2015
|
|
Jainkoak mesede hau egiten duen lehenengo aldian, Haren Maiestatea bere Gizatasun guztiz santuaren irudizko ikuskariaren bidez agertu nahi izaten zaio arimari, ongi uler dezan eta hain dohain zoragarria hartzen duenik jakin gabe izan ez dadin. Beste pertsona batzuei beste era batera agertuko zaie, baina ahotan darabilgun pertsona honi, Jauna hartu ondoren, distiratsu, eder eta handi, piztu zenean bezala, agertu zitzaion Jauna, eta esan zion, harrezkero bazela garaia beraren gauzak arimak beretzat har
|
zitzan
, eta Bera arduratuko zela arimaren gauzez, eta beste hitz batzuk, esateko baino sentitzeko gehiago zirenak.
|
|
Niri inbidia handia ematen zidan haren pazientziak. Jainkoari eskatzen nion, horrelako pazientziaz hornituz gero, nahi
|
zitzan
gaixotasunak eman ziezadala. Ez dut uste batek ere beldurtzen ninduenik, bada, betiko ondasunak irabaztera hain jarria nengoenez gero, prest nengokeen edozein medioz irabazteko.
|
|
Ni idatzita geratu den Valladolideko fundaziora joan nintzen frai Joan Gurutzekorekin. Eta zenbait egunetan ofizialeekin etxea atontzen jardun genuenez gero, klausurarik gabe, aukera izan genuen aita frai Joan Gurutzekori geure jokaera guztiaren berri emateko, gogoan ongi josiak eraman
|
zitzan
gauza guztiak, bai hildurari dagozkionak, bai ahizpen batasunari eta elkarrekin ditugun jostaldiei dagozkienak, guztia hain neurtua izanik, ahizpen akatsak han ulertu ahal izateko eta Erregelaren laztasuna ongi eraman ahal izateko asaskaldi bat hartzeko baizik ez da. Hura hain ona izanik, nik behintzat gehiago ikasi ahal izan nuen beragandik, hark nigandik baino; baina nik egiten nuena ez zen irakastea, ahizpen jokatzeko era azaltzea baizik.
|
|
5 Argi ikusten zen guztia Jainkoagandik zetorrela eta Haren Maiestateak baimentzen zuela on handiagorako eta fraide hauen bertutea hobeki ager zedin, agertu den bezala. Fraide oinetakodunen prelatua izendatu zuen, gure moja eta fraideen monasterioak bisita
|
zitzan
; hark uste zuena egia izanez gero, neke handia izan zitekeena. Eta hala, neke handi handia igaro zen, esaten hobeki dakienak idatziko duenez; nik gainetik ukitu baizik ez dut egiten, gero etor daitezen mojek perfekzioan aurrera egitera zein behartuak dauden jakin dezaten, oraingoei hainbeste kosta zaiena ondorengoek lau lau aurkituko baitute; izan ere, haietako batzuek biziki sufritu dute testigantza larrietako garai hauetan, eta nik ere haiengatik askoz ere nahigabe handiagoak izan ditut nik neuk jasaten nituenak baino, niri neureak oso atsegin baitzitzaizkidan.
|
|
Argi ikusten zuen Jaunak halako pertsona baten beharra zegoela Haren Maiestateak hasi zuen obra honetan. Nik behin eta berriro goraipatzen dut honetan egin zigun mesedeagatik; nik, Haren Maiestateari asko eskatu nahita, hasiera hauetan Ordenaren gauzak ongi antola
|
zitzan
pertsona bat eskatuko banio, ez nuke asmatuko Hark eman zigun bezain ona eskatzen.
|
|
2 Hura fundatu zenean Alvaro Mendoza zen gotzain, orain Palentziakoa dena, eta Ávilan izan zen garai osoan asko ere asko lagundu zien mojei. Eta haren mende jarri ginenean, gure Jaunagandik ulertu nuen nik hala jartzea komeni zela, eta ongi egina zela zirudien gero; izan ere, Ordenako diferentzia guztietan haren laguntza handia izan genuen eta gertatu ziren beste gauza askotan garbi ikusi zen; egundo ere ez zuen utzi inongo elizgizonek bisita
|
zitzan
ezta ez zuen egiten monasterio hartan nik eskatzen niona baino besterik. Honela igaro zituen hamazazpi urte, gutxi gorabehera, ez bainaiz ongi gogoratzen, eta nik neuk ere ez nuen haren mende egotetik aldatzeko asmorik.
|
|
Zuriz sinatutako agiriak, Teresak bete
|
zitzan
; hor konfiantza osoa agertzen du Graciánek Teresarengan.
|
|
Arrazoi txarretatik gorde gaitzala Jainkoak. Ba ote zen arrazoirik gure Jesus onak hainbeste irain sufri
|
zitzan
eta hainbeste irain eta bidegabeko egin ziezazkioten. Arrazoiaren neurri neurriko gurutzea baino besterik eraman nahi ez duena, ez dakit nik zertarako dagoen monasterioan; itzul dadila mundura, arrazoi horiek ere gordeko ez dizkiotenera.
|