2006
|
|
14 eta 15 bat urterekin disko haietako kantu guztiak buruz ikasteraino entzun genituen, gozamen eta mirespen handiz, Lontxok eta biok. Baita zubererazko hitzak
|
zituztenak
ere: Jaun baruak, Xori erresiñula, Ürzo lüma gris gaixoa, Maria Solt eta Kastero...
|
2023
|
|
Ez zituen idazle guztiak gustura uzten, jakina, ezinezkoa baita hori bere lana gutxieneko profesionaltasunez egiten duen editore batentzat, baina bai benetan interesgarriak zirenak, idazten zutenaren kalitatearengatik eta interesarengatik argitaletxetik gertu nahi eta behar genituenak. Jatorrizko kaxkarrak ekartzen
|
zituztenak
ere oso adeitasun handiz tratatzen zituen, eta haiei ere laguntzeko prest zegoen beti, baina jakina da zaila dela idazle bat ez mintzea bere obrari buruzko kritika gogorrak entzundakoan, kritika horiek guztiz zentzuzkoak eta ondo arrazoituak izanagatik ere. Batzuek onez eraman zituzten, hala ere, Jorgeren irakurketa zorrotzak; baina beste batzuk madarikatze bizian zapuztu zitzaizkion gozakaizkeria zakarrean.
|
|
Bitartean, idazleak, intelektualak, liburuzainak, argitaldariak, eta plazako kultur giro apaleko eragileak eszeptizismoaren, harriduraren eta mesfidantzaren artean kulunkatzen ziren. Hain zen handia halako kultur ekitaldi batek eragiten zuen paradigma aldaketa, ze esan liteke gehienak tokiz kanpo geratu zirela, mugitzeko zailtasun gehiago zituztenak bezala, egoera berriak aukerak direlako sinesmenarekin ikusten
|
zituztenak
ere, lehenek ez zekitelako horrek guztiak nola eragingo zien beren negozioei, bigarrenek ez zekitelako, zinez, aukera zertan zetzan eta nola profitatu.
|
|
ezkerrekoek ez zuten deus egin nahi, gobernutik kanpo egon arren euren arteko tesi nagusia baitzen gobernuari egiten utzi behar zitzaiola, gobernu hura botaz gero, horren ordez etor zitekeena askoz okerragoa izango zelakoan; eta eskuineko oposizioak ez zekien gaia nola erabili baliagarria izan zekion gobernuari eraso egiteko, baina aldi berean ezkerreko oposizioaren posizioak indartu gabe, eta hortaz, gaia izozkailuan sartu zuten, etorkizunean, horretarako aukerak ikusiz gero, bertatik atera eta borrokan sarrarazteko. Azkenik, Leiho bat zabalik mundura jaialdia iragarri zenean beren interesak kaltetuta ikusi
|
zituztenak
ere kulturaren industrian ekimen pribatu gisa jarduten zuten argitaletxeak, sortzaileak, eta abar isildu egin ziren, ez zedin gerta komentario desegoki batek, edo okerrago, aurkako jarrera nabarmen batek, gobernuaren dirulaguntzarik gabe uztea. Gauzak horrela, balizko eskandalua ematzen joan zen poliki poliki, eta handik denbora gutxira hura guztia eskandalagarria izan zela uste zutenen jardunak hormatzar baten kontra talka egin zuen, eta ez zuen inoiz zeharkatu betiko lau erresuminduren txoko gastronomikoko isil bileren komentarioen, inork aintzat hartzen ez zuen txoribururen baten dimisio eskaeren eta filoterrorismoaren susmopean sinesgarritasuna oso ukitua zuten bazterreko argitalpen baten edo besteren oharren muga.
|