Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2001
‎Bere bila etorriko zirela konturatu zen eta, sabaira joanda, belarraren azpian ezkutatzea erabaki zuen. Eta laster heldu ziren, aitak esaten zuen guardia zibilak izango zirela, baina ez zituen ikusi, etxea zehatz errekistatzen hasi ziren eta kortako sardeak hartu zituzten sabaia begiratzeko. Sabaian, sardeak belarretan sartzen hasi ziren, hirulau izango ziren, erdaraz egiten zuten eta urduri zeuden, armen segurtagailuen soinua entzuten baitzuen gure aitak belarpetik, eta sardearen hortz zorrotzek belarrean sartzean egiten zuten brazzz hotsa ere entzuten zuen, eta gerrian jo zuten.
‎Tren geltokian Mesie Ezmonsieur ikusi zuten, bere maletekin euripean, betaurrekoak bustita, bere gabardina beilegia ilunduta, Bilborako trenaren zain. Goio eta Juan Bautista bestaldeko galtzadatik pasatu ziren eta berak, betaurrekoen kristalak ur tantaz tapatuta, seguru asko ez zituen ikusi.
2004
‎Armada berria desegin, administrazioan eta ikastoletan errusiera beharrezko ipiñi, eta abar. Egun labur batzutan 522.931 siñadura bildu ziran Suomi’n aginduaren kontra; baiña kzar’ek ez zituen ikusi ere egin. Europa’ko 1.050 legegizonek, era berean, aurkako txosten bat izkiriatu zuten; baiña hau ere ez zuen kzar’ek irakurri ere egin.
‎geroztik, behin baino gehiagotan galdetu izan diot neure buruari, gizon hark ez ote zuen adimena zoritxar iturri, hain baitzen argia. Eta, bere argi hura barrura proiektatzen zuela, zenbat munstro izugarri ez ote zituen ikusi arimaren leize zuloetan –batzuk bere baitakoak, eta besteak bere kontsultatik pasatutako ehunka gaixoren baitakoak–, zoo bat eta mila zoo ere sobera hornitzeko adina?
2005
‎Gero, apurka apurka, Naroarekin batera zein Ainararekin larunbatean ikusitako bikote susmagarriekin izandako enkontruak kontatu dizkio. Atzo ez zituen ikusi, ahaztuta zeuzkan, baina gaur, goizean lanera joan denean lehenbizi, hiripekoan, eta lanetik irteterakoan gero, berriro sumatu ditu. Hasieran ez ikusiarena egiten saiatu da, baina hiritik oinez itzulinguruak egin ondoren, egiaztatu du ezin zituela atzetik kendu.
‎Gainera, Loiuko usoa estreinatuko du. Orain arte haren hegal zuri zabalduak errepidetik besterik ez zituen ikusita. Eta, jakina, jendearen kexuak ere entzunak zituen.
2006
‎Haurrek bezala, belarriak atzamar puntekin estali zituen ezer ez entzuteko. Seinaleak begi aurrean eduki eta ez zituen ikusi nahi izan.
‎Aro ederrean gazteluko dorreko ikuspegitik harata munduak segida zuelako bertze baieztapen bat gehiago zen, inolako bihotz minik sorrarazten ez ziguna. Hark, behin baizik ez zituen ikusiak bere ahaide arberaztarrak, Garrüzeko ferian, eta behin ere ez ariatarrak. Eta hala ere baziren.
2007
‎Bere moduko euskaldun bat asmatu du hala, euskotar askok maite (izan) duena, nobela irakurgozo batekoa baita betiere errealitate egiazki egiazkoa. Baroja-k mespretxatu egiten zituen latinoak, espainolak?, eta euskaldunak haiengandik aparte nahi zituen ikusi (bere burua). –La desigualdad de las razas humanas?
2009
‎Aitonak eta biok bederatzietan etxean egoteko agindua genuen. Berak afaldu ostean pilulak irentsi behar zituen, eta nik nola irensten zituen ikusi.
‎Idazten zuen eta gero ez zuen jakiten zer egin harekin. Lagunek jakin, bazekiten, poesiak idazten zituela, baina inork ez zituen ikusi, nor edo nortxoren batek ez bada. Nagusiek bultzatu zuten Elorri ateratzera.
‎Handik aurrera, Xabierrek xehetasun osoz ikusi zituen bi txori haien harat honatak mapa batean. Hasieran, ohiko joan etorriak besterik ez zituen ikusi: etxetik lanera eta handik hiperrera.
‎lana bukatutako bulego garbitzaileak, polizia bikote bat gaueko txanda utzirik, bizarra egin berriko gorbatadunak, eta deskripzio zaileko despistaturen bat edo beste. Panel aglomeratuz egindako ate sinple eta dekorazio konplexurik gabekoaren leihakumetik Josebak ia ezin zituen ikusi bezeroak.
‎Erabakia hartua zuen ordurako. Inork ez zituen ikusi. Inork ezin zuen berarekin lotu.
‎...n eta Felipe Briones ere mutur joka hasi baitziren, suhiltzaileen ahalegina, handik aurrera, alfer alferrikakoa gertatzen zela, bi puntutan piztutako sua langileen eremu osora zabaldu baitzen; orduantxe, baina, Teofilo Maria agertu zen, bere automobilean, atzetik berrogeita hamar polizia zaldizko zituela; Teofilo Maria hantxe gera zitekeen, automobilaren barruan, Poliziak langileak nola astintzen zituen ikusiz, bazituzten hartarako bi arrazoi: alde batetik, langile batzuk Pedro Lakanda eta Martin Belzunze bahitzen ahalegindu izanak ez zuen gutxiago merezi; bestetik, bazirudien ezen langile sutsu batzuek ateak zaintzen zituztèn zaintzaileen aurka ekin ziotela orduantxe?, baina Teofilo Maria irten egin zen, zilarrezko eskutokian orbetarren armarria grabatuta zuèn bastoia, solemnitate handiko ekitaldietarako erabili ohi zuena, eskuan; irten ez ezik, langileen esparrura ere hurbildu zen, bizkar buruak zut, harro antzean, bastoiaren mugimenduak pausoetara dotore egokituz, gerra orduantxe hastekotan zèn jeneral bat iduri; sonbreirurik erabiltzen ez zuen arren, ile beltz ederra zuen, gomaztatua eramaten zuena?, egun hartan bai, mementoari solemnitate berezi bat emateko modu bat ere izan zitekeena; eguzkiak, zerumugatik hurbil?
‎senak, beraz, aukera politikoak baino gehiago? bihotz berritu balu bezala, baita errotikako jarrera aldatu ere, bere osoa eta bere guztia ematera behartzen zuena, kausa berriaren alde; hala, bada, bere amets hartan sartuta zegoelako edo, Adak ez zituen ikusten, menturaz, borrokan aritutako haur bikiak, bestela ere, egunero ikusten zituen iheslarien seme alabak, adin guztietako haurrak eta umeak, arratsaldero ematen zièn eskolan?, aurrez aurre ikusgai zituen arren; edo ikusi gabe ikusten zituen, hobeto, iskanbilaren xehetasunei antzeman gabe, gorputzaren begiak ere irudimenaren begien mende izaki?
‎Nicolasak ez omen zituen ikusi. Kaputxinoa aurrean jarri zitzaion, eta horrela lagundu zion hormaraino.
‎...n eta Felipe Briones ere mutur joka hasi baitziren, suhiltzaileen ahalegina, handik aurrera, alfer alferrikakoa gertatzen zela, bi puntutan piztutako sua langileen eremu osora zabaldu baitzen; orduantxe, baina, Teofilo Maria agertu zen, bere automobilean, atzetik berrogeita hamar polizia zaldizko zituela; Teofilo Maria hantxe gera zitekeen, automobilaren barruan, Poliziak langileak nola astintzen zituen ikusiz –bazituzten hartarako bi arrazoi: alde batetik, langile batzuk Pedro Lakanda eta Martin Belzunze bahitzen ahalegindu izanak ez zuen gutxiago merezi; bestetik, bazirudien ezen langile sutsu batzuek ateak zaintzen zituztèn zaintzaileen aurka ekin ziotela orduantxe–, baina Teofilo Maria irten egin zen, zilarrezko eskutokian orbetarren armarria grabatuta zuèn bastoia, solemnitate handiko ekitaldietarako erabili ohi zuena, eskuan; irten ez ezik, langileen esparrura ere hurbildu zen, bizkar buruak zut, harro antzean, bastoiaren mugimenduak pausoetara dotore egokituz, gerra orduantxe hastekotan zèn jeneral bat iduri; sonbreirurik erabiltzen ez zuen arren –ile beltz ederra zuen, gomaztatua eramaten zuena–, egun hartan bai, mementoari solemnitate berezi bat emateko modu bat ere izan zitekeena; eguzkiak –zerumugatik hurbil– aurpegian jotzen zuen, betean jo ere, eta eguzkiaren argiak are haraindikoagoa egiten zuen haren irudia, gizon hura beste lur batetik –heroien lur urrunetik, beharbada– heldu berria balitz bezala.
‎atzo urrezko kaiola bat nuen etxe, eta gaur haize zabala; eta haize zabala gogorra da, baina ez naiz damu, ez horixe...!", halako moldez, non atzean geratutako zoritxarreko egun haiek zorionekotzat baitzituen, oro har, ez zoritxarrak zorioneko egiten zuelako, jakina –nola poztuko zuen, bada, hiritik hirira eraman zuèn iheslarien zutabean gertatutako bi urteko haurraren heriotzak, hesteetako infekzio larri batek ahuldu eta barnehustu zuenak, adibidez? –, zoritxarraren aurkako borrokak zorioneko egiten zuelako baizik, etxetik ihes egiteko erabakiak –askatasun gose erraietako batek bultzaturik: senak, beraz, aukera politikoak baino gehiago– bihotz berritu balu bezala, baita errotikako jarrera aldatu ere, bere osoa eta bere guztia ematera behartzen zuena, kausa berriaren alde; hala, bada, bere amets hartan sartuta zegoelako edo, Adak ez zituen ikusten, menturaz, borrokan aritutako haur bikiak –bestela ere, egunero ikusten zituen iheslarien seme alabak, adin guztietako haurrak eta umeak, arratsaldero ematen zièn eskolan–, aurrez aurre ikusgai zituen arren; edo ikusi gabe ikusten zituen, hobeto, iskanbilaren xehetasunei antzeman gabe, gorputzaren begiak ere irudimenaren begien mende izaki...
2010
‎Soilgunean zutitzen ziren etxolak kolore biziz pintatuta zeuden. Segundo batzuk behar izan zituen ikusteko etxeetako mural bakoitzak etxolaren erabilera argitzen zuela: eskola, osasun zentroa?
‎Tailerrean dozena erdi bat langile izango zirela erabaki zuen Kepak, emakumeak gehienak, kontatu ez bazituen ere. Ofizinak eta ez zituen ikusi, galeper fabrika bera baitzen arrebak erakutsi nahi ziona. Galeperrak.
2011
‎joan ziren diktadoreak, baina agertu ziren ahanzturaren antolatzaileak. Horretaz ez dago dudarik, urtean Baltasar Garzón epaile espainiarrak frankismoaren krimenak aztertu nahi izateagatik hautsak nola harrotu zituen ikusita. –Ezin diegu bizitza bueltatu, baina ahanzturak hil ditzan saihestu dezakegu?, dio Unax Ugaldek antzezturiko apaiz protagonistak, pelikulako une batean.
‎Tarteko ura zalapartan zebilen. Fenellak ahalegin guztiak egin zituen ikusteko. Aita ote zen jiratu zen hura?
‎Nengoen bezalaxe irten nintzen bidera lasterka, mantala eta txapinekin, eta han geratu nintzen bidearen erdian... begira. Barre onak egingo zituen ikusi ninduenak...
‎Hirugarren kolpean erasotzailea bat baino ez zela konturatu zen. Begirada jasotzen ahalegindu zen, baina ilun zegoen eta bide ondoko zuhaixken itzalak baino ez zituen ikusten. Besoekin burua babesten zuen, arrakasta gutxirekin, eta Tuercasek bertan hil behar zutela pentsatu zuen, une batez seguru egon zen.
‎Lucíaren maleten arrastorik ez gelan. Armairua zabaldu eta bere arropak besterik ez zituen ikusi.
2012
‎Semaforoa berde jarri zela atzeko autoko gidariarengatik jakin zuen Xabierrek. Sorbaldak nola uzkurtzen zituen ikusi zuen eta, ondoren, argi luzeen distira.
‎Euskal herriko hedabideetan lehen unetik argi utzi zuten ez zela hilketa politikoa izan; gainera, gazteek ez zutela ordura arte inolako deliturik burutu azpimarratu zuten, eta ez zitzaiela ideologia politikorik ezagutzen. Inork ez zituen ikusi manifa batean edo beste edonolako kontzentraziotan.
‎Hiru neska gazte oinez eta elkarrizketa bizian. Bigarren begiratu bat eman zien, ezagutzen ote zituen; adin horretako gazteei eskola ematen zien, baina hiruretan hurbilen zihoanak bere lagunen aldera makurtu zuen burua zerbait esateko, eta ile luzea eta fular morea baino ez zituen ikusi.
‎Min hartu zuen belaunean, baina ez zion kasurik egin. Oraindik ez zituen ikusi berri zuenaren ondorio guztiak ulertzen. Hausnartu egin zuen, baina hura ez zen unea ez tokia.
‎Duela zortzi egun... duela hamabost egun... duela hiru aste, hantxe nintzen!». Eta poliki poliki fisionomiak nahasten joan zitzaizkion oroimenean; kontradantzen doinua ahaztu zitzaion; jada ez zituen ikusten hain argiro sehi libreadunak eta gelak; xehetasun batzuk joan egin ziren, baina atsekabea geratu egin zitzaion.
2013
‎Iruñera arribatua nintzenetik ez zen ikusten nuen lehenbiziko mahaia agiriz eta liburuz betea. Leku horretako nahaspilak deusezaren pare uzten zituen ikusitako guztiak. Mahaia ez ezik, paper solte nahiz koadernatuz emokatuta ageri ziren apalak eta are zorua ere.
‎Elizabethek Darcyri begiratu zion, lehengusinaren laudorioak zein bihozkiro baiesten zituen ikusteko; baina ez une horretan ez bestetan, ezin izan zuen Elizabethek maitasun zantzurik antzeman; eta Darcy jaunak De Bourgh andereñoarengana oro har zuen jokabidetik, kontsolabide hau atera zuen Bingley andereñoarentzat: Darcy jauna berdin berdin ezkondu ahal izango zela Carolinerekin, baldin eta senideak izan balira.
2014
‎Neskatoaren aitak gorputzeko gihar guztiak behartu zituen aulkian jartzeko. Asiainek eskuak nola bihurritzen zituen ikusi, eta lanak izan zituen keinu berdina ez egiteko.
2015
‎Keari begira geratu zen Erre, airean sugeak nola marrazten zituen ikusiz. Kearen azpiko sua atzemateko gai balitz bezala, edota azken hitzak ere han eskegiak geratu balira bezala.
‎Taldekide guztiak inguruan bildu ziren, zutik, animo hitzekin borrokan. Biritxinagak, sumatu arren, ezin zituen ikusi ordea. Aurpegia esku artean ezkutatuta, zotinka eteten zitzaion ahotsa.
2016
‎Gidatzen zekien! Ncisek polizia autoak gidatzen zituzten gizon zuriak eta bere ama bezalakoak zurien auzoetara lanera garraiatzen zituzten autobusetako gidari beltzak baino ez zituen ikusi gidatzen. Sekula ez emakumerik.
‎Lehenik eta behin, informazioa biltzeari ekin zioten. Energia nuklearra sortzeak zer ondorio zituen ikusi nahi zuten.
‎Urregorrizko orrazia aterako zuela begitandu zait bat batean. Txanka azpietara begiratu diot orduan, ahate oinak agerian ote zituen ikusteko... Hura gorputza.
‎Idazle gehienek zuten ego handia, maniatikoak izan ohi ziren sarri askotan, neurotiko hutsak ia denak, eta gehienetan ezin aurretik jakin nondik aterako ziren. Dena dela, eskuizkribu kaskarrenen autoreekin buruhausterik ez zuen izango, ez zituen ikusi ere egingo, aski izango zen kortesiazko gaitzespen formal bat idatzita bidaltzea.
2017
‎Harek bai, harek bai ezagutzen zitian emakumeak. Bihotz guztitik maite zitian, gaixo dohakabeak, eta zertzuk ez ote zituen ikusi bere denboran haien kausaz. –Hire maitez eta hire maitez esaten diat, Alexis haurra?, esaten zidaan,, begira hadi emakumeetarik!
‎–esan zuen Zorbak besoak zerura goratuz?. Zertzuk ez ote zituen ikusi harek, gaixoak! Harek pasatuko zituen lazeriak!
‎Sexuaren araberako lan banaketa berriak gizonen eta emakumeen arteko harremanak zer nola aldatu zituen ikus dezakegu, emakumeen bertute eta bizioen izaerari buruz literatura jasoan eta herri literaturan izan zen eztabaida luzean; kapitalismorako trantsizioan, genero harremanen definizio ideologiko berrirako bide nagusienetako bat izan zen hura. –La querelle des femmes?
‎Geroxeago, sorgin ehizak Europako klase agintariarengan zer nolako beldurrak arindu zituen ikusiko dugu, bai eta Europako emakumeen posizioan zer eragin izan zituen ere. Ilustrazioan zabaldu zen ikuspuntuari kontra eginez, azpimarratu nahi dut sorgin ehiza ez zela izan desagertzear zen mundu feudalaren azken txinparta moduko bat.
‎Kezkatzen zuen arazo bakarra hurrengo egunean ikastetxean izango zuen harrera zen. Aurpegiak baino ez zituen ikusten: etsaien irriak, Josebaren gorrotoa, lagunen gupida, Jokinen poza, irakasleen ezaxola?
‎Vrignon Errekarteraino heldu zen autoz, Poliziak argi handi baten bidez gelditzeko eskatu zion arte. Bi polizia baino ez zituen ikusi. Hamar bat minutuz izan zen hantxe.
2018
‎–Kamioilariari? iradoki nion, disimuluan, ea pabiloiko alde ezberdinak ez zituen ikusi behar, beldur baikinen une geuretzat inoportunoan otuko ote zitzaion. Eta Nezuk ere askatasun zerbait hartu ahal zezan.
‎Jonek behingoan eta kolpez ulertu zituen ikus entzunezkoetako irakasleek higuindu arte errepikatzen zizkieten mantrak: gakoa begirada zela, irudiek beren kabuz hitz egin behar zutela, errealitatea ez zela bere horretan existitzen eta argazkigileak eraiki behar zituela irudiak.
‎Mugan zegoen Miren. Ohean etzan zen, prakak aldatu gabe, eta eguzki argiaren erreflexuak baino ez zituen ikusten orain, lauki biziago bat margo zuri uniformearen erdian, ezin nabaritzeko moduan baina ezkerrerantz aldatzen etengabe, kiribil berezia laukiaren izkinan, efektu optiko ederra, leihoko junturen fruitu.
‎Euskal kantu tradizionalak ahots ederrez kantatzen zituen gazte hark hunkitu zituen ikus entzuleak gehien, Mirenen film laburrean ikusi zutenean.
‎Martarekin bizi izandako garai onak gogoratu zituen eta Olatz berea egiteko irrika ekidinezina sumatu zuen. Haren ahoa eta titiak baino ez zituen ikusten. Zer egiten zuen neska puska hark Balurekin?
‎Martarekin bizi izandako garai onak gogoratu zituen eta Olatz berea egiteko irrika ekidinezina sumatu zuen. Haren ahoa eta titiak baino ez zituen ikusten. Zer egiten zuen neska puska hark Balurekin?
2019
‎Leirek ezin izan zuen irribarre bat ekidin Amparoren senarra oroitzean. Haren txisteak sekula entzun zituen txarrenak ziren, baina ezinezkoa zen barrez ez lehertzea nolako suhartasunez kontatzen zituen ikusita. San Pedro osoak deitoratu zuen haren heriotza, urte pare bat lehenago bat bateko bihotzeko batek eraman zuenean.
‎Barcier lantegiko argiak itzalita zeuden. Luzuriagakoak ez zituen ikusten, galdategia bestaldean baitzegoen, leihoaren ikus-eremutik kanpo, baina piztuta imajinatu zituen. Labe garaiek gau eta egun funtzionatzen zuten, salbu eta greba bortitz eta sarriek gelditzera derrigortzen zituztenean.
2020
‎Pertsiana ia zoruraino jaitsi eta atea ere itxi zuenean, Kasianok argia piztu zuen eta, bizkar emanda, lonja barreneko eskaileretarantz abiatu zen. Aingeru atzetik joan zen eta, nagusiak eskailerak zein indartsu zapaltzen zituen ikusirik, barre egin zuen bere baitan. Beste behin, zein lerdoa zen erakusten ari zitzaion Kasiano, eta, beste behin, zirikatzeko gogoa piztu zitzaion.
2021
‎Dena bukatutakoan, bazkari ederra egiten zuen zuzendariarekin etxe aldera abiatu baino lehen. Neurri txiki batean, Raymondek emozio bera bizitzen zuen mutikoak hegaztiak nola hiltzen zituen ikustera etortzen zirenean. Haien asalduraren txinpartatxo bat harrapatzeko aukera izaten zuen.
2022
‎Elkarrizketa gehienetan, ez atzera ez aurrera egotearen sentsazio hori indartu egiten du denboran izoztutako ikuspuntuak. Garatu nahi zituzten ezaugarri pertsonalak argi adierazi arren, gizonek ez zuten alderatzeko moduko erreferentzia garbirik etorkizunean haien berreraikuntzak norantz gidatuko zituen ikusi ahal izateko modukorik. Ibilbide normatiboei uko egiteak irudi konbentzionalak ezabatu zituen haien bizitzatik, baina ezerk ere ez zuen horien lekua hartu.
2023
‎Basajaunek sigi saga gidatu zituen oihanean barrena, zuhaitz galanten itzalpean. Kottek sekula ez zituen ikusi halako tamainako haritzak; haiena bai bikaintasuna! Portutxo inguruko basoetakoek lehengusu txikiak ziruditen haien aldean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia