Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2001
‎Gizonetako bati irria agertu zitzaion ezpainetan eta emakumeengana hurbildu zen. Margaritak bi pauso eman zituen haren bidera. Gizonak besarkatu zuen eta musu eman zion bi mateletan, deus erran gabe.
2002
‎Bulegoa zirudien gelaxkatik irten zirelarik Joselu zuten kanpoan zain, eta busti berriko ilajeak berezko kizkurren kontrako lisatu hezeak barreiatzen zituen haren bekokian. Kezkarako arrazoirik ez zegoela eta prestatzailea morroi jatorra zela esanez moduko zaflada jo zion Santosek semeari lepaostean, eta ahots ozenez esan ere arrazoia zeukala entrenamenduan guardia gehiago jagon behar zuela esan zionean, erasoa baino inportanteagoa zela defentsa.
‎Mukitsu alaenak jadetsi zuen nerbioen dantza leher zekion, eta arao etsitu batez jesarri zen herriaren ikurra bihurtutako zubi eskegiaren argazki erraldoiaren azpian zegoen aulkian. Ahaztua zeukan atzamarrek helduta zuten zigarroa eta txabusinan topatu zituen hura isiotzeko poxpoloak. Eskaileratik gorako pauso gogorren hotsa entzun zuen, antxintxika zetorren Antoniaren" Mentxu, Mentxu...!" orroekin batera.
2003
‎Ondo ezagutzen zituen hark herriko izenak eta etxeak. Ertzaina?
2005
‎Woody Guthrie musikariaz oroitu zen: Ameriketako Estatu Batuak alderik alde zeharkatu zituen hark –trenetan polizoi tarteka, auto stopean gehien bat– hamaika urtetan hitzik zuzendu ez zion aitaren hiletara joateko asmoarekin, halako asturu gaiztoz non berandu heldu baitzen. Orduan, besterik ezean, amarekin behintzat egon zuela pentsatu, etxerako bidea oinez egin, atariko aldabari heldu, bigarren aldiz pentsatu, aldaba poliki poliki bere lekuan utzi, jira hartu eta etorritako bidetik itzultzea erabaki zuen.
2007
‎Inork ez zion fitsik ulertzen, azentu amerikarra gainditzen baitzitzaion gaztelaniaren gainetik, baina halako gauzak maite zituen hark. Zernahik balio zion, irrirako bazen.
2009
‎Ezin zuen lan handirik eman. Neskatoa balitz eta Gasteizen egokitu izan balitz, erraz egingo zituen harenak Sakamantekasek.
‎Pension Euskaldunako etxekoandreak latz hartu zuen, ez zion gauza handirik argitu. Kliente asko zituen hark, bazuen nahikoa lana inori pausoa neurtzen ibili gabe. Eta ea zer zen, hainbeste galdera.
2010
‎Ilunduta jo zuen etxeko atean. Dardarka ireki zion, buruz ondo ikasita zituen hark ulertzeko moduan esan behar zizkionak. Ez zuen ezagutu, alegia, ez zen aurrekoan azaldu zitzaion clochard a.
‎Ohartu zen bakarrik egiten zituela. Arazo Jaunarekin agertu zen aldi bakanetan ere ez zituen harekin egin. Urde zikina auto barruan gelditzen zen erretzen.
‎Arrebak ordaintzen zituen harenak. Jo egiten zuen, noski.
2011
‎Baina ez zuen ezeren alde egiten. Katolikoek heriotza –eta hilezkortasuna– salmoz, otoitzaz eta makurtzez betetzen zuten modu berean, obituarioz betetzen zituen hark bere bizitza eta besteena. Bat zetorren idazle gehienekin sinestean heriotzak etorkizunez beteriko bizitzak zirela.
‎Gorka, herriko pareta guztiak Apaiz puta bat haiz Luis pintatzeko behar zituen hura ere, ados zegoen.
‎Josep Ramoneda zen aurkezpen lanetan, bere termita ahots sarkorrarekin. Lazkanok maite zituen haren irrati iruzkinak, inoiz hura aurrez aurre ikusi gabea zen arren. Vichy ura edan eta katalanez agurtu zuen publikoa Heiner Stachelhaus profesoreak, bertaratutakoei eskerrak emanez, gero alemanez segitzeko.
‎Lazkanok ez zuen Gloriaren desertzioa –Bartzelonara eta arte plastikoen mundura eraman zuena– bere garaian ulertu, sasoi hartan artean deus argitaratu gabea zelako ziurrenik, baina orain, bera ere nobelagile bilakatu zenean, ondo baino hobeto konprenitu eta konpartitzen zituen haren motiboak: sin más, horixe zen zeure lan bati buruz esan zezaketen gauzarik okerrena, ez baitzion sortzaileari defentsarako zirrikitu txikienik uzten.
2012
‎gondola irauliak asmatzen zituen hura
2014
‎Lehen egunetan presente izan zuen Niko. Faltan hartzen zituen haren istorioak eta maitasunari buruzko azalpenak. Geroz eta garbiago zeukan, azaletik ikusten zena baina kontu serioagoa zela maitasuna.
‎Olgaren familia erdia judua zela kontatu zion, eta juduen mundua ere beste mundu bat Errusiako munduan. Irenek, hortaz, Sholokhoven liburuak irakurtzen arituko balitz bezala irakurtzen zituen haren mezuak, Vasili Grossmanenak. Olgaren amonaren kontakizuna irakurtzean, esate baterako, Günter Grassen danborraren hasiera gogoratu zuen Irenek.
2016
‎Hainbat nobela idatzi zituen, Karankaya detektibe turkoa sortu zuen. Virus argitaletxeak plazaratu zituen haren liburu batzuk, gaztelaniaz, Más cerveza hau bezala. Liburua 1988koa da, gaztelaniaz 96an argitaratu bazen ere.
‎Adopzioan uztea ere aholkatu zioten Antonyn, baina Karmelek ez zuen umea galdu nahi. Dena den, errefuxiatua eta ezkongabea zenez, paperak egin behar zituen hura berreskuratu nahi bazuen. Eta horregatik, artean eriondo, Larresorora joan behar izan zuen gurasoengana, paperak egiteko laguntza eske.
2017
‎Hildako baten heriotzaren aurkako borroka izan nuen bizitzarako esperantza bazka. Hil izanak larriki zauritzen zituen haren ideia negazionistak. Aski izan nuen Wikipedian kontsulta azkar bat sareak Maggioreren bizialdiari egiten zion epaiaz jabetzeko:
2018
‎Mendeku gisa, Mauritaniako gezilari talde bati agindu zion geziz jos zezan. Hainbeste gezi jaso zituen haren gorputzak, triku bat ematen baitzuen. Mauritaniarrek hiltzat eman eta bazterrean laga zuten.
2021
‎Bide bera ibiltzen dugu egunero, eta elkarrekin egin behar izaten dugu, ia etxe atariraino, bietakoren batek beharrezko distantzia gorde ez, eta elkarri begiratzen badiogu. Egun hartan ez nintzen zein bagoitan sartu zen ikustera heldu, baina behin barruan begi ertzak berehala bereizi zituen haren kizkurrak, berandu. Azkar erabaki behar izan nuen.
‎Bi neska oinez eta berriketan etengabe, noizean behin espaloian urratsa geldituz, elkarrizketak hala eskatzen bazuen. Amak bere buruari galdetzen zion ea zertaz ariko ginen hain kementsu hitz egiten, zer ote zen gure gogamenak betetzen zituen hura. Horrela, kalakan, kale kantoia bihurritu eta haren bistatik desagertzen ginen.
‎Alde batetik bestera zerabilten Edith nazkatu zen arte. Zuzendariaren bulegora joan eta bihotzekoak jotzearen itxurak egin zituen haren aurrean, bere artxiboak zuzendaritzaren arreta handiagoa merezi zuela eta. Emakumea horrela ikusita, behin betiko leku bat moldatu zuten.
2022
‎Godot pertsonaia dela eta era askotariko espekulazioak proposatu izan dira, gehienak, noski, god (jainkoa, ingelesez) hitzarekin bueltaka. Beckettek, esan gabe doa, baztertu egiten zituen haren inguruko esplikazio beteak. Behin, kritikari batek inoiz agertzen ez den Godot horren esanahiaren inguruan (nor da?
2023
‎Dick Graves enpresariaren kasinoko lurretan egin zuten festibala, eta arbaso euskaldunak zituen haren emazte Flora Agirreren burutazio baten ostean hezurmamitu ei zen. Hala eta guztiz ere, izan zuten ebatzi beharreko auzi garrantzitsu bat festibala antolatzeko orduan:
‎Administrazioren bati zerbitzua era subrogatuan ematen zion enpresa pribatu batean ari zen, behin behineko kontratuarekin. Urteak bazirenez egoera prekario eta zuzengabe horretan ari zela, eskrupulu guztiak galduta bide zituen hura bezalako lanak egiteari dagokionez, baldin eta sari ekonomikoak hil amaierara iristeko bidea errazten bazion. Ez dakit zer aginduko zion Bildosolak, den zuhurrarekin, baina ez zen horrelako kezketarako momentua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia