2009
|
|
Zentzuzko zentzuak, ordea, ezetz esaten zion, inoren bizitzan muturra sartzea bizikidetasunaren oinarrizko arauen aurkakoa zela, eta oso edukazio txarrekoa, beraz; zentzu zentzugabeak, berriz, baietz esaten zion, arima bat infernuko garretatik salbatzeagatik zentzu guztiak galtzea merezi zuela: barne borroka hartan sartua zegoen, beraz, Maria Bibiana. Maria Bibianak berak halaxe aitortuko zion izeba Ernestinari berandu gabe?, esan ez esan, esan ez esan, motorraren hotsek are estuagotzen
|
zituzten
Maria Bibianaren pentsamendu estuak, itolarrian uzterainoko aldartean?, pilotuak kabinarako bidea hartu, kaskoa jantzi, barruan sartu eta motorra abian jarri zuenean; jarraian, baina, pilotuari esan beharrekoa ez esan izanaz damu, bere burua erruduntzat hartuta, barrutik hausteko puntuan zegoenean, beraz?, bizi senak edo eraginda, amari besotik heldu eta, heldu ez beste, izeba Ernestinak inoiz es... lekua galdu dut, burua galdu dut, baina Zu ez zaitut galdu nahi eta erruki zaitez nitaz, erruki zaitez pilotuaz?; gero, begiak ireki, hegazkina hegan ikusi, eta galdutako konfiantza apurka apurka berreskuratu zuen, harik eta, pilotua lurreratu zenean, halako arintze bat nabaritu zuen arte, ez arintze erabatekoa baina, artean ere gaizki eginaren kontzientziak eztenkatzen baitzuen, antza, orain zizt eta geroago sast; Maria Bibiana ez zegoen, baina, hegaldia hasi aurreko egoera berean, zuloan erortzeko zorian egon ondoren indarberritua sentitzen baitzen, maila batean bai bederen; are gehiago:
|
|
Zentzuzko zentzuak, ordea, ezetz esaten zion, inoren bizitzan muturra sartzea bizikidetasunaren oinarrizko arauen aurkakoa zela, eta oso edukazio txarrekoa, beraz; zentzu zentzugabeak, berriz, baietz esaten zion, arima bat infernuko garretatik salbatzeagatik zentzu guztiak galtzea merezi zuela: barne borroka hartan sartua zegoen, beraz, Maria Bibiana –Maria Bibianak berak halaxe aitortuko zion izeba Ernestinari berandu gabe–, esan ez esan, esan ez esan –motorraren hotsek are estuagotzen
|
zituzten
Maria Bibianaren pentsamendu estuak, itolarrian uzterainoko aldartean–, pilotuak kabinarako bidea hartu, kaskoa jantzi, barruan sartu eta motorra abian jarri zuenean; jarraian, baina, pilotuari esan beharrekoa ez esan izanaz damu, bere burua erruduntzat hartuta –barrutik hausteko puntuan zegoenean, beraz–, bizi senak edo eraginda, amari besotik heldu eta, heldu ez beste, izeba Erne... lekua galdu dut, burua galdu dut, baina Zu ez zaitut galdu nahi eta erruki zaitez nitaz, erruki zaitez pilotuaz...; gero, begiak ireki, hegazkina hegan ikusi, eta galdutako konfiantza apurka apurka berreskuratu zuen, harik eta, pilotua lurreratu zenean, halako arintze bat nabaritu zuen arte, ez arintze erabatekoa baina, artean ere gaizki eginaren kontzientziak eztenkatzen baitzuen, antza, orain zizt eta geroago sast; Maria Bibiana ez zegoen, baina, hegaldia hasi aurreko egoera berean, zuloan erortzeko zorian egon ondoren indarberritua sentitzen baitzen, maila batean bai bederen; are gehiago:
|
2019
|
|
Maria Sarak orria mahai gainean pausatu zuen, gizonarengana hurbildu eta besarkatu egin zuen, Ez duk sekula hire gustukoa naizela esan, Esango dinat, Baina ez honela, Hitzak erabiliko ditinat, Eta neuk hitzok entzun nahi ditiat, bazekiat horietako asko ahaztuko ditudala, esan hituen unea, tokia, ordua, baina ahaztu ezin izango dudana hau duk, hau eta arrosa ukitu huen unea. ...rtean musukatu gabe, elkarri begiratzen zioten eta irribarre zabalak zituzten, aurpegi alaiak, gero irribarreak biltzen joan ziren emeki emeki, lurrak xurgatzen eta dastatzen duen ura bailiran, azkenik biak serio gelditu ziren arte, elkarri begira, itzal fin eta azkar batek hegalak harrotu zituen logelan zehar, agudo etorri eta agudo alde egin zuen, eta orduan, hegal erraldoi eta boteretsuek bildu
|
zituzten
Maria Sara eta Raimundo Silva, eta gorputz bakarra bailiran estutu zituzten, eta musua hasi zen, atzo elkarri eman ziotenaz oso bestelakoa, pertsonak berberak ziren, beste pertsona batzuk ziren arren, baina hau esatea edo ezer ez esatea berdintsu da, izan ere inork ez daki musua benetan zer den, agian elkarren gorputza irenste ezinezkoa, agian komunio demoniakoa, agian heriotzaren hasiera.... Ez zen Raimundo Silva izan Maria Sara ohera eraman zuena, emakumeak ez zuen gizona, ezta ere, poliki bultzatu, bestela bezala hor topatu ziren, aurrena ohe ertzean eseririk, estalki zuria zimurtuz, gero gizonak atzerantz bultzatu zuen eta musu ematen segitu zuten, emakumeak garondoa inguratzen zion besoez, gizonaren eskuin besoa emakumearen buruaren euskarria zen, baina ezker besoa zalantzan bezala zegoen, zer egin ez baleki bezala, edo jakin bai, baina ausartuko ez balitz bezala, azken segundoan azken pareta ikusezina tartekatu izan balitz bezala, finean esku jakintsuak gidatu zuen besoa, Maria Sararen gerria ukitu zuen, aldakaraino jaitsi zen, eta izterraren biribiltasunetan pausatu zen azkenik, presiorik egin gabe ia, eta gero, poliki poliki, gorputzetik gora abiatu zen, bularreraino, orain hatzen oroimenak ezagutzen ahal du lehen aldiz ukitzen zuten blusaren oihalaren leuntasuna, sentsazioa oso arin iraungi zen, unean berean urtu zen, gizonaren esku ezdeusaren azpian bular baten mirakulua zegoelako kontzientzia asaldatuak urtu zuen.
|