Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2001
‎Kaxa artean galduta pasa zuen lehen eguna Sergiok. Bezeroek ondotxo zekiten zer nahi zuten, Sergiok baino hobeto, eta saltzaileak noraezean pasa zituen orduak. Zelofan koloretsuz estalitako oinetakoak atera eta atera.
‎Guzti guztiak. Langabezian geratu zenetik, bere obsesioa areagotu egin zen eta, esnatzen zenetik oheratu arte, etxeko butaka zaharrean eserita, telebistari begira pasatzen zituen orduak. Seme alabek ere harrituta begiratzen zioten.
‎Firebird irakurri zuen pistoletarik baten alboan. Guardia zibilen pistola, metraileta eta fusilak besterik ez zituen ordura arte Goiok ikusi, eta haiek ez zuten euskaraz egiten.
2002
‎Edo zeloak sentitzen zituen. Zeren haiek baitziren Sergiorekin konpartitu ezin zituen ordu bakarrak, haren itzaletik at. Eta orduan sentsazio hura nagusitzen zitzaion: bakean eta atsedenean zuèn sentimenduen lakura esku anonimo batek harria jaurti balu bezalakoa.
2003
‎Luvino eta Nemiaren transkripzioak egin behar zituen. Eta hasi zen Luvino eta Nemiaren transkripzioak egiten, eta amaitu zituen halako batean, eta behar izan zituen ia ordu bi edo, beste era batera esanda, behar izan zituen ordu bi eskas. Behar izan zituen ordubete eta berrogeita hamazazpi minutu, hain zuzen ere.
‎Iduseko kale izen bi bilatu zituen ordura arte eta, kuriosoa bazen ere, biak ziren medikuen izenak. Portugesa bata eta frantsesa bestea.
‎Zazpi eraikin zituen ordurako amaituta, baina arkitektoaren helburua ez zen kale hori besterik gabe egitea. Helburua zen kale horri hiru andreen izena jartzea.
‎Nik, aldiz, etxeko tiraderak poemaz eta nobela bukatu gabez beteak nituen. Beste batzuek maitalearen gorputza arakatzeko jartzen duten ardura eta sukar bertsuarekin igarotzen zituen orduak nire obraren zoko moko eta ezkutukiak aztertzen, pasarte luzeak buruz ikasteraino, eta horrek ni ere hunkitu egiten ninduen, ezagutu nuenean bere marrazkiek baino askoz ere gehiago, oso sentipen arraroa da norbere obrari buruz inori hain ezaupide hurbilarekin hitz egiten entzutea, horrek lotura iraunkor bat sortzen du, geure baitan norbaiten gorputza sentitzeak sortzen duen bezala –es...
‎Horrela, Txoritokiko tontorrera igo, hura atzean utzi, eta Aretxarako bidean jarri ginen. Txominek ehizatuak zituen ordurako hiru txori: txolarre bat, kaskabeltxa eta karnaba.
2004
‎Manhattan Proiektuaren ardura eman ziotenean, Grovesek Washingtoneko Ordezkari ganberan izan zuen haserrealdiak hango guztiak beldurtu zituen. Bulego lanak izan zituen ordura arte, eta koronelak gudu zelaia zapaldu nahi zuen. Proiektuaren garrantziaz ohartarazi zutenean, ordea –eta, nola ez, brigadier izendatuko zutela entzutean–, Groves koronelak gogo handiagoz hartu zuen zama.
2006
‎Hasieran, libre zituen orduetan, Ane alde zaharrean barrena paseatzen zen, katedral ikusgarriraino edo Moselle ibaiaren zubi ederretaraino. Hiriguneko aleman eta frantziar estiloko karrikek halako bake bat ematen zioten.
‎Ariketa handirik gabeko bizimodu hark kezkatzen zuen Ane. Auto barnean ematen zituen orduetan ipurdia hazten sentitzen zuen eserlekuaren gainean. Eguzkienea garbitu bitartean, bazekien lan akigarriak kaloriak erretzen zituela, eta horrek nolabait lasaitzen zuen.
‎Atsegina zen, jantzia, buru azkarrekoa, hizkuntza batetik bestera edonoiz salto egiten zuena... Berriketa amaitzekotan zegoela –margolariak amaituak zituen ordurako bere oharrak eta marrak–, Perico Aladrok postal itxurako argazki bat luzatu zion idazle espainiarrari. Idazleak begiratu zion agureak eskainitako argazki hari, eta bibote luzeko gizon dotore bat ikusi zuen, Perico Aladro bera, inola ere, gazteago agian, edo argazkilari on baten ukituekin gaztetua, begi erdi erori malenkoniatsuekin eta buruko ileak bi zelai berdintsutan banatuta erreten luze eta markatu batez.
2008
‎Aitak ez zion elurrarekin jolasten uzten: pianoaren aurrean pasa behar zituen orduak elurrarekin jolastea baino garrantzitsuagoak zirela esaten zion. Eta haiek betetakoan ere ezin izaten zuen atera, maisuak bere eskuentzat kaltegarria izan zitekeela esaten baitzion.
‎Bere zaletasun nagusia izan zitekeen edo menpekotasun bat. Astia zuen guztietan ukendu bat, pintzak, lima bat edo beste zernahi edergailu hartu eta horretan emango zituen orduak. Brikolajearen antzeko zerbait, baina gorputzari aplikatua eta ondorio nahikoa ikusgarriekin.
‎Baina haien lasaitua ez zen luzarorako izan, Carlomagnoren maitasuna ez baitzen hil neskatoarekin. Enperadoreak gorpua baltsamatzea agindu zuen eta gela barruan igarotzen zituen orduak hari begira.
2009
‎Hori egin zuen. Little Italy auzora joan zen eta hantxe pasatu zituen orduak irakurtzen, musika entzuten, kafe beltza eta usaintsua hartzen epel epela zegoen kafetegi batean. Angieri hots egin zion telefonoz eta biharamunerako geratu ziren.
‎Ama, jakin nahi zuen beste ezer baino gehiago, zergatik geratu behar dut ilargi betearekin etxean? Hamasei urte zituen ordurako eta sukaldera sartu zenean, hain zen handia, haren gorputzaren itzalak ama ikaratu egin zuen. Harrikoa egiten ari zen ama, neskamea desagertuta zegoelako haserre.
‎Hura bezalako asteburu goizetan, berriz, parrandatik bueltan zetorren jendea gehitu behar zitzaien ohikoei. Bost bakarti eta hiru bikote gurutzatu zituen ordura arte. Hauetako azkena Gurutze Gorriaren pareko arkupeetan, ia furgoneta gainera iritsi arte ikusi ez eta ustekabean musuka harrapatu zuena.
2010
‎Teok, bestela, bere bidean jarraitu zuen, bere egitekoei emana. Gainontzean, lanetik etxera itzultzen zenean, Susana eneko kaperan ematen zituen orduak, Kempis a eta deboziozko beste eskuliburu batzuk eskura zituela, existentziaren eta zoritxarraren gudu zelaian aurrera egiteko lagungarri. Kempis aren orrien artean sartuta zuen, hain zuzen ere, aitak bere burua hil aurretik zuzendu ziòn idazkia:
‎Tipo arrotzak ekartzen zituen dantzaldietatik, hark ikus zitzan. Besteren artean zuzendaria ezagutu zuen eta haren eskaintza eta erreguak aditu behar zituen ordutik, zeinak ezer ez zekien bere alabaren hankarte estreinatuaz. Bitartean, penitentzia modukoa zen Sebastianentzat eskura zuen edozerekin bere gorputzari sufrimendua eragitea, beharrik gabe eguzkitan jartzea, nahitaezkoa bakarrik jan eta edatea, neskatoari sartzen ziolako gauero.
‎esanez. Egunez, sudurra kristalari atxikita ematen zituen orduak Lilik, bizkarrarekin altzari kantoi guztiak igurzten.
‎Izan ere, Mikel bihurtua zen orain, aitarentzat, seme ordeko edo seme antzeko. Mikelekin pasatzen zuen egun ia osoa, eta Mikeli erakusten ematen zituen ordurik gehientsuenak. Ez ote zuten horrela egiten garai bateko guraso arduratsuek, bizitzarako hezibidea eta bizimodua ateratzeko heziketa, biak batera irakatsiz?
‎Teok, bestela, bere bidean jarraitu zuen, bere egitekoei emana. Gainontzean, lanetik etxera itzultzen zenean, Susana eneko kaperan ematen zituen orduak, Kempis a eta deboziozko beste eskuliburu batzuk eskura zituela, existentziaren eta zoritxarraren gudu zelaian aurrera egiteko lagungarri. Kempis aren orrien artean sartuta zuen, hain zuzen ere, aitak bere burua hil aurretik zuzendu ziòn idazkia:
2011
‎Azkenekoa, etxetxo bat bezala antolatua zegoen, eta alaba bakarreko matrimonioa bizi zen bertan. Alabak, Teresita uste dut izena zuela, egun batetik bestera utzi zituen ordura arte hain maiteak zituen panpinak, eta esan zien jolaskide izan zituen auzoko umeei:
‎Alde horretatik, Birjiliok berak ere lana erraztu zidala onartu beharra daukat. Gorua eta ardatza eraman genizkion egunetik bere gelan ematen zituen orduak eta orduak, eta gero eta gutxiago erlazionatzen zen gainerako egoiliarrekin. Triki traka, triki traka iruten ari zelakoan nengoen orduan, eta orain badakit baietz, hala aritu zela, inork pentsatuko ez lukeen moduan, gainera.
‎Ez zuen lo gehiago egin. Ohe ondoan eserita eman zituen orduak, aitaren gorpua hozten sentituz, malko beroak masailean.
2012
‎Ez zen bulegotik atera, ez zuen Johannesekin topo egin nahi eta. Horrenbestez, aulki gainean eman zituen orduak, interneten, jitoan, ordenagailuko pantailari so.
2013
‎Monasterioetan bertako apaiz eta abadeekin mintzatzen zen, kantuan eta errezatzen pasatzen zituen orduak eta egunak, eta gero, handik beste monasterio batera joaten zen. Rasputinek ikusi zuen alde handia zegoela monasterio batetik bestera, ordena batetik bestera ezberdintasunak oso handiak zirela, eta euren artean istilu eta ezinegonak ere ugariak zirela.
‎Dionixio Osak hari begira jarraitzen zuen behintzat, harri eta zur, bazkalordua amaiturik, kafea hartzen ari ziren bostak, nor bere eran: emakumezkoak kafea edo belar uren bat, eta gizonezkoak kafea, kopa eta purua?, nahiz eta. Zeledonio edariak tentuz eta zentzuz zerbitzatzen ari zen, bai, baina Dionixiok edanak zituen ordurako sei baxoerdi gehi armagnac kopa erdia, ikusle balizko batek beste datu bati ere antzemango zion:
‎Dionixio Osak hari begira jarraitzen zuen behintzat, harri eta zur –bazkalordua amaiturik, kafea hartzen ari ziren bostak, nor bere eran: emakumezkoak kafea edo belar uren bat, eta gizonezkoak kafea, kopa eta purua–, nahiz eta –Zeledonio edariak tentuz eta zentzuz zerbitzatzen ari zen, bai, baina Dionixiok edanak zituen ordurako sei baxoerdi gehi armagnac kopa erdia– ikusle balizko batek beste datu bati ere antzemango zion: mutilak, izan ere, tarteka, begirada batzuk zuzentzen zizkion Pankraxiri, iheskorrak bezain esanguraz beteak, jarraian purua ezpainetaratu, xurgada bat eman eta ahotik kea botatzen zuela, arestian egindako bekatutxoa –ausardiatik gehiago zuena bekatutik baino, baldintza haietan– puruari eusten ziòn eskuaren mugimenduekin disimulatu gura balu bezala, baita, jarraian, kezko lainotxo baten atzean ezkutatu ere.
‎Zeledonio eta Dionixio egunkaria irakurtzen, egongelako mahai bakarraren inguruan; Klotilde eta Pankraxi sukalde lanetan, eta Josefina haurrak zaintzen, hauek ere egongelan, mahaitik hormarako tarte aski zabalean. Pedrok –mutikoak bi urte pasatxo zituen eta neskatoak lau– jostailu ugari zituen ordurako –tren bat, trenbide eta guzti; hiruzpalau kotxe, hamar bat zaldi (haietako bat, askoz ere handiagoa, kulunka zaldi bat zen, Pedrok noiznahi erabiltzen zuena, bilintzi balantza ibiltzeko), eskorga bat, bi baloi, ezpata eta ezkutua, hogei bat soldadutxo berunezko etab.–, eta Paulak panpina bat, sukalde joko txiki bat, soka bat, dozena erdi puzzle eta beste hainbat buruhauskarri....
2014
‎Erlojuak ez zituen ordu biak oraindik markatzen. Izugarria izan daiteke batzuetan denboraren moteltasuna.
‎Komuneko ispiluari begira pasa zituen orduak. Larri zebilen; urduri.
‎Hagina hautsi aurreko egunetan ere lo gutxi egin zuen Maiderrek. Telebistari begira pasatzen zituen orduak, etxetik atera gabe. Telebista ikusten eta denda garestien webguneak begiratzen.
‎Ez zen askotan hurbildu, halere, gehienetan aspertu egiten baitzen. Litroko garagardo botilak husten pasatzen zituen orduak, besteen jardunari begira. Abuztuaren 6ko egun hura iritsi zen arte.
‎Gaua lasai joan zen. Tarantasaren triki traka txikia ez izanagatik, Nadiak lotan eman zituen ordu batzuk. Erdiraino altxaturiko estalkiak aire apur bat sartzen utzi, eta birikek irrika biziz arnasten zuten giro itogarri hartan.
‎Larunbatetan ikusten zenuen, harategian, eta han kontatzen zizkizun astean zehar etxean egindakoak. Baina Oihan jaio eta etxean gelditu zinen hilabeteetan, pintura gelan sartuta pasatzen zituen orduak, behar ez zenituen azalpenak ematen: –Gaur komunak ez ditut pasatu baina sukaldea goitik behera garbitu dut?.
2015
‎Ama dendaria zen. Eta bakar bakarrik pasatzen zituen orduak eta orduak, bere lanean murgilduta. Askotan esaten zidan bere dendara joateko, berari konpainia egitearren.
‎Borrokaren aurreko bi egunak atseden eta kontzen trazio egunak izan ziren. Andoni mututu egin zen egun haietan; bere baitan bilduta igarotzen zituen orduak, buruan ikusten zituen irudietan murgilduta. Martaren txantxaren batek bakarrik lortzen zuen hari irribarreren bat loraraztea.
‎Amarena gertatu ondoren, kalera ateratzeko debekua ezarri zigun, eta gure logelan bakarrik geratu behar izaten genuen ia egun osoan, bera etxeko atetik desagertzen zen bitartean. Hiriaren aldirietan zegoen metalgintzako fabrika handi batean egiten zuen lan, eta hango ate aurrean ematen zituen orduak eta orduak, lankideen ondoan, mundu berriak amesten eta gero eta maizago oldartzen zitzaizkien poliziei harriak jaurtitzen, industrialde hura zeharkatzen zuen trenbidetik eskukadaka hartzen zituztenak.
‎Gure gelako leihoan ematen zituen orduak eta orduak, kopeta zimurtua kristalaren kontra bermatu eta zain. Gero eta nahasiagoa zen dena.
‎Ipar Euskal Herrian, ETArik gabeko garaiak ez zuen hauteskunde maparen aldaketa esanguratsurik ekarri, baina baldintza egokiagoak ezarri zituen ordura arte askoz zailagoak izan ziren harremanak bideratzeko esparru ideologiko ezberdinetako hautetsien eta politikarien artean. Denbora gutxian, Ipar Euskal Herriaren instituzionaltze propioaren alde lerratu zen hautetsien gehiengoa.
‎Hurrengoan hobe, bai. Mila gauza prestatu behar zituen ordurako, bere koordinazio gaitasuna probatu eta frogatu zutenak.
‎Anartean, pianojole amorratua zetorren, bost urte zituenetik amak pianoa ikastera bultzatu zuelako eta, beste gauza askoren artean, pianojole ospetsua izan behar zuela agindu ziolako. Anjel gizagaixoak, amaren esana bete nahian, egunak jolaserako zituen ordu guztiak ematen zituen piano beltz luzearen aurrean.
‎Luziak lanera joaten jarraitu zuen, baina aurretik han zeuzkan harremanak ez ziren lehen bezalakoak. Batzuen aldetik begi txarrez begiratua izan zen, eta beste batzuekin berak ez zuelako nahi harremanik izan, beti geratzen zen bakarrik, eta hori gertatzen ez zenean, inorekin berbarik egin gabe igarotzen zituen orduak. Etxetik lantegira eta lantegitik etxera, hori zen bere bizimodua.
‎galdutako formen bila ematen zituen orduak
2016
‎Pudore handia sentitu zuen zaintzaileak inori sekula esan gabekoak norbaiti lehen aldiz kontatzean, eta aitorpen xume hartan utzi nahi izan zuen; lotsa ematen zion zeruari begira egiten zituen orduez hitz egiten hasteak, izarren eta konstelazioen gainean urteetan pilatutako jakintza hartaz jarduteak, eta are gehiago zaletasun hartatik eratorritako errituez mintzatzeak. Hitz beste egin nahi izan zuen.
‎Amak maitale berria aurkitu duenetik, ordea (bere mutil ohia dela uste dut), gelan sartuta sumatzen dut alaba. Lehen, orain urte batzuk, mutilen batekin mozten zuenean gitarra jotzen ematen zituen orduak. Badaudela, esan ohi zuen, gure baitan musikak bakarrik uki ditzakeen bazterrak.
‎Birikek urrutiago eramatea ukatu ziotenean larre batean zegoen, pinudi baten ertzean. Punta batean harri bat aurkitu eta bertan eserita eman zituen ordu batzuk. Ondo ilunduta zegoenean hotza sentitzen hasi eta, ordurako baretuago, etxerako bidea hartu zuen.
‎Bitartean, UPNren eta PSNren arteko gobernuaren lehen urtea Nafarroa Bairen haustura osteko zauriak sendatzen eman zituzten oposizioko indarrek. Izan ere, Aralarren militantziak EH Bildu osatzearen alde egiteak arrakalak sortu zituen ordura arte koalizio kide izan zirenen artean. Zabaletaren irudiko, Aralarrentzat EH Bildu estrategikoa zen, eta Nafarroa Bai, aldiz, taktikoa.
2017
‎Baina Inaxik Nikaraguan geratzea erabaki zuen, eta hala, eskola eta liburutegia eraikitzen lagundu zigun. Zure amak lau urte zituen ordurako eta auzoko eskolara joaten hasi zen goizero. Ni ere joaten nintzen, irakurtzen eta idazten ikastera.
‎Afaldu bezain pronto, ohean sartu eta koadernoa irakurtzera joaten zen loak harrapatu arte. Eta hurrengo egunean, aurreko gauean irakurritakoa imajinatzen eta haren inguruan pentsatzen ematen zituen orduak. Claudia ere konturatuta zegoen eta kezkatzen hasia zen.
‎Niretzat lehen aldia zen emakume hain eder batekin ateratzen nintzena, eta airean bezala, lurretik pitin bat lebitatuz joaten nintzen bere ondoan eta, bazterreko mahai batean esertzen ginelarik, bere edertasunaz ahaztu egiten zela iruditzen zitzaidan eta beste inork ez bezala begiratzen zidala, nigan altxor gordeak edo dohain ezkutuak ikusiko balitu bezala. Fakultateko gorabeherak aipatu ohi zituen orduan, pasilloetan intrigatzen galtzen den denboraz aritu ohi zen, mundu guztia dabil nonbait bulegoetatik pasilloetara presaka joan etorrian azken esamesen edo zurrumurruen berri eman edo elkarri behaztopak prestatzen. –Eskalafoian gora igotzeko ondokoa zapaldu behar duzu.
‎Bero sapa izugarria egiten du hemen eta ipar aldera abiatuko naiz berehala?, esaten zion eta lasaitu egiten zen. Bospasei hilabetez luzatu zen egoera, eta ama bere onera itzultzen ari zela zirudien, antzaldaturik ikusten bainuen gutuna jaso ondoko egunetan, eta kantuan ere sumatu nuen inoiz, umea nintzenean bezala, maitasun kantak edozein modutan ere, beste konturik ez baitzuen buruan, eta irakaslea itzultzen zenean harekin bidaia bat egiteko planak prestatzen ere ematen zituen orduak, bere gelako hormetan zintzilikatuta zituen planoak eta mapak kontsultatuz. Egoera hori luzatu egingo zela pentsatzen hasia nengoen, gerta zitekeen gauzarik okerrena gertatu zenean:
‎Frente de Juventudes, Accion Catolica, Division Azul... denak baitzetozkion ereserki eske. Parranda giroa ere lagata, Madrilgo Kontserbatorioan izendatu zioten katedrako lanetan ematen zituen orduak; baina bere hondarreko urteetan, azken finaren hurbila sumatuta edo goi arnasaren hatsak berriro epelduta, biolontxelo eta orkestrarako kontzertu bat osatu zuen, orduko agintariak ere noraezean utzi omen zituena: izan ere, espainiar gudagizonen izpiritu zorrotzak goritutako epopeia espero baitzuten denek, eta, horren ordez, malenkoniaren aire leunak darabilen orbela omen zirudien musikak; egunsenti martziala barik, eguzkia ezkutatu osteko ilun dardara.
‎Batzuetan besotik tira egiten genion, artikulazioetan min egin arte, eta arrastaka biziarazten genizkion egunak. Baina normalean, gero eta normalagoan, ez genuen ezer lortzen, eta ohean ematen zituen orduak. Ez zuen lorik egiten, ez zuen negarrik egiten.
‎Ez zitzaidan inolako aitzakiarik bururatu eta onartu egin nuen. Berak jarri zituen ordua eta tokia: arratsaldeko lauretan, Makatz Artean kafetegian.
2018
‎Txutea eskatzen zuen eta prestatu egiten zioten, jenderik ibiltzen ez zen zokoetan, kutxarilla eta txiskero batekin, ilunpetan zainak asmatzea zailago izan arren. Tabernara bueltatzean erraz igartzen zen nor zegoen kolokatuta eta nor ez, gorputz gazteek plof eusten zuten parrandak irauten zituen orduetan. Etxeratzekoan amak ez harrapatzea, hori zen jagon behar zuen bakarra, besterik ez.
‎SAN Ignazio egunaren bezperan abiatu ginen beraz, hirurok kotxez. Izugarri ondo eraman zituen ordu horiek Erik txikiak. Autoan etxean ez bezala egiten zuen lo.
‎Lehendik ere Xabier Urruti ikaslerik saiatuena ez bazen ere, egunetik egunera gehiago kostatzen zitzaion adi egotea, errendimenduak burtsan amiltzen den balore baten lerroari jarraitzen ziola. Leihotik begira ematen zituen ordu asko, eta irakasleek kargu hartzen ziotenean, mutilaren erantzunek defentsatik oldarkortasunera egin zuten, errendimenduan galdutakoa hala berreskuratu nahi balu bezala. Hasieran, barkatu, ama neukan buruan?,, atzo telebistan aitari buruz esan zutenak ez dit kontzentratzen uzten?
‎10.872 presoak buelta amaiezinak eman zituen ordura arte inoiz ibili gabeko pasabideetatik, bulego batera sarrarazi arte. Mahai handi baten atzean Basauri Barrin ongietorria egin zion danbor ahotseko ofiziala zuen zain.
‎Ibilgailu industrialentzako puskak fabrikatzen zituen ordurako Eaton Ibérica deitzen zen enpresak: engranaje kaxak, transmisiorako atzeko ardatzak eta abar.
2019
‎Biarritz ondoan bizi zen bere gurasoekin. Bakarrik ematen omen zituen ordu asko haurra zenean, familia hartan zegoen mamu baten presentzia alboan zuela: bera jaio aurretik hil zen anaiaren mamua.
‎Ez zion uzten inora joaten bera gabe. Ezin zen bakarrik geratu, eta gogoko zuen senarrari eskutik heltzea[...] Zorigaiztokoa zen, eta negarrez igarotzen zituen orduak eta orduak; senarrarengatik hasten zen dardaraka, eta, dardaraka hasteko egokierarik ez bazuen, asmatu egiten zuen.
‎Eta zenbat eta hurbilago San Wentzeslao eguna, hainbat handiagoak ziren alkimistaren kezka, beldurra eta etsia. Oraintxe hasten zen lanean jo honi eta su hari azkenik gabe, Furiek akuilatuta bezala; hurrena, berriz, alferkerian ematen zituen orduak eta are egunak, eserita eta begiak hutsean tinko.
‎Kurioski, berak ezer gutxi egiten zuen funtsean. Etxean ematen zituen ordu apurretan, ez alboan eseri, ez harekin berriketa egin, ez bere ezinetan lagundu, ez deusik. Ezta oinetakoak eskura ekarri ere, besteoi egiteko agindu besterik.
‎Amona egoitza batean sartu behar izan genuen eta amak asto batek bezala egiten zuen lan dena ordaindu ahal izateko. Arrebak, ikasle bikaina izanik, liburutegian ematen zituen orduak. Eta aitaren berri bakarrak osasunez beti gaizki zebilela eta lanean hartzen zituen baja luzeak ziren.
‎Nekanek ez zeukan ezertarako astirik. Anttonekin pasatzen zituen ordu libre guztiak, zeharo itsututa zegoen mutilarekin. Elkarrekin joaten ziren leku guztietara:
‎Eguzkia maite zuen, udaberrikoa batez ere, lorategiak hamaika koloretako soinekoa janzten zuenean. Urrun egonagatik, haize izoztua iristen zen maiz Torto lerrotik Ustiriraino, txingorra ere ekartzen zuena ez gutxitan, Ekhiren Mahaia mendi eskergak bere izenerako arrazoia galtzen zuela ematen zuen egunetan, eta zeruko begia berragertzeko zain kontatzen zituen orduak halakoetan. Orain, ordea, Aizeren atzetik soinekoak airera jaurti eta biluzik dantzan hasteko gogoa sentitu du.
‎Porturatu ezinik, irtenbideren bat aurkitu behar zuen lehenbailehen. Ezin zituen orduak eta orduak eman olatuen gainean kulunkan.
2020
‎Nire lanbidea gustatzen zait eta gutxi edo gehiago konforme bizi izan naiz orain hilabete batzuk emazteak maitale bat zuela susmatzen hasi nintzen arte. Begirada urrunean galduta zuela atzematen nuen larunbat goizetan leihotik begira, edo bere baitara bilduta igarotzen zituen orduak sofan etzanda, liburu bat eskuetan zuela baina irakurri gabe. Telefono dei bat aski izaten zuen, ordea, erabat suspertu eta euforiaren gailurrera igotzeko.
‎Hori dena, tira!, ulertzen nuen. Ulertzen ez nuena zen zer egiten zuen nire emazteak tipoaren atzetik, zergatik egiten zituen barre txoro horiek deitzen zion bakoitzean, zergatik ematen zituen orduak bainugelan lehenik eta bere gelako ispiluaren aurrean gero atera behar zuen bakoitzean, zergatik zebilen burua galduta tipoarengatik.
‎Medikuntza ikasten ari zenean azterketa batera huts egin zuen, baina etxean gainditu egin zuela esan zuelarik hasi zen gezurrak gezurraren gainean pilatzen, eta 18 urte eman zituen etxean eta herrian sendagilea zela eta Genevako bulego batzuetan sendagile gisa lan egiten zuela sinetsaraziz, ezer izan gabe. Autopistetako atseden eremuetan ematen zituen orduak, eta erabat zorpetuta bizi zelako ingurukoak susmo txarrak egiten hasi zirenean etxekoak hiltzea nahiago izan zuen haien begiradari aurre egitea baino.
2021
‎31 urte zeramatzaten ezkonduta, zaharragoa zen Ciccy, eta hilzorian zegoen, etxean. Emaztea zaintzetik atera zituen orduetan bere nobelarik onena idatzi zuen, eta inoiz idatzi den detektibe nobelarik ederrenetakoa, ederrena ez bada. Idazle salduezin baten ahalegin luzearen emaitza izan zen; urte asko kostatu zitzaion bigarren mailako genero batean, prestigiorik gabe, lukurreriaren kontra eta gaixotasunak inguratuta istorio zintzo bat idaztea.
‎Hitz egin, poztasunak eta minak partekatu, etorkizunaren gaineko zalantzak komentatu eta elkarrekin denbora pasatzea ziren etxeko lanen gogortasun eta alienazioari aurre egiteko modurik onenak. Jakina da, adibidez, arropa garbiketak exijitzen zituen ordu luze haietan zehar, joan etorria elkarrekin egoteko, hitz egiteko eta harremanak sendotzeko erabiltzen zutela, Florencio Granado de Frutosek gogoratu bezala:
‎Mustrovic zaharrak oso gutxitan ikusten zituzten, baina gazteak ez zion lan egiteari uzten egunak zituen ordu guztietan. Berak bakar bakarrik, lurra garbitu eta erein zuen, zuhaitzak inausi eta fumigatu zituen.
2022
‎Irakeko gune sunitetan pizten ari zen matxinada erabateko gerra bihurtu zen Estatu Islamikoa izeneko taldea Mosulen sartu zenean. Zeinek bere aldetik ezkutatu eta gezurtatu egiten zituen ordura arteko basakeriak, baina EIk harro aipatzen zituen, ankerkeria haiek ere bere propagandarako bide bihurtuta. Negoziazio mahaietan hitz egindako dokumentu eta mapak zaharkituta zeuden berehala.
‎Zinema garbitzeaz gain, Iriarte andreak trapuzko loreak egiten zituen ordu libreetan, gero dendetan eta saltzen zituenak. Loreak ederrak eta kolore bizikoak ziren, baina niri tristezia lauso bat ematen zidaten.
‎Bizirik ateratzea lortuko balu ere, ez zuten uste mugikortasuna errekuperatuko zuenik. Alfonbran etzanda galdu zituen orduak erabakigarriak izan ziren, antza.
‎Olatzi deitu eta zerbait hartzera gonbidatzeko aukera burutik pasatu zitzaion. Sukaldeko mahaira eserita, telefonoa eta neskak berak gau hartan paper mutur batean berde koloretan apuntatu zion zenbakia aurrean izan zituen ordu luze batean. Azkenean ez zuen deirik egin.
‎Bilbo galdutzat eman bezain azkar etxerako bidean jarri zen. Egunez baso sakonean ezkutaturik ematen zituen orduak, iluntzean oinez ekiteko. Astiro joan beharra zeukan, ez baitzegoen jakiterik nor zebilen baso haietatik –kikara atzamar birekin heldu eta ahoraino eraman zuen.
‎Gaia berez ene interesekoa ez izateak lagundu zidan arreta desbideratzea justifikatzen, eta, galdeginik ere, nekea argudiatzeak denerako balio zezakeen. Naiararen lanpostuaz ere aritu ziren, nola sartzen zituen ordu andana eta tarteka asteburuak ere bai, horregatik ezin izaten zela etorri, gaixoa. Nik Instagrameko story batetik nekien justu asteburu horretan lagun batzuekin Tolosara joana zela, baina ahizpa ez salatzea erabaki nuen, bekaizkeria puntu batez:
‎Nire anaia Nikolaik, bulegoan eserita, ametsetan ikus zezakeen nola jango zuen bere baratzeko azekin egindako stxi zopa, nola hedatuko zen zoparen usain gozoa atarian barrena, nola jango zuen belar gozoan eserita, nola lo egingo zuen eguzkipean eta nola emango zituen orduak etxeko ate handiaren ondoko bankuan eserita, soroei eta basoari begira. Nekazaritzari buruzko liburuxkak eta egutegietan zetozen aholku haiek guztiak ziren haren zorion iturria, espirituarentzako elikagairik gogokoena; egunkariak irakurtzea ere atsegin zuen, baina haietan irakurtzen zuen bakarra iragarkiak ziren; hain zuzen, horrenbeste hektarea lur ereingarri eta halako belaze, etxalde, erreka, lorategi, errota nahiz erreka putzuen salmentak iragartzen zituztenak.
‎" Lehen hilabeteetan harritu egin ninduen bere jarrera suharrak. Ez zuela aspaldian emakumerik ikusi ematen zuen, ni nintzela munduko bakarra eta maitasuna egiten ematen zituen orduak; begiak itxita, hori bai, nigan ez zegoen zerbait, beharbada bere buruan zegoen irudi baten bila. Ezagutzen dut gizon mota hori.
‎Entzuten ez dakien gizonezkoa da eta ez du galderarik egiten. Bere laginak gora eta bere grafikoak behera ematen zituen orduak. Hasieran, nobedadeagatik edo, entzun egiten nizkion bere kontuak.
‎Landa bizitza egin zuen beraz bost urte zituenetik hemezortzi bete arte, euskaraz egin zituen ordura arteko ikasketa guztiak, amatxiren nahia zen hura. Hemezortzirekin, baina, itzuli zen bere kabuz Parisera, ez bakarrik ama baizik eta aita ere paradisu etiliko hartan abandonatuta.
2023
‎Ostiral eta larunbat gauetan, umore onez zegoenean, bederen, Elgetatik Eibarrera jaitsi eta tabernako izkinako taburetean jesarrita pasatzen zituen orduak eta orduak, adiskide minarekin berbetan. Beti izkina berean esertzen zen, beti taburete berberean.
‎Elena Agirreri lanegun astuna egokitu zitzaion polizia etxean. Txostenak irakurtzen eman zituen orduak eta orduak. Aharrausika bukatu zuen, gorputza nagituta.
‎Arteak hartu ezinik eta isilik igaro zituen orduak eta orduak Edurnek. Umeak ezin atenditu, Arantzari eskatu behar izan zion seme alabak hartu eta bere etxera eramateko.
‎Fronte Polisarioak Mendebaldeko Saharako hiru laurdenak kontrolpean zituen ordurako –tartean, hainbat hiri–, baina murrua lurralde gehiago berreskuratzeko oztopo bihurtu zen. Aaiun, Smara eta Bukraa hiriek osatzen duten triangelua bakartzea izan zen Marokoren aurreneko asmoa, lurraldearen eremurik emankorrena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia