Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 282

2000
‎Iker Treviño, Niko Vazquez eta Belen Ibarrola sortzaileen egitasmoa izan zen lehiaketa publikoaren irabazlea, Espainiako beste zenbait lan gailenduz. Oraingo logoa lortu arte ordea, berrehun zirriborrotik gora egin zituztela esan behar.
‎Edozein eratan, prozesu horren nondik norakoak ezagutzeko, nazioaren eraikuntzara zuzenduriko xedeen azalpena ezinbesteko baldintza dugu. Horrez gain, nahiz eta iraultzaileen eginahalak porrotarekin aurrez aurre egin, XIX. mendeko hezkuntza politikan aurkituko ditugun gai nagusi gehienak planteatu eta eztabaidatu zituztela esan behar da, horren eragina nabarmena izan zelarik.
‎Bat etorri behar dugu herriek euren artean lotura txikiak zituztela esatean; Estatuen artean harremanik ez. Gerla zen herriok gerturatzeko bide bakarra, elkar hiltzeko tenorean zirenean.
‎Ordurako ez zegoen ziorik zerbaitek esanahirik ez zuela esateko. Gehienez ere, egiaztagarritasun printzipioa aukeratzen zutenek enuntziatu batzuk esanahigabe legez onartzen zituztela esan zitekeen. Baina enuntziatu horiek, izan ere, esanahia izan zezaketen beste esanahi irizpideren bat eskuratzen zutenentzat.
2001
‎Erregistro arkeologikoari X XI. mendeetako agiri idatzien informazioa gehituz, I. Garcia Camino k18 Bizkaiko giza biziguneak lau motatako kokapentopografikoak zituztela dio, hala nola, aldapa erdian, mendixkatan, kostaldean etaharanetan. Habitat gehienak beren nekropoli eta elizei esker dokumentatu dira.
‎Eta herrian laguntzaileak izango zituztela esaten zen, haien gorputzetan eta txalupan armarik aurkitu ez zelako, eta behin lehorreratuz gero gutxienez pistola banarekin ibili zutelako badaezpadan, polizien kontrolen batekin edonon topo eginez gerotan ere. Eta baten batek salatu zituela, guardia zibil konpainia oso bat Burgos aldetik etorrita esperoan izan baitzuten.
‎Otso kaiolatuek begi berde esmeraldak zituztela esan zidan semetxoak, amatxorenak ez bezalakoak. Burua ferekatu nion orduan maitekiro.
‎Parean neukanaren hitzetan, Bazko goizetan su mihi gorrixka moldean euskalduntasunaren errebelazioa erdiesten eta onartzen zuten militanteen eta jateaz nahiz mozkortzeaz edo elkar jokatzeaz beste axolarik ez zuen populazio kopulatiboko partaideen artean leize erraldoia zegoen. Prediku huts eta askatasunaren zeruari egokitu konformismoaren ildoan, militanteek urritzen zihoazen herriko apezak ederki ordezkatu zituztela nioen enetako. Denak seminario ezberdinen tupina berdinetako saltsetarik zetozkigula gehitu behar zena?
2003
‎Atxilotuak, konfiantzako abokatuarekin deklaratzea debekatuta, ofizioko abokatu batek defendatuak izan ziren Estatuko fiskalaren aurrean. Autoaren sarrera gertaerei dagokie, berean inputatuek fiskalaren aurrean beren arrazoiak eta argudioak alegatu ahal zituztela esaten da.
‎Asimilatu egiten dituzte eta kitto. Gurasoak armeniarrak zituztela esango dute, baina ez dituzte bere buruak armeniartzat jotzen. Iragana ahantzi nahi lukete.
‎Orain arte ideia hedatua zen Ilargiaren faseek indarkeriazko jarrerak areagotzen zituztela esatea. Bada, hemendik aurrera, teoria hori baztertu egin da Tenerifeko La Candelariako Unibertsitate Ospitaleko ikertzaileek egindako azterlan baten bidez. Ikertzaileek egiaztatu dute ilargiaren faseak ez duela inolako eraginik indarkeriazko ekintzen maiztasunean.
‎Itsas mailatik 3.810 metrora dago. Winter, “Star Garden Foundation” erakundea ere ordezkatzen duena, Marte planetaren irudiak bideoan eta argazki berriak atera zituztela esan zuen. Taldeko buruak esan zuen Titicaca lakua aukeratu zutela, espazioaren ikuspegi argia eta aldi berean iluna eskaintzen duelako, fenomenoaren magnitudea argiago hautemateko.
‎Esan nahi da astean hamazazpi entsegu egin beharrean, hiru baino ez zituztela egiten. Gauza arraroak jotzen zituztela esan zuen Fernandok, entzun ziela berak behin, eta birritan ere bai, eta kuriosoa zela jotzen zutena. Baina ez zeukatela suerterik.
‎Editoreak azalpenak eskatu eta diskrezioa gomendatu zion, baina alferrik izan zen. Nire nobela bat eskuetan zuela, ilunabar batean literatura egiteak ez zirudiela hain zaila esan zidan, azken batean tik batzuk behin eta berriz errepikatu eta istorio batzuk elkarrekin ondo josteak ez zirudiela beste munduko gauza eta istorio horietako batzuk, gainera, bereak zirela eta nire pertsonaiek batzuetan berak esandakoak hitzez hitz errepikatzen zituztela esan zidan. " Nire baitan nobelak ditudala sentitzen dut eta zuk atera egiten dizkidazula", erantsi zuen amorru puntu batekin, nire nobela berria airean astinduz.
‎Atzo atentatu saiakera izan zen Intxaurrondoko kuartelaren aurka. Eta beherago, granada jaurtitzaile baten bidez sei tiro bota zituztela dio. Granada hutsak omen.
‎Begiak ondo zabalik zituztela esateko izan nintzen. Zorionez beste hori esan nion.
2004
‎Bazkalostean telebista ikusten aritu nintzen. Khan Younisen israeldar tankeak sartu, helikopteroek misilak jaurti, eta Hamaseko kide bat eta honen semea hil zituztela esan zuten, eta autoan zihoazen beste bi zaurituta geratu zirela. Mapara begiratu eta Khan Younis Gazatik oso hurbil zegoela baieztatu nuen, hogeita bost kilometro.
2005
‎15). Bestalde egilearen ustez, iberieraz dauden testuak, testu metrikoak omen dira, erritmo fonetiko bat dutelako, eta berau ez hausteko eskribauek askotan bokalak desagertarazten zituztela dio: –... utiliza ritmos fonéticos para producir efectos semejantes a nuestra métrica eliminando algunos signos o enmascarándolos con el uso de letras solo consonánticas?
‎Horrela egon ziren, txintik esan gabe, gure begiradapean. Mireiak eskua laztandu zion Indiori, Pelek eta Rosasek begiak malkotsu zituztela esango nuke, eta guk, Kixmik eta biok, ohiko begirada lehorra zuzendu genion elkarri.
‎Nahita erre zutela oihala dioenik ere bada, inkisizio berantiar batek izan zuela zerikusirik. Oihal handi hura kortsarioek beren erasoetan tarratatu eta istoriorik onenak ganibetaz ebaki ondoren lapurtu egin zituztela diote sandiak eta berendiak: oihalak denak zuloz josita, ontzi fantasma bihurtuko zen azkenerako.
‎– Konfesatuta hil zituztela esan zidatean.
2006
‎Mediku eta erizainak zirela esaten ziguten. Haurrak txertatzera eraman behar zituztela esan, eta guk sinetsi egin genien eta haurrak medikutara eraman genituen. Baina gezurra zen.
‎Errege ingelesak, urte bereko irailaren 8ko agindu baten bidez, orduan ingelesen menpe zeuden Ipar Euskal Herriko biztanleei eskatu zien, Hegoaldekoen aurka borrokatzeko. Madozen kontakizuna, ordea, zalantzan jarri beharra dago, besteak beste, Kanariar Uharteak euskaldunek 1393an deskubritu zituztela esan baitzuen, historiagile gehienek gutxienez 80 urte lehenago dagoeneko irlak ezagunak zirela dioten bitartean.
‎Bada, 71n, administrazioa gure herrira etorri zen. Jarri zuen txosna xahar bat, gurasoei beraien umeak erregistratu egin behar zituztela esanez, familia liburua egingo zietela. Joan zen gure aita eta galdetu zioten:
‎Bestalde, Etimologiak lanean ere idatzi zuen gotzain honek baskoiei buruz. Zehazki, beraien izenaren jatorriaz hitz egin zuen eta aipagarria da nola zati batean baskoiak menditik jaitsiarazi zituztela esaten duen. Izan ere, ezin dugu ahaztu greziar eta erromatarren iritziz mendialdea eta barbaroak lotuak zeudela.
2008
‎Eta Beñardok hartu zuen mina, Auxtinek barre egin ziolako. Are gehiago, handik aurrera, Huevogallo deitzen hasi baitzitzaion Auxtin, eta haien etxean arrautzak oilarrek erruten zituztela esaten, harik eta Beñardok egun batean pazientzia galdu zuen arte. Bidali zuen Honorato eskolara aurretik, berari. Beñardori?
‎Marokoren independentziaren berrogeita hamargarren urteurrenaren kariaz hainbat kontu interesgarri idatzi ditu. Kolonialismoak 1912an Espainiako Protektoratua ezarri zuenean, sefardiek espainiarrak besoak zabalik hartu zituztela dio, eta marokoar gehienen mesfidantza historikoa hazi egin zela. –Protektoratua Espainiarekiko topaketa izan zen hainbat menderen ostean.
‎Baita gotzainak berak ere. Kritikariek pintura primitiboari eginiko keinuak goraipatu zituzten, Fra Angelicoren muralak gogorarazten zituztela esanez eta.
‎Arazoak izan zituztela esan duzu.
‎Eibarko iraultzari izaera ofiziala eman nahi izan zioten hasierahasieratik, eta udaletxean bertan biltzen hasi ziren. Edonola ere, udal aktari jarraitzen badiogu behintzat, Eibarren ez zen Tolosan bildutako jendetzarik bildu batzordeko kideak aukeratzeko, eta herritarrak barik euren buruak izendatu zituztela esango genuke. Hurrengo egunean Gipuzkoako liberalak Donostian bildu ziren, eta eibartarrek ere euren ordezkaria bidali zuten (Urquijo, 1994:
‎Itxura guztien arabera, eztabaidarik larrienak sortu ziren arma fabrikak karlisten esku uztea ala suntsitzea komeni zen erabakitzeko. Horren inguruan bertsio kontrajarriak ditugu, Extramianak eibartarrek herritik alde egin aurretik baliabide militarrak deuseztu zituztela badio ere (Extramiana,: II. liburukia, 186, 60 aipua), Piralak eta Hernandok diote Eibarren eskuratutako fusilekin Lizarragak batailoi bat armatu zuela1123 Ez zen horrenbeste makina suntsituko, karlistak herrian sartu ostean Ibarzabal komandanteari bahitutako tresna piloaren berri dugunean1124 Armak entregatzearen inguruan, Sarasketak dioenez, abuztuaren 15eko egunsentian,«?
‎2 Manuel Aznar-ek, adibidez, errepublikazaleek 73 gurdi blindatu zituztela esan zuen, eta Alonso
‎Keith Stansell, Thomas Howes eta Marc Gonsalves. Pentagonoarentzat droga sailen inguruko informazioa biltzen ari zirenean bahitu zituztela esan da, baita FBIko kideak zirela ere.
‎Ingrid Betancourt eta beste 14 lagun askatzeko balio izan zuen operazio militarraren inguruko zalantzak argitu nahi ditu Kolonbiako armadak, eta horretan ari da ahalegintzen. Izan ere, herenegun Suitzako irrati batek zabaldutako informazioak< \q> bahituen truke 12,7 milioi euro ordaindu zituztela esan zuten susmoak eragin ditu Bogotarekiko kritikoak direnen artean. Horiek hala, armadak operazioaren irudiak zabaldu zituen atzo.
‎Giza eskubideak urratzea eta nazioarteko legedia ez errespetatzea leporatzen dio Maya Johnston Hamokedeko bozeramaileak Israeli. Poliziaren kontrol batean jatorriz Gazakoak ziren ama alabak atzeman eta Gazara itzularazi zituztela dio Johnstonek. «Ama alaba Zisjordaniara itzuli zituzten kontrolean antzeman ondotik.
‎Ikerketari lotuta, atxilotuaren etxebizitza miatu zuten herenegun arratsean foruzainek. Bertan «arma ugari» atzeman zituztela esan du Nafarroako Gobernuak. Zehazki, eskuz egindako eskopeta bat, etxean eginiko bi pistola eta eskuz egindako balezta bat topatu zituzten.
‎Ikusi nahi ez dugun errealitate bat da. Lehen, haurrak Paristik ekartzen zituztela esaten zen, eta orain, aldiz, aitona amonak hiltzean Parisera eraman dituztela esaten dugu. Gaur egun, heriotza ez da politikoki zuzena, ezkutatu egiten dugu.
‎Donostia komandoarekin nahastuta bi lagunak atxilotzen saiatu zen Polizia iazko martxoan, Espainiako berri agentzien arabera. Bien etxeak ere miatu zituztela diote. Donostia komandoa atentatuak egiten hasi aurretik desegin zutela zabaldu zuten orduan polizia iturriek.
‎13 pertsona identifikatu dituzte (PN) salbuespen egoeraren aurkako kamisetak eramateagatik. Hautes-lekuetara hurbiltzen baziren atxilotuko zituztela esan diete.
‎Eta Beñardok hartu zuen mina, Auxtinek barre egin ziolako. Are gehiago, handik aurrera, Huevogallo deitzen hasi baitzitzaion Auxtin, eta haien etxean arrautzak oilarrek erruten zituztela esaten, harik eta Beñardok egun batean pazientzia galdu zuen arte. Bidali zuen Honorato eskolara aurretik, berari –Beñardori– azken orduan kakagura etorri zitzaiòn aitzakiarekin; hartu zuen baserriaren aterpe batean han hemenka jarriak zituztèn habia itxurakoetako batetik oilo batek errun berri zuèn arrautza, ehortzi zuen hura eskola inguruan zegoèn artadi baten lurretan, sartu zen eskolan; galdetu zion maisuak berak jada bazekiena Honoratok esan ziolako, ea bere behar fisiologikoak egin ote zituen –" Jakizue, zuek hain era traketsean esaten dituzuen ‘kaka egitea’ edo ‘pixa egitea’ bezalako esamoldeei ‘behar fisiologikoak egitea’ esaten zaiela gaztelera jasoan, edo, era arrunt espezifikoagoan, hacer del cuerpo eta hacer aguas" esaten zien maisuak eskolan–; erantzun zion Beñardok baietz –nola bizitza osoan ez baitzuen ‘fisiologiko’ eta ‘espezifiko’ bezalako hitzak esaten ikasiko," del cuerpo egin zuela" esan zion maisuari, beste ikaskideen irri eta barreen artean–; Auxtinen paretik pasatzerakoan, galdetu zion honek ea del cuerpo egiterakoan arrautzarik errun ote zuen; irten ziren handik ordu pare batera guztiak jolasgaraian; joan zen Beñardo artadira, non arrautza desehortzi eta bereganatu baitzuen; abiatu zen zuzenean Auxtin zegoèn tokirantz, non lauzpabost mutil baitzeuden solasean; jarri zen haiengandik hiruzpalau metrora; seinalatu zuen zerua, oihu eginez:
2009
‎Euren aurrekoek, baita eurek ere, gehien erabiltzen zituzten formak emandako zerrendan agertzen direnak dira. Lekukoari gogoeta eskatuz gero, denek jotzen dute zaharrenak ematen dituzten formetara, eta euren aurrekoek horiek erabiltzen zituztela esaten dute aho batez. Egia da, era berean, gaztelaniatik hartutako forma berriak ere entzuten direla.
‎Heath Campbellek izenak bakarrik direla eta beste inork izango ez zituen izenak zirelako aukeratu zituztela esan du. Campbellek History Channel telebista katean dokumentalak ikusi eta Holokaustoan sinesten hasi zela adierazi du.
‎Bushen garaian, hoztu egin ziren Estatu Batuen eta Espainiaren arteko harremanak, Espainiak Iraketik soldaduak ateratzea erabaki zuelako. Azkenaldian, berriz, Kosovo auzia izan da polemika iturri, Carme Chacon Defentsa ministroak hango misioa amaituta, soldaduak etxera bidean jarriko zituztela esan izana.
‎Segurtasun neurriak ezarri zituztela esan ziguten
‎Beraz, hiru militarrek Zigor Kodean araututako hilketa eta nazioarteko komunitatearen kontrako delituak egin zituztela dio Pedrazek. Delitu dago, dio epaileak?
‎Lorea Bilbao eta Ane Ituño erakundearen abokatuak gaur agertu dira Bilbon sei pertsona inkomunikazioan jarri zituztela salatzeko. Torturatuak izan ez direla aipatu arren, etengabeko mehatxuak eta presioak jaso zituztela esan dute; euretariko batek kolperen bat jaso izana ere salatu duela adierazi dute. Gainera, abokaturik gabe galdekatu dituzte, guztiz legez kontrakoa den egoeran.
‎Bitartean, parkeko biztanle asko janari faltagatik lurra lantzen hasi dira eta gizon zurien jarreraz kexatzen dira: lagunduko zutenaren hitza eman zuten, sorostegiak, eskolak eta errepideak eraikiko zituztela esan zuten baina ez dute beraien hitza bete.
‎Zentzu horretan, EAJ alderdi arduratsua dela goraipatu du eta horrela hauteskundeen ostean jeltzaleek aldundiak Gobernuari oposizio egiteko erabiliko zituztela esan zutenak kritikatu ditu Agirrek.
‎Eta hori ia miraria zen garai hartan. Berehala eskala handiagoan probak egin behar zituztela esan zuen Floreyk. Kontuan izan esan zuen gizakira iritsi behar dugula.
‎Hasieran etxeetan sartu eta bertan ez zegoen inor, baina handik gutxira soldaduak agertu omen ziren fusilak eskuan, emakumeak batu oihuka, eta belaunikatzera behartu zituzten mehatxuka. Fusilekin buruetara apuntatuz, hil egin behar zituztela esaten zieten. Irainak eta orroak.
‎Teilatu garestia da, baina oso pikoa. Teilak Innsbrucketik ekarri zituztela esaten da. Tximinia ohi baino zabalagoa du eta Musone ke zuloan jesarri da beste bien zain egon den bitartean.
‎Egileen arabera, eskuak, hilda? zituztela esaten zuten batzuek,, sorginduta, beste batzuek.
‎Bazkide bakarra izan zen ezezkoa defendatu zuena. Emakumeak bere emaztea eta bere alaba barne ez zituela gutxietsi nahi esan ondoren, emakumeek elkartean arazoak sortuko zituztela esan zuen. Askok zera erantzun zioten:
‎2008ko irailetik abendua arte, 66 medikuk Nafarroatik alde egin dute; lan baldintza txarrek uxatu zituztela diote sindikatuek
‎LABen arabera, ez dira lan istripuak saihesteko behar adinako neurriak hartzen. Eta, atzo bertan, Santurtzin langile bat hiltzeaz gain, Gasteizko Laskaray enpresan beste hiruk erredurak izan zituztela esan du.
‎Hori baieztatzeko zantzuak osteguneko miaketetan aurkitu zituztela dio Garzonek, espetxeratzeak agintzeko kaleratutako 46 orriko autoan. Egiaztatuta geratu dela ETA Ekin erakunde terroristak, indarkeriarekin batera, ekinbide instituzionala izan duela lehentasun nagusietakoa, eta hori, Batasunaren bidez zein inguruko beste erakunde batzuen bidez egin duela urteetan.
‎Iturri sozialisten esanetan, erasotzaileak leihotik sartu ziren, eta txikizioa egin zuten barruan. PSOEren aurkako eta D3Mren aldeko pintaketak egin zituztela diote iturri horiek. Eusko Jaurlaritzak erasoa gaitzetsi du agiri batean.
‎Ekialde Hurbilean portaera jakin batzuk izan zituztela esan duzu. Euskal Herrian edo Kantauri itsasertzean bazuten molde berezirik?
‎Baina noizean behin, gutxi badira ere, herrixketan edo txabolak pilatzen ziren tokietan zuloak aurkitu dituzte. Garai batean gauzak gordetzeko erabili zituztela dio Mujikak, eta gero ehorzteko baliatu zituztela.
‎Zerbitzarien Kontseiluak hautestontzien azterketa aleatorioa egiten duen bitartean, tentsioak jarraitzen du Iranen, hiriburuan batez ere, Teheranen. Atzo poliziek kaleetara ateratako milaka manifestariak sakabanatu zituzten, eta manifestariak gogor jo zituztela esan dute kazetariek. Manifestazioa debekatuta ere, manifestariek hiriko hainbat tokitan ahal moduan egin dituzte euren protestak, Ahmadinejaden kontrako oihuak eginez.
‎bilakatu dela salatu dute lekukoek HRW Human Rights Watch erakundearen txostenean. Iaz 200 pertsona baino gehiago hil zituztela esan du HRWek; gorpuak pilaturik geratu zirela militarrek helikopteroz eremu osoari eraso ziotenean. Zimbabweko Gobernuak, hala ere, ukatu egin ditu gobernuz kanpoko erakundeak egindako salaketak.
‎2007ko lan hitzarmenak ekarritako, hobekuntzen? ondorioz, zerbitzu batzuk Osakidetzatik kanpo kontratatu behar izan zituztela esan du Inclanek, besteak beste, osagileen lanaldia murriztu zelako eta, merkatuan medikurik ez, zegoelako.
‎Diskoarekin aurreiritziak apurtu nahi zituztela esan zuten, bigarren diskoko estilo gordina baztertu eta musikari, kolore gehiago, emateko asmoz.
‎Antzerki lehiaketa iaz egin zuten lehenengo aldiz, eta oso pozik agertu ziren. Hiru taldek parte hartu zuten, eta kartzela gai nagusitzat hartuz clown en eta malabareen bitartez ikusleak harritu zituztela esan du Salhaketako kideak. Publikoa ere pozik agertu zen, eta parte hartzaileekin elkarreragiteko aukera izan zuten, espetxeekiko tabuak apurtuz.
‎–Batzuek zazpi urte galdu dituzte, baita kalte psikologiko, fisiko eta ekonomiko larriak jasan ere, une txarrean eta leku okerrean egoteagatik?. Herenegun kaleratutako txostenaren arabera, senideak hilko zituztela esanez mehatxatzen zituzten atxilotuak galdeketetan. Dokumentu hori 2004an idatzitakoa bada ere, gaur arte sekretupean egon da.
‎Ama izateko ametsa beteko zutela jakitean hasi zen amesgaiztoa Mirenentzat eta Amaiarentzat izen asmatuak dira, ez baitute beren izena eman nahi izan horrek beren egoeran izan ditzakeen ondorioengatik. Nagusiek kaleratu egingo zituztela esan zieten. Biak egoera bidegabe horren aurka aritu dira borrokan Miren, oraindik, horretan ari da, beren eskubideak defendatzen.
‎Baina gogorrena guztiak brankara eraman eta tiroka hasi ziren eguna izan zen. Gero, hiru marinel hartu eta lehorrera eramango zituztela esan zigutenean.
‎Izan ere, Alanisko zenbait herritarrek filmean azaldu dute presoak artatzeko ospitale antzeko bat jarri zutela, eta hildakoei herriko kanposantuan eman zietela lurra. 50 bat preso, bederen, Alanisko hilerrian lurperatu zituztela esan dute. Egiliorren obrak, alabaina, auzitan jartzen du hipotesi hori ere.
‎Iragan asteazkenean, abenduak 9, epaiketaren lehen saioa egin zenean, ordea, aurkakoa deklaratu zuten auzipetuek. 2003an atxilotu eta inkomunikatuta izan zituztenean tratu txarrak eta torturak jasan zituztela esan zuten.
‎Horregatik, atzo goizerako, Teherango kale guztiak hartuta zeuzkaten segurtasun indarrek, jendetzari aurrea hartzeko. Mahmud Ahmadinejaden gobernuaren kontra dauden herritarrak, hala ere, Teherango hainbat lekutan elkartu ziren, eta poliziek tiroak airera eginez sakabanatu zituztela esan dute berri agentziek.
‎Gutxienez zazpi urte zituztela yogan iniziatzeko erantzun zien Anandak, zazpi urte gorputzeko zelula guztiak berritzeko, zazpi garbitze urte zirkulua ondo ixteko, eta zirkuluaren barruan lauki bat ondo sustraitu eta gero hiruki bat sortzeko, erpin bat gorantz zuela, laukia oinarri duen piramide baten itxuran; laukia eta hirukia, zazpi, garbitasunaren zirkuluaren barruan; gorputza bera piramide energetiko bihurtzea, hori zen yogaren bidea. Baina haiek askoz ere bide lasterragoa behar zuten, eta Anandak yoga irakasle batek egin dezakeen akatsik handiena egin zuen; urratsak eten, haiek pertsona" eboluzionatuak" zirelako aitzakian; mendira beste ertz batetik igotzen denaren antzera yogaren pausoak beste modu batera emanak omen zituztela esanez zuritzen zuen bere jokabidea Anandak.
2010
‎Azken urteotan EspainiakVenezuelaren aurka abiatu dituen kanpainak gaitzetsi dituzte kolektiboko kideek. Horren harira, lehengo asteazkenean Guardia Zibilak atxilotutako Xabier Atristainek eta Juan Carlos Besancek egindako tortura salaketei erabateko sinesgarritasuna eman diete, eta ustezko bi etakideek Venezuelan ETAren entrenamenduak egin zituztela esanez ustez egindako deklarazioak torturapean lortu zirela zalantzarik ez dute. Areago, Espainiako polizia etxeetan torturatzea ohikoa dela nabarmendu dute agirian.
‎Txinan, 60ko hamarkadan, iraultza kulturalarekin ideogramak sinplifikatu zituztela dio arrasatearrak. Japonian, modu tradizionalean jarraitzen dute.
‎Milaka pertsonek munduko hilobi ezagunenak, handienak eta iraunkorrenetakoak eraiki zituzten Keops, Kefren eta Mikerinos faraoientzat. Orain artean, historiako liburuek, literaturak, filmek nahiz komikiek Gizeh ko piramideak esklaboek eraiki zituztela zioten. Baina Egiptoko kultura ministro Farauk Hosni k langile askeen obra direla jakinarazi du berriki.
‎Ministro ohi batek Irakeko gerrara joateko nahastu zituztela dio
‎9 Inkomunikazio garaian ez zen kontrolik izan. Tratu txarren eta tortura salaketen harira, auzipetuek xehetasun ugari eman zituztela diote epaileek, eta testigantzak medikuek egindako txostenekin bat datozela, baina ezin dutela erabakirik hartu, soilik inkomunikazio garaian kontrol judizial nahikorik eta eraginkorrik bermatu ez zirela onartzea.
‎Taldea, prostituzioa egin nahi ez zuten biktimekin indarkeriaz aritzen ziren, hilko zituztela esaten zieten eta eraso fisikoak eta sexu erasoak jasan behar zituzten. Baita mota guztietako irainak ere.
‎Iturri diplomatikoek azaldu dutenez, Venezuelako agintariei informazio gehiago eskatu die Atzerri Ministerioak, Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak ETAko bi ustezko kide espetxera bidali ostean. Ustezko bi kide horiek Venezuelan, 2008an, ikastaroak jaso zituztela dio autoak.
‎Portu eta Sarasola torturatu ez zituztela esan dute guardia zibilek
‎Gainera, EAJko parlamentariak adierazi zuenez, Royal Air Maroc konpainiako langilea bezala aurkeztu zen gizon batek gaur, igandea, Madrilera bueltan bidaliko zituztela esan zien.
‎Imaz eta Urkullu joaten ziren bilera haietara, eta Batasunaren ordezkaritzan beti Otegi egon zen, hasieran Joseba Permachekin, gero Pernando Barrenarekin eta azken fasean Rufi Etxeberriarekin. Batasunarekin, 2004tik aurrera, bilerak ia hilero egiten zituztela dio Urkulluk. Sabin Etxera joan ohi ziren gehienetan Batasuneko ordezkariak jeltzaleekin bilera egitera, baina Eusko Legebiltzarrean ere egin zuten bilkura bat edo beste. Batasuneko kideak legebiltzarkide ziren bitartean, 2005eko hauteskundeak arte?, eta Donostiako Antiguako batzokian ere batzartu ziren behin.
‎Juan Santos Yanguas epigrafistak jakinarazi zuen bere taldeak, Isabel Velázquez Madrilgo Complutense unibertsitateko adituarekin elkarlanean, oso aurreratuta zeukala materialen analisia, eta piezaz pieza txosten bat aurkeztu nahi zutela. Emaitzak uda baino lehen nahi zituztela esan zuen EHUko katedradunak. Julio Núñez arkeologoak. Agustin Azkaratek harengan utzi zuen arkeologia saileko ardura?
‎Berez, argi eta garbi, espainiar errefuxiatu errepublikazaleak hartzeko prestagertu zen amerikar lurralde bakarra Mexiko izan zen. Gainerako errepublika batzuk holako politikak hartuko zituztela esan arren, egiatan ez zen holako benetakoborondaterik inon izan. Mexikon, esan bezala, bai.
‎Lurralde eskalaren beste tresna bat Plan Berezi deiturikoena izan zen; planhaiek gainerako planen oso modu desberdinean eratu ziren, eta ez ziren gainerakolurralde planekin bateratzen. Plan haien helburuak bestelakoak ziren, LurzoruarenLegean bertan edota legearen aurreko edo ondorengo dokumentuetan islatzen denbezala; funtsezko bi funtzio betetzen zituztela esan daiteke: batetik, lurralde eremujakin bat babestu eta antolatzea, puntu horretan ez da argi ikusten lurraldeplanekiko desberdintasuna?, eta bestetik, zerbitzu eta azpiegitura desberdinenoperazioen azterketa bideratzea, edota beste alor batzuena, errepideak, trenbideak, aireportuak, basoberritzea, ur horniketa, elementu historiko artistikoen etapaisaia interesgarrien babesa, eta abar?, eta horrela plan berezien eta lurraldeplangintzaren arteko lotura ahalbidetzea.
‎Polizia iturriek zehaztu dutenez, Getxon atzemandakoek dirua kobratzen zieten beste talde txikiago batzuei, baimen gisa, egokitzen zitzaien herrialdeetan jardun ahal izateko. Getxoko buruzagiek ordainketa horiek kontrolatzen zituztela diote, baita mafiaren beste diru sarrera batzuk ere. Aresek nabarmendu du diru kontuen inguruko dokumentazio ugari topatu dutela, dena dela, zehaztu du miaketetan ez dituztela armak atzeman.
‎Horrelakoetan aparteko ziega batera sartzen zituzten izendatuta zeudenak. Antxon eta beste ofizial bat biharamunean Ondarretara eramango zituztela eta han libre utziko zituztela esatera inguratu zitzaizkien. Han nengoen ni.
‎–Neuk ere ezer ziurrik ez dakit baina esango nuke Hernanin fusilatuak izan ordez beste nonbait harrapatu eta garbitu zituztela. Ziertorik ezer ez dakit, baina Antxoni entzun nion zerbaitegatik zakurrak bezalaxe akabatu zituztela esango nuke.
‎Otsailaren 29an, inauteriak pasatu eta hurrengo astea. Eztei hurrenak lau urtez behin bakarrik ospatuko zituztela esan nion. Gauza horiek egunero ospatzen direla erantzun zidan.
‎Indiarrek europarrak adesquidex, adesquidex! esanez agurtzen zituztela zioen Pierre Biardek 1616 urtean. Lope de Isasti gipuzkoarrak bertakoei nola zaude?
‎Haren ixtorioak mundu puska horretan zeta merkatariek, artzainek, soldaduek eta ibiltari gainontzeko jendeek zabaldu zituztela esaten da, eta logikoa dirudi.
‎Ez du inoiz arrakasta komertzial itzela izan, eta belaunaldi batzuentzat Zimmerman bezainbesteko ikono bihurtu den arren, ez du inoiz haren itzala izan. 30.000 lagun espero zituztela esan zuten antolatzaileek, eta milaka batzuk gutxiago izan ziren. Eguraldiari leporatu diezaiokete, baina eguzki galdatan ere, ez luke lortuko artista estatubatuarrak Dylanekin bildutako jendetza.
2011
‎artzapezpikutza herri txiki baten kontra».Epaiketatik «sentipen onarekin» atera zen atzo Iltzarbe. Juan Jose Bea Garisoaingo apaiza eta bi herritar Artzapezpikutzaren lekuko joan ziren, eta kontraesan asko izan zituztela esan du Iltzarbek: «Ez zuten onartu nahi herritarrak aritu direla beti baselizaren alde egiten.
‎Beste batzuek, ordea, dantzatu eta kantatu egiten zuten, eta horiekiko ezinikusia handia zen, bekatariak zirela zabalduta zegoen, gizonen galbidea zirela. Sorginek edota uhandreek gizonak erakartzeko eta itsutzeko zeuzkaten ahalmenen tankerakoak zituztela esaten zen».4. Sexua eta erotismoaHaragia, plazera, erotismoa eta sexuarekin lotura izan dezaketen piezak biltzen ditu erakusketaren laugarren atalak. Brodatutako oihalez eginiko limosna poltsa bat eta kastitate gerriko bat daude.
‎«Eta Christine de Pisanek gaurkotasun handiko ideiak planteatu zituen Le Livre de la Cite des Dames liburuan (1405). Neskatoek eta mutikoek trebakuntza berbera jasoz gero, nagusitan lan berberak egin zituztela esan zuen. Eta galdetu egin zuen zergatik egiten zuten sistematikoki emakumea bikotearen hondoratzearen errudun, edo zergatik ezin zuen izan emakume batek mediku edo jurista».
‎Bigarrengoz itzuli eta sartzen utzi ez ziotenean, galdegin zuen. «Ez zituztela esan zidaten. Nagusiarekin hitz egin nahi nuela esan nien, eta ez zegoela erantzun zidaten».
‎«Errealitate soziala da argigarriena. Fiskalak akusatuei inputatzen dizkien ideiak eta ekintzak ETAren aginduz egin zituztela dio, eta lekuko gisa deklaratuko duten pertsonek erakutsiko dute hori ez dela horrela; [estrategia aldaketa] ezker abertzalearen barruan izandako eztabaida eta gogoeta estrategikoaren emaitza dela erakutsiko dute, eta hori Zutik Euskal Herria agirian gorpuztu zela», adierazi du Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguezen abokatuak, Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean.Atzoko auzi saioan hainbat ... Pello Urizar idazkari nagusiak, Unai Ziarreta presidente ohiak, Ikerne Badiola Komunikazio idazkariak, Rafa Larreina Politika Instituzionaleko idazkariak eta Elisa Saiz de Murieta Antolakuntza idazkariak.Froga gisa, EAko bost kide horiek eta Mariano Alaba EAren Arabako zuzendaritzako kideak notario aurrean egin zuten zinpeko deklarazioak aintzat hartzeko eskatu zion Goirizelaiak epaimahaiari, baina hark atzera bota zuen eskaera.
‎Ametsa gauzatua ikusten duenaren pozaz ageri dira argazkian, Basque Culinary Center sukaldaritza goi eskola berriko sukalde estreinatu gabeko batean. Orain hogeita hamar berrogei urte bi amets izan zituztela diote, bata euskal sukaldaritza berria mugimendua sortzea, eta bestea, sukaldaritza ikasketei unibertsitate maila ematea. Lehena azken hamarkadotan gauzatzen, eraikitzen eta indartzen joan dira, harik eta sukaldaritza euskal kulturaren eta Euskal Herriaren adierazgarri identitario kasik nagusia bilakatua arte, eta sukaldariak euskal kulturaren enbaxadore legitimoenak izendatu arte.
‎Europa Pressen egindako adierazpenetan, zinegotziak azaldu du larunbateko saioan ez zela istilurik gertatu. Dena dela, kanpora ateratzean, ehun pertsona inguru banderak kenduko zituztela esaten hasi ziren.
‎Lan handia egin da publikoaren ikuspegia aldatzeko. Ni saguzarrekin lanean hasi nintzenean, jendeak telefonoz deitzen zidan etxeetan edo elizetan saguzarrak zituztela esateko. Haietaz libratu nahi dut, esaten zidaten.
‎Ontzira itzultzeko erregutzen zuen ontzimutilak, bakarrik geratzeko beldurragatik lehorreratu baitzen. Dortoka haiek marinel naufragatuak janak zituztela zioen, burua nahasirik, jadanik giza arima zutela. Lotu egin behar izan zuten mutila, beso eta zangoz, eta ahoa ere tapatu zioten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia