Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 10.315

2000
‎Bi puntu hoiek osatzen zuten, nire ustez, erabaki garrantzitsu haren justifikazio ideologiko eta politikoa. Hau da, ETAk tregua deklaratzeko gizarteari eta partikularzki ezker abertzaleari ezagutarazi zizkion arrazoiak. Bere arrazoiak, noski.
‎Testu honek ematen dio hasiera prosaren atalari eta ondoren Axularren «Gero» (1643) eta Frai Bartolomeren «Euskal errixetako olgeeta ta dantzen neurrizko gatz ozpinduba» (1816) lanen pasarteak datoz. Lehenak «haragizko bekhatuari» hamahiru kapitulu eskaini zizkion . Bigarrenak zehaztasun eta irudimen ikaragarriz deskribatu zuen «plazako piestia zelan egiten dan».
‎Euskarari egingo zion ekarpen ugarietako bat gehiago. Serafin Basaurik eman zizkion azken ukituak liburu honi eta orain gutxi argitaratu.
‎Osotasun honek benetan berezi egin zuten eibartarra bere lagun eta herrikideentzat. Maitasun eta errespetu honen erakusgarri izan ziren, besteak beste, Eibarrek bere heriotzaren ondorenean eskaini zizkion bi omenaldiak: lehenengoa Orbea frontoian, Natibidade egunez, eta bigarrena abenduaren 26an, «Bai euskarari»ko ekitaldien barruan.
‎artalde koxkor bat bazen gure etxean, eta oso negu txar batek ardi gehienak akabatu zituen. Negu hari bederatzi puntuan hamabi bertso jarri omen zizkion , eta bertso onak omen ziren gainera. Harek gogoan zeramatzan, baina pena da galdu egin direla, ez baitzituen idatzi.
‎Azkenik, esan beharra dago entitate honen emaitzak hobeak izango zirela honek ez balu MCCren I+G (Ikerkuntza eta Garapena) politikan ekarpen ekonomiko berezirik egin. 1999 urte amaieran Euskadiko Kutxak 4.300 milioi pezeta eman zizkion MCCri bere ikerkuntza eta garapen programetarako
‎Urte horietan, eta soilik teorikoki bada ere, Castro Urdiales Bizkaiko jaurerriari lotua egon zen. 1366ko Libouneko hitzarmenean, Pedro I erregeak Eduardo III.aren seme Printze Beltzari eskaini zizkion Castro eta Bizkaiko jaurerria. Printze Beltzak bere" Seigneur de Bizcay et de Castro D' Ordiales" titulua erantsi zien aurretik zituenei, baina Pedro I.ak berak lurralde hauetan sartzea debekatu zion.
‎XVI. mende bukaeran jasandako izurrite larri baten ondoren are nabariagoa egin zen Castroko egoera kritikoa eta ordutik bertako ordezkariek hainbat saiakera egin zuten hiribildua Bizkaiko jaurerriaren barruan sartzeko. Horrek abantaila fiskalak ekarriko zizkion eta azpiegituran hobekuntzak egitea ahalbidetuko. Bilboko portuko interesekin topo egiten zuen, ordea.
‎Vox populi da EAJk iazko udal hauteskundeetan ez zituela lortu berak nahi zituen helburuak eta horregatik prozesua izugarri galgatu zutela. EHk garai hartan hiru proposamen egin zizkion EAJri: lehenik, Udalbitzako batzarra uztailean bertan egitea proposatu genien eta beraiek ezezkoa eman ziguten; bigarrenik, trantsizio hau guztia elkarrekin diseinatzeko konpromiso politiko bat egitea, eta ezetz; eta hirugarrenik, jadanik Gasteizko Gobernurako egindako hitzarmena udal eta diputazioetara eramatea, eta horri ere ezetz esan zioten.
‎BERTA Abelleira PPko Ermuko zinegotzi ohiak, egun Ermuko PPko zinegotzi den Jose Maria Cordoni heriotz mehatxuak egin zizkion iragan azaroan, ETAk su etena hautsiaz bat. Cordonek salaketa jarri ondoren eta Ertzaintzak zegokion ikerketari ekin eta gero, mehatxuak Abelleira zinegotziaren telefono mugikorretik eginak zirela argitu zen," Ardi beltza" ikerketa aldizkariak bere azken zenbakiko erreportaje batean argitaratu duenez.
‎Horrela, adibide bat jartzearren, 1999ko ekitaldian, orain arteko azkenean, Iberdrolak 129.803 milioi pezetako (5.192 milioi libera) mozkinak izan zituen, zergak ordaindu aurretik. Beraz, sozietateen zergari dagokionez, mozkin horiengatik 50.357 milioi pezeta (2.014 milioi libera) ordaindu behar izan zizkion Bizkaiko Foru Ogasunari.
‎Joxe Ripiau laukotearen buru Iñigo Muguruzaren hitzak dira, eta ez gaur goizean esandakoak. Taldea desegiteko erabakia eta data iazko urte amaieran hartu omen zuten; hitzok, ordea, duela hiru urte baino gehiago, 97ko ekainean, esan zizkion Muguruzak ARGIAri.
‎Motorren mantenimendua sartzen den programa honen indarraldia 40 urtekoa da. Eusko Jaurlaritzak 5.170 milioi pezetako laguntzak eman zizkion irailean ITPri, eta horietako 1.170 milioi fondo galdu gisa eman ziren.
‎Bakarlari azkoitiarraren lehen diskoak eztabaida eta bizitasuna ekarri zizkion ezusteko handirik emateko gai ez zen musika eszena geldotu bati. Matxinada moduko bat izan zen, sorpresarena, berritasunarena, harridurarena.
‎" Indarkerizko olatu aundi batek gal zorian dauka gizadia". Behin hori garbi utzita, Paulo VI.ari aitatzen entzun berri zizkion auziak mahaigaineratzen zituen: " Gosea... aur galtzeak... gizona lan tresna biurtzea... gizonari buruzpide jakin batzuk ezartzea... itxura gabeko giltzaperatzeak... erbesteratzeak... zigortzeak...
‎Oker zeuden, ordea! Urtain-ek" estuasun latzak pasa arazi zizkion ingles txapeldunari. Arek lurra jo zuan:
‎San Formerio martiriaren bizitza, Frai Juan Marietakoaren eskutik. Eta, 1302 urtean errege Fernando IV.ak Treviño hiriari berretsi zizkion pribilegioak.
‎Eta Dekretu horren 4 artikuluan aipatzen dira Gobernuak berak ezarri zizkion eginkizun nagusiak:
‎Administrazio Publikoetako lanpostuen hizkuntz eskakizunak arautzen dituen Foru Dekretu baten zirriborroaz informatzeko besterik ez dute deitu. Batzordeak kritikak eta aldaketa iradokizunak egin zizkion zirriborroari. Baina batzordearen ekarpenek errespeturik gabeko tratamendua jaso zuten eta zegozkien aktetan jasotako testua ez zetorren bat, ez letraz ezta izpirituz ere, batzordekide gehienek bozketaz erabakitakoarekin.
‎1778koabuztuaren 5ean (urte horretanbertan apezpiku izendatua izan zen). Honek ikasketen egoeraz txostenak bdialtzen zizkion , eta horien arabera, Ordenakokulturafilosofikoaetateologikoanahikourriazen108.Nuntzioak A. Manuel SanBizenterenariaginduzionikasketetakoegitasmoberriaburutzeko. Nuntzioakonartu zuen A. Manuelek egindako egitasmoa eta AitaJeneralari,
‎Egunhaietankonstituziokogobernuarenaurka altxamendua egiteko saioak izanziren, etaFraiBartolomekparte hartzeesanguratsuaizanzuenbakearieta konstituziokoordenarieusteko.FraiBartolomekburuzagipolitikoariidatzizion, zeharkabadaere, berekomentuaezixtealortunahian, etaEzkerraldearenegoera sozio-politikoa eta berak izan zuen esku hartzea azaldu zizkion . Eta Frai Bartolomeriburuzkoalbistezuzenetaberberakkontatuakgutxiditugunezgero,
‎Santanderkoapezpikuak, azaroaren8an, BizkaikoBuruzagiPolitikoariBasamortukokomentuarenaldeidaztenbaitio:. Nopuedodisimularlapenaquemecausa lasupresióncasiinevitabledeeldelCarmelitasdeSestao, conocidoconelnombredeDesiertoqueaunquesehallaeneldistrinodeeseGobiernopolítico, pertenece a midiócesis?; etakomentuhorreniraupenaren aldeko hainbatarrazoi eman zizkion : konstituzioarenaldeko jokaera; udalbatza guztiekin bakean bizi izana; huraixteakoraindikzailagobihurtukozukeelaapezpikuarenlana372.
‎1982an, EITBren sorrera legeak bi helburu ezarri zizkion telebistagintzari: euskalkultura eta hizkuntza sustatzea eta, gainera, herritarrentzako informazio eta integrazio lanabesa izatea.
‎Emisio banda horien finkapena, baita Uhin Luzeena ere, zeina RNEri egokituzitzaion esklusiban?, urriaren 27ko 2648/ 1978 Dekretuaren bidez egin zen, eta Estatu mailako hirufrekuentzia zehaztu ziren bertan Uhin Ertainetan eskuragarri. Horietako bi Estatuari berari esleitu zizkion (RNE eta RCE); hirugarrena, zeharkako gestioan, ekimen pribatuaren artean banatu zen. GobernuAutonomikoak, hortaz, emisio banda modu hori baliatzeko aukeratik kanpo geratu ziren.
‎eta. Syndicat Intercommunal pour le Soutien a la Culture Basque? delakoelkarteak, zeinaren bidez hark ETB1 Ipar Euskal Herrian ikusi ahal izateko komunikazio ekipamenduenuzketa eta instalazioa egingo zizkion bigarrenari, honek TDFrekin (Frantziar Estatuko Telekomunikaziokorporazioa) lortu beharreko akordioaren funtzioan betiere.
‎Fritz ek Goodman i Gestal Therapy liburuaren bigarren zatia agindu zion, hots, alde teorikoa, ikuspuntu berriaren oinarriak zeuden aldea. Honetarako berak eskuzegindako oharrak pasa zizkion , baina Goodman ek ez zuen transkribaketa soilaegin, berak sortutakoa ere jarri baitzuen eta eragin hau oso nabaria izan baitzen.
‎Anartean ez zen lo egona Txillardegi kulturaren arloan ere. Euskara Batuarihastapenak eman zizkion Baionako Biltzarraz 1964ko abuztu hondarrean (29). Urtebetez astero lan egin genuen Euskal Idazkaritzaren aretoan, Enbatako bulegoarenaldamenean, iparraldeko idazle zenbaitek eta hegoaldetiko iheslari batzuek (EAJkozein ETAkoek). Txillardegi genuen gidaria.
‎Gizakatuak bai ostu gura zuen gorpua, baina ez du ematen horretarako estali zuela sobrekamaz; eta pertsonaiaren famak eta ingurugiroak xede onik iragartzen ez duten arren, intxaur barruko sobrekamak esanahi baikorrari indarra ematen dio, dudarik gabe, horrelako oihal ederrak onerakoak izaten baitira Europako tradizioan: Mari Errauskinekprintzearen dantzaldira joateko jantzi zituen soineko miresgarriak intxaur oskol bateansartuta ekartzen zizkion amabitxi maitagarriak.
‎Ulertzen du orain, gertatu zaion fiaskoa erezergatik izan den: gizakiak egiaz maite duena absolutua izaki, Mirenez maitemintzean, absolutuaren gaitasunak eratxiki zizkion hari, liluraturik9 Hots, maitaleak, ez dauzkandohainak ikusten dizkio maiteari. Gero, errealitatea ametsak baino apalagoa aurkitzenda, eta desengainua dator.
‎Aurreko orrialdeek ez dute ispilatzen euskarak urte haietan bere bizitza sozialorokorrean jasan zuen erasoa. Gu, hemen, frankismoak eliza barnean euskarari jarrinahi izan zizkion muga hertsiez aritu gara (eta agiri jakin eta elkarrekin lotutakobatzuetara mugatu). Bere mugatasunean, gertakariak interes orijinala du, besteak bestesistema frankistaren barruko kontraesanetako bat euskararen eta katalanaren ingurukohau dela erakusten baitigu auzi honek.
‎erdara zekien euskaldun askokgaizki zekien, artean, bigarren hizkuntza hori. Halako bat bateko administrazio kolpeakbaino min eta kalte handiagoa egin zizkion euskaldungoari, bere hizkuntz erabilpenetan, ondoko bi hamarkadetako hizkuntz politika orokorrak(). Hala ustedugu, behintzat, hori baieztatzeko azterlanik ez dagoen arren.
‎Zuriz jantzitako moja bat agertu zen gelan eta gaixoari buruzko azalpen teknikobatzuk eman zizkion Aita Arbizuk ahapean. Gero niri begiratu eta halaxe esan zidan:
‎Kopuruak etengabe goitituz joan dira Eusko Irratia sortu zenetik. 1996an CIESek 252.000 entzule esleitu zizkion EITB taldeari irratiaren esparruan.
‎Kontrabaxua ere sar daiteke sailkapen honetan, ahots hau ohiko baxuarena baino ahots grabe eta sakonagoa delarik.54Historian zehar, modak eta gustu estetikoen garapenak izan direla-eta, ahots mota batzuk potentziatu dira besteen kaltean.Giza ahots onak hiru eskala eduki ahal ditu. Kontatzen denez, Felipe V.ari penak arintzeko abestiak kantatzen zizkion Carlo Broschi (1737) hiru eskala eta erdira heltzen zen.Baina, ahotsak beste modu batez ere sailka daitezke, ahotsaren kualitatea eta inflexio eta intentzioa kontuan hartuz: 1) Ahots estentoreoa edo trumoi ahotsa: ahots gogor eta indartsua.
‎Moyano legeak garai berri bati ireki zizkion ateak, eta beraren xedapenek irakasle eskoletako ontziari norabide erregularra erraztu zioten233 Gai honi dagokionez, hezkuntza sistemaren eraikitze prozesuak aurrez aurre zuen erronka, honako hau zen: corpus homogeneo eta zentralizatuaren beharrari erantzutea.
‎Begiak zabaldu zituen, astiro eta beldurrez, heriotzari aurpegira begiratzeko behar den errespetuarekin. Eguzki printza lodi batek mokoa, hegoak, paparra berotu zizkion . Eguneroko eguzki horrek, bere seinaleari kasu eginaz goizero biluzten zen eguzki horrek bidea aurkitu zuen, dinosauru handi eta otzan baten antzera.
‎Haize bolada batek alkandora aurpegiraino harrotu zion, begiak estali zizkion eta haizearen zirimola bultzaka sentitu zuen, nolabait Txema itsaso bortitz hartara jaurti nahian. Alkandora aurpegitik kentzea lortu zuen, baina haizeak ez zuen etsi nahi eta basapiztia bailitzan estaltzen zion behin eta berriz aurpegia.
‎Hilabete batzuk lehenago, arratsaldero entzuten zituen bere amaren eta auzoko andre berri lapikoen kafetegiko txutxu mutxuak. Adarrak nork nori nola jartzen zizkion ondo ikasi zuen tripen barrutik, baita sardina berria zein garesti eta txiki heldu den aurtengoan, eta etxekoneko Lutxiren barruan ere haurtxo xarmant bat ari zela ernatzen. Ekografien arabera (kafetegiko andre batek" koreografia" deitzen zuen horren arabera, alegia) neska zetorrena, gainera.
‎Avalon, Kinlay, Marlborough... Isaac’s ek ireki zizkion ateak azkenean. Tripetan zurrunbilo batek egin zion ihes, pantailak berriro ere" Archivo protegido con contraseña" esan ziezaion ohi baino segundo gehiago itxaron zuenean.
‎Hain barruraino hurrupatu zuen irla haren esentzia, hain bertakoa sentitzen zen. Pozez hartu zuen Catherine hil baino egun batzuk lehenagoko IRAren hiru egunetako su etena, baina gobernu ingelesaren jarrerak apaldu zizkion hasierako ilusioak. Eta beno, holaxe joan zitzaion azken aste hura, Catherine O’Reilly hil zeneko astea, alegia.
‎Rocíok erlojuari begiratu zion, eta agur formal bat luzatu zien biei: Eiderri musu bi eman zizkion masailetan," pozten naiz zu ezagutzeaz" esan ondoren; Txemari, berriz, agur esan zion eskuarekin. " Ea laster aurkitzen garen berriro", bota zien segituan," bariantea egin baino lehenago behintzat".
‎Ez zen beste galderarik, agindurik, erreberentziarik edo purtzileriarik egon. Ordenagailuak baiezkoa eman zion, eta ingurumarietan galdu barik, begietara bota zizkion disketaren barruan urtebetez gordeta egondako hitz haiek. Arma bat bezain zorrotza izan daiteke, askotan, egia.
‎Bitartean, Eiderrek bisita laburrak egiten zizkion . Arratsaldeetako ordu amorfoei itxura konkretua ematen zieten bien artean.
‎Entzun behar direnak... Azken finean Txemak ez zuen zertan bisitatu ere; adeitasunezko keinu bat eskaini eta hara, ia txakurrak ere gainera bota zizkion . Ea kontzientzia lasai duen... falta zena:
‎Eta oraingoan Dublinen baino zapore eskasagoa igarri zion egunerokoari. Laguntzarik ez emateaz gain, Jesukristo dublindar hark kezka eta duda gehiago sartu zizkion Txemari buruan: ze koño zen Eiderrek artxiboaren amaieran idatzi zuen mezu erdi apokaliptiko hura?
‎Barkamena ez da edozelan eskatzen, eta gutxiago edozergatik. Mila eta bat buruhauste sortu zizkion esaldi hark: zer egin zuen Eiderrek Cashelen?
‎Gainera, pentsatu zuen, Eider horretara etorri zen hona, egun batzuez loturak apurtzera eta bera, benetako bera, izatera. Eta agian horrek egoera gogor samar batzuk ekarri zizkion , boteprontoan Eider damura eraman zutenak. Baina hori askatasuna bilatu nahiaren ordaina da, pentsatu zuen Txemak.
‎Gaztetan (eta ez hain urrutiko garaietan ere), gauaren besarkadan ezkutaturik itsas labarretan jesartzen zirenean, Txemak itsaso eta ilargiak oparitzen zizkion . Esku batean kabitzen ez diren eta beraz existitzen ez diren itsaso eta lurrak.
‎Esku batean kabitzen ez diren eta beraz existitzen ez diren itsaso eta lurrak. Eta beste pauso bat emanda, bideak eta herriak eta fruitu arraroak eta kontinenteak eta lurmuturrak eta ezezagunak ziren txoko guztietako gau sargoriak (bere izar eta guzti) oparitzen zizkion Eiderri. " Esaidazu zein lurralde nahi duzun, eta zuretzat konkistatuko dut", promes egiten zion maitale utopikoak, artean poetikotzat jotzen zituen esaldiak erabiliz.
‎Eta malko bat isuri zitzaidan, bozkariozko eta arraitasunezko malkoa. Eta oroitu nuen gaztetako gorroto hura, eta gorroto hura ere besarkatu eta besoen artean urtu zitzaidan, zeren maitasuna ederra da, denik ederrena, baina gaztetako gorrotoak emaiten zizkion ene maitasun hari erliebea eta bolumena —nola zuriak beltzari eta beltzak zuriari—, baita izaitea eta izatasuna ere, azken finean.
‎gaur banoa eta bihar banator... —eta irri egin zidan, erakutsi nahi izan balit bezala ezen ez zuela, artean, umorerik galdu, nahiz eta eritasunak osasunaren harresi eta babestoki kasik gehienak desegin eta porrokatu zizkion orduko.
‎Harri eta zur geratu zen aita, begiak zabal, zeren eta, bere bidaietarik itzultzen zen bakoitzean, beti edireiten baitzuen gure ama bere zerbitzurat, haren obligazinoetarik eta postutik den mendrenik ere higitu gabe, morroi neskameei bere manuak emaiten, txilina noiznahi eskuan —ekarri pitxer bat ur eta garbiontzia honat!, eraman etxeko jaunaren zaldia harat! —, bere senarrari deus ere falta ez zekion amoreakatik. Honek, halarik ere, ez zizkion amari argibideak eskatu, eta, etsiak hartua bezala, bi hitz haiek erraiterat mugatu zen:
‎ene anaiaren irri sardonikoarena, zeina baita, bertze hitz batzuetan, oinazearen irria. Zeren, ote dakizu zenbat sufritu zuen anaiak, hark bere buruari egin zizkion zaurien gaizkoaduraren ondorez. Eta, halarik ere, bere irri harekin ikusten genuen beti, edo bere irri iduriko harekin, hobeki, zeren eta irri hura ez baitzen arraitasunarena, baina nigarrarena eta tristurarena, penarik penagarrienarena eta hortz haginen karraskotsena; eta trufarik krudelenaren irria zen, azpian eta bere maskarapean oinaze neurriz gaineko hura gordetzen zuelako, bizi bizia...
‎Medikuaren joan jinak eta Uraitzeko barberarenak bi egun haietan...! Eta medikuak bere enplastoak eta bere erremedioak eskaintzen zizkion , eta barberak burua ebaki zion —zeren eta Mattinek buruan izan baitzuen kolpea—, harik eta buruko hezurra agerian jarri eta inguru hura garbitu zion arte, odol ustelik gera ez zekion... Aita, bere aldetik, herstura ezin hertsiagoan egon zen, nehoiz ez bezala, medikuari eta barberari galde eta galde, durduzadurak harturik.
‎—Urratu horiek hobeki garbitu behar ditugu. Goazen —eta garbitu zizkion zauriak lorategiko iturrian, eraman zuen Mattin jauregian barrena, eta zaurietarako ukendua eman zion.
‎...za txitatu zizkiona, bertze nonbait erran dizudan bezala, eta nola oiloak eta ahattoek elkar ongi hartzen zuten, oiloak ahattoak bere kumetzat balitu bezala, eta ahattoek oiloa amatzat; gero, dukea bere studiorat zeramala, bertze esperimentu haren berri eman zion —ohol luze batetik erortzerat uzten zuen brontzezko bolarena—, eta segidan fosilak eta erromatarren denborako monedak erakutsi zizkion , hamaika gogoetaren artean, dukea aho zabalik uzten zuela; eta, osabaren studiotik jalgi eta eskaileretan beheiti gindoazela, dukeak galdetu zion: " Eta ba al duzu bertzerik?" Eta osabak ihardetsi zion:
‎" Ordea, zer gertatuko litzateke, baldin uzkia garbitzen hasi orduko, antzara hegaldatuko balitz, eta gu haren gainean...? Baina, oker ez banago, oraino ez dut zerurat joaiteko eguna..."; eta, haren ondotik, bertze mila laudorio egin zizkion dukeak osabari... ez dakit osabaren asmakizun hura zinez laket izan zuelako edo berrikuntza hutsagatik, zeren eta ohikoarekin gogaitzen denak —nola gogaitzen baitzen dukea, dukeak berak bizpahiru aldiz aitortu zigunez— izan ohi baitu gauza berrien premiarik. Haatik, ene osaba asmatzailearen dohainen ez gutiesteko, derradan ezen osabaren asmakizun hark bazuela zerbait onik, zeren eta, dukearen eta kondearen ondotik, sartu ez ziren, bada, dukesa eta kondesa, han barrenean hagitzez ere denbora luzeagoa egiten zutela, biak ere kalaka eta kalaka, toki hura elkarri hitz egiteko eta konfidentzien egiteko ere leku ezin hobea balitz bezala...!
‎Bigarren zezena gure aitak toreatu zuen, arkabuzez tiro egitea toreatzea bada bederen —aitaren auzia, ordea, ez zen toreatzea edo ez toreatzea, baina errege Felipe IV.aren parean paratzea, hark ere, kondearen eta dukearen erranetan, bertze hainbertze egin baitzuen Madrilen, zezen ikuskizun batean—, zeren, bertzenaz, Curro Banderas zeritzàn toreatzaileak toreatu baitzuen. Hiruzpalau burtzi soilik sartu zizkion toreatzaileak zezenari, eta bere morroietarik batek haga luze batez zulatu zion bizkarra, lau hankakoak odol apur bat gal zezan eta, halatan, ahul zedin. Baina zezena, halarik ere, kementsu zegoen artean eta, aitak zaldi gainetik zirikatu zuenean, indartsu abiatu zen hura... harik eta tiro hots bat entzun, eta zezena hil mutu geratu zen arte.
‎Eta erretiratu eta baztertu zituzten panpinak, eta Curro Banderas eta bere morroi taldea bere egitekoan murgildu ziren. Eta, hala, sartu zizkion toreatzaileak zezenari bi burtzi, eta peoi batek hiru hagatxo; jaurtiki zizkion bertze peoi batek lantza batzuk —dozena bat bai—, lizar adarrez eginak; jaitsi zen toreatzailea zalditik, lotu zion zaldiari buztanetik soka bat, egin zuen bertze sokaburuarekin lakio bat, igan zen berriro zaldi gainerat lakioa eskuan zuela, hurbildu zen zezenaganat, ezarri zion lakioa buru adarretan, eta, l... Eta, erdietsi zuenean bere xede kasik ezinezkoa zirudiena, deitu zituen ikusleak, zezena akaba zezaten amoreakatik.
‎Eta erretiratu eta baztertu zituzten panpinak, eta Curro Banderas eta bere morroi taldea bere egitekoan murgildu ziren. Eta, hala, sartu zizkion toreatzaileak zezenari bi burtzi, eta peoi batek hiru hagatxo; jaurtiki zizkion bertze peoi batek lantza batzuk —dozena bat bai—, lizar adarrez eginak; jaitsi zen toreatzailea zalditik, lotu zion zaldiari buztanetik soka bat, egin zuen bertze sokaburuarekin lakio bat, igan zen berriro zaldi gainerat lakioa eskuan zuela, hurbildu zen zezenaganat, ezarri zion lakioa buru adarretan, eta, lakioa hersturik, jira-biraka hasi zen segidan lau hankakoaren inguruan, harik et... Eta, erdietsi zuenean bere xede kasik ezinezkoa zirudiena, deitu zituen ikusleak, zezena akaba zezaten amoreakatik.
‎Hatsarrean, halarik ere, txantxetan ari zitzaidala pentsatu nuen, baina ez, zeren eta, osaba eta biok han geundela, aita iragan baitzen aldamenetik, zaltegietarat edo zihoala. Eta osabak aitari deitu eta bere asmoak agertu zizkion .
‎Eta galdetzen zigun behin eta berriro —sumak eta errestak orain, multiplikazioneak eta dibisioneak gero, guztiak nahasirik batzuetan—, eta apustu iduriko haietan garaile izaiten zenari poltsikoan gorderik eramaiten zituen hurrak edo intxaurrak emaiten zizkion .
‎Eta, egun batean, xakeari buruzko historia harrigarri hura kontatu zigun: nola gizon batek joko hura asmatu, erregeganat joan, eta nola honek erran zion ezen eska ziezaiola nahi zuena, asmakuntzaren ordain; eta eskatu zizkion asmatzaileak taulako lehen koadroagatik bi gari bihi, hurrengoagatik lau, eta hurrengoagatik zortzi, bakoitzean bi aldiz gehiago... eta erran zion ezen segi zezala gisa hartan koadroz koadro, hirurogeita laugarrenerat arte, eta hirurogeita laugarren eta azken koadroak jakinaraziko ziola berari eman beharreko ordaina; eta kontatu zigun nola hatsarrean erregek irri egin zion, baina baita harri eta ... Eta jartzen gintuen aitonak problema haren erresoluzionean... eta, kalkuluak egin ondoren, kontatzen hasten ginen numero luze hura, eta milioien, bilioien eta trilioien artean galtzen ginen, zeren numero hark infinitutik hurbil behar baitzuen, eta infinitua ez zegoen nehola ere atzemaiterik.
‎Abuztuko bigarren igande hartan —urbiaindarrok santaklarak ospatzen ari ginela, hain zuzen ere—, bazuen, gainerat, bertze estakuru bat, zeren eta Pedro Huizik akabatu berria baitzuen kaperako freskoa, zeinean nihaurk ere lagundu bainion, atsegin handiz, batik bat lehen eta azken egunetan —zeren gainerako egunetan, bertzenaz, aski eta sobera izan bainuen Elbiraren kontuari eta ondoko kontuei buru egiten—, eta zeinean agertzen baitziren Frantzisko Xabierkoa eta san Inazio Loio la koa, hau zutik eta hura belauniko, biak ere zirkulu batean: zirkulua inguratzen, berriz, Loiolakoak Xabierkoari Parisen xuxendu zizkion hitzak —aita Bartolo mek hain atsegin zituenak—, Xabierkoaren konbertsionea ekarri zutenak, eta Pedrok latinez paratu zituenak: Quid enim prodest homini si universum mundum lucretur animae vero suae detrimentum patiatur? 13
‎Gau hartan haizeak gogor jo zuen, eta iduritu zitzaidan ezen haren txistuak bertze munduko bozak zirela eta guztiek baterat akusatzen nindutela: " Salatu eta saldu duzu zeure anaia, eta norat zoaz, Joanes, norat zoazzz...?" Eta bozak eta txistuak ez ziren isiltzen, eta nola anaiak, ezinaren ezinaz, burkoaren azpian gorde behar izan zuen bere burua, aitak eman zizkion azoteen ondotik, hala gorde behar izan nuen nik neurea burusien azpian, ahalkearen ahalkez.
‎nola Sarako erretoreak Etsai zeritzan deabruarekin ikasi zuen Salamancako haitzuloetan, norat joan baitzen Teologiaren eta magiaren ikasterat, bere anaia batekin eta bertze lagun batzuekin, eta nola, ikastekoak ikasi ondoren, ikasleetarik batek geratu behar izan zuen deabruaren zerbitzuan, beronekin egin tratuaren arabera; eta ikasleek hartarakotz zotz egin zuten, eta Axularren anaietarik batek geratu behar izan zuen; eta, orduan, anaiaz urrikaldurik, Axularrek erran zion deabruari ezen geratuko zela bera, haren orde; eta, anaiaren orde han berean geratzen zelarik, manatu zion deabruak Axularri ezen atera zezala ura osin batetik, baliaturik galdara batez, zeinak baitzuen hondoan galbahe bat, eta manatu zion, halaber, ezen, noiz eta galdetzen baitzion non zegoen, ihardets zezala Axularrek: " Hemen nago!"; baina, orduan, nola gartzela hartarik eta trabailu ezin nekeago hartarik ihes egin nahi baitzuen, bururatu zitzaion Axularri ezen bi hitz haiek irakatsi behar zizkiola galbaheari; eta irakatsi zizkion Axularrek galbaheari bi hitz haiek eta, hala, Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat; eta bazihoan Axular kanporantz, eta galdetu zion deabruak: " Non hago?", eta galbaheak ihardetsi zion:
‎" Ordea, Indiak urrunegi daude ni harat joaiteko... eta hura ez da eneganat etorriko nehork erraiten ez badio, zeren zinez bainago harekin izan nuen jokabideaz damu, eta harekin mintzatu nahi bainuke, hil aitzin..." Haatik, bat batean argi bat piztu balitzaio bezala, erantsi zian: ...ntatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean. Eta hire amak hura guztia erran zidaan, eta bertze zerbait ere erraiterat zihoakidaan, baina nik ere hartua nian neure erabakia orduko, zeren, hasteko, itsasoa utzi nuenetik bortz hilabete baineramatzan lehorrean, gogait gaixto eginik, halako suertez, non itsasorat berriro itzultzeko asmotan bainengoen, eta zeren aitzakia ezin hobea izan baitzitekeen hura enetzat ere, Mundu Berria ezagutzeko eta obra on baten egiteko... eta zeren erakutsi nahi bainion neure buruari ezen ez nengoela artean ahiturik, adinean sartua egon arren; eta, hala, arrazoin haiek guztiak buruan nituela, erran nioan hire amari:
‎Eta bere orazinoetan, ohi bezala, eskerrak emaiten zizkion Jainkoari kreazioko kreatura guztiengatik, eta, ohi ez bezala, erraiten zuen etengabe egin bedi eta egin bedi...
‎Eta bazuten dantza bat, arras harritu ninduena, berehala ulertuko duzu zergatik: hartan, indiar batek, beztiturik eta estalirik tigre larru batez, bere dantza dantzatzen zuen bertze indiarren aitzinean, harik eta hauek hura menerat hartzen zuten arte... eta orduan tribuko mediku edo azti zenak mila maradizino jaurtikitzen zizkion tigre kolpatuari, eta erraiten zion, Gorukik aditzerat eman zidanez, joan zedila lur haietarik eta alde egin zezala...
‎ez zen munduan saindurik, ez ama birjinarik, aita hainbertze hunki zezakeenik, nola hunkitu baitzuen duke hark. ...—; oroitzen dut, bada, ezen gure prezeptore jaun Marcel Trinitateari buruzko lezionea ematen ari zitzaigula Mattini eta bioi bere eskola haietarik batean, eta zalantza etorri zitzaidala, supituki, Trinitatearen pertsonak ez ote ziren lau, eta erantsi behar ez ote genien Aitari, Semeari eta Spiritu Sainduari Villagrandeko dukea, hain ziren soberakoak eta neurriz kanpokoak aitak dukeari eskaini zizkion alabantzak eta laudorioak. Eta, handik aitzina, aitak kartaren bat skribatu, eta ikustekoa izan zen nola zabaldu zitzaizkion begiak, hontz jigant batenak iduri, noiz eta dukearen ihardespena jaso baitzuen!
‎Gainerat, herritarren mesfidantza zegoan, eta ez zegoan deus egiterik mesfidantza hura uxatu ezean, etxegoiendarrenak izan ziren lur haiek jabe berria zutenez eta jabe hura Urbiango herria zenez gero: erran nahi baita ezen lur haiek herri lur zirela orduko, Leringo kondearen zerbitzuan aritu zen Burgosko kapitain lagun batenak izan ondoren, zeren, gerla maradikatu haiek galduz gero, kapitain hark bereganatu baitzituen etxegoiendarren lurrak, kondeari eskaini zizkion zerbitzuen ordain, eta zeren, handik urte gutirat, urbiaindarrei saldu baitzizkien kapitainak jauregia eta lur haiek guztiak, Burgostik urrun geratzen zitzaizkiolako eta bere bizitzako mementu batean zorretan sartu zelako. Eta hargatik agertzen zituan herritarrak mesfidati eta gibel beldurti, ez baitzuten sinesten balizko olaren balizko irabaziak lurraren jabetasunetik jaso izan zituztenak baino handiagoak izan zitezkeenik, nahiz eta gure aitak behin eta berriz aitortu zien baietz eta baietz, Urbiaingo elizaren aitzinean zelebratu zen juntan, norat etorri baitzen erregeordearen mandataria ere.
‎Gertaki guztietarik, halarik ere, harako hura datorkit bururat nabariro, noiz eta ama, Mattin eta hirurok osabaren studiorat joan baikinen, paratzen zelarik ama ere izarrei beha teleskopiotik. Eta oroitzen dut, batik bat, nola gelatik alde egiterat gindoazenean, eman zizkion amak eskerrak osabari, luzatu zion eskua, eta osabak muin egin zion... eta ilargiak amaren iduria argitu, eta haren betartea bertze ilargi bat bihurtu zen, biribil biribila eta irriz zirudiena, odolean ilbetea egin izan balitzaio bezala.
‎Erran dizut ezen begi eta belarri zoliko mutila nintzela; izan ere, Mattinen aitzinean aitak mesprezatu egiten ninduen, zeren eta hura baitzen etxeko oina eta harroina, eta ni zoko batean galdu haizea; eta, hargatik beharbada, Mattini gauzak berez heltzen zitzaizkion, lekutik mugitu gabe —hala heldu zitzaizkion, konparazione, primutasuna eta primutasunak eskaintzen zizkion bertze lehentasun guztiak, aitaren benedizionearekin—, hura zelako protagonista eta aktore nagusia, eta ni ikuslea; baina ikusle izaiteak, bertzalde, begia eta behakoa zorroztu zizkidan, zeren eta paratu behar izaiten bainuen honi eta hari beha, hemen zer gerta han zer gerta, eta gauzei hemendik eta handik behatu behar izaiteak eta haiei buruz behin eta berriro pentsatu behar izaiteak bertze...
‎Kanporat egin nuen, eta, sapar batzuen arterat ezkutatzen nintzela, nigarrez hasi nintzen. Eta aitak amari erran zizkion hondar hitzak oroitu nituen: " Iduria ongi zaintzen dut nik, Graziana, sehiek eta menekoek didaten errespetua eta begirunea lekuko; eta bertze zer horiek, berriz... horiek jendearen asmakizunak dira eta atso zaharren erran merranak..." Ez dakit zergatik, baina ez nizkion aitari hitz haiek sinetsi... zeren eta bertze fabore haiek bainituen buruan, eta hiru hitz haiek arras betetzen zuten ene buru barrena, kontsolamenduzko hitz bakar batendako ere tokirik uzten ez zutela...
‎Eta ikusi zuenean ezen Pedro harritu egiten zitzaiola, osabak argibideak eman zizkion :
‎Baina Pedro Huizik hartua zuen orduko bere erabakia eta gauzak bere lekuan jarri nahi izan zizkion :
‎Izan ere, Italian urte luzeetan nehor ere ez eta deus ere ez izan ondoren, norbait eta zerbait izaiten hasi zen Pedro Huizi, orduko Urbiainen. Eta egoera hark halako segurantza eta bere buruarekiko fidantzia eman zizkion . Eta halako bizinahia eta irrinahia ere bai, aspaldiko partez.
‎Izan ere, martxoaren 31n —data haren ingurukoak ziren, oker ez banago, Pedro Huizik santa Klararen koadroari eman zizkion hondar pintzeladak— berrogeita hamar urte bete behar zituen aitak, eta nik ez dakit numero hura seinalatua zelako, zeren mende erdiaren marka baitzeraman, edo aita zinez gizon sentitzen zelako —zeren, Axularrek zioen bezala, gizonak, nehoiz ere izaitekotan behar baitzuen berrogeita hamarretan diru eta hazienda, eta ikusmolde hartarik ezin gizonago izan baitzitekeen—, kontua da ezen...
‎Eta, erlikia hura zetazko oihal puska hartan biltzen zuela, De profundis clamavi eta bertze anitz salmo kantatzen hasi zen fraidea, are seriosago har zezan Bucciok, halatan, haren txantxa. Eta konfesatu zuen frai Domenicok Buccio eta, erraiten ziolarik hark ezen eskumikua merezi zuela erlikia hain gaizki tratatzeagatik, makilada batzuk eta bertze anitz penitentzia manatu zizkion . Eta penitentzia haiek guztiak frai Antonioren alde eta fabore izan ziren, eta hala ase ahal izan zuen honek Catalinarekin bere haragi aseezinaren desira, Buccio bertze egiteko haietan enplegaturik zegoen bitartean.
‎Eta irakurri zuen komisarioak sententzia, osaba Joanikotek burumakur aditzen zuen bitartean; aitzinatu zen borreroa osabaganat; kendu zizkion txanoa eta longaina, gerritik gora biluzik uzten zuela; altxatu zuen zigorra... ebaki zuen zigorrak airea behin, bi aldiz, hiru aldiz... hamar aldiz... eta bertze hainbatetan maradikatu nituen nik inkisidorea eta inksizioneko familiarrak, maradikatu nituen aita Bartolome eta neure ama, eta maradikatu nituen, finean, ikusle guztiak, eta haien kontzientzia guztiak, zeren iduritu baitzitzaidan ezen ...
‎Zeren galdua zirudiena irabazia baitzegoen, eta zeren oinazearen eta libertate faltaren basamortu hartan lore baten petaloak baitziren hitz bakar haren letrak, lau haizeetarat zabalduak. Eta lau haize haietarik bertze haize guztiak sortu ziren, eta haien fereka nabaritu nuen plazako aire arnasgaitzean, jendeak osabari egiten zizkion irrien artean.
‎Eta, Maddalenen zaintze lanei esker, osabaren zauriek hoberat eta hoberat egin zuten, halako moldez, non hamar egun gabe hasi baitzen ohetik jaikitzen. Eta osabak esker oneko hitzak erraiten zizkion Maddaleni, eta Maddalenek berdintsu eta orobatsu ihardesten zion osabari, zorionaren irria ezpainetan.
‎Togas makurtuak aparatua besagainez tinkatzen zuen, belarria zanpa zanpa eginda, eta eskuak orri baten gainean zerabiltzan oharrak hartzeko. Nire behin behineko nagusiak eskerrak eman zizkion , lotsakorregi, berriemaile niretzat ezezagunari. Telefonoa gakotu gabe mintzatu zitzaidan:
‎Zenbait minutu geroago, berdintsu egin zuen bigarrenez atera zizkiguten xerra errusiar zigortuekin. Nire arrazoiei berriz ere entzungor egiten bazien, tripakada pozoitsuak barrenak xehatuko zizkion esperantza geldituko zitzaidan, bederen.
‎—Poztu...? —haren mintza doinuak ez zuen duda izpirik utzi, nire semeak sorrarazten zizkion sentipen ezkutuen aitzin gibelez— Nola pozten ahal naiz, haren ama nora eta norekin joan den ere ez badakigu?
‎Bere" txilibita" jaten ari zela, Soria gorrotoa eta aldi berean miresmena sorrarazten zituen ikuskizuna zen, erabat biribildua izateko gure isiltasun bekaiztiaren laguntza behar zuena. Duintasun afera bat bazen hitzetaratu gabeko ikusmin horretan —inork ez zuen bere burua beheitituko, Soriaren" txilibita" ikuste hutsak tripa barnean eragiten zizkion erreakzio kimikoak aitortzeraino—, baita zakur makilatuaren etsimendua ere: Soriak, bere ogitartekotik, eskupean gintuen ordenako saindu fundatzaileari ere ez zion emanen, bere hilobi italiarretik jalgi eta horretara propio gure patioan agertuta ere.
‎Beharrik, ez zen orain arte ezagututako ibilgailu ofizial kristal iluna. Matrikulak salatzen zizkion urteak, baina marra bakarrik ere ez zuen agerian eta garbiketa tunel batetik zuzenean etorria bezainbat distiratzen zen. Hiriko plazarik zentriko eta jatorrenetariko batean ginen, eta abuztuko igandea izanik ere, bi hiru itzuli egina nintzen neurea aparkatzeko lekurik aurkitu artean.
‎—Bertze kontu bat. Gaur goizean ohartu gaituk, zenduari idazkari lanak egiten zizkion emaztekiarekin batera bulegora joan garenean.
‎Unaik doi doi argitu zuen bisaia. Ezikusi nabarmena eginez, bere ondoan zetzan jostailu elektronikoa hartu eta hari josi zizkion begiak.
‎Semaforo gehienak gorriz pasatzen zituen, eta bertze auto batekin talka egin nahi ezean nahitaez gelditu beharrekoetan, zartaka ekiten zion ibilgailuko saihets metalikoari, eskua leihatilatik at inarrosiz. Kanpoko argiak bizi laburreko izarñoak piztarazten zizkion behiala soildurik ezagututako buru gaineko mataza gominaztatuan.
‎Hamaikak eta bortz, zigarro bat dagoeneko pipatua eta Ana agertu gabe, sartzera deliberatu nintzen. Gure aitari" camparyak" prestatzen zizkion zerbitzari bera zen barraren jabe, zimurrago, makurrago eta pultsuz herrariago, baina bera. Begiak nigan pausatu ahala ezagutu ninduen:
‎Minutu ezbaitsu baten ondoren, ispiluaren aurrean jartzea erabaki zuen. Deseroso sentitzen zen, eta bat batean berealdiko izu batek jan zizkion begiak. Bizarra egiteko makina zuen eskuetan hartuta, tinko, eguneroko lan horri ekiteko asmoz; baina menderatuko ote zituen bereak ez ziren esku haiek?
‎Hala ere, nondik edo handik indarrak bildu ez legoke soberan orain esatea Cola Cao katilukada bete betea gosaldu zuela, eta lanera joatea erabaki zuen, txoritxoa inori erakutsi beharrik izango ez zuela eta. Bulegora iritsi ahala, komunera bideratu zuten oin sendo gihartsuek; ispilu aurrean jarri, eta, haur aplikatuen gisa mihia hortzartean zuela, galtzak jaitsi, eta ordurako leher zorian zuen zakil izugarriari sekulako astinduak eman zizkion , berrogeita hamazazpi hain zuzen ere, eta, esnetzean, intziri luzeetan eta dardar hordigarrietan ito zen. Gozamen une berdingabeak arindu zion pixka bat murrina, eta txistua jotzen harrapatu zuen zuzendariak komunetik irteterakoan.
‎gizona zen, finean? Galdera sorta hark barrenak kordokatu zizkion , azkenak bereziki: gizona zen?
‎Eta guztietan garbiena, erabiliena eta sinesgarriena gaixo zegoela esatea zen, ohean zegoela gripe izugarri batek jota. Halaxe bota zuen aitzakia han eta hemen, eta eragozpenik gabe izan zen berriz ere sinetsia (amak aholku ugari eman zizkion telefonoz, baina ez zegoen semearen etxean azalduko zen kuidadorik: elbarria zen); hortik aurrerakoak Brown jaunaren guztiz gogoz kontrara gertatu ziren, barne indarrak kontrolatu balitu bezala:
‎" Nire estasi bakarra onanismoa da". Eta keinu egin zidan ezker begiaz, keinu berezi bat, keinu bat zeinaren bidez eta gauzak bere onetik gehiegitxo ateratzen saiatu gabe adierazi nahi baitzidan ederki ezagutzen zuela nire iragana, alegia nire iragan onanista, eta ez ibiltzeko orain larritasunekin eta are gutxiago oraindik hura ezkutatu nahian; eta bekainak okertzeko modu ezohiko harengatik eta gero, ukabila itxi eta eskuari eman zizkion astindu azkar eta, batik bat, bortitzengatik, iruditu zitzaidan barre egin nahian zebilkidala gizagaixo suharra, bi arrazoi zirela medio: bat, neure iragana ezkutatu nahi izateagatik; bi, bizimodu hura utzi izanagatik.
‎Nik ez nion, berriz diot, halakorik ikusi. Harritzarra aise jaso zuen gerri pareraino, amen batean; behin hantxe eroso ipini zuelarik, hamalau txortaldi jo zizkion segidan, su eta fu, begiak zuri zuri, mihia hortzartean dantzari, espasmodikoki. Neu izan nintzen txalojole bakar; beste milaka begi ezin zabalduago haiek zer adierazi nahi zuten ez dut sekula jakin.
‎Migelek ez entzuna egin zion, eta zuzendariari esandako gauzak biribildu zizkion nire maisuari. Lasai zegoen anaia; ni kizkurtuta bezain lasai hura.
‎Eguerdiaren giro lasaia puskatzen zuen errainaren abestiak, eta baserriari hegaletik zihoakion ibai isilak festa bero batean aska  tzen zituen ibai hondoan zituen damu eta nahigabe guztiak. Egoera hark aitortu ezinezko grinak sortzen omen zizkion agureari. Ez nion ezer ulertzen.
‎Sermoian ari zen apaiza: " ez pentsa Jesusen basamortuko egonaldia laburra izan zenik"; eta ziur nengoen Andre Madalen eta Altza, Felipe ikasiko nituela, zaila izango zitzaidan noski, baina gelan sartuko nin  tzen;" deabrua azaldu zitzaionean hiru proposamen zikin egin zizkion "; desiratzen nengoen astelehena iristeko, eskolara joango nintzen, eta lagunei erakutsiko nien, nola lortu nuen galdetuko zidaten guztiek, baina nik, harro, hura hutsa zela adieraziko nien;" gizona ez da ogiz bakarrik bizi"; hobe izango nuen, beharbada, astelehenean eskolara ez eramatea, abestiren bat ikasten nuenean eramango nuen; patrikatik atera nuen esku ahurrean ezkutatuta, et...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 10.315 (67,90)
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 3.537 (23,28)
Alberdania 1.022 (6,73)
Booktegi 943 (6,21)
Berria 934 (6,15)
Susa 778 (5,12)
Pamiela 716 (4,71)
UEU 230 (1,51)
Maiatz liburuak 230 (1,51)
Argia 202 (1,33)
EITB - Sarea 131 (0,86)
Labayru 125 (0,82)
Euskaltzaindia - Liburuak 124 (0,82)
Consumer 114 (0,75)
Euskaltzaindia - EHU 106 (0,70)
Karmel Argitaletxea 76 (0,50)
Jakin 73 (0,48)
Open Data Euskadi 65 (0,43)
Herria - Euskal astekaria 56 (0,37)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 54 (0,36)
Uztaro 48 (0,32)
Guaixe 45 (0,30)
Bertsolari aldizkaria 44 (0,29)
Jakin liburuak 43 (0,28)
Karmel aldizkaria 41 (0,27)
Urola kostako GUKA 40 (0,26)
goiena.eus 35 (0,23)
Hitza 34 (0,22)
Erlea 32 (0,21)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 31 (0,20)
hiruka 29 (0,19)
Kondaira 26 (0,17)
erran.eus 25 (0,16)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 24 (0,16)
Goenkale 23 (0,15)
Txintxarri 19 (0,13)
Deustuko Unibertsitatea 18 (0,12)
Karkara 16 (0,11)
Uztarria 15 (0,10)
aiaraldea.eus 15 (0,10)
Euskaltzaindia - Sarea 14 (0,09)
aiurri.eus 14 (0,09)
HABE 13 (0,09)
ETB dokumentalak 13 (0,09)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 13 (0,09)
uriola.eus 12 (0,08)
Ikaselkar 11 (0,07)
Anboto 11 (0,07)
AVD-ZEA - Editorial Dykinson 10 (0,07)
Ikas 9 (0,06)
alea.eus 8 (0,05)
AVD-ZEA liburuak 7 (0,05)
Aldiri 7 (0,05)
Euskalerria irratia 6 (0,04)
plaentxia.eus 6 (0,04)
LANEKI 5 (0,03)
Aizu! 4 (0,03)
Osagaiz 4 (0,03)
barren.eus 4 (0,03)
Maxixatzen 4 (0,03)
Noaua 4 (0,03)
Zarauzko hitza 4 (0,03)
Euskaltzaindia - Karmel 3 (0,02)
ETB serieak 2 (0,01)
Mailope 2 (0,01)
Chiloé 1 (0,01)
ETB marrazki bizidunak 1 (0,01)
Sustraia 1 (0,01)
aikor.eus 1 (0,01)
Berriketan 1 (0,01)
Euskaltzaindia – Sü Azia 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia