Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Aski zenuen Caracas gaineko muinoetara begirada jasotzea gizarteko ezberdintasunak eta injustizia latza ikusteko. Nire ustea da, 30etako petrolioaren eta beste gai batzuen aurkikuntzak eskulan eskari handia sortu zuela bat batean, eta laborariak eskulan premia horretara bideratu zituztela trumilean, nekazaritza lurrak hustuta. Lehen urte haietan langile ugari behar zituzten, baina gero petrolioa ateratzeko ez da ia eskulanik behar.
2001
‎Nik ipuinak eta aspalditik idatzi izan ditut, baina sekula ausartu gabe nengoen gauza potoloago bat egitera, iruditzen zitzaidalako nobela bat idazteko derrigorrez idazlea izan behar zuela batek, eta ni gehiago naiz irakurle... Baina azkenean ohartu naiz nobelari errespetoa eduki behar zaiola, bai, baina ipuin on bat idaztea ez ote den zailago nobela bat idaztea baino.
2004
‎Hasten dabat presokratikoak irakurtzen. Heraklito esaten du, Parmenides esaten du, edo Anaximandro?, eta susmoa hartzen du haien razionalizazio jardueran asko dagoela mitotik, arrazoia bera mitifikatzen dutelako, neurri batean. Antzematen du, orobat, arrazoiarenahalmen agortezinarena ere zalantzan jarri zuela baten batek.
2005
‎Suma zitzakeen atea zeharkatu orduko: bere arreba astuna eta honen senar koitadua, haurra kapazuan zutela, anaia ehizarako fusila eskuetan zuela batera eta bestera paseoan, eta gurasoak ere han, Carverrek oraindik ikusi ezin zuen umearen inguruan.
‎Halaxe egin zenuen, atarian zintzilik zeuden bi gabardina, aterki handi bat eta Argos zakurra hartu eta soroan gora abiatu zinen, lagunari laguntzera. Belardi gaineko pauso bakoitzean ikusi zenuen lurrak ez zuela bat bateko urik xurgatu nahi. Ezin zuela zupatu gainera zetorkion ur gehiegizkoa.
2007
‎Alimaleko liburu meta batek bezero eskasetarik gerizatzen duela, kadira errotadunean jarria den saltzaile herbala jotzen ari da. Dio, Emily Dickinsonen olerki guziak musikalak direla eta hark aspaldi soinuratu zuela bat. Ordea, ez da oroit zein den.
2009
‎Igual egongo zen Olaso erotuta, nor ez, neurri batean?, ez nekien. Baina ziur nengoen egin zuena ez zuela bat bateko ero haize batek jota egin, ondo pentsatuta baizik.
‎Esku eta besaurreak ebaki txikiz urratuak nituen, ohartu nintzen, lurrera erortzean bonbillaren puskek eraginda seguruena. Ugarteren kolpea handiagoa zen, musuzapi batez eusten zion ezker lokiari, jarioa geratu nahian?, eta ez zuela bat bateko iluntasunaren ondorioz hartu ulertu nuen. Mielek joko zuen aitzurrarekin, zalantzarik gabe, ihes egin ahal izateko.
‎–Pentsatzen dugu zerbait bota zuela baten batek medizina ontzietan. Eta Mrs.
‎Euskaltzale edo abertzale izan ala izan ez, garbi dago ez zuela bat egiten frankismoaren oinarriekin. 1936ko abuztuan, Iruñean, Ladislao nagusiak leporatu zion Mugimenduarekiko entusiasmorik eza, ez zelako hurbiltzen erreketeengana bozkarioa adieraztera.
‎Ez zion esan denbora luzea eman zuela batetik bestera lohi izoztuaren gainean, Jainkoari erregutuz egin zezala mirari bat Sylvie ikusi ahal izateko. Eta horra non azaldu zen bat batean bera.
‎Irenek ezezkoa egin zion, baina eskatuko zuela baten bat.
2010
‎Konpainia publikoak azaldu du iragan abenduan Adifek 2010eko lan hitzarmena luzatzeko akordioa sinatu zuela sindikatuen gehiengoarekin eta enpresa batzordearekin, baina CGTk ez zuela bat egin.
‎Ez zen Garazin bertsu eskolarik. Karlos Aizpurua erakasleak erran zigun sortuko zuela bat, motibatuak baldin baginen. Hamar bat bildu ginen.
‎Egon ziren bestelako parte hartzeak, noski. Esaterako, Pruden Gartzia Euskaltzaindiko liburutegiko arduradunak aldez aurretiko susmoekin ez zuela bat egiten garbi utzi zuen bere mezuan: –Utikan zenizoak!
‎Lehenengoa, elitista, irakurlea oso kontuan hartzen ez duena, l’art pour l’art predikatzen duena, oso" artista" sentitzen dena; bigarrena, apala, irakurle askorentzat idatzi nahi duena, eta komertziala. Atxagak bien artean ez zuela baten alde egiten esan zuen, baina lehenengoaren kontra askoz gauza gehiago esan zituen bigarrenaren kontra baino. Ez dut uste Ramon Saizarbitoria oso gustura sentitu zenik han, ordura arteko bere liburuak nolakoak ziren ikusita, garbi baitzegoen lehen familiakoa zela.
‎Ez da garbi esaten, baina badirudi Martin Aristegi hil ezkeroztik Josef Yñarrak egindako iruzurrak mindu zuela batik bat Elamako nagusia. Nola entenitu bestela desde que fenecio el arrendador deben reintegrar y satisfacer considerables perjuicios y menoscabos delako hori?
‎Bazekien noiz zuten janari berezia edo gonbidaturik etxean. Izoztutako jakien kopuruagatik bazekien mikrouhin labeak egiten zuela batez ere sukalde lana, arreba ez zen-eta sekula cordon bleua izan. Txokolate kopuru eta mota anitzek ematen zioten arrebaren gogo beheraldien berri.
2011
‎Jose Ortega Canok, torero eta Rocio Juradoren senarrak, istripu bat izan du; hori suposatzen dut jakin daitekeela informatiboak bakarrik ikusiz, eta hil ala bizi dago ospitalean. Informatiboekin bakarrik jakin ezin denak Goenkale ri urte pare bat betetzeko balio diezaioke; historia sortzen duten programetako batean entzun nuen behin, berari buruz esan zituztenengatik haserre, argi utzi nahian, ezetz, terriblea dela hori esan dezaten, berak familia bat duela, 15 urte dituen semeak kezkatzen zuela batez ere; ez dela homosexuala. Balitz, esango luke, homosexualen kontra ezer ez du, eta ni ziur nago berdin haserretuko litzatekeela ilegorria dela esanez ariko balira, zer pentsatuko luke bere semeak ilegorria ez bada.
‎Izan ere, Constellation programaren helburu nagusia AEBko astronautak berriro Ilargira bidaltzea zen. NASAren tripulaziodun hegaldien programa goitik behera ebaluatu zuen presidentziako batzorde batek, eta hark egindako azterketan argi geratu zen Constellation programarako urtez urteko aurrekontuak ez zuela bat egiten beharrezko kopuruarekin, eta horrek kostuak izugarri handitzea eragiten zuela. Eskura zeuden funtsak beste misio batzuetarako erabiltzea gomendatu zion batzordeak presidenteari, gizaki bat Marten jartzeko azken helburua lortzeko.
‎Are gehiago, Medemek berak Caótica Ana erabateko frakasotzat jo zuela esan zen bere garaian. Baina ez dela hala azpimarratu du donostiarrak, eta ikusle kopuruak gainditu egin zuela batez bestekoa. –Kontua da ikusmin izugarria piztu zuela filmak, batez ere Euskal pilota eta gero, eta ez zen aurreikusitakoa bete?.
2012
‎–Oraindik ez dut erabaki zer egingo dudan, esan zion Pablok Atticus i, auskalo zergatik. Honek burua altxatu zuen eta, ugazabak bukatu zuela erabaki zuenean, burua berriro jaitsi eta hanka artean jarri zuen, buztana astiro mugitzen zuela batetik bestera.
‎Saiatu zen azaltzen halabeharrak gidatu zuela harengana, instintu batek. Emma irribarrez hasi zen, eta berehala, bere lelokeria konpontzeko, Leonek kontatu zuen goiz osoa pasatu zuela bata bestearen ondoren hiriko hotel guztietan bila.
‎Agi denez, handik aspaldian ikusi gabekoa zen. Kanpoko giroarekin ez zuela bat etorri behar adieraziz edo, zazpi nota solte jo zizkidan, airean zazpi uso dantza eginaraziz eta gero bakar bat, uhinik moldatuena izan zena. Ez gatz ez berakatz izanda ere, berak ere zer sinatua bazeukala agertzeko modua izan zen hura, tirrit ere ez zuela balio maiz aurpegiratu bazioten ere, berak ere nolabaiteko bermerik eta zer erakutsirik bazeukala adierazteko bidea.
‎2006an, Chicagoko Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek egindako azterketa. eta ‘Archives of Internal Medicine’ aldizkarian argitaratu zen. Emaitzek adierazten zuten diabetikoen atsedenaldiak sei ordu irauten zuela batez beste gauez, eta %6k bakarrik lo egin zezakeela zortzi orduz. % 71k loaren kalitate txarra zuen.
‎Urteko txapelketako hiru une jakinetan, odol analisien bidez alergiak baloratu zituzten jokalariek, immunitate erreakzioaren zeinuak detektatzeko. Emaitzek erakutsi zuten taldeak, batez beste, erantzun alergiko txikiagoa izan zuela, eta horrek adierazten du taldeak egindako ariketa erregularrak murriztu egin zuela baten bat garatzeko aukera. Ikerketaren arduradunek diotenez, domina olinpiko asmatiko ugari dago, eta, beraz, jarduera fisikoak ez luke oztopo izan behar.
‎–Txoria..., horrexek izan behar dik Txoria! , esan zuela baten batek entzun zuen Galok.
2013
‎Gardiner jaunak ez zuen ostera idatzi harik eta Forster koronelaren erantzuna jaso arte; eta orduan ere ez zuen gauza atseginik izan bidaltzeko. Wickhamek inongo seniderekin harremanik izateaz inork ez zuen berririk, eta gauza jakina zen inguru horietan ez zuela bat ere bizi. Lehenagoko denboretan ezagun ugari izandakoa zen; baina milizian izan zen bitartean ez zen nabaritu haietako inorekin adiskidantza berezirik gordetzen zuenik.
‎Baina gizonaren aldartea ez zen hobetu. Galde egin zion bere buruari, Mugatseko gazteak borrokan hasi balira, sartu izango ote zen guztien kontra hogei edo hogeita bost urte zituenean bezala, bera bakarrik bost edo sei aurkariren kontra, eta guztiei irabazi, matrailezurra berotu guztiei, eta bera, berriz, urratu bat gabe libratu, edo gehienez ere bizkarrean ubelduren bat zuela baten batek atzetik ukabilkada eman ziolako.
‎Enkargu berririk bazuen jakiteko klikatu zuen Literatura nahieran webgunean. Hilabete zen ez zuela bat ere jaso. Oso ondo etorri zitzaion, ideia aldetik agortuta zebilelako.
2014
‎Legealdiaren hasieratik eskatu genuen zaborrak edukiontzien bidetik jasotzea, eta 2013an onartu genuen udalbatzan, aho batez, edukiontzi bidezko sistema ezartzea. Hala ere, sistema ezartzeak ekarriko duen gastuari dagozkion diru kontuak eskatu ditugu behin eta berriro, eta azaroaren 27an, txosten bat eman zitzaigun non alkateak berak esaten digun eduki guztiarekin ez zuela bat egiten. Proiektu, egitasmo, plan, zerbitzu... guztiek behar dute bere aurrekontua.
‎Esan zidaten elizatik Txakurreneraino eraman behar nuela, errepide ondoraino, han hartuko zuela baten batek, auto batek, kamioi batek beharbada, esan zuten auto normal batean ezin izango zutela sartu. Bazekiten orgarekin egunak behar direla haraino, hori bazekiten, badakite nolako bideak diren, biderik ere ez batzuetan, Berorrek ere badaki.
2015
‎Lagunekin aipatu dut aurpegia estalita ateratzearena, izan ere, eztabaida gehien horrek sortu du. Aipatu dugu sinbolismo horren zati batek esan nahi zuela bat ukitzen badute denak ukitzen gaituztela, ez daukagu zertan gure aurpegia erakutsi, zeren denok bat gara. Denak elkarrekin gaude, talde sendoa gara borroka feminista egiten.
‎Egun Bilduko hautetsi denak esan du bere alderdia beti izan dela EA eta hala dela oraindik ere gaur egun. Alderdiko idazkari nagusi Peio Urizarrek, berriz, aitortu du kolpea izan dela beraientzat Gorroñok jeltzaleekin akordioa egin izana, baina azpimarratu du horrek erakusten duela EAren erabakia zuzena izan zela; alegia, egoki jokatu zutela Gorroño EH Bilduren zerrendatik kanpo utzita. «Agerian geratu da ez zuela bat egiten nazio mailako irizpideekin», azpimarratu du Urizarrek.Sortuko presidente eta EH Bildu koalizioko kide Hasier Arraizen esanetan, berriz, gertaturikoak argi uzten du «Gorroño, guztiaren gainetik, gorroñozalea dela». Zehaztu du azken hiru hauteskundeetan hiru sigla politiko desberdinen izenean aurkeztu dela.
‎Izan ere, Gernikan irabaztea, irabaziz gero?, sinbolikoki eta praktikoki, garrantzitsua baita.Gernikak Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin harreman hobea izatea nahi duela esan du Gorroñok, eta argitu du EAJrekin batez ere arlo ekonomikoan etorri dela bat. Pello Urizarrek, berriz, «hautu pertsonala» egitea egotzi dio alkateari, eta nabarmendu du «nazio mailako irizpideekin» ez zuela bat egiten.Eta herri hau gauza askotan dago hankamotz, baina nazio ikuspegian agerikoa du herrena. Esate baterako, igande honetan hauteskundeak izango dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, baina Bidasotik hegoaldera kasik ez da iristen boz horien oihartzunik.Aldiz, maiatzeko foru hauteskundeetako lehiak osorik bete du Hegoaldeko alderdi eta hedabideen agenda.
‎Zaztada bat sentitu zuen Andonik bularrean. Bazirudien Martak ez zuela bat egiten berak zeukan ilusioarekin. Min eman zion galderak, kokotsean hartutako gantxo batek baino gehiago.
‎Behin etorri zen nigana oso atsekabeturik, ahoz errezatzea baino besterik ezin zuela eta, ez gogoetazko otoitzik ezta kontenplaziorik ere. Zer errezatzen zuen galdetu nion; eta Pater Nosterrari atxikirik, kontenplazio hutsa zuela konturatu nintzen eta Jaunak berarekin elkartzera jasotzen zuela bat egitezko otoitzean; eta mesede handiak hartzen zituela guztiz ezagun zen bere egintzetan, oso ongi ematen baitzuen bere bizitza. Horrela, Jauna goretsi nuen eta haren ahozko otoitzaren inbidia izan nuen.
‎Hala eta guztiz ere" terrorismoarekiko" jarrera anbiguo eta zalantzazkoa egotziko zitzaion hainbat ingurutan," nahiz eta argudiatzen zuen Landeiaren361 editorialak— ez den ELAren historia luzean zehar, edota bere organo eta arduradunen adierazpen eta ekintzetan, salaketa hori frogatuko duen hutsegite bakar bat bera ere aurkituko". Arazoa ez zen, ordea, ELAren ETArekiko ustezko anbiguotasuna, baizik eta sindikatuak ez zuela bat egiten gatazkaren aurrean" talde politiko eta iritzi emaile jakin batzuek paratutako esku-liburuarekin": 362 ELAk ETAren estrategiaren eta ekintzen aurkako zalantzarik gabeko jarrera zuen, baina ez zetorren bat lazo urdinaren babesean ezartzen zen alde bateko ildo antiterroristarekin; aitzitik, une txarrenetan ere elkarrizketa eta negoziazioaren aldeko hautuari eusten zion enfrentam...
‎Nazio Batzordearen bileran bategitearen aurkako botorik izan ez bazen ere, argi zegoen oso gogoz kontra onartu zuela batek baino gehiagok bigunkeria eta amore ematetzat jotzen zuten ituna: hauetako batzuek —Bizkaiko Erregionaleko ordezkariakberandu gabe erakutsiko zuten ez zutela irentsi bengoatarren sarrera.
‎Baietz Yukwek, badirela izaki horiek. Berak ikusi zuela bat.
2016
‎Eskaria esanguratsua zen, EFSAren aurrekariak zirela eta. Askok espero zuten hark emango zuen iritziak ez zuela bat egingo Andreas Kortenkampen lantaldeak defendatutako irizpideekin, eta ez zebiltzan oker; 2013ko martxoan argitaratu zen, eta orobat industriak emandako argudioetarantz lerratzen zen. Gerora jakin zenez, EFSAn gaia aztertu zuen lantaldeko kideen erdiak lotura zituzten pestiziden lobbyekin.
‎zen burgesiak ez zuela bat egingo haiekin, Frantziako Iraultza garaian botere politiko nahikoa
2017
‎Mexikoko esperientzia ontzat jo du Eunatek. Nabarmendu du, hala ere," erreferente feminista bat" delako egin zuela bat Zabaldirekin. Hamaika talde feministaren bilgune izan da elkartasunaren etxea, eta han mamitu dira abortuaren eta indarkeria matxistaren aurkako hamaika kanpaina bertzeak bertze.
‎Zurrumurruak hasi ziren gertatu zenaren inguruan. Babak konbatea berea zuela bat batean blokeatu izanaren atzean arrazoi bat egon behar zen.
‎– Bueno, baina seguru zekinat ez zuela bat ere intentzio txarrik horretan, esan nion?. Ze mo, uz Uncle John?
‎Eta alkatearen benetako maitasunak urdaila eta poltsikoa bete, eta barrabilak hustutzea besterik ez zirela. Baina, hori bai, benetako enpeinua jartzen zuela batean zein bestean. Eta horregatik zela haren ardura oso miresgarria.
‎Europako monarkak, Ilustrazioko ideiei aurre egiteko asmoz, batzartu ziren Vienan, 1815ean. Bistakoa zen burgesiak ez zuela bat egingo haiekin, Frantziako Iraultza garaian botere politiko nahikoa eskuratua baitzuen. Azken batean, Ilustrazioko ideiak hedatzearekin batera, jende asko jarri zen absolutismoaren aurka.
‎Ospitalera deitu zuen, nahasita. ...zuela esan zion telefonoa hartu zion andreari, jatekoa ekartzera etortzen zela hark ezin baitzuen bere kabuz gauza askorik egin eta ez zuela etxean topatu gizon hori bere alabaren aita zela-eta bizitzaren txirikordak zer diren hogei urtez elkarri hitzik egin gabe egon ondoren hara non orain eguneko menua prestatzen zion astelehenetik ostiralera eta catering zerbitzuarekin zer egin jakiteko deitzen zuela batez ere. Andreak deia desbideratu zuen eta telefonoa hartu zionarekin “Ramon Lasa Perez hor ospitaleratua dagoen jakin nahi nuke, mesedez”, “Noren partetik? ”, “Zaintzailea”, “Bai, kardiologian dago, 213 gelan” elkarrizketa izan ondoren, lehenagoko buruberoa bera ote zen zalantza egin zuen lipar batez.
2018
‎24 Jon Maiak 1997ko finaleko bukaerako agurra bota zuenean, ez da hutsala, esaterako, bere hizkuntza gaitasuna eta erabilera azpimarratzea(" euskeraz badakit, bertsoz darabilkit"), familiaren jatorri ez euskalduna" aitortu" ondoren. Izan ere, bazekien familia jatoHiztun berriak eta bertso mundua – Miren Artetxe Sarasola rriz Extremadura eta Zamorakoa izateak ez zuela bat egiten bertsolariaren irudiarekin: " Erabaki nuen ezin nuela bertso hura hasierako agurrean bota.
‎Bukatu zuenean, zaku bakoitza muturretik altxatu eta astindu egin zuen, zereal aleak hondoraino erorarazteko eta horrela zaku bakoitzera beste bi ontzikada bota ahal izateko. Hirugarren zakua betetzen bukatu zuenean, Hirugarren Alaba ikusi zuen arrabol bat eskuan zuela bat batean sukaldetik ateratzen; Wu Shuk aleak zakuan sartu bitartean, Hirugarren Alabak arrabolaz zanpatu zituen. Horrela, beste zakuetan hamabi edo hamahiru ontzikada soilik sartu baziren ere, hirugarrenean hamabost jarri zituzten.
‎senarrari porchara neureari borcha eguyten didate.237 Testua behar bezala ulertzeko dauden arazoak bazter utzita, bistakoa dena zera da: Martixak ezin izan zuela batera esan deraut eta didate: edo modu batera esan zuen, edo bestera.
‎Berriz ere mahaigaineratu zuten Euskal Herriko sei" estatuek" osatuko zuten konfederazioaren ideia. Aldaketa zen, EAJ berriak ez zuela bat egin estatu haien bereizte eskubidearekin. Dena den, EAJk jarraitzen zuen autonomiaren aldeko jarrerarekin.
‎zer adierazi asmo diegu ikus entzungo digutenei? Idazleen eta musikarien artean sortutako kantagintzak sekulako garrantzia izan zuela batez ere 1960ko hamarkadatik mende amaiera arte euskaldunon sentitzeko, pentsatzeko eta izateko maneran; kantagintza horrek bilakaera izan duela, gaur egun ez diegula orduko gaiei kantatzen edo kantatzen diegunean oso modu ezberdinean, musika beste era batera bizi dugula; kulturaren balio eta baloreak aldatu egin direla.
2019
‎Egia esan, lehen aldiz ekimena azaldu zidatenean ez nuen oso ongi ulertu, baina gerora, ezagutzen joan nintzen heinean ikusi nuen nire filosofiarekin guztiz egiten zuela bat Errigorak: hurbileko merkatua bultzatu, produktu lokala baloratu, eta agroekologiaren alde egiten du.
‎Egileak adierazi du idazle gisa denbora galdutzat aitortzen duela hemeretzi urteko tarte hura, bere idazle izaeran konfiantza falta izan zuela, eta beste zeregin batzuetan saiatu zela; halako batean, Hamaika pauso eleberriaren prestakuntza aldi luzeari ekin zion arte. Historiografietan sarri jasotzen da egilearen produkzioaren eten hura azaltzeko argudio gisa egileak ez zuela bat egiten trantsiziotik hasi eta laurogeita hamarreko hamarkadara arteko euskal narratiban fantasiak, narratiba alegorikoak eta errealismo magikoak nagusi ziren joerekin, eta berea beti errealismoaren ildoa izan dela. Horren adierazgarritzat hartzen da Bernardo Atxagaren (Gizona bere bakardadean, 1993) eta Saizarbitoriaren narratibaren eskutik (Hamaika pauso, 1995) heldu zen" errealismoranzko bira" rekin batean identifikatzea donostiarraren itzulera (Olaziregi 2011).
‎Edo hala iruditzen zitzaion Moritzi, behintzat. Bera txunditzen zuen moduan txundituko zituela gainerako ikasleak ere, batez ere, nobeletako pasarte lizunak ozen irakurtzen zituenean, eta irakaslearekin batera pasarte lizun edo odoltsuen protagonista zela amestuko zuela batek baino gehiagok. Berak egiten zuen antzera.
‎Nik, egia esan, ez nion kasu gehiegirik egiten nindoan bezala nindoalako, eta itzelezko buruko min harekin gainera. Hogei urte zaramatzala garraiolari lanetan kontatu zidan, ganadua eramaten zuela batetik bestera, normalean Extremaduratik iparraldeko hiriburuetara, eta oraingo honetan hegoalderantz zihoan kamioia hustu ondoren. Krisi garaiak zirenez, esan zuen, ganadua eramateaz gain prest zegoen orain edozein motatako karga eramateko.
2020
‎Anatx eta bere osaba Otaño hori hasi ziren jo eta ke, eta gu ere animatu ginen. Eta gogoan dut Euzkitze deseroso sentitu zela, ez zuela bat ere disfrutatu, ez zegoelako bertsotan egiteko baldintza gutxienekorik. Bertsogintza bizitzeko modu ezberdinak daude, eta nik oso ondo ulertzen dut Euzkitzek orduan eta gero ere izan duen jarrera eta eskakizun maila.
‎Dena den, Zavalak berak berehala igarri zion bertsopaperak ez zuela bat bateko bertsoak izandako susperraldirik izango.
‎Behiala bost diario, lau, hiru ekarrarazten zituen. Aspaldi esana zuen nahikoa zuela batekin. Paperean beti," bere adinean" ez baitzen sareetan ibiltzen hastekoa.
2021
‎Eta, gizonak eskaintzen zion adiskidetasuna bertutez eta asmo onez hain betea ikusirik, ohorez beterik sentitzen zen damatxoa horren pertsonaia bertutetsuak maite zuelako; eta hain harrera ona egiten zion, non gizonak ez baitzuen deus hobez kontentatzeko asmorik. Baina gaiztakeriak, pausu ororen etsaia denez, ezin zuen onez eraman bizitza zintzo eta zoriontsu hura; eta hala, batzuk damatxoaren amari joan zitzaizkion erranez harriturik zeudela zaldun hura bere etxera hainbertzetan joaten zelako eta ustez alabak atxikitzen zuela batez ere, anitzetan ikusten baitzuten harekin solasean. Amak, ez baitzuen neholako dudarik zaldunaren zintzotasunaz eta segurago baitzegoen haren onestasunaz bere haur guzienaz baino, atsekabe handia hartu zuen begi txarrez ikusten zutela entzunik; hainbertzeraino non, finean, gizonen gaiztakeriak ekartzen ahal zuen eskandaluaren beldurrez, aldi batez bere etxera ohi zuen bezala ez joateko eskatu baitzion; gizonari irensten zaila iduritu zitzaion kontu hura, jakinik haren alabarekin izaten zituen solas egokiek horrelako urruntzerik ez zutela merezi.
‎Handik aurrera ehizara joan nahi zutenean Hudayr etxeko mutil morroi ezagun bati galdetzen zioten Muhammadekin ez topatzeko, garbi baitzegoen ez zuela bat ere erreparo edo beldurrik haien kontra egiteko. Azenarik egun hartatik aurrera gogo handiagoz ekin zion arabiera ikasteari.
‎Organoan euskarazko kantak jo izan zituela? Zuzentza gorrien aldean zegoela, gogo onez egingo zuela bat haiekin, esan zuela?». Frogarik behar ez zen.
‎Mugaren bi aldetan txoko gehienak ezagutzen zituen”. Dirassarrek gogoratu du Nafarroako historia jorratu zuela batez ere Etxarrenek: “Ikerketa sakonak akuilatu zituen lehengo bizimoldeetaz, lehengo lanez eta gaineratikoez.
2022
‎Ohartu zen, ikusteaz gain, usain zezakeela ere lorategian amak landatutako arrosondo bakoitzeko arrosa bakoitzaren lurrina: arrosa horiarena gozo gozoa zelarik, gorriarena berriz beroagoa; eta usain bakoitzak bere tokia zuela, ez zuela batak bestea trabatzen, Madame Barisek ikasgelan koloretako margoak ordenatzen zituen bezalaxe, bakoitza bere tokian. Zoragarria zen benetan.
‎Amak beti esaten zuen ez zuela inork bere penen berri izan behar. Horrek ahul bilakatzen zuela bat besteen aurrean, etxeko sua etxeko hautsez estali behar zela. Ez zen bera izango usadio zahar hura hautsiko zuena.
‎–Hemen lehen kolpeekin kantatzen hasten diren kakatiek higuina eragiten zigutek –erantsi zuen besteak, eta zer egin ez zekitela jarraitu zuten, nire burua eskuetatik zintzilik zuela bata eta hari laguntzeko prest bestea– Nondik nora esan du. Elgoibartik Markinara?
‎Esan zien ez zuela bat egingo haiena zen ezertan.
2023
‎Luteroren inguruan horrelako asko zeudela eta nekez manten zitzakeela denak. Felipek pentsatu zuela bat hari bidaltzea, jabegabe zegoen eliza baterako; bere ingurukoak haren mantenuaren kargu egin nahi ez bazuten, itzultzeko berriro.
‎Bagenekien alde militantea eta alde golfoa banatzen, nahikoa zen babes neurriak areagotzea. Baina arima bikoitzarenak ez zuela funtzionatzen zioten behin eta berriro, horixe bera pentsatu zuela batek baino gehiagok 1980ko hamarkadan eta guztiek bukatu zutela kanposantuan, ea ez al nintzen osaba Gorkaz gogoratzen. Badakizu?
‎PSE EEk ez zuen PSNren iritzi bera izan duela sei urte. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1960 eta 2014 urteen artean izandako tortura kasuen inguruko txostena aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak 2017an, eta PSE EEk orduan jakinarazi zuen ez zuela bat egiten azterlan horrekin, «ez mamian eta ez forman», sozialistak gobernuan bazeuden ere. Besteak beste, «gatazka baten teoria elikatzen» zuela iritzita arbuiatu zuen txostena.
‎Gogoan du makila batekin ari zirela biak jolasean. Eta ikusi zuela bat batean objektu bat errekako harrien artean. «Hartu nuen eskuetan, eta pisua zeukan.
‎New Blue Sun en ernamuina bitxia izan zen, Andre 3000k berak aitortu duenez. Supermerkatu batean topo egin zuen Carlos Niño ekoizle eta musika eragilearekin, eta azken horrek, jakinda Andrek txirula jotzen zuela batean eta bestean, Alice Coltraneren omenezko kontzertu batera gonbidatu zuen. Berehala hasi ziren lanean, Andre flautarekin eta Niño perkusioekin, eta segidan batu zitzaizkien Nate Mercereau gitarrarekin eta Surya Botofasina teklatuarekin.
‎Aurtengo taldean ere zalantzak zeuden ea Ivanovicek jokalari batzuei nola eragingo zien. «Mundu guztiak pentsatu zuen Howardek sufritu egin behar zuela harekin, ez zuelako defendatzen, edo Monekeren izaerarekin ez zuela bat egingo», adierazi du Muntionek, baina ez da horrela gertatu azkenean.
‎Lynsey Addariok elkarrizketa batean esan zuen afganiar emakumeei egin zizkien argazkien bidez irakurleei erakutsi nahi ziela" nor ziren egiaz emakume haiek; etxean edo beren seme alabekin ikusiz gero,[...] argazki zabalagoa izango zuten". 111 Salbamendu feministaren ustezko helburuak gerraren indarkeria zilegiztatzen duen era berean, haren subjektuei laguntzen dietela esateak ere gezurrak eta engainua nahieran erabiltzeko carte blanche edo justifikazio moral bat eskaintzen die kazetari feminista zuriei. Addariok, saiatu zelarik talibanen mendeko neska eskola sekretu batean argazkiak egiten, kamera bat" ezkutatu zuen poltsan". 112 Afganiar gizon batek eragozpenak jarri zizkion" bere" emakumeei argazkiak egiteko (badirudi Addariok gizonekin antolatu zuela batik bat bere erreportajea), eta gure erreportari feminista txit eredugarriak ez zien jaramonik egin haren protestei, matxismo nazkagarria zerielakoan; tamalez, baina, ahaztu egin zitzaion bere liburuan kontatzea nola lortu zuen edo lortu ote zuen emakumeen baimenik. Baliteke beste kasu batzuetan kontu handiagoz ibili izana baimena lortzeko (nahiz hizkuntza jakin ez), baina, aldi hartan, ez dago garbi baimenik eskatu ote zuen, eta, liburuan horri buruz deus esaten ez duenez, pentsa daiteke garrantzitsuena ez zela baimena izatea, baizik eta argazkiak egitea.
‎Aztoramenduan ez zuen gauez lorik egiten eta noiznahi altxatzen zen ohetik, kamisoiaren gainean berokia jantzi, poltsa besotik zintzilikatu eta balkoira ateratzen zen laguntza eske, hilko naute, hilko naute. Marcelak esaten zuen atsoak jaguar bat ematen zuela bat batean eta harramazkak egiten zizkiola etxera sarrarazteko borrokan eskumuturretan ikusi nizkion. Agerraldietan risperidona eman behar zitzaion lo egin zezan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia