Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2000
‎Kamioizalea izaki, aitak denboraldi luzeak igarotzen zituen etxetik kanpo. Horren eraginez, artean haurra nintzela, amarekin parkean jostatzen edo paseoan ibiltzen nintzenean, sarritan gizon bat ikusi, eta haren besoetara joko nuen beso zabalik.
2005
‎Haurtzaroko eta gaztaroko gertaerak kontatu zizkigun, batzuk grazia handikoak; esate baterako, lagunekin beheko auzora jaitsi zeneko hura: taberna batean afaldu eta gero, denak ere muturra berotuta, etxeorde batetik gurdi bat atera, Remigio organista esku-soinu eta guzti gainean eseri, lagun taldekoa baitzuten, eta auzoan aurrera eta atzera ibili zuten, zarata batean, taberna guztietan sartu ateraka, kalearen erdian dantzan...; haietako batek, besteak baino edanagoa edo, bidean harrapatzen zituen etxe guztietako ateak jotzen zituen, auzo guztia esnatu beharrean. Hain zuzen ere, atea jo zuen etxe haietako batean bizi zen alkatea; haserre, leihora irten zen, kamiseta hutsean, ea nor zebilen ikustera, udaltzainari abisatzeko asmoz gaizki hezi haiek udal ziegan sar zitzala gau osorako eta hurrengo egunean isun bat jar ziezaiela.
2006
‎Reneek egun osoa ematen zuen telebistaren aurrean Dow Jownes eta Nasdaqi begira. Esku batez telefonoari heldu eta besteaz konputerrari saka, inbertsioak egiten zituen etxetik. Bitartean, nik noizbehinkako lanak hartzen nituen.
‎Gainera, berehala ulertu nuen bisitaren zergatia: polizietako batek esan zigunez, Alemanian negozioak zituen estatubatuar batena zen kalte handienak jasan zituen etxea. Laster asko lotu nituen etxe dorreduna eta hango oihuen doinu atzerritarra.
2007
‎Kamioietako argi bizien lausoan itzalak baino ez zituen ikusi Jesusek, atetik atera tropelean. Begiak ilunera egokitu zituenean, buzo urdinak antzeman zituen etxeetan sartu irtenak egiten. Atari guztietan emakumeak negar aieneka, erremolkeetan pilatzen ari zirenen artean beren gizonak aurkitu ezinik.
‎Garai hartan elkarrekin joan ginen El coloso en llamas ikustera Astoriara, gogoratzen? Ehun eta hogeita hamazortzi solairu zituen etxe orratz puska hark. Steve McQueen gizajoa!
‎Gaueko txandatik itzultzen nintzenean, batzuetan, esna aurkitzen nuen, nire zain, gaupasa eginda. Opilak ekartzen zituen etxe ondoko gozotegi batetik, eta" eseri, ama; tori, ama; zu ez jaiki, ama...", esaten zidan, jada erretolikarik eman gabe. Ez zidan salako sofa gainean etzaten uzten, eta tabakoa ezkutatzen zidan.
2008
‎Hammersmith auzoan jarri nintzen bizitzen, errekara begira zegoen apartamentu txiki batean, Anthony, Australiar batekin konpartituta. Bi logela zituen etxeak, saloi handi bat sukalde txiki bat alboan zuela, eta komuna. Hammersmitheko kale nagusiko mugimendu eta jendetzatik urrunduta, kale lasai batean zegoen etxea.
2009
‎Dena den, erabakita zuten zortzi egunez atseden hartzea, La Caravellen. Han egoteko irrikan zegoen Dario, maite zituen etxe eta lorategi haiei beha egoteko, jakinik inoiz ez zizkiotela kenduko, berea ez beste inorena izango zen hil arte haiez gozatzeko aukera, eta gero Danielena. Elinorrek, seme alabarik ez zuenez, Daniel izendatu zuen oinordeko eta haren alde egin zuen testamentua, Dariok hala eskatuta.
‎Alabarekin bizi zen orain Sylvie Wardes ahaide baten etxean, rue Varenne n. Bazkaltzeko ordua zen ia; oinez joana zen kalera; presaka zetorren atzera etxera, murru zaharrak eta tximinia garai bezain baketsuak zituen etxe lasai hartara: babesleku bat zen.
‎Aitak herentzian aspaldi utzitako gauzen artean, Aguilar bildumako hamabi liburukote zeuden, 64ko ediziokoak gehienak. Gaztetan ordu asko eman zituen etxeko ganbaran, liburuki larru azal dotore eta lodikote haiek irakurtzen. Buruz zekizkien pasarte asko.
2010
‎Astuna zen hasieran, baina bikaina azkenean. Joseba lehengusuaren aitak liburu asko zituen etxean. Izeba Pakitak ere bai.
‎Bostekoa eman eta arauzko diosalak egindakoan, Esmeralda sukaldean zela argitu zidaten. Ardoa eta pastelak Joxe Marik eraman zituen etxe barrura. Eskutik heldu ninduen Manuelak, berarekin joateko gonbitea eginez.
‎Hirugarrenak, Agustinak, Alejandro Jaunarenarekin ezkondu zenekoan, veinte y dos ducados y demas el arreo eraman omen zituen etxetik, Portolotik alegia.
2011
‎Bisutsa zebilen uluka eta intzirika. Indar beldurgarriz astintzen zituen etxeko hormak. Kandelaren sugarra behin alde batera eta behin bestera etzaten zen ia itzaltzeraino, eta teilatuan kolpe sor eta sakonak entzuten ziren.
2012
‎Han, ordea, bera da jaikitzen eta lanari ekiten aurrena, denaz arduratzen da. Dorin zaharrak, hil aurretik, zaharberritze lanak egin zituen etxean. Bederatzi mila libera eskaini dizkiete.
2020
‎Sakon arnasa hartu, eta Angelesi eskua emanda kanpora atera zen. Iruinbarrenako azken uneak preziatuak ziren berarentzat; buruan gorde nahi zituen etxe sarrerako haritzen formetatik hasi eta belar onduaren usainera arte, den denak.
‎Urtebetean izan zituen etxera bueltatzeko amets guztiak errauts bihurtu zitzaizkion Iruinbarrena zapaldu orduko: " Agur, berriz, senideei eta Gainekerako lagunei.
‎Juliaren kuartoan agurtu zituen etxekoak. Ilobak musuz josi, eta ahizpei estutu bana eman ondoren, Salusi Bizkaian ondo ibili zedila esan zion, artean errezelo puntu batekin begiratuz.
‎Bezperakoa, iraileko Andra Mari eguna izan zen. Manuelak lehen aldiz gonbidatuak egin zituen etxean; Agate ahizpa etorri zitzaion bazkaltzera bere hiru alabekin. Baz  kaltzen zuten bitartean, ia bananduta hazitako bi ahizpek haurtzaroko oroitzapenak elkartu zituzten, bakoitzaren bizitzako tarratadei maitasunezko adabakiak josiz.
‎Biharamunean goiz jaiki zen Manuela. Gosaldu aurretik bere dorla biak eraman zituen etxera eta, Olaun errekako urez berriro bete ondoren, sutan ipini zituen. Gosari ostean aurreko egunetan erabilitako soinekoak garbitu zituen pu  tzuan, eguraldia lagun, lehenbailehen kakoan eskegitzeko.
‎Orri hartan zegoen idatzita ubillostarrenean jaio zen haurraren agiri zuzenak zein liburutan eta zein orritan bilatu behar ziren. Liburu berezi haiek erretoreak berak zituen etxean, zorionez, baina guztira bazituen etxean gutxienez dozena erdi liburu, eta kostatuko zitzaien behar zituzten xehetasunak sei liburu sendo haietan aurkitzea. Egun osoko lana zeukaten eta erretoreak biharamunera arte ez zuen horretarako astirik.
‎Hausnarketa hauekin batera, Manuelak zazpi giltzarrapoz zarratu zuen burdinazko kutxa, Bruggen babariar batzuei erositako segurtasun kutxa. Gelako bazter batean ezkutuan zeukan kutxa hartan zituen etxeko diruak, aitaren burdinkatua, urre eta harri bitxizko belarritakoak eta eraztunak, baita urre gorrizko iduneko banaka bat ere... " Pistoleta ez, pistoleta badaezpada aldean eramango dut".
‎–Zatozte jangelara, Jagobe datorren bitartean guk gosaldu egingo dugu. Olazabal andereak, jangelako atetzarretik barrurantz gidatzen zituen bitartean. Manuela eta Mari Gabon deserosotasunak ziztatzen zituen etxeko andereak euren izenaren ordez flandriar izen haiek aipatzen zituen bakoitzean, baina hala egiteko esan zien Lakitegik, Domingok.
‎Egoera politiko eta sozialak eragiten zuen zailtasuna bistakoa da ikusi nahi duenarentzat. Agiria argitaratu orduko, Letek hainbat egun pasatu zituen etxetik kanpo, egin ziezaioketenaren beldur. Presioa, mehatxuak eta bazterketa eguneroko ogi beltza ziren.
2021
‎Gasteizko gozo denda zaharrenetako batera sartu ginen. Bere Vasquitos eta Nesquitas famatu bihurtu zituen etxea zen, 1886az gero egiten zituzten txokolatezko bonboiak, eta gure aitaita amamen tripazainkeriak gozo salmentaren top ean ezarri zituzten.
‎Gizon hark seme alabak edukiko zituen beharbada. Eta berak bere burua salbatu zuen, bai, baina seguru asko pobrezia gorrian utzi zituen etxekoak.
2022
‎Astebetean, jauna, lana beltz egin genuen denok herriko izkina guztiak galaz jartzeko. Emakume berriak ere parte hartu zuen, eta, nola pintorea zen, bere koadroak esekitzen zituen etxeen fatxadetan. Janari dendaren ondo ondoan jarri zuen gustatu zitzaidala esan niona, zumezko saski batean limak zeudena.
‎Montmorteko anderea entzun nahi zien guztiei esan eta esan zebilen bere onetik aterata zegoela eta leihoak itxiko zituela musika ez entzuteko eta zuhaitzen artean jaurtiko zituzten su artifizialak ez ikusteko. Baina Von Falk tenientea eta Bonnet interpretea bisitan joan zitzaizkionean, jarlekuak, kopak eta mahai zapiak eskatzera, bi orduz eduki omen zituen etxean bisitariak. Angellier andreak sukaldariari entzunda zekien hori eta hark administratzaileari entzunda.
2023
‎Baina Flabiolen aitak ez omen zuen jendaurrean jotzen, haurren aurrean baizik ez. Zorionez, haur asko zituen etxean. Hamar seme alaba, neska bikiak haietako bi, esaten baitzuen Flabiolek aitaren galtzoinak ikusten ez bazituen ere, haurdun gelditzen zela ama.
‎Albaitariak alde egin zuenarekin batera, optalidón bila bidali ninduen aitxek Bermeora. Aurreko gauean amaitu zituen etxean zeuden guztiak. Bost pote edo kutxa ekartzeko eskatu zidan; berdin dio poteak edo kutxak diren, argitu zidan, farmazian daukaten bost ekarri.
‎Belauniko igaro zituen etxe hartako lan ordu gehienak, hala iruditu zitzaion, behinik behin. Egunero  egunero egurrezko zorua errautsez eta hareaz igurtzi beharra izaten zuen; egurra izan, arropa izan, errautsa da, ur soda kaustikodunarekin batera, garbikaririk onena, hala entzuna zien latsariei, gai dela" zuritasunari" orbanak ken  tzeko.
‎Aldi berean, ordea, Italo Calvino edo Lizardi edo Antonio Machado etortzen zaizkit burura, flipatu jendea noski, eta barne sentipenei libreago uzten laguntzen didate. Italo Calvinok, hil aurretik, banan banan besarkatu omen zituen etxe ondoan zeukan basotxoko zuhaitzak. Beste Calvinok, Juan protestanteak, ez zuen halakorik egingo, ez, bere zuzentasun zurrunaren izenean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia