Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 328

2008
‎2007ko azaroa: Mikel Aranburu Iturrama institutuko irakasleak Enai zuzenduko zuela esan zuen, Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa batean. Nafarroako Gobernuak berria ukatu zuen.
‎«Nik ez nuen nahi berak denari baietza ematerik; independentea zen, eta baloratu egiten nuen hori, baina ezin nuen onartu haren jarreraren ondorioz departamenduko zenbait erabaki aurrera atera ezinik geratzea». Urtasunek, independentea izan arren, CDN alderdiarekin lan egin izan ohi zuela esan du Perez Nievasek, eta kargurako pertsona egokia izango zela uste zuela. «Poliki poliki», ordea, konfiantza hori itzali egin dela dio.
‎...in zerikusia izateagatik auzipetua egotea; inor ez da kezkatzen bigarren aldiz presidentetzarako aurkeztu ahal izateko legea aldatu zutenean, diputatu bati horren alde bozkatzeko ordaindu zion susmoak egotea Konstituzionalak baztertu egin zuen herenegun salaketa ikertzea; nola ez, oroimenean galduta geratu dira, Uribek, gazteago zela, Medellingo droga trafikoaren kartel ezagunarekin zerikusia izan zuela diotenen salaketak.
‎Grebek eragindako ondorio larriengatik, Donostiako ospitalera eraman zuten 2007ko martxoan. Sendatzean, etxera joateko aukera izango zuela esan zioten. Baina ETAk su etena hautsi eta bat, Aranjuezen espetxeratu zuten.
‎Arratsaldeko lehen orduetan zabaldu zen Guardia Zibilak bila zebilen bigarren zuloa aurkitu zuela zioen berria, 14:30ak aldera. Garzon epailea eta Goikoetxea Santo Domingorako bidean zirela esan zuten berri agentziek ondoren.
‎EHAK-ko 49 langileetatik 16 «modu batean edo bestean» Batasunaren Mahai Nazionalekoak zirela dio, eta EHAKren diru kontuetan Batasuneko kideek egindako gastuak zeudela frogatutzat jo du. Halaber, EHAK-k Batasunaren nazioarteko egitura diruz lagundu zuela dio.
‎EHAKren legez kanporatzea eskatzeko erabilitako argudioak ere ildo beretik doaz. Batasunarekin finantzazio kutxa bakarra zuela dio Estatuko Abokatuak, eta kutxa bakar horretan EAE ANVren dirua ere bazegoela. Kutxa hori ilegalizazio prozesua hastearekin bat «hustu» egin zela argudiatu du.
‎«Tskhinvaliko eskualdean operazio militarra hasteko Georgiako Gobernua zergatik eta zertarako zirikatu zuten inork ez daki. Errusiak bertako herritarren interesak defendatzeko esku hartu zuela diote, baina zein herritarrez ari dira. Nik mundu osoak gerra zertarako piztu zuten ikusi izana espero dut:
‎umea zela zakur zahar handi eta gaixo bat ikusi zuen basoan. Otsoa ikusi zuela esanez txantxa egin nahi izan zien etxekoei. Jendea basora abiatu zen, eta han zakur zahar bat hilotz topatu zuten, odoletan, hozkaka erdi janda.
‎Dena den, Athleticek Aduriz saltzeko intentziorik ez zuela esan zuen Caparrosek, «izan ere, klubak, ez zuen jokalaria salgai jarri». Futbol profesionalaren legea izan zuen hizpide, era berean:
‎Emazte Michelle Obamari eta New Yorkeko senatari Hillary Clintoni bere aldeko diskurtsoak eman izana eskertzeko baliatu zuen une hura. Bill Clinton agintari ohiari buruz, berriz, «herritarrak aurretik jartzen dituen presidentea edukitzea zer den» gogorarazi zuela esan zuen Obamak. Hautagai ofizial gisa egin beharreko lehen agerraldia zen, ordea, Invesco Fieldekoa.
‎Iaz Flossenbergeko kontzentrazio eremua bisitatu zuen eta, bertan, erakusketa batean aurkitu zuen Angel Lekuonari eskainitako oharra. Erakusketa hura ikusiz ondorioa atera zuela dio Gandariasek: «Barka daiteke, baina ezin da ahaztu.
‎Garciaren desagertzeaz bertsio bi daudela dio bere ilobak. «Hasiera batean, gudan zegoela Asturias (Espainia) arte atzeratu, eta hainbat herritarrekin batera bere burua itsasora bota zuela esan ziguten». Bigarren bertsioaren arabera, berriz, espetxean zegoela fusilatu zuten.
‎Hark azaldu dienez, Eusko Jaurlaritzak bidalitako desjabetze enpresa bat zuzendu zen beregana. Ordizian ia denek eskaintza onartu zuela esan zioten, eta berak onartzen ez bazuen Espainiako Gobernuaren desjabetze enpresa bat etorriko zela diru gutxiago eskainiz. AHT Gelditu!
‎Sikiera bigarren edo hirugarren izan bagina...», adierazi du Iriondok, pena ukitu batekin. Juan Mari Etxabe entrenatzaileak, baina, Kontxa baino liga nahiago zuela esan zuen orain hilabete pasatxo. «Bai?», harrituta hirurek.
‎Richard Irazustaren ustez, «borrokaren erradikaltasuna ez zen ahuldu borroka armatuaren gelditzearekin». Metodoa aldatu eta instituzionalizatu arren, erradikala izaten segitu zuela dio.
‎Edo, bere hitzak erabiltzearren, ahots propio bat proposatzen ahalegindu da. Bizia lo ipuin sortarekin, 2004ko Euskadi Literatura Saria jaso zuen, eta Antzararen Bidea eleberriarekin, «euskal literaturaren mugarri bat» paratu zuela esan zuen kritikari batek baino gehiagok. Bi lanok, aurreko guztiak bezala, Alberdaniarekin kaleratu ditu.
‎Filmaren metafora biltzen da bertan. Liam Neesonen aurka filmean jokatzen duen «xake partida», «ondo» eraman zuela dio Banderasek, ez zela «kikildu» Liam Neeson moduko aktore baten ondoan lan egiten. Filmaren argumentuak ematen duen jauziari dagokionez, filmaren zuzendariak aitortu zuen «talka emozionala» bilatzea duela helburu, ikusleari geroago argituko den informazioa gordetzen baitzaio, zer gertatzen ari den ez jakiteko.
‎Aurreko sasoian Athleticen gertatu zitzaizuna ez zela kirol irizpide hutsagatik izan zabaldu zen; zure jarrera politikoak eragin handiagoa izan zuela esan zen. Zer duzu horretaz esateko?
‎«1998 urtea zen, tokia zoragarria iruditu zitzaidan». Gipuzkoako txoko bereziari begira denbora asko igaro zuela dio. Ez zegoen, horren erliebe malkartsuak ikustera ohitua; hasiera batean, bere buruari Euskal Herri osoa horrela ote zen galdetzen zion.
‎Galdeketa Legea bozkatu zenean ETAk su eten laburra egin zuela esan zuen egunkariak, eta Ibarretxek bazekiela
‎Silvio Berlusconiren hitzetan, Italiako enpresek ezin diete orain aurre egin iaz EBko estatuek kutsadura murrizteko hitzemandako neurriei. Tuskek, bestalde, goi bilkuraren ondoren arnasa lasai hartu zuela esan zuen, erabakia halabeharrez 27 kideek adosturikoa izan behar delako. Varsoviako gobernuburuaren ustez, lehen aldia da Poloniaren eskaerak aintzat hartuak izan litezkeela negoziatzean:. EBko estatu txiroenek iraun duten ingurumen plana lortu nahi dugu?.
‎Labankadaka hil zuen andregaia, Basaurin, 2006ko uztailaren 3an, hark harremana eten nahi zuela esan zionean
‎Bigarrenak, Espainiako eskuin muturreko talde bat izan zela dio bere garaian Triple A izeneko taldeak bere gain hartu zuen Perturren heriotza. Eta hirugarrenak, Espainiako zerbitzu sekretuarentzat lan egin zuen Italiako talde neofaxistaren batek bahitu zuela dio.
‎Azken erabakia biharko pilota aukeraketaren aurretik hartu behar du, baina ia ziurra da baiezkoa esango duela, bai behintzat lesioak nabarmen okerrera egiten ez badu. Atzo eta herenegun Asegarcek mezu baikorrak bidali zituen, eta pilotariak ere jokatzeko asmoa zuela esan zien partida bukatu berritan enpresako buruei.
‎Era berean, Balentziaga kasuan kontrol falta egon dela ukatu du Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Zalantzen inguruan, elkarte publikoak kontuak ikuskatzea agindu zuela esan du eta lehenbailehen kasua argitzeko prozesua martxan jarri zutela.
‎Hor dago bikote horren kasua, egunkarietan agertu dena. Senarra umeak egiteko gai izan ez, eta andreak ernalketa artifizialaren bidez egingo zuela esan zion, ospitale batean bazituela lagunak eta tresnak. Kontua da andrearen laguna ez zela medikua, amorantea baizik.
‎Duela 20 urte kargua hartu zenuenean sindikatua atoniatik ateratzeko balio izan zuela esan ohi da. Zertarako balio du oraingo kargu aldaketak?
‎Sanchezek Escuderoren Gernika operaren partiturak jaso zituenean, paperaren tonua bere ahotserako egokia zen aztertzen denbora behar izan zuela dio, pertsonaia egiteko proposatu ziotenean. Hala ere, oso ondo datorkiola ere onartu du:
‎Mila komeria eta bizipen, eta gertukoek ordaindu zuten petralkeria. Garai haietan ezkutatu egin nahi zuela esan zuen Atanon, baina ez da erraza 186 zentimetro luzeko morroskoa eta bere lorpen zerrenda sartzeko moduko zuloa aurkitzea. Nire jokatzeko moduarengatik nioen ezkutatzearena.
‎Araba eta Bizkaiko egunkarien kroniken xehetasunei erreparatuta, ñabardura interesgarriak sumatzen dira. Araban Iurbentiaren lan onaz mintzo dira, goraipatu egiten dute Bidorretaren taldearen jarrera, baina baita azken ordu laurdenean Baskoniaren kalitatearen aurrean amore eman zuela esaten ere. Bizkaian ere Tauren nagusitasuna onartu dute, taldeko izarren talentu mugagabea, besteak beste, baina arabarrek partida hautsi zutenean epaileek irizpidea aldatu zutela adierazi dute.
‎Gustukoa zuten hori entzuleek; ez, ordea, kritikariek. Haiek musika komertziala egiten zuela esaten zuten.
‎Horrek, baina, Santurtziri ezetz esan eta Castron jarraituko du. Gaizka Garmendia patroiak taldea entrenatuko zuela esan zen, hartara, sasoia bukatu eta gutxira. Zarauztarrak hilabete geroago emandako ezezkoaren ondoren, aldiz, entrenatzailea Gabi Larrinaga izango zela zirudien.
2009
‎Joan Creus fitxatu zuten kirol arlorako, eta harekin Juan Carlos Navarro, Victor Sada eta David Andersen etorri ziren, bata bestearen atzetik. Hirukote horrek halako ilusio berezia eragin zuela esango nuke; itzali edo nahasi samar zegoen giroa berpiztu zuela, alegia. Hala ere, giro horren zergatia ez daukat oso garbi, aurreko bi denboraldietan ligako bi final jokatu genituelako eta Kopa bat irabazi.
‎Florentzian, Venusen faseek planetak eguzkia inguratzen zuela esango zioten ere. Eta eguzkiaren orbanek zeruen perfektutasuna ezeztatu zioten berriz ere.
‎Bedouret frantziarra Hernanin (Gipuzkoa) atxilotu zuen Guardia Zibilak 2007ko urtarrilaren 6an. AAMk Donostian egitekoa zuen ekitaldira zihoan, eta Zutabe batekin atzeman zuela dio Guardia Zibilak, nahiz eta berak beti ukatu duen. Inkomunikazio aldian torturak jasan zituela salatu zuen epaile aurrean, eta bi hilabeteren ondoren utzi zuten aske, bermepean.
‎Jorge Luis Borgesek aitari idazlea izan nahi zuela esan zion egunean, aitak hiru aholku eman zizkion. Lehena, liburu asko asko irakurtzeko, ahalik eta gehien.
‎Lehen bertsoa mila esker Andoni/ polita izan da esanez amaitu zuen Sarasuak. Zuri ez zaizu ahaztuko/ ta niri ere ez erantzun zion Egañak, eta elkarrizketa amaitzeko bertsolaritzako kanpina beti irekita izango zuela esan zion aspaldian plazak alde batera utzita dituen bertsolariari.
‎Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ontzat eman du EAE ANV legez kanpo uztea. Auzitegi Gorenak iazko irailaren 22an debekatu zuen alderdi historikoa, eta erabakia ondo hartu zuela esan du Konstituzionalak, atzo kaleratutako autoan. Konstituzionalaren esanetan, EAE ANV Batasunarekin lotzeko nahikoa froga bildu zituen Gorenak, Alderdien Legeak alderdi politiko bat legez kanpo uzteko ezartzen dituen baldintzak bete zituen, eta eskubide guztiak errespetatu.
‎2007ko udal eta foru hauteskundeen inguruko hainbat gertaera dauzka froga nagusitzat. ANVk udal hauteskundeetarako aurkeztu zituen 245 zerrendetatik auzitegiek 133 baliogabetu izanak alderdi historikoa legea urratzen ari zen susmoa piztu zuela dio. Zerrendak baliogabetu izana kontuan hartu behar dela.
‎Taldeak oso partida ona jokatu zuela esango nuke nik neuk ere. Baina nire partida onena izan zen ala ez beste batzuek epaitu behar dute, ez nik.
‎Mariano Kamio Getariako alkate ohi (EAJ) eta Berroeta Aldamar elkarteko kudeatzaile ohiaren aurkako akusazio larriak egin ditu Gipuzkoako Fiskaltzak Azpeitiko Epaitegian aurkeztutako salaketan. Balentziaga museoaren eraikuntza zuzentzen zuen elkartearentzat oso kudeaketa kaltegarria egin zuela dio fiskalak. Julian Argilagos arkitekto kubatarra aberasteko aritu zen Kamio, bien arteko maitasun harremanarengatik.
‎Biak ala biak PCCko kide historikoak direla kontuan izanda, ez da agindutako aldaketa. Izan ere, gobernu taldea berrituko zuela esan zuen Castrok, kudeaketa eraginkorragoa egitearren.
‎Obamak Etxe Zurira iritsi eta handik hamasei hilabetera tropak erretiratuko zituela agindu zuen. Horrez gain, erretiratze modua bera ere ez du errespetatu; izan ere, hilabeteko brigada bat kenduko zuela esan zuen. Atzerapen hori, AEBetako presidentearen arabera, agintari militarren kezkei erantzuteko asmoz etorri da.
‎Bilera hartan, Hezkuntza Departamentuak aurrematrikulazio kanpainarako guraso etorkinek beren seme alabak ereduan matrikulatzeko deialdia egingo zuela hitza eman zuen Perez Nievasek. Haren idazkariak ere agiri batean hala jaso zuela dio Martinezek. Non dago deialdi kanpaina edo delako hori?, galdetu du.
‎Bertan, gorbatadun berberek, Unai Parot hiltzea proposatu zioten. Eta ezezko berriaren aurrean, familiarik ez zuela berriro ikusiko eta larrutik ordainduko zuela esan zioten.
‎Super-heroiak ez zaizkidala interesatzen esan diot, aspaldi aspertu nintzela Superman boladarekin, apenas gelditzen zaidala inozentziarik. Hain zuzen ere, Watchmen ek komikizalearen inozentzia galtzea ekarri zuela esan dit berak, bertako super-heroiak ez direla benetan super-heroi, komiki osoa estilo ariketa hutsa dela, birtuosismo erakustaldia. Eta solasaldian zehar, nik ezin izan dut begirik kendu dendariaren ezpainetatik.
‎Egun hartan, bankuei 492.000 euroko iruzurra egin ziela argitaratu zuen Duranek berak Crisi aldizkarian. Dirua 39 finantza erakunderi 68 mailegu eskatuta lortu zuela zioen. Artaziak, fotokopiak eta kola, ez zuen beste ezeren beharrik eduki horretarako.
‎Badaezpadako erbesteratzetik itzuli naiz, gero eta jendetsuagoa den mugimendu sozial batean parte hartzeko. Iruzurra gizartean aldaketa bultzatzeko egin zuela dio, eta krisiak horretarako aukera ematen duela gaineratu. Aldaketa horretan parte hartu nahi dut.
‎Atletismoak bizkarra eman zion. Marka eskasek, gainera, arrazoia ematen zieten haren kirol ibilbidean guztia dopinaren laguntzaz lortu zuela ziotenei. Harenganako mesfidantza eta ezinikusia handitu besterik ez zen egin.
‎Oso zaila izango da. Atletico Madrilek Almerian oso gaizki jokatu zuela esan didate, eta zaleen aurrean beste itxura bat eman nahiko du. Halere, oso talde irregularra da Atletico Madril, eta ea egunik onena ez duen.
‎Eta bertsoTan, berriz, eskatu ahala guztia ematen zuela esan dezaket, haren bertso ibilbidea ondotxo ezagutzeko aukera izan baitut hainbat urtean zehar. Hamaika aldiz joan nintzaion hiru lau bertsoren eske, edozein irratsaioa osatu behar eta.
‎Kwangmyongsong koheteak orbitan satelite bat jartzeko helburua baino ez zuela dio Piongiangek. Nazioarteak, alta, zalantzan jarri du hori eta jaurtiketaren benetako asmoa aurrerago irismen handiko misil bat botatzeko prestaketa saioa egitea zela iritzi dio.
‎Hortaz, hortzak zorroztuta, eta garaipen egarriz heldu zen lehen etapara. Irabazi egin nahi zuela, irabazi egin nahi zuela esaten zuen, eta azkenean bera gailendu zen. Bi etapa irabazi, bi erakustaldi eman, eta aurreneko Itzulia garaipen zerrenda gizentzeko.
‎Bere literatura lanetan erakutsitako gehiegizko asmamena agertu zuen testu horretan ere. Ballardek nortasun sailkaezina zuela diote ezagutu zutenek.
‎Jose Luis Rodriguez Zapaterok Espainiako Gobernuan egin dituen kargu aldaketak kritikatu zituen atzo Josu Erkorekak, EAJko eledunak, krisi ekonomikoa gainditzen laguntzen ez dutela argudiatuta. Haren hitzekin Zapaterok dezepzioa hartu zuela esan zuen. Haren ustez, EAJko kideari ez zaizkio aldaketak gustatzen, ez Espainiako Gobernuan ez bere herrian ere, eta horregatik dago haserre.
‎Udaberriko azken klasikoak bere neurrira eginda daudela adierazi zuen Rebellinek irabazi eta gero, eta Amstel Gold Race atzokoa prestatzeko baliatu zuela esan. Halere, gauza bat da buruan lasterketa bat edukitzea, horretan etengabe pentsatzea, eta beste bat, ordea, gailentzea.
‎Aita Donostiari omenaldia zen horietako bat. Inguruak berak, Agiñako muin horrek, neurrigabetasun itzelezko sentsazioa sortzen zuela esan zuen. Ez dira soluzio itxiak; alderantziz, horrenbesteko sormen jariorekin konpontzen dituzte oinarrizko arazoak, ezen beste eskultoreek sintesi hori bera errepikatu edo zabaldu behar izan dutela.
‎Izan ere, Hondarribiko (Gipuzkoa) Marilena Castillo eta Irene Goñiren artean harpidetza bat egin dute, liburutegian barañaindarrek BERRIA irakur ahal izan dezaten. Gomezen erabakia ezagutu zuenean izugarrizko amorrua sentitu zuela dio Castillok. BERRIA ez erosteko erabakia euskararen aurkako beste eraso bat iruditu zitzaidan.
‎Haurtzaro gogorra izan zuela esaten du Rafael Correak, eta bizitzan izan duen garapena eta aldaketa nahi dituela bere herriarentzat. Alegia, pobre izanda ere ikasteko aukera izan zuen, eta horri esker bizitza duina egiteko aukera.
‎Lizarrakoa ez dago bere onenean, eta artekariek txapeldunaren aldeko apustuak eskainiko dituzte (100). Ruiz izan da txapelketako protagonistetako bat, Leizaren aurkako partidan enpresak jokatzera derrigortu zuela esanda. Gaurko partidari buruz apalago hitz egin du, hain titulu handirik eman gabe, baina garbi esan du ez dagoela bere onenean.
‎Mugaren azpian palestinarrek armak sartzeko egindako tunelak suntsitu asmo zuela esan du Israelek
‎2006ko Tourrean, Pla de Bereteko esprintean, Landisekin eta Leipheimerrekin egin bezala. Jose Miguel Echavarrik, Banesto eta Illes Balearsen garaian bere zuzendaria izan zenak, Nafarroara ekarri zuenak, noizbait Tourra irabaziko zuela esan zuen. Oraingoz Vuelta bi aldiz irabazi du, eta atzo, gainera, klub ospetsu bateko kide egin zen.
‎–Hizkuntz Politikan egingo dituen aldaketak ez ditu Legebiltzarrean azaldu, Federico Jimenez Losantos esatariaren Copeko programan baizik, eskuin muturrekoen bedeinkapena jasotzeko edo. Espainiarren eskubideak berreskuratzeko egiten zuela esan zuen?.
‎Omenaldiak alderantziz behar zuela esan zuen balkoitik Iraolak: –Seguruenik, hemen batu zareten guztiok egon zenukete hemen goian, eta guk hor behean?.
‎Jane Campionen Bright Star ek aldiz, jarraitzaile ugari bildu ditu. Campionek Holy Smoke (1999) eta In the Cut (2003) filmekin magia galdu zuela esan zuten askok, baina John Keatsen lirikari esker berreskuratu egin duela ematen du. Milos Formanek Amadeus en (1984) baliatutako teknika erabili du Campionek Keatsen erretratua ateratzeko:
‎Maisu bakar bat? izan zuela zioen Pablo Picassok: Paul Cezanne.
‎Asteazkenean, ordea, etxeko ataritik 30 bat metrora utzi zuten lagunek eguerdian. Berehala etorri zitzaion polizietako bat, korrika, berekin joan behar zuela esanaz. Fernandez izkin egiten saiatu zen, baina lau polizien artean hartu, lurrera bota eta jotzen hasi ziren.
‎Torturak kontatzean Me, ikak gezurra esan zuela dio epaileak, eta haren aurka egiteko aukera aipatu du
‎Helegitean, defentsak zalantzan jarri zituen lekukotasun batzuk. Portu eta Sarasolarenak sinesgarritasunik ez zuela zioen, argudiatuz salaketek ETAren barne arau bati erantzuten ziotela. Garrantzia kendu zien ere Portu eta Sarasolaren deklarazioek eta zituzten zauriek bat egin zezaketela zioten auzitegi medikuen txostenei.
‎–1936an batzar handi bat egin zuten herrian, eta arrastrearen aurka agertu ziren ondarroarrak?. Gerrak, baina, dena hankaz gora jarri zuela dio, eta Donostiatik etorri zen alturako arrantza herrira. Baxuran aritzen ziren hiru edo lau txalupa hasi ziren arrastrean.
‎Egun batean lapur deitu zion etxeko nagusiari maizterrak, halatan, bada, ziren denborak zirela, bazekien etxea utzi egin zuela baina, hark ez zuen gehiegi kezkatzen. Aldiz, nagusiak tribunaletara eramanen zuela esan ziolarik, orduan bai ikaratu zen: bazekien-eta, epaileen aurrean, arrazoirik hoberenez ere, deusgabeak beti oker daudela; jakina da hori?
‎Olaizolaren aurka nola jokatu behar da? Bengoetxearen aurka Irujok botera gehiago jokatu zuela esan zen.
‎Contadorrek oso erlojupeko ona egin zuela esaten baldin badu, zer pentsatuko du Mikel Astarlozak bere lanaz... Pasai San Pedrokoak Robert Gesink (Rabobank), Vicenzo Nibali, Ivan Basso (Liquigas), Lazlo Bodrogi (Katusha) eta Alejandro Valverde (Caisse d' Epargne) txirrindulariak atzeratu zituen, besteak beste.
‎Kristo gurutzilkatu ugari egin zituen, eta horien ikonografia berritu egin zuela dio komisarioak. –Artista handia izan zen, baina ez zen luzaz egon Aragoin?.
‎–Euren ideiak armekin inposatzen saiatzen diren terroristak atxilotu zituen?. Herri honen askatasunaren alde lanean jardun zuela esan zuen Josu Puellesek. –Gure anaia ez da terrorismoaren biktima bat gehiago, herri honen askatasunen aldeko heroia da, euskaraz esaten den bezala, gudari bat. Gudari nagusi?.
‎–Argi dago, gaur egun Espainiako Gobernuak euskal gatazkari irtenbide militar bat eman nahi diola?. 70eko hamarkadan Erresuma Batuko Gobernuak gisa bereko hautua egin zuela dio Sinn Feineko zuzendaritzako kide ohiak. –Preso errepublikanoak kriminalizatu nahi izan zituen, eta 1976tik aurrera zigortuko zituztenei estatutu politikoa ukatzea erabaki zuen?.
‎Eta halaxe da. Urumqiko egoera kontrolpean zuela zioen Txinak. Beste zerbait ezkutatu zuen:
‎Ez dirudi, ordea, hark hartutako erabakiek euskal nekazariei mesede handirik egingo dienik. Herenegun, kuotak kentzeko asmoa zuela esan zuen berriro Bruselak. –Kuotak kentzen badira akabo, merkeen ekoizten dutenek bakarrik salduko dute esnea, eta leku askotan desagertu egingo da nekazaritza?, dio Zabalak.
‎Gehitu zuen, nori bururatzen zitzaion Erdi Aroko izen bat jartzea hain zuzen, izen ona duen filologo batek esan zidan ia izen guztiek dutela Erdi Aroko jatorria, edo behintzat Erdi Aroan egituratuak direla. Eta gaineratu zuen niri uztea ekaitzen tiradera irekitzea izango zela, denek egin nahiko baitzuten; hala eta guztiz ere, galdetuko zuela esan zidan. Presidenteak ere esan zuen harritu egin zela Henrikeren aholkuarekin, eta esan ondoren Katalunia dela euskal izen gehien jartzen den erkidegoa, baieztatu zidan haiek ezin zidatela ziurtagiria egin, eta k rekin erregistratu banuen ondo zegoela.
‎Txantxa zela pentsatu zuen pasaitarrak orduan. . Mezu elektroniko bat jaso zuela esan zidan arte?. Benetan ari zen ikuskatzailea, Astarlozaren positiboaren inguruko xehetasunak baitzeuden posta elektronikoz bidalitako mezu hartan.
‎Andrea Agirrezabala gazteak, berriz, 11 egun igaro ditu etxean bakartuta. Hasieran, A/ H1N1 gripea zuela esan ziotenean,, larritu, zela adierazi du.
‎Errebeldeek Kongotik Afrika Erdiko Errepublikara joan eta Bembak haien gaineko agintea galdu zuela dio defentsak; alegia, 2002ko urriaren eta 2003ko martxoaren artean MLCkoek ustez egindako krimenak ez zituela berak agindu, eta beraz errugabea dela. Halaber, atxilo hartu eta bere aurkako akusazioen berri izan zuenetik, errugabe dela ziurtatu du presidenteorde izandakoak.
‎Igandean eginiko euskal presoen aldeko kalejiran izandako istiluetan Ertzaintzak, alarma piztu? zuela dio
‎Baina bestelakorik ere bazegoen. Tartean zebilen amari berak ere jolastu nahi zuela esan zion mutikoa ere. Kosta zitzaien horrelakorik ezin zuela egin ulertaraztea.
‎Ezker abertzalearen iritziz, Miguel Sanzek duela ez asko iragarri zuen akordioa, Foru Hobekuntzaren markoa, blindatu? nahi zuela esan zuenean. –Handik aurrera gertatutakoak zalantzarako zirrikiturik ez du utzi:
‎Polizia etxera iritsi zenean soilik jakin zuen atxiloketaren arrazoia. Bere janzkerak Zigor Kodeko 152 artikulua urratzen zuela esan zioten. Artikulu horren arabera, zigortu egin behar dira, arropa lizuna?
‎izan zela azaldu du. Talde hartan asko ikasi zuela dio. Donibanekon aritu zen 1999ra arte.
‎Eta zaplaztekoa jaso zuen duela bost bat urte inguru, meditaziotik eta baretasunetik atera zuen zaplaztekoa. Urte luzez lagun eta ordezkari izan zuenak Kelley Lynchek iruzur egin eta erretiro garairako gordeak zituen bost milioi dolar ostu zizkiola dio bertsioetako batek; Cohenek berak diru hori behar ez zen lekuan inbertitu zuela dioen bertsioa ere bada. Edozein moduz, sosik ez, eta 73ak beteak zituela oholtzara jauzi.
‎Sarri bere munduan bizi dela dirudi, lasai lasai, haren inguruan sortzen den oihartzun mediatikoari garrantzirik batere emango ez balio bezala. Gazte garaian, ez ziren gutxi izan odolik ez zuela ziotenak. Kritika gaizto samarra dirudi, baina ez du arrazoirik falta.
‎Inork espero ez zuela esan zuen Heninek agur, WTA zerrendako lehen postuan zegoela, Roland Garros torneoa hasi bezperan. Ez zen ez nekerik ez txakalaldirik inon sumatzen, baina, nekatuta?
‎Haren arabera, Munduko Bankuak, Nazioarteko Diru Funtsak eta beste hainbat erakundek emandako dirua hartu zuen eta miliziarentzat armak erosi zituen. Horren ondorioz, 500.000 tutsi eta hutu moderatu hiltzen lagundu zuela dio Kapayak.
‎Mikel Olaziregi ez ezik, Zinemaldiko sail ofizialeko epaimahaiko batzuek ere bat egin zuten protestarekin, eta Laurent Cantet epaimahaiburua eta Daniel Gimenez Cacho eta Pilar Lopez de Ayala, esaterako, zapi eta lepoko berdez jantzita agertu ziren Makhmalbaf ahizpen ondoan, pankarten inguruan. Protestak, horregatik, Zinemaldiaren babes eta bultzada ofiziala jaso zuela esan daiteke. Cantetek ez zuen utzi, hala ere, Ahmadinejaden argazkiarekin batera erretratatzerik.
‎–Aldaketa politikoa luzerako izango da?, iragarri zuen, PPrekin duten hitzarmena goretsiz. Eta PSE EEren kongresuak etorkizuna prestatzeko balio behar zuela esan zuen. Horrekin batera belaunaldi berriei tokia egiteko unea iritsi dela esan zuen.
‎Jokalari batentzat ez dago hori baino gauza okerragorik?. Beste talderen batera utzita joan nahi zuela esan zion Realari. Eta hala iritsi zen Algecirasera.
‎Spandauko presondegian (Alemania) hil zen, 1987ko abuztuaren 17an, 93 urte zituela. Ziegan urkaturik azaldu zenean bere buruaz beste egin zuela esan zuen bertsio ofizialak, baina horren inguruan ere zalantza ugari plazaratu dira. Artritisak jota zegoen, eta Spandauko preso bakarra zen une hartan, izan ere.
‎Kontua da maiatzaren 10eko gertaera bitxiak ez zuela islarik ukan garaiko prentsan. Gobernuak errege familia gordetzeko helburua izan zuela diote hainbat historialarik. Gainera, Erresuma Batuko armadako hainbat kide ere Hessen hegaldiarekin lotuta egon zitekeen, babes sistema indargabetu baitzen maila batean hegazkinak Eskoziara iritsi beharreko orduan.
‎Hessek bere kabuz egin zuen hegaldia. Hitlerren aurrean prestigioa berreskuratu nahi izan zuela dio teoria horrek. Fuhrer arekin ez zuen harreman ona azken hilabeteetan, eta batez ere, Goebbels, Bormann eta Himmlerrekin oso txarra zuen.
‎Uda honetan neska bat egin zaie bazkide, eta txalupak zaharberritzen ikasi nahi zuela esan zien. –Bat bilatu genion, eta saiatu gara irakasten.
‎Hala ere, manifestazioaren aurretik batzuen eta besteen jarrerak jakin ahal izan bazituen ere, manifestaziora joateko deia, berdin berdin? egingo zuela esan zuen EAJko presidenteak,, arrazoiak eta leloak berak direlako?.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia