Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2001
‎Eta herrian laguntzaileak izango zituztela esaten zen, haien gorputzetan eta txalupan armarik aurkitu ez zelako, eta behin lehorreratuz gero gutxienez pistola banarekin ibili zutelako badaezpadan, polizien kontrolen batekin edonon topo eginez gerotan ere. Eta baten batek salatu zituela, guardia zibil konpainia oso bat Burgos aldetik etorrita esperoan izan baitzuten.
2003
‎Esan nahi da astean hamazazpi entsegu egin beharrean, hiru baino ez zituztela egiten. Gauza arraroak jotzen zituztela esan zuen Fernandok, entzun ziela berak behin, eta birritan ere bai, eta kuriosoa zela jotzen zutena. Baina ez zeukatela suerterik.
‎Editoreak azalpenak eskatu eta diskrezioa gomendatu zion, baina alferrik izan zen. Nire nobela bat eskuetan zuela, ilunabar batean literatura egiteak ez zirudiela hain zaila esan zidan, azken batean tik batzuk behin eta berriz errepikatu eta istorio batzuk elkarrekin ondo josteak ez zirudiela beste munduko gauza eta istorio horietako batzuk, gainera, bereak zirela eta nire pertsonaiek batzuetan berak esandakoak hitzez hitz errepikatzen zituztela esan zidan. " Nire baitan nobelak ditudala sentitzen dut eta zuk atera egiten dizkidazula", erantsi zuen amorru puntu batekin, nire nobela berria airean astinduz.
2004
‎Bazkalostean telebista ikusten aritu nintzen. Khan Younisen israeldar tankeak sartu, helikopteroek misilak jaurti, eta Hamaseko kide bat eta honen semea hil zituztela esan zuten, eta autoan zihoazen beste bi zaurituta geratu zirela. Mapara begiratu eta Khan Younis Gazatik oso hurbil zegoela baieztatu nuen, hogeita bost kilometro.
2005
‎Horrela egon ziren, txintik esan gabe, gure begiradapean. Mireiak eskua laztandu zion Indiori, Pelek eta Rosasek begiak malkotsu zituztela esango nuke, eta guk, Kixmik eta biok, ohiko begirada lehorra zuzendu genion elkarri.
2008
‎Eta Beñardok hartu zuen mina, Auxtinek barre egin ziolako. Are gehiago, handik aurrera, Huevogallo deitzen hasi baitzitzaion Auxtin, eta haien etxean arrautzak oilarrek erruten zituztela esaten, harik eta Beñardok egun batean pazientzia galdu zuen arte. Bidali zuen Honorato eskolara aurretik, berari. Beñardori?
‎Marokoren independentziaren berrogeita hamargarren urteurrenaren kariaz hainbat kontu interesgarri idatzi ditu. Kolonialismoak 1912an Espainiako Protektoratua ezarri zuenean, sefardiek espainiarrak besoak zabalik hartu zituztela dio, eta marokoar gehienen mesfidantza historikoa hazi egin zela. –Protektoratua Espainiarekiko topaketa izan zen hainbat menderen ostean.
‎Baita gotzainak berak ere. Kritikariek pintura primitiboari eginiko keinuak goraipatu zituzten, Fra Angelicoren muralak gogorarazten zituztela esanez eta.
‎Eta Beñardok hartu zuen mina, Auxtinek barre egin ziolako. Are gehiago, handik aurrera, Huevogallo deitzen hasi baitzitzaion Auxtin, eta haien etxean arrautzak oilarrek erruten zituztela esaten, harik eta Beñardok egun batean pazientzia galdu zuen arte. Bidali zuen Honorato eskolara aurretik, berari –Beñardori– azken orduan kakagura etorri zitzaiòn aitzakiarekin; hartu zuen baserriaren aterpe batean han hemenka jarriak zituztèn habia itxurakoetako batetik oilo batek errun berri zuèn arrautza, ehortzi zuen hura eskola inguruan zegoèn artadi baten lurretan, sartu zen eskolan; galdetu zion maisuak berak jada bazekiena Honoratok esan ziolako, ea bere behar fisiologikoak egin ote zituen –" Jakizue, zuek hain era traketsean esaten dituzuen ‘kaka egitea’ edo ‘pixa egitea’ bezalako esamoldeei ‘behar fisiologikoak egitea’ esaten zaiela gaztelera jasoan, edo, era arrunt espezifikoagoan, hacer del cuerpo eta hacer aguas" esaten zien maisuak eskolan–; erantzun zion Beñardok baietz –nola bizitza osoan ez baitzuen ‘fisiologiko’ eta ‘espezifiko’ bezalako hitzak esaten ikasiko," del cuerpo egin zuela" esan zion maisuari, beste ikaskideen irri eta barreen artean–; Auxtinen paretik pasatzerakoan, galdetu zion honek ea del cuerpo egiterakoan arrautzarik errun ote zuen; irten ziren handik ordu pare batera guztiak jolasgaraian; joan zen Beñardo artadira, non arrautza desehortzi eta bereganatu baitzuen; abiatu zen zuzenean Auxtin zegoèn tokirantz, non lauzpabost mutil baitzeuden solasean; jarri zen haiengandik hiruzpalau metrora; seinalatu zuen zerua, oihu eginez:
2009
‎Hasieran etxeetan sartu eta bertan ez zegoen inor, baina handik gutxira soldaduak agertu omen ziren fusilak eskuan, emakumeak batu oihuka, eta belaunikatzera behartu zituzten mehatxuka. Fusilekin buruetara apuntatuz, hil egin behar zituztela esaten zieten. Irainak eta orroak.
‎Teilatu garestia da, baina oso pikoa. Teilak Innsbrucketik ekarri zituztela esaten da. Tximinia ohi baino zabalagoa du eta Musone ke zuloan jesarri da beste bien zain egon den bitartean.
‎Egileen arabera, eskuak, hilda? zituztela esaten zuten batzuek,, sorginduta, beste batzuek.
2010
‎Imaz eta Urkullu joaten ziren bilera haietara, eta Batasunaren ordezkaritzan beti Otegi egon zen, hasieran Joseba Permachekin, gero Pernando Barrenarekin eta azken fasean Rufi Etxeberriarekin. Batasunarekin, 2004tik aurrera, bilerak ia hilero egiten zituztela dio Urkulluk. Sabin Etxera joan ohi ziren gehienetan Batasuneko ordezkariak jeltzaleekin bilera egitera, baina Eusko Legebiltzarrean ere egin zuten bilkura bat edo beste. Batasuneko kideak legebiltzarkide ziren bitartean, 2005eko hauteskundeak arte?, eta Donostiako Antiguako batzokian ere batzartu ziren behin.
‎Juan Santos Yanguas epigrafistak jakinarazi zuen bere taldeak, Isabel Velázquez Madrilgo Complutense unibertsitateko adituarekin elkarlanean, oso aurreratuta zeukala materialen analisia, eta piezaz pieza txosten bat aurkeztu nahi zutela. Emaitzak uda baino lehen nahi zituztela esan zuen EHUko katedradunak. Julio Núñez arkeologoak. Agustin Azkaratek harengan utzi zuen arkeologia saileko ardura?
2011
‎Ontzira itzultzeko erregutzen zuen ontzimutilak, bakarrik geratzeko beldurragatik lehorreratu baitzen. Dortoka haiek marinel naufragatuak janak zituztela zioen, burua nahasirik, jadanik giza arima zutela. Lotu egin behar izan zuten mutila, beso eta zangoz, eta ahoa ere tapatu zioten.
2012
‎Ni beldurtzeko euren arteko beste joko bat izango zela pentsatu nuen, sarritan egiten zituzten horrelakoak: izugarrikeriak egingo zituztela esatea, irakasleren bat hiltzeko planak. Eta autoan sartu nintzenean, Egoitzek esan zidan ez nuela atzera egiterik, berandu zela horretarako, eta haren begirada ikusi nuenean berehala jakin nuen ez zela txantxetan ari, hitz egin ahala, doinua jaisten joan zen, eta bukaerarako poliziak ia ez zuen entzun ere egiten.
‎Haren lehenengo iritzia izan zen, basatiak ezin izango zirela bizirik atera ihes egin zuten gauean jo zuen ekaitzetik, eta ziur aski itota hilko zirela, edo bestela hegoaldeko itsasertzetara bidaliak izango zirela, han zalantzarik gabe irentsiak izateko, hondoratu balira itoko zirela bezain ziur. Eta lehorrera onik iritsi balira egingo luketenari buruz, ez zekiela esan zidan; baina, bere iritziz, eraso egiteko moduarekin, zarata eta suarekin horrenbesteraino izutu zirenez gero, herritarrei trumoiek eta tximistek hil zituztela esango zietela, eta ez gizonak, eta aurrean agertu zitzaizkien biak, Ostiral eta neu, alegia, zeruko bi izpiritu zirela, edo haiek suntsitzera jaitsi ziren bi izpiritu amorratu, eta ez gizon armatuak. Hori haien hizkuntzan elkarri oihuka esaten ziotelako zekiela esan zidan; haientzat ezinezkoa baitzen, orduan ikusi zuten bezala, gizonezko batek sua jaurtikitzea, trumoiak bezala hitz egitea eta horren urrutitik hiltzea ia eskua altxatu gabe.
‎Yahooek bazituztela tasun azpimarragarri batzuk esan zidan ugazabak, giza espezieari buruz esan nizkionetan ez zizkidanak aipatzen entzun, edo oso azaletik bestela; animalia haiek, beste abere batzuek bezalaxe, beren emeak komunean zituztela esan zuen, baina gauza batean ezberdin zirela, alegia, yahoo emeak, ernari zegoen bitartean ere, onartu egiten zuela arra eta hauek, elkarren artean bezain basati haserretzen eta borrokatzen zirela emeekin. Bi jokaera hauek hain aberekeria zital handia erakusten zutenez, sekula ez zela beste izaki sentikorrik hartaraino iritsi.
2013
‎Egunak aurrera joan ziren. Iluntze batean zaindari batek Nikolai II.a tsarrari Moskura eraman behar zituztela esan zion eta, bidean arazoak ez izatearren, argazki batzuk egin behar zitzaizkiela; beraz, etxeko sotora jaitsi behar zutela guztiek. Hantxe bertan fusilatu zituzten Nikolai II.a tsarra, Alexandra tsarina, Olga, Tatiana, Maria, Anastasia printzesak eta Alexis zarevitx txikia.
‎Bien artean lau begi ez baizik hamalau zituztela esan zitekeen. , begiratzearen begiratzez, sentitu egiten zuten, edozein mugimenduren zain.
‎Tiroak Txapelaren kontra ez ezik inguruko etxeen kontra ere egin zituztela dio Ugartek. «Hainbeste tiro eginda, esaten zuten izugarria zela Haizeri tirorik ez jotzea, han bertan zegoelako umea, inolako zerikusirik izan gabe».
2014
‎Erakundeak, ateratzeko baldintza gisa jarri zien ekintza kanpotik lagunduko zien komando baten babesean burutzea. Bestela, kanporatu egingo zituztela esan zieten. Burgoseko Prozesua hastear zen, eta ETAk ez zuen edonolako abenturarik nahi.
‎armetan batik bat2109; eta kulturan, filosofian, zientzietan ere bai. Grekoek asmatu zituztela esaten den asmaketa guztiak, galiarrek asmatu zituzten. Alfabetoa galiarrek asmatu zuten (gero grekoek ez zuten korrunpitu besterik egin).
2015
‎Nola ordainduko duzu, txartelarekin edo eskudirutan? Langabetu eta ikasleentzat deskontuak zituztela esatea bakarrik falta izan zitzaion.
‎11 orrialdean, akordioaren sinatzaileek. Mitchell printzipioak? onartzen zituztela zioen; zehazki,, indarra erabiltzeari uko egiteko konpromisoa, hartzeaz gain,, beste norbait indarra erabiltzen saiatuko balitz?
‎Ramsay andreak eraman zuen etxe txiki zarpaileko salan zegoen, zain, hura pixka batean emakume bat ikustera igo bitartean. Haren urrats azkarrak entzuten zituen goian; haren ahotsa entzuten zuen, argia, ondoren lodia; alfonbrei, te potoei, tulipei begiratu zien; artega zegoen, zain; irrikatzen zegoen etxeko bidea hartzeko; haren poltsa eramateko asmoz; irteten entzun zuen; ate bat ixten; leihoak zabaldu eta ateak itxi behar zituztela esaten, joateko bere etxera ezer behar bazuten, ume batekin ari zen hizketan, nonbait?, halako batean sartu zen arte, eta pixka batean isilik egon zen, goiko itxuren ondoren berera itzuli balitz bezala?, pixka batean mugitu gabe, zutik, Galtzariaren Ordenako xingola urdina zeraman Viktoria erreginaren koadro baten aurrean; eta bat batean ulertu zuen halaxe zela. Halaxe zen:
‎Sekula ez dut horrenbeste neska mutiko potolo ikusi. Haur guzti guztiek zapatak zeuzkaten eta sarrerako gizonkoteak garbiago ekarri behar zituztela esan die bakar batzuei. Aho ttikiarekin.
‎Ez zegoen jakiterik zergatik hil zituzten. Abertzaleak zirelako hil zituztela zioten batzuek, karlisten kontrakoak zirelako besteek.
‎–Ez, ez... Ez ziren Baionatik pasatu, edo, neuk dakidala, ez ziren inorekin harremanetan jarri behintzat; Parisera zuzenean eraman zituztela esango nuke. Administrazioak, gero, sakabanatu egin zituen.
‎–Saioek zikloak betetzen zituztela esan ziguten eta gureak bete zuela berea, trago luzea eman zion zerbezari?. Nire iritzia nahi baduzu, kolpe bat eman zion besoan?, zu joan zinenetik bukatu egin ziren eztabaidak, denok geunden gauza guztietan ados, beti albokoari arrazoia ematen... nazkagarria.
2016
‎Alexander Shulgin biokimikariak asmatu zuen 60ko hamarkada hasieran. Nikaraguako armadako soldadu traumatizatuak tratatzeko erabili zuten eta gehienak gerra bukatzearen alde hitz egiten hasi ziren eta etsaiak ere maite zituztela esaten. House eta techno musikaz gozatzeko erabili izan da, batzuen iritziz, kontzientzia tribala eragiten duelako.
‎Poliziek Taylor eta Brandy galdekatuko zituztela esan zuten. Taylor gela baten barrura sartu zuten.
‎Aran ibarreko bere etxera gonbidatu nahi zuen asteburuan, beste askotan bezala. Ez zen eskiatzeko sasoia jada; beraz, bizikletak eraman eta zenbait mendate igo zituztela esan nahi zuen horrek, Bonaigua eta Portilhon batez ere, hurbilenak baitziren. Espainiako Vueltako eta Frantziako Tourreko piriniotar mendate mitiko batzuetatik gertu zegoen Xabierren Artieseko etxea.
2017
‎Bere bizitza eta bera inguratzen zuen guztia epaitzen ari balira bezala sentitzen zen batzuetan; lehenik, bere amona, gaixotzeagatik, bigarrenik, bere ama, Nikaraguaraino hura zaintzera joateagatik eta, azkenik, Claudia, egun osoa Inaxi zaintzen lanean emateagatik. Danielaren amak eta bere amak ondo zaintzen ez zituztela zioten batzuek beren begiradarekin. Jakin nahiko luke Lunak haietako zenbatek eman zituzten Claudiak eta Violetak sartutako orduak erietxe batean norbait zaintzen, edota besterik gabe, konpainia egiten.
‎Sorginen aurkako epaiketetan maiz agertzen zen kargu baten arabera, sexu praktika degeneratuetan aritzen ziren, deabruarekin kopulatuz eta ustez akelarreetan izaten ziren orgietan parte hartuz. Gizonen grina erotiko gehiegizkoa sortzeaz ere akusatzen zituzten sorginak, eta, beraz, erraza zen legez kanpoko zerbaitetan harrapatutako gizonentzat sorgindu egin zituztela esatea; edota familia bateko semea familiak onartzen ez zuen emakume batekin bazebilen, nahikoa zuten emakume hori sorgintzat akusatzea, harremana etenarazteko. Hala dator idatzita Malleusen:
‎edo, familiarrak?? izaten zituztela eta haiekin harreman intimoak zituztela zioten akusazioekin. Katuak, txakurrak, erbiak, igelak... sorginak zaintzen zituen halakoak, zirudienez titiorde berezi batzuekin bularra emanez.
‎Magian eta alkimian bezala Biblian ere jasotzen zen dogma bat islatzen zuen sorginkeriaren ideologiak, sexualitatearen eta jakituriaren artean lotura bat ezartzen zuena. Sorginek beren botereak deabruarekin kopulatuz eskuratzen zituztela zioen teoriak sineskizun alkimista batean zuen jatorria, eta, horren arabera, deabru bihurriekin kopulatuz eskuratu zituzten emakumeek kimikaren sekretuak (Seligman 1948: 76).
‎Heretiko eta arabiar jakituriaren hedatzaile ziren heinean, azti, pozoitzaile eta deabruaren adoratzaile gisa hartzen ziren juduak. Zirkunzisio edo erdaikuntza praktiken inguruko istorioak (erritualetan juduek umeak hiltzen zituztela zioten) lagungarri gertatu ziren juduak deabruzko izaki gisa agerrarazteko. –Behin eta berriro,, infernuko deabru eta giza arrazaren etsai?
‎Kanpamentua herrialdeko pertsona lizun guztien gune bihurtu zela esan zen[...] Bizigai eta diru bila zebiltzan matxino taldeak. Egun gutxiren buruan 3.000 idisko eta 20.000 ardi hara eraman eta jan zituztela esan zen, alde batera utzita txerriak, hegaztiak, oreinak, beltxargak eta milaka anega arto. Normalean dieta urria eta monotonoa izaten zuten gizon haiek altxatu egin ziren haragi ugaritasunaren aurrean, eta, axola gabe, guztia xahutu zuten.
‎Hitz egitera heltzen direnek ere urteak behar izaten dituzte umetan sexu abusuak jasan zituztela esateko. Beraz, ez da kasualitatea orain dela hamarkada sorta bat gertatutakoak izatea azken urteetan memoria liburuetan eta hedabideetan azaleratzen doazen gehiegikeriak.
‎Halako batean, lehen mahai ingurua ari zela, une baterako aretotik atera zen, eta kazetari eta telebista kamera askok inguratu zuten, bere harridurarako. . Komunera joateko atera naiz, ez prentsaurrekoa emateko??, esan zuen, eta azaldu jardunaldian Luhusokoen aldetik Mixel Berhokoirigoinek eta Michel Tubianak esango zituztela esan beharrekoak.
2018
‎–Soldadu turkiarrek hankaz gora jarri zuten etxe guztia, baita patioko zuhaitzen sustraiak eta hiru hilabeteko ahizparen sehaska ere. Armak bilatzen zituztela esan ziguten. Aita ez zegoen etxean.
2019
‎Sarasak ere ikusi zituen: . Irudi horiek agertu zirenetik, argi zegoen euren defentsarako estrategia nagusia izango zela sexu harreman adostuak eduki zituztela esatea?.
‎eta ustezko sorgin ehiza baten hasiera salatzen ziren bertan, hainbat hiritan haien aurpegiak zeramatzaten panpina batzuk agertu ziren, zubi eta eraikinetan urkatuta? eta indefentsio egoeran utzi zituztela esaten zen,, akusazioaren adierazpenetatik harago delituaren frogarik, ez zegoela argudiatuz.
2020
‎–Enpresa kimikoen kiratsa arnastuz eman genituen urteak. Bilbon etxeetako leihoak ixten zituztela esaten ziguten kirats hori haizeak eramaten zuenean. Guk ez genituen leihoak ixten, etxe barruraino sartuta genuen usaina.
‎Neskek berrogeita zortzi orduz egon behar zuten han giltzapetuta eta epea pasatutakoan Osvaldok, inork non egon ziren esan gabe, autoz hartu eta hiritik kanpo eramango zituen. Ondoren, Ainhoak Ertzaintzari deituko zion libre utzi zituztela esateko. Hori zen neskek Osvaldo eta Saioarekin adostuta zeukaten plana.
2021
‎Dagoeneko laurogeita hamar urteen inguruan bide dabilen Elisa Kaltzadak, eurek txikitan Busturikoak eta Sukarrietakoak halakoak esaten aditzen zituztela esaten zidan, Nikolasari buruz galdetzen nion aldiro.
2022
‎Gutxi iraun zuen horrek, ordea: Kurdistanetik itzuli eta astebetera, Istanbulen Bosforo itsasartearen gaineko zubiak eten zituztela zioten flashak iritsi zitzaizkigun mugikorretara, eta presentzia militarraz ohartarazten zuten teletipoak eta Twitterreko oharrak hasi ziren iristen. XXI. mendeko lehen estatu kolpea abian zen Turkian.
‎Are gehiago, lotsatia zen irudipena izan nuen. Ikusgarritasun aldetik nabarmenena berea izan bazen ere, ganberrokeria edo, nik nahiago banuen, protesta ekintza gehiago ere egin izan zituztela esan zidan, behin Bertin Osborneri arrautzak bota zizkiotela eta beste batean komuneko eserlekuak bere lekutik atera eta pistaren erdian jarri, esate baterako.
2023
‎Maria Jose tximista behia airean botatzen ikusia zen! Animalien adarrek eta apatxek tximistak erakartzen zituztela esaten zen. Mari Joseren amak, trumoia zenetan, aizkora ahoz gora jartzen zuen, tximistak joz gero, hantxe apurtzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia