎deitzen zen ari finezko galtzerdiak egiten zituen Donostiako denda baterako. Amak aitak baino eskola gehixeago zuela esango nuke nik.
‎Begira –esan dio Maiteri–, Alemaniatik etortzen ginen bakoitzean maleta zaharrean nekarren guztia arakatu behar zuen berak, han ez dakit zer aurkitu behar balu bezala, altxor bat. Ni baino nire maleta ikusteak gehiago pozten zuela esango nuke.
‎Lana baino gehiago bertan geratzea interesatzen zitzaidala igarrita, don Tirsorekin hitz egingo zuela esan zidan, auzolandegia hurrengo uda arte itxita geratu arren, beharbada...
‎Irail eta urriko igandeetan etortzen jarraituko zuela esan zigun, baina hortik aurrera ez zela segurua. Izan ere, azken urteetan hutsik geratzen zen herria neguan.
‎Gaueko bere arrantzaldi haietan, zenbat txortaldi izan zituen, horren arabera arrain bat edo beste harrapatu zuela esango zuen.
‎Bat, lurralde haietako nekazariek erabiltzen zuten ohikoa zen, herrixka batetik bestera joateko behar izaten zutena; bestea, bitxikeria bat zen: pasaporte haren jabeak bidaia luzeak egiteko baimena zuela zioen eta tsarraren zigilu eta guzti apaindua zegoen.
‎Aitak bortxatu egiten zuela esan zuen Beatricek. Behin eta berriz bortxatu zuela.
‎Narrasean dabilen piztia nazkagarria bezala ibilarazi zuela, munduko zomorro higuingarrienari baino mespretxu handiagoarekin. Gizatxar hark etxe aurreko zakurrak baino gogorrago tratatu zuela esan zuen Beatricek. Atariko txakurra baino maitasun gutxiagorekin tratatzen zituela emaztea eta seme alabak.
‎Frantziara itzulita, Henry IV.a erregeak –gure Henrike III.a Nafarroakoak, lehenengo Borboi zaharrak, Parisek meza bat merezi zuela esan zuenak– askotan deitu zion Pierre Olivierri, audientzia berezietan, bidaiari nekaezinak konta ziezazkion, behin eta berriro, lurralde ezezagun haietako gertakizun eta ohitura bitxiak, bazter ezkutuetako lilura estaliak.
‎Marie Émilie, eskuizkribuko sarrera gisako lerro batzuetan esaten duenez, Etxauzeko" Anderiaren" ganberako neskame izan zen –neskatoa zenean: 1908 urtea aipatzen du berak– Neskame lanetan ari zela, etxekoandre zuen –eta bere izen bera zeraman– andere eder eta kementsu hark zerbait ikastera eta hartan gogo eta asmoak jartzera gonbidatu zuela dio, beti ere emakumeek ohikoak dituzten lanak baztertu gabe. Eta" aholku hura sekula ahantzi gabe, loreen maitatzera eta lorategien zaintzera fierki saiatu nintzen".
‎1955 urteko uztailaren 12an Albert Pierrepoint Hollowayko kartzelara iritsi zen –argala, ile urdindua ondo moztuta, bere traje gris ilunarekin dotore, txaleko eta guzti" gentleman" bati dagokionez–, eta bere bezeroa ezagutu nahi zuela esan zuen. Eraman zuten Ruth zegoen gelaren albokora –urkamendia antolatuta zegoen gelara–, eta ateko leihatila ireki zuten Pierrepointek bezeroa ikus zezan.
‎Wilfrid M. Voynich izeneko liburuzale ingeles batek aurkitu zuen eskuizkribu hori 1912 urtean, eta Europako bazter batetik ekarri zuela esan zuen, nondik zen zehaztu gabe. Ez zuen adierazi nola lortu zuen edo zeini erosi zion ere.
‎Aitasainduaz ari ziren. Erromako jabeak gaztelarrei eman laguntzak noizbait nafarren mendekua ekarriko zuela zioen Albretekoak.
2007
‎Gutxienez galdetu diogu Josuri gurekin joango litzatekeen, eskolaz kanpoko monitore gisa, eta ez zuen ezetzik esan. Baina gero, segun zein fetxatan, igual zuela esan omen zien Mikel eta horiei. Bartzelonan bizi izan zeneko lagunen bat zetorkiola, eta hura ez zeukala kolgatuta uzterik.
‎Cantares gallegos liburuaz, hasteko, aurre ohar batzuk egin nahi nituzke. Antonio Trueba de la Quintana bizkaitarraren eraginez idatzi zuela dio Rosalíak:
‎Elisak erabili ohi duen txartela eman nion, bost minutuz arropa artean bila aritu ondoren, ez baitut halakorik erabiltzen, eta txartelak kea atera zuela esango nuke, sartutako zirrikitutik sartu ondoren. Zarata ere bai.
‎Eta mila eta batgarren aldiz eztabaidatu zuten gaia: Amandak zioen hitzok ez zirela Munchek margolanari buruz gerora idatziak; alderantziz, artistak hitzekin margotu zuela zioen, zubi hartan zegoela idatzi zituela hitzok, eta ondoren letra bakoitzari kolore bat eman ziola, eta horixe zela Oihua, poema bat, odolezkoa eta suzkoa, Osloko ilunabarrak bezalakoa, eta beraiek ere ikusi zutela Oihua Osloko zubi hartan, Munchek ikusi zuen leku berberean, baina berak bakarrik entzun ahal izan zuela, Davidek aurrera jarraitu zuelako Munchen lagunen bide beretik.... Horixe gertatzen da zurekin esan zion Amandak Davidi, Munchen lagunen atzetik joaten zarela beti, gauza inportanteak ikusi gabe.
‎Behartuta eraman behar izan zuten David zentrora, arrastaka, eroetxeak erotu egingo zuela baitzioen berak, denen artean bera benetan erotzea lortuko zutela. Nahikoa zuela buruko minarekin.
‎Neska harritu egin zen, baina bi aldiz pentsatu gabe hurbildu zitzaion deika ari zitzaion agureari, zerbaitetarako laguntza zuelakoan. Kosta egin zitzaion ahoa ixtea aitonak gurutzegrama bat bukatzeko laguntza behar zuela esan zionean. Oraindik arnasestuka, barkatzeko baina ez zela suediarra erantzun zion neskak, eta ez zuela uste Suediako egunkari hartako gurutzegrama osatzen lagundu ahal izango zionik.
‎Hori azkar eta modu behinenean ikasi nuen. Gurasoak dibortziatu zitzaizkionean bost urte besterik ez zuen Irenek, eta hala ere aitarekin bizi nahi zuela esan zion epaileari, eta epaileak arrazoia eman zion, ohikoa ez zen erabakia hartuz. Uste dut kasua egunkarietan eta guzti agertu zela, ez baitzen batere normala neskatxa baten zaintza aita dibortziatuaren eskuetan uztea, garai horretan bederen, dibortzio legalaren lehenengo urte horietan.
‎Berak eskaini zion duela urte pare bat diskotekan lan egiteko aukera, diru asko irabazteaz gain oso ondo pasatuko zuela esanaz. Eta benetan iruditu zitzaion paradisua, hogei urterekin diskoteka hartan tragoak prestatzen hasi zenean.
2008
‎Haurrek gustura hartu zuten irakaslearen proposamena. Bidaia luze luze bat egin behar zuela esan zien, eta beraien laguntza zuela; ea lagunduko zioten txalupa bat egiten. Haurrek pozak zoratzen hartu zuten proposamena.
‎Ez nekien zer aurkituko nuen Migel bisitatzera etorrita, baina ez nuen inondik ere halako argitasunik espero. Inesek, bisitan etorri zitzaion azken aldian, oso gaizki sumatu zuela esan zidan, eta txarrenerako prestatuta nentorren. Migel hau, ordea, betiko Migel aseezina da.
‎Udazkeneko egun epel bateko egunsentia zen, goian eta behean, gortinetan zehar iragazitako argiak Nazario Orbe esnatu zuenean, ohi bezala. Nazario Orbe, beraz, esna esna zegoen, erne baino erneago, burua edozertarako prest, gizonak loaldiak laburrak baitzituen, bospasei ordurekin aski zuela esan ohi zuen, eta erlojuek ez zuten haren baieztapena berresten baizik, eta esnaldiak bat batekoak, ez pixkakakoak.
‎Berak marmar, edo, zehatzago, zaunka egin zuela esan nuke.
‎Zer nahi zuen galdetu nion, eta rona hartuko zuela esan zidan; baina haren bila nindoala mahai batean eseri zen, eta hurbiltzeko adierazi zidan keinuka. Nengoen tokian geratu nintzen, zapia eskuan nuela.
‎Sarjentuaren bigarren esaldiak, behintzat, erantzuna jaso zuen. Medikuak ez zuela zeregin handirik izango, baina bidean behar zuela esan zion Martin Joxe, errotanekoak?.
‎esan zion. Hanka puntako ibilera lirainaz irten zen gelatik, ekarri zuen bandejaren bila Émilie bidaliko zuela esanda.
‎–Onik ere ez, segur aski. Nire ipuinei sakontasun apur bat falta zitzaiela, baina nigan konfiantza zuela esan zidanean jarritako aurpegiak dena idatzita utzi zuen. Gauza berriak irakurtzera ausartzen ez diren horietakoa da Richaud.
‎–Han probatu nahi zuela esan zidan, poliziek gutxiago kontrolatzen dutela alderdi hori eta bezero gehiago egon zitekeela, mintzaide isilaren arreta erakartzen saiatu zen?. Hemen oso baztertuta gaude, Mario.
‎Beste egunen batean zakurrik gabe aurkitzen banuen, hitz egingo nion nire lanbideaz, idazle batena bezain duina delakoan bainago. Gogoratzen dut halaber bere etxeko terrazatik ere itsasoa ikusten zuela esan zuela. –nuke bizi itsasoak hor jarraitzen duela jakin gabe.
‎Aipatu dudan musu hori eman nionean, oso emakume erakargarria nintzela esan zidan eta, nik hala eskatzen banion, Venezia metro pare bat altxatuko zuela erantsi zuen, irribarrea ezpainetan. Une hartan sinistu egin nion, eta niregatik mundua lekuz aldatuko zuela esan izan balit ere sinistu egingo nion. Hil den lekutik gertu ezagutu nuen, beraz, Garibaldi.
‎Osabaren azken oroitzapenetako bat hauxe zen. Ospitaletik bueltan bidali zuten etxera, hilabete gutxitako bizitza zuela esanda. Etxean, pilota partida bat ikusi genuen telebistan elkarrekin.
‎Udazkeneko egun epel bateko egunsentia zen, goian eta behean, gortinetan zehar iragazitako argiak Nazario Orbe esnatu zuenean, ohi bezala. Nazario Orbe, beraz, esna esna zegoen, erne baino erneago, burua edozertarako prest, gizonak loaldiak laburrak baitzituen –bospasei ordurekin aski zuela esan ohi zuen, eta erlojuek ez zuten haren baieztapena berresten baizik– eta esnaldiak bat batekoak, ez pixkakakoak. Iratzarri ahala albora begiratu zuen, non baitzetzan bere emaztea, beste aldera jiratuta, lo ezin gozoagoan, itxuraz.
2009
‎Une batez ia ahaztu ere egin nintzen berarekin geratuta nengoela. Elenak berak sms bat bidali zidala, nirekin hitz egin nahi zuela esanez.
‎Paulak kontatu zidan maisuek esan ziotela azken asteetan, Ibai, nahiz eta eskolako lanetan beti bezain trakets ibili, integrazio aldetik aurrerapausoak ematen ari zela. Futbol taldean sartu nahi zuela esan zion entrenatzaileari, eta honek baieztatu zuen patioan inoiz baino gogotsuago zebilela baloiaren atzetik.
‎Bere ondoan makurtu eta txandalaren hanka altxatu nion belauneraino. Berak kolpe bat zuela esan zuen, erori egin zela. Ez zuen ezer agerian, ez urraturik ezta gorriturik ere, baina baietz egin nuen buruarekin.
‎Manuelekin jarraitzen nuen, txanda berean eta auto berean. Istripu bat izan zuela esan zidaten halako batean, eta hura lanera itzultzeko gai izan arte ordutegia zertxobait laburtu zidaten, trenez joateko denbora izan nezan. Gero, larunbat goizetan joan beharra nuen, ordu haiek berreskuratzeko.
‎Gure ondoan lagunak hil egiten ziren, zauritu beste batzuk, Abandoko lagun bat neronek jaitsi nuen zirujauarenganaino, Migel zuen izena eta hanka bat falta zuen jaitsi nuenean, bonbak eramandako hanka. Hogei urte zituen eta bonbardaketak hasi baino lehenago haren tabakoa erretzen izan nintzen, gerra bukatzean aitaren dendarekin jarraituko zuela esaten zidan gauero, bakailaoa saldu nahi zuen, besterik ez.
‎Gandiagak durduzaturik, eta pixka bat mindurik, ulertu zuen ez zutela ulertu. Arestik asko sufritu zuela esaten da; ez da bakarra izan. Gandiagak Arantzazu, h. d., erromesaren arima, esperantza, Ama Birjina modu berri batean ikusten irakatsi dio Euskal Herriari, Arantzazuri berari.
‎(ABG, 88). . Tontoa ematen zuela esan zion behin amak, berak hitz egiten zuen bakoitzean aurpegira eta, batez ere, ezpainetara begira egoten zitzaiolako. Hauxe da amari sekula barkatu ez dion gauza bakarra?
‎Azken aldian Nikyk lagun bati bere burua amaren, Johnen, Mahrirren eta zorren azpian ito beharrean zuela esan zion.
‎–Gau hartan lo non egin ez zuela esan zidan.
‎Psikiatrek Robert bere ama agintzaileari oso loturik zegoela eta beharbada berak ere emakume izan nahi zuela esan zuten. Inoiz operazioren bat egitekotan ere ibili omen zen, gero asmo hori utzi bazuen ere.
‎Haren iragana aztertu eta bi urte lehenago neskatila batekin ukitu lizunetan jardun zuela ikusi zuten. Orduko auzi juezak psikiatra baten tratamendua behar zuela esan zuen. Ez zuten giltzapean sartu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia