Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2000
‎—Pedro gazte sutsua zuan, pintatzeko eta beregainezko zaletasuna zuena, eta gauzak hatsarretik argi izan zituena, zeren eta, haur zelarik, pintore bat heldu baitzen Ubarnerat, koadro baten egiteko enkarguarekin, elizako erretaula edertzeko asmoz —erran zidan behin batean osabak, haren jarraikian argibide guztiak emaiten zizkidala—: Baina, harien ongi lotzeko, derradan lehenik ezen Pedroren aitak, Abel Huizik alegia, parte hartze xuxena izan zuela elizak pintoreari eskaini zion enkarguan, batetik Abel Huizi bera zelako, hain zuzen ere, Ubarneko herriko etxeko sekretarioa denbora hartan, eta, bertzetik, kargu hartaz baliatu zelako alkatea konbentzitzeko, honek elizari bere laguntzatxoa eman ziezaion, herriko etxearen izenean... Zeren, inguruetako bertze jauntxo gehienak ez bezala, pinturazalea baitzen Abel Huizi eta uste baino adituagoa... bere lehengusu baten eraginagatik, beharbada, zeinari Juan Huizi baitzeritzan, Irun berrin jaioa, eta zeina baitzen, ofizioz, eskultore, Aitzurengo elizako erretaula egin zuena, norat joan baitzitzaion Abel bisitan behin baino gehiagotan, hura Aitzurenerat etorri zenean —eta, introdukzione haren ondotik hats hartzen zuela, osabak erantsi zuen—:
2001
‎Zure sanotasunaren lehiaz dabil mundu hau eta partikulazki, Heskual Herria. Atxiki dezagun heskualdun odola garbi, eta hor gazteei mintzo naiz, hobe duzue hilik, kanpoko usaia likitsek kutsaturik baino, zioen kalonjeak goraki, haur mukuzu baten maxtikatzeko pasta borobil arrosak, aho artean zartatzean, hausten zuela elizan hedatu zen geroarekiko beldurrezko isiltasun dorpea.
2005
‎Kontzientziaren etsamina gomendatua zaie giristinoei, baina berea egiten du Elizak? Congar ek idazten zuen bekatu orijinalean sinesten zuela Elizak, bainan bekatu hori bestetan izatekotan137.
2010
‎Bada, hala ere, 1893an munduaren eta biziaren bilakaeraz hainbeste zalantza filosofiko zituen hamazazpi urteko Etxepareri, ez zion orduko eztabaida zientifiko superinteresgarrien gaineko inongo aipamenik egin. Horren ordez," jakitatean ez zela barnegi sartu behar; hobe zuela Eliza Ama sainduari bi begiak hetsirik jarraikitzea" aholkatu zion, Piarres Lafitteren esanean. " Begiak hetsik eta kito!"
2011
‎Gerra Zibilean Elizak izan zuen paperari buruzko lehen filma berea dela azpimarratu du Tabernak, eta beraz testigantza hori geratu dela etorkizunerako. Komentatu didanez, Ian Gibson hispanistak esan zion bere filmarekin aukera handia galdu zuela Elizak barkamena eskatzeko. Benetan uste du altsasuarrak Elizak barkamena eskatuko lukeela?
‎40 urte inguru, ile zuri beltza, mehea eta azal argikoa zen, auto zaharra zuen, opel corsa bat, eta seminario batean pare bat urte egon arren, inongo elizak ez zion inolako botererik onartzen eta berak gauza bera egiten zuen elizekin. Batzuek ezkonduta zegoela zioten eta bi seme alabaren aita zela; beste batzuek, homosexuala zela eta horregatik alde egin zuela elizaren babesetik.
2012
‎1711n argitaratu zuen The conduct of the allies («Aliatuen jokabidea») ospetsua, eta 1713an Dublineko San Patrizioko «dean» izendatu zuten. Baina laster ohartu zen ezin zuela eliz hierarkian aurrera egin Ana erreginaren aurkakotasunagatik.
2013
‎Harridurarik ere ez. Beharbada jadanik gaztigatua zegoen nire inkontrua eginen zuela elizako bidean. Ohiko konplimenduak luzatu genizkion elkarri.
2014
‎Ezkontza Agorrilaren 9an, ezkontzako urratsaren bidez beren batasuna legeztatu dute Etienne Larramendy irisartar semeak eta Christina Oçafrain Bankako neska gazteak. Herriko Etxeko eta elizako elgarri emaite baieztatzeak Banka herrian iragan dira, jaun esposaren ahaidea den Jean Pierre Cachenaut apezak segurtatzen zuela elizako partea bere gaitasun guziarekin. Gero Baigorriko Plaza Xoko gelan iragan da ezteien ostatu partea giro ederrenean.
2015
‎elizgizona, familia noble agaramontar bateko kidea, karrera unibertsitario biziki distiratsu bat burutu zuen Alcala, Okzitaniako Tolosa, Salamanca eta Coimbrako unibertsitateetan. Bereziki azpimarratzekoa da Salamancan hamalau bat urtez() irakatsi zuela Elizaren Lege Zuzenbidea, alegia, Europako unibertsitate nagusienetako batean, non ikasten baitzuen inperio espainola gobernatzera deitua zegoen elite intelektual eta politikoak. Handik Coimbrako unibertsitate sortuberrira jo zuen, non hamasei bat urtez aritu baitzen katedran(), aldi berean zenbait liburu idatziz; garrantzitsuena, Konfesoreen eskuliburua,, portugesez idatzia?
2016
‎eta ere kanpoan, zen lekuetan. Nahiz pundu hau ainitzek debaldekoa kausi dezaketen, erranen dut mendiarenaren parekoa zuela elizaren alderateko atxikimendua, igande guziz xerrenki mezan kausitzen zen erraiten zuela: " Nik, igandetako meza hau beharrezkoa diat, hau gabe zerbait eskas diat!", giristino gisa hori goresteko arrangura.
2017
‎Berritze lan horiek eragindako nahasteak zirela medio, badirudi urte batzuk bazeramazkila elizak hankaz gora, eta jendeak galduxea zuela eliz barrengo diziplina. Hori aski ez, berritze lan guzietan bezalatsu, lehengora ohitutako herritarren arteko istiluak sortu zirela dirudi, eserleku berriak lekuz aldatzean.
‎Etxe zerrenda hau, elizako hilobien jabetza dela medio sortutako istiluei esker jasoa da. Gauza jakina baita, etxe bakoitzak bere hilobia zuela elizan, batez ere Trentoko Kontzilioaz geroztik. Dokumentu honen berri, Iruñeko Eliz Artxiboko Katalogo estimagarri, argi eta xaloari esker ikasi nuen, hain juxtu ere honako ohar hau irakurtzean: 136
2018
‎Bertsio honen aldaera batek dio eliza maite ez zuen andere horrek neba bat zuela apez, eta hark zuela elizara eroan.
‎Euri sasoia amaitzearekin, Siameko erregeren anaia Huncar Prabantul, hiru domingotar fraideren konpainian, Manilako errege-ordearen jauregira heldu zen; egin ere, anaiaren enbaxadore antzo, munta handiko aferaz mintzatu behar zitzaiola Antonio Ruiz de Osorio errege-ordeari: portugaldarrek aspaldidanik egiten zutela merkatalgoa Siameko portuetan, aria hartan Erregek ezagun zuela Jesu Kristen erlijioa, areago, esku zabalki permititua zuela elizak eraiki eta doktrina irakastea; eta handik, guztiz ere andre dena Maria ama birjinaz jakin minez zegoelako, bada, Manilako errege-ordeari galde egin nahi zion bietan hogei misionest Siamera igortzeko mesedea, egiazko erlijioa erresumako lau xokoetaraino heda lezaten.
2019
‎Rangelek orriaren barrenera eraman zituen begiak; zenbakiari zegokion laukia topatu, eta barrukoa irakurri zuen: baietz zioen, bazela baten bat, eta igandean topatu behar zuela elizan, mezatara joatean. Mahaikide guztiek zoriondu egin zuten Felismina andrea; irribarre zaputz batek irten zion, bere baitan itxaropenik bazuen ere.
2020
‎Eta gainerakoak, eman nuen" ba, herrian... Gogoratzen naiz, ailegatu nintzenean, neska talde batek eroaten zuela eliza. Andra Mari bezpera zen eta eliz kanten entsegu bat egin behar zen.
2022
‎Baina gogoan izan behar da Elizak bi mende inguru eman dituela apez erakunderik gabe, eta beti zilegi zaiola apezak, sakramentuetako ministroak eta kultua ezartzea, betiko izaera bat eta zelibatua bortxaz ezarri gabe. Gogora dezagun ere Jesusek berak ez zuela Eliza edo erlijio bat formalki eratu, baizik eta bere apostoluak igorri zituela Ebanjelioa iragartzera. Eliza ez da nehola ere beharrezkoa erlisione gisa, baizik eta Ebanjelioa iragartzeko, Kristoren lekukotasuna emaiten duen, Ebanjelioaz elikatzen den eta hartarik bizi den pertsona talde gisa, berau obratzera lehiatzen dena munduaren salbamendurako.
2023
‎harentzat erabateko zuzena eta erabateko okerra besterik ez zeudela; ñabardurak bost axola zitzaizkiola; modu neurrigabean hitz egiten zuela. Luteroren harrokeriak eta izaera matxinoak mundua armetan jarri zuela, baina berak modu baketsuan erreformatu nahi zuela eliza. Bera ados zegoela Erreformaren printzipioekin, baina munduko bakea hautsi gabe egin behar zela Erreforma.
‎1527ko urtarrilaren 10ean gutun bat idatzi zion Luterok Nicolas Hausmann i. Esaten zion Hautesleak nahi zuela elizen bisita berehala hastea. Sakramentarioei erasotzen ari zela eta min ematen ziola Ekolanpadio zentzu gabeko ideia horietan erori izanak; Satanek bultzatzen zuela horretara.
‎Esandakoak ezeztatzeko eskatzen zion Kaietanok, baina Luterok esaten zion ez zituela ezeztatu nahi, Eskrituretan oinarrituta oker zegoela egiaztatzen ez zuten bitartean. Luterok zion ez zuela Eliza erromatarraren dotrinaren kontra joan nahi; bere esanak azter zitzatela Aita Santuak eta Unibertsitateek. Staupitzek Kaietanori eskatu zion eman zezala baimena Luterok idatziz erantzun ahal izateko; hori onartu egin zuen Kaietanok.
‎Neska ezkongabeak bakarrik biltzen ziren kaleko festa jantzian. Kale bakoitza zaharrenak gidatzen zuen, eta danbolin jolea buruan zuela elizako ateraino joaten ziren. Han, solemneki, bi apaizek hartzen zuten segizioa, eta danbolinaren eta txistuaren soinuz eliza barnera eramaten zituzten, gero kanpora ere lagundu egiten zieten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia