Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2002
‎Julen jokoz kanpo egon zen une batzuez, zer egin ez zekiela. Azkenean, ezpainak hurbildu zituen bularretakora, eta musu bana eman zion titi bakoitzari.
2003
‎Galtza beltz estuak zeramatzan eta erradiografia batean bezala bizkarreko saihetsak bistaratzen zizkion elastikoa. Ile luzea alderik alde astintzen zuen eta karpeta batekin estaltzen zituen bularrak. Nik ezagutzen nuen neskato ihar haren larruan norbaitek, beharturik, emakume bat sartu zuela zirudien.
‎Ohetik jaiki eta bere ibilera nagiekin biluzik apaingelara zihoanean ere desberdina iruditu zitzaidan, helduagoa, eginagoa. Pitin bat hazi egingo zela pentsatu nuen hasieran, ez baitakit emakumeek noiz arte jarraitzen duten luzatzen, edo milimetro erdiren bat lodituko zitzaizkiola, erabaki nuen, hain meharra zuen gerria edo hain lerdenak zituen bularrak. Ipurmasailetan malgutasun puntu erorberago bat sumatu niola uste izan nuen gero, eta ibiltzeko moduan halako eramankizun nekatuago bat ere bai azkenik.
2009
‎Takoidun zapaten gainean zinbeldu egiten zuen soina. Emekiro laztantzen zituen bularrak eskuez.
2010
‎eta emeki laztandu zituen bular azpiko bihurguneak.
2011
‎Une batzuk lehenago airea besarkatu zuten besoak berriro antxumatu eta leiho ertzaren kontra ezarri zituen. Preso zituen bularren mugikortasunak aztoratzen ninduen. Ezin nien zuzenean begiratu, baina ezin nituen begirada eremutik kanpo utzi ere, beren artegatasuna sentitu egiten bainuen.
‎Eguzki aldera so egin, eguzkia irasagar errainuz sartzen baitzen kanaberen artetik, eta andereak bere senarraren burua ikusi zuen aurrez aurre, buru soila, bibote urdindu eta itsusia, fruitu ustelei so egiten ohituriko begitartea. Andereak besoekin tapatu zituen bular biluziak, izuturik irten zen uretarik, eta zurbildurik hasi zen arropak gorputz bustian janzten. Senarra urduri hurbildu zitzaion, barkatzeko eskatuz.
2012
‎Emmak halere ez zizkion eskasian ematen, egia da, molde orotako mainak, hasi mahaiko kutixietatik eta janzkerako panpoxeriak eta begirada milingak ere. Yonvilletik arrosak ekartzen zituen bularrean eta aurpegira botatzen zizkion, haren osasunaz ardura azaltzen zuen, portaerari buruz aholkuak ematen zizkion, eta, areago eustearren, zeruak agian esku hartuko zuen esperantzan, Ama Birjinaren domina bat zintzilikatu zion lepotik. Haren lagunartearen berri biltzen zuen, ama bertutetsu baten gisa.
2014
‎Berehala jantzi zituen bularretakoa eta soinekoa. Ez zegoen denborarik sandalientzat.
‎Orduantxe jakin nuen ez zidala bere telefono zenbakia emango. Nik ez, beste norbaitek gozatuko zituen bular biribil tentagarri haiek, antza. On egin, konpai!
2016
‎Lasterka atera zen bulegotik, eta leiho ondoan jarri zen berriz, prismatikoetatik gasolindegira begira. Bihotzaren taupadak sentitzen zituen bularrean kolpeka. Ez zegoen inor kanpoan; ez zen ezer ere mugitzen gasolindegian.
‎ez zen arimarik ere mugitzen. Zubia pasatzean berriz ere zalantza eta urduritasuna nagusitu zitzaizkion; gorputzak eta gogoak erresistentzia seinaleak bidaltzen zizkioten, bihotzaren taupadak sentitzen zituen bularrean, eta hanketan ahulezia dardarti bat. Zubiaren beste aldera iritsi zenean, berea ez zen lurralde batean sartu balitz bezala sentitu zen, eta atzera eragiten zion indar bortitz bat sentitu zuen.
‎Andreak, doluz jantzita, ibilaldian zehar lorategiko bazter urrunen batean bildutako krisantemo sorta handi bat zeraman besoetan. Trabeska estutzen zituen bularraren kontra, eskuineko besoaz inguratzen zituelarik jabetasun edo ia amatasun jarrera samur batez. Artean tente ibili eta senarrari buru osoa atera arren, oso zaharkituta ageri zen bera ere.
‎Aita konturatu eta keinu tristea egin zuen ezpainekin; hala ere, zutik jarraitu eta hitz egingo zuela zirudien. Arrebak besoak gurutzatu zituen bularrean, eta gorputza eserlekuan irristatzen utzi zuen zertxobait, lehen baino baxuago geldituz. Nik ere ahaleginak egiten nituen aitarengana ez begiratzeko.
2017
‎Nire atzealdetik sartzen ari ziren eguzki printzak, nire burusoilean berrindartuta, burusoil izatea ez dut gustuko; hala ere, gabezia neureganatuta, harro nago nire buruak duen dirdiraz, igortzen duen garbitasun sentsazioaz?, Claudineren atorra zuriraino heltzen ziren, lotsagabe heldu ere, bular aldeko sekretu gazteak argitzera. Aurpegia bezain helduak zituen bularrak, nire emakume edertasunaren gaineko kontzeptua asetzeko doi doi beteak, gehiago eskas ugari baino. Ikasgela hutsik imajinatu nuen, Claudine eta biok bakarrik, eta ni haren idazmahai txikiaren mugetan sartzen nintzen atorraren gardentasun zurian laztanak egiteko, atzamarrak barruko bularretakora eramateko, eta, berak nahi izanez gero, ahoan sartzeko moduko bulartxoetara heltzeko.
‎Mahuka laburreko soineko txuri urdin estua, takoidun sandaliak eta ilea asko moztuta, lepoa agerian zuela. Perlaz osaturiko idunekoa ahaztu eta orain zilarrezko irudi apal batzuk ageri zituen bularraren goiko aldean. Meheago zegoen.
‎berehala ahaztuko zituzten haren hazpegiak, keinu setati batean estuturiko ahoagatik ez balitz. Ile horia motots batean bilduta zeraman eta karpeta batzuk estutzen zituen bularraren kontra, ezkutu bat balira bezala.
2019
‎Barvitiusek aulkian atzera egin eta besoak antxumatu zituen bular gainean.
‎Emakumeak besoak gurutzatu zituen bularrean. Bekainak oker ageri zituen eta ez zirudien gizonaren bake eskaintza onartuko zuenik.
2020
‎–Ez, laztana –nire eskuetatik libratu zituen bularrak, eta keinu irmoz albornoza itxi eta korapiloa egin zion lokarriari– Abokatuarekin bilera daukat. Harenak ziren deiak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia