Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2000
‎zioen Tillac ek. Horren frogatzeko, bi mila euskal tipo artoski jaso zituen bere margoetan, nahiz eta aitortzen zuen egiazko euskal tipoa Ipar Euskal Herrian zegoela, Hegoaldean arraza nahasketak sakonkiago kutsatu bide zuelakoan.
‎Sozietate publiko bat da eta kapitalean Eusko Jaurlaritzako Ogasunak eta EAEko hiru aurrezki kutxek parte hartzen dute. Elkarte honek krisialdiak jotako urteetan zehaztu zituen bere helburuak. Helburu horiek hein handiagoan edo txikiagoan beteko ziren, era guztietako iritziak baitaude, eta une honetan garai berriotara eta industriaren egoera berrira egokitzen saiatzen ari da.
‎Ehun liburu baino gehiago idatzi zituen Margaret Oliphant idazle eskoziarrak. Garai hartako gizartearen arazo ugari jorratu zituen bere lanetan. Hala nola, emakumeen eskubideak, zoritxarreko ezkontza, gurasoen eta seme alaben arteko arazoak eta gizarte viktoriarreko hipokrisiaren kritika.
‎On Joxe Mielek kanpora joan behar izan zuenean jaso zituzten Seminariotik. Oso interesgarriak dira, hor ikusten delako alde batetik zein asmo, zein gogo eta metodo erabiltzen zituen bere gaztaroan. Diru gutxiago zeukan, baina hala ere hor sartzen zuen bere diru hori.
‎Eta horri ikuspegi politikoen bakoiztasuna gehitzen badiogu... da denekin ondo egoteko ur handi samarretan sartua zegoela gure aldizkaria. Hara zergatik ohartarazten zituen bere irakurleak gisa honetara: " Zeruko Argia euskal asteroko bat besterik ez da.
2001
‎Kulturalki eta ekonomikoki familia probilegiatu batean hazia, 1882an Londresen, hamar urte besterik ez zituela, erosi zituen bere lehen piezak txanpon hispaniko batzuk eta bi urte beranduago, zurezko kaxekin eta aldizkarietatik moztutako koadroen erreprodukzioekin bere lehen museoa osatu zuen. Hemeretzi urterekin erabaki zuen" museo espainiar" bat egitea.
‎Planetarioak ere badaude Euskal Herrian eta Iruñekoa da garrantzitsuena. 1996an ireki zituen bere ateak eta ordutik, bere kupula erraldoiak eskaintzen dituen programez gain, hainbat erakusketa eta ekintza antolatu dute bertan.
‎Nire amak beti egin izan du lana etxetik kanpo, baina ez progresista zelako. Ezkondu zenean heredatu zituen bere suhia eta izeba bat, eta lana egin beharra zuelako irteten zen etxetik. Ni etxekoandre naiz, baina kanpoan ere lan egiten dut.
‎Vasco Navarroren desagerpenarekin, Bergara eta Gasteiz arteko bidaiariak, besteak beste, Felix Bolinagaren agur atsegina jasotzeko aukera ere galdu zuen. Arlaban mendateko hesi zainak 30 urte egin zituen bere postuan.
‎DUELA urtebete itxi zituen bere ateak Gasteizko Arte Ederretako Museoak berritze lanak egiteko zeudela-eta. Museoa osatzen duten bi guneak zaharberritu ondoren, lehengo astetik zabalik da berriz museoa.
‎Haatik, bizi guztia opa izan zion euskarari eta kulturari. Basque Studies Program eratzen rol handia jokatu zuen, euskaldunez girotu zituen bere idazlan asko, eta liburu berrien aurkeztu eta sinatzerakoan beti zuen euskarazko hitzen bat" bihotzez" edo" agur", gehienbat, irakurlearentzat. Eta jendaurrean ere, izan literatur mintegian, izan bestelako ekitaldiren batean, nortasun kontuak eztabaidan zirenean, Laxalten iritzi ziurra:
‎Laurogeiko hamarkadan, duela hamabost urte, hondoa jotzeko arriskuan egon zen jasan behar izan zuen krisialdiak eraginda. Garai hartan RENFE zen bere bezero nagusia eta honek nabarmen jaitsi zituen bere kontratuak, enpresa krisi sakonean sartuz. Garai hartan %50 murriztu zuen bere langile kopurua, eta Madrileko lantegiak itxi zituen.
2002
‎Benetan magikoa iruditzen zitzaidan nola aurrez ikusiriko oilasko itsusi hura eder eta desiragarria egiteko gaitasuna zuen nire amak. Edota belar batzuk nola janari bilakatzen zituen bere trebezia magiko harekin.
‎Igarkizun eta aho korapiloen jolasa ez da gaurkoa, historian zehar arrakasta ezagutu duten ariketak baitira. Esate baterako, Greziako mitologiako Esfingeak kupidarik gabe akabatzen omen zituen bere igarkizunari erantzun onik ematen ez zekitenak; eta Egipto eta Babiloniako errege erreginek ere oso atsegin ei zuten igarkizunen kontua.
‎Lizarra Garaziko Akordioaren porrotak noraezean utzi zituen bere sinatzaileak. Harrezkero, Batasuna eta Aralar alderdiak sortu ziren ezker abertzalean.
‎Batasunak bere ekitaldiak antolatu nahi izan ditu ABk antolatu nahi duen Aberri Egunean. Bere tokia eta bere ekitaldiak izan nahi zituen bere mezuak eta estrategia helarazteko. Finean, Aberri Eguna bere egin eta ezker abertzalearen gehiengoa bere ildotik doala agerrarazi nahi zuen.
‎1476ko udan, Gaztelako Isabel erreginaren senarra zen Aragoiko Fernando Bizkaira etorri zen Foruen zina egitera. Gertaera horrek ondorio tamalgarriak erakarriko zituen bertako askorentzat, haien artean haurdun utzi zuen hamabost urteko neska euskaldun batentzat, Larreako Todaren familiak, bere komenentziko arrazoiengatik, errege «Katoliko» horren ohea berotzera bidali baitzuen gaztea. Handik hilabete batzuetara, neskato bat izan zuen, hain zuzen ere urte batzuk geroago moja komentu bateko abadesa izango zen Maria Esperanza.
‎Ondoren, gudako espetxeratuen hitzak azaltzen dira, noiz hilko zain zeudenen mezu larriak eta espetxean luzaroragoko zeudenen gutun zabalagoak. Eta hain zuzen, atal horretan datoz Esteban Urkiaga «Lauaxeta»k Gasteizko Karmeldarren komentuan igaro behar izan zituen bere azken egunetan egindako irudiak eta idatzitako eskutitzak eta olerkiak ere, bere azken testamentua haien artean.
‎Josemarik utzi gaitu. Jimeno Juriok herritarren artean mamitu zituen bere lanak, eta bidelagun izandako horiek aspaldi eskaini zioten ongi merezitako omenaldia. Adioa esateko tenorean, Izagirreren testu bat parafraseatuz:
‎Neska honek, gaur egun, hamalau urte ditu jadanik, eta Bordelen ari da bizitzen eta ikasten, bere gurasoak hara bidali dutelako. Baina ustekabean jaio zen, etxetik urruti eta maleta baten barruan, eta guraso bidaia zaleen altzoan mundua korritzen eman zituen bere bizitzaren aurreneko urteak. Markatu duen esperientzia izan da.
‎Baina ez dut uste berak idatzitakoengatik izango zenik, baizik eta emakumearen alde sexuala aitortzen zuelako jendaurrean eta telebistako elkarrizketetan. Izan ere, berak mimo handiz zaintzen zituen bere lanetan pertsonaia femeninoak, baina haietan azkenean emakumearen alde mitikoa agertzen zuen: amatasunaren irudia, baina baita ere Antigona, Medea eta horiekin bere seme alabak hiltzen dituen ama ere.
2003
‎Egundoko pazientzia izan zuen, bost mila eta berrehun hitz galdetu bainizkion. Hortik bi mila eta zazpiehun bat ezagutzen zituen berak, eta nik ez nekizkien bostehun bat ere eman zizkidan".
‎Fikzioa zer den ongi dakien idazle batek idatzia dago liburua, baliabide literarioez betea, bai pertsonaien aurkezpenean, bai elkarrizketetan. Beharbada, bizi zelarik ez zuen sekula argitaratuko, eta pasarte horiek erabiliko zituen bere nobeletarako, auskalo! Kontuan hartu genuke bere nobeletan askotan azaltzen dela pertsonaia euskalduna, euskal pertsonaia han eta hemen azaltzen da, «L' homme qui rit» edota «Notre Dame de Paris»en ageri dira euskaldunak eta beti era positiboan
‎" Hau zen gerraren ironia handia idatzi du" The Guardian" en McCarthyk munduko egunkari eta telebista kate handienek gerrako albisteak emateko milioika libera xahutzen zuten bitartean, gerrako eguneroko bizimoduaren deskribapenik onenak irakiar gazte azti batek eskaintzen zituen bere etxetik".
‎Anartean, egungo politikan inperio zeneko estatuaren zantzuak agertzen dira. Frantziak joan den mendean galdu zituen bere koloniak. Mendez mende, izenez izen Napoleon, Petain, De Gaulle, Mitterrand, Chirac, Frantziak ez du bere historian gauzatutako estatu zentralistaren izaerarekin amaitzerik izan.
‎Gaur egun Turkian ere literatura modernoaren aita bezala onartua eta maitatua da Nazin Hikmet, baina ez zuen bizitza erosorik izan. Hamabost urte kartzelan eta hamabi atzerrian egin behar izan zituen bere uste politikoengatik, eta Moskuko deserrian hil zen, 61 urte zituela, turkiar naziotasunik gabe, bere gobernuak kendu ziolako. Horrez gain, kartzelan zegoela, Turkiako Alderdi Komunistak arbuiatu egin zuen 1923an Alderdi Komunistako kide egin zena.
‎Europan dirauen zaharrenetarikoak. Francoren garai latzetan sortua, elizari esker aireratu zituen bere zeluloidezko hegalak. Ondo aireratu ere, urte gutxiren buruan Bilboko zinemazale eta adituen topaleku bilakatu baitzen.
‎Korbatari dagokionez »ttattarra, Beran eta esaten dutenez», ez zitzaidan garbi gelditu Atxaga Azokaren zuzendariez ari ote zen, edo, orokorragoan, zuzendaritza lanetan hala edo nola ari diren guztiak hartzen zituen bere gogoetan. Bigarren hipotesia hobetsita, ez zait batere gaizki iruditzen.
2004
‎Ez itzatzu, arren, saldu orain zuen izkuntz paregabea, lotzez beteko zaituzte galtze orrek Jaungoikoaren eta kondairaren aurrean». Campionek bi sarrera idatzi zituen bere libururako. Lehenbizikoan ikerketa linguistikoen garrantziaz zein euskararen balioaz ikerketa historikorako jardukitzen zuen, eta halaber, bertako egile eta kanpoko euskalarien berri zabala eman zuen.
‎Garai batean bekatu larria zen gula munduan, eta hamaika izen hartzen zituen bere izate sendo eta zabalean. Euskal Herrian bertan, sabelkeria deitzen zioten batzuek, eta besteek berriz gormandiza edo jalekeria.
‎A eta d ereduko hamar ikastetxek egin dute bat egitasmo honetan. Orain arteko euskararen aldeko ekitaldiok ikastetxe bakoitzak antolatzen zituen bere esparruan. Orain, Cortesen hamar ikastetxek elkartzea erabaki dute.
‎Santiago Martin, Pablo J. Fajdiga, Gasper Smrekr eta Irena Sonc en artean egin dute itzulpena, eta aforismoen egileari buruzko xehetasunak Santiago Martinek eskainiak izan dira. 1959tik 1961era preso egon zen Zarko Petan Belgradoko espetxe militarrean, eta hain zuzen hantxe burutu omen zituen bere aurreneko aforismoak »idatzi ez, ziega ilun eta zikin hartan idazteko inongo aukerarik ez zeukalako». Baina gero «ateraldi dibertigarri» haietako bost mila baino gehiago idatziko zituen.
‎Une honetan, gai bi darabiltza batez ere Eleaniztasunaren Aldeko Erakundeak, biak ere elkarrekin halako lotura dutenak. Bata zigiluena da, berez orain urte batzuk hasitako kanpaina; orduan, OMk hizkuntza bi dauzkaten erkidegoetako legebiltzarretara eraman zituen bere proposamenak, eta lortu egin zuen Nafarroan, Katalunian eta Balear Uharteetan aho batez onartzea. " EAEn, ez dakigu zergatik, ez zuen aurrera egin".
‎Horixe egin zuten 1841.eko legearen bidez, ukitu detailetsu batekin: asmo ekonomiko haiek aurrera eraman eta arrisku karlista geldiaraziko bazuten, nafarrek lortu behar, foruen gaurkotzearen itxurapean, nolabaiteko autonomia administratiboa, halako moldez non" Nafarroak" berak bildu eta kudeatuko zituen bere zergak eta ondare publikoa, lege zentralen irizpideei jarraikiz beti ere. Yanguas y Miranda Diputazioko Idazkariak idatzi zuen aurreproiektua.
‎Vocento taldeak lehengo urtean hirukoiztu egin zituen bere diru sarrera garbiak, eta 183,6 milioi euro lortu zituen (64,8 milioi euro lortu zituen 2002an). Grupo Vocentoren negozio kopuruak %3, 6 egin zuen gora 2003an eta 647,8 milioi euro lortu zituen »2002an, berriz, 625 milioi euro».
‎Horren zain dago bertze aktore asko, joko makiaveliko horretatik atera zituzten etekinak biderkatzeko irrikan. Ez," gure" Makiavelok protagonizatu egin zituen bere eszenak. Eszenak protagonizatu... eta uxatu ikuslegoa.
‎Maila bateko jendeak, Espainia guztitik, Deustura bidaltzen zituen bere semeak. Gure aita ere hala bidali zuten gaztetan Valentziatik, eta hartatik ezagutu zituen Artetxetarrak:
2005
‎Michel Mejuto aditu bilbotarraren berbetan," benetan aparta zen; artista handienen arima harrapatzeko gai zen". Koadroak familiarengandik jaso zituen burges baten itxurak eginez saltzen zituen berak faltsututako artelanak. Arte erosleek sinetsi egiten zioten, eta, hala, de Hory mundu osoan ibili zen.
‎Bertsoz zabaldu zituen bere ideiak. Aldizkari hauetan argitaratu zituen sortak:
2006
‎Okendotarren fede katolikoa oso handia zen. Miguel Okendo Molina idazleak, Santa Brijida gauean ekaitzetik libratu zelako, Lasarteko brijidatarren komentua eraiki zuen, eta han sartu zituen bere bost alaba, moja. Honen aitak berriz, Antonio Okendo almiranteak, beti uste izan zuen Arantzazuko Amaren babesarekin irabazi zuela Pernambucoko borroka.
‎\ Machu Picchuko hiri inka aurkitu zuen 1911n Hiram Bingham AEBetako Yaleko Unibertsitateko graduatu gazteak. 173 pertsonen momia eta objektuak eraman zituen bere fakultatera, Peruko agintariei urte eta erdiko epean itzuliko zituela aginduz. Ia 100 urte pasa dira eta Peruko Gobernuak oraindik 2.000 pieza inguruko altxorra eskatzen dio Yaleko Unibertsitateari.
‎Errege gazteak arreta handiz landu zituen bere koroaren oinarri ideologikoak, eta heziketaz aristokrata yanki baten pareko zena azkar beztitu zen budismo hinduismoaren lidergoz; elizkizun eta zeremoniei sekulako garrantzia eman zien, erregetza jainkoen ordezkari espiritual izatearekin lotu, eta Thailandiako Konstituzio eguna Txakri dinastiaren egun bihurtu zuen. Zenbait bankerok bermatu zioten aberastasuna pilatu eta kudeatzea, eta ordainetan publizitate handia eman zitzaien erregearen obra miserikordiazkoei.
2007
‎Kristauen Jesusek gaixoak sendatzen zituen, eta horretara bidali zituen bere ikasleak; geroztik, kristautasunak eta fedearen hizkerak jende asko gaixotu du, eta neurosi obsesibo kolektibo asko sortu hori zioten arrazoi osoz S. Freud-ek eta Paul Tillich teologoak. Baina kristautasunak, erlijio sinboloek, psikologia sakonarekin uztartuta, gizakia osatzen ere lagun dezakete.
‎Estibalizko Ama Birjinaren santutegira doan adarra Hego Euskal Herriko Trenbidea sortu eta urte batzuk geroago eraiki zen, 40ko hamarkadan alegia. Hogei urtez, igandero igandero, ehunka gasteiztar eramaten zituen bere bagoietan eguerdiko mezatara. Trenak, aldapan gora, poliki poliki egiten zuen bidea Estibalizko geralekuraino.
2008
‎Tertulia. Eta jazzaldiek ere ezagutu zituen bere artikuluak gurean zintzoki. Gure kantaldietara ere behin baino gehiagotan etorria zen.
‎Testuinguru larri horri aurre egiteko jaio ziren Beijingek zuzendutako sei herrialdeen (AEBak, Errusia, Japonia, bi Koreak eta Txina) negoziazio mahaia. Diplomazia foro horietan Ipar Koreak behin eta berriz eskatu zituen bere subiranotasunaren aurka erasorik ez izatea eta hondoratutako ekonomia suspertzeko diru laguntzak, egitasmo nuklearra bertan behera uzteagatik. Elkarrizketa prozesuak oztopo ugariri egin behar izan zien aurre, esaterako Pyongyangek 2006ko urrian egin zuen proba nuklearra.
‎Joan den abuztuan jamaikarrek beren mixeriak ahaztu ahal izan dituzte apur bat, Fay ekaitz tropikalak eragindako zauriak ere bai. Jamaikak karriketan ospatu zituen bere ghetto youth ghettoko gazteriaren azañak. Shelly Ann Fraser-ek 100etan egin zuenak herri osoa harritu baitzuen, saritzat udalak agindu du atletaren sorlekua den Waterhouserako bidea konponduko duela.
‎Berak sentitu eta pentsatzen zuena besteekin konpartitu nahi zuen: gizartearen hipokrisia salatu, klase borroka sustatu, emakumearen liberazioa bultzatu, herri kolonizatuen askatasuna eskatu eta zahartzaroaren tabua pitzatu nahi izan zituen bere lan oparoaren bidez.
2010
‎Nolakoa izango zen idazle horren estiloa? Proustek bezala bi orrialdeko perpausez osatuko ote zituen bere paragrafoak. Ala Camusena bezalako idazkera soil eta zehatza izango zuen?
‎Eta zuhurrago jokatu ez izanaz damuturik, mendeku bila, heriosuhar abiatu zen behorraren atzetik. Egunsentiak laster pausatuko zituen bere atzamar gorriztak Bagdadeko harresietan, baina azoka jendez beterik zegoen artean. Istorio erraileek Heriori aurre egin eta aurrea hartu zion poeta goraipatzen zuten, hiritarrek haren idazkiak zituzten hizpide, eta txerpolariek poetaren azken hegaldi hilgarria antzezten zuten:
2011
‎Oso interesgarria da besteek nola ikusten gaituzten ezagutzea. Duela gutxi bidali didate kritika bat, filosofo batek egina, nik ezagutu ez nituen gauzak ikusi zituen berak nire testuetan.
‎Balio beza adibide honek: 70eko hamarkadan AEBetan egindako inkesta baten emaitzak txundituta utzi zituen bertako agintariak. Bi milioi estatubatuarrek esan zuten heroina hartu zutela aurreko astean; kopuru hori poliziak egindako kalkulurik okerrena baino lau aldiz handiagoa zen.
‎Frantisek Pospisilek Brnoko museoan egiten zuen lan, baina ezpata dantzekiko zuen zaletasunak bere lan eremua gainditzen zuen, eta bere kasa hasi zen batera eta bestera haiek aztertzen. Diotenez, emaztearen ondasunak xahutu zituen bere obsesio horren eraginez. Jakin mina 1907an piztu zitzaion, lehen ezpata dantzak ikusi zituenean.
‎XIV. mendean, Karlos II.aren bi seme sasiko senidetu ziren korda luzeko leinu horietako banarekin, eta Nafarroa eta Beaumont etxe berriak fundatu, Agaramontarren kide lehena, Luxakoena bigarrena. Karlos III.a Nobleak, II.aren seme legalak, maila gorenera igoarazi zituen bere anaia erdiak, eskubide hereditarioekin. mariskal izango ziren Nafarroa Peralta etxekoak, kondestable nobleziaren estamentuaren buru gorteetan Beaumontekoak. Euskal Herri osoko ahaide nagusien arteko liskarretan, eta mendebaldeko Europa osoko jaun feudalenetan, kokatu behar ditugu agaramontar eta beaumondarren arteko herra haiek.
‎Parrokiako artxiboko paper horietatik ondoriozta liteke kriptaren kokaleku zehatza. Pedro II.a mariskalak 1509an eraman zituen bere arbasoen hezurrak Olibako monasteriotik San Pedro de la Ruara, eta don Pedro beraren gorpuzkinak ere leku horretara garraiatu zituzten Simancasetik. Nafarroako" bigarren parrokiarik garrantzitsuena" ei zen hura, zer gutxiago erreinuko leinu boteretsuenak deskantsatzeko...
‎Labirinto hark ez zion ateratzen uzten bertara jausitako gajoari. Kale zeihar, bidegurutze anitz, eta segada eta tranpaz betea... haratutako denak nahasten, erotzen eta galtzen zituen bere barrualde konplexuan.
‎Eta errealitateak maiz fikzioa gainditzen duenez, William Randolph Hearst kazetari estatubatuarra dago erretratu gupidagabe horren atzean pelikula boikotatu zuen Hearstek: hedabide inperio baten buru, sentsazionalismoaren sortzailea izan zen, tresna politiko gisa erabili zituen bere komunikabideak eta eskandaluetan eta manipulazio mediatikoan oinarritu zuen jarduna. 1897an, Kuban zuen marrazkilariak esan zionean dena lasai zegoela eta ez zela gerrarik izango, ondorengoa erantzun zion Hearstek:
2012
‎Kafearekin batera ekin zitzaion sari banaketari, Olatz Korta Argiako kideak gidatuta. Lehenik, Xabier Letona zuzendariak euskarazko hedabide ez publikoen aldarrikapenak argudiatu zituen bere hitzaldian irakurri 41 orrialdean; segidan, Antton Mendizabal eskultoreak zizelkaturiko opariak jaso zituzten sarituek, banan banan. EiTB Nahieran proiektuko kide Iñako Gurrutxagak adierazi zuenez, eduki asko jarri dituzte jendearen eskura, baina oraindik bi erronka dituzte:
‎Gainera, Wittgenstein familia inperioko aberatsenetakoa zen. Hitlerren aitak, aldiz, gaizki kudeatu zituen bere lurrak eta familiak arazo ekonomikoak izan zituen. Erabat dokumentatu gabeko hipotesi batek dio Hitlerren aitak Alois seme zaharrena Wittgensteintarrenera bidali zuela lanera.
‎Euskara bultzatzeko borondate politikoa eskatzea txakur ametsa iruditzen zait. Vascuencearen Legea 1986koa da, lege txarra da, baina hori garatzean beste borondate bat izan balitz, aurrera egiteko aukerak emango zituen bere garaian. Baina ez da hori egin, izurriaren aurrean medikuak duen jarrera izan zen:
2013
‎2001ean atxilotu zuten, Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako sarekadan, 2003an haurdun geratu eta 2004ko otsailean erditu zen. Harri semeak bost hilabete igaro zituen berarekin espetxean eta uda hartan fidantzapean kalera atera ziren biak.
‎Francesc Homs izan zen sinposioa abiatu zuenetako bat: aski ongi neurtu zituen bere hitzak, profil politikoa eman zion ekitaldiaren hasierari. Pentsatu nahi dut Homs lehendakaritza kontseilariak (CDC) jakinen zuela hitzaldia amaitu eta gutxira Artur Mas Generalitateko lehendakaria, Oriol Junqueras (ERC), Ramon Espalader (UDC), Joan Herrera (ICV) eta David Fernandez (CUP) ordezkari politikoekin batera Generalitateko egoitzan izanen zela 2014ko azaroaren 9ko Erreferenduma modu ofizialean iragartzen.
2014
‎Lehenengo Intifadan herri batzarren bitartez antolatu zirenez, emakumeek ezinbesteko papera jokatu zutela gogoratzen du Husseinek. 18 bat urte zituen berak, eta orduan egin zuen bat erresistentziarekin. Herritarren osasuna eta hezkuntza antolatu zituzten herrietan, eta etxe askotako lidergoa eurek eraman zutela dio.
‎Jeriko kanpoaldean kokatutako herrixka batean dago, Palestinaren ekialdean, basamortua amaitu eta Israelen palmondo sailak hasten diren lekuan. Jesusek 40 egun eta 40 gau noraezean egin zituen bertan munduko libururik salduenaren arabera. Ekintzaileak Fathy Khdirat du izena eta azken xehetasunak lotzen ari da.
‎Epidemiak herritar txiroenei eragin zien bereziki, osasun ahulena zutenei, hiribilduetan metatuta higiene baldintza kaxkarretan bizi zirenei. Bere erresumatik mila kilometrora, gazteluan bakartuta, erreginak heriotza engainatzeko aukera handiagoak zituen bere mendekoek baino, itxura batean. Baina 1349ko urriaren 6an hil zen hura, gaitzak jota.
‎1996ko otsaileko goiz batez bularreko minbizia pasatako 24 emakume batu ziren Columbia Britainiarreko unibertsitateko gela batean. Don Mckenzie medikuak konbentzitu zituen bere proiektuan parte hartzeko: arraun taldea sortu eta ekainean Vancouverren ospatuko zen estropadan izena ematea proposatu zien.
‎Elizak beti hartu ditu armak. Erromako enperadore Konstantinok izugarrizko borrokak izan zituen bere buruarekin, biolentzia erabiltzeko unean. Gurutze bat agertu omen zitzaion.
‎Memelokeria horrek eraman du jende andana Leitza ezagutzera, Nafarroako herririk euskaldun eta abertzaleenetariko bat. Leitzarrak fin ibili baziren, pelikulan ikusi ez zituenak ikusiko zituen bere bisitaldian jende horrek guztiak.
2015
‎Ikusi besterik ez dago Indotxina edo Aljerian praktikatu eta Argentinara zein Uruguaira esportatu zuten izuaren eskola. Gerra leku guztietan jendea hilobi komunetan lurperatzen zuten bitartean, Frantziak itsasora botatzen zituen bere etsaien hilotzak. Bitxia da, sasian nintzenean nire argazkia denetan ezartzen zuten eta orain ez dute inon ikusi nahi.
‎Egibarren gertukoa den Xabier Barandiaran jeltzale eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak berak argi zioen EHUko udako ikastaroetan: ez dago independentziarako baldintzarik, hainbat arrazoirengatik, baina funtsean ez dagoelako horretarako indarrik eta estrategiarik; garaiak aldatu egin dira, abertzaleen arteko elkarlan eta komunikazio eza eta beste hainbat arrazoirekin jantzi zituen bere esanak (ikus Luistxo Fernandezen uztailaren 7ko Sustatuko kronika).
2016
‎" Hartuko ditugun neurriekin argindarraren ordainagiria ez da igoko KPIaren gainetik". Finean, argindarraren kontsumitzaileak ez zituen ordaintzen horren kostu guztiak, eta estatuak hartzen zituen bere gain, zor modura, konpainia elektrikoei aurrerago ordaintzeko. Fakturaren atxikitze irreala eragin zuen horrek, 2004az geroztik nabaritzen hasi zena.
‎Bitxia da ikustea matxinada garaietan euskarazko dokumentuak nola ugaltzen diren batzar nagusietan eta udaletan. 1766an Azpeitiko kapitulazioak ere euskarara itzuli zituen bertako abadeak, denek ulertzeko moduan.
2017
‎1956an margotu zituen bere lehen olioak. Lau urte geroago egin zuen bere lehen bakarkako erakusketa.
‎Nerea Barjolak (Santurtzi, 1980) Alcasserko krimenen inguruan eratutako diskurtsoak aztertu zituen bere doktore tesian, bereziki, haien artean nagusitu zen arrisku sexualarena. Lan akademikotzat jaio zen ikerketa, baina argi esan digu egileak:
‎Iparraldean baziren zenbait lan eginak, baina Hegoalde hau nahiko basamortua zen, horrela esaterik baldin badago, behintzat, zerbait ere bazegoen-eta. Larramendik euskara kultur hizkuntza bihurtu nahi izan zuen, eta horretarako egin zituen bere lanak apologia, gramatika, hiztegia eta beste, eta jendeak kasu egin zion, idazleek kasu egin zioten, jarraipena izan zuen, eta eragina. Hortik sortu zen literatur gipuzkera eta, neurri batean, literatur bizkaiera, Añibarro, Mogel eta gainerakoek Larramendiri jarraitu baitzioten.
‎Berak bazekien historia ederra zuela kontatzeko, baina galduko zuela, ezin genuen denborarik galdu. Hiru urteko bidea izan da, hari bidalitako kartekin osatu nuen nobela, eta berak egunero idazten zituen bere oroitzapenak, badaezpada, biharamunean hiltzearen beldur. Biok elkarrekin aritu gara, liburua atera ondoren ere, aurkezpenetan eta.
‎Eskuin muturreko taldeekin lotzen dugu genero islamofobia, baina mugimendu ezkertiarretan ere forma leunagoekin agertzen da. Hajar Samadik gorroto diskurtsoak eta diskriminazio kasuak luze aztertu zituen bere hitzaldian, baina solasaldian hitz egin zuen lehenengo pertsonak, gizon txuri nagusi batek, Muhammad profetaren historia bi minututan kontatu izana aurpegiratu zion: " Ez ditut liburu sakratuak eta santuak gustuko".
2018
‎Entrenatzaile titulua aterata, Lleida nahiz Condal taldeak entrenatu zituen bere azken urteetan. 1966ko maiatzaren 2an hil zen Bartzelonan.
‎Politikak, zinemak eta literaturak gezurrak esan ditzakete, kirolak ordea, ez". L' Équipe kirol aldizkarian aurkitutako hitz hauek bihurtu zituen bere pelikularen oinarri Farautek. Kasu honetan, gezurrik esan gabe jarraitzen duen gorputza John McEnroe tenislariarena da.
‎Gure aitak esaten zion konponduko genuela eta bere seme alabak joango zirela artzapezpikura esatera zer egiten zuten bere etxean eta lasai egoteko, baina handik denbora gutxira Malagako Ronda herrira bidali zuten zigortuta. Gero Venezuelara erbesteratu zuen bere burua eta han eman zituen bere azken urteak. Don Felipek herriaren pentsamoldea markatu zuen.
‎Bilintxek, nagusi eta subalternoen artean gertaturiko bortxaketa sinboliko ala erreala, baten lekukotasuna ekartzen digula suma dezakegu. Ez da testuan biolentzia horren aztarnarik ageri, baina gure idazle erromantikoak, bakarra agian euskal literaturan, agituaren hegi zorrotz eta mingarriak leundu eta urtuko zituen bere diskurtso lainoan. Hasieratik beretik ikusten da Nagusi Jauna fabore baten eske datorren neskaren amainatzeko zereginetan galtzen:
‎Expresso egunkariak jaso zituen bere hitzak, hil baino hilabete eskas lehenago. " Todos os meus livros tiveram um caracter de urgencia".
2019
‎Hilabete batzuk lehenago, persiarrek Atenas hartu zutenean, Artemisiaren jarduna funtsezkoa izan zen. Salaminan bost ontzi izan zituen bere kargura, eta pasarte jakin batek adierazten du bere trebezia: gudu betean, bera zegoen ontzia beste ontzi persiar batzuen artean trabatuta geratu zen eta ontzi greziar bat hurbildu zitzaien erasorako prest; orduan, Artemisiak ontziko bandera aldatu zuen eta ontzi persiar bat erasotzeko itxurak egin zituen; ontzi greziarra beste ontzi batzuen bila joan zen.
‎ARGIAk 2012an jarri zituen bere edukiak CC by sa lizentzia librearekin eta Sustatu k horixe bera egin zuen 2009an. Akaso beste batzuek lehenagotik ere izango zuten, baina hemen ez da horren azterketa zehatzik egin.
‎Beste hitzekin esanda, frantziarrek ez dituzte erabiltzen azpiegitura horiek luketen bezain sarri, eta badirudi hori hala dela pagatzeko adina irabazten ez dutelako. Le Figaro5 egunkariak plazaratu zuenez, 2016an Frantzian herritar bakoitzak urtean 6.000 euro gastatu zituen bere automobilean, hau da, gutxieneko soldata diren 13.836,5 euroen %43 Ezin harritu, beraz, periferietan bizi diren jendeak kexu baldin badira erregaien prezioagatik. Frantziako gobernuek errepide eraikitzaileei eta azalera handietako korporazioei baimendu diete AEBetako ereduko azpiegiturak eraikitzea bazter guztietan, baina horiek gehiengoarentzako eskuragarriak lirateke soilik erregaiak AEBetan bezain merke baleude.
‎Horri jarraituko zion Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak diskoak: lan horrek irudikatzen du garaian taldekideek zituzten musika gustu zabalak eta anitzak; horregatik, aurreiritziak alboratuta, bestelako tempoak eta giroak ere hartu zituen bere baitan.
2020
‎1862an enpresak Zegamara eraman zituen bere langileak, horien artean Juan Bautista. Eta Zegaman zela, 1862ko apirilaren 28an, Josefa Antonia Sagastizabalekin ezkondu zen.
‎" Bakartasuna ez zitzaidan zaila, zaharrek erraten ziguten eleketa aritzeko zakurrekin. Oroit naiz behin Ganixek nahasi zituen bere ardiak beste auzoarekin eta goizik joan nintzen haren kanpora, errekara oinez, isil isila eta zakur tzarrak ni ezagutu! Puf, ze besta!
‎Zalla (Bizkaia), XVI. mendea. La Mellako sakonunean Terreros leinua zen nagusi; familia horrek kontrolatzen zituen bertako dorretxea, burdinola, errota eta zubia, Urrutia familia nagusitasun hori lehiatzera iritsi zen arte.
2021
‎Arteak oro har eta antzerkiak zehazki ikus entzuleak edo irakurleak" mugiaraztea" dute helburu. Hori lortzearen ondorioz kritikak eskandalutzat jo zituen bere lan batzuk, ia haien zentsura eskatzeraino. Urteekin ordea, talentu handiko sortzailea izan zela idatzi zuten.
‎Gure aita ibiltzen zen merkatuz merkatu abereak saldu eta erosten. Bazuen borda ttipi bat eta han ematen zituen bere animaliak; ardiak, gehienbat. Bazen pentze bat, eta udan behar genuen joan belarra egitera.
‎Paris, 1719 Rene Antoine Ferchault de Reaumur() zientzialariak ikerlana aurkeztu zuen Frantziar Zientzia Akademian. Reaumurrek arlo asko landu zituen bere bizitzan: fisika, matematika, metalurgia, tenperatura, portzelana… Baina bereziki entomologiaren eremuan egin zituen ekarpenak, eta 1719an akademiako kideei azaldu zien lanak intsektuak ere zituen hizpide, zehazki, liztorrak.
‎Bestetik, izokina itsasotik erriorako bidean zihoala harrapatzen zutenez, arrainek ez zituztela arrautzak jarriko Urumeako goiko erreketan eta, hala, etorkizunean ez zela izokinik izango Urumean. Horrek kalteak sortuko zituen bertako ekonomian eta ingurumenean, Urumea ibaian arrainaren etorkizuna bera kolokan jarriz.
2022
‎Hark azpimarratutako bidetik egingo du aurrera Gil-ek, praktika anorexikoak esatera datozenari arreta jarriko dion perspektibaren beharraz jabeturik. Anorexia diagnostikodun hamalau emakume elkarrizketatu zituen bere ikerketarako. Anorexia azalean bizi dutenen ahotsei ere tokia emanez, ondoeza bestelako begiz eta konplexutasunez behatzea eragiten duten ondorioek ixten dute ikerketa.
‎Nola jausi gara eta nola onartu dugu hori?". Baina pasaportea ezarri duen erakundea bere kontraesanetan zirikatzeko asmoz, pasaportea eskatzeko bide denak arakatu zituen bere garaian: " Abenduaren 15ean emaila idatzi nuen Arartekora, Osakidetzara, Zuzenean herritarren arretara, eta Jaurlaritzako Osasun sailera.
‎Baina izaera transgresorea ez zuen albo batera utzi eta musikarekin eta bideoarekin esperimentatu zuten. William Burroughs eta Charles Manson aipatu zituen bere eragin nagusi bezala. Genesisek bere gorputza guda zelai bihurtu zuen pandroginia izendatu zuen trantsizio prozesuari ekin zionean:
2023
‎Mari Martinek sei edo zazpi seme alaba izan omen zituen bere lehen senarrarekin, baina haren etxe inguruan" katu handi arre bat zebilen, eta susmatzen zen lehen senarrarekin izan zituen kreaturak katuak hil zituela". Katuak ez omen zuen etxetik alde egin eta" gau batez, ilundu eta hiru ordura, lekukoa emakume harekin eta bere bi morroirekin zela, katua etorri zen lotsagabe".
‎1963an argitaratu zuen Africa must unite (Afrikak batu behar du) liburuan xehatu zituen bere ideiak, baita panafrikanismoaren oinarriak ere. Ghanako lehen presidentearen arabera, nahiz eta Afrikan diferentzia handiak egon, ziur zegoen batasuna lortuz gero abantailak gehiago izango zirela trabak baino.
‎1960ko eta 1970eko hamarkadetan Europa joan egin zen, itsasoa atzera gurutzatu zuen eta ahaztu zituen bere betebeharrak independentzia prozesuak heltzearekin batera. Baina, alde egin bazuen ere, begi bat eta esku bat bertan utzi zituen eta jarraitu zuen kolonia izan zituenen gain kontrola izaten; batez ere, bertan utzi zuen egoera ezin zelako irauli.
‎Heba Abu Nadak salbu jarri zituen bere azken olerkietako batzuk urriaren 8an, Israelek" gerra" planteatu zuenean. Erregimen sionista, arrazista eta genozidaren sarraski planak suntsitu lituzkeen lekura, sare sozialetako bere jarraitzaileen mugikorretara bidali zituen azken hitz literarioak:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia